31
SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako ferietan zezenak eskortetatik zezen-plazaraino eramateko arduradunei bururatu zitzaienean leku-aldaketa hori lasterka eta Iruñeko karriketan barna egitea, ez zirela jakitun denboraren poderioz mundu osoan ezagun eginen zen ibilbide bat –aldaketa txiki batzuk gorabehera– zedarritzen ari zirela. Eta segurua da, baita ere, XIX. mendean harakinen gremioko iruindar batzuk zezenen alboan lasterka beren kasa hasi zirenean ez zeudela ohartuta mamitzen ari zirela sanferminetako ekitaldirik sustraituen eta garrantzitsuenetako bat: entzierroa. Munduan ezaguna den gure goiz-lasterketaren jatorri bitxia eta pintoreskoa eredua da, beste ezer baino garbiago, denboran zehar gure festen ezaugarri izan den izaera bat-bateko eta herrikoiarena. Eta izaera herrikoi hori berretsi egiten da kontuan hartzen baditugu hala sanferminetako jantziaren jatorria –zuria, gerriko eta zapi gorriz–, jada desagertua den La Veleta peñak bultzatua, nola txupinazoarena berarena, zeinak Juan Echepare Aramendía kale Nagusiko tabako-saltzaileari zor baitio zerizana; izan ere, pasa den mendeko 30eko urteen hasieran hasi zen bere kabuz suziri bat botatzen, uztailaren 6ko 12:00etan doi. Bozkarioa eta ozartasuna, berezkotasuna eta partaidetza, izaera funtsean herrikoia eta liturgia fin eta ez beti idatzi bat, horiek guztiek osatzen dute sanferminak mundu zabaleko festen erreferenteetako bat bilakatu duten arragoa. Denoi dagokigu ondare hori guztia jaso, gorde eta hobetzen laguntzea, ahal dugun oro eginez 2015eko sanfermin hauek eta geroan datozenak bozkarioz mukuru joan daitezen, betiere abegi on eta begirune, partaidetza, elkarbizitza zintzo eta elkartasun dosi handi samarrez onduta. Hala izatea espero du, bihotz-bihotzez, alkate honek. Joseba Asiron Saez

SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

SAN FERMIN 2015FESTEN PROGRAMA

UZTAILAK 6 – 14IRUÑA

Festa herrikoiak eta partizipatiboak.

Uste izatekoa da sanferminetako ferietan zezenak eskortetatik zezen-plazaraino eramateko arduradunei bururatu zitzaienean leku-aldaketa hori lasterka eta Iruñeko karriketan barna egitea, ez zirela jakitun denboraren poderioz mundu osoan ezagun eginen zen ibilbide bat –aldaketa txiki batzuk gorabehera– zedarritzen ari zirela. Eta segurua da, baita ere, XIX. mendean harakinen gremioko iruindar batzuk zezenen alboan lasterka beren kasa hasi zirenean ez zeudela ohartuta mamitzen ari zirela sanferminetako ekitaldirik sustraituen eta garrantzitsuenetako bat: entzierroa.

Munduan ezaguna den gure goiz-lasterketaren jatorri bitxia eta pintoreskoa eredua da, beste ezer baino garbiago, denboran zehar gure festen ezaugarri izan den izaera bat-bateko eta herrikoiarena. Eta izaera herrikoi hori berretsi egiten da kontuan hartzen baditugu hala sanferminetako jantziaren jatorria –zuria, gerriko eta zapi gorriz–, jada desagertua den La Veleta peñak bultzatua, nola txupinazoarena berarena, zeinak Juan Echepare Aramendía kale Nagusiko tabako-saltzaileari zor baitio zerizana; izan ere, pasa den mendeko 30eko urteen hasieran hasi zen bere kabuz suziri bat botatzen, uztailaren 6ko 12:00etan doi.

Bozkarioa eta ozartasuna, berezkotasuna eta partaidetza, izaera funtsean herrikoia eta liturgia fin eta ez beti idatzi bat, horiek guztiek osatzen dute sanferminak mundu zabaleko festen erreferenteetako bat bilakatu duten arragoa. Denoi dagokigu ondare hori guztia jaso, gorde eta hobetzen laguntzea, ahal dugun oro eginez 2015eko sanfermin hauek eta geroan datozenak bozkarioz mukuru joan daitezen, betiere abegi on eta begirune, partaidetza, elkarbizitza zintzo eta elkartasun dosi handi samarrez onduta. Hala izatea espero du, bihotz-bihotzez, alkate honek.

Joseba Asiron Saez

Page 2: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

AGURRASANFERMINAK BERDINTASUNEAN

Ai, Udaletxe plazako irudiak! ... lepoan hartutako emakume horiek... Zenbat solasaldi eta zentsura suminduko une!Aspalditik, gure taldea –Sanferminak berdintasunean– saiatzen ari da, arrakasta eskasarekin, egia esateko, ez daitezen irudi horiek izan begiratzen eta iritzia agertzen dutenek erretinetan eramanen dituzten irudiak. Hain da erraza emakumeei egoztea kitzikan ari direla... Eta hortik aitzina denak zaku berean sartzea, maite-kontuak, erasoak, probokazioak eta bestelako demasekoak. Hain da erraza!

Sanferminak halako jokamoldeen agertokia dira, eta halakoak dira, baita ere –ez gaitezen tronpatu– beste edozein herritako festak. Eta hemen eskala handiagoan gertatzen bada ere, festa guztion ezaugarria da gehiegikeriaren kultura hori, eguzki eta gozamen partekatuarekin batera, non alkohola eta drogak ardurarik gabe kontsumitzeak erraz azaleratzen baititu portaera batzuk, hala nola bozkarioz mozorrotutako jazarpenak, errespetu faltak, biraoak eta erasoak, emakume eta neskengana zuzenduak, "festetan dena balio du" aitzakia hartuta.

Bada EZ!, festetan ez du denak balio, eta are gutxiago ehiza-portaerek, ligatzeko nahiez mozorrotutako lerde-jarioek eta lehenbiziko EZETZA errespetatzen ez duten bestelako hurbilketa batzuek. Ez dute balio taldekako erasoek, ezta inoren alboan igarotzean hari zirri egiteak edo "hemen nagoenez, probetxua aterako dut" horrek ere. Esan gabe doa, festetan egonda ere ez dute balio. Festetan ere EZETZA beti da EZETZ. Eta hori hala da. Emakumeen gorputza ez da festagunearen puska bat, eta hori da, hain zuzen, "Eraso sexistarik gabeko jaien alde" izeneko kanpainaren aldarria: indarkeria matxista arbuiatzea, esku gorri bat agertuta. Kanpainan, zapiez betetako Udaletxe plazako hondoak gure nahia agertzen du: Iruña festen lehen minututik bertatik leku segurua izan dadin, halako lekua non emakumeek askatasunez eta berdintasunez parte hartu ahal izanen duten festetan, eta haietaz zein hiriaz gozatu, emakume izateagatik beldur handiagorik sentitu gabe.

Eta hori dena posible egiteko, berdintasunarekin –baita festetan ere– engaiaturik dauden herritar guztien erantzun irmoa eta kontzientea behar dugu: izan ere, tabernek, peñek, elkarteek, komunikabideek eta festetan parte hartzen duten pertsona zein entitate guztiek modu aktiboan jardun behar dute erasoen kontra, horien larritasun-maila edozein izanda ere.

Proposamen bat aurkeztu nahi dugu: urrun daitezela sanferminak bilakatzen ari diren eredu sostengaezin horretatik, urrun daitezela deskontrolari, arriskuari eta "denak balio du" horri lotutako muturreko gozamenaren irudia kanpora erakutsi nahi izateak sortu duen eredutik.

Page 3: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Festak emakumeekin begirunezkoak eta jasangarriak izanez gero, horrelakoak izanen dira, baita ere, gainerako herritarrekin, eta hurbilago egonen dira hain maitagarri zaizkigun sanferminez gozatzeko bidea ematen diguten festak izatetik, non egun eta gaueko ordu bakoitzak zapore, kolore eta musika bereziak dituen eta non, pertsona bakoitzak, gizon nahiz emakume izaki, bere unetxoak askatasun osoz gozatzeko aukera eduki behar duen.

Pilar Mayo Falque Berdintasuneko teknikaria eta Emakumearen Udal Kontseiluaren Sanferminak berdintasunean Taldeko koordinatzailea

Page 4: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 6, astelehenaTxupinazoa

12:00 Txupinazoa. Udaletxea. Pantaila erraldoien bidez emanen da, Antoniutti parkean, Sarasate pasealekuan, Karlos III.aren etorbidean, Gazteluko plazan eta Foruen plazan.

Musika-bandak. Irteera Udaletxe plazatik Sarasate pasealekurantz.

13:00 Bermut ordua. Basotxoa. Gracia Navarra taldea eta Ecos del Arga errondaila.

13:30 Folklore-jaialdia. Foruen plaza. Honako talde hauen emanaldia: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Elordi, Harizti, Iruña taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri. Dantza hauek egingo dituzte: Berako dantzak, Igitai dantza, Iribasko Ingurutxoa, Jauzi eta Larraindantza.

17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

18:30 Burtzien zezenketa. Zezen-plaza.

Gaitarien alardea. Merkatuko Zakatinetik abiatuta, Alde Zaharreko kaleetan barna ibiliko dira.

20:00 San Ferminen Bezpera Nagusiak. San Fermin kapera (San Lorentzo eliza). Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak M. Garcíaren eta beste egile batzuen Grandes Vísperas de San Fermín musika-lana interpretatuko dute, Kaperako Maisuaren zuzendaritzapean.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Nafarroako Valentziar Erkidegoaren Etxeko Banda Sinfonikoa.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: DJ Hart eta Yak, 22:30ak arte.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: I love Afrika. El Molino konpainia (Lorca, Murtzia). Karlos III.aren etorbidea.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Tabú orkestra, 22:30ak arte.

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren lehen bilduma. Pirotecnia Zaragozana su-etxea (Zaragoza).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. The original Wailers eta DJ Fueros.

Page 5: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Fusión orkestra, 01:30ak arte.

23:45 Basotxoko gauak. Dj-ak.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. Play the Game (Queenen omenez).

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Tabú orkestra, 03:00ak arte.

Musika-bandak. Irteera Udaletxe plazatik.

Page 6: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 7, astearteaSan Fermin!

06:45 Dianak. Txapitela kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta.

07:00 Zaldi-aziendaren feria. Agustindarren industrialdea, 15:00ak arte.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako lehena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (k. Nagusia).

10:00 San Ferminen prozesioa. Udalbatzak Kabildoa jasoko du eta San Fermin kaperara abiatuko da. Santuaren ohorezko Meza Nagusia. Iruñeko Artzapezpikua eta Katedraleko Kabildoa buru egongo dira, eta Katedraleko Musika Kapera, Iruñeko Orfeoia eta orkestra arituko dira.

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

12:00 Musika-bandak. Irteera Labrit pilotalekutik, Descalzos kaletik eta San Nikolas kaletik.

13:00 Bermut ordua. Basotxoa. Photocall.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte.

Jota-erronda. Irteera Udaletxe plazatik. Los Pamplonicas Jota Eskola.

18:30 Zezen-feriaren lehen zezenketa. Zezen-plaza.

20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Conexión orkestra, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito y la Bella Durmiente.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Andaluziaren Etxeko Ballet Sortilegio Andaluz, Joven Sortilegio Andaluz eta Ballet Infantil Andaluz.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: Quaoar eta Tirry & Tery Guateque Jai Alai, 22:30ak arte.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: Bangaluru. Todo Zancos konpainia (Madril). Karlos III.aren etorbidea.

Jazzfermin Gaztea. Sarasate pasealekua. Hugo Fernández Quartet.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Super Hollywood orkestra-ikuskizuna, 22:30ak arte.

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

Page 7: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren bigarren bilduma. Pirotecnia Oscense su-etxea (Huesca).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Nancys rubias eta Oda Mae Brown DJ Set.

Jazzfermin. Sarasate pasealekua. David Hooper & The Silverbacks.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Conexión orkestra, 01:30ak arte.

23:45 Basotxoko gauak. Dj-ak.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. La edad de oro del Pop Español.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Super Hollywood orkestra-ikuskizuna, 03:00ak arte.

Musika-bandak. Irteera San Nikolas kaletik eta Udaletxe plazatik.

Page 8: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 8, asteazkenaHiri senidetuen eguna

06:45 Dianak. San Saturnino kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako bigarrena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (k. Nagusia).

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

11:45 Haurrendako jarduerak. Basotxoa. Maggy Show. Egin kanta, egin jolas.

12:00 Musika-bandak. Irteera Labrit pilotalekutik, Udaletxe plazatik eta Karlos III. aren etorbidetik.

Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Raíces Navarras eta Iris Imaz (Andosilla) eta Leticia Hernández (Funes) jotari hasi berriak.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (1. kategoria). Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (emakumeak). Aizkora-erakustaldia (kana-enborra eta zutikako ebaketa). Trontza-proba (abiaduraz).

13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Harmonie Bayonnaise.

Bermut ordua. Basotxoa. DJ Max 2011.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

Musika-bandak. Udaletxe plazatik abiatuta.

18:30 Zezen-feriaren bigarren zezenketa. Zezen-plaza.

20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Niágara orkestra, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito. Los ladrones de bicicletas.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Gaztela eta Leonen Etxeko Añoranzas dantza eta gaitarien taldea eta Alborada gaitarien taldea.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: DJ Alone eta Fexet, 22:30ak arte.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: Trapeciclos. Artea konpainia (Zaragoza). Karlos III.aren etorbidea.

Jazzfermin Gaztea. Sarasate pasealekua. Alberto Arteta Group.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Cuarta calle orkestra, 22:30ak arte.

Page 9: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren hirugarren bilduma. Pryvatex Pyro su-etxea (Eslovakia).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Boni eta Les Copions.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Niágara orkestra, 01:30ak arte.

Jazzfermin. Sarasate pasealekua. Sonny Knight & The Lakers.

23:45 Basotxoko gauak. DJ Max 2011. 60-70eko urteetako goatekea. Mozorrotu zaitez.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. Amparo Sánchez.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Cuarta Calle orkestra, 03:00ak arte.

Musika-bandak. Estafeta kaletik abiatuta.

Page 10: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 9, osteguna

06:45 Dianak. Kale Berritik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Festa hauetako hirugarrena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (k. Nagusia).

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

11:45 Haurrendako jarduerak. Basotxoa. Maggy Show. Egin kanta, egin jolas.

12:00 Musika-bandak. Udaletxe plazatik eta Descalzos kaletik abiatuta.

Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. La Ribera canta eta Ariadna Guerrero (Cortes) eta Alejandro Espinosa (Castejón) jotari-bikote berria.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako ingude-jasotzaileen txapelketa. Motozerralarien XVII. San Fermin Saria. Harrijasotze-erakustaldia.

13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Aranguren ibarreko musika-banda.

Bermut ordua. Basotxoa. Carisma orkestra.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 21:00ak arte.

Musika-bandak. Labrit pilotalekutik abiatuta.

18:30 Zezen-feriaren hirugarren zezenketa. Zezen-plaza.

20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. La Fania Perfect, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito. Baldomera, la princesa traicionera.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Lar Gallegoko Os fillos de Breogan.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: DJ Camaleón eta Cohen, 22:30ak arte.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: Locomotion. Teatrapo Teatro konpainia (Badajoz). Karlos III.aren etorbidea.

Jazzfermin Gaztea. Sarasate pasealekua. Iñaki Ascunce eta Los sultanes del swing.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Kosmos orkestra, 22:30ak arte.

Page 11: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren laugarren bilduma. Pablo su-etxea (Asturias).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. La MODA (La Maravillosa Orquesta Del Alcohol) eta Six Miles Wide.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. La Fania Perfect orkestra, 01:30ak arte.

Jazzfermin. Sarasate pasealekua. Sylvia Howard.

Euskal Musika. Taconera parkea. Marcos Untzeta (Seinaleak).

23:45 Basotxoko gauak. Carisma orkestra.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. Medina Azahara.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Kosmos orkestra, 03:00ak arte.

Musika-bandak. Kale Nagusiaren eta San Frantzisko kalearen arteko bidegurutzea.

Page 12: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 10, ostirala Haurren eguna

06:45 Dianak. Merkatuko kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako laugarrena.

09:30 Haurrendako entzierroa. Eskorga-zezenekin eta unaien eta korrikalarien parte-hartzearekin. San Domingoko eskortetatik Udaletxe plazara.

Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik (k. Nagusia).

11:00 Zezen-ikuskizuna. Zezen-plaza. Zezenak familiartean: zaldia eta zezena.

Haurren lore-eskaintza San Fermini. Aduanako zokoa. Jarraian, desfilea Gazteluko plazaraino, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin, Santiago Apóstol dantza- eta gaita-taldearekin eta Amaiur, Duguna, Eluntze eta Oberena haurren dantza-taldeekin.

Gero, Haurren Dantza Jaialdia. Gazteluko plaza.

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak. 14:00ak arte.

11:45 Haurrendako jarduerak. Basotxoa. Maggy Show. Egin kanta, egin jolas.

12:00 Musika-bandak. Irteera Autobus-geltoki zaharretik eta Descalzos kaletik.

Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Acordes Navarros eta Cristina Rodríguez eta Maialen Sobrino (Andosilla) jotari hasi berriak.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (kadeteak). Proba konbinatuen erakustaldia (kimuak). Nafarroako 2. mailako aizkolarien txapelketa (kanporaketa). Herri-kiroletako probak, haurrendako.

13.00 Banden musika. Gurutzeko plaza. Buñueleko banda.

Bermut ordua. Basotxoa. Photocall.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

Euskal Musika. Haurrendako emanaldia. Taconera parkea. Patata tropikala antzerki taldea (Azken eguzkilorea).

18:30 Zezen-feriaren laugarren zezenketa. Zezen-plaza.

20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Vendetta Show orkestra, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito. El árbol hechizado.

Page 13: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Nafarroako Aragoiren Etxeko Aragoiko Folklore-jaialdia.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: DJ Atreyu eta Entrerejas, 22:30ak arte.

Euskal Musika. Bertsolariak. Taconera parkea. Bertso-saioa: Julio Soto, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Xabier Terreros. Aurkezlea: Fernando Anbustegi.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: Alboroto. Almozandia konpainia (Zaragoza). Karlos III.aren etorbidea.

Jazzfermin Gaztea. Sarasate pasealekua. Jazz Trío hirukotea.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Color’s orkestra taldea, 22:30ak arte.

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren bosgarren bilduma. Tomás su-etxea (Castelló).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Miguel Campello eta Meaculpa.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Vendetta Show orkestra, 01:30ak arte.

Jazzfermin. Sarasate pasealekua. John Ehlis Quartet.

Euskal Musika. Taconera parkea. La Jodedera.

23:45 Basotxoko gauak. Dj-ak. 03:00etatik aurrera, Techno-House saioa.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. Celtas Cortos eta Tuterako Musika-banda.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Color’s orkestra taldea, 03:00ak arte.

Page 14: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 11, larunbataZaharren eguna

06:45 Dianak. Kale Berritik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako bosgarrena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik.

10:45 Zaharrendako meza. San Fermin kapera. Horren ondoren, desfilea, Sarasate pasealekuraino.

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

12:00 Musika-bandak. Irteera San Domingo kaletik (Museoaren eta Descalzos kalearen parean).

Zaharren eguneko kontzertu berezia. Sarasate pasealekua. Yoar eta Jus la Rocha errondailak.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Harrijasotzaileen Txapelketa. Nafarroako Txinga-Erute Txapelketa. Nafarroako Zama-jasotzaileen Txapelketa. Estitxu Almandoz harrijasotzailearen erakustaldia.

13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Lizarrako banda.

Bermut ordua. Basotxoa. Jaione eta Aintzane (Altsasuko La Encina Extremaduraren kultur etxea).

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

Jota-erronda. Karlos III.aren etorbidea (Entzierroaren monumentuaren ondoan). Gracia Navarra taldea.

18:30 Zezen-feriaren bosgarren zezenketa. Zezen-plaza.

20:00 Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito. El cristal mágico de las hadas.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Pozuelo de Alarcóneko Extremaduraren Etxeko La Encina abesbatza eta dantza-taldea. Nafarroako Extremaduraren Etxea.

20:30 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Azúcar Moreno, 22:00ak arte.

Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: Tirry & Tery Guateque Jai Alai eta Jabi Izurieta, 22:30ak

arte.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: Galactica 4.0. Brotons konpainia (Jerez de la Frontera, Cádiz). Karlos III.aren etorbidea.

Page 15: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Casting orkestra, 22:30ak arte.

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren seigarren bilduma. Fuegos Artificiales Hermanos Ferrández su-etxea (Murtzia).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. M-Clan eta El Desván.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Euro orkestra, 01:30ak arte.

23:45 Basotxoko gauak. Dj-ak. 03:00etatik aurrera, Techno-House saioa.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. Fundación Toni Manero.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Casting orkestra, 03:00ak arte.

Page 16: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 12, igandea

06:45 Dianak. Calceteros kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako seigarrena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

Jauzi-jaialdia. Gazteluko plaza, 13:00ak arte.

12:00 Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Tuterako Camino Martínez jota-eskola.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Aizkolarien binakako Txapelketa. Nafarroako Gurdi-jasotzaileen Txapelketa. Inaxio Perurena harri-jasotzailearen erakustaldia.

13:00 Txistularien Alardea. San Jose plaza. Txistularien 56. alarde-kontzertua. Printzesa Zelta.

Banden musika. Gurutzeko plaza. Tuterako musika-banda.

Bermut ordua. Basotxoa. Iruñeko Gaita Akademia.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

Jota-erronda. Udaletxe plaza. Arguedasko Jota Eskola.

18:30 Zezen-feriaren seigarren zezenketa. Zezen-plaza. 20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Oceanic orkestra, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito. La venganza de la bruja Ciriaca.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Kantabriaren Etxeko La Encina de Santander abesbatza.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: DJ Hart eta Gritos Sordos, 22:30ak arte.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: La Granja. Brotons konpainia (Jerez de la Frontera-Cádiz). Karlos III.aren

etorbidea.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Banda Norte orkestra, 22:30ak arte.

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

Page 17: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren zazpigarren bilduma. Xaraiva su-etxea (Ourense).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. El Puchero del hortelano eta Impacto.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Oceanic orkestra, 01:30ak arte.

Euskal Musika. Taconera parkea. Los Galerna.

23:45 Basotxoko gauak. DJ Max 2011 Gogoan al duzu la movida? Zatoz eta gogora ekarri 80-90eko urteak.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. 7 Décadas.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Banda Norte orkestra, 03:00ak arte.

Musika-bandak. San Gregorio kaletik abiatuta.

Page 18: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 13, astelehena

06:45 Dianak. Txapitela kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Festetako zazpigarrena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.

11:00 Zezen-ikuskizuna. Zezen-plaza. Zezenak familiartean: zezenen proba-lekua.

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

11:45 Haurrendako jarduerak. Basotxoa. Maggy Show. Egin kanta, egin jolas.

12:00 Musika-bandak. Irteera Descalzos kaletik eta San Frantzisko plazatik.

Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Voces Navarras eta María Aguirre (Fustiñana) eta Alberto Ferraz (Tutera) jotari hasi berriak.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Nafarroako Aizkolarien Txapelketa (3. kategoria). Kañamares anaien erakustaldia (taulak egitea eta enborrak aitzurraz moztea).

13:00 Banden musika. Gurutzeko plaza. Artaxoako banda.

Bermut ordua. Basotxoa. Carisma orkestra.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

Jota-erronda. Txapitela kaletik abiatuta. Fustiñanako Jota Eskola.

Euskal Musika. Haurrendako emanaldia Taconera parkea. Sorka zirko antzerkia (Soinulariak).

18:30 Zezen-feriaren zazpigarren zezenketa. Zezen-plaza.

20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. La Tarantella orkestra, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito y el ratoncito Pérez.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Musika tradizionala: Grupo Solidario.

20:30 Foruen gazte-plaza. Foruen plaza. Kontzertua: Dj Atreyu eta Baobabs Will Destroy Your Planet, 22:30ak arte.

Page 19: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Paseoan. Kale-antzerkia: Le Mascherate. Kull d´Sac konpainia (Valladolid). Karlos III.aren etorbidea.

21:30 Dantzaldia. Antoniutti parkea. Alto Standing orkestra, 22:30ak arte.

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren zortzigarren bilduma. Pibierzo su-etxea (Leon).

23:30 Kontzertua. Foruen plaza. Siniestro Total eta Cuarto Oscuro.

Dantzaldia. Gurutzeko plaza. La Tarantella orkestra, 01:30ak arte.

Euskal Musika. Taconera parkea. Aiko Taldea.

23:45 Basotxoko gauak. Carisma orkestra.

24:00 Kontzertua. Gazteluko plaza. Alejo Stivel.

Dantzaldia. Antoniutti parkea. Alto Standing orkestra, 03:00ak arte.

Page 20: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 14, astearteaPobre de mí!

06:45 Dianak. Merkatuko kaletik eta Zezen-plazatik abiatuta.

08:00 Zezen-entzierroa. Zortzigarrena, festetako azkena.

09:30 Erraldoiak eta Buruhandiak. Konpartsaren azken irteera Ezpeletaren jauregitik (kale Nagusia).

10:45 San Ferminen Zortziurrena. Udaletxe plaza. Udalbatza San Lorentzo parrokiara joanen da, elizkizunean parte hartzera. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera-orkestra arituko dira.

11:30 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 14:00ak arte.

11:45 Haurrendako jarduerak. Basotxoa. Maggy Show. Egin kanta, egin jolas.

12:00 Musika-bandak. Irteera Karlos III.aren etorbidetik eta Descalzos kaletik.

Jota-kantaldia. Sarasate pasealekua. Voces del Ebro eta Yanet Cambra (Cadreita) eta Sandra Mena (Valtierra) jotari hasi berriak.

Herri-kirolak. Foruen plaza. Zama-jaurtitzaileen erakustaldia. Motozerralarien erakustaldia (zurezko irudiak).

13:00 Musika-bandak. Gurutzeko plaza. Ribaforadako musika-banda.

14:00 Agurra Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari. Udaletxe plaza.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-bandaren desfilea, Udaletxe plazatik Zezen-plazaraino.

18:00 Hauek festak hauek! Rodezno Kondearen plaza. Haurrendako emanaldiak eta ikuskizunak, 21:00ak arte.

18:30 Zezen-feriaren zortzigarren zezenketa, festetako azkena. Zezen-plaza.

19:00 Jota-erronda. Udaletxe plaza. Buñuelgo Jota Eskola.

20:00 Dantzaldia. Gurutzeko plaza. Splenium, 22:00ak arte.

Maese Villarejoren txotxongiloak. Rodezno Kondearen plaza. Gorgorito. El señor de las estacas.

Eskualdeetako musika. Basotxoa. Nafarroaren Eguna. Pamplona Canta elkartea.

21:00 Hemengo musika. Gazteluko plaza. Dantzaldia, txistulari eta gaitariekin.

Page 21: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

21:45 Zezensuzkoa. San Domingo aldapa.

Musika-bandak. Irteera San Frantzisko plazatik, eta bukaera Gazteluko plazan.

23:00 Su artifizialak. Ziudadela. Sanferminak 2015 Nazioarteko Lehiaketaren bederatzigarren bilduma. Turis su-etxea (Valentzia).

23:45 Basotxoko gauak. Basotxoko Pobre de mí.

24:00 Sanferminen amaiera. Udaletxe plaza. Pobre de mí! eta azken traka.

Page 22: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

ZEZENKETAK. 2015eko SANFERMINAK

ZEZEN FERIA 2015Uztailak 5 – 14

Uztailak 5, igandea 19:30Sei zezenko, Zufreko (Huelva) EL PARRALEJO ganadutegiarenak. Dibisa: zurixka-berdea. Xakia: piku-hostoa ezkerreko belarrian, eta eskuineko belarria osorik. Nobilleroak:POSADA DE MARAVILLAS, VAREA eta ROCA REY

Uztailak 6, astelehena18:30Sei zezen, adar kamustudunak, San Pelayo de Guareñako (Salamanca) EL CAPEA ganadutegiarenak. Dibisa: zuri, gorrimin eta horia. Xakia: akatsa bi belarrien behealdean. Burtzikariak: PABLO HERMOSO DE MENDOZA, SERGIO GALÁN eta ROBERTO ARMENDÁRIZ.

Uztailak 7, asteartea18:30Sei zezen, Meridako (Badajoz) JANDILLA ganadutegiarenak. Dibisa: Urdina. Xakia: Urtxulua, bi belarrietan. Toreatzaileak:JUAN JOSÉ PADILLA, PEPE MORAL eta ALBERTO LÓPEZ SIMÓN.

Uztailak 8, asteazkena 18:30Sei zezen, Trujilloko (Cáceres) eta Monesterioko (Badajoz) DEL TAJO - LA REINA ganadutegienak. Dibisak: more-grana eta urdin-horia. Xakiak: Eskuineko belarria osorik eta urtxulua ezkerrekoan – Ezkerreko belarria osorik eta urtxulua eskuinekoan. Toreatzaileak: ANTONIO FERRERA, MORENITO DE ARANDA eta JIMÉNEZ FORTES.

Uztailak 9, osteguna18:30 Sei zezen, Guadalix de la Sierrako (Madril) VICTORIANO DEL RÍO CORTÉS jaunarenak (Madril). Dibisa: beltz-horia. Xakiak: akatsa bi belarrietan. Toreatzaileak: SEBASTIÁN CASTELLA, IVÁN FANDIÑO eta ALEJANDRO TALAVANTE.

Uztailak 10, ostirala18:30 Sei zezen, San José del Valleko (Cádiz)FUENTE YMBROrenak. Dibisa: berdea. Xakia: lantzapunta bi belarrietan. Toreatzaileak: MIGUEL ABELLÁN, MIGUEL ÁNGEL PERERA eta IVÁN FANDIÑO.

Page 23: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 11, larunbata18:30 Sei zezen, Lanzahitako (Ávila) JOSÉ ESCOLAR GIL jaunarenak. Dibisa: zuri-gorria. Xakiak: urtxulua bi belarrietan. Toreatzaileak: FRANCISCO MARCO, “PAULITA” eta PACO UREÑA.

Uztailak 12, igandea18:30Sei zezen, Morón de la Fronterako (Sevilla) HROS. DEL EXCMO. SR. CONDE DE LA MAZArenak. Dibisa: gorri-beltza. Xakia: Piku-hostoa eskuineko belarrian, eta pitzatua, ezkerrekoan. Toreatzaileak: EUGENIO DE MORA, ANTONIO NAZARÉ eta JUAN DEL ÁLAMO.

Uztailak 13, astelehena18:30 Sei zezen, Alaraz eta Pozos de Hinojoko (Salamanca) GARCIGRANDE - DOMINGO HERNÁNDEZ

MARTÍN jaunaren ganadutegienak. Dibisak: zurigorria eta urdin, gorri eta berdea. Xakiak: urtxulua eskuineko belarrian, eta piku-hostoa ezkerrekoan. Piku-hostoa bietan. Toreatzaileak:

JUAN JOSÉ PADILLA, “EL JULI” eta MIGUEL ÁNGEL PERERA.

Uztailak 14, asteartea18:30 Sei zezen, Lora del Ríoko MIURArenak (Sevilla). Dibisa: berde-gorrimina. Xakia: garranga eta akatsa ezkerreko belarrian, eta eskuinekoa, kolpez kamustuta. Toreatzaileak: MANUEL ESCRIBANO, LUIS BOLÍVAR eta SALVADOR CORTÉS.

Page 24: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Entzierroan korrika egiteko arauak. 2015eko Sanferminak ENTZIERROAN KORRIKA EGITEKO OHARRAK Entzierroaren ibilbidea San Domingo kalea, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefónica, Kailejoia eta Zezen-plaza. Arriskua Entzierroa esperientzia paregabea da ikusleendako eta, areago, zezenen aitzinetik korrika egiten dutenendako. Arriskua eta gaitasun fisikoa dira ikuskizun honen ezaugarri nagusiak. Argibideak Entzierroan korrika egin nahi eta eskarmentu gutxi duten korrikalariek lasterketa arriskutsu honen ezaugarrien berri jakin behar dute. Halaber, beren eta aldamenekoen segurtasunaren alde hartu beharreko babes-neurriak ere ezagutu behar dituzte. Prestakuntza fisikoa Entzierroan ezin du edozeinek parte hartu: beharrezkoak dira sosegua, erreflexuak eta prestaketa fisiko ezin hobea. Inork ez du parte hartu behar, baldintza horiek bete ezean. Izan ere, arriskua handia da. Tarte bat baino ez Ezinezkoa da entzierroaren bide osoa egitea; lasterkariek zein tarte jo egokiago eta hori hautatu behar dute bertan korrika egiteko. Adinez nagusi 18 urtetik beherakoek debeku dute korrika egitea. Ekipamendu egokia Ezinbestekoa da, norbere segurtasunaren hobe beharrez, jantzi eta oinetako egokiak eramatea. Trabarik ez Lasterka egiteko oztopo diren objekturik gabe parte hartu behar da, hots, bizkar-zorro, kamera, telefono mugikor eta halakorik gabe. Muga-ordua Korrikalariek goizeko 7:30ak baino lehenago sartu behar dute ibilbidera. Tokiko Polizia Entzierroan korrika egin nahi dutenek egon beharko dute Tokiko Poliziak osatutako hesiek mugatzen dituzten tarteetan, eta zehatz-mehatz bete beharko dituzte udaltzainen aginduak, parte-hartzaile guztien segurtasunaren hobe beharrez. Bazterrak eta atariak Debeku da, ezen hagitz arriskutsua baita, zezenak irten aitzinetik ibilbideko bazter, zoko, atari edo establezimenduetan babestea. Aurrera zuzen Aurrera zuzen egin behar da korrika, zezenen eta beste korrikalarien aitzin gurutzatu edo gelditu gabe. Ez zezenik ukitu Zezenei ez zaie inon eta inolaz ere deitu behar, ezta haien arreta bereganatu eta haiek ukitu ere.

Page 25: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAREN IBILALDIAK 2015EKO SANFERMINETAN

ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

Uztailak 6, astelehenaIrteera autobus-geltokitik. 17:00Ibilbidea: Bakearen plaza - Yanguas y Miranda - Sarasate pasealekua - Comedias - Pozoblanco - Zapatería - Kontseiluko plaza - San Frantzisko plaza - Eslava - Kale Nagusia - Errekoleten k. - O-ko Andre Maria plaza - Sanduandia - San Lorentzo - San Frantzisko k. - San Frantzisko plaza - Kale Berria - San Saturnino - Ansoleaga - Campana - San Saturnino - Kale Nagusia. Ibilbidea Ezpeletaren jauregian amaituko da.

Uztailak 7, astearteaIrteera Ezpeletaren jauregitik.9:30Ibilbidea Kale Nagusian, San Saturnino kalean eta Udaletxe plazan barna. Konpartsak Udalbatza lagunduko du Mercaderes eta Curia kaleetan barna, Kabildoaren bila, Katedraleraino. Itzulera: Curia eta Mercaderes kaleetan, Udaletxe plazan, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna. San Lorentzo elizara iritsi, eta bertatik abiatuko da San Ferminen prozesioa, Taconera, San Anton, Zapatería eta Calceteros kaleetan, Udaletxe plazan, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna.Konpartsak Kale Nagusian hartuko du atseden, meza esan bitartean. Elizkizunak amaitutakoan, Kabildoa eta Udalbatza lagunduko ditu Katedraleraino, Kale Nagusian, San Saturnino kalean, Udaletxe plazan eta Mercaderes eta Curia kaleetan barna. Katedralera iritsi, eta bertako atarian dantzatuko du Konpartsak, elizako agintariei agurra emanez.Udalbatza Curia eta Mercaderes kaleetan eta Udaletxe plazan barna itzuliko da Udaletxera. Gero, Konpartsa Ezpeletaren jauregirantz abiatuko da San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, eta bertan amaituko da ibilbidea.

Uztailak 8, asteazkena. Hiri senidetuen egunaIrteera Ezpeletaren jauregitik.09:30Ibilbidea: Kale Nagusia - Eslava - San Frantzisko - Kontseiluko plaza - Zapatería - Calceteros - Mercaderes - Curia - Compañía - Xabier - Dormitalería - Andre Maria Erreginaren plaza (atsedenaldia). Jarraian: Merced - Xabier - Estafeta - Ahumada dukearen k. - Karlos III.aren etorb. - Gazteluko plaza - Txapitela - Mercaderes - Udaletxe plaza - San Saturnino - Kale Nagusia. Ezpeletaren jauregian amaituko da.

Page 26: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 9, ostegunaIrteera Ezpeletaren jauregitik.09:30Ibilbidea: Kale Nagusia - San Saturnino - Udaletxe plaza - Mercaderes - Mañueta - Jauregiko Aldapako k. - Maiatzaren Biaren k. - Carmen - Navarrería - San Jose plaza (atsedenaldia). Jarraian: Curia - Calderería - Xabier - Estafeta - Mercaderes - Calceteros - Udaletxe plaza - Kale Berria - San Frantzisko plaza - Eslava - Kale Nagusia.

Uztailak 10, ostirala. Haurren egunaIrteera Ezpeletaren jauregitik.09:30Ibilbidea: Kale Nagusia - Eslava - Jarauta - San Lorentzo - San Frantzisko k. - San Migel - San Gregorio - Ziudadela - Aduanako zokoa - Errekoleten k. (atsedenaldia). Jarraian: Kale Nagusia - San Saturnino - Udaletxe plaza - Mercaderes - Estafeta - Ahumada dukearen k. - Karlos III.aren etorb. - Gazteluko plaza - Comedias - San Nikolas - San Migel - Zapatería - Kontseiluko plaza - San Frantzisko plaza - Eslava - Kale Nagusia. Ezpeletaren jauregian amaituko da.

Uztailak 11, larunbata. Zaharren egunaIrteera Ezpeletaren jauregitik.09:30Ibilbidea: Kale Nagusia - San Lorentzo - Sanduandia - O-ko Andre Maria plaza - Errekoleten k. - Aduanako zokoa - Kale Berria - San Frantzisko plaza (atsedenaldia).Jarraian: San Frantzisko plaza - Ansoleaga k. - San Saturnino k. - Udaletxe plaza - Mercaderes - Txapitela - Gazteluko plaza - Sarasate pasealekua - Alondegi k. - Tutera k. - Oliveto Kondearen etorbidea - Bakearen plaza - Autobus-geltokia.

Uztailak 12, igandeaIrteera autobus-geltokitik.09:30Ibilbidea: Autobus-geltokia – Bakearen plaza – Oliveto kondearen etorb. – Tutera k. – Zaragozako etorb. – Leire – Bergamín – Arrieta – Amaia – Leire – Aralar (atsedenaldia Eskolapioetan).Jarraian: Aralar – Teobaldoen k. – Erriberri – San Fermin – Bergamín – Galizia etorb. – Tafalla – Zangoza – San Fermin – Galizia etorb. – Foruen plaza – Autobus-geltokia.

Uztailak 13, astelehena Irteera autobus-geltokitik.09:30Ibilbidea: Autobus-geltokia - Foruen plaza - Gaztelugibel - Erruki Etxea. Itzulera: Foruen plaza - Yanguas y Miranda - Bakearen plaza - Yanguas y Miranda - Taconera kalea - Aduanako zokoa - Kale Nagusia - San Lorentzo - Descalzos (atsedenaldia).Jarraipena: Descalzos - Eslava - Jarauta - San Saturnino plaza - Udaletxe plaza - Zapatería - Kontseiluko plaza - San Frantzisko k. - Eslava - Kale Nagusia. Ezpeletaren jauregian amaituko da.

Page 27: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Uztailak 14, astearteaIrteera Ezpeletaren jauregitik.09:30Ibilbidea: Kale Nagusia - San Frantzisko k. - Eslava - Jarauta - San Saturnino - Udaletxe plaza.Plaza horretatik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han, San Ferminen Zortziurrena eginen dute. Elizkizuna egin bitartean, Konpartsak Kale Nagusian hartuko du atseden.Ondoren, Konpartsak Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxeraino. Udaletxe plazan, hainbat dantza eskainiko ditu, Udalbatzaren eta Hiriaren ohoretan. Gero, Kale Berrian, Kontseiluko plazan eta Zapatería kalean barna ibili eta UDALETXE PLAZAra itzuliko da. Bertan Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak eta Iruñeko haurrek ADIOA eginen diote elkarri.

Page 28: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

INTERESEKO INFORMAZIOA ETA KULTUR AGENDA. 2015eko SANFERMINAK

INFORMAZIO OROKORRA

Udal-argibideak010 eta 948 420 100www.pamplona.es

Turismo BulegoaSan Saturnino, 2Uztailak 6 (14:00 – 20:00)Uztailak 7 – 14 (09:00 – 20:00, ordutegi jarraia)948 420 700

Gizarte Zerbitzuetako LaguntzaEmakumeentzako laguntza: 112 eta 092"Eraso sexistarik gabeko jaien alde" Informaziogunea kanpainari buruzGazteluko plaza Uztailak 5 – 14 11:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00

Ekipajeen zaindegia San Frantzisko plaza Uztailak 4 (08:00) – 15 (18:00)Eguneko 24 orduak. Prezioa: 4.60 €, egun eta fardel bakoitzeko 948 21 24 80

Intereseko telefonoakUdaltzaingoa: 092Polizia Nazionala: 091Hiri-garraioa: 948 423 242 Ibilgailu-biltegia: 948 420 444Posta eta telegrafoak: 902 197 197Iruñeko Postetxea: 948 207 217 Objektu galduak: 948 420 619Iruñeko aireportua (Noain): 948 168 750 Guardiako farmaziak: 948 222 111Tren-geltokia: 902 320 320 Taxiak: 948 232 300 eta 948 351 335Autobus-geltokia. 948 20 35 66Larrialdiak: 112

Tren txikiakRodezno kondearen haur-parkearen eta Merindadeen plazaren arteanUztailak 6 (18:00etatik aurrera). Uztailak 7 – 14 (11:30 – 14:00 eta 18:00 – 21:00)

Page 29: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

KULTUR AGENDA

Erakusketak

Kondestablearen jauregiaPEDRO ARMESTREPasioak hartaratuakArgazki-erakusketa

2015eko sanferminetako kartelak

Uztailak 9, 10, 11, 12 eta 13 (11:00 – 14:00)

Maisonnave hotelaUTA GEUBToreatzaileak Pop kubismoanPintura-erakusketaUztailak 6 –14 (12:00 – 15:00)

Antzerkia

Gayarre antzokiaTHE HOLE 2 (Zuloa), Club-Teatro-CabaretZeremonia-maisuak: Alex O’Dogherty, Canco Rodriguez etaEdu Soto (txandaka arituko dira egunez egun)Uztailak 1, 2, 8 eta 9 (21:00)Uztailak 3, 4, 5, 10 eta 11 (19:00 eta 22:30)Uztailak 12 (19:00)25 €-tik gora

BaluarteTAXIJosema Yuste, Alfredo Cernuda eta FelisucoUztailak 8 eta 9 (21:00)24 €

MELLIZOS: POR HUMOR AL ARTEBertín Osborne eta Paco ArévaloUztailak 10 eta 11 (21:00)28 €

Musika

Musika kaleanLa Pamplonesa Udal BandaIruñeko Gaitarien Udal BandaIruñeko Txistularien Udal BandaIruñeko Gaita AkademiaDonibaneko Gaitariak Kultur ElkarteaTolosako Txistularien BandaBravo Maisuaren Herri BandaSan Lorentzoko Dantzariak

Page 30: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Los Pamplonicas Jota EskolaArguedasko Jota EskolaBuñuelgo Jota EskolaFustiñanako Jota EskolaGracia Navarra Jota Eskola Ardanbera FanfarreaOrtzadar FanfarreaElizaga anaiak Gaitari DultzaineroakDonibaneko Eskolako GaitariakEzpelur GaitariakFraile anai-arrebak GaitariakIndart Baigorri GaitariakSan Lorentzoko GaitariakTxantreako GaitariakGaltzagorri TxarangaGauerdi TxarangaJarauta 69 TxarangaZiripot Txaranga

Ortzadarreko Txistulariak

Taconera parkeaNAFARROA OINEZen TXOKOAEmanaldiak goizez, arratsaldez eta gauez

Nuevo Casino PrincipalESPARTINEN DANTZALDIAUztailak 7 – 14 (08:30 – 09:45)Sartzeko, gonbidapena behar da

Maisonnave hotelaKALEKO MUSIKAREN XXI. LEHIAKETAUztailak 7 - 14 (12:00 - 15:00)

Beste batzuk

EskortakBISITA ESKORTETARAUztailak 6 - 12 (11:00 –13:30 eta 16:30 – 20:30)Helduak, 3 €. 12 urtetik beherakoak, helduren batek lagunduta, doan

Labrit pilotalekuaESKU PILOTA PROFESIONALEKO XLI. SAN FERMIN TXAPELKETAUztailak 8, 9, 10 eta 13 (22:15)Hilak 7, asteartea (11:30)Hilak 11, larunbata (17:30)Hilak 12, igandea, eta 14, asteartea (17:00) Erreserbak: 656 799 423 eta 661 259 009

BaluarteSUAK BALUARTETIKUztailak 6 – 14 (22:00 – 01:00)18 € (edari eta pintxo bat barne)15 € , hogei lagunetik gorako taldeentzatDJ-en musika

Page 31: SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA · SAN FERMIN 2015 FESTEN PROGRAMA UZTAILAK 6 – 14 IRUÑA Festa herrikoiak eta partizipatiboak. Uste izatekoa da sanferminetako

Maisonnave hotelaOMENALDIAKIruñeko Orfeoiari, haren 150. urteurrenean. Uztailak 8 (13:30)Juan Mari Arzaki, Sanferminei fidela izateagatik. Uztailak 13 (13:30)

ZezensuzkoaIbilbidea: San Domingo kalea, Udaletxe plaza eta kale Berria