3
Prentsa Oharra Nota de Prensa ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected] 1 Aldundiak kanpaina bat abiaraziko du herritarrak animatzeko hondakin gutxiago sortzera Kontsumo kontziente eta arduratsuaz kontzientziatzen duten street marketing jarduerak, lantegiak eta jarduera ludiko, pedagogiko eta kulturalak egingo dira Araban zehar, azaroaren 11tik 24ra Ekitaldi nagusia datorren larunbatean izango da, Gasteizen, goizeko 11:00etatik aurrera. Han soinu instalazio interaktibo handi bat egongo da, eta birziklaturiko materialekin sorkuntza lanak egiteko lantegiak egingo dira Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a. Arabako Foru Aldundiak beste urte batez ospatuko du Hondakinak Murrizteko Europako Astea, zeinaren aurtengo mezua baita premia dagoela berrerabili eta konpontzeko, hondakin gutxiago sor daitezen. “Berrerabili & konpondu. Emaiozu bizi berri bat. Reutiliza y repara” lemapean, foru aldundiko Ingurumen Sailak sentsibilizazio kanpaina bat abiaraziko du arabarrak animatzeko hondakin gutxiago sor ditzaten, kontsumo kontziente eta arduratsuago baten bidez. Kalean hainbat ekintza eta street marketinga egingo dira datozen egunetan Arabako hiriburuan, kanpaina abiaraztearen atariko gisa, zeina datorren larunbatean, Probintzia plazan, abiaraziko baita 11:00etatik aurrera. Halaxe jakinarazi du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak, zeinak herritarrak animatu baititu egitera “keinu txikiak, apurka-apurka aldaketa handi bat eragingo dutenak, beharrezkoa dena gure planetaren jasangarritasunerako”. “Honelakoxe keinuak: plastikozko poltsen ordez poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, ahal dela ez erabiltzea beharrezkoak ez diren bilgarriak eta gehiegi ontziratutako produktuak, ontziratu gabeko gauzak erostea, beirazko ontziak berrerabiltzea elikagaiak gordetzeko, edo txorrotako ura kontsumitzea”; herritarrek halako

Prentsa Oharra Nota de Prensa - arabapress.eus€¦zein diren erakundearen Hondakinen Kudeaketa eta Prebentzio Planean jasoriko xedeak, zeinen bidez lortu nahi baita % 10 murriztea

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Prentsa Oharra Nota de Prensa

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected]

1

Aldundiak kanpaina bat abiaraziko du herritarrak animatzeko hondakin gutxiago sortzera Kontsumo kontziente eta arduratsuaz kontzientziatzen duten street marketing jarduerak, lantegiak eta jarduera ludiko, pedagogiko eta kulturalak egingo dira Araban zehar, azaroaren 11tik 24ra Ekitaldi nagusia datorren larunbatean izango da, Gasteizen, goizeko 11:00etatik aurrera. Han soinu instalazio interaktibo handi bat egongo da, eta birziklaturiko materialekin sorkuntza lanak egiteko lantegiak egingo dira Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a. Arabako Foru Aldundiak beste urte batez ospatuko du Hondakinak Murrizteko Europako Astea, zeinaren aurtengo mezua baita premia dagoela berrerabili eta konpontzeko, hondakin gutxiago sor daitezen. “Berrerabili & konpondu. Emaiozu bizi berri bat. Reutiliza y repara” lemapean, foru aldundiko Ingurumen Sailak sentsibilizazio kanpaina bat abiaraziko du arabarrak animatzeko hondakin gutxiago sor ditzaten, kontsumo kontziente eta arduratsuago baten bidez.

Kalean hainbat ekintza eta street marketinga egingo dira datozen egunetan Arabako hiriburuan, kanpaina abiaraztearen atariko gisa, zeina datorren larunbatean, Probintzia plazan, abiaraziko baita 11:00etatik aurrera. Halaxe jakinarazi du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak, zeinak herritarrak animatu baititu egitera “keinu txikiak, apurka-apurka aldaketa handi bat eragingo dutenak, beharrezkoa dena gure planetaren jasangarritasunerako”. “Honelakoxe keinuak: plastikozko poltsen ordez poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, ahal dela ez erabiltzea beharrezkoak ez diren bilgarriak eta gehiegi ontziratutako produktuak, ontziratu gabeko gauzak erostea, beirazko ontziak berrerabiltzea elikagaiak gordetzeko, edo txorrotako ura kontsumitzea”; herritarrek halako

Prentsa Oharra Nota de Prensa

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected]

2

ohiturak hartzera animatu du diputatuak, baita beste hauek ere: “ahal dela ez erabiltzea erabili eta botatzeko produktuak, erosketak ondo planifikatzea elikagaiak ez daitezen alferrik galdu, edo hondatutakoa konpontzen ahalegintzea eta ez haren ordez beste bat erostea”. Izan ere, Arabak guztira 135 milioi kilo etxe hondakin sortu du; hau da, 418 kilo hondakin, batez beste, bizilaguneko, urtean. Hartara, Galerak gogorarazi du zein diren erakundearen Hondakinen Kudeaketa eta Prebentzio Planean jasoriko xedeak, zeinen bidez lortu nahi baita % 10 murriztea hondakinak datozen hamar urteetan.

Soinu instalazioa, bizikletak konpontzea eta sorkuntza jokoak Arabako hiriburuko Probintzia plazan, kanpaina ibiltari hori abiarazteko ekitaldia egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera, eta horretarako, soinu instalazio handi bat jarriko da material birziklatuekin egina, eta horrek aukera emango die herritarrei parte hartzeko. Gainera, goizean zehar, sorkuntza lantegiak egingo dira ikasteko nola eman beste erabilera bat gure produktuei, eta modu horretan laguntzeko hondakinak murrizten. Xede horrekin berarekin, bizikletak konpontzeko lantegia egingo da.

Azaroaren 24ra arte, Oion, Izarra, Araia, Kanpezu, Artziniega eta

Rivabellosatik ibiliko da kanpaina, eta eskaintza ludiko eta pedagogikoak egingo dira ikastetxeetan goizetan, eta lantegiak gazte eta helduentzat arratsaldetan.

Eguna Tokia 11/11 Probintzia plaza (Gasteiz) 11/14 Toki Alai pilotalekua (Oion) 11/16 Ikastolako kiroldegia (Izarra) 11/17 Araiako parketxea 11/21 Kanpezuko pilotalekua 11/23 Artziniegako museoa 11/24 Gizarte etxea (Rivabellosa)

Prentsa Oharra Nota de Prensa

ARABAKO FORU ALDUNDIA / DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Probintzia plaza z/g 01001 Vitoria-Gasteiz Tel: 945 18 18 32 Silvia Núñez Castro www.araba.eus – [email protected]

3