Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    1/11

    B IL DU TR APA GA RA N UDA L TA LD EA K ,O IH ANE GONZA L EZ GARC IA ,J UA NJO GOITIA SE TIEN ETAO RA TS A RA NA B UTROEZ INEGOTZIEN B IDEZ,

    H ON AK OA A DIER AZTEN DU:DIRU PUBLlKOAHERRITARRENESKU!INFORMAZIOA ETAEZTABAIDA .BILDU TRAPAGARAN sorreratik ibili da herritarren 'partehartzea udal gestioantxertatzeko eta udalaren gestioa gardenagoa izan dadin proposamenak egiten etaaldarrikatzen. Horrela, 2011tik asko izan dira norabide horretan egin dituen ekintzaetaplanteamenduak.Horietako bat aurrekontu partehartzaileen aldeko lanketa izan da. Klase politikoboteretsuak urte luzeetan herritarrei 'esan die aurrekontuak edozein herritarrenulermenetik haratago doazen dokumentuak direla, konplexuegiak direla sakonekoeztabaida bat zabaltzeko. Hori ez da egia, eta BILDUk ez du begi onez ikustenlehentasun ekonomikoei buruzko eztabaida alderdi eta elite politikoen kupuletarasoilik mugatzea. Udal aurrekontuak trapagarren diru publikoaren bidez osatzen direnneurrian, beharrezkoa dainformazio ekonomiko osoa-zein eztabaida herritar guztieizabaltzea.Bide horretan, BILDUk 2011n (2012ko aurrekontuetarako) eta 2012an (2013koetarako)prozesu partehartzaileak ireki zituen. Horietan herritarrekin informazioa trukatzeazgaln, herrian dauden behar ekonomikoei buruzko eztabaida zabaldu izan duo2013ra begira BILDUk "entre todas y todos TRAPAGARAN 2013 egin dezagun" prozesuazabaldu zuen. Bertan, alde batetik 7 auzo batzar eta 3 sektorial egin ziren; eta, bestetik,inkesta bat buzoneatu zen herriko etxe guztietara. Hamaika izan dira prozesu honenbidez jaso diren proposamen, iritzi eta balorazioak.

    Proposamen hauek guztiak udaletxean eztabaidagai jartzeko orduan, mugak topatuditu BILDUk. Udaletxeetan ohikoa izaten da urtero aurrekontuei buruzko eztabaidazabaltzea. Izan ere, udal gohernuaren arduretako bat da eztabaida horren hasierakooinarriak jartzea eta eztabaida bera kudeatzea. Baina Trapagaranen, 2013rako, udalgobernuak (PNVk) uko egin dio udal batzordeetan talde politiko guztien artean 2013kolehentasun ekonomikoei buruzko eztabaida zabaltzeari. Elkarrizketa oztopatu etazuzenean 2012ko aurrekontuak luzatu ditu.Guztiz lotsagarria da PNVk erakutsi duen jarrera. Udalaren dirua publikoa den heinean,talde politiko eta herritar guztiok izan behar dugu diru horri buruzko eztabaidan etakontrolean partehartzeko aukera eta eskubidea. Ez da posible izan, ordea. Egoera

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    2/11

    horretan, BILDUk ezin izan ditu prozesu partehartzailean jasotakoak udaletxean beharliratekeen moduan mahaigaineratu.Dena dela, BILDUk prozesuan zehar jaso duen elkarte eta herritarren ahotsaudaletxean lantzeko beharra eta garrantzia ikusten duo Horregatik, beheanzerrendatuak agertzen dira batzar eta inkesten bidez jasotako iritzien haritik etaikuspegi ezkertiar eta herrikoi batetik BILDU TRAPAGARANek egiten dituenproposamenak. Era berean, proposamen hauen jarraipena udal batzordeetan egingoduela ohartarazi nahi du BILDUk.

    BERAZ. HONAKO PROPOSAMENAK EGITEN DITU:TRAPAGARANGO PUNTU BELTZEN DIAGNOSTIKOA ETA KONPONBIDEA BILATUKODITUEN PROZESU PARTEHARTZAILEA. ( l S .OOO)Trapagarango diseinu urbanistikoa eraso sexisten arriskua aurrikusi gabe egin garatuda. Horregatik, gure herriko zenbait puntu (kaleak, .plazak, pasabideak, bideak ..)arriskutsuak eta babesgabeak dira emakumeentzat.Arazo hori konpontzeko bidean, aintzat hartzeko modukoa da 2012ko azaroaren SeanTrapagarango Amaris Emakume Taldeak erregistroan sartu zuen proposamena.Eskaera horren bidez, emakume taldeak antzeman zituen "puntu beltz"en berri emanzuen; baita herriko "puntu beltz" guztiak jasotzeko beharra adierazi ere. Horretarako,Udalari prozesu ireki eta partehartzailea zabaltzeko eskaera egin zion.Diagnostikoa egiteaz gain, Amarisek "puntu beltz" horiei soluzioa emateko neurriendiseinu eta antolaketa egiteko beharra ikusten zuen batetik; eta beste aldetik,onartzekoa den Hirigintza Planean emakumeenganako bortizkeria mugatuko dutendiseinuak txertatzeko beharra.BILDU TRAPAGARANek eskaera horrekin guztiz bat egiten du eta Udalaren agendanlehentasunezko gai bat izan behar dela uste duo Horregatik, proposatzen du Udalaherritarrekin, Amarisekin eta herriko gainontzeko eragileekin batera norabide horretanlanean has dadila. Horretarako, lS.000ko partida sortzeko proposamena egiten duo

    EMAKUME KOLEKTIBOARI BEGIRA EKINTZAK ANTOLATZEA (18.000)

    Honako hau, 2012ko aurrekontuetan txertatzea lortu zen partida berria izan zen.2013ra begira, partida hori handitzeko proposatzen du BILDUk.

    . ELlKAGAIEN BANKUA ( lO .OOO)

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    3/11

    Elikagaien bankua Trapagarango Udaleko ongizate sailaren bidez kudeatzen da. Bankuhau Udalak jasotzen duen elikagaiekin hornitzen da. Baina kasu askotan, Udalakjasotzen dituen elikagaiak ez dira behar guztiak asetzeko beste, horregatik, Udalakekarpen handiago bat egiteko beharra izaten duo Ekarpen horren gastua betetzeko,partida berri bat sortzeko proposamena egiten du BILDUk.

    GIZARTE-LARRIALDIKO LAGUNTZAK (300.000)

    Bizi dugun egoera ekonomiko larri honetan, gutxien dutenak dira kaltetuen suertatzendirenak. Egoera hori askoz ere gehiago larriagotzen da udalez gaineko instituzioetanpertsona eta famili hauei dagozkien laguntza eta baliabideak murrizten diren heinean.Ematen ari diren politika antisozial eta murriztaileei aurre egiten laguntzeko etaherritarrak babesgabe ez uzteko, gizarte-Iarrialdiko laguntzen aurrekontua handitzekobeharra ikusten du BILDUTRAPAGARANek.

    TRATAMENTU MEDIKU. PSIKOLOGIKO ETA FORMAZIORAKO GARRAIO LAGUNTZAK(1.000)

    Badaude tratamentu mediko edo psikologikoak jasotzeko, edo formazio kurtsorenbatera joateko herritik kanpora irten behar duten herritarrak. Horietako batzuk, ezdute ondoko herrietara joateko garraiobidea ordaintzeko dirurik ere. Kasu horiek diruzlaguntzeko partida berri bat sortzeko proposamena egiten du BILDUk.

    ENPLEGUA SUSTATZEKO PROGRAMAK ( lOO.OOO)Trapagaranen, inguruko herrietan bezala, langabezi tasa igotzen ari da. Behar-beharrezkoa da Udalak enplegu politika egoki bat garatzeko baliabide ekonomikoakprest izatea.

    HERRIKO KOMERTZIOARI BULTZADA EMATEKO LAGUNTZA ETA KANPAINAK( lO .OOO)

    Trapagaranen komertzio eskaintza zabala eta kalitatezkoa dago. Hala ere, inguruanditugun zentro komertzial erraldoiek etengabeko arriskura bultzatzen dute herrikokomertzio sarea. Udalak kontsumo lokala babesteko eta emendatzeko ardura izanbehar duoHori dela eta, beharrezkoa da kontsumo lokala sustatzeko ekintza eta laguntzaksortzea. BILDU TRAPAGARANek 1O.OOOkopartida bat ezartzea proposatzen du diruhori herriko BATURIKkomertziante elkarteak Udalarekin elkarlanean kudea dezan.

    MUSIKA ESKOLAREN 25.URTEURRENA (6.000)

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    4/11

    2013/2014 urtean Trapagarango udal musika eskolak 25 urte beteko ditu. Kurtso horiberezia izango da eskolarentzat. Aukera paregabea izan daiteke berriro ere eskolakomusika eskaintza ezagutarazi eta zabaltzeko. Horretarako, BILDU TRAPAGARANekproposatzen du musika eskolak eta Udalak elkarlanean kudeatuko duten partidaekonomiko bat sortzea (6.000).

    AUZOETAN KULTUR PROGRAMAZIO HERRIKOI BERRIA(10.000)Auzoetako biztanleen eskaera bat da auzoetan formazio saioak,kurtsoak eta tailerrakantolatzeko aukera izatea. Gauzak horrela, azken urteotan eskaerak egin izan dira,baina babes ekonomiko ezagatik ez dira aurrera ateratzerik izan.BILDUTRAPAGARANek auzoetako biztanleen antolaketa eta piztea babestu eta indartubehar dela uste duo Horregatik, 1O.000ko kutxa ekonomikoa sortzea proposatzen duauzoelkarteek antola ditzaketen kurtso eta tailerren kosteei aurre egiteko. Auzoetakokurtso/tailer hauek Udalak antolatzen ditueri kurtsoetan ezarriak dauden ratio etabaldintza berdinak bete beharko lituzkete ..

    BELARISASI GARBIKETA (orain arteko aurrekontu partidari eustea)Trapagarango Udalak belar eta sasien garbiketan lan egiten duen arren, kexa ugarijasotzen ditu urtero zelai edo sasiarte batzuk garbitzen ez direlako. Gabezia horiplanifikaziorik egiten ez delako gertatzen da. Horregatik, BILDUk proposatzen dugarbitu behar diren zelai eta guneen identifikazio bat egitea eta garbiketa guztienantolaketa kronografiko bat osatzea. Horrela, herritarrek ere jarraipena egiteko aukeraizan dezaten eta urtez urte belar eta sasi garbiketa optimiza dezagun. Erantsita doaproposamena.

    ARRATOIEN AURKAKO BORROKA (orain arteko aurrekontu partidari eustea)Trapagarango Udalak herriko hainbat txokotan ematen den arratoien gehiegizkougaltzearen aurka ekiten duoDena dela, askotan, Udala leku horietara iristen denerako,arratoiak asko eta erraldoiak dira. Hitz gutxitan, Udala berandu iristen da. BILDUk ustedu arratoien ugaltzea dagoen leku guztien identifikazioa eta leku horien jarraipena erairaunkor batean egingo balitz, herritarren partetik ez litzatekeela horrenbeste kexajasoko. Erantsita doa proposamena.

    BIZKAITIK KANPO SAKABANATUTA DAUDEN PRESOTRAPAGARANDARREN SENIDEEIDIRULAGUNTZAK (lS.000)Legeak kartzela zigorra etxetik hurbilen dagoen espetxean betetzeko beharra ezartzenduen arren, Trapagaranen auzi bategatik edo besteagatik herritik milaka kilometrotara

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    5/11

    sakabanatuta dauden presoak ditugu. Horrek sarraski ekonomiko izugarria sortzen diepresoaren senitarteko eta lagunei.Berriki, maiatzaren 31n, Trapagarango preso politikoen senideek erregistro bidezeskaera bat sartu dute Trapagarananen 3 preso politiko daudela gogoraraziz; baitahirurak Espainiar estatuko espetxeetan sakabanatuak daudela ohartaraziz ere.Horrekin batera, sakabanaketak euren senitartekoei eragiten dien gehiegizko gastuaazaleratzen dute.IIdo horretan, BILDU TRAPAGARANek Udalari eskatzen dio, maiztasunez, espetxeratuakdauden trapagar guztiak zein kartzelatan dauden jakiteko informazioa eskatzekoEspetxeetako Zuzendaritzari; eta, Bizkaitik kanpo dauden presoen kasuan,senitartekoei sakabanaketaren ondorioak arintzeko dirulaguntzak emateko.

    TRA PA GA RA NG O UDA L K IROL ESK OL A SO RTZEA (6.000)Trapagaranen kirol elkarte batzuk ditugu. Elkarte hauek jarduera oparoa dute eta askoeta asko dira bertan partehartzen duten trapagarrak.Haur eta gazteen artean kirola sustatzeko asrnoz, elkarte batzuen partetik, kirol ez-lehiakorra bultzatzeko beharra ikusi da. Horretarako, udal kirol-eskola egitekoproposamena mahaigaineratu da. BILDUk uste du asmo hori ekonomikoki eta teknikokibabesteko beharra dagoela.Eskola hau Trapagarango kirol elkarte guztiek osatuko dute eta Udalak emango dienaportazio ekonomikoa eta baliabideak haur eta gaztetxoen artean kirol jardueraguztiak (eskubaloia, saskibaloia, futbola, pilota, txirrindularitza ...) sustatzeko ekintzakantolatzeko erabiliko dute.

    EUSK ARA SUS TA T ZE KO EK IN TZ A K (14.000)Borondate politikoa egonez gero, udal kudeaketaren bidez, herrian euskara sustatzekoaukera dago. 2011n bezala horretarako partida ekonomiko bat izateko proposamenaegiten du BILDUk.

    G A BONE TA N E LK A RT EE N E KIN TZ AK S US TA TZE A (lS.000)Gabonetan auzo eta guraso elkarteek hainbat ekintza antolatzen dute Trapagarangoauzoetan. J arduera hauek herritar mugimenduak pizteaz gain, auzoetako kultur bizitzapiztea dakarte. Udaletik sustatu beharreko helburua den neurrian, subentzio horizabaltzea proposatzen da.

    GABONET A KO ARGIT ER IR A KO S.OOOGUTXIAGO (27.000)

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    6/11

    Bizi dugun egoera ekonomiko honetan diru publikoa herritarrentzako beharrezkoakdiren proiektu eta ekimenak aurrera ateratzeko gastatu behar direla uste du BILDUk.IIdo horretan, hain funtsezkoak ez diren gastuak kontrolatzeko beharra dakusa.Argiteriari dagokionez, 2012ko aurrekontuen bidez, gastua kontrolatzeko urrats batematea lortu zen. Oraingo honetan, kontrol horretan sakontzeko eskaera egiten da.

    TRAPAGARANGO JAIETARAKO 20.000 GUTXIAGO (180.000)

    2012ko aurrekontuen emendakinen bidez, argi azaldu zen Trapagarango eskaintzakulturala urteko hiru ekitaldi soiletara (jaiak, gabonak, inauteriak) mugatu beharrean,urtean zeharreko eskaintza kultural oparoago eta zabalago baten alde egin behar zuelaUdalak. Horregatik, jaietako aurrekontua jaistea erabaki zen; era berean, urtean zeharegiten diren beste hainbat ekintzena zabaltzea (auzoetako jaiak ...). Egungo egoeraekonomiko honetan, berriz ere jaietako gastua kontrolatzeko beharra ikusten duBILDUk.

    KARGU ETA TALDE POLlTIKOEN SOLDATAK ETA DIETAK %30 JAISTEA

    2011n, legealdia hasi berritan, kargu eta talde politikoen soldata eta dietak mugatzekourrats bat eman zen. Oraingo honetan, BILDUk erabaki horretan sakontzekoproposamena egiten du helburu argi batekin: soldata eta dieta horiek zentzuzkoparametro batzuetara hurbiltzeko urratsak ematen joatea. J aitsiera honekin, urtean,Udalak 70.000 inguru aurreztuko lituzke.

    GOI-KARGUEN (POLlTIKOEN) LOKOMOZIO ETA MUGITZE DIETETAN 4.000GUTXIAGO (1.000)

    2012 urteko likidazioaren bidez, BILDUk jakin du Trapagarango Udaleko goi karguek8.000 baino gehiago gastatu dutela dietetan. BILDUk behin baino gehiagotangehiegizko gastu honi buruzko informazioa eskatu duen arren, udal gobernuak ez dioinolako informaziorik emano Inolako justifikaziorik ez duen gehiegizko gastu honenaurrean, partida horren murrizketa proposamena egiten du BILDUk.

    MUGIKORTASUN ARAZOAK DITUZTEN PERTSONEN TRABA ARKITEKTONIKOAKEZABATZEA (100.000)

    Trapagaranen mugikortasun arazoak dituzten pertsonak daude (gurpildun aulkiandaudenak, makuluekin ibili behar direnak, umeen karroekin dabiltzanak ...). Pertsonahoriek guztiek, haien egunerokoan, traba arkitektoniko ugariri aurre egin behar diote:espaloi altuak, eskailerak, egokituta ez dauden zebra bideak ...

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    7/11

    b.........BILDU TRAPAGARANek proposatzen du traba horien guztien identifikazioa egitea etakonpontzeko neurriak hartzea. Horretarako, lOO.OOOko partida sortzekoproposamena egiten duo

    TR AP AG AR AN EK B ID EG OR RIA REK IK O D UE N L OTUR A HO BETZEA ( l SO .OOO)Eskualde mailan bizikletaz ibiltzeko hainbat sare osatu dira. Hala ere, Trapagaraneksare horiekiko duen lotura eskasa eta mugatua da. BILDUk proposatzen du sarehorrekiko lotura egoki bat egitea.

    K IR OL A EG ITEK O M AK INA K L ARR EINETA N ( lO .OOO)Hainbat auzotan jarri diren makinak Larreinetan ere jartzeko proposatu dute bertakoauzokoek.

    OB RA T XIK IA K L A RR EIN ETA N ( 6 .OOO)Leku guztietan beharrezkoak dira egunerokoa atseginago egingo duten obra txikiakegitea. Larreinetan besteren artean dauden beharrak honakoak dira: auzo osokoeserlekuak barnizatzea eta Campa del Asturianokoak konpontzea, barandillenkonpontzea, transformadore zaharraren postea kentzea, pista polibalentea osatzea(argiztapena eta iturria), olgetarako parkean paperontziak jartzea, eskola zaharrarenaurreko espaloia eta zebra bidea behar bezala lotzea.

    S A LCED IL L OKO ESK A IL ER A K KONPONTZ EA ( S .OOO)Salcedillo auzoan oinez sartzeko bidea osatzen dute eskola zaharraren azpian daudeneskailerek. Eskailera hauek urteen poderioz zahartu eta hondatu dira.

    SA N G AB RIEL GO SA RR ER A (G AL lN DO KO A) E GO KITZEA ( SO .OOO )

    San Gabriel auzoko eta Trapagarango erdiguneko sarreretako bat da Aldaikobiribilgutik (Galindo-Urioste-San Gabriel) sartzen dena. Sarbide hori oso estua da etaautoen mugimenduan inbutua egiten duoGainera, ez dago oinez joateko espaloirik.

    O BR A TXIK IA K SA N G AB RIEL EN (4.000)San Gabrielek, beste auzoek bezala, obra txiki batzuen beharra du: Institutu atzekoaparkalekua iragartzen duten kartelak jartzea, institututik jaisten den kalean STOP batjartzea, plazan dagoen teilatutxoa luzatzea euriaz babesteko, umeen olgetarakoparkean eserlekuak, mahaiak eta zakarrontziak jartzea, plazako lurrean umeentzako

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    8/11

    jolasak margotzea, plazan kartetara eta ajedrezera jolasteko mahaiak [artzea, besteakbeste.

    TXURRUKAKO ESTOLDERIA KONPONTZEA (60.000)Txurrukan estolderiak burukomin ugari sortzen duo Euria barra-barra egiten duenegunetan gainezka egiten du eta horrek uholdeak eragiten ditu.

    OBRA TXIKIAK TXURRUKAN (1.000)Txurruka auzoko obra txikiak hauek: hondakinen ontziak mugitzea, paperontzi gehiagojartzea.

    ARBOLEDATIK PEAS NEGRASERA DOAN ERREPIDEA (ESKOLA ATZEKOBIHURGUNEAK) KONPONTZEA (SO.OOO)Arboledatik Peas Negrasera joateko pista moduko bat dago. Zatirik handienakonponduta dago, baina Arboledako irteera ez. Eskola atzeko bihurguneetan istripubatzuk egon dira dagoeneko. Bertako hormigoia oso desgastatuta dago; eta,horregatik, autoek irrist egiten dute.

    OBRA TXIKIAK ARBOLEDAN (6.000)Gainontzeko auzoetan bezala, Arboledak ere obra txikiak egiteko beharra du: Aterpekokantxako iluminazioa ez dadila bakarrik aterpe barrutik plztu, frontoian argia piztekointerruptorea dutxetatik kanpo jartzea, umeen olgetarako parkeetan iturriak jartzea,paperontzi eta hiri-altzari gehiago jartzea, herriko perimetroan hobekuntzak (argiteriahobetzea, putzuak sortzen diren guneak kentzea, kunetak egitea eta mantentzea ...)

    UGARTETIK JUNKALERA DOAN KALE ZATIA EGOKITZEA ( 30 .OOO)

    Ugarteko gurutzetik autopistaren pareraino dagoen kale zatia oso utzita dago gauregun. Espaloia ez da egokia, kalearen asfaltoa ez dago ondo, argiztapen eskasa du etahondakinen ontziak ez daude behar bezala.

    OBRA TXIKIAK UGARTEN (1.000)Gainontzeko auzoetan bezala, Ugarten ere obra txikiak egin daitezen.

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    9/11

    e - -b e L. : .

    EL G ERO A UZOTIK A URRERA PO L lG ONO RA K O K O M UNIK A ZIO A HOB ETZEA(S EM A FO RO A K. ZE BR A B ID EA K E TA E SP AL OIA ) ( lOO .OOO )2012ko aurrekontuetan Elgero auzotik Aurrera poligonora (autobus geltokietara)dagoen komunikazioa hobetuko zela adostu bazen ere, Udalak ez du norabidehorretan inolako hobekuntzarik egin. Oraingo honetan, iazko aurrekontuetakoeskaerari beste bat gehitzen dio BILDUk: Elgeroko igoeran espaloia egitea.

    Z AB A LL A N M A TA D ER O ZA H AR RE RA IN OK O E SP AL OIA E GITE A (70.000)Zaballan, hiltegi zaharraren inguruan etxe multzo bat dago. Etxe hauek Gipuzkoakaleraino duten oinezko komunikazioa ez da izan beharko litzatekeen modukoa.

    O BR A TXIK IA K ZA B AL LA N ( l .OOO)Gainontzeko auzoetan bezala, Zaballan obra txikiak egiteko.O B RA T XIK IA K T RA P A GA R A NE N ( lOO .OOO )Trapagaranen asko dira asetzeke dauden behar kolektibo txikiak. Horietarako partidabat izateko beharra ikusten du BILDUk.IA ZK O (2011) A URREK ONTUETA N ONA RTU ZIREN ETA O RA INDIK RE B ETE EZ DIRENP A RT ID A K B E TE TZ EA .

    Trapagaranen, 2013ko ekainaren 7an

    Orats Arana Butroe J uan J osGoitia Setien Oihane Gonzalez Garcia

    b trapagaran

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    10/11

    B IL DU TR APA GA RA N UDA L TA L DEA K ,O IH ANE GONZA L EZ GARC IA ,J UA NJO GOITIA SETIEN E TAO RA TS A RA NA B UTRO EZ INEGOTZIEN B IDEZ,

    - '1 J U N 20 1 3

    R

  • 7/28/2019 Propuesta presupuestos 2013 aurrekontu proposamena. 2013-06-07

    11/11

    BILDU TRAPAGARAN UDAL TALDEAK,OIHANE GONZALEZ GARCIA,JUANJO GOITIA SETIEN ETAORATS ARANA BUTROEZINEGOTZIEN BIDEZ,

    < g b . . .. . .-

    HONAKOA ADIERAZTEN DU:

    BILDU TRAPAGARAN ohartu da berdeguneak (Iorategiak direla, sasiteak direla ....) garbitu etamantentzeko garaian, ez dagoela inolako irizpide zehatzik. Hori dela eta, gerta daitekeerdiguneari auzoei baino arreta handiagoa eskaintzea. Horren aurrean, herriko zonalde guztiakaintzat hartuko dituen planifikazio bat egiteari ezinbestekotzat deritzo.

    Hau guztia kontuan hartuta,BILDU TRAPAGARANek proposamen hau egiten du :

    1.- Berdeguneak garbitu eta mantentzeko, hilabetereko planifikazio bat egitea. Planifikaziohorretan bai erdigunea, bai auzoak kontuan hartu behar lirateke.2.- Planifikazio horren aldizkako segimendua egitea. Eraberean, ekintzen etengabekobalorazioa egitea.3.- Maiztasunez, ur-estolderia garbitzea; batez ere, udazken partean. Izan ere, hosto eroriekjarioan eragina izan eta arazoak sortzen dira.

    Trapagaranen, 2013ko ekainaren 7an

    Orats Arana Butroe J uan J os Goitia Setien

    b O trapagaran

    Oihane Gonzalez Garcia