Upload
ander-otaegi
View
220
Download
7
Embed Size (px)
DESCRIPTION
historiako lanaren proba
Citation preview
KIROL EZBERDINEN AZTERKETA HISTORIKOA
Lasarte-Oriak, nahiz eta herri oso berria izan, historikoki kirol tradizio oso handia izan
du. Horregatik, oso interesgarria da garai batean egite ziren kirolak aztertzea, gaur egun egiten
direnetara iritsi arte, ikusteko nola eman den progresio hori. Gaur egun, badirudi futbola dela
indarrean dagoen kirol bakarra herri honetan, baina ikusiko dugu nola historikoki eta baita
gaur egun ere kirol interesgarri eta oso ezberdinak praktikatu izan diren eta praktikatzen
jarraitzen diren. Horrela, kirol hauek egiten dituztenak omenduz eta kirolak egiten ez
dituztenak hauek egitera hurbil daitezen. Izan ere, herri hau mugimendu eta progresio
konstantean dago. Hau lortu ahal izateko, Lasarte-Oriako kirolen inguruko azterketa historikoa
egingo dugu.
Arrauna:
Lasartetik oria ibaia igarotzen da, baina garai batean bertan ur gehiago zegoen eta
garbiago mantentzen zen. 1946an Joxe Antonio Lasak lehen aldiz batelen estropadak antolatu
zituen San Pedro festetan. Helmuga eta irteera hipodromoko irteera eta helmuga izanik.
Erlojuaren kontra bi ontzi abiatu ziren, bat alde batera eta bestea bestera, lau ziaboga beteaz.
1948an apustua egiteko modua ezarri zuten eta irabaziak herriko Misericordia eta Hospitalari
laguntzeko erabili ziren. 1955ean ibaian ur gutxi zegoela eta lehen jardunaldia jokatu eta gero
bertan behera gelditu zen, harriekin arraun asko hautsi baitziren. Urteroko jardunaldi hauek
Joxe Antonio Lasa saria izendatu zituzten, bi egunetan banatzen zen eta bietan egindako
denboren batuketak izendatzen zuen irabazlea. Nahiz eta izen ematea irekia izan, 1950ean
herriko gazteentzat proba bat antolatzen hasi zen. Jokatu nahiz zutenentzat bi ontzi egokitu
ziren, bakoitza bi arraunlarik osatzen zuen eta egundoko arrakastaz ospatu ziren Santa Ana
egunean.
1949ko Joxe Antonio Lasa sarian lagun kuadrila batek Michelinen izenean jokatu zuen
eta 1953an Michelin arraun kluba sortu zen. Bautista Oliden lanik gabe geratu zen eta 7 seme
alaba eta emaztea ezin mantendu, eta Michelin fabrikara jo zuen lan eske, arraun talde bat
osatzearen truke. Enpresak proposamena onartu egin zuen eta Oliden sendiak arraunari ekin
zion Michelinen izenean, Bautista lanean hasita. Bautistaren anai eta iloba pare bat eta Orioko
beste gazte batzuekin trainerilla osatu eta lehenengo urratsak eman ziren Lasarten horrelaxe.
1953an Donostiako batel estropada irabazi eta garaipenen bide arrakastatsua abiatu zen.
Lorpen garrantzitsuena 1956ean iritsi zen, Portugaleten Espainiako Txapelketa irabazi
baitzuten. Bi urte lehenago, Portugaleten baita ere, Michelinek trainerilletako Espainiako
titulua ere eskuratu zuen.
Hamar urteko atsedenaren ondoren, arraunaren bigarren aroa hasi zen Lasarten
1967an. Aurreko planteamendu eta politika aldatu eta Antonio Olidenek handik eta hemendik
jendea ekarri zuen trainerua osatzeko. Beste hainbat herritako morroskoak ekarriarazi zituen
eta Lasartekoekin batera talde indartsu bat sendotu zuen. Antonio Oliden baserriz baserri ibili
zen mutil indartsuak bilatzen eta egunkarietan ere deialdiak jarri zituzten, baina erantzuna ez
zen oso arrakastatsua izan. Olidenek arraun bat sekula ikusi ez zituzten gazteak ontzian sartzen
ituen lehen ikasgaiak jasotzeko. Denborarekin, ahala beharrez joan ziren ofizioaren
gorabeherez jabetzen. Michelinek lokal bat hartu zuen Orion eta horixe zen arraunlarien
egoitza. Entrenamenduak ere bertan egiten zituzten normalean. Hala ere, Lasartetik Oriara
zihoazen urak ere aprobetxatzen zituzten serieak lantzeko. Arraunlariei, beste klub askotan ez
bezala, entrenamendu eta estropadetan egindako kilometroengatik ordaintzen zitzaien.
Arrauna, emaitza honek bultzatuta, sakonki bizi izan zen Lasarten hirurogeigarren hamarkadan.
Ikertzaileak ere etorri ohi ziren, Michelingo traineru eta arraunen sekretuak miatzera
ezkutuan.
Arraunaren munduan, betidanik helbururik maitatuena Kontxa izan da eta Michelinek
birritan lortu zuen Kontxako bandera haizetaratzea Konstituzioko enparantzan. Lehenengoa,
1969an lortu zuen. Ordura arte lasartearrek elastiko gorriak erabiltzen zituzten, baina
Kontxako bandera honetan estreinatu zituzten kolore urdin eta horiak eta hemendik aurrera
azken hauekin jarraitu zuten, bedeinkazio moduan. Bigarren garaipena 1973an lortu zuten.
Garai haietan herriak jarraipen handia egin zion traineruari, haren arrakasta zela medio.
Jokatzen zuten bakoitzean Okendoko plaza jendez lepo egoten zen haiei harrera egiteko zai,
arraunlariak agurtzeko itxaropenarekin. Kontxako bi bandera hauez gain, 1969an
Santanderretik ekarritako Espainiako txapelak ere oihartzun handia izan zuen.
Horrez gain, aulki mugikorrean ere Michelinek Europako hainbat hiri garrantzitsutan
izan zuen ordezkaritza Joxe Luis Kortari esker eta Espainiako hiru txapelketa irabaztea ere lortu
zuten.
Hala ere, emaitza txarren zapore garratza baino atsekabe handiago bat gertatu zen,
1975ean tragedia gertatu baitzen Orioko uretan. Entrenatzen ari zirela ontzia irauli eta bi
arraunlari ito ziren. Kolpe ikaragarria izan zen eta uzteko zorian egon baziren ere, urte hartan
hildako bien izenaz bataiatu zuten Michelinen trainerua, “Eugenio eta Benito”. Lau urte
gehiago iraun zuen, baino 1979an klubaren arraunaren atala amaitu zen eta arrazoiak oraindik
ere argi ez dauden arren, Michelinek agur esan zion arraunaren munduari.
Atletismoa:
Korrika egiteko instalazio berezik ez denez beharrezko, oso zaila da zehaztasunez
esatea noiztik egon diren atletak Lasarten, baina XX. Mendeko gora beheren inguruan jakiteko
baba biderik. Korrikalari asko ibili ziren lehiaketa baten batean ez bazen, apustuak irabazteko
nahian. 1918an adibidez, Justo Urdanpilleta eta Anton Gordok erronka bat izan zuten San
Pedro festetan. Urdanpilletak apustu bat irabazi zion begiak estalita, ibilbidea goitik behera
ikusi gabe ezagutzen zuela erakutsiz. 1925ean Inazio Alkortak Gipuzkoako txapelketa irabazi
zuen 400 metrotan. Urte bat lehenago, 1924ean, Biyak bat elkartea atletismo sekzioan hasi
zen, baina ordurako Lasarteko hainbat korrikalari joanak ziren Añorgara eta haserre xamar ibili
ziren, herritarrak kanpora joan zirelako. Biyak batek pertiga, diskoa, pixu jaurtiketako bola eta
hesiak erosi zituen, baina urtebete beranduago deialdi bat egin zuen, inork erabiltzen ez
zituenez herdoila hartzen ari zirelako.
Lasarterik sona eman zion korrikalaririk handiena Migel Zialzeta oriar txapelduna izan
zen. 1925ean lehen proba garrantzitsua irabazi zuen, Fortunaren lasterketa, marka guztiak
hautsiz. 1928an Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen, pistako bi probatan, 1500 eta 5000
metrotan, bietan errekorrak hautsiz. Urte horretan bertan, Espainiako txapelketan bigarren
izan zen. 1932ko Otsailaren 28an Lasarteko Hipodromoan Espainiako kross txapelketa jokatu
zen. Zialzetak buruko tropelean egin zuen proba guztia, baina azken itzulia burutzen ari zirela
erretiratzeko keinua egin zuen. Hala ere, lagunen mehatxuen eta aurkarien harrotasunen
aurrean oriatarrak aurrera jo, aldea ateratzea lortu eta bakar bakarrik sartu zen azken
zuzengunera. Espainiako txapelketa irabazi zuen, aurreikuspen guztiak hautsiz eta Lasarte eta
Orian omenaldi bat egin zioten. Hainbat urtez jarraitu zuen txapelketa garrantzitsuak irabaziz.
Bere korrika egiteko modua ikusgarria eta gailenezina zen, baina ez zuen entrenatzea gustuko
eta nahiago zituen gau alaiak. 1934an bere azken krossa irabazi eta pixkanaka itzaltzen joan
zen bere izena gerra iritsi arte. Espainian barrena joan behar ian zuen eta hortxe amaitu ziren
txapeldun handi honen garaipen eta markak.
Gerra ondoren, pistako talde bat osatu zen Lasarten, Amarako estadioan entrenatzen
zutenak. Michelingo futbol zelaiaren inguruan proiektu bat aurkeztu zen, baina ez zen aurrera
atera eta bi urteren buruan pista gizonek utzi egin zuten atletismoa. 1944tik aurrera azaldu
ziren zeresana eman zuten kross gizonen belaunaldiak. Soldaduskan korrika egiten zutenak,
etxean egoteko denbora gehiago izateko abantaila zutenez, gazte asko horregatik hasi ziren
korrika koartelean eta hortik zetorkien zaletasuna. 1946ean Leandro Romok bigarren mailako
kross guztiak irabazi zituen eta Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen. Hurrengo urteetan lehen
mailan parte hartu zuen, baina futbolean jokatzen amaitu zuen, Real Sociedaden. Real
Sociedaden aritutako lasartear futbolari batzuk, aldi berean, korrikalari eta taldeak emandako
dirua gorde eta bizikletaz joaten ziren lasterketa jokatzen zen herriraino ezkutuan. 1953an
Michelinek talde bat atera zuen. Baina urte batzuetan atletismoak herrian jaitsiera izan zuen.
Lasarte Orian, atletismoaren aro berria 1974-75ean hasi zen. Javier Castro
Landaberriko ikastolako kirol heziketako irakasle izendatu zuten eta hurrengo urteetan
egondako atletismoaren harrobia bertan kokatzen da. Hasieran eskolako instalazioak nahikoak
ziren eta eskolarekin parte hartzen zuten, baina jubeniletara iristean Michelin klubera
igarotzen ziren, adinean aurrea zihoazenei irtenbide bat aurkitzeko. Horrela, Michelin-
Landaberri elkartea sortu zen. Honen bidez, atletismoa apenas lantzen zuen herri bat,
espezialista anitz edukitzera igaro zen 20 bat urteren buruan eta Michelin-Landaberrik titulu
asko lortu zituen Gipuzkoa eta Euskadi mailan.
1934ean Lasarteko Caddies Club izan zen Estatu mailan beteranoen lehen lasterketa
antolatu zuena eta parte hartzaileek bete beharreko baldintzak ziren: 28 urte izatea eta azken
lau urteetan probetan az parte hartu izatea. 1895ean Santos Uribek beteranoe 800
metroetako Estatuko Txapelketa irabazi zuen, baina lesio batek hauek egitea galarazi eta
martxa egitera igaro zen. Bertan, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako hainbat txapelketa irabazi
ditu.
1956an “Cross de las Naciones” urtean behin antolatzen zen munduko krossik
garrantzitsuena Lasarteko hipodromoan jokatzen hasi zen eta bertan jokatzen jarraitzen da
Urtarrileko azken igandean. Gizon eta emakumeak aritzen dira kategoria guztietan. Urteetan
zehar munduko atleta garrantzitsuenetariko asko igaro ziren Lasarteko hipodromotik.
Lasarte-Oria Bai Krossa:
1995. urtean lehen aldiz, Ostadar K. F.-ak Lasarteko lehen kross herrikoia antolatu
zuen. Honen helburua, Lasarten kirola bultzatzea, kirolaren inguruko festa bat antolatzea eta
dirua lortzea izanik. Hasieran, zerbait xumea bezala hasi zen, baina urtero haziz joan da. Gaur
egun ere, Urriko azken igandean ospatzen da urtero, inguruko gazte eta korrikalari hoberenak
biltzen dituena. Horrez gain, 2000. Urtetik aurrera, Lasarte-Oria Bai Kross Txikia ospatzen da.
Bertan, Lasarteko haur eta gazte asko ateratzen dira eta izugarrizko arrakasta du. Lasarteko
kross ospetsu hau, urteroko zita galdu ezina da Lasarte-Oriako biztanle ororentzat.
Zirkuitu automobilistikoa:
1923an Donostian kotxeen pieza eta laginen inguruko erakusketa bat ospatu behar zen
eta zerbait ikusgarria erakusteko gogoa zegoen etorriko ziren pertsona garrantzitsu eta turista
askoren artean. Asko pentsatu, aztertu eta ikertu ondoren erakustaldi honen ezaugarriekin bat
zetorren gertakizun bat ospatzea erabaki zen eta horrela sortu zen maila goreneko proba
automobilistiko bat. Horrela, Lasarteko zirkuitua sortu zen. Zirkuitu hau ez zen ustekabean
sortu, baizik eta mendean zehar eraikitako bide eta errepideak erabili ziren, Lasarteko zirkuitua
naturalki eraikia zegoen. Oso argia zen pertsona bat konturatu zen Oriako rekta egokia zela
irteerako tokia kokatzeko, Lasarteko rekta azken azeleraziorako egokia zela, helmuga egokia
Orian zegoela, Andoainerako errepidea egokia zela gidarien abileziak ikusteko, Urnieta eta
Hernanikoa autoen motorren potentzia proban jartzeko … Konponketa batzuk egin eta
helmuga parean ezarritako tribuna batzuen bidez lehen karrerek erakutsi zuten zirkuitua
paregabea eta zuen arrakasta publiko kopuruagatik. Donostiako udala arduratu zen
beharrezkoak ziren gastuetaz eta aldi berean, “Real Automovil Club de Gipuzcoa” delakoa
sortu zen 1923an. 1926an Lasarteko zirkuitua Europako Sari Nagusia bilakatu zen, proba
puntuagarria zirkuitu kontinentalaren barruan.
Esfortzu eta arazo askoren ondoren, zirkuituak honelako maila bateko proba jaso zezan
bete beharreko baldintzak betetzeko, Europako Sari Nagusia ospatu zen 1926an Lasarteko
zirkuituan. Gauzak honela, 20 eta 30. Hamarkadetan zehar Europa osotik zehar jendetza
izugarria etortzen zen Lasarte eta inguruetara, Lasarteko zirkuitua zela medio eta bertako
azpiegitura guztiak betetzen zituzten. Zirkuituak 17.400 metro zituen eta Alfontso XIII.
Erregeak, Hispano Suiza esku zuena, lehiaketeko egun guztietan zirkuitua ixten zuen goizeko
hamarretan eta handik aurrera guztiz debekatua zegoen bertan ibiltzea.
Irteerako posizioak zozketa bidez esleitzen ziren eta gidariak irteerako marratik gertu
egoten ziren, hasiera markatzen zuen tiroa entzutean autora korrika joan eta autoak
arrankatzeko. Rosemayer emakumea izan zen bakarra ausartu zena gizonen aurka aurre
egiten. Bi istripu tragikok puntu negatiboa jarri zuten 1924 eta 1925 urteetan. Proba nagusiaz
gain, abiadurarena, autoek gozamena eskaini zuten haien bataila ikusgarriekin eta ondoren
hamabi orduko lasterketa ezarri zen, bi gidarik gidatze lanak banatzen zituztela, bata bestearen
ondoan eserita. Horrez gain, ez dira ahaztu behar motoak, sidekarrarekin edo gabe.
1931 eta 1932 artean ez ziren lehiaketako lasterketak egon, Espainiar Gobernuan
erregimen aldaketagatik egon ziren arazoen ondorioz. 1933an berriro ospatu zen eta baita
hurrengo bi urteetan ere. Baina 1936an bere jarraitasuna gelditua izan zen gerra zibilaren
ondorioz, zirkuitua hobetu eta aldatzeko proposamenak indarrean zeudenean. Horrela,
1936an betirako gelditu zen hain arrakasta handia izan zuen proba hau. Hala ere, 1948an hau
berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu zen, baina ez zuen aurrera egin.
Saskibaloia:
“Aplicaciones Tecnicas del Caucho” enpresa aitzindaria izan zen Lasarte-Orian
saskibaloi talde baten sorreran. 1965ean dozena bat langile abiatu ziren bertako liga
probintzialean talde bat ateratzeko abenturan, ondo pasatzeko helburu bakarrarekin. Eskolako
kantxetan jolastu nahi zuten, baina argi faltagatik, eskuragarri zuten kanasta mugikor batekin
joaten ziren Okendo plazako frontoi argiztatura, bertan entrenatzeko. Lehendabiziko urtean,
1965-66 denboraldian ez ziren gai izan partidu bat behera ere irabazteko. Neska batzuk taldea
uztera jo zuten eta horrela, nesken bila abiatu ziren Lasarte eta Orian taldea osatzeko. 67-68
denboraldian iritsi ziren lehen garaipen eta emaitza nabarmenak eta jokalari bat, Manoli
Zumeta Mediterraneoko jokoetara joan zen Gipuzkoako elastikoa defendatuz. 1969an
Michelinek esku geratu zen taldea. 1968an Michelin aurkeztu zuen talde bakarra osatu zen,
baina bi urte bakarrik iraun zuen. 1972an neskak Gipuzkoako txapeldunak izan ziren. 1977an,
kanpoko herrietako neska batzuk taldera etorri ondoren, Espainiako jubenil mailako
txapelketan hirugarren sailkatu ziren. Talde honek emaitza honek eskuratzen jarraitu zuen,
baina 1977an Donosti taldearen esku geratu zen. Sasoetako eskola ere arduratu zen eta hasi
zen nesken saskibaloi taldeekin lan egiten. 1981-82an Michelin talde Lasartearrak, Gipuzkoako
saskibaloi historian mugarri bat ezarri zuen, txapelketa probintzial guztiak irabazi baitzituen
nesketan, benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailan. Hurrengo urteetan taldeak
gutxiagotzen joan ziren eta Michelin baseko taldeetan oinarritu zen 1992an desagertu zen
arte. Hala ere, urte hauetan lau Lasartear nesken Lehen Mailara iritsi ziren, Arantxa Maiza da
horietako bat. 1987an Ostadar K.T. sortu zen eta gizonezkoen arlora dedikatu zen, Lasarten
historiko egon den hutsune hau bete nahian. Hala ere, honek ere urte guti iraun zuen. Horrela,
saskibaloiak ez du inoiz lortu garrantzia handia Lasarten, nahiz eta nesketan emaitza onak lortu
izan diren.
Azken urteetan gaur egun arte, ez da talderik egon senior mailan Lasarte-Orian. Hala
ere, eskola kirolean lana egiten jarraitu du Landaberri ikastolak eta urtero nesken taldeak atera
dira kategoria ezberdinetan. Aurten, Ostadar S.K.T aspaldiko kontuan gogora ekarri nahian,
saskibaloian berriro arreta jarri eta neska talde bat atera du kadete mailan. Oraindik ere,
ikusteke dago nolakoa izango den kirol honen etorkizuna Lasarten eta arrakasta lortzen badu
taldeak sortzen joate diren. Izan ere, azken urteotan saskibaloi zale lasartearrak kanpora atera
behar izan dira jolastu ahal izateko.
Bola eta Toka:
Bolatokien historia sagardotegiena bezain zaharra da eta kupelak zituen baserriak,
kanpoan bolarekin aritzeko egokituriko txokorik ez zuen falta. Garai batean sagardotegi adina
bolatoki zegoen eta Lasarte-Orian hainbat tokitan aurkitu zitezkeen. Antzinakoak estali gabek
ziren eta eguraldiaren menpe egon behar zen jolastu edo ez jolasteko. Bolak 6-7 kilokoak ziren,
sagarraren ipurdi-ondoak aprobetxatuz eginak eta bolak artetik ateratako 10-12 kilotakoak.
Ongi kontserbatzeko uretan gordetzen ziren, zartatu ez zitezen. Migel Campos berak egiten
zituen bolak, torno bat eta egurrezko bi pitoirekin. Bola jokoa, hastapenetik, apustu bide
bilakatu zen, dirua beti zegoen tartean. 1908an Oriako bolatokian apustu ospetsu bat jokatu
zela jakin badakigu, baina ez zen ez lehena ez azkena izango. Erronda ordaintzeko ere sistema
paregabea zen. Hamar bat lagunek boloetan jokatu eta azken biek edandakoa ordaintzen
zuten. Lehenik eta behin, gerra aurretik etzanda tiratzen zuten denak, “azpijana” teknika berria
asmatu arte, gaur egungoaren antzekoa. Lasarte-Orian txapelketetan ibilitakoak ere badira eta
1934an jokatu zen lehen Gipuzkoako txapelketa ofizialean bezalaxe, denetan ordezkariren bat
egon da. Bola zaletasuna eta bolatoki kopurua goitik behera amildu da. Gaur egun,
bolatokietan oso jende gutxi dabil, nahiz eta hauek bizirik gordetzen duten euskal kirol
zaharrenetariko hau. Bola eta toka uztarturik joan dira beti eta lehen aipatutako bolatoki
guztien aldamenean tokarako leku bat zegoen eta betik bukatzean besteari ekiten ioten.
Topako txapelketak ere hamaika jokatu dira eta Lasarte-Oriatarrak hemen ere ibili ziren.
Zaldi karrerak:
Izatez Donostiakoa bada ere, Lasarteko hipodromoa esan izan zaio beti eta lasartearrek
bere sentitu dute. Gure hipodromoa Europako hoberena izatera ere iritsi zen. Donostiako
Ondarretako paduretan egin zuten hipodromoa da Lasartekoaren aurreko zuzen-zuzena eta
hura 1907an inauguratu zuten. Lehen mundu Gerrak zaldi karrera guztiak geldiarazi zituen
kontinenteko herrialde guztietan eta Belgikako eta Frantziako hipodromoak itxi egin ziren.
Horrela, mugatik hurbil kalitateko eta neurri handiagoko beste bat egin ote zitekeen bururatu
zitzaien. Alfontso XIII.a erregearen eta Goeorges Marquet Donostiako Kasinoko zuzendariaren
eskutik, Oria ibaiaren alboan hipodromoa eraikitzeari ekin zioten eta 2000 pertsonentzako
tribuna altxatu zuten eta zelaia prestatu zuten. Hau dena, hamar hilabeteko denbora laburrean
eraiki zuten. 1916ko uztailaren 2an inauguratu zuten eta Donostiako Sari Nagusia ospatu zen,
jendetza ospetsu asko bildu zirela: Alfontso XIII.a, Maria Kristina, printzea, infanteak …
Nazionalitate guztietako prestatzaile, jockey, koadra gizon eta zaldiak biltzen ziren Lasarten eta
topagune bihurtu zuten atzerriko jabe eta zaletuek. Gerra amaitzean, bakoitza bere herrialdera
itzuli zen. Hala ere, Donostiak ez zuen bere proben izen ona galdu nahi eta 1922an milioi erdi
pezeta eman zizkion irabazleari, zifra ikaragarria ordurako. Eromena izan zen egun artakoa eta
mundu osoko jendea etorri zen, baita Aga Khan indiar printze mitikoa. Honek erakusten du
nolako sona lortu zuen lasterketa donostiarrek.
Lasarteko hipodromoan urtero jarraitu zuten zaldi karrerek, baina gerra zibilaren
ondorioz lau urteko geldialdia egon zen 1936-40 artean. 1955ean lasterketetako pista aldatu
zen, hondarra belarragatik aldatuz eta barruko pista bat eraikiz entrenamenduetarako. 1966an
hipodromoaren sorreratik 50 urte betetzen zirela, Donostiako lehendabiziko Urrezko Kopa
(Copa de Oro de San Sebastian) jokatu zen. Gaur egun, Urrezko Kopa udarako denboraldiko
probarik esanguratsuena izaten jarraitzen du azken 20 urteetan bezalaxe. 1992tik aurrera, hiru
proba nagusi ezarri ziren: Diputación Foral de Gipuzcoa, Copa de Oro eta Gobierno Vasco.
Hipodromoaren sorrera ez zen bakarrik onuragarria izan kirol honen zaletuentzat,
baizik eta gizarte fenomeno txiki bat bilakatu zen. Diru-sarrera berri bat, erlazioa beste jende
mota batekin, beste bizi moduen ezagutza eta laburbilduz, gertutasun bat gure mundutik
kanpo zirudien zerbaiti. Asko izan dira hipodromoaren ondorioz Lasarte eta Oriara etorri eta
bertan gelditu zirenak. Hala ere, Lasarte eta Orian ez dira profesional asko atera jockey bezala
arrakasta izan dutenak. Maximo Begiristain da horietako bat, nahiz eta ez Lasarten jaio, bertan
hazi eta hezia eta historiak eman duen jockeyik handienetariko bat da. 43 kilo pixatzen zituen
eta bera zen guztietan hoberena.
Gaur egun ere, Lasarten zaldi karreretako zaletasunak bizirik jarraitzen du eta udarako
igande guztietako zita ezinbestekoa da hipodromokoa. Teddy lehen zaldi irabazlearekin hasi
eta Pazifiksturm Urrezko Koparen azken garailera iritsi arte, asko izan dira Lasarteko
hipodromoko zaldi karreretan lehen postuan sailkatutako zaldiak. Horrez gain, zaldi
munduarekin erlazionaturiko beste proba batzuk ere ospatu dira, hala nola, poloa eta zaldi
konkurtsoak.
Areto Futbola:
Lasarte-Orian lehen aldiz areto futbolean lehiaketa ofizialetan 1980-81 denboraldian
jokatu zen eta aitzindariak Txartelen izenean jokatu zuten, Areto Futboleko Gipuzkoako
Federakuntzak antolatutako lehiaketetan. 1982an hemengo batzuk Asador Dana Onara igaro
ziren eta bigarren mailan jokatu zuten. 1986-87 denboraldian lehen mailara igotzea lortu zuten
eta 1988-89 denboraldian pronbitziako txapeldunak bilakatu ziren. Bar Patricio hirugarren
mailan hasi zen 1984an eta bi urtetan lehen mailara iritsi ziren, Bar Bolatokiren patrozinioa
eskuratzea lortuta. Ostadar kirol taldeak ere berdina egin zuen 1985-86an hasita. Honela
urteetan zehar hainbat talde sortzen eta eraldatzen joan dira gaur egun arte. Gaur egun,
talderik garrantzitsuena Aldatz taberna da, lehenengo erregional mailan jokatzen duena.
Kategoria txikiagoetan, 1980tik aurrera jokatu izan da Futbitoko Gabonetako
Txapelketa. 1980 eta 1990 artean, talde lasartear ezberdinek Gipuzkoako txapelketa
eskuratzea lortu zuten alebin, infantil eta kadete mailatan eta jokalari batek baino gehiagok
lortu zuen Gipuzkoako selekzioarekin jolastea. Horrez gain, Txema Valles lasartearrak 1990ean
Euskadiko beteranoen taldean Tbilissi-ra (Georgia) jo zuen txapelketa bat jolastera.
1983an Ostadar kirol taldeak lehen herriko txapelketa sortu zuen, inskripzioa irekia
izanda Lasarte-Oriako parte hartzaileentzat. Lehen urtean 18 talde zeuden eta hortik gora eta
gora joan da gaur egun arte. Gaur egunean, 40 bat talde daude eta taberna arteko txapelketa
bihurtu da. Tabernek taldeak patrozinatzen dituzte, kamiseta eta partida ondorengo erronda
batzuen truke. Arrunta da, ostiral arratsalde eta asteburuetan, lasartear gazte eta ez hain
gazteak areto futbolean jokatzen ikustera joatea.
Futbola:
Edozein talde federatu eta Gipuzkoako futbol txapelketa jolastu baino lehen, Oriako,
Lasarteko eta Andoaingo eskolek bere indarrak neurtzen zituzten periodikoki, urte askoz luzatu
zen lehia sortuz. Lasarte eta Oriakoen arteko pikeak ekiditeko, lehen taldea sortu zen 1923an
Biyak Bat izenarekin, Oria eta Lasarteko auzoak elkartzeko intentzioaren erakusle garbia izanik.
Lehen denboraldia 1924-25ean jokatu zuten 2. kategoriako Serie B-an eta txapeldun gelditu
ziren, partidurik galdu gabe. Hipodromoko kanpan jolasten zuten eta aurkariek lasartearrek
menderatzen zituzten zelaiko erliebe eta ondulazioak kontra zituzten. Ondoan zegoen baserria
bilakatu zen aldagela, baina dutxarik ez zegoenez Oria ibaiko uretara gerturatu behar izaten
zuten entrenamendu eta partidu ostean izerdiak kentzera. Andoaindarren aurka egondako
partidu baten gora behera eta liskarrek, santzio handiak ekarri zituen eta lasartearrek izen ona
eta kategoria galdu zuten.
Lehiaketez gain, beste metodo tradizional bat bi talde lehian jartzeko erronkarena zen.
Desafioaren baldintzak idatzi eta dei bat egiten zen egunkarien bidez, zeintzuk jokatuko zuten
eta partidaren tokia eta lekua espezifikatuz, aurkariren batek desafioa onartzearen esperoan.
1925etik aurrera Oriako Beti Aurrera taldeak erronka ugaritan parte hartu zuen. 1933-34an
federazioan inskribitu ziren eta 3. Kategoriako txapelketan parte hartu zuten. Horrez gain,
Caddies taldea ere bazegoen Lasarten eta 1934-35 urtean 2. Kategoriara igo ziren. Partidu guzti
hauen eszenatokia hipodromoa izan zen, nahiz eta Lasartek ikaragarrizko estadioa zuen
1929an inauguratua. Esperanza kirol elkarteak Arkaitza eraiki zuen, honela deitzen zen
estadioa, nahiz eta gerra aurretik Michelinen esku geratu. Gerra bitartean ez zen futbolean
jolastu. 1940ean aktibitatea berreskuratu zen eta Caddies Clubeko gazte berdinek Lasarteko
Club Deportivo-ren izenean jokatu zuten Arkaitzan eta bigarren mailako titulu probintziala
lortu zuten. Zaletu kopuru handiak taldeari diru kopuru handi bat eman zion eta modu
ikaragarrian ospatu zuten. Talde honek itxaropen handia zeukan, baina Oriako Klub Deportivo-
rekin batera, Michelinen sorrerarekin desagertu egin ziren.
1947an Manuel Stinusek S.D. Michelin taldea sortu zuen. 194748 urtean Michelinen
lehen taldea 2. Regional mailan inskribitu zuten eta 1948-49an igotzea lortu zuten. Jokalariei
entrenamenduko 13 pezeta ematen zitzaikien eta horrez gain, prima extrak zeuden jokalari
batzuen jokabide ona saritzeko. 1956an Lasarteko Michelin enpresako taldeak Torinon
ospatutako Txapelketa Internazionala irabazi zuen, Michelin fabriken artean jolastu zena.
Honen ondoren, historikoa zen zerbait lortu zuten estatu mailako futbolean,bigarren mailara
jaitsi ondoren. Bi urtez jarraian ez zuten partidurik galdu eta 3. Mailan plaza bat eskuratu zuten
lehen aldiz, 1970ean.1977-78an posturik hoberena lortu zuten maila honetan,
bederatzigarrena. Baina, jokalarien nahiaren aurka, urte honen ondoren talde lasartearra
desagertu egin zen maila altuko txapelketetatik. Urte hauetan zehar, Osasuna, Tenerife,
Atletico Madrileño eta maila honetako taldeak Michelinetik pasa ziren, ikusle handia biltzea
lortuz. Michelinek goiko taldea bertan behera utzi zuen, baina ez zen futbol mundutik
desagertu, benjamin, alebin,infantil eta jubenil mailako gazteak hezten jarraitu baitzuen, maila
guztietan tituluak lortuz.
Gertakari horien ondorioz, 1962an C.D. Texas jaio zen eta talde batekin lehiatzeaz gain,
hainbat txapelketa antolatu eta hondartzako txapelketetan parte hartu zuen. Urte askotan
zehar, gogo askorekin baina beharrezko bitartekorik gabe, ahal izan zuten toketan entrenatu
zuten. Hasieran hipodromoko kanpan, gero Urbate auzoan aldagela eta dutxa gabe eta baita
Garaikoetxea ikastolan ere. Texas urte berean 5 kategoria ezberdinetan taldea izatera ere iritsi
da, baina gaur egun, arrazoi ezberdinengatik, talde bakarra du gizonezkoen 2. erregional
mailan, Texas Lasartearra izenarekin.
1970ean probintziako talde ezberdinetan jolasten zebiltzan Lasarte eta Oriako jokalari
batzuek, talde bat osatzea erabaki zuten herriko futbolariek osatua, beste toki batzuetatik
zetozenen laguntzarekin. Honela C.D. Lasarte sortu zen, baina izena aldatzera behartu ziete eta
S.D. Lasartearra izendatu zuten. S.D. Lasartearra 2. erregional mailan jokatu zuen eta beti izan
zen talde apal bat. Hala ere, 1978an 1. Erregional mailara igaro ziren eta 1980an Preferente
mailara iritsi ziren. 198182 denboraldiaren ondoren, S.D. Lasartearra taldeak agur esan zion
behin betiko futbolari.
Ostadar Kirol Taldea:
Talde hau 1987-88 urtean hasi zen Conchako hondartzako txapelketa jolasten alebin
mailan. Urte gutxiren ondoren, haien oinarria indartzea lortu zuten eta denboraldi batean 5
talde izatera iritsi ziren 1991-92 denboraldian. Ostadar modu xumean hasi zen futbolean,
baina gaur egunean Lasarteko talde entzutetsu eta garrantzitsuena da, bai futbolari eta bai
beste kirol askori dagokionez. Talde honen filosofia betidanik egon da auzolanean, lankidetzan
eta herriko kirolarietan oinarritua. Lagun talde batek sortua, gaur egun ehundaka eta
ehundaka haur, gazte eta ez hain gazte dabiltza bertan. Bertan, kirolik garrantzitsuena futbola
izaten jarraitzen du eta maila guztietan, haur eskolatik hasi eta erregionaletara iritsi arte, talde
bat baina gehiago ditu. Nesketan ere talde bat du emakumezko erregionalen 1. Mailan. Gaur
egun, futboleko talde nagusienak kadeteena, Euskal Ligan dagoena aurten lehen aldiz eta
erregionalena da, Preferente mailan dabilena.
Futbolaz gain, Ostadarrek sekzioak ditu areto futbolean, tenisean, saskibaloian,
atletismoan,mendian, errugbyan, zikloturismoan, palan eta beste hainbatetan. Horrez gain,
Lasarteko kross herrikoia, porra ezberdinak eta beste hainbat ikuskizun eta jardunaldi
antolatzen ditu herriko kirola bultzatzeko.
Emakumezkoen futbolari dagokionez, 1970ean izan zen Lasarte eta Oriako neskek
osatutako talde batek futbol partidu bat lehen aldiz jokatu zutenean Oñatiren kontra. 1971ean
hainbat entrenatzen hasi ziren eta hainbat lagunarteko partidu jolastu zituzten. Garai artatik
1991era arte, ez da Lasarten nesken futbolik egon, urte honetan Ostadar Kirol Taldeak talde
bat inskribitu zuenean Gipuzkoako erregional mailan. Taldea apuntatu zuten Gipuzkoako
Futbol Federakuntzan epea amaitzen zelako, baina oraindik taldetik izan gabe. Deialdi bat egin
zuten komunikabideen bidez eta 18 neska aurkeztu ziren futbolean inoiz jolastu ez zutenak.
Lehen urtean partidu bat bakarrik irabaztea lortu zuten, azkenekoa.
Urte hartatik aurrera gaur egun arte, Ostadarren beti egon da futbol talderen bat
emakumezkoena. Talde bat baino gehiago izatera ere iritsi dira, formakuntzako kategoriatan
taldeak aterata. Gaur egun, Ostadarren emakumeen talde bakarra dago, Gipuzkoako
erregional mailan.
Lasarten futbolaren inguruan izen propioak ere badaude. Entrenatzaileen artean,
Josean Iruleguik Lehen Mailako bi talde zuzendu zituen (Erreala eta Español) eta bigarren
mailako beste lau. Miguel Etxarri, errealeko bigarren entrenatzaile eta Eibarreko entrenatzaile
gorena izatera iritsi da eta horrez gain, baita Euskal Selekzioko entrenatzaile izatera. Jokalariei
dagokionez, asko dira Lehen Mailara jolastera iritsi diren lasartearrak, bereziki Errealean
jolastuta. Hauen artean esanguratsuenak Julio Olaizola (Errealarekin bi liga eskuratu zituena)
eta Javi Olaizola (8 urtez Mallorcako kapitaina) dira. Arbitroei dagokionez, Leandro Romo
Bigarren Mailan arbitratzera iritsi da. Horrez gain, Lasarten eta Errealean sinbolo bat den
Mitxelo Olaizola lasartearra dago, 20 urtez baino gehiagoz Errealeko utileroa izan dena eta
horretan jarraitzen duena.
Esan beharra dago, gure gizartean futbola beti kontsideratu izan dela errege kirola eta
eskola guztietan praktikatu izan dela, beste edozein kirolen gainetik eta gaur egun ere,
izugarrizko aldearekin, kirolik praktikatuena da eta jokalari eta zeresan gehiena duena.
Golfa:
XX. mendearen hasieran Donostia udan oporretan joateko hiriburu nagusia zen. Maria
Kristina erregina, beste askoren artean, zen udaro Donostiara etortzen zenetako bat. Bere
etorrerak, gorteko eta aristokraziako beste asko ekartzek zituen eta goi mailako jendea bertan
izaten zen Uztaileko hasieratik Irailaren erdialdera arte. Donostia oso polita zen bere
hondartza, klima suabe, paseo etab.engatik, baina hau ez zen nahikoa turista kanpotarrak
erakartzeko. Gauzak honela eta beste toki batzuetan ikusiriko arrakastaren ondoren golf
instalazio eta hipodromoa eraiki eta gero, 1913an golf zelai bat eta hipodromo bat eraikitzea
erabaki zen, hiriaren erakargarritasuna areagotzeko. Komisio bat osatu zen hau eraikitzeko,
Laffite jauna buru zela. 1911ean tekniko bat etorri zen eta Donostiako inguruak miatu
ondoren, joko honek eskatzen zituen beharreko baldintzak betetzen zituen toki egoki bat
bakarrik aurkitu zuen eta hau Lasarten zegoen. 1914an eraikitzen hasi eta bi urtetan amaitu
zen. Golf zelaia Lasarteko sarreran kokatua zegoen, Atso Bakar Berri baserriaren ondoan,
errepide generalarekiko paralelo eta Vascongaden Trenaren ondoan. Zelaia terreno naturalean
diseinatua zegoen, 240.000 m2-ko extetsioa zuen eta bederatzi zulo zituen.
Zuloen “par” deritzona aldakorra zen. Hasieran makilak egurrezkoak ziren eta gerra
ondoren altzairuzkoak egiten hasi ziren, gaur egun arte izan dute aurrerapena erakutsiz. Pilotei
dagokionez, alde ikaragarria dago orduko eta gaur egungo piloten artean. Makilak eduki eta
ikutzeko aukera zuten bakarrak “caddyak” ziren. Gehienak lasartear gazteak ziren, jokalariekin
batera zihoazenak, zelai osoan zehar makilen poltsa eramaten zutenak, trukean diruren bat
lortuz. Caddyek ezin zuten golfean jolastu, bakarrik urtean behin jolastu zezaketen haientzat
egiten zen txapelketa batean. Horretarako, 15 egunetan entrena zezaketen, eguna argitzetik
lehen jokalariak iritsi arte. Esan behar da, gehienak klandestinoki jolasten zutela eta jokalari
askok baino maila hobeagoa lortu zutela. Jokalari aurreratuenak irakasle bihurtzen ziren eta
basikoena ikasteko arazoak zituztenei laguntzen zieten. Lasarteko lehen golf entrenatzailea
Paco Mujika izan zen, nahiz eta historiko gehiago egon ziren bera eta gero.
Golfean lehiaketak eguneroko kontua ziren. Txapelketa indibidualetatik Lasarte eta
ondoko herrietako jokalariak aurrez aurre jartzen zituen inter golf txapelketetara arte. Angel
de Miguel (Munduko Txapelduna izandakoa), Ramon Sota (Severiano Ballesterosen osaba), eta
beste asko ibiltzen ziren Lasarteko golf zelian. Nicasio Sagardia lasartearrak Espainiako
txapeldun izatea lortu zuen 1944, 1945, 1948 eta 1951ean. Beste asko ere izan ziren golflari
profesional izatera iritsi ziren lasartearrak. Horiez gain, aipatu beharra dago hirurogeiko
hamarkadan Espainiako amateur hoberena izan zen lasartearra, Carlos Gainza. Aipatu
beharreko beste batzuk Arruti familia dira, bai Jesus Mari eta Jose Manuel anaiek eta haien
seme-alabek Espainiako txapeldun izatea lortu baitzuten.
50 urtez baino gehiagoz bizi izan zen Lasarteko golf zelaia, txikiegia geratu zela
kontsideratu zuten arte eta 1968an azken txapelketa jolastu zen Lasarten. Hala ere, urte askoz
golfaren sugarrak bizirik iraun zuen Lasarten eta 90. hamarkadara arte asko ziren Hondarribi,
Biarritz eta ondoko beste golf zelaietara gerturatzen jarraitu zuten lasartearrak. Horren
ondorioz, 1992an lehen aldiz Lasarte-Oriako lehen txapelketa antolatu zuten, herriko jokalariei
erreserbatua. Txapelketa hau San Juan de Luzen jolastu zuten eta hainbat urtetan zehar bizirik
jarraitu zuen. Hala ere, gaur egun ez dago inolako Golf txapelketarik eta golf zaletuak ere oso
gutxi geratzen dira. Nork daki ea noizbait herrian gutxi baino bizirik dirauen golfaren sugarrak,
noizbait herrian berriro ere golf txapelketaren bat ikusten duen.
Herri Kirolak:
Segalariak:
Sega apustuena, aurreko gizalditik datorren kontua da. XVII. Mendean jokatzen zirela
dakigun arren, paperetan desafio bate berri ez da jaso 1888an baino lehen. Urte hartakoa
Zumaburu auzoan jokatu zen, orduan zegoen Sumao uhartean. Harrez gero, Sumaon ez zirenak
Miracamposen jokatu zituzten. Hala ere, Sumaon 1950etik aurrera sari eta apustu asko jokatu
izan ziren. Urte hartatik aurrera, hurrengo hamar urteetan sega apustu asko jokatu ziren. Joxe
Mari lasartearrak jokatu eta irabazitakoak ziren son handiena lortu zutenak, herritarren
aurrean irabazten baitzituen. 1955ean jokatu zen Sumao uharteko azkena Joxe Antonio
Senperenak irabazi zuena eta gero soro bikain haietan etxeak eraiki zituzten, gaur egun
Zumaburu auzoa dena eta hor amaitu ziren sega apustuak.
Joxe Mari Lasaren ondoren, Lasarte-Orian urte dezente igaro behar izan zen beste
segalariren bat agertzeko. Antxon Erauskin “Etxetxo” 1975ean plazaratu zen lehenengoz.
1976an Euskal herriko txapelketa irabazi zuen Etxetxok Jauregin. 1987an Gipuzkoako txapela
eskuratu zuen eta hurrengo urteetan ere txapel asko eskuratu zituen. Telleria baserriko
Manuel Arteagak 1977an egin zuen debuta eta Euskadiko gazteen txapelketa irabazi zuen.
1979an Euskadiko txapelketan hirugarren geratu eta hura izan zen bere azken lana.
Harrijasotzaileak:
Oriako Juan Joxe Egaña izan zen aitzindaria harrijasotzen eta pultsuan. Inguruko
erromerietako egitarauan beti egiten zitzaion zulo bat bere gaitasuna eraus zezan. Hurrengoa
Larrekoetxe baserrian 1913n jaiotako Pello Sarobe izan zen eta 1933tik aurrera 5 urtez harriak
jasotzen ibili zen plazaz plaza. Gerra ondoren ere, egon ziren aldian aldiko harrijasotzaile
onenak lasartearrak zirenak, baina ondoren urte askotan zehar ez zen herriko ordezkari
ezagunik azaldu. Luis Mari Telleriak marka onak lortu zituen 1990eko hamarkadan, 14
urterekin hasi zen harriak jasotzen eta 1991ean Euskadiko txapelketa bereganatu zuen eta
hurrengo bi urteetan errepikatu zuen hau. Horrez gain, San Pedro jaietan harrijasotzaile
onenen erakustaldiak dastatzera ohitu ziren 90. Hamarkadan. Gaur egun,honekiko zaletasuna
asko gutxitu da eta baserri batzuetan salbu, ez dago honekiko interes handirik herrian.
Lasarteko elizaren atzean zutik zegoen harri batek gurdiaren pasua galarazten zuen.
Joxe Mari Lasak gurdiarekin tiraka bidetik kendu eta etxera eraan zuen. Urteen poderioz,
ospetsua bilakatu zen harrijasotzeko erabili zuten harri hura. Ez zen oso astuna, 139 kilo, baina
oso labaina izanik, zaila izaten zen hedulekurik aurkitzea eta gutxi izan ziren bizkarrera jaso
zutenak. Lehena, Joxe Ibar Urtain izan zen 1948an, San Pedro festetan antolatutako jaialdian
Arkaitza futbol zelaian. Harriari izena ere jarri zioten, “Sausta Txiki”. Gipuzkoako inguruetatik
jende asko etortze zen harria jasotzen saiatzera, baina batzuk ezin zuten, nahiz eta 200 kiloko
beste harri batzuk altxa. Azken aldi 1984an saiatu eta jaso zuen Arteagak, baina ordutik
aurrera, nahiz eta proposamenak jaso, harria gordeta mantendu zuten jabeek.
Aizkolariak:
Hogeigarren hamarkadan, Oriako Egaña azaldu izan zen inoiz erakustaldiren batean.
Antonio Soraluze “Korta” azpeitiarra soldaduskatik bueltan Lasarteko Teresategi baserrira
etorri zen bizitzera eta handik ez zen mugitu. Aizkoraren munduan ospetsua bilakatu zen.
1940tik aurrera, txapelketa eta apustuetan onenekin aritu zen borrokan eta garai artako
aizakolari haindienetako bat bilakatu zen. Erronka gustuko zuen eta sarri onartzen zituen beste
era bateko apustuak. Adibidez, 1946an Michelingo futbol zelaian Kortak 45 ontzako 8 enbor
ebaki zituen Miguel Sukuntzak 5 kilometro korrika bete baino azkarrago. Lasarten, herriko
semeez gain, urteetan zehar aizkolari onenak ikusi izan dira betidanik.
Korrikalariak:
Miguel Aldaz oriarrak makina bat desafio jokatu zituen 1950etik aurrera eta onenen
kontra aritu zen apustuen saltsan. 1947an egin zuen debuta eta profesionaen bideari primeran
ekin zion lehenengo 13 apustuak irabaziz. Lortutako emaitzak ikusita, berak aurkariei abantaila
eman ohi zien. Garai hartako izarrekin aurrez aurre lehiatu eta irabazi egin zien behin baina
gehiagotan. 1960.en hamarkadan utzi egin zuen profesionalen mundua.
Idi demak:
Joxe Mari Lasarena izan zen 1949n entrenatzen ikusi izan zen lehenengo idia. Harekin
aritu zen urte batzuetan sari ezberdinak irabaziz. Beranduago Korta azaldu zen eta beste
hamaika herritan garaipenak eskuratu zituen. Ondoren Pepe Eneako Antonio Telleriaren idiak
nabarmendu dira 197oetik aurrera. Hauez gain, beste asko ere badira idi deman aritu diren
lasartearrak, nahiz eta gaur egun ere, baserri batzuetan salbu, honekiko zaletasuna galdu den.
Besteak:
Aipatutako alorrak alde batera utzita, beste alor batzuetan ere nabarmendu izan dira
Lasarte-Oriatarrak. Sokatiran adibidez, hogeigarren hamarkadan hipodromoan antolatzen ziren
Euskal Jaietan lasarteko auzoen ordezkaritza izan zen. 90. Hamarkadara arte, San Pedro
jaietako egitarauetan antolatu izan ziren tabernen arteko soka tira txapelketak. Aprategiko
enparantzan bestalde, igande goizetan aurrez aurre jarri ohi zituzten ahariak indarrak neur
zitzaten eta baita oilarrak ere. Txingekin eta trontzan ere lehiaketa asko ikusi izan dira herriko
festetan. Orga Jokoa eezaguna bada ere, Iparralden jolasten baita, espezialista bat izan dugu
arlo horretan, Joxe Ramon Arteaga. 1991ean adibidez, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun
izan zen.
Argi dago Lasarten, Euskal Herriko beste puntuetan bezalaxe, herri kirolekiko
zaletasuna eta desafio kopurua jaitsi egin dela, baina hala ere, herriko festetan eta beste
zenbait egun seinalatutan bizirik dirau mota honetako proben erakustaldiak.
Mendia:
Lasarten betidanik egon izan da mendizaletasun handia eta aspalditik egon dira
elkarteak mendiak eta mendizaleak zaintzen. 1941etik aurrera C.D. Lasarte, 1948an Michelin
eta urte batzuk beranduago Santa Barbara. Guztien ekintza eta helburuak ziren naturaz
gozatzearren, edonori mendira joateko erraztasunak eskaintzea. Elkarteen ohiko lanerako
martxa zen jai egunetan ibilaldiak antolatzea. Zerrenda bat zabaldu ahal bazen autobusa bete
eta egun guztirako Euskal Herriko mendiren batera egun pasa abiatu. Aspertzeko betarik ez
zitzaien gelditzen. Trikitixa, txaranga edo kantaren bat abestuz ez zen inoiz alaitasunik falta.
Mendira joaten zirenak alpargata hutsez ezagutu ditugu eta euria egiten bazuen katiuska
batzuk babesten zituzten oinak. Geroago azaldu ziren bota bereziak. Herriko mendizaleak
Euskal Herriko eta kanpoko txokotara iritsi dira. Elkarteek sari berezi batzuk eskaintzen zituzten
mendizaleen merituk nolabait eskertzeko.
Hala ere, normalean Euskal Herri barrena ibili ohi ziren herriko mendizaleak, kanpora
irteerarik ez zen ezagutu hirurogeigarren hamarkadara arte. Eskaladaren espezializazioa ere
sakondu egin zen hirurogeigarren hamarkadatik hona eta azken hogei urteetan asko igo da
eskatzaile kopurua. Betidanik, entrenamendurako toki aproposa izan dute Santa Barbara.
Bertan bide ugari ireki dituzte lasartearrek eta ohikoa da asteko edozein egunetan bertan
herrikoren bat paretan gora ikustea. Altuera handiko mendiak egiteari 1980an ekin zioten eta
gaur egun arte hamaika espedizio antolatu dituzte. 1985ean Batasuna Kirol Taldeko espedizio
bat abiatu zen lehen aldiz Aconcaguara eta Txomin Otaegi, Txema Contreras, Gustavo Viejo,
Jose Manuel de la Serna eta Josu Agirretxek arrakastaz gainditu zuten tontor ospetsu hura.
1992an Josu Agirretxe, Jose Antonio Martin eta Txomin Otaegi 13 partaideko espedizio batean
abiatu ziren Indiako KUN mendira eta 7035 metroan dagoen gailurra hiru Lasarte-Oriatarrek
soilik lortu zuten. Oinez igota zerutik gertuen ibili den Lasarte-Oriako neska Arrate Otaegi izan
da, 1993an Iparraldeko 13 lagunekin Aconcaguako tontorren gailurra egin zuen, 6959 metroan
kokatua. Eskaladan ere, meritu handiko balentriak eginak dira herriko mendizaleak. Hauez
gain, mountain bike edo eski zeharkaldi luzeak burutu zituzten Batasuna Kirol Elkarteko
ordezkari batzuek eta gaur egun ere honelako espedizio asko eta asko egitea ohikoa da
herritarren arten.
Pelota:
Pelotan jokatzeko 90 graduko angelua osatzen duten bi horma nahikoak dira eta
auskalo noiz entzun zen lehen aldiz pelotaren hotsa Lasarten, horretan aritzeko bazeuzkaten
eta makina bat txoko. Okendo plazan egondako pelotalekua, 2010ean botatakoa, ezin da
zehaztu noiz eraiki zuten, baina bai oso zaharra zela. Betidanik izan zuen eta kantxa txarra eta
zaharraren fama, zorua oso zatarra eta frontisa zuloz beterikoa. Ongi losa bakar bat omen zuen
eta denak hor jotzen saiatzen omen ziren. Hala ere, frontoi horretan artzeko baino, ohitura
handiagoa izan zuten lasartearrek kontzejupeen lau hrmen artean sartzeko. Hori eskola baten
azpian eraiki zuten hogeigarren hamarkadan eta 1965 inguruan hor denda bat eraiki zuten
arte, oriarren aurpegi gehienak ikusi ziren bertan urteak joan eta urteak etorri. Lasarten ere,
gaur egun, Lasarteko udaletxe zaharraren azpian dagoen arkupean jokatu zuten, Guardia
Zibilak beran kuartela jarri eta pelotan jokatzea debekatu zuen arte. Kontzejupeak gustuko
bazituzten, eliza azpiko hormetan jokatzeak ere xarma berezi bat zuen. Elizaren ate handia
izaten zen frontisa. Hauez gain, gerra aurrean beste frontoi batzuk ere bazeuzkaten.
Urretakoa bertako familiarena zen eta urtean zehar lagunentzat bakarrik gordetzen
zuten nahiz eta noizean behin jaialdi batzuk antolatzen zituzten. Txapelketa batekin ere hasi
ziren gerra ostean, baina Marinako Komandantzak debekatzean bertan behera geratu zen.
Estanko atzean betse pelotaleku bat zegoen, baita beste bat hipodromo atzean … Pelota
partidurik gabeko meza ondorenik ez zen igande goizeta izaten. Oriako Pedro Egizabal eta
Teodoro Alkortak mende hasieran aurre egin zieten Gipuzkoako edozein herritatik etorritako
bikoteei eta guztiak burumakur atera ziren Oriako frontoitik. Geroago, Azkoititik Lasartera
bizitzera etorritako Joxe Iguaranek izan zuen oihartzun handiena. Aramendi azkoitiarrarekin
batera 1932 eta 33an Gipuzkoako eta Espainiako tituluak eskuratu zituen. Joxe Iguaran
kenduta, gaur egun arte lorpen handirik egindakorik ez da izan nola Lasarten hala Orian.
Agustin Usabiaga pelotari polita izan zen Iparraldean trinketean aritutakoa.Patxi
Elosegik ere gaztetik erakutsi zuen pelotan aritzeko dohaia, baina gerrak kalte egin zion.
Errenteriako Romualdo Okariz Gipuzkoako txapelduna askotan izandakoa gurera etorri eta
pelotak egiteaz arduratu zen urte askotan. Lasarten izugarrizko pelota gosea zegoen eta
kontzejupean aritu nahi zuenak txanda hartu beharra zuen. Orduak eta orduak egoten ziren
gazte asko kontzejupean eta zenbat desafio jokatuko zituzten dirua tarteko. Gizonen artean bi
emakume ere bazebiltzan: Iñaxi Añorga eta Demetri Arteaga. Elkarren kontra aritzen zirenean,
5 zentimo ordaintzen zituzten ikusleek eta apustuak gurutzatzen zituzten. Iñaxik gizon askok
baino gehiago jokatzen zuen eta esan izan da ez zuela inoiz galdu.
1948an bataiatu zuten Michelineko pelotalekua eta eskuz jokatu izan bada ere,
gehienbat paletaz aritu izan da frontoi honetan. Okendoko frontoia berriz, 160ean eraiki zen.
Hurrengo urtean Michelinera kanpotar ugari etorri ziren lanera, nafarrak gehienak, eta
pelotarako zaletasuna zutenez, pelotaleku berriari sekulako martxa eman zioten, tokirik ez zen
egoten jokatu nahi zuten guztientzat. Joxe Mari Ituarte Lasarten bizitako andoaindarra
profesionaletan aritu zen urte askoan. 1969 eta 1972 artean buruz buruko torneoak eratu ziren
herritarrentzat eta horrez gain, Michelin, Intza, Gonzaga eta Luises erakundeek ere txapelketa
artxan jarri zituzten. Bertan, ondoen arituriko lasartearra Joxe Solano izan zen.
1968an Gipuzkoako Pelota Federazioak lehen aldiz herriarteko txapelketa antolatu
zuen (Interpueblos izenenz ezaguna) eta garai artan Lasarte-Oriak udaletxerik izan ez arren,
parte hartzeko onespena jaso zuen. 1969an historiako sailkapenik honena lortu zuten,
finalerdietara arte iritsiz, gero txapeldun izan zen Segurak kanporatu zituen. Ordundik gaur
egun arte, urtero Lasarte-Oria edo Lasarte izenez beti izan dira herriarteko txapelketan.
Lasartearren artean azken urteetako pelotaririk ezagunena Juan Mari Arteaga izan zen.
Afizionatu mailan Gipuzkoako txapela irabazi zuen hainbat aldiz eta behin baita Espainiako
txapela ere. Horrez gain, 1982an Mexikon Munduko Txapelketan txapeldunorde izan genuen.
1983an profesionaletara pasa zen eta hainbat torneo irabaztea lortu zuen.
1980an Michelinek eraikitako kiroldegiko pelotalekuan Joxe Solanok pelota eskola jarri
zuen martxan eta gaur egun ere mutil kozkor asko ibiltzen dira bertan, eskola bere eme Joxe
Feixek eramaten badu ere. Lasarten beste ezertan baino gehiagotan eskuz aritu bada ere,
beste espezialitateetan ere aritu izan dira lasartearrak. Denborapasaz paletaz nahiz palaz asko
ibili izan dira, baina bakan batzuk besterik ez dira gora heldu. Gaur egunean, 2000. Urtean
hasita, urtea zehar binakako pala txapelketa jokatzen da bikote lasartearren artean. Finala
Santa Ana egunean jokatzen da eta herri guztia gerturatzen da bertara.
Gaur egun, Lasarten makina bat frontoi daude. Michelinen barrukoa, kanpokoa,
trinketea, kiroldegikoa, oriakoa, eskolakoa … Pelotak ere antzinako zaletasuna galdu badu ere,
oso ohikoa da lasartear haur eta gazteak herriko frontoietan pelotan aritzen ikustea.
Errugbya:
1961ean Gipuzkoako rugby selekzioak, Kataluniakoare kontra jokatu zuen Michelinen,
kirol ezezagun hura hedatu asmoz. Garai artan Michelin elkartea saiatu zen talde bat
ateratzen, baina Espainiako Federazioak ez zuen onartu enpresa baten publizitatea egiten
zuela iruditu zitzaiolako. 1978an Jesus Castillo donostiarrak Euskal herriko Rugby Eskola
Independentea sortu zuen eta Gipuzkoako beste herri batzuetan beste eskola independenteak
sortuz, elkarren artean aritu ziren jokatzen, Iparraldera ere irteera dezente eginez. Europako
hainbat txokotara era egin zituzten irteerak. Lasarten ere antolatu zen eskola bat.
Hipodromora doan errepidean bertan aritu ziren entrenatzen lehen urteetan, gero institutu
eta azkenik kiroldegian. 1992an obalantzeko baloiare eguna ospatu zen Lasarte-Orian eta
lehen aldiz rugby amerikarraren erakustaldi bat eskaini zuten Miarritzeko Atlantasek eta
Bartzelonako Boxersek. Landaberri eskolan ere saiatu ziren gazteak 1991-92 artean baina e
zuen jarraipenik izan. Horrez gain, 1991-92an hasi zen rugbyarekin, baina urte batzuen
ondoren ezerezean geratu zen. Aurreko urtean, 2012an, rugbyari bultzada ematen saiatu zen
berriz ere Ostadar eta talde bat ateratzea lortu zuen, Beltzak-Ostadar taldea, antzinako Beltzak
taldea gogora ekarri nahian. Lortu dute taldea ateratzea Lasarteko gazteez, kanpoko batzuk
ekarrita eta ligan lehiatzen ari dira. Michelingo futbol zelaia ere prestatu dute rugbyan ibiltzeko
eta bertan aritzen dira entrenatzen astero. Aurten ligako hainbat partidu ere jolastera heldu
dira Lasarten eta kirol honekiko zaletasuna gora doa berriz ere herrian.
Txirrindularitza:
Bizikleta bat edukitzea gutxi batzuen esku zegoenean ere, Lasarte eta Orian baziren
batetik bestera txirrinda baten gainean ibiltzen zirenak. 1910ean Sebastian Etxaniz lasartearrak
Gipuzkoako txapelketa irabazi eta urte horretan bertan egin zuen debuta profesionaletan.
Baina bere garaipenek baino gehiago, oihartzun handiagoa izan zuen Larramendirekin egin
zuen apustu batek. Ia Gipuzkoa osoari eman zioten buelta eta aise menderatu zuen
lasartearrak. 1923an Biyak Bat elkartearen sorrerarekin batera, txirrindulari talde bat jaio zen
klubaren izenarekin. Talde honetakoak gertu ibili ziren askotan, baina karrera ofizialik ez zuten
irabazterik izan. 1924an hasita, lau urtez “Lasarteko Zirkuitua” izendaturiko lasterketa antolatu
zuen Biyak Batek. Euskal Herriko espezialista onenak etortzen ziren et komunikabideetan
egundoko garrantzia ematen zitzaion sariaz jabetzeko asmoz. Lasarte eta Oriako denda eta
partikularrek opariak eskaintzen zituzten parte hartzaileen artean banatzeko.
Errepideak zuloz beterik, ia beti egoera txarrean zeuden eta bizikleta asko zulatzen
ziren. Garai hartan bizikleta zeukaten mutil kozkorrek ez zuten beste gazteei uzteko borondate
handirik, eta lapurretak maiz gertatzen ziren. 1926ean lasterketa berezi bat prestatu zuten:
distantzia labur batean, helmugara azkena iristen zenak irabazten zuen. Hilario Beloki izan zen
makalena eta aldi berean trebeena. 1931ti aurrera, herri mailan jokaturiko karreretan
nabarmendutako lasartearrak kanpora irteten hasi ziren. Urte hauetan, Tomas de Sosa izan zen
gehien nabarmendu zen lasartearra, Espainiako selekzioarekin ibili baitzen eta Euskal Herriko
itzulira joatea ere lortu zuen. 1941ean “Lasarteko Zirkuitua” probari jarraipena eman zioten et
urte berean Oriako txapelketa herrikoia jokatzen hasi zen.
1948an Michelinek talde bat sortu zuen profesional mailan. Lasartear asko zeuden
talde honetan eta jokatutako lasterketa gehienetan garaipena lortu izan zuten taldeka, ez
zegoen ekipo indartsuagorik. Taldearen sorrerarekin batera, Michelin urtero proba bat
antolatzen hasi zen San Pedro jaietan, lehengo profesionalentzat eta gero afizionatuentzat utzi
zen. 149an Jexux Mari Etxaniz hasi zen karrerak irabazten eta hiru urte geroago Gipuzkoako
Txapelketa irabazi zuen. Dohaiak eta ahalmena bazituen, baina lanak ordu gehienak kentzen
zizkion eta horrekin konformatu behar izan zuen. 50.hamarkadan Anjel Sagasti nabarmendu
zen errepidean, Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu zuen eta beste hainbat karreretan ere
garaipen garrantzitsuak lortu zituen. 60. Hamarkadan ere ugari izan ziren txirrindularitza
karreretan ibilitako lasartearrak, baina ez zituzten emaitza garrantzitsurik lortu.
1977an Batasuna K.K.T. herriko gazteentzat lasterketak antolatzen hasi zen eta
lasartearrek bakarrik hartu zezaketen parte. 1984an lehen aldiz, txirrindulari guztientzat ireki
zen, Gipuzkoako Federazioko lasterketa ofiziala bihurtuz. Batasunak antolatutako sari honek
suspertu egin zuen azken urteetan lokartuta zegoen Lasarte-Oriako txirrindularitza. Horrez
gain, 1986an Lasarte txirrindulari eskola eratu zuten, hemen gazteak herrian has zitezen. 40
bat haur zebiltzan Lasarteko Txirrindularitza eskolan Joxelu Perezen esanetan eta kategoria
desberdinetan ibili ziren herriko gazteak. 1985ean herriko afizionatuentzat probak
errekuperatzekotan, txirrindulari batzuk “Lasarteko Zirkuitua” antolatzen hasi ziren berriro.
Honen guztiaren ondorioz, Lasarten txirindulariak ateratzen hasi ziren berriro.
Garrantzitsuenak Sebastian Centeno (Euskadiko Txapelduna eta Espainiako hirugarren
izandakoa), Martzelino Santxez (Euskadiko Txapelduna) eta Patxi Arteaga (Gipuzkoakoa) izan
ziren. Ordutik gaur egun arte, lasartearren artean txirrindularitzarekiko zaletasunak bere
horretan iraun du. Hala ere, herriko talde baten faltan, herritar gazteak kanpora atera behar
izan dira txirrindularitzan aritzeko eta badira emaitza garrantzitsua lortu dituztenak.
1965ean Donostiak eskuratu zuen txirrindularitzako Munduko Txapelketa antolatzeko
eskubidea. Pistako lasterketak Anoetako belodromoan jokatu ziren eta errepidekoak
“Lasarteko Zirkuitua” zenez ezaguna zen ibilbidean. Oriako zuzengunean kokatu zuten helmuga
eta baita irteera ere. Munduko espezialista onenak ikusteko aukera hark ikaragarrizko
ikusmina piztu zuen kirolzale guztien artean, baina etsai gaizto bat zuen Iraileko aste hartan,
eguraldi txarra. Irailaren 2 eta 5 artean jokatu ziren lasterketa guztietan euriak ez zuen etenik
izan. Horrela, espero baino ikusle gutxiagok jarraitu zituzten probak. Goizeko zortzietatik
lasterketak amaitu arte, errepideak moztu eta galarazi egite zuten zirkulazioa. Euskadi,
Espainia eta mundu guztiko txokoetatik gerturatu zen jendea eta Oriako belardietan makina
bat kanping ezarri zituzten bisitariek, munduko nazionaitate guztietako jendea bildu zen
Lasarten. Kirol arloan gauzak primeran atera ziren, eguraldia salbu eta Lasarten jokaturikoa
izan zen ordura arteko Munduko Txapelketa azkarrena, 39,5 km/h batazbestekoarekin. Eddy
Merckx, Jacques Anquetil eta beste batzuk ziren pronostikoetan, baina britainiar ezezagun
batek irabazi zuen, Thomas Simpsonek.
Manolo San Jose lasartearra ere oso abila zen bizikletan ibiltzen eta 1951ean Manuel
Sagardiaren probokazioei jaraituz, 1951ean apustu bitxi bat onartu zuen oilasko bat jokoan
zela: ezetz bete Irubideko itzulia 18 minutu baino lehen, manilarrik,sillinik eta frenorik ez zuen
bizikleta batean. Oso erraz lortu zuen eta 9 minututik bera kostatu zitzaion bidea betetzea.
Gero zailagoa lortu zuen. Lehen buelta bizikleta batekin eman zuen, bigarrena bi bizikletarekin
(batetik bestera hiru aldiz aldatuz) eta azkena hiru bizikletarekin (batetik bestera ere hiru aldiz
aldatuz). Hiru bizikletak baldintza berdinetan zeuden: manilar, sillin eta frenorik gabe.
Manoloren abileziak zeresan handia piztu zuen Euskal Herri osoan eta herri askotatik deitu
zuten bere abileziak erakuts zitzan.
Honez gain, Lasarten beti egon da zikloturismorako zaletasuna. 1965ean Mariano
Valles, Inisate eta Manolo San Joserekin batera, lehen talde zikloturista sortu zuten, S.D.
Michelin. Urte onenetan 100 zikloturista baino gehiagok jantzi zuten klubeko maillota.
Ohikoena jai egunetan irteerak egitea zen, baino partaide askok espedizio garrantzitsuetan ere
parte hartu zuten. Honekin paraleloki, Batasuna K.K.T.-ak zikloturista batzuekin sekzio propioa
sortu zuen eta urte osoan zehar irteerak antolatu zituzten Euskal Herrian zehar. Hala ere,
hamar urteren buruan, jende faltagatik bertan behera geratu ziren zikloturisten taldeak. Gaur
egun ere, bada jendea zikloturista moduan aritzen dena bai bakarrik, bai taldean, baina ez
dago klub edo talde ofizialik.
Maialen Chourraut:
Aurrez aipaturiko kirolari guztiak emaitza esanguratsuak eskuratzea lortu duten arren,
azken urteetan kirol munduan emaitza garrantzitsuenak lortu dituen lasartearra Maialen
Chourraut Yurramendi izan da. 1983an jaiotakoa, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen
da eta Atletico San Sebastian taldean dabil. Kirol ezezagun honekiko zaletasuna 15 urterekin
hasi zitzaion, udako kursilo batean Kontxako ondartzan piraguan ibiltzen hasi zenean. Handik,
Atletico San Sebastian taldean sartu eta berehala hasi zen emaitza nabarmenak lortzen mundu
honetan. Euskal Herrian honekiko dagoen zaletasun eta laguntza gutxiak kontuan hartuta, 18
urterekin Kataluniara joan zen, La Seu de d´Urgell-era, han kirol hau praktikatzeko baldintza
egokiak dauden Espainiako toki bakarra baita. Egunero entrenatuz, ikaragarrizko emaitzak
lortzera iritsi da. 2009ko Munduko Txapelketan bigarren izan zen, zilarrezko domina
eskuratuta. 2011ko Munduko Txapelketan berriz hirugarren izan zen, brontzezko domina
eskuratuta. Hala ere, emaitzarik harrigarri eta esanguratsuena 2012an lortu zuen Londresko
Joko Olinpikoetan. Bertan, K1 slalom proban hirugarren sailkatu eta brontzezko domina
eskuratu zuen. Kirol munduan altuen iritsi den kirolaria da, Olinpiar Jokoetan domina bat
lortzea eskuratze ere lortu baitu eta nork daki ia hurrengo urteetan urrezko domina lortzen
duen lehenengo lasartearra izango den.
Nely Carla Alberto:
Maialen Chourrautez gain, Londresko Olinpiar Jokoetan beste domina bat ere izugarri
bizi izan zen Lasarten, Nely Carla Alberto Donostian jaiotakoarena, nesken eskubaloian
zilarrezko domina lortu baitzuen Espainiako selekzioarekin. Nahiz eta jaiotzez donostiarra izan,
mutil laguna Lasartekoa du eta Lasarten bizi izan da hainbat urtez eta bertan jarraitzea
pentsatzen du. Horregatik, beste lasartear bat bezala kontsideratu daiteke. Frantziako Le Havre
A.C. taldean dabil eta lehenago 2010ean Espainiako Liga eta Kopa eskuratu zituen Itxako
taldearekin.
Maialen eta Nely lasartearrei, ekitaldi berezi batean omendu zitzaien Lasarten 2012ko
irailean Londresko Olinpiar Jokoetan lortu zituzten zilarrezko dominengatik. Mundu osoan
Lasarte bezalako herri gutxi izango dira, urte batean bi olinpiar domina eskuratzea lortu baitu.
ORIAKO SORGIN DANTZA
Oriako Sorgin Dantza balio ukaezina duen legatu historiko-kulturala da. Ihauterietako
errito eta dantzak Europa eta mundu osoan barreiatuta daude, baina badira zenbait bereziak
eta zehatzak testuinguru geografiko batean. Hauetako bat, Europa osoan zehar zabaldua,
Gipuzkoan gorde da, Oria auzoan, gaur egungo Lasarte-Oria udalerrian eta hau Sorgin Dantza
da.
Sorgin Dantza izenez ezaguna, gizonezkoen ihauterietako konpartsa bat da, bandera
bat jasotzen duen buruzagi batek zuzendurikoa. Dantzariek bi errenka paralelo osatzen dituzte,
errito honetan tradiziozkoak diren bi mozorro motei dagozkienak: ezkerreko errenkada
sorginek osatzen dute, gona gorriz eta txirikordatutako ile-orde horiz neskatxa nekazari
jantzitako gizonek; eskuinetara intxisuak jartzen dira, galtza eta alkandora zuriz jantzitako
gizonak, kartoizko kapela luze batez burua estalia daramatenak. Banderaren koreografiazko
kokaerak aldatzeko aginduak ematen ditu. Dantza hau, musika eta koreografia azterturik, argi
gartzen da oso zaharra izango dela.
Sorgin Dantzaren hastapenei eta historiari dagokionez, Brunet enpresaren sorrerarekin
lotu behar da, Irundako Gaien eta Kotoizko Ehunen Lantegia, Oriako baserrigunean 1848an
eraikia. Horregatik, lantegiaren inguruan hirigune bat eraiki zen. Lantegiak aurrera egin ahala,
Bergara ingurutik, irunak eta ehunak fabrikatzen teknikoak zirenak, hasi ziren iristen. Langile
hauek, beren astialdian, inguruko beste batzuekin batera, bere zaletasun gogokoenean
jarduten zuten: euskal musika eta dantzetan. Sortzeko zuten gogo biziari esker, gaur egungo
Oriako Sorgin Dantza izenez ezaguna denari itxura eta edukia ematea lortu zuten, bai egitura
aldetik eta baita doinu aldetik. Errito berria 1880-1890 artean taxutu zutela kalkulatzen da eta
argi dago Orian sortu zela eta jantziak berak Oriakoak bertakoak zirela. Sorgin Dantza une jakin
eta zehatzetan dantzatzen zen, hala nola herriko jaietan, omenaldietan eta abarretan. Honela,
dantza hau, XX. Mendeko hamarkadetan zehar zabalduz eta indartuz joan zen eta Euskal
Herriko txoko ezberdinetan ezagutu ahal izan zuten, batzuek haien bertsioak sortu zituztelarik.
Sorgin Dantza, gaur egunean, Lasarte-Oriako edozein ekitaldi garrantzitsu dagoenean
dantzatzen da. Horrez gain, herriko festa eta beste hainbat ospakizunetan ikusten da herrian
zehar. Honela, haurrei txikitatik erakusten zaie dantza hau eta ez dago inor herri osoan dantza
honen berririk ez duenik eta dantzatzen ez dakienik. Datza hau gehien ikusten den unea,
herriko jaietan da, izan ere, herriko jai alternatiboak, Sorgin Jaiak deiturikoak, dantza honen
omenez dute izen hau. Sorgin Jaien egunik garrantzitsuena San Pedro egun bezpera da eta
bertan ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta ez hain gazte abiatzen dira bi lerrotan Oriatik
Lasartera barrena, bidea eginez kalejira alaiaren doinuarekin eta leku jakinetan Sorgin Dantza
dantzatuz. Modu honetan, Oriako Sorgin Dantzaren kulturak bizirik mantentzen jarraitzen du.