10
Presokratikoak 1. Testu inguru historiko eta kulturala. Grekoen garaian harrimen hitzak (thaumaxo) espantua esan nahi du, ulertzen ez dugunak gu txunditzea eta, hala ere, hari buruz gogoeta egitera zirikatzea. Munduarekiko harridura horren eragin emandako lehenbiziko erantzunak mitoak izan ziren, pentsamendu modu bat adierazten dutenak. Baina greziarren jakinmina hain zen jada handia, kondaira mitikoak dagoeneko ez baitzitzaizkien aski naturako fenomenoak zerk eragiten zituen azaltzako. Batez ere, emigratzaile koloniak kokatzearen ondorioz Asia Txikiko kostaldeetan sortu berri zen gizarte hark ordura arte sekula izan gabeko hainbat arazo zituelako. Mileton, Efeson, Klasomenasen, Halikarnason egoera berezia sortu zen, munduari eta gizakiei behatzeko beste modu hura sortzeko zeren eta portuak leku bikainak baitziren hainbat jatorritako jendea elkartzeko, eta salgaiak eta ideiak trukatzeko eta horrela hiri haiek askatasunaren sinbolo ere baziren. K.a. 600. urte inguruan, itsasoaren eta lehorraren arteko muga hori borborrean zegoen eta leku haietan fenizierazko alfabetoaren berri jakin zuten greziarrek, eta elezaharrak eta pentsamenduak idatziz gordetzeko aukera ere sortu zen. Asmakizun bikaina zen, idazketa. Ahozko eleak luzeago iraun zezakeen idazketaren berri jakiten hasteaz batera, lehenbiziko txanponak egiten ere hasi ziren. Greziako filosofiaren sorreraren berri jakiteko oztopo nagusia testuen urritasuna da. Baina XX. mendean egin zen urratsik handiena, Hermann Diels ikertzaile alemanak funtsezko idazlan bat argitaratu baitzuen; “Presokratikoen pasarteak”. Presokratikoen testuak aipatzen direnean, DK siglak jarri ohi dira, adierazteko Dielsek eta haren ikasle Kranzek prestatuta zirela. Filosofia preplatonikoa zatikakoa da

Presokratikoak 1

  • Upload
    lmntn

  • View
    31

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Presokratikoak 1

Presokratikoak1. Testu inguru historiko eta kulturala.

Grekoen garaian harrimen hitzak (thaumaxo) espantua esan nahi du, ulertzen ez dugunak gu txunditzea eta, hala ere, hari buruz gogoeta egitera zirikatzea.Munduarekiko harridura horren eragin emandako lehenbiziko erantzunak mitoak izan ziren, pentsamendu modu bat adierazten dutenak.Baina greziarren jakinmina hain zen jada handia, kondaira mitikoak dagoeneko ez baitzitzaizkien aski naturako fenomenoak zerk eragiten zituen azaltzako. Batez ere, emigratzaile koloniak kokatzearen ondorioz Asia Txikiko kostaldeetan sortu berri zen gizarte hark ordura arte sekula izan gabeko hainbat arazo zituelako. Mileton, Efeson, Klasomenasen, Halikarnason egoera berezia sortu zen, munduari eta gizakiei behatzeko beste modu hura sortzeko zeren eta portuak leku bikainak baitziren hainbat jatorritako jendea elkartzeko, eta salgaiak eta ideiak trukatzeko eta horrela hiri haiek askatasunaren sinbolo ere baziren. K.a. 600. urte inguruan, itsasoaren eta lehorraren arteko muga hori borborrean zegoen eta leku haietan fenizierazko alfabetoaren berri jakin zuten greziarrek, eta elezaharrak eta pentsamenduak idatziz gordetzeko aukera ere sortu zen.Asmakizun bikaina zen, idazketa. Ahozko eleak luzeago iraun zezakeen idazketaren berri jakiten hasteaz batera, lehenbiziko txanponak egiten ere hasi ziren.Greziako filosofiaren sorreraren berri jakiteko oztopo nagusia testuen urritasuna da. Baina XX. mendean egin zen urratsik handiena, Hermann Diels ikertzaile alemanak funtsezko idazlan bat argitaratu baitzuen; “Presokratikoen pasarteak”. Presokratikoen testuak aipatzen direnean, DK siglak jarri ohi dira, adierazteko Dielsek eta haren ikasle Kranzek prestatuta zirela. Filosofia preplatonikoa zatikakoa da testuetako asko galdu egin zirelako, poema epikoak (Iliada era Odisea, adibidez) rapsodek abesten zizkieten herritarrei eta literatura ahoz transmititzen ze lako.Lehenbiziko filosofo haiei buruz dakigun ia gehiena, geroko egileen aipuei zor diegu: Platon, Aristoteles, Teofrasto, Diogenes... Hala ere XX. mendean egindako ikerlan bikainei esker, nahikoa zehatz dakigu filosofiaren aitzindari haien berri.

2. Presokratikoak.

A. Planteatutako arazoa.

Lehenbiziko ikerketa filosofikoek natura izan zuten aztergai: greziarrek physi zeritzotena. Garaiko pentsalariek mundu fisikoari edo naturari buruzko hainbat gai argitu nahi izan zituzten. Horregatik, gizon filosofo haiei fisikari ere esan izan zaie. Natura horretan aurkitu nahi zuten “arkhe” osagaia, munduan diren gauza guztien iturburua edo funtsezko osagaia. “Arhhe" terminoa euskaraz sorburua, oinarria edo jatorria izan daiteke, beraz arkheen ezaugarriak hauek dira: gauza guztien iturburua dela eta gauza guzti-guztiek duten osagaia izatea.

Page 2: Presokratikoak 1

B. Norberak emandako konponbidea.

I. Tales Miletokoa.

Tales Miletokoa dugu historia honetako lehen izena. Mileton jaio zen, Asia txikiko merkataritza hiririk aberatsena zen. Ez daukagu hark idatzitako pasartetxo bat baina hainbat pentsalarik aipatu dute Tales beren ikaslanetan. Talesen jarduerak zientifikotzat hartu behar ditugu filosofikotzat baino areago. Ura gauza guztien iturburua delako teorian Talesek ikusi zuen gauza guztien elikagaia ura delako. Gauzak inon jaiotzen badira, ura haien iturburua dela haziek beti sorleku hezea dutelako.

II. Anisimandro.

Anaximandro Miletokoak (K.a. 610etik 547) Talesen gai berdintsuak aztertu zituen. Dirudienez liburu bat idatzi zuen, Naturaz izenekoa, Gnnomonn deritzon tresnaz baliatu zen, haren itzala erabiliz denbora eta Eguzkiaren altuera kalkulatzeko. Lehena izan zen “oholtxo batean Lurraren mapa marrazten”, mundu posible asko daudela iritzi zuen, bai eta gauzak etengabe higitzen ari direla ere.Anaximandroren esanetan, apeiron zeritzona da “badiren gauza guztien iturburua eta osagaia; hura da munduaren sorrerarako eta suntsipenerako kausa oro” . Errealitatea zerbait mugagabea eta zehaztugabea da eta errealitateko prozesuan bada ordena bat, jatorrizko hondo sortzaile bat, bai naturari bai moralari dagokienez.

III. Anaximenes

Anaximenes Mileton ere bizi izan zen. Hark zionez airea da gauzen funtsa (arkhea) eta ez ura, norberaren arnasketa biziaren iturburua dela, baita kosmosak arnastu egiten duela bizirik dela eta bizia ematen duelako. Iritzi horiek guztiak naturako prozesuei behatzearen ondorioz sortu ziren.

IV. Heraklito

Efeson jaio zen folosofiaren historiako pertsonarik liluragarrietako bat. Haren idazlanek azolagabekeria eta nagusikeria kutsua. “Dena ibilian badabil, denak ihes egiten badigu pozerako aukera emago digun ezer ez dago”. Heraklitoren ikuspegi batzuk aipatuko ditugu:

1. Eskuko sua eta arimaHeraklitok zioenez, errealitatearen iturburua eta hondo aldakorra erakusten duen beste elementu bat ere badago: sua. Sua beti bizia izan zen, ez da inoiz itzaltzen, mugak ezartzen ditu eta mundua antolatzen du. Ez da harritzekoa, beraz, gizakiaren arnasa suarekin lotuta egotea, horregatik, “ur bihurtzea hiltzea da arimentzat”.

2. Ibaiko uraGauzak etengabe ibilian dabiltzala zioen “ibai berera sartuta ere, inoiz ez da ur berbera ibaian behera datorrena”,“dena ibilian dabil”.

3. Aurkakoen armoniaGauza bera eta bakarra dira bizi dena eta hiltzen dena, esna dagoena eta lo dagoena, gaztea dena eta zaharra dena, eguna-gaua, negua-uda, gerra eta bakea, asetasuna eta gosea. Aurkaritza hori itxurazkoa baino ez da hizkuntzan datza batik bat. “Aurkako

Page 3: Presokratikoak 1

tentsioen” batasuna harmonia bihurtzen da. Harmonia hitzak lotura edo mihiztadura esan nahi du grekoz munduko aurkaritza ugariak harmonizatu eta batu egiten baitira. Aurkakoen jokoa ere bada mundua eta itxurazko kortraesanak harmonia ekartzen du.

4. LogosaLogos hitza funtsezkoa da Greziako filosofian, lege edo ordena bakarra da, dena gidatzen duena, dena batzen duen arrazoi unibertsala. Gizakiongan ere egon badago, baina guk entzungor egiten diogu. Logosa aurrerapenaren eta adimenaren helburu bat da, gizakiak ezin du egindako akatsetan geldi geratu. Heraklito hizkuntzaren garrantziazohartuta zegoen, pentsamena zabalduz errealitatea ulertzeko bide nagusietako bat den aldetik.

V. Pitagoras Samoskoa

Teorema ezagun bat dela tarteko Pitagoras izenarekin egin genuen topo. Haren bizitza, misterioz inguratuta dago. Uste da Pitagoras izeneko norbait bai bizi izan zela, benetan, eta Ka. 570. urte inguruan jaio zela, Samosen. Samosetik ltaliaren hegoaldera joan eta Krotonan bizitzen jarri zela. Krotonan elkarte moduko bat sortu zen, eta elkarte hartan, matematika eta beste zenbait jakintza lantzeaz gain, ezkutuko hainbat jardun ere egiten zituzten “pitagoriko” deritzen horiek. Egia esan, eskola edo sekta moduko bat izateak haren jarraitzaileen inguruan haIako iluntasun itxia sortu zuen.Eskola horretan, Filolao eta AIkmeon izan ziren pitagorikorik azpimarragarrienak;Alkmeonek adierazi zuen zertan diren desberdinak animaliak eta gizakia: “Gizakia animalia da, bai, baina ulertu egiten du; gainerako animaliek sentitu egiten dute baina ulertu ez”. Pitagorasi eta haren jarraitzaileei buruzko ideien artetik hauek azpimarratukoditugu:

1. Arima eta munduakItxuraz erabat murgilguta zegoen orfismotik zetorren ideia hauetan: arima hilezkorra dela; espezie batzuetatik beste batzuetara transmigratzen duela; behin gertatutakoa aldian-aldian berriro gertatzen dela; arimak higiduraren printzipioa du bere baitan; airean dagoen hauts fin hori dela anrima, eta hala sartzen dela jaioberriengan, arnasketaren bidez.

2. Zenbakia eta harmoniaKosmogonia pitagorikoko ikuspegietatik harmonia zenbakien arteko erlazioen emaitza da; “Pitagoriko” deritzenak lehenak izan ziren matematikak lantzen, matematikaren printzipioak izaki guztien printzipioak direla uste izan zutelako. Harmoniaren arrazoiak eta proportzioak ikusten zituzten zenbakietan. Hortaz, dena zenbakien antzera eginda dagoela ikusita, pitagorikoen matematika-lanak ekarpen zientifikoak izan ziren zinez, misteriotsutzat eta elitistatzat jotzen bazituzten ere.

VI. Parmenides Eleakoa

Napolesen hegoaldean, Elea hiria dago, joniar emigratzaileek eraikia. Elean jaio zen Parmenides, 540. urte aldera. Atenasera ere joan zen inoiz. Elean, “hain lege bikainezantolatu zuen hiria, magistratuek urtero-urtero zin eginarazten baitzien hiritarrei Parmenidesen legeen arabera jokatuko zutela beti”

1. Bidaia baten atarikoakParmenidesek poema baten bidez adierazi zuen bere pentsamoldea Parmenidesen poemako protagonistak zeharo pertsonaia baketsuak dira: Egia, justizia, Iritzia, Bidea, Ez-izatea, Jaiotza eta Halabeharra. Dauzkagun poema zatiak hiru atal zituela: sarrera,

Page 4: Presokratikoak 1

egiaren bidea eta gizabanakoen iritziaren bideari buruzko azalpena. Sarrerak zeharo giro misteriotsuan murgiltzen gaitu. Poeta gurdi batean doa. Garrantzitsuena ez da inolaz erebizipenen mundua, ibilbidea baizik, legeak eta justiziak eginarazi diotela bide hori, badela egia "biribil-biribil" eta aldaezin bat da eta gizabanakoek egia horretaz kanpo pentsatzen dutenak ez duela funtsik.

2. Egiaren bideaEgia terminoa ez dago bizipenetan oinarrituta, “badena, bada; eta ez dena, ez da”. “Izatea eta pentsatzea gauza bera dira”. Ezin uka liteke ordena ideal jakin baten barruan jarri behar dela Parmenidesen pentsamendua.

3. Izatea zer denPannenidesen filosofía izateak erreala den guztiak biltzen ditu antolatzen dituen lotura moduko bat balego bezala. “Izatea” sortu gabea, suntsiezina, osoa, higiezina eta amaigabea da. Ideia metafisiko bat zen. Physi zeritzoten horretatik, haratago dago izatea eta bere ezaugarriak hauek dira: bizipenen eta errealitatearen mundua egitura bakar batean laburbiltzen da; izatea da pentsamenduaren muga; Physi edo aldaketatik haratago joaten dira, baina ez dute argitzen zer den izate hori, zerez egina eta zertaz beteta dagoen; Filosofiaren historia bi bide horietan zehar joango da harrezkero: errealitaterako bidea da bata, eta adimenean geratzen da bestea.Parmenidesek poeman iritziaren bidea ere aipatu zuen, bide hori egiaren bidean bazter utzitako objektuak dira.

VII. Enpedokles

Oso nortasun deigarria zuen. Medikua zen poeta, hizlaria, demokrata eta Agrigentoko ingeniaria Sizilian. Lehendabiziko idazlanean parmenidesek azaldutako bi auzi aztertzen ditu Enpedoklesek: izateari eta haren batasunari buruzko auzia, bata, eta ezizatetik ezer sortzearen edota desagertu ahal izatearen ezintasuna, bestea.Enpedoldesi bururatutako esferak, lau elementuak zituen bere baitan -airea, sua, lurra eta ura-, eta haiek ziren den ororen jatorria. Horregatik, Enpedoklesen esanetan ez dago ez hutsik suntsipenik. Den guztia elementu horien nahasketaren eta bereizketaren ondorio baino ez da; elementuek iraun egiten dute beti nahiz eta gauzak aldatu.Enpedoklesen beste ideia interesgarrienetako bat maitasuna eta gorrotoa munduaren eragile direla da. Maitasunaren inperioa da nagusi esfera hartan, alabaina, gorrotoa ere sor liteke. Horrela, Enpedoklesek dialektika moduko bat sortzen du aurkako bi printzipio horien arteko gatazka horretan. Maitasuna sormen-iturri dela Enpedoklesen mundu-ikuskeraren funtsezko beste ekarpen bat da.

VIII. Anaxagoras

Pitagorikoak bota egin zituzten Krotonatik, jardun ez oso demokratikoak egiteagatik. Klazomenasen jaio zen, Asia Txikiko greziar kolonia bat zen Klazomenas, eta Esmirnako golkoan zegoen. Atenasera igaro zen, hantxe zen 460. urte inguruan, Periklesen eta Euripidesen lagun. Anaxagoras astronomiari eta zeruko fenomenoei buruz zituen ideiak zirela eta, fedegabea izateaz akusatu zuten. Anaxagorasek funtsezko ideia bat du oinarri, ezinezkoa dela ezerk iturbururik edo amaierarik izatea. Beraz, bere baitan den-dena biltzen duen jatorrizko batasun sortzaile batek egon behar du gauzen munduan, ezinbestez, eta bi kontzeptu berri sortu zituen.

1. Anaxagorasen homeomeriakAnaxagorasen esanetan izaki guztiak zenbait hazi motaz osatuta daude, homeomeriaz, hain zuzen. Izaki guztiek osagai berberak dituzte baina segun zer homeomeria diren

Page 5: Presokratikoak 1

ugarien, izaki mota bat edo beste sortzen da. Horregatik Anaxagorasek gauzak elkarrengandik desberdin agertzen direla dio. Homeomeriak betierekoak eta aldaezinak dira, eta kualitatiboki desberdinak; infinitu aldiz zati daitezke baina ez dute higidurarik, eta hortaz, kanpoko elementu baten premia dute, nahasten hasiko badira, eta hala, kosmosa sortu. Kanpoko elementu hori nousa da.

2. NousaAnaxagorasen ekarpenik ezagunena nous deritzona (adimena) asmatu izana da. Ordena-printzipio bat da, maitasun moduko bat, baina maitasun intelektuala, eta kosmosaren antolamenduak bultzatzen du. Bere-berez dago, eta mendetasunik gabea da, betierekoa eta argia.

IX. Leuzipo

Demokritoren maisu izan omen zen Leuzipo eta bizi izan zenik ere ezin da ziur esan. Dena den, Aristotelesen ikasle Teofrastok idatzitako lan baten pasarteak argi eta garbilaburbiltzen du zertan datzan atomismoaren mamia, aurreko filosofiarekiko.Leuzipok zioen infinitu elementu daudela -atomoak-, beti higitzen, gainera; eta erantsi zuen elementu horiek infinitu forma dituztela. Esan zuen halaber ez izatea egon badagoela izatea bezainbeste eta bi-biak direla izatera iristen diren gauzen iturburu. Pentsatu zuen trinkoa eta osoa dela atomoa, eta atomoak hutsean higitzen direla eta horri esan zioten ez-izatea.

X. Demokrito Abderakoa

Demokritori buruzko datu ugari ditugu. Badakigu 470. urte inguruan jaio zela, joniar kolonoek Traziako kostaldean eraikitako hiri batean: Abderan. Egipton era Ekialdean zehar ibili zen, idazlan ugari egin zituen; baina guk pasarte batzuk baino ez dauzkagu. Idazle izatea zer den Demokritorekin hasi zen.

1. Atomoen teoria Atomoen teoriak gaur egungo fisikaren gairik liluragarrienetako bat aurreratu zuen. Izate hori infinitu izatez osatuta dago -atomoz- (gehiago zatitu ezin dena). Haien bidez,bizipenen mundua azaldu nahi du Demokritok, bai eta gauzak zergatik sortzen eta hiltzen diren eta nolatan diren ugariak ere. Atomo ugari horiek ez daude ezaugarrika antolatuta -lurra, airea eta sua-; aitzitik, kualitatiboki neutroak dira, eta forma, ordena eta egoera baino ez dituzte desberdin. Betierekoak, ustelezinak eta sortu gabeak dira, eta ez ditugu zentzumenen bidez hautematen, adimenaren bidez baizik. Higiezinak izanik, hutsa behar dute atomoek, huts horretan batetik bestera joateko, antolatzeko eta han askotarikotu egiten dituztelako. Halaxe sortzen eta eratzen da mundua: Sekulako ugaritasuna eta posibilitatea dakartza, beraz, hutsak.

2. Arima eta sentipenakGizakia mikorkosmos bat da. Giza arimak, unibertsoa osatzen duten atomoa horien antzekoa izan behar du. Irudi horren bidez, arimari hasierako zentzua ematen dio berriro Demokritok: arima arnasa da, bizia, eta kosmosarekin bat egiten du arnasbotatze bakoitzean. Demokritoren jatorrizko pasarte askorik ez daukagu eta egon litezkeen kontraesanak ezin, beraz, azaldu. Baina haren teoriek hain izan zuten oihartzun handia, garbi baitago originaltasuna eta indarra behintzat bazuela haren pentsamenduak. Sentipenak sujetiboak dira Demokritoren esanetan eta horrek erlatibismorako eta eszeptizismorako bidea zapaldu zuen.

Page 6: Presokratikoak 1

3. Beren garrantzia pentsaeraren historian.

Presokratikoen historiak lehen gauzen iturburuei edo jatorriei buruz ikertzen aritu zirenen historia azaltzen du. K.a. VI. mendearen hasieran pentsamenduaren erabateko iraultza gertatu zen Asia Txikiaren kolonia grekoetan; izan ere, mundua azaltzeko arrazoian oinarritzen ziren pentsamendu joerek, mitoetan oinarritutakoei aurrea hartu baitzieten. Mitotik logoserako pausua deitu izan da garai hori. Lehen filosofo eta pentsalari hauek natura eta hau osatzen zuen arkhea bilatzen hasi zirelarik, pentsakera mitikoak eta honek naturako fenomenoak azaltzeko zituen ideiak alde batera utzi zituzten. Pentsalari haiek “filosofatzen jardun ziren lehenak” filosofotzat jotzea ez da zehaztasun handikoa. Presokratikoak esaten zaie lehenbiziko pentsalari guzti-guztiei. Baina ez da batere izen zehatza ere ez. Presokratiko hitzak, Sokrates aipatzen du. Argiagoa litzateke haiei guztiei preplatoniko esatea, Platonek aldarazi baitzuen filosofiaren bilakaera, eta beste garai bat sorrarazi zuen.

4. Zein gustatzen zaizu gehiago eta zergaitik.

Gehien gustaten zaidan filosofoa Pitágoras da, Pitágoras eta Pitagorasen teorema matematikoa. Pitagorasen ustez errealitatearen benetako funtsa zen zeruko esferen armonia, zenbakien arteko erlazioek zehazten zuten. Horregatik matematikaren aitatzat

jo izan dute, eta pitagorikoen lanak ekarpen zientifiko paregabeak izan dira, haien artean Pitagorasen teorema ezaguna. Gainera bere jarraitzaileek, pitagorikoek, sekta antzeko zerbait osatzen zuten, erritualak eta jarduera sekretuak, elkarbizitza, ikerketa zientifikoa, irakaskuntza (oso arau zorrotzekin) eta jarduera politikoa nahasten zituztelarik eta hau erakargarria da niretzat, misteriotsua. amaitzeko pitagorikoek arima hilezina dela uste zuten eta espezie batetik bestera pasatzen dela, gertatu dena behin eta berriro errepikatzen dela eta izaki guztiek ahaidetasun loturak dituztela haien artean pentsatzen zuten eta ados nago haiekin.

5. Erabilitako balia bideak.A. Bibliografia

I. Emilio Lledó, Manuel Cruz, Miguel Angel Granada eta Jose Luis Villacañas.

1. Filosofiaren historia 2 batxilergoaa. Zubia Santillanab. Etxebarri (Bizkaia)c. 2009

B. Web horrialdeak.

I. http://www.hiru.com/filosofia/filosofia_00100.html II. http://eu.wikipedia.org

1. http://eu.wikipedia.org/wiki/Filosofo_presokratikoak 2. http://eu.wikipedia.org/wiki/Garai_kosmologikoa