17
txisteak bitxikeriak sukaldea denbopasak eskulanak 147 zbk. 2014ko azaroa San Andresak ate joka

San Andresak ate joka - etakitto.eusetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-147.pdfNola dago mundua? Oso gaizki, eta erremediorik ez diot ikusten. Zerk haserretzen

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

txisteak bitxikeriak sukaldea denbopasak eskulanak

147 zbk.2014ko azaroa

San Andresakate joka

Ume bat haurdun dagoen amatxorengana doa etagaldetzen dio:� Ama! Zer daukazu tripa handi horretan?� Umetxo bat, maitia.� Eta nork eman dizu?� Zure aitatxok.Umea korriketan eta harrituta bera aitatxorengana joatenda eta esaten dio:� Aita! Aita! Ez eman amatxori berriro umerik, jan egiten ditueta!

Euskaldun bat eta ingeles bat banku batera doaz etaingelesak esaten du:� Help! Help!� Ez dut “gel”, bakarrik xanpu!!

Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:� Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez duteusainik.� Hori ez da posible! Bota ezazu bat oraintxe bertan!� PPPPPPPPPRRRRRRRRR!� Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.� Ipurdian?� Ez gizona, sudurrean.

Bi katu teilatutik doaz eta batek esaten dio besteari:� Mia, miauEta besteak :� Guau, guau� Zu katua zara. Zergatik hitz egiten duzu txakurra bezala?� Hizkuntzak dakizkit.� Nola esaten da “maquillaje” euskaraz?� Jarri poter.

Gizon bat medikuarengana joaten da eta esaten dio:� Aspaldi honetan potoloagoa eta zatarragoa ikusten naiz.Zer daukat?� Arrazoia!!

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberrieta Ana Aizpurua.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

2 2014KO EKAINA

2014KO AZAROA 3

� Ama! Bi notizia dauzkat zuretzat, bat onaeta beste bat txarra. Lehenengoa oso ona:Matematikan 10 atera dut.� Oso ongi, oso ongi. Eta zein da bigarrennotizia? � Ba lehenengo notizia gezurra dela.

� Ama, Ama! Termometroa jaitsi da.� Zenbat jaitsi da, seme?� Erabat ama, lurrera erori da eta.

Gizon batek galdetzen dio Jaimitori: � Zenbat urte uste duzu dauzkatela?� Barkatu gizon, baina nik ehun arte bakarrikdakit kontatzen.

Oihan batean Tarzanek sagu bati:� Hain txikia eta bigotearekin!� Zu berriz, handia eta pardelarekin.

Kamareroak mutilari:� Nola aurkitu duzu xerra?� Oso erraz! Pataten azpian.

� Zer egiten du “Bic bolígrafo” batek leihotikbotatzen baduzu?� Aerobic�a.

Jaimito eskolatik etorri zenean bere amakesan zion:� Zenbat atara duzu?� Polo Nortean bezala. Zero azpitik, ama,zero azpitik.

Andereñok galdetzen dio ikasle bati:� Nola banatuko zenituzke 5 patata 10lagunen artean?� Oso erraz! Purea eginda!

Inspektore bat baserri batera doa behiaknola dauden ikustera.Dena oso ondo baina zer ematen zienjateko galdetu zion jabeari.� Nik lastoa eta belarra.Eta inspektoreak:� Oso txarto! Isuna!Hurrengo egun batean, berdina galdetuzion eta erantzun zion:� Nik lehenengo paella, gero oilaskoa etapostrea flana.� Oso txarto! Isuna!Beste batean ere berdina galdetzen dioeta erantzuna:� A! Nik bost euro bana nahi dutenaerosteko!

Telefonoz:� Aizu, eroetxea al da?� Ez jauna, konfunditu egin zara. Guk ezdaukagu telefonorik.

2014KO AZAROA4

Izar Vicuña

Urko Martinez

Joanes Lazarobaster

Lotu zenbakiak segidan eta

irudi polita agertuko zaizu

HIZKI-ZOPA

Kaixo lagunok!Hemen duzue hilabete honetako lehiaketa.Bete ondoren, ekarri erantzuna …eta kitto! Euskara Elkartera (Urkizu 11, solairuartea),azaroaren 28a baino lehen. Liburu polita zozketatuko dugu.Ez ahaztu datuak jartzea (izen-abizenak eta telefonoa).

AURREKO HILEKO IRABAZLEA

Erantzun mordoa jaso genituen, eta zozketa egin

eta gero, irabazlea Lucas Salazar izan zen.

Argazkian ikusten duzue saria jasotzen.

Zorionak!

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

Lehiaketa

6 2014KO AZAROA

72014KO AZAROA

� Lehen, San Andresegunean, lana egiten zen.

� 1948an, gerra ostean, hasiziran San Andres eguneanTanborrada ospatzen; hasieranEgo-Gain eta Kerizpesoziedadeek antolatzen zutenTanborrada.

� 60. hamarkadan Alperraksoziedadeak indar handia emanzion Tanborradari.

� Tanborrada amaitzerakoansenar-emazte eta bikoteekAstelena Frontoian afari bategiten zuten berbena eta guzti.Hortik dator San Andresetanafaria egiteko ohitura.

� Ohizkoa da elgoibartarrekeibartarroi esatea guk lapurtuegin geniela San Andres, eta haubelaunaldiz belaunaldi pasa denzerbait da. Kasu honetanhorrela erantzuten dueibartarrak: “Ez, zeuek salduegin duzue San Andreseibartarrek eman dizuetenurdai-azpikuaren truke”.

San Andresak ospatzeko prest?

Ba a l dak i zu e gunero f ru i tu e t abarazk i f reskoak j a ten bad i tuzu askoz e re ga i xo t asungu tx i ago i z ango d i tuzu la?

San Andres Azokan E ibar e t ainguruko baser r i t a r ren produk tuakikus teko e t a e ros teko aukerai z ango duzue . Ondo pasa ! !

9:30etatik aurreraXXXVI. SAN ANDRES NEKAZALAZOKA eta GANADUERAKUSKETA.12:00etan- NARBAIZA ETA GORROTXATEGIBERTSOLARIEN ETA JAINAGAETA NARBAIZA TRIKITILARIENEMANALDIA ETA JUANBAUTISTA GISASOLA MUSIKAESKOLAKO TRIKITILARIENKALEJIRA. - BIKOTEKA AIZKOLARIENTXAPELKETA ERREBALEN.

12:30etan PLAZARA DANTZARA ERROMERIA KEZKA DANTZATALDEAREN ESKUTIK.13:00ean SAN ANDRES AZOKA, PINTXOTXAPELKETA ETA KARTELENSARI BANAKETA.

Aurtengo San Andresak

Aspaldiko kontuak

Azaroak 30

2014KO AZAROA8

Itsasoa ala mendia?Mendia kirola egiteko, itsasoa lasaiibiltzeko.

Gozoa ala gazia?Biak gustuko baina gozo guztiak ezditut jaten.

Uda ala negua?Uda.

Umetan gehien gustatzen zitzaizunikasgaia? Eta gutxien?Gehien kirola, gutxienmatematikak.

Kolore bat?Urdina.

Kirol bat?Mountain bike, pala.

Animaliarik etxean bai?Ez, gustuko ditut baina ez naizapenas etxean egoten.

Txisteak kontatu ala entzun?Errazago entzutea kontatzea baino.

Birziklatzen duzu?Bai, dena. Oso garrantzitsua da!

Telebistako saio bat?“Conquistador del fin del mundo” eta “5 baietz”.

Pelikula bat?Akzio eta kirolezkoak.

Egun pefektua?Egun lasai bat, etxeko sofan, siesta,kirol pixka bat, familiarekinpaseatu, terraza batean kafetxobat hartu…

Nola dago mundua?Oso gaizki, eta erremediorik ez diotikusten.

Zerk haserretzen zaitu?Gezurrak eta soberbiak.

Zerk poztu?Alaitasunak, nire jendea pozikikusteak.

Oporretarako leku bat?Nire etxeko sofa. Urte osoapasatzen dut bidaiatzen.

Euskara osasuntsu al dago?Gero eta hobeto, baina asko dagohobetzeko, tamalez. Ezagutzahobetu da baina erabilera ez.

Zer egin euskara bultzatzeko?Beldurrik gabe berba egin, erabili,euskeraz jarduteko ohitura landu.

Opariak jaso ala egin?Egiteko nahikoa komediapentsatzen, jaso nahiago.

JULIAN IANTZI

Kalifornian jaio zen. Han urte batzuk bizi ondoren Lesakaraitzuli zen, gurasoak hangoak ditu-eta. 2001. urteaz geroztik,aurpegi ezaguna da Euskal Telebistan. Hainbat saio aurkeztuditu, besteak beste “Basetxea”, “Begia gose” edota “Sorgi-nen Laratza”, eta azkeneko urteetan, oso ezaguna egin da“El conquistador del fin del mundo” saioa aurkezteagatik.

IZENA JulianABIZENA IantziOGIBIDEA Telebistako aurkezleaJAIOTERRIA Woodlan, KaliforniaJAIOTEGUNA Azaroak 4

2014KO AZAROA 9

ALDATZE ikastetxeko 6. mailako ikasleakLiburutegian egon dira, bertako Asierren laguntzazliburutegiko funtzionamendua ikasten. Arrateratxangoa ere egin dugu; Eskolabarriko lagunakgonbidatu genituen eta egun zoragarria pasatugenuen. Enma Ocamicak bisitatu gintuen, gureinguruneko gaiarekin lotuta zegoen Alzheimerrariburuzko argitasunak emateko. Eskerrik asko!

URKIZU ikastetxeko 1. eta 2. zikloko ikasleek Kon-tsumo Tailerrak izan dituzte. Gaztañerre eguna os-patu genuen azaroaren 10ean, 2. zikloko ikasleakMadariaga Dorretxean (Busturia) izan dira eta 5.mailako ikasleak Arotz Eneara joan dira.

ARRATEKO ANDRA MARI ikastetxeko 2. eta 3. zi-klokoak Baratze eta Arotz Eneako barnetegira joanziren, eta zoragarri pasatu zuten! Eibarko Liburu-tegia ere bisitatu dugu, bertako funtzionamenduaezagutzeko, eta urriaren amaieran, 1., 3. eta 5. mai-lako ikasleek Baikarako tailerrak egin dituzte. HH-ko4 eta 5 urtekoek Oñatiko irteera pedagogikoa izanzuten. Gaztañerre eguna ere opatu dugu, eta aza-roaren 28an San Andres azoka izango dugu. Ho-rrez gain, 4. mailako ikasleak Guggenheim-eko “Ar-tea ikasbide” proiektuan parte hartzen hasi dira.Gurera, astelehenero, artista bat etortzen da, gu-rekin lan egitera.

SAN ANDRES ikastetxeko 4. mailakoak 3 egunetan Sasta-rrainen egon dira. Oso ondo pasa dute, zaldiz ibili dira; Ekai-neko kobazuloa ikusi eta beste hainbat ekintza ere egin di-tuzte. Ziklo desberdinetara ipuin-kontalaria etorri daingelesez egokitutako ipuin bat kontatzera eta oso espe-rientzia ona izan da.

Kurtsoa hasi eta berehala irteera dexente egin dituzteITURBURUKO neska-mutilek. 5. mailakoakDonostiako Zientzia Museoan izan ziren, argazkianikusten den bezala. 6. mailakoak Arrikrutz aitzuloaezagutzera joan dira; Arantzazuko basilikan artemodernoko hainbat lan ikusteko aukera ere izan dute.

LA SALLEKO 5 urteko ikasleak Barrian egon zireneta primeran pasatu zuten. Gauean diskoteka etapijama-desfilea egin zuten. 4. mailakoak Lirraskanegongo ziren 2 gau pasatzen.

2014KO AZAROA10

Materiala:- Kartoizko kaxa- Brotxeta-makilak- Kortxoak- Sare zatiak- Kartulina- 2 eraztun handi- Errotuladore beltza

Pausoak:1.- Moztu kaxa eta egizuz bi zulo angeluzuzen

ateak egiteko. Utzi kartoi apur bat atebarruko lurra egiteko.

2.- Kartulina berdean futbol-zelaiaren marrakmargotu eta itsatsi kaxaren barnealdean.Kanpoaldea nahi duzun izenarekin etakoloreekin apaindu, eta barnealdean gradakmargotu.

Etxean egindakofutbolina

3.- Estali ateak sarearekin.Jokalariak kartoian marraztu eta makiltxoezzeharkatu. Kaxaren bi aldeetan zuloak egin etabertatik pasatu makiltxoa jokalariekin batera.Makiltxoen muturretan kortxoa sartu etamargotu itzazu aukeratu duzun taldeenkoloreekin.

4.- Markagailua egiteko egin bi zulo kartoi zatibatean eta sartu bertatik eraztunak, markagailuaosatuko duten papertxoekin batera.Papertxoetan 0tik 9ra arteko zenbakiakmargotu. Markagailua bi makiltxorekin lotukaxari… eta irabaz dezala onenak!

Sarri gertatzen zaigu, mendian bagabiltza, loreakbildu eta bildu egiten ditugula eta ez dakigula nonsartu, edo pote txukinik ez dugula. Ba hona hemenaukera polita: Kristalezko pote txiki bat eta puxikabat besterik ez duzue behar. Puxikari muturramoztu eta sartu bertan potea. Nahi duzuen koloreakerabil ditzakezue. Lorontzi moñoñoak, ezta?

Lorontzi moñoñoakTi-ta!

2014KO AZAROA 11

FRUTA- KIRIKIÑ0A

etxekoSUKALDARIA

PAUSOAK

1.- Madaria zuritu erdikaldetikzurtoineraino.

2.- Mahats txiki batzuk aukeratu etatxotxen erdialderaino sartu.

3.- Mahatsa duten txotxak, zuritu gabelaga dugun madarian sartu erabatestali arte.

4.-Zenbait mahats beltz tartekatumahats berdeen artean.

5.- Fondant pastarekin edo txokolatinaborobilekin begiak eta sudurra ipinimadariari.

Hor duzu zure fruta-kirikiño goxo-goxoa jateko prest!

OSAGAIAK

� Madariak� Mahats-a (berdea eta beltza)� Txotx-ak� Fondant pasta edo txokolatina

borobil txikiak

XII. TXISTORRA EGUNA Untzaga Plazan 9:15etatik 22:00etara.Egunean zehar kirol erakustaldia, musika,jokoak... eta kilometro bat txistorra!Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik.

TUMBA LUMBATXOTXONGILO IKUSKIZUNA 17:00etan Coliseon.

SAN ANDRES GAZTE BERTSOJAIALDIA Portalean 18:00etan. Bertso-paperlehiaketako sari banaketa eta “Bat-bateanmunduko musikekin bertsotan” saioa.

USTEKABEREKIN KALEJIRA 17:30etan Untzagatik.

XXXVI. SAN ANDRES NEKAZALAZOKA eta GANADUERAKUSKETA9:30etatik aurrera.

ARIESOndo zaindu laguna…betirako dira eta!! Ezinduzu berarekin hitz egin gabe jarraitu, hurbildueta hitz egin.TAURUSZein buru gogorra zaren… Iazko botak jada ezdira zure hanketan sartzen!!! Beste batzuk ipinibeharko dituzu negu honetan.GEMINISGabonetako rifa erosi gabe oraindik… Gerootarra nahiko duzu,ezta?CANCERAzaroa zure hilabetea izango da. Albiste politakjasoko dituzu.

LEOZure oraingo esfortzuak gauza onak ekarrikodizkizu etorkizunean, segi horrela!!VIRGOUrduri egongo zara eta lasai egotea komenizaizu, more koloreak lasaitasuna emango dizu.LIBRAKontuz diruakin, bestela ezingo duzu erosi nahiduzun hori!SCORPIUSAspaldiko lagun batek deituko dizu, zelakoilusioa!!! Berarekin egun pasa egitekogonbidatuko zaitu.

SAGITARIUSLaster dei bat izango duzu, oparia tokatuzaizula esaten. Zelako zortea duzun!!CAPRICORNIUSAterkia zabaldu beharko, dagoenzaparradarekin. Mela-mela helduko zaraetxera!!ACUARIUSTxokolatea jatea komeni zaizu, daukazunumore ozpin horrekin… gozatu zaitezen!!!PISCISUretakoa zara eta aurrekoan piszinan bestealdera iristeko ederra komeriak. Gozokiak aldebatera utzi beharko dituzu.h

oro

skopoa

AZARO ETA ABENDUKO agenda

NARBAIZA ETAGORROTXATEGIBERTSOLARIEN ETA JAINAGAETA NARBAIZA TRIKITILARIENEMANALDIA ETA JUANBAUTISTA GISASOKA MUSIKAESKOLAKO TRIKITILARIENKALEJIRA. 12:00etan

PLAZARA DANTZARA ERROMERIA12:30etan KEZKA DANTZA TALDEARENESKUTIK.

EUSKARAREN EGUNA

PIRRITX ETA PORROTXpailazoen emanaldiak Uniko Antzokian.Uni Kultur Elkartea eta …eta kitto! EuskaraElkartearen eskutik.

22azaroak

22azaroak

23azaroak

29azaroak

30azaroak

30azaroak

30azaroak

3abenduak

13-14abenduak

ZER IRAKURRINIRE AMAHaur askok, zerbait lortzeko trikimailu bezala, amari gezur txikiak esatekojoera izaten dute, baina ez dira konturatzen pertsona helduak ere txikiakizan direla. Gillenek galleta asko jan zituen eta tripa bete-bete egindazeukan. Gainera, amak izugarrizko ogitartekoa prestatu zion…

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2014KO AZAROA 13

PATZIKUREN PROBLEMAKPozik eta alai bizi zen Patziku aitarekin eta amarekin, Adele txikia jaio denarte: izan ere, be� negarrez, edo korroskadaka, edo ��a xurgatuz ari dengauza horrek hankaz gora jarri du Patzikuren bizitza. Baina neska bat ote daAdele? Patzikuk dinosauro itxura susmagarria hartzen bai�o…

POTTOKO HIPERMERKATUANBaserrian bizi da Pottoko, mendi artean. Auzoan, ordea, HipermerkatuElefante ireki dute, eta hara doa gurasoekin. Dena da berria, handia,txundigarria… Zer egingo du Pottokok hainbeste marka, produktu etagauza artean? Bada, besteak beste, abentura barregarriak bizi, eta baitabeldurgarriak ere!

AITATEGIAJaime haserre dago aitarekin: beti dabil presaka eta dena ahazten zaio.Bere lagun Elenak Aitategi bat non dagoen kontatuko dio, eta hanmaileguan atera ditzakeela nahi dituen aita guztiak. Jaimek Aitaantolatzailea probatuko du, eta Aita Azkarra eta Aita Atsegina…Aurkituko ote du Jaimek berak nahi bezalako aita?

BAKARRIK ETA BUZTAN GABEUdako oporrak dira, eta afrikar askoren auto eta furgoneta pila IparretikHegora doa. Furgoneta horietako bat gasolindegian geratu da deposituabetetzeko. Baina furgonetakoak joan direnean, neskatila bat utzi duteahantzirik….Gero, auto bat gelditu da, eta autokoak abiatu direnean, katu bat utzi dute:abandonaturik…

SIMON IPUINEN MUNDUANZoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, etaeskolakideek ere ez (Maider kenduta). Horregaitik eroriko da egun batezIpuinen Mundura: han bizi dira…Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin,Aladino…eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezalabizidunen mundutik joandako haur “zorigabeak”.

14 2014KO AZAROA

Leonardo Da Vinci gai zen aldiberean esku batekin margotzekoeta bestearekin idazteko.

Eskimalek hozgailua jakiak ezkongelatzeko erabiltzen dute.

Txindurriak animaliarik indartsuenada, 20 bider bere gorputzaren pisuajasotzeko gai baita.

Mickey Mousek 86 urte ditu.1928an Walt Disneymarrazkilariaren eskutik sortutakomarrazki biziduna da.

Supermerkatuetako erosketakarroetako heldulekua komunpublikoak baino zikinago dago.

Gizakiok 130.000 ile inguru dituguburuan. Ilegorriek 90.000,beltzaranek 130.000 eta ilehoridunek 150.000.

Barre egitea oso onuragarriada memoria hobetzeko.

Izurdea animalien arteanmemoriarik onena duena da etagizakiaren ostean argiena erebada.

Zebrek dituzten marrek sabanankamuflatzen laguntzeaz gain,euliak uxatzeko ere balio dute.

Gizakiok lotan gaudela ere ikasiegiten dugu. Izan ere, eguneanzehar ikasi edo bisitakoaburmuinean modu egokian“gordetzen” laguntzen du.

Marrazoek ez dituzte koloreakdesberdintzen, baina usaimenbikaina dute.

bitxikeriak

2014KO AZAROA 15

rain dela asko, eta gaur egun ere, hau gertatzen

da. Tolosako Topic museoak sekretu handi handi

bat du.

Bada, begira: Joxepe izeneko mutil bat Topic

Museoa gauez zaintzeko kontratatu zuten. Joxepe

elkarrizketan zegoenean, museoaren zuzendariak

esan zion gauez oso gauza arraroak gertatzen

zirela, baina Joxepek ez zuen ondorengoa espero.

Gaua zen eta Joxeperen lehenengo eguna zen

museoan. Bederatzietan sartzen zen eta bederatzi t´erdietan hau gertatu

zitzaion: Sarreran zegoen txotxongiloa hitz egiten hasi zitzaion;

beldurtuta goiko pisura igo zen eta igo zenean txotxongilo guztiak

hizketan eta jolasean zeuden. Txotxongilo batek esan zion Joxeperi:

Aizu, zu zein zara? Eta, zer egiten duzu hemen? Ahhhh, zu beste

zaintzaile bat zara, ezta? Ba tira, hemen ez dugu beste zaintzailerik

behar, nagusiak gara-eta!

Orduan, txotxongilo guztiek Joxepe hartu eta kaxa

batean sartu zuten. Sorginkeria hori zortzi

t´erdietan amaitzen zen; eguzkiak museoan jotzen

duenean txotxongilo guztiak beren tokietan sartzen

dira, eta geldirik geratzen dira.

Joxepe zortzi t´erdietan kaxatik irten eta museotik

korrika kalera joan zen, eta orduz geroztik ez da

gehiago museora bueltatu. Hori da kasu bat, baina

zaintzaile guztiek bukatzen dute horrela.

Gaur egun museoa oso ezaguna da, baina inork ez

daki sekretua. Museotik pasa diren zaintzaileek dakite

bakarrik.

Melissa Loor eta Ainhoa Bilbatua

TXOTXONGILOAK

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

ONDO LO EGIN, MAITEA

O

zu margolari!