24
AGINDUA, 2019KO APIRILAREN 11KOA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, HASIERA EMATEN DIONA FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZEI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUA EGITEKO PROZEDURARI. Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak (aurrerantzean 13/2008 Legea, abenduaren 12koa) familia-politika integral baterako esparrua eta oinarriak ezartzea du helburu, eta familiaren eta familiako kideen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera zuzendurik dago. Eta, era berean, xedatzen du arau- testuaren zertarakoa dela familiei babesa, arreta eta laguntza ematea da, Autonomia Erkidegoan familien alde indarrean dauden neurriak osotasun koherente batean antolatuta, eta beste hainbat laguntza-neurri berri ere araututa. Aurrekoarekin bat, aipatu legeak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko familia-politikak eta berorren esparruan antolatutako neurriek, besteak beste, helburu hauek izango dituztela: familia mota guztien eskubideak sustatzea eta babestea, eta haien ongizate-maila hobetzen laguntzea; pertsonek proiektu-familia hasteko eta nahi adina seme-alaba izateko dauzkaten eragozpenak pixkaka gutxitzen edo desagerrarazten laguntzea; familia- eta lan-ardurak bateragarri egiten, emakumeak lan-merkatuan sartzen, eta lanbide-karrera gara dezaten laguntzea; eta gizonen eta emakumeen erantzunkidetasuna finkatzen laguntzea familia- esparruan, bereziki adin txikiko seme-alabak zaindu eta heztean, bai eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonez arduratzean ere. Hori dela eta, lege horren helburu nagusietako bat da baldintza hauek betetzen dituen familia-eredu bat sendo dadin bultzatzea: autonomia, kide guztien arteko errespetua eta bi bikotekideen arteko berdintasuna, biek ala biek ere lanbidean aurrera egiteko aukera berberak dauzkatela eta partekatzen dituztela. Familiak eraldaketa-bide beharrezko horretan aurrera egingo badu, ezinbestekoa da samurrago uztartu ahal izatea norberaren bizitza, familia eta lana. Eta hiru bizi-esparru horiek uztartzen laguntzeko, abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez laguntzarako baliabide eta zerbitzu gehiago eskain daitezen sustatzen da, lehenagotik badaudenak sendotzeaz batera, eta, era berean, zuzeneko laguntza ekonomikoak jartzen dira uztartze- neurriren batzuez baliatzeagatik diru-sarrerak murriztu zaizkienentzat, hala nola Langileen Estatutuan edo beste lege

Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

AGINDUA, 2019KO APIRILAREN 11KOA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, HASIERA EMATEN DIONA FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZEI BURUZKO DEKRETU-PROIEKTUA EGITEKO PROZEDURARI.

Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak (aurrerantzean 13/2008 Legea, abenduaren 12koa) familia-politika integral baterako esparrua eta oinarriak ezartzea du helburu, eta familiaren eta familiako kideen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzera zuzendurik dago. Eta, era berean, xedatzen du arau-testuaren zertarakoa dela familiei babesa, arreta eta laguntza ematea da, Autonomia Erkidegoan familien alde indarrean dauden neurriak osotasun koherente batean antolatuta, eta beste hainbat laguntza-neurri berri ere araututa.

Aurrekoarekin bat, aipatu legeak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko familia-politikak eta berorren esparruan antolatutako neurriek, besteak beste, helburu hauek izango dituztela: familia mota guztien eskubideak sustatzea eta babestea, eta haien ongizate-maila hobetzen laguntzea; pertsonek proiektu-familia hasteko eta nahi adina seme-alaba izateko dauzkaten eragozpenak pixkaka gutxitzen edo desagerrarazten laguntzea; familia- eta lan-ardurak bateragarri egiten, emakumeak lan-merkatuan sartzen, eta lanbide-karrera gara dezaten laguntzea; eta gizonen eta emakumeen erantzunkidetasuna finkatzen laguntzea familia-esparruan, bereziki adin txikiko seme-alabak zaindu eta heztean, bai eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonez arduratzean ere.

Hori dela eta, lege horren helburu nagusietako bat da baldintza hauek betetzen dituen familia-eredu bat sendo dadin bultzatzea: autonomia, kide guztien arteko errespetua eta bi bikotekideen arteko berdintasuna, biek ala biek ere lanbidean aurrera egiteko aukera berberak dauzkatela eta partekatzen dituztela. Familiak eraldaketa-bide beharrezko horretan aurrera egingo badu, ezinbestekoa da samurrago uztartu ahal izatea norberaren bizitza, familia eta lana. Eta hiru bizi-esparru horiek uztartzen laguntzeko, abenduaren 12ko 13/2008 Legearen bidez laguntzarako baliabide eta zerbitzu gehiago eskain daitezen sustatzen da, lehenagotik badaudenak sendotzeaz batera, eta, era berean, zuzeneko laguntza ekonomikoak jartzen dira uztartze-neurriren batzuez baliatzeagatik diru-sarrerak murriztu zaizkienentzat, hala nola Langileen Estatutuan edo beste lege batzuetan, hitzarmen kolektiboetan edo banakako akordioetan ezarritako uztartze-neurriez baliatzeagatik.

Familiei Laguntzeko Erakundearteko IV. Planak (Familiei Laguntzeko IV. Plana hemendik aurrera), zeina Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2018ko ekainean, helburutzat jotzen ditu gurasoek haien seme-alabei behar den denbora guztia eskaintzeko erraztasunak ematea eta, horretarako, denbora soziala modurik egokienean antola dadin sustatzea —familien premien arabera— eta ardura partekaturako antolamendu soziala erraztea, eta neurri hauek ezartzen: seme-alabak edo mendekotasun-egoeran dauden senideak edo osasun-egoera larri-larrian daudenak zaintzeko lan-eszedentzia hartuta edo lanaldia murriztuta daukaten pertsonentzako egungo laguntzak birbideratzea.

Horretarako, Familiei Laguntzeko Erakundearteko IV. Planak laguntza-lerro berri bat ezartzea jasotzen du, laneko eszedentzia-egoeran dauden langileentzat, jaiotzaren ondorengo hamabi hilabeteetan aita-amek dituzten jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko prestazioen aldiak parekatzeko, denboran batera gertatu gabe beste

Page 2: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan.

Era berean, Familiei Laguntzeko Erakundearteko IV. Planak zenbait aldaketa aurreikusten ditu Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan araututako laguntza-lerroetan, babes handiagoa emateko egoera bereziki ahulean dauden familiei, eta prestazioen eredua hobetzeko.

Aldaketa horien guztien ondorio da familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko beste laguntza-dekretu bat izan behar izatea.

Ondorio horietarako, agindu honen bidez xedatzen da has dadila administrazio-prozedura, familia eta lana uztartzeko laguntzak arautzen dituen dekretua egiteko behar dena. Horrenbestez, beharrezko diren azterketa eta izapideak egin beharko dira.

Azaldutako guztiarengatik,

I.– Xedea eta prozeduraren hasiera agintzeko eskumena.

Agindu honen xedea da agintzea has dadila: “Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua” prestatzeko prozedura.

Prozedura hasteko agindua emateko eskumenari dagokionez, Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak (abenduaren 22ko 8/2003 Legea aurrerantzean) 4.1 artikuluan xedatzen duenez, xedapen orokorrak egiteko prozedura xedapen horien gaiaren gainean eskumena duen saileko uruaren aginduz hasiko da. Halaber, lege horren 5.1 artikuluak ezartzen ditu hasteko agindu horrek bete beharreko eskakizunak eta gutxieneko edukiak.

Horiek horrela, eta kontuan hartuta zer xedatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak 8.1 artikuluan, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkio, beste zenbait egiteko eta jarduera-arloren artean, familia babestea eta familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzea, eta eskumen-esparru horretan kokatzen dira, hain zuzen ere, dekretu-proiektu honen xedea osatzen duten berezko gaiak.

Aurreko horren ildo beretik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuak (aurrerantzean, 75/2017 Dekretua) 14. artikuluaren b) letran ezartzen duenez, Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren barruan dagoen Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari dagokio analisiak eta erregelamendu-garapeneko araudiari buruzko proposamenak lantzea, familien laguntzaren alorrean, sailaren eskumenen eremuan eta gai horri buruzko EAEko legediarekin bat etorriz.

Bestalde, goian aipatutako 75/2017 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak (aurrerantzean, Jaurlaritzaren Legea) 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak baliatzea, bai eta indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkionak ere, sail horri esleitutako egiteko eta jardun-arloen esparruan.

2

Page 3: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Hori guztia ikusita, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eman du hasiera-agindu hau.

II.- Dekretu-proiektuaren helburua.

EAEn Familiei Laguntzeko Erakundearteko III. Plana 2011 eta 2015 artean egon zen indarrean, eta haren ebaluazio-txostenak 2017an adierazi zuenez, lana eta familia uztartzeko prestazioen eredua hobetu behar zen, eta babes handiagoa eman behar zitzaien egoera bereziki ahulean zeuden familiei.

2018ko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta Eudelek Familien eta Haurren aldeko Euskal Ituna izenpetu zuten. Familiei Laguntzeko Erakundearteko IV. Plana plangintza-tresna nagusia da Familien eta Haurren aldeko Euskal Ituna hedatu eta gauzatzeko.

Familiei laguntzeko planaren 2. ardatzak helburutzat jotzen ditu gurasoek beren seme-alabei behar duten denbora guztia eskain diezaietela, denbora sozialaren antolaketa egokiagoa sustatuta familien beharrei begira, eta ardura partekatuko antolaketa soziala ahalbidetzea. Helburu hori zenbait neurritan garatzen da:

16. neurria: Lanaren eta familiaren kontziliaziorako laguntzak mantentzea, mendekotasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko.

17. neurria: Lan-eszedentziako egoeran dauden langileentzako egungo laguntzak berrorientatzea, aitatasun-eszedentzien estaldura ekonomikoa bermatzeko

18. neurria: Lan-eszedentziako egoeran dauden langileentzako egungo laguntzak berrorientatzea, premia bereziko egoeran dauden familien kasuan seme-alabak zaintzeko eszedentzien estaldura ekonomikoa hobetzeko.

19. neurria: Lanaldi-murrizketa egoeran dauden langileentzako egungo laguntzak berrorientatzea, premia bereziko egoeran dauden familien estaldura hobetzeko.

Idazten den arauak Familiei Laguntzeko IV. Planeko aipatu neurriak beteko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoa aitzindari izan dadin Europako gizarteetan zaintza erantzunkideen esparruan eta berdintasun-helburuak lortzeaz den bezainbatean.

Espainian, guraso haurdunak 16 asteko baimen ordaindua du jaiotzagatik eta zaintzagatik. Aldi hori Europar Batasunean daukaten batezbestekoa da, baina herrialde askok dutena baino txikiagoa.

Guraso ez-haurdunaren jaoitza- eta zaintza-baimen ordainduaren iraupena pixkanaka handituz joan da azken urteetan. Aitak, jaiotzagatik, bi baimen-egun baino ez zituen izaten, enpresak ordainduak. Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak lehenengo aldiz jaso zuen jaiotzaren, adopzioaren eta harreraren ondoriozko aitatasun-baimena, Gizarte Segurantzak ordaindua, norberaren bizitza, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzen laguntzeko tresna moduan. Baimen hori 13 egunekoa zen, eta 2015ean lau astera zabaltzea zegoen aurreikusita, baina hori ez zen gauzatu 2017ko urtarrilaren 1a arte. 2018ko uztailaren 5ean, orduan aitatasun-baimena zeritzona lau astetik bostera luzatu zen.

3

Page 4: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Oraindik orain, 6/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, Enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena (6/2019 Errege Lege Dekretua aurrerantzean) etorri da arau hauek aldatzera: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua). Horrenbestez, aldi baterako prozedura bat aurreikusi du guraso ez-haurdunarentazko jaoitza- eta zaintza-baimena luzatzeko, ama biologikoaren baimenarekin guztiz parekatzeraino 2021eko urtarrilaren 1ean.

Aurreikusitako prozesu iragankorra hau da:

Martxoaren 1ean 6/2019 Errege Lege Dekretua indarrean jarriz geroztik, 2019ko apirilaren 1ean guraso ez-haurdunak guztizko etenaldi bat izango du, zortzi asteko, eta, aste horietatik, lehenengo biak etenik gabe baliatu beharko ditu erditzetik berehala.

2020ko urtarrilaren 1az geroztik, guraso ez-haurdunak guztizko etenaldi bat izango du, hamabi astekoa, eta, aste horietatik, lehenengo laurak etenik gabe baliatu beharko ditu erditzetik berehala.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, guraso bakoitzak lan-kontratuaren etenaldi bera izango du, nahitaezko baimeneko sei aste barne bakoitzarentzat.

2019ko apirilaren 3an baliozkotu du 6/2019 Errege Lege Dekretua Kongresuko Diputazio Iraunkorrak.

Jaiotzagatiko eta zaintzagatiko baimenak parekatzeko araubide iragankorrak, zeina 6/2019 Errege Lege Dekretuak ezarri baitzuen, gogoeta egitea eragin du, bai eta egokitzapenak egitea ere Familiei Laguntzeko IV. Planeko neurrietako baten garapenean. Izan ere, neurri horren bidez, lan-eszedentziarako laguntza ematen da gurasoen zaintzagatiko eta jaiotzagatiko prestazio-aldiak parekatzeko. Horregatik, indarrean jarri zenetik, laguntzaren onuradun izan daitezkeen gurasoen seme-alaba guztiei aplikatuko zaie.

Aitatasun-baimenaren erabilerak goranzko bilakaera izan du. 2017an, abian jarri eta hamar urte geroago, Gizarte Segurantzak, guztira, 13.917 amatasun-prozesu eta 13.627 aitatasun-prozesu izapidetu zituen Euskadin, eta horren ondorioa da, antza, haziera-denbora berdin banatzen dela gizon eta emakumeen artean.

Aitatasun-baimena eta amatasun-baimena parekatzea gero eta eskaera zabalagoa da gizartean. Bi baimenak parekatzea, gurasoak hasieratik gurasotasunean guztiz inplikatzea eta zaintza-arduren banaketa berdintasunezkoagorantz egitea sustatzeaz gain, lagungarria izango da emakumeek, lan-merkatuan sartzeari, irauteari eta hobetzeari dagokienez, oraindik jasaten duten diskriminazioa txikitzeko, sarri askotan amatasunari lotuta baitago, bai eta enplegatzaile batzuen usteari ere, emakumeak zaintzaile nagusiak direla alegia. Neurri horrek argi oso emango du aditzera hazkuntza ez dela soilik emakumeen kontua, eta ideia hau sustatzen eta normalizatzen lagunduko du: emakumeak eta gizonak, hasiera batean, denbora beraz urrunduko direla beren enpleguetatik seme-alabak jaiotzen direnean. Aitatasun-baimena amatasun-baimenaren parean jartzea erabakigarria da gaur egun oraindik

4

Page 5: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

nagusi den ama kontziliatzaile-aita laguntzaile eredua baztertzeko, eta, hartara, bi sostengatzaileko eta bi zaintzaileko familia-eredu hasiberria finkatzeko.

Oraintsuko ebidentzia enpirikoak argi utzi du gizonentzako baimen ordainduek baimenen erabilera sustatzen dutela. Baimena ez bada ordaindua, gizonek askoz gutxiago erabiltzen dute. Gainera, funtsezkoa da baimenak elkarren segidan baliatu ahal izatea, hartara aita bakarrik aritu ahal izango delako haurra hazten, eta ez zaintzaile-laguntzaile moduan, eta emakumeen lan-desparekotasuna arintzen lagundu ahal izango delako, bai eta generoaren ondoriozko soldata-arrakala murrizten ere, soldata-alde hori lotuta dagoelako neurri handi batean zaintzak amen eta aiten artean desorekaz banatuta egoteari.

Gainera, nazioarteko azterketa askok erakutsi duenez, seme-alaben zaintzan hasieratik parte hartzen duten aitek esku-hartze handiagoa dute etxeko eta haurrak zaintzeko lanetan epe ertainean eta luzean. Gainera, jabetzen dira familia-esparru afektibo egokia funtsezkoa dela seme-alabak babesteko, bai haurtzaroan bai nerabezaroan.

Estreinako garapenean, alde afektiboari dagokionez, haurrak badu zaintzailearekiko atxikimendu osasuntsuaren premia. Horretarako, haurrari beharrezko zaizkio maiteko duten heldu bat edo bi, berarekin identifikatu, eta erantzun samurrak emango dizkiotenak, haurraren beharretara egokituak, esparru egonkor batean, ingurune babesle ere izango dena. Hartara, haurrak atxikimendu segurua izango du, ezinbestekoa bere osasun mentalerako, eta pertsona gisa eta sozialki ondo garatzeko. Atxikimendu segurua da haurtxoa garatzeko bermerik onena; eguneroko bizimoduan eratzen da, zaintzaileek beren eginkizuna modu pertsonalizatuan betetzen dutenean, haurrarekin elkarreraginez eguneroko bizitzan dauzkan premiak asebetetzeko aukera anitzetan.

Luzetarako azterketek (denboraren harian egiten direnak) erakutsi dutenez, badago lotura bat helduaroko patologia mentalaren eta haurren segurtasunik gabeko atxikimenduen artean.

Gainera, prestatuko den testuak Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan araututako prestazioen eredua hobetu nahi du, eta babes handiagoa eman nahi die egoera bereziki ahulean dauden familiei; horretarako:

Seme-alabak, mendeko senideak eta osasun-egoera larri-larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntzen zenbatekoa % 30 handitu beharko da honako kasu hauetan: guraso bakarreko familiak; familia ugariak; kideren bat mendekotasun larriko egoeran, mendekotasun handikoan edo % 50eko edo hortik gorako desgaitasun-egoeran duten familiak; eta kideren bat genero-indarkeriaren biktima duten familia-unitateak.

Neurri horrek esan nahi du aintzat hartzen dela Arartekoak “Familiei laguntzeko politikak Euskadin: azterketa eta proposamenak” izeneko ezohiko txostenean gomendatu zuena ─2014ko ekainean argitaratua─; alegia, inbertsio publiko handiagoa egitea, erantsitako zailtasun objektiboak dituzten edo babesgabetasun handiagoko egoeran dauden familien kostuak konpentsatzeko.

Eskatzailea gizona bada, luzatu egingo dira seme-alabak, mendeko senideak

5

Page 6: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

eta osasun-egoera larri-larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntzak baliatzeko gehieneko denborak.

Asmoa da seme-alabak, mendeko senideak eta osasun-egoera larri-larrian daudenak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten gizonen ehunekoa handitzea, eta, horrenbestez, erantzunkidetasuna sustatzea etxeetan, gizonezko gurasoek seme-alabei aita izateko modu berriak erakustea eta berdintasun-eredu moduan jokatzea, etapa goiztiar horietan gurasoen eta seme-alaben artean sortzen diren lotura afektiboak indartzea...; horren guztiaren bidez, Euskadi Europako lehen lau herrialdeen artean kokatu nahi da genero-arloko berdintasun-indizeei dagokienez.

Era berean, familiako bizitza eta lanekoa uztartzeko laguntzei buruz beste dekretu bat egin behar izateak ematen duen aukera baliatzen da familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen programaren funtzionamendu eta kudeaketaren zenbait alderdi hobetzeko.

III.- Bideragarritasun juridikoa eta materiala.

Erabiltzen den eskumenaren lege-esparrua hauetatik ondorioztatzen da: Espainiako Konstituzioaren 39. artikulua, xedatzen baitu agintari publikoen betebeharra dela “familiaren babes sozial, ekonomiko eta juridikoa” bermatzea, eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (aurrerantzean, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua), zehazki 9. artikulua, honako hau xedatzen baitu: “Euskal herri-aginteek, beren eskumenen esparruan, herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilera egokia zaindu eta bermatuko dute, ... gizakien eta gizataldeen askatasuna eta berdintasuna zinezko eta benetako izan daitezen baldintzak eragitera eta oztopoak desagerraraztera bideratutako neurri oro hartuko dute, eta Euskal Herriko politika-, ekonomia-, kultura- eta gizarte-alorretako bizitzan herritar guztien partaidetza bideratuko dute”. Beste oinarrietako bat da Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.39 artikulua, ezartzen baitu autonomia-erkidegoak eskumen osoa duela honako gai hauetan: “Komunitatearen garapena. Emakumeen egoera. Haur, gazte eta adinekoen aldeko politika.”

Abenduaren 12ko 13/2008 Legeak II. tituluan, familiei babesa, arreta eta laguntza emateko neurriei buruzkoa bera, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko laguntzak arautzen ditu; hain zuzen ere, II. kapituluan.

Alde horretatik, eta berariaz familientzat diren laguntza-neurriei dagokienez, 11. artikuluak, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzen laguntzeko neurriek izan beharreko xedea definitzeaz gain, laguntzok kudeatzeko administrazio eskuduna ere ezartzen du, espresuki esaten baitu honako hau: "Eusko Jaurlaritzak norberaren bizitza, familia eta lana uztartzen laguntzeko ezarritako familientzako diru-laguntzak ondoko xedeak dituzten laguntzak dira: adingabeko seme-alabak zaintzeko edo beren kasa moldatzen ez diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartzean edo lanaldia laburtzean izandako diru-sarreren galera konpentsatzea, zati batean behintzat; adingabeko seme-alabak edo beren kasa moldatzen ez diren pertsonak etxean bertan zaintzeko norbait kontratatzeak sortutako gastuak ordaintzen laguntzea, …".

6

Page 7: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Ondoren, 12. artikuluak zehazten du zer tipologia izan behar duten Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoek norberaren bizitza, familia eta lana uztartzen laguntzeko, eta, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen familientzako laguntza-lerroei dagokienez, hauetan zehazten dira:

a) Adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia laburtu duten langileentzako diru-laguntzak.

b) Beren kasa moldatzen ez diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia laburtu duten langileentzako diru-laguntzak.

d) Seme-alabak etxean bertan zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

e) Enplegatzaileentzako diru-laguntzak, adingabeko seme-alabak edo beren kasa moldatzen ez diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia laburtu duten langileen ordez beste langile batzuk kontrata ditzaten.

Bestalde, 13. artikuluan ezartzen da zer irizpide orokor hartu behar den kontuan laguntza ekonomikoak emateko adingabeko seme-alabak edo beren kasa moldatzen ez diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia laburtu duten langileei. 15. artikuluak gauza bera egiten du adingabeko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntza ekonomikoei buruz, eta 16. artikulua, berriz, enplegatzaileentzako laguntza ekonomikoak hartzen ditu aintzat; hain zuzen ere, adingabeko seme-alabak edo beren kasa moldatzen ez diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia laburtzen duten langileen ordez beste langile batzuk kontrata ditzaten emango zaizkienak.

Egun, hemen daude araututa goian aipatutako laguntzak: 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

Halaber, agindu honen 1. artikuluan adierazi den eran, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak 8.1. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkion funtzio eta jarduketa-arloetako bat da familien babesa (lan-bizitza eta familia-bizitzea uztartzea). Eta, zehazki, sail horren barruan Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari (Gizarte Politiketako Sailburuordetza) dagokio erregelamendu-garapeneko araudiari buruzko proposamenak lantzea, familien laguntzaren alorrean, sailaren eskumenen eremuan eta gai horri buruzko EAEko legediarekin bat etorriz.

IV.- Ordenamendu juridikoan izango duen eragina.

Testua onartzeak berekin ekarriko du indarrik gabe uztea 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, bai eta dekretu hori garatzeko araudia ere: Agindua, 2015eko apirilaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinen bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II., III. eta V. kapituluetan aurreikusitako familia-errenta estandarizatuaren atalaseak, laguntzen zenbatekoa eta portzentajea eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak.

7

Page 8: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

V.- Eragina aurrekontuetan.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektuak eragin ekonomikoa izango du Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan, eta txosten espezifikoan ebaluatuko da.

VI.- Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretuaren edukia.

Azaldutako kontuei heltzeko testuak honako xede hauek izango ditu:

- beste lerro bat sortzea kontziliaziorako laguntzetan: lan-eszedentzian dauden langileentzako laguntzak, urtebetetik beherako pertsona jaiotzeagatik eta zaintzeagatik gurasoek jasotzen dituzten kotizaziopeko prestazioen aldiak parekatzeko.

- hobekuntza eta zabalkuntza ematea lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko laguntza-lerroei, dekretua derogatzea aurreikusi baita.

- eta aldaketa batzuk egitea, familia eta lana uztartzeko laguntzen programaren funtzionamenduari eta kudeaketari eragiten dietenak.

Kontziliaziorako laguntzen lerro berria laneko eszedentzia-egoeran dauden pertsonentzako laguntzei dagokie, eta xedetzat du urtebetetik beherako pertsona jaio eta zaintzeagatik gurasoek jasotzen dituzten kotizaziopeko prestazioen aldiak parekatzea. Dirulaguntzaren edukia izango da jaiotzaren ondorengo hamabi hilabeteetako kotizazio-oinarriaren % 100a, eta ez da beste gurasoaren baimenarekin batera gertatu behar.

Egin asmo den dekretuak indarra hartu ondoren jaiotako seme-alaben gurasoak izango dira laguntza horren onuradun posibleak.

Neurriaren helburua da bi gurasoek jaiotzagatik eta zaintzagatik izango dituzten baimenak iraupen berekoak, ordainduak eta besterenezinak izatea, bai eta aldi berean ez gertatzea ere.

EAEko zerbitzu publikoko langileak ez dira izango jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioen aldiak parekatzeko eszedentziaren onuradun, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aurreproiektuak, zeina izapidetzen ari baita, honako hauek aurreikusten baititu: a) baimen bat erditzeagatik, adopzioagatik, adoptatzeko zaintzagatik edo harreragatik, etenik gabeko hamasei astekoa; eta b) aitatasun-baimen bat, seme edo alaba baten jaiotzagatik, adoptatzeko zaintzagatik, harreragatik edo adopzioagatik, hamasei astekoa.

Era berean, Estatuko Administrazio Orokorraren, berorren erakundeen eta mendeko entitate publikoen zerbitzuko funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratudunak ezingo dira izan ezarri nahi den diru-laguntzaren onuradun; izan ere, Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzaren 2018ko azaroaren 22ko Ebazpenak, zeinak argitara ateratzen baititu aitatasun-baimena hamasei astera luzatzeko erabakia eta ordu-poltsa bat aplikatzeko erabakia ─2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen ehun eta berrogeita laugarren xedapen

8

Page 9: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

gehigarrian aurreikusia, Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2018ko abenduaren 5eko alean argitaratua–, pixkanaka ezartzen du aitatasun- eta amatasun-baimenen parekatzea, 2021ean 16 astekoetara iritsi arte.

Egun, guraso haurdunari jaiotzagatik eta zaintzagatik dagokion kotizaziopeko prestazioa, zeina Gizarte Segurantzaren araudian ezarrita baitago, kasuan kasuko kotizaziorako oinarriaren % 100 da, eta honako kasu hauetan legez ezarritako lan-atsedenaldiak baliatzen dituzten langile guztiei aitortzen zaie: amatasun biologikoa, ordezkapenezko haurdunaldia, harrera, familia-harrera eta tutoretza. Atsedenaldia etenik gabeko 16 astekoa da, eta seme-alaba bakoitzeko sei aste luza daiteke erditzeetan, adopzioetan edo harrera anizkoitzetan.

Erditzeetan, bi gurasoek lan egiten badute, amak, amatasunagatiko atsedenaldia hastean, bere esku izango du erabakitzea beste gurasoak har dezala erditzearen ondorengo atsedenaldiaren zati jakin eta etengabe bat, amarenarekin batera edo amarenaren ondoren. 2017an,  Euskadin,  partekatutako prozesuak kasuen % 5 izan ziren: 668 prozesu.

Gizarte Segurantzaren araudian haurduna ez den gurasoarentzat ezarritako jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko prestazioak babestu egiten du langileak seme edo alaba bat jaiotzen, adoptatzen edo hartzen denean lan-kontratua eteten duen edo jarduera uzten duen egunetan subsidio bat jasotzeko duen eskubidea.

Prestazio ekonomikoa, subsidioa, kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasuneko prestaziorako ezarritako kotizazio-oinarriaren % 100 izango da.

2019ko apirilaren 1etik aurrera, zortzi astekoa izango da subsidioaren gehieneko iraupena, eta lehen bi asteak etenik gabe baliatu beharko dira erditu eta berehala, eta beste bi egun ere luzatu ahal izango dira seme-alaba bakoitzeko bigarrenetik aurrera, erditze, adopzio eta hartze anizkoitzetan.

Gorago adierazi bezala, aipatutako laguntzaren helburua da gurasoek Gizarte Segurantzaren esparruan baliatutako jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko subsidioen aldiak parekatzea; horregatik, guraso bakoitzari ematen zaion laguntzari dagokion eszedentzia-aldiari Gizarte Segurantzaren prestazioaren aldia gehitzen bazaio, baimena, guztira, 16 astekoa izango da.

Eszedentziarako laguntza hori baliatzeko gehieneko aldia zehazteko, ezinbestekoa izango da onuradunak Gizarte Segurantzaren araudiaren barruan onartutako jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko prestazioa jasotzeko eskubidea amaituta edukitzea.

Programaren helburuak eraginkorki betetzeko, eszedentzia-aldi hori ezingo zaio besterendu beste gurasoari, eta ezingo da denboran gertatu beste gurasoaren jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazioaren aldiarekin batera.

Kontuan hartuta abenduaren 12ko 13/2008 Legearen 13.2 artikuluko bigarren zenbakian xedatua, norberaren konturako langileak laguntza honen onuradun izan ahal izango dira, denbora osoz aritzeko langile bat kontratatzen badute jarduera diruz lagungarriak iraun bitartean.

9

Page 10: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian dauden kooperatibetako bazkideen kasuan, prestazio sozialen kooperatiba arteko sistema bat badute sistema publikoaren osagarri, jaiotza eta zaintzagatiko kontingentziak estaltzen dituena, laguntzaren zenbatekoa Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriaren eta aipatu kooperatiba arteko sistemako kotizazio-oinarriaren batura izango da. Euskal Autonomia Erkidegoan, 25.000 bazkide daude langileen kolektibo horretan.

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan dauden laguntza-lerroak hobetzeari dagokionez, honako aldaketa hauek landuko dira:

a) Seme-alabak, mendeko senideak eta oso osasun-egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntza-lerroan, asmoa da baztertze bat kentzea, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2.1 artikuluko b) letran jasotako lan-harreman bereziko langileei dagokiena; hau da, etxeko langileei dagokiena. Pentsatzen da baztertze hori ez dagoela justifikatuta, eta ez dela bidezkoa besteren konturako gainerako langileez den bezainbatean.

b) Seme-alabak, mendeko senideak eta oso osasun-egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntza-lerroan, beste salbuespen bat gehituko da jarduera diruz lagungarrien eten-aukeran: eskatzaileak soldatarik gabeko baimen bati heltzen dionekoa.

Laguntzak eskuratzeko, egungo araudiak ezinbestekotzat jotzen du eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa bat baliatu izana etenik gabeko 59 egun naturaleko aldi batean, baina baldintza hori ez da eskatzen aldizkako kontratu finkoetan, enplegua erregulatzeko espedienteetan, greba-eskubidea erabiltzean eta eskola-oporraldietan.

Askotan, soldatarik gabeko baimenak lanaldi-murrizketekin tartekatzen dira, baina baliteke murrizketa horiek ezin iritsi ahal izatea jarduera diruz lagungarriko etenik gabeko 59 egunetara; ezarri asmo den salbuespenak laguntzak eskuratzeko baldintzak malgutuko ditu, eta, horrenbestez, jarduera diruz lagungarriak 59 egunetara iritsi behar du, baina ez du zertan jarraitua izan, etena soldatarik gabeko baimen baten ondorioz kontratu bat eteteagatik gertatzen bada.

c) Oporraldietan seme-alabak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntzei dagokienez, zeinak, aurreko letran adierazi bezala, salbuespena baitira jarduera diruz lagungarrian ezarritako ondoz ondoko 59 egunen eskakizunean, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua indarrean jarri zenetik igarotako bederatzi urteek argi utzi dute funtzionamendu malguagoa izan behar duela.

d) Seme-alabak, mendeko senideak eta oso osasun-egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia eta lanaldi-murrizketetarako laguntza-lerroan, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten Sozietate Kooperatibetako laneko bazkide edo bazkide langileentzako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa aldatu egin beharko da, errealitate espezifikora egokituta.

10

Page 11: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

e) Seme-alabak, mendekotasun-egoeran dauden senideak edo osasun-egoera larri-larrian daudenak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldia murriztuta daukaten langileak ordezteko laguntzei dagokienez, araudiak laguntzaren gehieneko iraupenari helduko dio, diruz lagundu beharreko aldirik luzeenak, izan, pertsona berak subjektu eragile bakoitzeko baliatutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa ordezteagatik izan daitezen; era berean, kapitulu horrek kontuan hartu beharko du eskabideak elektronikoki baino ez aurkeztea.

f) Adingabeko seme-alabak zaintzeko langileen kontratazioari lotutako laguntzei dagokienez, egitekoa den araudiak laguntzen kudeaketa sinplifikatu beharko du, eta laguntza kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen den zenbatekoa egokitu beharko dio Gizarte Segurantzak gaur egun ematen duen dokumentazio eta informazioari.

VII.- Egin beharreko izapideak eta txostenak.

Honako izapide eta txosten hauek egin behar dira, hasiera batean, aurreikusitako dekretu-proiektua lantzeko eta onesteko:

1.– Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Erabakiak, Xedapen Orokorrak Izapidetzeko Jarraibideak onartzen dituenak, lehen atalean (1. puntua) xedatu duenaren arabera, sustatutako araugintza-ekimena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko gainerako sailei eta Gobernuaren eragile juridikoei jakinaraziko zaie, hasteko agindu hau ezagutza partekatuko LEGESAREA lankidetzarako gunean argitaratuz, hemen: http://elkarlan.jakina/webguneak/legesarea.

2.– Dekretu-proiektuaren testua idazteko, agindu honen edukia hartuko da aintzat, eta kontuan hartuko dira bilatzen diren helburuetara ondoen egokitzen diren aukera guztiak, bai eta aurreikusitako araudiaren egokitasuna eta legezkotasuna bermatzeko beharrezkotzat joko eta egingo diren kontsulten emaitzak ere.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko abenduaren 12an egindako bilkuran, arau-xedapen orokorrak, bereziki EAEko Administrazio Orokorraren esparruan sustatzen direnak, izapidetzeko jarraibideak onartzeko hartutako Erabakiak (2017ko abenduaren 15eko EHHAn argitaratu zen, 238. zenbakidunean) adierazten du zer protokolo erabili behar den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutako jendaurreko kontsulta-izapidea betetzeko. Horretarako, hiru jarduketa hauek gauzatu behar dira:

Iragarki bat jartzea EAEko administrazio publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, herritarrei berariaz eskatuta beren iritzia emateko araua onartzeko beharra eta egokitasuna, arauaren helburuak, konpondu nahi diren arazoak eta izan daitezkeen aukera arautzaileak eta ez-arautzaileak direla-eta agertuko den informazioaz.

Informazio bera Legegunean erakustea, bai eta, geroago, jasoko diren ekarpenak erakustea ere.

Argitaratutako informazioa Irekia gobernu-plataforma irekira eramatea.

3.- Beste alde batetik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak aldez aurretik onetsi behar duen arau-ekimenaren azken testua bi hizkuntzatan idatzi beharko da

11

Page 12: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

(euskaraz eta gaztelaniaz), lege, legegintzako dekretu, dekretu edo agindu diren xedapen orokorrak elebitan egiteko neurriak onartu zituen Gobernu Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 14ko Erabakian xedatuta dagoenaren arabera (erabaki horrek 8/2003 Legea osatzen du).

Horretarako, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak onetsi behar duen testuaren euskarazko bertsioa zehatza dela eta gaztelaniazkoaren baliokidea –eta alderantziz– dela bermatzeko, euskarazko bertsioa Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak idatziko du.

Xedapenaren azken testua euskaraz zein gaztelaniaz idatzi eta gero, eta kontuan hartuz Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari bidali beharko zaiola dekretu-proiektua Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aldez aurreko oniritzia eduki eta gero, aldez aurretiko onespena duen xedapenaren testua Eusko Legebiltzarrera ere bidaliko da, Jaurlaritzaren Legearen 56.1 artikulua aplikatuz –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzen duen ekainaren 2ko 8/2016 Legeak emandako idazketaren arabera–.

Era berean, aldez aurretiko onespena emateko Agindua, egingo den dekretu-proiektuaren testuarekin batera, eta hasteko Agindu hau bezala, ezagutza partekatuko LEGESAREA lankidetza-gunean argitaratuko da.

4.– Generoaren araberako eragina ebaluatzeko txostena sartuko da espedientean, dekretu-proiektua egiteko organo arduradunak egina, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikulutik 20. artikulura bitartean xedatutakoa betez; eta, zehazki, aipatutako legearen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren abuztuaren 21eko 40/2012 Ebazpenak ezarritakoan oinarrituz, hark xedatzen baitu Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21eko osoko bilkuran hartutako Erabakia, «genero-eraginaren aurreko ebaluazioa (eta dagozkion eranskinak) gauzatzeari buruzko jarraibideak onartzeko eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ekidin eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeari buruzkoa» (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 187. zenbakian argitaratu zen, 2012ko irailaren 25ean) argitara emango dela.

5.– Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzeko ekainaren 28ko 16/2012 Legearen 6.1 artikuluan xedatuta dagoena betetzeko, enpresak sortzean, abian jartzean eta haien funtzionamenduan arau-proiektuak eduki dezakeen inpaktuari buruzko ebaluazio-txostena txertatuko da espedientean.

6.– Dekretu-proiektua aurreko 2. puntuan azaldu den moduan idatzi ondoren, eta dagozkion negoziazio-, entzunaldi- eta kontsulta-izapideak egin aurretik, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari aurkeztuko zaio, onets dezan, 8/2003 Legearen 7.1 artikuluarekin bat.

Aldez aurretik onesteko agindua eta arau-proiektua LEGESAREA ezagutza partekatuko lankidetza-espazioan argitaratuko dira (http://elkarlan.jakina/webguneak/legesarea), Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Erabakiaren lehen zenbakian (2. puntua) xedatuta dagoenaren arabera.

7.– Nolanahi ere, saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoak txosten juridiko bat egingo du, proiektuaren funts objektiboa aztertuko duena, bai eta edukia

12

Page 13: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Legearekin eta Zuzenbidearekin bat datorren eta arau-teknikaren jarraibideak bete diren ere, hori guztia 8/2003 Legearen 7.3 artikuluan, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta Enplegu eta eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuaren 8.1 artikuluko h) letran xedatuta dagoenaren arabera.

8.– Entzunaldia, informazio publikoa eta dekretu-proiektuaren eraginpean dauden autonomia-erkidegoko gainerako administrazioek parte hartzeko eta haiei kontsulta egiteko izapideak egingo dira, haiei guztiei dekretu-proiektuaren berri emanez, hurrenez hurren 8/2003 Legearen 8. eta 9. artikuluak aplikatzeko.

Alde batetik, eta xedapenaren zer-nolakoa kontuan hartuta, egin beharreko testua jendaurrean jarriko da. Horretarako, eta 8/2003 Legearen 8.4 artikuluak xedatutakoa aplikatzeko, proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Gainera, entzunaldia egingo zaie Arartekoari eta Familien Euskal Behatokiari, eta dekretu-proiektuaren testua igorriko zaie, egoki irizten badute txostena eman dezaten.

Beste alde batetik, eta aldi berean, 8/2003 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako parte-hartzearen eta kontsultaren izapidea beteko da. Zehazki, dekretu-proiektua Familiaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurari helaraziko zaio, kontsulta-organoa baita, eta bertan ordezkatuta baitaude Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak, familien interesak ordezkatzen edo defendatzen dituzten erakundeak, sindikatuak, enpresa-erakundeak eta gizarte-zerbitzuen esparruan diharduten profesionalen erakundeak. Kontseiluak aipaturiko hiru erakunde-mailen arteko beharrezko koordinazioa eta lankidetza antolatzeaz gain, administrazio publikoetatik kanpo dauden erakundeek eta pertsonek parte hartzeko bidea ematen du.

Bestalde, abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako parte-hartzeari eta kontsultari dagokienez, eta artikulu horretako lehen eta bigarren zenbakietan xedatuari jarraituz, ez da beharrezkoa izango dekretu-proiektua egiteko prozeduran parte hartzeko aukera ematea foru-administrazioari edo udal-administrazioari, horiek Familiaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran ordezkatuta daudelako, eta organo horrek iritzia eman beharko duelako proiektuaren xede den arauaren edukiaz. Gainera, arauak ez du eraginik aipatu foru- eta udal-administrazioen eskumenetan edo jarduketan, egin beharreko testuaren xedea den diru-laguntzak emateko programa, familia-politiken esparruan, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzekoa baita, eta hori administrazio autonomikoak kudeatzen baitu (zehazki, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak), abenduaren 12ko 13/2003 Legearen 11. artikuluan xedatua betez, artikulua Eusko Jaurlaritzak norberaren bizitza, lana eta familia uztartzen laguntzeko familia eta enplegatzaileentzat ezarritako laguntza ekonomikoei buruzkoa izaki.

9.– Hasteko Agindu honetaz eta egokiak diren agiri guztiez gain, hauek sartuko dira espedientean: bideratutako azterlanak eta kontsultak, prozedura osoari buruzko memoria laburra eta memoria ekonomikoa, 8/2003 Legearen 10.2 eta 10.3 artikuluetan ezarritako edukiarekin. Hartara, Gobernu Kontseiluak, azkenik, lege-aurreproiektua onartuko du, aipatutako legearen 12. artikuluan ezarritako baldintzetan.

10.– Prozedura bideratzean, adierazitakoez gain, nahitaezko txostenak eskatuko dira, izapide horiek arautzen dituzten xedapenek agintzen duten unean eta moduan,

13

Page 14: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

arau-xedapenak prestatzeko gaur egun indarrean dagoen prozedura gogoan hartuta. Besteak beste, honako hauek bildu behar dira:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen txostena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 3. artikuluko d) letran jasotakoaren arabera, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21. artikuluarekin bat.

b) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren txostena, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 14.I) artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren barruan Kultura Sailak txostenak bideratzeko bete behar duen araudia ezartzen duen abuztuaren 31ko 128/2007 Dekretuak 2.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

c) Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren txostena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

d) Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren txostena, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1. artikuluan xedatua oinarri hartuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 17 a) artikuluaz den bezainbatean.

e) Familiaren Euskal Kontseiluaren txostena, Familiaren Euskal Kontseiluaren apirilaren 17ko 53/2012 Dekretuaren 4. artikuluko a) idatz-zatian ezarrita dagoenaren arabera.

f) Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen txostena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. b) artikuluan ezarrita dagoena aintzat hartuta.

g) Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ekonomiaren eta arauen kontrolari buruzko txostena, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuaren 10. artikuluak xedatuarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 25. artikuluaz den bezainbatean.

11.– Azkenik, dekretu-proiektua Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari aurkeztu behar zaio, irizpena eman dezan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 3.1 artikuluko c) letran xedatuta dagoenaren arabera, 3/2005 Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoari dagokionez.

Esparru horretan, eta Jaurlaritzaren Legearen 56.2 artikulua betez –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzen duen ekainaren 2ko 8/2016 Legeak emandako idazketaren arabera–: «Era berean, Aholku Batzorde Juridikoari igortzen

14

Page 15: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

zaion dokumentazio bera, aldi berean, Eusko Legebiltzarrari ere igorriko zaio, legebiltzar-taldeek dokumentazio hori ezagut dezaten».

12.– «Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua» egiteko prozeduran zehar sortzen den garrantzi juridikoko informazioa «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoko gardentasun-gunean argitaratu behar da, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 16/2013 Legearen 7. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

VIII.- Proiektua egitea eta izapidetzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluari jarraikiz, presazkotzat jotzen da agindu honek abiarazten duen arau-izapidetzea, azaldu eta bete nahi diren beharren interes publikoan oinarrituta. Horregatik, prozedura arrunterako ezarritako epeak erdira laburtzen dira.

Estatu-esparruan, 6/2019 Errege Lege-dekretuak, zeina Ministroen Kontseiluak onartu baitzuen martxoaren 8an, presazko neurri batzuk ezarri ditu, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Familiei Laguntzeko IV. Planak, zeina Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2018ko ekainean, honako hau aurreikusten du: “... haurdun ez dagoen gurasoarentzako eszedentziak estaltzeko prestazio ekonomikoa, 12 asteko aldian hartzekoa, jaiotzaren ondorengo hamabi hilabeteetan, amatasun baimenaz bestelako aldi batean, kotizazio-oinarriaren % 100en baliokide den zenbatekoarekin; neurria 2019an jarri beharko da abian”. Laguntza horrekin, lan-eskubide indibidual bat aitortzea lortu nahi da, guraso bakoitzarentzat, baldintza-beretan, eta, eskubide horren bidez, gizarte-eredu erantzunkide, berdintasunezko eta, beraz, demokratikoago bateranzko aldaketa sozio-kulturala bilatzen da.

Proposamen hori jada planteatu da enplegu publikoaren esparruan, bai baimen eta lizentzietarako arauan, bai negoziazio kolektiboan, baina sustatzen zailagoa da sektore pribatuan. Horregatik, asmoa da landu behar diren neurriak ekitaldi honetan jartzea indarrean, eta gurasoen baimenak parekatuta, erantzunkidetasuna gizarte-arauetan premisa bihurtzea.

Urgentziari buruzko adierazpena eginda, xedea ez da izapideak desagerraraztea, baina laburtzea, araua 2019ko udazkenean indarrean jarri ahal izateko.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari dagokio dekretu-proiektua egitea, eta zuzendaritza horrek kudeatuko du dagokion prozedura ere. 

IX.- Europar Batasunaren aurreko izapideak.

Proiektuari dagokion dekretuaren xedea lortzeko, hau da, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzeko diru-laguntzen programari bagagozkio, adierazi behar da ez dela Europar Batasunaren laguntzarik jasotzen helburu horrekin, ez baita aztertu programa Europako Gizarte Funtsarekin (EGF) batera finantzatzeko aukera.

15

Page 16: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Era berean, adierazten da ezen egin asmo den dekretuan aratutako diru-laguntzetarako programaren babesean familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak ematean, ez zaiola nahitaez horren berri eman behar Europako Batzordeari, laguntza horiek ez daudelako Estatu-laguntzen artean, Europar Erkidegoa Eratzeko Tratatuaren 87.1 artikuluan ematen zaien zentzuan.

Hori guztia kontuan hartuta, ez da Europar Batasunaren aurrean inolako izapiderik egiteko beharrik ikusten.

Aurrez adierazitako guztiagatik, eta eman zaizkigun eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

LEHENA: «Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua» egiteko prozedura hastea.

BIGARRENA: «Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretu-proiektua» egiteko prozedura presazkoa dela adieraztea.

HIRUGARRENA: Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza izendatzea lehen aipatutako dekretu-proiektua egiteko ardura duen organo, bai eta bidezko prozedura bideratzeko eta izapidetzeko arduradun ere.

LAUGARRENA: Hasteko agindu hau argitaratzea ezagutza partekatuko LEGESAREA lankidetza-gunean; hemen: http://elkarlan.jakina/webguneak/legesarea–, xedapen orokorrak egiteko prozeduran izapidetzeko jarraibideak onartzekoa da 2010eko abenduaren 28ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren lehen atalean (1. puntua) xedatuaren arabera.

BOSGARRENA: Araua egiteko, araua egokia eta legezkoa dela bermatzeko eta dauzkan helburuak hobetzeko lortzeko beharrezkotzat jotako txostenak eskatzea eta azterketak eta kontsultak egitea.

SEIGARRENA: Prozedura «TRAMITAGUNE» aplikazio informatikoaren bidez izapidetuko da, Gobernu Kontseiluaren Erabaki hauekin bat etorriz: 2010eko abenduaren 28ko Erabakia, xedapen orokorrak egiteko prozedurako izapidetze-jarraibideak onartzen dituena; eta 2012ko azaroaren 27ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren prozedura jakin batzuen izapidetze elektronikorako jarraibideak onartzen dituena.

ZAZPIGARRENA: Prozeduran zehar sortuko den garrantzi juridikoko informazio guztia aktiboki argitaratzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 16/2013 Legeak ezartzen duenarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11

16

Page 17: Plantilla normalizada para WORD  · Web view2019. 8. 2. · gurasoaren baimenarekin, eta diruz lagunduta kotizazio-oinarriaren % 100aren pareko zenbatekoan. Era berean, Familiei

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaBEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ

17