12
Kultur Programazioa Tafalla 2017 iraila-abendua LG NA 1853-2012

Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Kultur ProgramazioaTafalla 2017 iraila-abendua

LG N

A 18

53-2

012

Page 2: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Anari 1997an hasi zen musika munduan, eta sei disko eta ehunka kontzertu eskaini ondoren, zalantzarik gabe euskal musikan erreferenteetako bat bihurtu da gaur egun, publiko leialak zein kritika espezializatuak babestua.Jon Basagurenek, Izaki Gardenak taldeko ahots nagusia, bere lan berria aurkeztuko digu, gitarrak eta ahotsak lagundurik. Kontzertua Ahotsenea (Durangoko azokaren barruan euskarazko literatura eta musikaren zabalpenerako gunea), Gerediaga elkartea eta Tafallako Udalaren ekimena da. Ahotseneak irailetik abendura bitartean bere 10. urteurrena ospatuko du, aitzakia ezin hobea hitzordu hau ez galtzeko.

Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta Petiparen eskutik dantzara ekarria. Gustavo Ramirezek Titoyayo Proiekturako eginiko egokitzapena Moniquillaren eta haren lagun Matias, Vero eta Nicoren abentura berri bat izanen da ikusgai. Abentura horretan, Nico “Moniquilla y el ladrón de risas” ikuskizuneko pertsonaia gaiztoak Moniquillak askatu ondoren bat egiten du lagun taldearekin, eta beste ume bat gehiago da oraingo abenturan. Hartz erraldoia eta horren munstrotxo armada, askari amaigabeak, bizirik dagoen autobusa eta txotxongilolari gaizto bat ditugu zain, familiako guztiendako abentura horretan.

ira. 29 ostirala urr. 7 larunbataM U S I K A

Anari + Jon BasagurenKontzertua

Sarrera: 10 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 18:00

DANTZA - IKUSKIZUN FAMILIARRA

Titoyaya dansa“Moniquilla y el Cascanueces”

Page 3: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

“Héroes” Gérald Sibleyrasen komedia barregarria eta hunkigarria da. Gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean bizi dira gure hiru protagonistak, eztabaidetan nahasita, ahizpa Madeleineri kritika eginez, bizitzaz hausnartuz ematen dute denbora. Enrike erren dabil, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatua geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz.. Gerraren ondorioak. Gure hiru heroiek zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora?...Juan Gea, Iñaki Miramón eta Luis Varela aktoreek bizia emanen diete hiru pertsonai xelebre hauei.

Agustina eta Lidia (izeba eta iloba) etxeko egongelan sartuta bizi diren bi pertsonai dira, munduari begira leiho bakarra dute: telebista. Hor dute bere gotorlekua minduak ez izateko, ondokoen zorigaitza kronika bihurtzen duten bitartean. Eguneroko aldaketei eta miseriei aurre egiten diete ahal bezain ongi, ordainketak atzeratuz, etxean ikusezin bihurtuz. Egun osoa ematen dute elkarri begira, baina ohartu gabe telebista saioek goitikatzen duten errealitatea baino gordinagoa dela eurena… Baina, zer gertatuko da, behingoagatik zortea alde badute, sekulan amestuko ez zuten gurutzaldi bat tokatuko balitzaie? Zer gertatzen da bi pertsonai hauek sortu duten munduarekin enpatizatu ezin duten pertsonen aurrean jartzen baditugu. Nola zabalduko da munduaz duten ikuspegi murritza?

urr. 20 ostirala urr. 27 ostirala

Sarrera: 15 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

A N T Z E R K I A A N T Z E R K I A

Txalo producciones “Héroes”

La estampida“Las princesas del Pacífi co”

Page 4: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Aurten ere Nazioarteko Abesbatza Zikloa Tafallara itzuliko da. Aurreko urteetan bezala eta Nafarroako Abesbatzen Federazioaren eskutik, lau kontzertu hurbilduko dira gure hirira, jatorri anitzeko abesbatzak izango dira. Honako hau da egitaraua:

Urriak 31:COLLEGIATE CHORAL WYOMING UNIVERSITY (Estatu Batuak)Azaroak 1:MIXED CHOIR MASKA (Letonia)Azaroak 2:ENSAMBLE VOCAL CÁMARA XXI (Argentina)Azaroak 3:SOPHIA CHAMBER CHOIR (Ukraina)

Bizitza osoa musikari emandako hiru emakumek euren karrerako momenturik gorenean kaleratze gutuna jasoko dute amets eta ilusio guztiak zapuztuz. Laster ordea, hiru pertsonai xelebre hauek bizitza komuna eraikiko dute, beren poz eta adostasun ezarekin, ametsak eta itxaropenekin. Adiskidetasunak, gainditu nahiak eta egunerokoak, hariaren antzera josten dute istorio xamur bezain hunkigarri hau. Hiru antzeleek musika, dantza, kantua, umorea, keinuaren antzerkia ederki konbinatuz originaltasun handiko emaitza lortzen dute, hitzik esan gabe. THE FUNAMVIOLISTAS ikuskizun berritzailea eta munduan bakarra da. Edertasun finez eta originaltasunez uztartzen ditu askotariko diziplina artistikoak eta bat-egite akrobatikoa sortzen dute, ikusleak hasieratik harrapatuz. Orotariko ikusleak hunkiarazi eta dibertitzen ditu.

Sarrera: 6 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

urr. 31, aza. 1,2,3M U S I K A

XXIII Nazioarteko Abesbatza Zikloa

aza. 4 larunbataM U S I K A - A N T Z E R K I A

The funamviolistas“The funamviolistas”

Page 5: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Mielotxin folk talde nafarrak CD eta ikuskizun berria aurkeztuko du “Alan Lomax in memoriam” Hutsun txalaparta taldea eta Oinarin dantzariekin batera. Alan Lomax etnomusikologo amerikarra Nafarroara heldu zen 1.952ko Eguberrietan eta hainbat tokitan grabatu zituen bere abestiak: Iruñea, Erratzu, Elizondo, Arbizu… Halaber Basque Country: Navarre diskoa grabatu zuen The Spanish recordings bildumaren barruan. Indarraz, erritmoaz, dantzaz betetako zuzenekoak iparraldetik hegoalderako musika herrikoia bilduko du, munduari ikuspegi kosmopolitatik so eginez.

Yllana eta Primital Bros artistak batu egin dira komedia musikal guztiz harrigarri eta dibertigarri hau a cappella egiteko. Gurea izan liteke planeta bateko lau aborigenek antzeztokia aldarrikatzen dute, publikoa bereganatzeko asmoz –barrez edo aihozkadaz– baina beti ere denbora/espazioan belakiek bezala bidaietan xurgatutako mila generoko musikaz gainezka. THE PRIMITALS obran tribu disfuntzional samar bati buruzko historia bitxi surrealista bat kontatzen zaigu, haien barne-borrokak, amets handinahiak, buru-desorekak eta farmakopea milurtekoa. Txamanismoa lau ahotsetan. A cappella sortutako tragikomedia. Antzinako abangoardimoa. Hori guztia eta gehiago da The Primitals.

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

aza. 10 ostirala aza. 17 ostiralaM U S I K A M U S I K A

Mielotxin“Alan Lomax in memoriam”

Yllana y Primitals Bros“The Primitals”

Page 6: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Sarrera: 12 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30 Diziplina anitzeko aretoa

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleok parte hartuko dugu horretan, beren literetan eta mahaietan egongo baikara, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dugu barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan... Epaiketa horietako batean parte hartuko dugu… eta berririk gupidagabeena jasotzeko unean egonen gara: umezurztegia utzi eta Treblinka deusestatze-esparruan eraikita dauden gas-ganberetara eramango dituen trena hartuko dute…

aza. 24 ostiralaA N T Z E R K I A

Vaivén producciones“Último tren a Treblinka”

Sarrera: 10 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 19:00

La Tafallesa Musika Bandak eta bere abeslariek Mecano talde mitikoari omenaldia eginen diote kontzertu honen bitartez. Infinity, Eventos y Producciones ekoiztetxeak sortua Eterno Mecano lanak ekoizpen zaindua du eta Laia Benaches, Ángel Bellido eta Aisha Bordas ahots paregabeek osatzen dute. Kontzertu honetan 80. hamarkadako talde ezagun honen abestirik onenak gogoratuko ditugu. Eszenaratze izugarriak, koreografiak, ikus-entzunezkoak musika aro gogoangarria ekarriko digute gogora. Ikuskizun hau arrakasta handiz estreinatu zen 2016ko urtarrilaren 23an Gandiako Serrano Antzokian, sarrera guztiak agortu zirelarik.

aza. 18 larunbataM U S I K A

La Tafallesa Musika Banda“Eterno mecano”

Page 7: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea- 20:00 Sarrera: 10 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:30

Multimedia-Circle of Trust bikotearen ekoizpen berria da Nagare, Jordi Vilescaren zuzendaritzapean. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak bat eginez datoz lan hau aurkeztera. Logela Multimediak eszenografi berritzaile batekin txundituko du eta Circle of Trust taldeko dantzariek ohikoa duten gorputz eta forma fi sikoa gehituko dute.Nagare pieza sakona, ausarta eta ondua da, dantzak eta ikus-entzunezko teknologiak bat egiten dute eta Jordi Vilaseca du zuzendari.

abe. 1 ostiralaD A N T Z A

Circle of trust Logela“Nagare”

aza. 25 - abe. 3TUBALA BRASS WEEK

Azaroak 25, larunbata. NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOAETA TINE THING HELSETH. Sarrera: 15 €Azaroak 26, igandea. GAZTELA ETA LEONGO ORKESTRARENMETAL BOSKOTEA Sarrera: 5 €Azaroak 27, astelehena.BRASS POP Sarrera: 3 €Azaroak 29, asteazkena.“TOCAR Y LUCHAR” dokumentalaren emanaldiaSarrera: doan edukiera bete arteAbenduak 2, larunbata.PIRENA BRASS METAL BOSKOTEA& LA TAFALLESA MUSIKA BANDASarrera: 5 €Abenduak 3, igandea.“SIMÓN BOLIVAR” TRUMPET ENSEMBLE(Venezuela)Sarrera: 8 €

Page 8: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Sarrera: 5 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea- 20:00

Gaztela eta Leongo Orkestraren metal-boskotea esperientzia handiko taldea da, sinfonikoan zein ganberakoan. Jatorrizko lanez osatutako errepertorioarekin eta egungo konpositoreeek (Di Lorenzo, Cheetham, Delerue, Ewazen eta Crespo besteak beste) sortutako musikarekin gozaraziko diote entzuleari.

aza. 26 igandeaTUBALA BRASS WEEK

Castilla eta Leongo Orkestraren Metal Boskotea

Sarrera: 15 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

Inaugurazio bezala eta gure bosgarren urteurrena ospatzearren, nazioarteko panoraman artista nabarmenetako bat izanen dugu gure artean: Tine Thing Helseth norvegiarra. Emanaldi honetan Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin dator, Antoni Wit polaniarraren zuzendaritzapean.

aza. 25 larunbataTUBALA BRASS WEEK

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa & Tine Thing Helseth

Page 9: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Sarrera: 3 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 18:30

Sarrera: doan aforoa bete arte.Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

Tafallako Udal Musika Eskolako metalezko haize-instrumentuko ikasleak protagonista bihurtuko dira popa ardatza izanen duen ikuskizun honetan, gitarra elektrikoa eta bateria lagun dituela.

Musika dokumental hau oso goraipatua da musikaren gizarte-lana eta lan pedagogikoa zenbaterainokoa izan daitekeen erakusten baitu eta “Venezuelako Haur eta Gazteen Orkestra Sistema” bazterketa arriskuari alternatiba bilatu nahi dion erakundea izateagatik. Dokumentalaren emanaldiak jaialdiari amaiera emango dio eta berarekin ezagutuko ditugu SIMON BOLIVAR Trumpet Ensembleko kideak, hezkuntza metodo honen emaitza direnak.

aza. 27 astelehen. aza. 29 asteazk.TUBALA BRASS WEEK TUBALA BRASS WEEK

Brass Pop “Tocar y luchar”Dokumentalaren emanaldia

Page 10: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Sarrera: 8 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

Tubala Brass Week bosgarren edizioari amaiera emateko Venezuelakoa den eta nazioartean ezaguna den “Venezuelako Haur eta Gazteen Orkestra Sistema”ren ikurra jasoko dugu. Emanaldi honetan musika ibilbidea eginen da XVII. mendetik klasiko latinoamerikar handietara. SIMÓN BOLÍVAR Trumpet Ensemblek Schagerl Austriako etxe ezagunaren musika instrumentuak erabiltzen ditu.

abe. 3 igandeaSimón Bolívar Trumpet Ensemble (Venezuela)

TUBALA BRASS WEEK

Sarrera: 5 €Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - 20:00

El quinteto de metales PIRENA BRASS nos invita a un paseo por la historia de la música, camino en el que comparte escenario con una de las agrupaciones cen-tenarias de la ciudad: la Banda de Música La Tafallesa. La batuta habitual de la formación pasará a las manos del Maestro Pascual-Vilaplana, director y compositor invitado del festival.

XXXXXXXXXXXXXXXXX

Abe. 2 larunbataTUBALA BRASS WEEK

Pirena Brass Metal Boskotea & La Tafallesa Musika Banda

Page 11: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

VIII. Jaialdia Hirugarren Sektoreko Antzerkia. Gabalzeka 2017Aurten jaialdia dataz aldatuko da. 2017ko abenduaren 16, 23 eta 30ean eta 2018ko urtarrilaren 13 eta 14an izanen da. Egitaraua urrian emanen da jakitera.

Liburutegi PublikoanIpuin kontalariak 4 - 8 urte bitarteko haurrentzat.Ostegunetan 18:00 - 18:30, urritik martxora, oporral-dietan salbu.Hilabetearen azken ostegunean, saioa euskaraz.

Irakurle taldeaHilabetean behin, azken astean:A taldea, Marina Aoizek koordinatua: hilabetearen azken astelehena, 19:15ean.B taldea, Maribel Anduezak koordinatua: hilabetearen azken asteazkenean, 19:30ean.

ZinemaZinema haurrentzat. Sarrera 3,5 €.Larunbatean eta igandean (17:00etan). Zinema komertziala helduentzat. Sarrera 5,5 €.Larunbatean (20:00etan eta 22:30ean) igandean (20:00etan) eta astelehenean (20:15ean).Astelehenean ikuslearen eguna: 4 €.Kultur zikloak. Sarrera: 4 €.Ostegunero, bi emanaldi: 18:00etan eta 20:15ean.

ETA GAINERAERAKUSKETAK

Erakusketa gelaCentro Cultural Tafalla Kulturgunea

Astelehenetik larunbatera:19:00 - 21:00Igande eta jai egunetan: 12:00 - 14:00 eta 19:00-21:00

PinturaIrailaren 29tik urriaren 29ra. JOSÉ Mª ARRIAZUren eskutik.Antolatzailea: Tafallako Udala.

VI. Argazki Lehiaketa Tafallako Jaiak 2017Urriaren 11tik 29ra. Centro Cultural Tafalla Antolatzailea: Colectivo Fotográfico Higuera Argazki Elkartea. Babeslea: Tafallako Udalaren Kultur Patronatua eta Jai Batzordea.

PinturaAzaroaren 4tik abenduaren 3raASUN REQUENAren eskutik. Antolatzailea: Tafallako Udala.

Page 12: Programa cultural ayuntamiento 2017 EUSKERA...Moniquilla y el Cascanueces “El Cascanueces y el rey de los ratones” ipuinaren egokitzapen askea da, 1816an Hoffmannek idatzia eta

Tubala Brass Week-abonua: 27 € (9 € aurreztu)

Koru-abonua: 18 € (6 € aurreztu)

Sarrera eta Abonuen salmenta

ABONU MOTAK

Irailaren 20tik aurrera Centro Cultural Tafalla Kulturguneko txarteldegian 12etatik 14etara eta 17etatik 21etara.

Interneten www.tafalla.es

Tubala Brass Week abonua aza 25 NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA

& TINE THING HELSETH

aza 26 GAZTELA ETA LEONGO ORKESTRA SINFONIKOAREN BOSKOTEA

aza 27 “BRASS-POP”

abe 2 PIRENA BRASS & LA TAFALLESA BANDA

abe 3 SIMÓN BOLÍVAR TRUMPET ENSEMBLE

Abesbatza abonuaurri 31 COLLEGIATE CHORAL WYOMING

UNIVERSITY (Estatu Batuak)

Aza 1 MIXED CHOIR MASKA (Letonia)

Aza 2 ENSAMBLE VOCAL CÁMARA XXI (Argentina)

Aza 3 SOPHIA CHAMBER CHOIR (Ukraina)