15
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, azaroaren 4a GURE INGURURA BEGIRA: NORK BEHAR DU GURE LAGUNTZA? EBANJELIOA: Lukas 14, 12-14 «Eta gonbidatu zuenari esan zion: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo zintuzkete, eta, horrela, ordaina hartuko zenuke. Aitzitik, otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak. Zorionekoa zu orduan, ez baitute zuri ordaintzerik! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina». IRAKURGAIA Bazen behin mutiko azkar eta aberatsa. Denetik zeukan, beraz, gauzarik arraroenei eta bitxienei bakarrik irizten zien deigarri… eta atentzioa eman zion antzinako ispilu bat ikusi zuenean, gurasoak haren jabe zen agure misteriotsuari eros ziezaioten konbentzitu zituen. Etxera heldu zenean eta bere irudia ispiluan ikusi zuenean, aurpegia oso triste zuela iruditu zitzaion. Ispiluaren aurrean barreka eta keinuka hasi zen, baina, hala ere, aurpegiaren isla triste agertzen zen ispiluan. Harrituta, gozokiak erostera joan zen eta, poz-pozik etxera itzuli zenean, berriz begiratu zion ispiluari, baina aurpegiaren isla tristea zen orduan ere. Jostailu eta traste asko bereganatu eta erabili zituen, baina ispiluari begiratzen zion bakoitzean triste ikusten zuen bere burua. Beraz, desengainua harturik, bazter batean utzi zuen. “Hauxe ispilu kaskarra. Hara, inoiz ez dut ikusi ispilu hondaturik, hauxe baino!”. Arratsalde horretan kalera irten zen, jolastera eta jostailu berriak erostera, baina parkerantz zihoala ume txiki bat ikusi zuen negarrez. Etengabean negarrez eta hain bakarrik ikusi zuenez, laguntzeko asmoz, ea

Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

1Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Astelehena, azaroaren 4a

GURE INGURURA BEGIRA:NORK BEHAR DU GURE LAGUNTZA?

EBANJELIOA: Lukas 14, 12-14

«Eta gonbidatu zuenari esan zion: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo zintuzkete, eta, horrela, ordaina hartuko zenuke. Aitzitik, otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak. Zorionekoa zu orduan, ez baitute zuri ordaintzerik! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».

IRAKURGAIA

Bazen behin mutiko azkar eta aberatsa. Denetik zeukan, beraz, gauzarik arraroenei eta bitxienei bakarrik irizten zien deigarri… eta atentzioa eman zion antzinako ispilu bat ikusi zuenean, gurasoak haren jabe zen agure misteriotsuari eros ziezaioten konbentzitu zituen. Etxera heldu zenean eta bere irudia ispiluan ikusi zuenean, aurpegia oso triste zuela iruditu zitzaion. Ispiluaren aurrean barreka eta keinuka hasi zen, baina, hala ere, aurpegiaren isla triste agertzen zen ispiluan.

Harrituta, gozokiak erostera joan zen eta, poz-pozik etxera itzuli zenean, berriz begiratu zion ispiluari, baina aurpegiaren isla tristea zen orduan ere. Jostailu eta traste asko bereganatu eta erabili zituen, baina ispiluari begiratzen zion bakoitzean triste ikusten zuen bere burua. Beraz, desengainua harturik, bazter batean utzi zuen. “Hauxe ispilu kaskarra. Hara, inoiz ez dut ikusi ispilu hondaturik, hauxe baino!”.

Arratsalde horretan kalera irten zen, jolastera eta jostailu berriak erostera, baina parkerantz zihoala ume txiki bat ikusi zuen negarrez. Etengabean negarrez eta hain bakarrik ikusi zuenez, laguntzeko asmoz, ea zer zuen galdetzera joan zitzaion. Umeak gurasoak galdu zituela esan zion; biak, beraz, mutiko txikiaren gurasoak bilatzen hasi ziren. Umeak ez zionez negarrari uzten, gure mutikoak, animatzeko, gozokiak erosi zizkion; azkenik, luzaroan hara eta hona ibili ondoren, aurkitu zituzten umearen gurasoak. Oso arduratuta zebiltzan biak semetxoa bilatzen. Gure mutikoak agur esan zien eta parkera joan zen, baina ordurako berandu zela konturatu zenean, etxera bueltatzea erabaki zuen.

Jolastu barik eta jostailurik eta dirurik gabe iritsi zen etxera. Logelara sartu zenean, ispilua bertan behera utzitako bazterrean, zerbaitek distira egiten zuela iruditu zitzaion. Eta ispiluari begiratu zionean, pozarren ikusi zuen bere burua; ispiluan distira egiten zuen pozak logela osoari egiten zion argi. Orduan ulertu zuen

Page 2: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

2Egun onak LH2019-2020 kanpaina

ispiluaren misterioa; ispilu hura jabearen poza islatzen eta erakusten zuen bakarra zen. Eta egia zela konturatu zen, umeari lagundu ziolako oso zoriontsu sentitzen baitzen.

Eta ordutik hona, goizero, ispiluari begiratzen dionean, bere aurpegian distira berezi hori ikusten ez badu, badaki berau lortzeko zer egin behar duen.

GOGOETARAKO

Askotan, ea inori laguntzen diogun galdetzen digutenean, azkar erantzuten dugu baietz, baina… denei laguntzen diegu? Ala atsegin ditugunei, maite ditugunei, noizbait geuri lagunduko digutenei… bakarrik laguntzen diegu?

Erraza da maite ditugunei, gogoko ditugunei edo, inoiz, ezagutzen ez ditugunei laguntzea… baina oso zaila da gogoko ez dugun jendeari laguntzea.

Ipuineko ispilua nire aurrean jarriko banu… zer ikusiko nuke? Nola ikusiko nuke nire burua?

IRUDIA

OTOITZA

Lagun iezadazu hazten, Jesus, lagun ona. Lagun iezadazu zu bezain zintzoa eta apala izaten.Lagun iezadazu ez naizenaren itxurarik ez egiten.Erakuts iezadazu beti egiaren bidea.Irakats iezadazu nire burua inoren gainetik ez jartzen, denok berdinak baikara. Jainkoa, lagun iezadazu beti egia esaten,horrek eragin diezazkidaken arazoak gorabehera. Irakats iezadazu bihotz-zabala izatenbeharrean daudenei laguntzeko. Amen.

Page 3: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

3Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Asteartea, azaroaren 5a

EZ LITZAIDAKE GUSTATUKO NIRE ETXEA UTZI BEHAR IZATEA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Erromatarrei 12, 5

«Berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara».

IRAKURGAIA: Hibari gertatutakoa

Hiba Al Nabolsi 10 urteko neskatila da, siriarra. Gerran hazi da eta bidaia nekagarri eta arriskutsua jasan behar izan du, gerratik ihesi, leku seguru batera iristeko.

Gerra aurreko egunak urrutiko ametsa dira Hibarentzat. Gogoan du eskolara joateko prestatzen zela, marrazki koloretsuak egiten zituela eta eskolako patioan berak eta lagunek barre algarak egiten zituztela. “Oso atsegin nuen ikastetxera joatea, baina bat-batean eskola guztiak itxi zituzten. Ezin ginen etxetik irten. Bonbardaketak hasi ziren”.

2014an, emaztea eta 6 seme-alabak babesteko, Hibaren aitak (43 urte) Europara bidaiatzea erabaki zuen, babeslekua eta bizimodu normala aurkituko zituztelakoan. Hibak azaltzen du, bidean, Sirian bertan oraindik, neba nagusia hil zutela. “Nebarik kutunena nuen. Izugarri sentitzen dut haren falta”.

Aurrera jarraitu zuen familiak, bidaia latza izango zen arren. Diru gutxi eta jatekoa eskas. Familiako txikiena umetxoa zen oraindik: Wisam. Baina Hibak ahal zuen guztian lagundu zion amari. “Ez dakit zer egingo nukeen Hiba barik” gogoratzen du amak (39 urte).

2015eko otsailean Turkiako kostaldera iritsi zen familia. Mediterraneoa hotz eta ekaiztsu agertzen zen. “Gomazko baltsa batean sartu ginen, beste pertsona batzuekin batera. Mugitzen hasi ginen, baina bat-batean motorra gelditu egin zen”, gogoratzen du Hibak.

Page 4: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

4Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Ontzia jitoan egon zen orduetan. “Jende askok negar egiten zuen. Baina nik ez nuen beldurrik. Helikoptero bat ikusi nuen hegaz gure gainean. Ez beldurtzeko esan nien denei, laster lagunduko zigutela eta. Eta horixe gertatu zen: salbatu egin gintuzten”, azaltzen du Hibak.

2015eko maiatzean, muga zeharkatzen hainbat aldiz saiatu ondoren, Hibak eta bere familiak Mazedonian sartzea lortu zuten. “Ibai bat zeharkatu behar izan genuen eta amak hanka batean zauria egin zuen. Arropak bustita geneuzkan eta hotzez dardarka geunden”, gogoratzen du. “Baina gaur, hemen, askoz hobeto gaude”.

Apurka-apurka familia ohitu da migratzaileentzako zentroko errutinara. Beste 200 familia bezala, Al Nabolsi familia aterpetxe aurrefabrikatu batean bizi da. Ez da erraza metalezko etxe txikian arnasa hartzea, aireztapena eskasa baita. Gainera, bero handia egiten du udan eta hotz handia neguan. Familiaren oinarrizko beharrei erantzun ematen zaien arren, ezin dira zentroko ateetatik irten. Ez dakite zenbat denbora itxaron beharko duten egonleku bat eman arte.

Hala ere, zentroaren erdian dagoen egitura batetik musika eta umeen txalo eta barreen hotsa ateratzen dira. Umeentzako espazioa da. Hibak hantxe ematen du egunik gehiena. Mutil gazte batek Shakiraren abesti bat jartzen du eta ume-multzo batek dantza egiten du. Espazioa pozez, koloreetako altzariz eta umeen marrazkiz betea dago.

“Ahalko balu, hementxe egingo luke lo gure Hibak”, esaten du amak brometan, baina harro dago alabak gogoz eta ahaleginez hartzen duelako parte espazioko jardueretan. “Orain askoz pozago dagoela ematen du. Ziur nago gauza bikainak egingo dituela bizitzan”.

Egunean zehar, 20 lagunek baino gehiagok egiten dituzte txandak umeei jarduerak eskaintzeko. “Dena gustatzen zait: marraztu, jolastu,… Ingelesa, alemana eta mazedoniera ikasten ari gara”, azaltzen du neskatilak, poza aurpegian.

Gerraren eta bidaia arriskutsuaren oroitzapen latzak gorabehera, Hiba neskatila zoriontsua da. Amets handiak eta optimismo sendoa ditu. “Badakit etorkizun ederra izan dezakedala. Ingeleseko irakaslea izan nahi dut; umeei irakatsi nahi diet, ume guztiek bizimodu ona merezi baitute”.

GOGOETARAKO

Oso ohituta gaude telebistan eta irratian “errefuxiatu” edo “iheslari” hitza entzutera. Hainbat aldiz ikusi ditugu telebistan, leku seguruagoetara joateko/etortzeko ahalegintzen. Baina imajinatzen ditugu horien historiak?

Page 5: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

5Egun onak LH2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA

Zeruko Aita, inor ez da atzerritar zuretzat; denak maite dituzu berdin. Aita ona, zain itzazu migratzaileak, iheslariak, asilo-eskatzaileak,etxekoengandik urruti daudenak, galduta dabiltzanak,euren etxeetatik kanpo daudenak, erbesteratuak. Eraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat datozen legeak eta politikak bultza ditzaten.Izan gaitezela gure arteko ahulenekin solidarioak,eta ikus dezagula horiengan zure Semearen aurpegia.Eskatzen dizugu Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,bera ere iheslari eta migratzaile izan baitzen. Amen.

Page 6: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

6Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Asteazkena, azaroaren 6a

BESTEA NIRE ANAIA DA BIBLIAKO IRAKURGAIA: Erromatarrei 13, 8-10

«Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea. Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Lagun hurkoa maite duenak ez dio gaitzik egiten. Maite duenak, beraz, erabat betetzen du legea»

IRAKURGAIA

Ebanjelioan, San Lukasen liburuan, 10. kapituluan, azaltzen zaigu egun bero batean gizon bat atera zela Jerusalemdik, Jerikora joateko. Basamortutik igaro behar zuen horretarako. Ez zen bidaia erraza izango, bero handia egiten baitzuen eta haizea indartsu baitzebilen.

Eta nork imajinatuko zuen, gainera, basamortuan gaizkileak aurkituko zituela? Ba gure gizona lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu zizkioten eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utzita.

Geroago, gizon bat igaro zen bide hartatik, eta, harea beroaren gainean gizon zauritua ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Lagundu beharrean, alde egin zuen. Gauza bera egin zuen ondoren igaro zen gizonak. Gauza asko zekizkien eta gauza asko zeuzkan buruan eta, gizon etzana ikusi ondoren, nahiago izan zuen bidetik okertu eta aurrera jo… lagundu baino.

Page 7: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

7Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Eguzki beroak erre egiten zuen gure gizona…, baina halako batean, bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. Lagundu egin behar zion gizon hari. Hurbildu eta zauriak lotu zizkion; gero, bere gamelu gainean ezarri, ostatu batera eraman eta bere ardurapean hartu zuen. Hobeto zegoela ikusi zuenean, bere bidetik jarraitzea erabaki zuen, baina ostatutik irten baino lehen zera esan zion ostalariari: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, bueltan natorrenean ordainduko dizut».

GOGOETARAKO

Erraza da ezagutzen eta estimatzen ditugun pertsonei laguntzea, maite ditugunei laguntzea,… baina garrantzitsua da ezagutzen ez ditugunen edo gogoko ez zaizkigunen minaren aurrean ez ikusi ez egitea, axolagabe eta hotz ez agertzea… azken finean, denok neba-arrebak baikara.

IRUDIA

OTOITZA

Jesus maitea: Nik ere errukiorra izan nahi duteta sufritzen dutenei lagundu nahi diet. Bide-bazterrean etzanda

eta laguntzaren beharrean zegoenalagun hurko sentitu zuen samariar ona bezalakoa izan nahi dut. Emadazu adorea,

Page 8: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

8Egun onak LH2019-2020 kanpaina

kontsolamendua eta laguntza behar dituztenei hurbiltzeko.

Bete nire bihotza samariar onaren espirituaz, besteen aurrean beti eskuak zabalik agertu nadin. Inoiz ez nadila nire anai-arreba minduen aurretik gelditu gabe igaro;ez nadila inoren sufrimenduarekiko hotz eta axolagabe agertu.Eman indarra, Jesus, denei lagunduz bizitzeko.

Page 9: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

9Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Osteguna, azaroaren 7a

MUNDUA TRANSFORMATZEN: BESTEEI LAGUNTZEN DIETEN PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK

EBANJELIOA: Lukas 15, 3-4

«Jesusek parabola hau esan zien: «Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?».

IRAKURGAIA: Caritas

Espainiako Caritas Gotzain-konferentziak eratu zuen 1947. urtean. Helburua: Espainiako Elizaren karitatezko eta gizarteko ekintzak burutzea.

“Pertsonen eta herrien garapen integrala sustatzen dugu, batez ere behartsuenen eta baztertuenen garapena.

Gure ekintzak pertsona zaurgarrien eta baztertuen harrera eta laguntasuna ditu oinarri.

Page 10: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

10Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Pertsonen ahalduntzea eragiten dugu, beren giza eskubideak defenda ditzaten, garapen integralaren hiru eremuetan, hots, oinarrizko beharrei, bizitzaren zentzuari eta partaidetza sozialari dagozkienetan.

Caritasek ekonomia solidarioa sustatzen du. Horretarako bideak: enplegu inklusiboko programak, ekonomia sozialeko ekimenak, bidezko merkataritzako proposamenak, kontsumo arduratsuaren sustapena, finantza etikoekiko konpromisoa…

Balioak diren lekuan eskubideak errespetatu eta zaintzen direlako.

Larrialdiak jasaten dituzten herriekin eta elkarteekin egoten gara.

Hondamen, gatazka eta krisi humanitarioetan, gertatu baino lehen, gertatu bitartean eta gertatu ondoren laguntzen dugu, beharrei erantzun emateko ahalmena hobetzeko eta ahalik eta lasterren suspertzeko”.

GOGOETARAKO

Ezagutzen zenuen erakunde hau? Entzuna zenuen? Bazenuen egiten duen lanaren berri? Erakunde hauek lagundu dezaten… eurei lagundu behar zaie, pertsonak eta baliabideak behar baitituzte. Badakizu nola lagun diezaiekezun? Ziur zure etxetik hurbil, zure parrokian,… laguntzeko modua aurkitzen duzula. Lagundu laguntzen!

IRUDIA

Page 11: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

11Egun onak LH2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Jesus, Zuk zure beharrean zeudenak ongi bereizten zenituen. Lagun iezaguzu gure ingurukoen beharrak ikusten.Ez gaitezela izan hotz eta axolagabe inoren minaren aurrean.Ez dezagula aitzakiarik edo zuribiderik aurkitu ingurukoei ez laguntzeko.Jakin dezadala nire bizitzan behartsuenei laguntzeko aukera bilatzen.

Ostirala, azaroaren 8a

MUNDUA TRANSFORMATZEN:

Page 12: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

12Egun onak LH2019-2020 kanpaina

NOLA HAR DITZAKET BESTEAK?

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Erromatarrei 15, 21

«Haren berri ez zutenek dute ikusiko, eta inoiz hartaz entzun ez zutenek ulertuko».

IRAKURGAIA

Jendearen arteko harremanak poz-iturri dira. Lagunak edukitzeak, ezagutzen ditugunekin hitz egiteak, gure emozioak eta iritziak jendearen aurrean adierazi ahal izateak, gizarte-sare baten laguntza jasotzeak,… tribu, familia edo elkarte baten parte garela sentiarazten digute. Bakarrik sentitzea, harremanik ez edukitzea, gizarte-harremanetan trebea ez izatea, … estres-eragile handiak dira, hain zuzen. Beharrezko dugu jendearekin harremanak ezarri eta harreman horiez lasai gozatzea.

Jendearekin harreman adeitsuak izateko aholkuak

+ Pertsonen izena badakizu, deitu izenetik.+ Agertu esker oneko besteek eskaintzen dizuten denborarekiko eta ematen dizuten guztiarekiko. + Hezibide ona, edukazioa, izan dadila gure ezaugarri bereizgarria. + Zure begiradak, irribarreak eta keinuek edozein hitzek baino gehiago esaten dute zutaz.+ Izan pazientziatsu; utzi jendeari lasai hitz egiten eta entzun adi-adi.+ Utzi besteei parte hartzen.+ Arduratu besteen bizitzaz.+ Ikusi besteen gauza onak eta itxaron jarrera eta jokabide onak.

Page 13: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

13Egun onak LH2019-2020 kanpaina

+ Erabili umorea.+ Erraztu besteei bizimodua.

GOGOETARAKO

Harreman pertsonalak zaintzen jakin behar da. Inor ez da zure ondoan geratuko, bere burua maitatua, errespetatua eta kontuan hartua sentitzen ez badu. Ongi sentiaraztea bezain erraza da gaizki sentiaraztea. Pertsona batzuk besteak baino zaurgarriagoak eta kalteberagoak dira: umeak, zaharrak, gaixoak, emozioen aldetik sentibera direnak, … Horiekin kontuz eta arduraz jokatu behar da. Denak tratatu behar dira errespetuz eta adeitasunez. Inor ez da inor baino gehiago. Ezerk ez gaitu inoren gainetik kokatzen, ez lanbideak, ez gizarte-mailak, ez sexuak, ez arrazak, ez erlijioak, ez diruak. Hortaz, jokabide despotak, harroputzak eta handinahiak sobera daude edozein harremanetan, harreman guzti-

guztietan.

IRUDIA

“Jendearekin adeitsu izatearen abantailetako bat: inoiz ez duzu huts egiten”.

OTOITZA

Jauna, egin nazazu zure antzeko,bihotzez apal, denekin adeitsu!Emadazu, Jauna, arren, bihotz zabala,beti adeitasunera irekia! Eman iezazkidazu maitatzeko gaitasuna eta lagun hurkoa maitasunez hartzeko apaltasuna!Bidali zure Espiritua nire bihotz xumearen gainera, Jauna,

Page 14: Presentación general del curso · Web viewEraman itzazu modu seguruan joan nahi duten lekura. Bidali zure Espiritu Santua gure agintarien gainera,gizaki ororen duintasunarekin bat

14Egun onak LH2019-2020 kanpaina

beti onzale izateko eta bestengandik onena ateratzeko.Lagundu, Jauna, “eskerrak” eta “mesedez” hitzak betiko neureganatzen.