Proiektu politiko eta antolakunde berri baterantz-Ezker Abertzalea [2010-11-27]

  • Upload
    azogeak

  • View
    222

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 8/8/2019 Proiektu politiko eta antolakunde berri baterantz-Ezker Abertzalea [2010-11-27]

    1/4

    Proiektu politiko eta antolakunde berribaterantz

    Mende hau eraldaketa sozial eta ekonomiko handiekin hasi da, herrien eta

    kulturen bilakaerari dagokionez mutazio handiekin, soilik bere negozioenplusbaliaren balorea ezagutzen duen merkatuaren makineria ase ezinareneraginpean. Globalizazio neoliberal honek desberdintasun geopolitiko izugarriakeragin ditu eta, era berean, krisi ekonomikoa sortu du, zeina merkatuek gobernueiinongo lotsarik gabe ezartzen dizkieten neurrien bitartez gainditu nahi den,mendebaldeko demokrazietan indarrean dagoen eredu politikoa demokraziaparlamentarioa- galbideratuz. Neoliberalismo hau, beraz, merkatuaren diktaduraezartzen ari da de facto botere gune zehatz batzuk baliatuz eta herri, nazio etaEstatuen borondatearen gainetik arituz.

    Euskal Herria aurrera doa, XXI. mende honetan, energia berrituekin bereetorkizunaren jabe onartua izan dadin borrokatu duten hainbat belaunaldirenahalegin eta gogoak jasoz.

    Herri honen erresistentzia eta iraunkortasunerako gaitasunak porrotera eramanditu bere nortasun politiko, kultural eta soziala asimilatzeko estrategiak, etairaganean erroturiko bere historia eta nazio gisako errealitateari buruzko ekarpenaegiten jarraitu nahi du nazioarteko komunitatearen aurrean.

    Euskal Herriak bere soberania eta etorkizunaren alde dimentsio guztietanborrokatzen duen herri baten bizitasuna erakusten du. Gure herriak, beste askorenmoduan, nortasun juridiko eta instituzionala izatea bilatzen du, gaitasun politikozhorniturik, garapen ekonomiko, sozial eta kultural integratu, solidario eta bere

    neurrira egokitutakoa izateko. Nahi eta helburu hauek dira, hain zuzen, azkenurteotan Europan eta mundu osoan estatu berriak osatzea ahalbideratu duena.

    Interdependentzia politiko eta ekonomiko handien mundu honetan, gure herriarennortasun ikur ukaezina izaten jarraitzen du izan eta erabakitzeko eskubidelegitimoaren aldeko borrokak. Hauxe da, hain zuzen, independentziaren statuspolitikoa lortzeko giltza, eta burujabetza osoaren eskutik gure herriaren neurri,ezaugarri eta gizarte eta kultur kapitalaren araberako ereduak eraikitzeko bidea.

    Herrien burujabetza ondare unibertsalari begira kultur mailako ekarpena egitekoborroka justua izateaz gain, bada, gainera, demokrazia politikoa, ekonomikoa eta

    kulturalaren mesedetan egiten den borroka ere, emakume eta gizonezkoei eureneremuetan elkartasun eta zuzentasunezko baloreak lantzea posible egiten diena.

    Zentzu honetan, Euskal Herria, lehenengo Estatutzat Nafarroako Erreinuarenerreferentzia historikoa kontuan hartuta, herri bat da, nazio bat, subjektu politikobat, 1976an Argelen onartu zen Herrien Eskubideen Adierazpen Unibertsaleanxedatutako eskubide demokratikoak dagozkiona.Eskubide hauek erabaki behar dute, hipoteka eta mugarik gabe, herri honen barnenahiz kanpo harremanen eredu politikoa, libre eta demokratikoki. Estatu espainiareta Estatu frantziarrak etengabe ukatzen duten oinarrizko helburu demokratikohonek markatzen du gure herriaren historia, borroka, sufrimendu etaezegonkortasunerako arrazoi bilakatu delarik.

    Francoren ondorengo trantsizioaren hasieran ezarritako eredu Konstituzional eta

  • 8/8/2019 Proiektu politiko eta antolakunde berri baterantz-Ezker Abertzalea [2010-11-27]

    2/4

    Estatutarioak errealitate plurinazionalaren aurkako estrategia asimilazionista batierantzuten dio eta lurralde-antolaketa artifizial batean oinarrituta dago. Eredu hauenbarazu politiko eta ekonomikoa bihurtu da Estatu espainiarrarentzat etaaldaketa estrukturalen beharrean dago. Gu guztiontzat ekidin ezina etabeharrezkoa da lurralde-ereduaren eta estatu plurinazionalaren eta euskal

    nazioaren inguruan eztabaida estrategikoa zabaltzea. Eztabaida honek bigarrentrantsizioaren oinarriak jarri beharko lituzke eta integraturik egon beharko lukemodu eraikitzaile eta efikaz batean eraiki nahi dugun fase politiko berri honetan.

    Era berean, Parisko gobernu ezberdinen estrategia uniformatzaileak ez du lortusektore politiko, sindikal eta sozialek onarpen nazionalaren eta instituzionaltzepropioaren inguruan egindako eskaera ezabatzea, eragile hauek guztiek proiekzioeta etorkizun handiko masa kritikoa osatu dutelarik.

    Murgildurik gauden agertoki berri honetan, zeina inposizio eta ukapenaren fasepolitikoa betikotzeko xedez batzuk ekidin nahi duten, ezkerrekoa eta abertzaleaden herriak proiektu politiko eta antolakunde berri baten beharra duela pentsatzen

    dugu, egungo errealitate eta baldintzetatik abiatuta, etorkizunean independentziaeta sozialismoa erdiesteko konpromisoa izango duen tresna gisa proiektatukodena.

    Erreferentzia estrategiko hauekin, indar subirano eta aurrerakoien arteanpremiazkoa den indar metaketaren alde proposamen taktikoak sustatuko dituenproiektu politiko bat bultzatuko dugu, eragile sozial eta instituzionalen indarharremana aldatzeko gaitasun eta ilusioz eta markaturiko helburuei jarraikizurratsez urrats eragiteko asmoz.

    Euskal Herriarekin konprometituriko proiektu politiko eta antolakunde berria

    izanen da, eta koiuntura historiko honetan eskubide guztien errespetuanoinarrituriko bake eszenatokia bultzatuko du, elkarrizketa eta negoziazio prozesubaten dinamizazioan murgilduz, gatazka demokratikoki konpontzeko, preso etaiheslari guztiak etxeratzeko eta eskubide kolektibo eta norbanako ororenerrespetatuan oinarrituriko eszenatokia osatzeko xedez.

    Zentzu honetan, kultura eta adierazpen politiko guztien enkontrurako esparru gisaulertzen du konponbiderako akordio demokratikoa, saihestezinak diren biardatzetan oinarriturik: euskal nazioaren existentzia eta onarpena eta herritarrenegungo nahiz etorkizuneko borondate demokratikoaren errespetua. Hau da,herritarrek demokratikoki adierazitako borondatea kokatuko du bere bilakaerapolitikoaren motor eta bermatzaile bakar gisa, eta era berean, langile klasea bereoinarrizko erreferentzia gisa gizarte zuzen eta justuago bat lortzeko norabidean.Horretarako kontuan hartuko dira emakumeek gizonezkoekiko pairatzen dutenegoera asimetrikoa, aukera berdintasuna bermatzeari begira.

    Horrela bada, jarraian aipatzen diren oinarriekin konprometituko daproiektu politiko berria:

    IndependentziaIndependentzia baita Euskal Herriaren garapen osoa ziurtatzeko modu bakarra.Gure esku dauden tresna guztiak behar ditugu arlo guztietan inongo mugarik gabegaratu ahal izateko. Eta hau, gaur egun, soilik herritarren beharrei erantzungo

    dien Estatu bat osatuz lor daiteke, gure burujabetzatik berdintasunezkoharremanak eraikiz beste estatu, herri eta nazioekin.

  • 8/8/2019 Proiektu politiko eta antolakunde berri baterantz-Ezker Abertzalea [2010-11-27]

    3/4

    EuskalduntzeaEuskara ez delako soilik Euskal Herriko hizkuntza propio eta jatorrizkoa,gizateriaren ondarea ere bada. Eta guri dagokigu, euskal herritarrei, gurehizkuntzaren, nazio hizkuntzaren garapen osoa ziurtatzea. Euskal Herria

    Euskararen lurraldea denez, premiazkoa dugu herritar kultur anitz eta eleanitzezosaturiko herri euskalduna eraikitzea.

    SozialismoaEgungo sistema kapitalista, patriarkal eta neoliberalaren aurrean, beste ikuspegibat eskaini nahi dugu, eredu ekonomiko, politiko eta sozial jasangarri etasinesgarria, langileen gehiengo soziala protagonista nagusitzat izango duengizarte justu, berdintasunezko eta aurrerakoia ahalbideratuko duen sozialismoanoinarritua. Hori guztia, ezkerreko estrategiak eguneratuz eta horren eraginezmenpekotasunezko harreman sozialetatik askatutako jendarte eredu berria eraikiz.Herri honetako emakume eta gizonak dira funtsezko lehengaia eskubidekolektibo eta norbanakoenetan oinarritzen den eredu honen garapenean, eta beren

    gaitasun eta jarrera, beti ere gure herria kokatzen den koordenada politiko etaekonomikoetan XXI. mendeko sozialismoa eraikitzeko lanean.

    Justizia eta askatasunean oinarritutako etorkizun baketsuaren aldeBakea ez delako soilik bortxakeriarik eza, demokrazia eta justizia sozialeanoinarrituko den eredu sozialaren bastioia baizik. Horregatik, indarkeria etainposizioaren arrasto orok desagertu behar du herri honetatik, eta giza eskubideguztiak, egungo ikuspegi androzentrikoa gaindituz, eskubide zibil, politiko,sozioekonomiko eta kulturalak errespetatuak izan behar dute, eta errealak etaefektiboak izan daitezen beharrezko baldintzak bultzatu behar dira. Herritarguztien eskubide ororen errespetua izango baita, definitiboki, elkarrizketa,

    negoziazioa eta akordio demokratikoaren bitartez, bake egonkor eta iraunkorrabermatuko duena, emakume eta gizonek, muga eta hipotekarik gabe, herri librebatean beren etorkizunari buruz erabaki dezaten ahalbideratuz.

    FeminismoaEmakumeek pairatzen duten zapalkuntza estrukturalak, egungo egoera aldatzeabilatzen duen proiektua integrala izan dadin eskatzen du; errealitate soziala,ekonomikoa, politikoa eta ideologikoa eraldatzeko iniziatibak plantea ditzala.Patriarkatua ez da mantentzen eta ugaltzen soilik, egungo gizarte kapitalistarenoinarrian dago. Horretarako harreman hierarkikoa eta emakumeen gainekoboterea betikotzen ditu. Lanaren banaketa sexuala betikotzeko premia du,bizitzaren eremu guztietan emakumea egoera subsidiarioa bizitzera kondenatuz.XXI. mendean, beharrezkoa da emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukeraberdintasunean oinarritutako harremanak eratzea.

    Herrien arteko elkartasun internazionalista eta antiinperialistaNazioarteko elkartasun internazionalista eta antiinperialista, laguntza, kontribuzioeta onarpenaz harago, mundu hobe baten aldeko borrokan inplikazioa etakonpromisoa eskatzen duen estrategia gisa ulertzen dugu. Euskal Herriamunduari irekia izan da, gaur egun da eta izango da, beren eskubide nazionalenukazioa nahiz zapalkuntza ekonomiko eta soziala pairatzen dutenekiko solidarioa,bere haragitan bizi izan baitu hau guztia.

    Demokrazia parte hartzaileaBeharrezkoa delako jendarteari boterea eskaintzea, delegazionismoan,

  • 8/8/2019 Proiektu politiko eta antolakunde berri baterantz-Ezker Abertzalea [2010-11-27]

    4/4

    ustelkerian, bezerokerian eta instituzioen sinesgarritasun demokratikoarenetengabeko pitzatzean sostengatutako herri ordezkaritzaren ereduaren aurrean.Politikaren izen ona eta herritarren parte hartzearen mekanismoak galdu eta sexu-generoen arteko desberdintasunak mantentzen diren eszenatoki honen aurrean,herri boterea bideratuko duen proiektuaren alde egiten dugu, erabaki politiko,

    ekonomiko eta sozialetan herritarren benetako parte hartzea sustatuz.

    Konpromiso politiko eta ideologiko hauetatik, antolakunde berriak, aurrekoereduak gainditu eta inflexio puntua markatuz, bere barne funtzionamenduaeta ekinbide politikoari dagokionez, ondoko printzipioetan oinarrituko da:

    Barne estruktura eta funtzionamendu demokratikoa izango du, aukeraberdintasunean oinarrituta kide guztien parte hartzea garatuko duten arauenbitartez, borondate kolektiboa osatzen aldera; eztabaida eta erabakitzeko barneegituren burujabetza ziurtatuko da, beti ere interferentzietatik eta inongomenpekotasun edo baldintzatzetik libre, hausnarketan eta bere lerro politikoazehazteko orduan autonomia osoarekin arituko delarik. Hauek guztiak eskakizun

    banaezinak dira aldaketa politiko eta sozialerako protagonista bakar gisajendartea eta bere parte diren emakume eta gizonak kokatu nahi dituen proiektupolitiko honetan.

    Bide baketsu eta demokratikoetatik soilik garatuko den jarduera. Soilik oinarridemokratikoen errespetutik bil daitezke gehiengo instituzional eta sozialak.Gehiengo hauek izan behar luketelako prozesu politikoa eskubide kolektibo etanorbanakoenak zinez errespetatuko diren agertokirantz aurreratzea ahalbideratukodutenak, beti ere gure helburu independentista eta sozialista jomugan hartuta.

    Horregatik, proiektu politiko eta antolakunde berri honek soilik bide politiko eta

    demokratikoekiko erakutsi behar duen konpromisoa tinkoa eta zalantzarik gabeaizan behar du eta ez du egon behar egoeraren araberako faktoreen edo aldagaitaktikoen menpe; eta, beraz, helburu politikoen lorpenerako indarkeriarenerabilpena edo erabilpenaren mehatxua errefusatu behar du.

    Honek berekin dakar egintza politikorako tresna diren mobilizazio etaatxikimendu herritarra, desobedientzia zibila, borroka ideologikoa eta parte hartzepolitiko-instituzionalaren erabilpen soilaren aldeko konpromisoa. Argi geratzenda beraz, defenditzen dugun proiektu politiko eta antolakunde berri honenestrategia independentista eta sozialistaren baitan ez dagoela indarkeriazkomehatxuarentzat inongo tarterik.

    Guztiarekin, XXI. mende honetan, gure aurretik pasa diren hainbat belaunaldirenametsa indartu nahi dugu, eta etorkizunean gu ordezkatuko gaituztenena: EuskalEstatua, Euskal Herri batu, independente, euskaldun eta sozialista, feminismoarenbaloreetan oinarritua, eraikitzeko.

    Euskal Herria, 2010eko azaroak 27