20

Sagardo Eguna 2013

  • Upload
    egunea

  • View
    230

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Sagardo Eguna 2013
Page 2: Sagardo Eguna 2013
Page 3: Sagardo Eguna 2013

maiatzak 19NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

EGUN BEREZIENAREN ESPEROAN

Egunotan hasitako prestake-ta lanak igande goizeangoiz, Sagardo Egunaren La-

gunak taldeko kideek eta sagar-doa zerbitzatu asmo duten herri-tarrek egingo duten azken zeregi-nekin amaituko dira. Guztien ar-tean atondu ohi dituzte postuak,oholtza gaina, sagardo botilezhornitu jai guneak… Eta 11:30eanemango jaiari hasiera.

ERAKUSKETA SUTEGINAurten halere, lehenago, Sutegi-tik osteratxoa egiteko aukeraizango da. 10:00etatik 14:00ak ar-te, Usurbilgo baserrietako dolare-en argazki erakusketa ikustekoaukera egongo da. Erakusketahau, ostegunaz geroztik zabalikdago eta ordutegi honetan: oste-gun eta ostiral arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Larunbat eta igandegoizez, 10:00-14:00 artean. Gai-nera, erakusketan bertan, aurrekoSagardo Egunetako edalontziakerosi ahal izango dira. Edalontzibakoitza, 2 euroren truke. Bildu-ma osoa berriz, 40 euro.

SAGARDO ESKAINTZA ZABALAAurreko urteetan herritarrak,

edota herri eragileak omenduizan dituzte Sagardo Egunari ha-siera ematen dion ekitaldian.Igandera arte itxaron beharko du-gu, aurtengo hitzordu honennondik norakoen berri izateko.Frontoiko oholtza gainetik, sagar-do botilak ireki eta bertako sagar-doa edateko aukera zabala izan-go da gero. Oraingoan ere, base-rrietako, Gipuzkoako Sagardogi-leen Elkarteko eta Labelekoekoizpena dastatzeko moduaizango da, bazkal ordura arte.Ohi bezala, jai egun honetako hi-ru txoko hauetan: frontoia, Demaeta Askatasuna plazetan. Asteaz-kenetako azoka ospatzen den gu-

nera, Askatasunara hurbildu be-harko da, edateaz gain, sabelabetetzeko. Jatekoa egongo dabertan.

GIROTZEKO, MUSIKABidean, hara eta hona, txarangaeta trikitilariak arituko dira goizeta arratsalde partea alaitzen.Txaranga bazkalostean ere kalezkale ibiliko da. Eta eguna borobil-tzeko, Fun&Go taldearekin erro-meria frontoian, 17:00etan hasita.Musika, jan edana… Giro politaizango da, eta bertako zein kan-potik datozenek, egun ederra iga-rotzeko aukera izango dute Usur-bilen.

Konturatzerako, hogeita hamabigarrena ere bidean dator. Egun gutxi geratzen dira jada.Usurbildarrentzat benetan berezia den hitzorduaren bezperatan gaude. Frontoi inguruaitxuraldatzen joango da igandera bitarte. Kaxko ingurua prestatzen hasiko da aste honenamaierarako, usurbildarren urteko jai egun nagusiaz gozatzeko. Sagardo Eguna badator,aurten, hainbat eragileren arteko elkarlanari esker osatu den egitarau zabalago baten

baitan, “1. Sagastiak Loretan” egitasmoaren barruan hain zuzen. Baina berezko nortasu-nari hutsik egin gabe, Usurbilek sagardoa izango du alkate beste behin, maiatzaren 19an.

Page 4: Sagardo Eguna 2013

txiritikNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

KARPA GUNEA,

MIKEL LABOA PLAZAN

Aurreko edizioetan txosnakokatzen zuten frontoiatzean, Mikel Laboa pla-

zan. Eta parean, goizean zehartalogileak mokadu goxo goxoakprestatzen aritzen ziren. Aurten,gune hau indartu asmo duteUsurbilgo Ernai gazte antolakun-de berriak eta Herrirak. Bi eragi-leok elkarlanean, iaz arte txosnagunea zena, karpa gunean bihur-tu dute aurtengo Sagardo Egune-rako. Goizeko 11:00etan irekikodute, eta gauera arte zabalikizango da. Egunean zehar, janedana izango da. Lehen aipaturi-ko talogileak goizez arituko diralanean. Hamaiketako ederra egi-teko aukera beraz, Mikel Laboaplazan. Jatekoari buruz ari gare-la, goiz partean bakarrik ez, ilun-tzean ere “razioak” dastatzekoaukera izango da bertan, antola-tzaileek aurreratu dutenez.

Honez gain, egitarau honenbaitan, urtero Sagardo Egunez,Usurbilen Nahi Ditugu elkarteakantolatzen duen hitzordua eretxertatu dute; aurtengoan, elka-rretaratzea, eta euskal preso etaiheslari politikoen eskubideenaldeko elkartasun txotx bereziaegingo da bertan. Arratsalde par-

tean, bazkalostetik hasi etagauera arte, musikarien txandaizango da. Bi bakarlari, talde eta

dj bana aurreikusi dituzte, Herri-rak eta Ernaik irekitako txosnagunean.

Ernai gazte antolakunde berriak eta Herrirak elkarlanean, iaz arte txosna gune zenakarpa gune bihurtuko dute aurtengo Sagardo Egunerako.

Sagardoa betiko tokietan zerbitzatuko da. Baina lehen aldiz, festak karpa bat izango du

Mikel Laboa plazan.

Maiatzak 19, igandea11:00 Karparen irekiera.Goizean zehar, taloak jateko aukera.13:00 Preso eta iheslari politikoeneskubideen aldeko elkarretaratzea etatxotx berezia.15:00 Bi bakarlariren emanaldiak.

20:00 Musika talde baten emanaldia.Ondoren, DJ baten saioa.Gauean, razioak jateko aukera.Antolatzaileak: Usurbilgo Herrira etaErnai.

Oharra: egitarau honek aldaketak izanditzake.

KARPAKO EGITARAUA

Page 5: Sagardo Eguna 2013

PUBLIZITA

TEA

Page 6: Sagardo Eguna 2013

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

“ELKARLANERAKO EREMU HANDI BAT ZABALDU DA”

Unai Agirre GipuzkoakoSagardogile Elkarteko or-dezkariaren esanetan,

‘Bizi Sagardoa’-ren ibilbidea hasibesterik ez da egin: “sagardomunduarekin eta turismoarekinzerikusia duten eragile guztiekateak zabalik dituzte”.

Sagardogintzakoak ez ezik,bestelako elkarte, instituzio etaeragile batu zarete. Ez zenegun batetik besterako kontuaizango. Unai Agirre. Elkarlan bat bila-tzeko, eragile guztiak biltzekolan egin behar izan da baina ba-bes handia lortu dugu. Iparralde-koekin harremanetan jarri garaere, baina batik bat Gipuzkoa,Bizkaia, Araba eta Nafarroakosagardogintzako lau elkarte na-gusiak batu gara. Eta baita eragi-le gehiago ere, baina egia da,prozesua luzea izan da. Etaizango da, hau hasi besterik ezbaita egin.

Helburuak sagardoaren kultu-ra eta turismoa sustatzea dira.Arlo horietan, asko dago egite-ko oraindik, ezta?

U. A. Kultura zein turismo ikus-pegitik, aukera asko ireki daitez-ke aurrerantzean. Bizi Sagardoanelkartu garenak baditugu lan ildozabalak, elkarlanean landu beha-rrekoak. Interes ezberdin askobatu dira, ez bakarrik sagardogin-tza sektoreari dagozkionak, sek-tore turistikoa ere hurbildu duguelkarte berri honetara, hainbatudaletxe eta baita eragile priba-tuak ere. Elkarlanerako eremuhandi bat zabaldu da. Azkenean,hori zen Bizi Sagardoaren helbu-rua.

Eragile pribatuak ere ageri diraekimen honetan. Irekita egon-go da oraindik beste eragile ba-tzuetara?U. A. Bai, noski. Horretan ari ga-ra. Interesa duenarentzat irekitadago. Sagardo munduarekin etaturismoarekin zerikusia duteneragile guztiek ateak zabalik di-tuzte. Asmoen artean ere bada eragi-

le publikoak eta pribatuak bategitea, azken batean, horien ar-teko elkarlan on batek ekarrikodu hemen aktibitate on bat.

Bizi Sagardoa elkartea osatu da. Duela hilabete eskas aurkeztu zen DonostiakoAquariumen eta sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzea izango dira elkarte berriaren

xede nagusiak. Lehen urratsa sendoa izan da, 30 eragile batu direlako. Tartean diraUsurbilgo hainbat elkarte eta sagardotegi. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak,

Basquetour agentziak eta Donostiako Aquariumak ere babesa agertu zioten elkarte berriari.

Bizi Sagardoaren aurkezpen ekitaldia Aquarium-en egin zen (argazkia: Sagardoaren Lurraldea).

Page 7: Sagardo Eguna 2013

“SAGARDO EGUNA ERE OSO GARRANTZITSUA DA”Baserriaren sektorearentzat ereonuragarri izango da hau.Unai Agirre. Hori oso garbi ikusidugu hasieratik. Eta izena erehortik dator. Sagar eta sagardoa-ren kultura eta turismoa izenaipini diogu, hori dena bat egindaikusten baitugu. Mila barianteizan ditzake honek guztiak bainadudarik gabe eragin behar duela,hasi lehen sektoretik eta goraino.Turismoarekin zikloa ixteko

modu bat ere bada. Lehen sekto-reak lan egiten du bigarren sek-torearentzat, edo elkar hartutadaude ia kasu gehienetan. Turis-moarekin ere lan egiten hastenzaren garaian, zikloa zeuk ixtenduzu. Hau da, azkenean bestesektoreetara salto egiten duzueta etorkizunak hortik joan be-har duela uste dugu. Hori denaondo kudeatu behar da. Poliki-poliki baina etorkizuna hortikmarkatu nahi genuke.

Usurbilgo Sagardo Egunarenbezperan gaude. Egun hauekgarrantzitsuak izango dira ereelkarte berriaren ikuspegitik,ezta?U. A. Guretzat oso garrantzi-tsuak dira, gaur egun Gipuzkoa-ko herri guztietan egiten da sa-gardo egunik edo sagardo dasta-ketarik. Ekitaldi horietan guztie-tan sagardoa presente egotea osoinportantea da.Oos argi daukagu lan egin be-

har dugula hor ere, kalitatekoproduktu bat aldarrikatzeko etaleku guztietan sagardoak beretokia izateko. Usurbilgoa oso ga-

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

-Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea-Bizkaiko Sagardogileen Elkartea-Arabako Sagardogileen Elkartea-Nafarroako Sagardogileen Elkartea-Ereñotzuko Auzo Udala-Zubietako Auzo Udala-Zeraingo Udala-Aiako Udala-Aramaioko Udala-Abaltzisketako Udala-Baztango Udala-Cuadrilla de Zuia-Valle de Aranako Udala-Ezkio-Itsasoko Udala

-Igartubeiti Baserri Museoa-Zerain Dezagun Fundazioa-Aramaioko Frutagileen Elkartea-Jo Hala Jo Elkartea-Usurbilgo Sagardoaren Lagunak-Alkartasuna Usurbilgo BaserritarrenKooperatiba-Albaola Elkartea-Urkiola Landa Garapenerako Alkartea-Polunpak Elkarte Musiko-Kulturala-Zehazten Zerbitzu Kulturalak-Aldabe Zerbitzu Turistikoak-Usurbilgo Sagastia EM-Sagardoa eta Sagarra Unibertsitatea

Bizi Sagardoa abiarazi duten eragileak

rrantzitsua da sagardo egun han-di bat den heinean, tradizio han-dikoa, eta oso errotua Usurbileneta Usurbildik kanpo ere.

Bizi Sagardoa elkarte berria Usurbilen sortu dela esan daiteke. Ia bilera denak Artzabalen egin baitira.

Page 8: Sagardo Eguna 2013

erreportajeaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

“SAGARDOAREN KULTURA

MANTENTZEN SAIATU BEHARKO GENUKE”

Udalaren eta AlkartasunaKooperatibaren aldetik bi-deratu den azterlana, Lei-

re Jauregi Nekazaritza Ingenia-riak egin du 2012ko irailetik ho-na. Usurbilgo sagastien inbenta-rioa osatu du, sagar ekoizpenaeta sagastien benetako egoerazein den behatu du, Jauregik be-rak ikerketa honen emaitzakaurkezteko, “1. Sagastiak Lore-tan” ospakizun sortaren baitan,Potxoenean antolatu zen ekital-dian zioenez.

Ikerketa bertatik bertara buru-tu du, herriko sagastietara gertu-ratu eta jabeekin hitz eginda.Gehienekin bai behintzat, izanbaita ikerketa lanean parte hartunahi ez zuen nekazaririk, edotaharremanetan jartzeko modurikegon ez delako, datu bilketa ho-netatik kanpo geratu denik ere.Halere, azkenerako, Usurbilensagastiak dituzten 41 nekazarie-kin bildu da azterlan honen egi-lea. 15 galderez osaturiko inkes-ta egin eta datu fitxa bana osatudu, lurjabe bakoitzarekin.

HIRUZPALAU HAMARKADA,SAGASTI GEHIENEKEmaitzen aurkezpen ekitaldian,Usurbilen sagardogintzarakoohiturak, kulturak bizirik jarrai-tzen duela adierazten zuen Jau-regik. Horren argigarri, bildu di-tuen datuak. Aztertu dituenUsurbilgo sagastien %87 sagar-dotarako baliatzen dira. Hamai-ka sagar barietaterekin egin dutopo nekazaritza ingeniariak.Baina Usurbilen gehienbat, Goi-

koetxea eta Urtebi handi izene-koekin. Mahairako berriz, 11 sa-gar barietate badirela jaso du be-re ikerketak. Denen artean, pa-lestrina eta errege sagarra izene-koak nagusitzen dira. Sagarrakekoizteko, ze ongarri erabiltzenduten ere galdetu zaie nekaza-riei. Gehienek ximaurra balia-tzen dute. Eta kimaketa lanei da-gokienez, ekoizle gehienek negupartean burutzen dute zereginhau.

Belaunaldi, mugimendu berriak sortu behar dira, nekazariak lagundu. Sagardogintzak,sagardoaren kulturak duen garrantziaz jabetu eta sektorea “denon artean mantentzensaiatu beharko ginateke”. Hauek dira nagusiki, joan den maiatzaren 7an, Potxoeneanaurkeztu zen “Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena” izeneko ikerketak

etorkizunera begira, sektore honetarako planteatzen dituen erronkak.

Leire Jauregi nekazaritza ingeniariak bertako sagastien inguruko azterlan bat egin du.

Page 9: Sagardo Eguna 2013

erreportajeaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

BELAUNALDI BERRIEN LAGUNTZA, GILTZARRI

Usurbilgo sagasti gehienaklandatu zituztenetik den-bora pasa da, kasu gehie-

netan, hiruzpalau hamarkada.Datu honek badu atzean bestela-ko irakurketa bat. Leire JauregikPotxoenean gogorarazten zue-nez, duela 30-40 urte, Foru Al-dundia “sagarrondo zuhaixkakerosi eta landatzeko” laguntzaekonomiko eta teknikoa eskain-tzen hasi zen. Hartara, kasugehienetan, aurrez belardia edo-ta sagastiak kokatzen ziren lursail hauetan, sagarrondo berriaklandatzen hasi ziren garai har-tan. Aurrez, 19 kasuetan lehen-dik belardia zegoen, 15 kasuetansagastiak.

ETXEKO OHITUREN INDARRAIkerketa honek agerian uzten dubestalde, belaunaldiz belaunaldihelarazi diren ohiturek duten in-darra. Pentsa, Usurbilgo lursailgehienetan, nekazarien %63ksagarra kixkiarekin biltzeko joe-ra du, gainerakoek eskuz. Jar-duera hau, modu batean edobestean, familia bakoitzak duentradizio edo ohituren arabera bu-rutzen dute. Beste datu bat, ha-mar nekazaritik zortzik familianbiltzen dute sagarra, bik baka-rrik. Lan hauek beraz, etxekoenartean egiten dira. Kanpoko lan-gilerik kontratatu gabe. Ildo be-retik, hamar nekazaritik zazpiklaguntza teknikoaren beharrik ez

dutela diote.

AUTOKONTSUMOA NAGUSIEta ereindakotik zenbat jasotzenduten? Sagar ekoizpenari loturi-ko hainbat datu interesgarri erebildu ditu Jauregik. Gehienek,4000-6000 kg artean ekoiztendute urteko, atzetik 7000-10000kg artean ekoizten dutenak dau-de. Hori nolabait ekoizpen errea-la litzateke. Baina ikerketa ho-nen baitan, sagarraren urtekoerrendimendua zenbatekoa denere neurtu dute. Lursail bakoitzahektarea batekoa balitz, nekazaribakoitzak zenbat sagar kilo bil-duko lituzkeen. Kasu gehiene-tan, 12.000-16.000 kg hektareaeta urte bakoitzeko. Hamar nekazaritik zortzik sa-

gastien eremuarekin batera,gehienbat autokontsumora bide-

Iraganera bakarrik ez, aurrerabegira ere jarri dira ikerketahonetan. Eta sektore honetako

etorkizuna ez dago oso argi. Sagas-ti ekoizleei, euren ondorengoakekoizpenaren ardura bere gain har-tuko ote duten galdetu zaie. Etaerantzunek, zer hausnartua emandezakete. Ekoizleen heren batekbaietz dio, euren kasuan belaunal-di berriek segida emango diotela

sagastien zaintza lanei. Beste herenbatek ez du nori eman, aipatu eran-tzunkizuna. Eta falta den herenakzalantza egiten du, ez du argi belau-naldi berriek sagastiez arduratzekolekukoa hartuko ote duten. Hortik,ikerketako egileak atera dituenondorio nagusiak; nekazariek lagun-tza behar dutela aipatzea, eta sagas-tiak mantentzeko biharko egunaribegira egin beharreko saiakera.

Nekazariek laguntza behar dute

raturiko beste produktudun bara-tza lantzen dute.Ereindakoa jasotzen dutenean,

etxerako izaten da. Bai behintzat,ekoizle gehienen kasuan. %45aketxerako ekoizten du. Autokon-tsumoa nagusi beraz, baina iker-ketan nabari da bestelako joera-rik ere. %37ak etxerako eta sal-tzeko ekoizten du sagarra. Antza,hasiera batean, etxeko kontsumo-rako ekoizten da sagarra. Sobera-kinak berriz, kanpora saltzekoizaten dira.

Leire Jauregi, Potxoenean egin zuen agerraldian.

Page 10: Sagardo Eguna 2013

maiatzak 18NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

SARIAAUNDI EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA

Berreskuratu duten eraikina,barrutik ezagutzeko aukeraegongo da larunbat hone-

tan, maiatzaren 18an. Arratsalde-ko 17:00etan hasiko da ekitaldia,Sariaaundin bertan noski. Bisitagidatuak bi zati izango ditu; bate-tik, obraren ardura daraman LuisAlberdi arkitektoak hartuko duhitza, eta gero Errekondok berak.“Garai hartako paisaiaz, jendeanola bizi zen, sagardoaren pre-miaz… hitz egingo dut”, iragarriadu usurbildarrak. Bere esanetan,“Usurbilen dugun altxor garran-tzitsuenetarikoa da, eta zaintzekohautua egin dute jabeek. Horitxalotzekoa da”. Eraikin historiko-ak dituen zenbait ezaugarri ereaurreratu zizkigun Errekondok,apirila amaieran egin genion el-karrizketan. “Fatxada berria, jato-rrizkoa du. Barrutik ezaugarri be-rezi batzuk ditu, baserri horienartean ere bakarra egiten dute-nak. Jendeak ezagutu behar du”,adierazi zion aldizkari honi.

HARTU AURREZ, ZURE LEKUALarunbatean Aginagako Saria-aundi ezagutzera bertaratu asmoduzuenok, aurrez lekua hartzea

eskertuko genizueke. Bisita gida-tuaren ostean luntx txiki bat izan-go baita, eta bertan zenbat lagunbilduko diren jakinda, jan edanaere hobeto kalkula liteke. Aipatu-rikoa, ekitaldira joateko asmoaduzuela baieztatzeko, NOAUA!raetorri eta izena eman, edota egoi-tzako telefono zenbaki honetaradeitu dezakezue: 943 360 321.Bestela idatzi email bat, elkar-

[email protected] helbidera. Osti-ral hau, maiatzaren 17a baino le-hen. Hala bada, larunbatean Sa-riaaundin elkar ikusiko gara.

Maiatzak 18, larunbata17:00 Berreskuratutako XVI. mendekodolare-baserria ezagutzeko bisita gidatuaAginagako Saria baserrian, Luis Alberdiarkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajis-taren eskutik.

Sagardo Egun bezperarako bisita gidatua antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak.Aginagako Sariaaundi dolare baserrira. Historia luzea duen eraikina dugu, XVI.mendekoa. “Euskal Herriko lehenengoetako baserria da” adierazi zion NOAUA!ri,“1.Sagastiak Loretan” ospakizun sorta honetako ekimenak aurkezteko, Jakoba

Errekondo paisajistak eskainitako elkarrizketan.

“Usurbilen dugun altxor garrantzitsuenetarikoa da, eta zaintzeko hautua egin dute jabeek”.

Page 11: Sagardo Eguna 2013
Page 12: Sagardo Eguna 2013

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

“SAGASTIAK LORETAN” ARGAZKI LEHIAKETASagastiek eskaintzen diguten paisaia zoragarriez gozatzeko unea da. SagardoarenLurraldean eta Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museotik “Sagastiak loretan”

facebook-eko argazki lehiaketan parte-hartzea proposatzen dizugu(www.facebook.com/sagardoetxea). Lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia

eta Saizar sagardotegiko bazkaria irabazteko aukera izango duzu!

1.- Sagardoetxearen Facebook-eko orrialdeko “jarraitzaile” guz-tiek parte hartu ahal izango dute.Oraindik gure jarraitzailea ez ba-zara, www.facebook.com/sagar-doetxea orrialdean “Atsegin dut”botoian klik egin behar duzu.Eraberean, gure orrialdeko jarrai-tzaileek soilik bozkatu ahal izan-go dituzte argazkiak. 2.- 18 urtetik gorako, edozein

nazionalitateko eta herrialde guz-tietako pertsonek parte-hartuahal izango dute.3.- Lehiaketan parte-hartzeko,

aplikazioan sartu, datuak bete etaargazkia igo.4.- Argazkiek gutxienez 850 pi-

xeletako erresoluzioa izan behardute alderik handienean eta argi-taratu gabekoak, jatorrizkoak etalehiaketarik irabazi gabekoakizan behar dute.5.- Parte-hartzaile bakoitzak ar-

gazki bakarrarekin parte-hartzekoaukera izango du, baldintza ba-karrarekin: gaitzat loretan dau-den sagarrondoak dituen argaz-kiak soilik onartuko dira. Gaiare-kin bat ez datozela ikusten direnargazkiak, ezabatu egingo ditugueta manipulatuak eta jatorrizkoakez diren argazkiak lehiaketatik

kanporatuko ditugu. 6.- Argazkiak igotzeko epea

maiatzaren 25ean amaituko da24:00etan. Epea amaituta, gutxie-nez 50 boto lortzen dituzten 5lehiakideren artean epaimahaiakirabazlea hautatuko du. 7.- Epaimahaia argazkilari pro-

fesional batek, Sagardoetxea Mu-seoko gerenteak eta Saizar sagar-dotegiko gerenteak osatuko dute.8.- Gutxienez 50 boto lortzen

dituzten 5 lehiakideren argazkiakEITBko “Eguraldia” saiora bidali-ko dira.9.- Lehiaketan parte-hartzen

duten argazkiak SagardoetxeaMuseoan eta Saizar sagardote-gian ikusgai jarriko dira.

10.- Saria lau lagunentzako Sa-gardoetxeako bisitaldia eta Saizarsagardotegiko bazkaria da. Sariauztailaren 1etik abuztuaren 31rabitartean trukatu beharko da.11.- Lehiaketaren irabazlea gure

Facebook-eko orrialdean emangoda ezagutara. 12.- Lehiaketan parte-hartzen

duten argazki guztiek, eskubide-ak Sagardoaren Lurraldeariemango dizkiote eta bere orrial-de, sare sozial eta blog-ean erabi-li ahal izango ditu argazkiarenautorea aipatzeko konpromezuahartuz. 13.- Lehiaketa honetan parte-

hartzeak oinarriak onartzen dire-la esan nahi du.

Maiatzaren 25ean amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea.

Page 13: Sagardo Eguna 2013

PUBLIZITA

TEA

Page 14: Sagardo Eguna 2013

maiatzak 23NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Sagardo Egunean dastatu,gutxi dastatzen da. Akaso,gehiago egiten da edan, edo

irentsi. “1. Sagastiak Loretan” os-pakizunen baitan, dastatze ikasta-ro bat antolatu da Aitzaga Elkarte-an. Datorren astean izango da,maiatzaren 23an, ostegunarekin.Bertan, Usurbilgo sagarkiak proba-tzeko ikastaroa egingo da, arratsal-deko 19:30etan hasita; sagar-dul-tzea, muztioak, sagardoak… Das-tatuz ere zer ikasia bai baitago. Aitzaga elkarteko dastaketan sagar-dultzea eta muztioa ere dastatuko dute.

DASTATUZ ERE, ASKO IKASI DAITEKE

Page 15: Sagardo Eguna 2013

PUBLIZITA

TEA

Page 16: Sagardo Eguna 2013

ekainak 1NNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

EKAINAREN LEHENEAN, INAUSKETA IKASTAROA

Sagastietara eginiko irteerabatekin abiatu zen “1. Sa-gastiak Loretan” ospakizu-

na, apirilaren amaieran. Zikloaekainaren 1ean amaituko da, ikas-taro batekin. Sagastien udakoinausketa ikastaroarekin hain zu-zen. Saioak alderdi teoriko eta prakti-

koa uztartuko ditu. Aitor Etxeandianekazaritza ingeniariak gidatukodu ikastaroa, goizeko 9:30ean hasi-ta Potxoenean. Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da.

Page 17: Sagardo Eguna 2013

PUBLIZITA

TEA

Page 18: Sagardo Eguna 2013

agendaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

SAGARDO EGUNA 2013, MAIATZAK 19 IGANDEAEgitarau ofizialaGoizean zehar, txaranga eta tri-kitilariak kaleetan zehar.10:00-14:00 Sutegiko aretoan:“Usurbilgo baserrietako dolareenargazkiak” erakusketa.11:30 Irekiera.Une horretatik aurrera, baserri-ko, Gipuzkoako SagardogileenElkarteko eta Labeleko sagardoadastatzeko aukera. Honez gain,pintxo aukera zabala.Arratsaldean ere txarangaz goza-tzeko aukera.17:00 Erromeria Fun&Go taldea-rekin.

Karpa-gunea 11:00 Karparen irekiera.Goizean zehar, taloak jateko au-kera.13:00 Preso eta iheslari politiko-en eskubideen aldeko elkarreta-ratzea eta txotx berezia.15:00 Bi bakarlariren emanal-diak.20:00 Musika talde baten ema-naldia.Ondoren, DJ baten saioa.Gauean, razioak jateko aukera.Antolatzaileak: Usurbilgo Herri-ra eta Ernai (egitarau honek al-daketak izan ditzake).

Page 19: Sagardo Eguna 2013

PUBLIZITA

TEA

Page 20: Sagardo Eguna 2013