Upload
others
View
2
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
DATU INTERESGARRIAK
SINOPSIA FITXA ARTISTIKOA
DATU TEKNIKOAK EKOIZPEN OHARRAK
SUPERTRAMP TALDEA
ZUZENDARIAK
EKOIZPENA PRENTSA HARREMANETARAKO
sUpertramps
PRENTSA DOSIERRA
sUpertramps
DATU INTERESGARRIAK
√ Estreinaldia: Euskaraz: 2004ko abenduaren 3an. Erderaz:
22an
√ Adin guztientzako animazio-filma
√ Jose Mari Goenagak eta Joanes Urkixok idatzia
√ Pascal Gaigne konpositore ospetsuaren soinu banda
√ Berrikuntza animazioan: 3D eta eskalako maketak
√ Irusoin, Dibulitoon Studio eta Barton Films
produkzio etxeek produzitua EiTB, ICAA, Eusko
Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren
laguntzarekin.
sUpertramps
SINOPSIA
Chung-I-Fly (Ekialdeko uso bat), Paulov (Europa ekialdeko
arratoi bat) eta Ramon (Karibeko labezomorro bat) pertsonaiek,
arkakusoz jositako Tano katu beltza gidari dutela, behartsu talde bitxia
osatzen dute. Euren izaera dela medio, miserian bizi dira, eta egoera
horretatik ateratzeko ametsa dute. Dena den, euren egoera bat-
batean aldatuko da gabonetako gau hotz batean, Nora, hamalau
baino harroputzago den katemea, etxe berrira zeraman kamioitik
ezustean eroritakoan. Gure marjinatu-taldekoek laster asko jakingo dute
sari ederra ematen dutela Nora bere etxera onik eramateagatik. Bat-
batean, zorigaitzetik libratzeko aukera ikusi du Tanok: Nora jabeei itzuli
eta sari bikaina izango dute. Eta denak pozarren!
Gauzak ez dira, ordea, hain errazak izango; izan ere, Nora
kaskarina liluratuta geratuko da kaleko bizimodu kitzikagarriarekin, eta ez
du inola ere jabeengana itzuli nahi. Nola eraman halako kateme
egoskorra etxera, berak nahi ez badu? Tanok egiteko xelebrea
asmatuko du: mundua salbatu beharko dute Urte Zaharreko kanpaiak jo
baino lehen. Abentura bizitzeko grinaz, Norak besteekin ekingo dio
bidaia harrigarri horri, benetan, etxera itzultzeko bidaiari ekin diola jakin
gabe.
sUpertramps
FITXA ARTISTIKOA
Gidoia José Mari Goenaga
Joanes Urkixo
Zuzendaritza José Mari Goenaga
Iñigo Berasategui
Musika Pascal Gaigne
Pertsonaien diseinua Patxi Peláez
Story-Board Iñaki G. Holgado
Animazio zuzendaritza Iñigo Berasategui
Zuzendaritza artistikoa Ángel Alonso
Ricardo Ramón
Produktore eragileak Fernando Larrondo
Ricardo Ramón
Produkzio zuzendaria Iñaki Gómez
Produkzio laguntzaileak Oskar Tejedor
Xabier Berzosa
Aiala Fernández
Filmaren egileak
Laguntzaileak
Banaketa
sUpertramps
DATU TEKNIKOAK
Iraupena 70 min.
Formatua Kolorea 35 mm.
Proiekzioa 1:1,85
Soinua Dolby Digital 5.1.
Metrajea 2030 m.
Produkzio urtea 2004
Kalifikazioa Adin guztientzat
Filmaren egileak
Banatzaileak Uribitarte 848.001 BILBAOtel. 944240559fax 944238957email [email protected]
sUpertramps
PRODUKZIO OHARRAK
IRUSOIN, DIBULITOON STUDIO –Espainiako animazio sektoreko produkzio
etxe garrantzitsuenetako bi– eta BARTON FILMS produkzio etxeak
“SUPERTRAMPS” filma estreinatuko dute ABENDUAREN 22AN. Istorioak
hiriko animali talde bat du protagonista. Animalia horien eguneroko
bizimodua aldatu egingo da kateme mimatu bat eurengana iristean.
Katu, uso, arratoi, labezomorro eta txakur antiheroi horiek gizarteko
sektore marjinatu eta deserrotuen irudi dira. Elkarrekin egin zuten aurreko
film luzean –“GLUP. Zabor bizidunak”– egin zuten bezalaxe, ekoizpen-
etxe horiek Espainiako haurrei gaurko gaiei buruzko mezu bat bidaltzen
saiatu dira –kasu honetan, marjinazio sozialaren gaiari buruzkoa–,
entretenimenduaren eta umore onaren bitartez.
Euskaraz eta gaztelaniaz estreinatuko den film hau Jose Mari Goenagak
eta Iñigo Berasategik zuzendu dute. Goenaga gidoilari eta zuzendari
izana da produkzio ugaritan, hala nola, “Tercero B” film laburrean. Film
sUpertramps labur horrek 46 sari lirabazi zituen estatuko eta nazioarteko
zinemaldietan, 2002an. Iñigo Berasategik, berriz, 60 film baino gehiago
egin ditu eta produkzio etxe horien aurreko filmean ere hartu zuen parte.
Euren obra guztiek kalitatezko ekoizpena eta animazioa izan ohi dute.
Supertramps filmak, horrez gain, Jose Mari Goeneagak eta Joanes
Urkixok eginiko LUXUZKO GIDOIA du. Joanes Urkixo izen handiko
gidoilariak ibilbide luzea egina du, batez ere telebistaren eta
animazioaren arloan; film luzeak (“Goomer” edo “El Matarile”), eta
animazio serieak egin ditu (“Tom” eta “Nico”, besteak beste).
Produkzio honetan, Pascal Gaigne konpositore frantses ospetsuaren
parte hartzea ere garrantzitsua da. Hainbat filmen soinu banda egin
duen konpositore honek --“Piedras” (Ramón Salazar, 2002), “Silencio
roto” (Montxo Armendariz, 2001) “Flores de otro mundo” (Iciar Bollain,
1999) adibidez--, “Supertramps” filmean Ekialdeko herrialdeetako musika
folklorikotik hartu du inspirazioa eta nomadaren nostalgia adierazten
duen SOINU BANDA konposatu du, munduko kaleak etxe dituen eta
bera bezain zorigaiztoko kideak dituen nomadaren nostalgia adierazten
duen soinu banda, alegia. Eta ez da hau Gaigne-k animazioa jorratzen
sUpertramps duen lehen aldia; izan ere, Dibulitoon Studio produkzio etxearen
“Ametsen lapurra” (Angel Alonso, 1999) filmaren soinu banda ere egin
zuen.
Istorioa, musika eta ANIMAZIO TEKNIKA direla ta, esan daiteke FILMA
BERRITZAILEA dela Espainiako panoraman. Oraingo honetan, Dibulitoon
Studioko profesionalen taldeak erabili duen teknikak 3D-ko animazioa
eta benetako irudia uztartzen ditu; izan ere, 3D-ko animazioa
pertsonaiak modelatzeko erabili dute, eta agertokiak egiteko, berriz,
eskalako maketak egin eta animaziorako oinarritzat erabili zituzten
maketa haiek. Maketak egiteko hainbat material erabili zuten, hala nola,
igeltsua eta zura.
Filmean Donostiako, Pasaiako eta Irungo benetako agertokiak ikusten
dira; teknika hau erabili dute horretarako: agertoki horien maketak egin
eta, erreproduzitu nahi den eguneko unearen arabera argiztatu
ondoren, agertoki txiki horri argazkia atera, eta argazki hori erabili dute
animatzaileek animaziorako oinarritzat.
Produkziorako erabilitako maketetako bat, argi berezia hartzeko argiztatzen ari direla.
sUpertramps
SUPERTRAMP TALDEKOAK
HAUTATUAK
Hauek dira hautatuak. Heroiarena egiten saiatzen diren antiheroiak. Egiteko
bat dute: mundua salbatzea Urte Zaharreko gauerdia baino lehen. Baina
Nora katemea bere etxera eramateko estalgarri hutsa besterik ez da hori.
Hala ta guztiz ere, badirudi batek baino gehiagok oso serio hartu duela
egitekoa. Horrenbestez, bost kidek osaturiko talde hori “X patruilaren”
bertsio xelebrea da. Gizarteak mespretxatuak, mundua salbatzeko sasi
abentura horretan sartuko dira.
TANO (Lider berezi samarra):
Ezaugarri fisikoak: Arkakusoz jositako katu
beltza.
Jatorria: Kalea izan du betidanik etxe eta
eskola.
Iragana: Ez dakigu ezer bere iraganari
buruz. Misterio hutsa da.
Bertuteak: Lider izaera du; buruargia eta azkarra da.
Akatsak: Bietako bat: edo zoritxarra ekartzeko plantak egiten ditu, edo are
okerrago, ekarri egiten du benetan.
Ametsa: Yate bat eskuratu eta arrantzatik bizitzea.
sUpertramps
NORA (Arloteen arteko dama)
Ezaugarri fisikoak: Kateme siamdar dotorea,
aberaskumea.
Jatorria: Beti bizi izan da hiriko auzorik
aberatsenetan.
Iragana: Katuentzako janari-marka ezagun
baten irudia izan zen urteetan.
Bertuteak: Polita, aberatsa, famatua, ... badirudi kateme honi ez zaiola ezer
falta.
Akatsak: Apetatsua, harroputza, marisarjentua... Azken batean, inor ez da
perfektua.
Ametsa: Berak ere ez daki zer nahi duen: etxera itzuli ala kalean geratu?,
Tano gorrotatu ala maitatu?
CHUNG-I FLY (Uso arretagabea):
Ezaugarri fisikoak: Uso zahar eta herrena.
Jatorria: Ekialdekoa.
Iragana: Seulgo olinpiadetan bake asmoz
aireratu zuten. Ondoren, istripua izan zuen.
Bertuteak: Adiskide leiala.
Akatsak: Uso honengan, hegan egiten duen bakarra oroimena da.
Ametsa: Berriz ere hegan egin ahal izatea.
sUpertramps
PAULOV (laborategiko arratoia):
Ezaugarri fisikoak: Burutik bi torloju irteten
zaizkio arratoi honi.
Jatorria: Europako ekialdea.
Iragana: Errusiako astronautentzat egin
zuen lan euren esperimentuetan.
Bertuteak: Asko daki fisikaz, kimikaz eta abarrez. Moral akatsik gabea du.
Akatsak: Esperimentuen arrastoak: zoratu egiten da musika entzuten
duenean.
Ametsa: Konpainiako animalia izatea. Zail dauka, ordea, arratoia da ta.
RAMÓN (Karibeko doinua)
Ezaugarri fisikoak: Labezomorro guztiak
bezala, beltza da.
Jatorria: Karibekoa.
Iragana: Bizi zen Karibeko uhartetik etorri
zen, “patera” moduko batean.
Bertuteak: Fede izugarria du. Eta
gainera, sekulako musikaria da.
Akatsak: Bere fedearen beste aldea sineskeria da. Horrek gauzak zaildu egingo
dizkio.
Ametsa: Arrakasta izatea marakak jotzen. Jende askoren aurrean kontzertu bat
ematea.
sUpertramps
BILAUAK
PITBULL TXAKURRAK (Larderiatsuak):
Ezaugarri fisikoak: Txakurtzar beldurgarriak.
Jatorria: Hiri honetan jaio eta bizi dira, “Erbi nagia” jatetxean.
Iragana: Katuak harrapatzen jardun dute beti, jatetxean iruzur eginez, erbiaren
ordez katua eman dezaten.
Filosofia: Larderiatsu hutsak dira, ondo jabetuta daude “gizakiaren lagunik
onenak” direla.
Egitekoa eta nahia: Euren jabeari laguntzea, jatetxea eta jatetxearen inguruak
behe-mailako animaliarik eta kaleko parasitorik gabe edukitzeko.
sUpertramps
ZUZENDARIAK
José Mari Goenaga
1976, Donosti (Gipuzkoa)
Moriarti Ekoizpenak SL produkzio etxeko bazkide sortzailea.
Lanbide jarduera
Gidoilari eta zuzendari
- “Sintonía” (film laburra). Produkzio prozesuan.
- “Tercero B” (film laburra).
- “Ayer te dejaré” (film laburra).
- “Compartiendo Glenda”, “Kaiolaren arima” (film laburrak).
Iñigo Berasategui
1968, Donosti (Gipuzkoa)
Lanbide jarduera
Zuzendari
- Glup (film luzea), Dibulitoon/Irusoin-ek produzzitua.
- Pocahontas (film luzea), Pausoka-k produzitua.
Animazio zuzendari (60 lan baino gehiagotan):
- Maroons (26x26´-ko seriea), Pausoka-k produzitua.
- Olentzero (film luzea), Baleuko-k produzitua.
- Alex y Alexis (26x26´-ko seriea), Pausokak produzitua.
sUpertramps
PRODUKZIOA
irusoin
Irusoin produkzio etxea 1986an sortu zen eta Euskal Herrian dago.
Eskarmentu zabala du produkzio arloan, bai zineman, bai telebistan
ere. Dokumental, film luze eta animazio serie (tradizionalak eta 3D)
ugari produzitu ditu, eta gaur egun nazioarteko hainbat produkzio
garatzen eta produzitzen dihardu buru-belarri.
Irusoinek produzituriko KARRAMARRO UHARTEA animazio film luzeak
animazio film luze onenaren 2001eko Goya saria irabazi zuen, eta
Televisión Españolak eta Vía Digitalek erosi zuten. Europako eta
Amerikako hainbat herrialdetan ere merkaturatu dute. Aurten bertan,
Dibulitoon Studio produkzio etxearekin koprodukzioan eginiko lehen
film luzea estreinatu zuen Irusoinek: GLUP. Film hori ere 2003ko Goya
sarietarako izendatu zuten.
Gaur egun, produkzio etxe honek hainbat proiektu ditu abian, besteak
beste, ezaugarri askotariko hiru film luze. Alde batetik, Irusoinek “AUPA
ETXEBESTE!” fikziozko bere lehen film luzearen filmazioa bukatu du.
Alokatu�rekin eta ETBrekin batera produzitu du. Telmo Esnalek eta
Asier Altunak zuzendua, filmak honako protagonista hauek ditu: Pako
sUpertramps
Sagarzazu, Elena Irureta, Ramon Agirre eta Iban Garate. Hurrengo
udaberrian estreinatuko da filma eta bertan honako erakunde hauek
hartu dute parte: Canal Plusek, Cinemaníak, ETBk, ICAAk eta Eusko
Jaurlaritzak.
Irusoinek, Benecè Produccions eta Moriarti Ekoizpenak produkzio
etxeekin koprodukzioan, eta ETBren, SVTren (Suediako telebista
publikoa), ICAAren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Jon
Garaño-k zuzenduriko “THE DRAGON HOUSE” dokumental luzea
filmatu du HD formatuan.
Produkzio etxeak bere hurrengo animazio film luzea produzitzen
dihardu dagoeneko, Dibulitoon Studio produkzio etxearekin
koprodukzioan. Filmaren izenburua “CRISTOBAL MOLÓN” da eta Iñigo
Berasategi eta Aitor Arregi dira zuzendariak. ETB, ICAA eta Eusko
Jaurlaritza dira partaide.
Bilbon eta Donostian dituen bi zentroetan, Irusoinek sorkuntza talde
propioa du, baita irudi eta soinu produkziorako eta postprodukziorako
baliabide teknikoak ere.
sUpertramps
dibulitoon studio
Dibulitoon produkzio etxearen jarduera nagusia animazioa
produzitzea da.1991n sortu zenetik, Dibulitoonek hauxe izan du
helburu: arte eta kultura maila handiko marrazki bizidunetako film
luzeak produzitzea, edukiak kontu handiz aukeratuta eta indartuta.
Dibulitoon estrategikoki kokatua dago Irunen, Frantziaren eta
Espainiaren arteko mugaren ondoan, 300 metro koadroko lokal
batean. Produkzio tresneria teknikoa eta produkziorako giza talde
handia ditu. Animazio taldea honela dago banatua: diseinua,
storyboard, layout, animazioa, margotzea, efektu bereziak eta
postprodukzioa. Produzitu dituen animazio film luzeen artean AMETSEN
LAPURRA aipa genezake; animazio film onenaren 2001eko Goya
sarirako izendatu zuten.
sUpertramps
barton films
Barton Films 1992an sortu zen. Zinema banaketaren sektorean dihardu
bereziki. Hainbat film banatu ditu, hala nola, “Glup”, “Los chicos de la
lluvia”, “Karramarro uhartea”, “Agujeros en el cielo”...; era berean,
“Emakume ezezagun baten gutuna” (“Letter from an unknown
woman”), Donostiako aurtengo Zinemaldian zuzendari onenaren
Zilarrezko Maskorra irabazi zuen filmaren eskubideak eskuratu berri ditu
Espainiarako eta Portugalerako.
Gaur egun DVDaren eremura (zuzeneko salmenta) eta produkziora
zabaltzen ari gara. Supertramps da produzitu dugun lehen film luzea.
Irusoin eta Dibulitoon produkzio etxeekin batera produzitu dugu. Hori
baino lehenago, “La firma” eta “Un día gris” film laburrak produzitu
genituen.
Barton Films produkzio etxeak Estatu osoko 40 zine aretotan baino
gehiagotan hartzen du parte.
sUpertramps
PRENTSA HARREMANETARAKO
Nerea Kortabitarte
Zuatzu Enpresa Parkea. Urgull eraikina, 6-7
20018 Donostia (Gipuzkoa)
Tel: 902 22 71 00 – 677 74 22 20
Fax: 943 31 69 39
www.irusoin.com
Mónica Fidelis
Ronda General Mitre 49-51, 1º
08017 Bartzelona
Tel: 93 362 08 40 – 615 20 81 54
Fax: 93 200 72 50
www.1990mcs.com