12
Madalen XXIX. Errenteria 2016 Errenteriako udal komunikabidea herribizia.errenteria.net SARIAK

SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

  • Upload
    others

  • View
    13

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

MadalenXXIX.

Errenteria

2 0 1 6

Errenteriakoudal komunikabideaherribizia.errenteria.net

SARIAK

Page 2: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

TXAKUR MAITEAIRATI SALGADO AMO

1. MAILA

POESIA1. SARIA

Bi pertsonaANDER SAN JOSÉ

1. MAILA

POESIA2. SARIA

Bi pertsonak bakarrik.Bat naiz ni,

ez hitzikpentsamenduak soilik

Ez dut ezer entzutennire ahotsa izan ezik.

Eta ez ohiurik ez dut nabaritzen

Nire izena orain badakit, beste norbaitek

esan dit. Ander naiz, baina ez banaiz?

Bestea nor da? Galdetzen diot nik Begiratzen dit Ezer esanda

Ni beherantz, bera gorantz Ez dakit non nagoen, baina bera lasai dago Hilda nago? Ez dakit Berak esaten dit, nik badakit.

KEVIN

IRSA

PERITO MORENOOLATZ OIARBIDE RUIZ DE AZUA

1. MAILA

POESIAGlaziarra, mendi ikusgarria,

pareta elurtua, kristal bereziz jantzita,hotz-hotza, erraldoia.

Urdin kolorekoahemen argia,

hor iluna,eta han txuri-urdina.

Familiarekin edo lagunekin gozatzeko.opari handia.

Dinosaurio motel baten itxuraz,isatsaren antzera izotz puntak,

batzuetan lo, isil-isilik egoten dabesteetan hotzak bere hortzak

dadarka jartzen ditu: klik klak

Haizeak indarrez jotzeanelur malutak azkar badoaz.Ibaiaren urak iceberg txikiakpoliki eramaten saiatzen da.

Urrutitik izotzezko eremu handianetortzen da burrunbadaeta aurrera iristeanpusketa handietan erortzen da.

Urteak eta urteak pasa eta oraindik zutik jarraitzen duPerito Morenoko glaziarra.

IZARRA

Oso lagun onak giñen,beti elkarrekin,

ez gintuen inork separatzen.Baina egun batean joan ziñen,

agur esan gabe.Negarrez hasi nintzen,

zure bila.Hurrengo egunean malko batekin jaiki nintzen.

Kalera atera nintzen,zerura begiratu nuen,

konturatu nintzen zeruan ziñela, niri begira,laino baten atzean.

Eta orduan galdetu nizun:

Zergatik? Zergatik joan ziñen ezer esan gabe?Zu erantzun gabe jarraitu zenuen.Etxera joan nintzen negarrez.Iristerakoan gurasoak esan zidaten:- Beti zurekin egongo da, zure bihotzean.Orduan konturatu nintzen:Berak ez luke ni tristerik egoterik nahi,Elkarrekin igarotako momentuak gogoratzea nahi luke.Gauero zurekin amesten dut,Eta maite zaitudala gogoratzen dut,gauero, gauero, gauero.

Begiak ixten ditut,orain dena gogoratzen dutBegiak ireki eta hau ikusten dut:Nire etxea…

Orain oroitzen naiz, amets bat zen.Ez nuen gogoratzen,nire irudimena zen.

3. SARIA

Page 3: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

MUNDUA ALDATU ZUEN IRATXOAMARTIN MAIZ NEGREDO

1. MAILA

1. MAILA

POESIA

POESIA

ACCESIT

AMONAKLILI ADURIZ ETURA

1. MAILA

POESIA ACCESIT

BIZITZAOIER ARIZKUREN GARNIKAACCESIT

NOLAKO BIZITZAUXUE CASTRO FERNANDEZ

1. MAILA

PROSA1. SARIA

UXUCAS

Nire izena Saioa da. 12 urte ditut eta nire gurasoak bananduta daudenez, nire amonarekin bizi naiz. Ilegorria naiz, eta gehienetan bi motots egiten ditut. Tamainaz txikia naiz eta lodia ere. Betaurrekoak daramatzat 5 urtetatik. Nire amonak ile beltza du eta txikia da ere. Asko gustatzen zaio eskulanak egitea eta goxoki zale amorratua da. Niri ez zait gustatzen eskolara joatea, lagunik ez daukadalako eta txikitatik nirekin sartzen direlako, betaurrekoak izateaga-tik batez ere. Patio orduetan bakarrik egoten naiz, zuhaitz baten atzean, horrela inork ez nau ikusiko. Nire ametsa lagunak izatea da. Aurten uste nuen ez nuela lagu-nik izango, baina azkenean ez zen horrela gertatu. Zuhaitz baten atzean nengoela, Gorka izeneko mutila nire ondoan eseri zen. Gorka mutil jatorra zen, eta polita aldi berean. Futbolzale amorratua zen eta Harry Potter ere gustatzen zitzaion niri bezala. Nirekin egongo zela esan zidan, bere lagunekin egoteari utziko ziola nirekin egoteko. Masailak gorritu egin zitzaizkidan eta urduri-urduri nengoen, eskerrak eman nizkion urdurita-suna kendu zitzaidanean. Jolastordua bukatu zenean, biak korrika klasera

iritsi ginenean, Maria Eugenia, gure andereñoak, Gorkari esan zion mutil jatorra zela nirekin egoteagatik. Nire ustez ez zen hainbesterako gauza baina….agian atentzioa deitu dut bakarrik egoteagatik. Maria Eugeniak matematika kontrola genuela esan zuen, eta urduriago nengoen.Kontrola ikusi eta zatikiak, eragiketak komarekin eta zenbaki erromanikoen kontrola zen.Bukatu nuenean Maria Eugeniari bueltatu nion eta zorionak esan zidan kontrola laster bukatzeagatik. Lau eta laurdenetan etxera Joan nintzen. Bide osoan ezin nuen sinetsi lagun bat neukanik. Bi aste eta gero, Gorka eta biok lagun minak egin ginen. Hortik aurrera, larunbatero nire etxean edo Gorkaren etxean gelditzen ginen etxeko lanak egiteko edo pelikula bat ikusteko. Beti pelikula berdina ikusten genuen, “Harry Potter”, amonak palomitak egiten zizkigun. Azkenean lagun bat lortu nuen, baina niretzat lagun bat baino gehiago zen.

Page 4: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

New YorkenMAIALEN MARTIN VICARIO

1. MAILA

PROSA3. SARIA

TXORIA

3. gerra MundialaAITOR MENTXAKA

1. MAILA

PROSA2. SARIA

MATXAKA

1 ATALA: LEHERGAILUAIzarrak begiratzen ari naiz lorategian , burua bueltaka nabil atzo ikusitako albistearekin. Poloniak lehergailu bat jaso zuen, eta horren ondorioz, irudi batzuk geratu zaizkit buruan grabatuta: etxe suntsituak, negar egiten duten pertsonak etab. Neska pobre batek arreta eman zidan.18 urte izango zituen, nik bezalaxe. Ez zeukan nire ile beltza, ezta begi urdinak. Esku txikiak zituen, baita indartsuak ere, ez zirudien pobrea zenik. Zorte ona daukat, Espai-nian ez dago arazorik, beno, aitak eta amak oihukatzen dutenean izan ezik.-Lo egiteko ordua da!- Esaten du nire amak.Eskuak belarrietatik altxatzen ditut eta nire logelara joaten naiz. Beti bezala, lanpara piztu, eta irakurri egiten dut, edo behintzat, saiatzen naiz, soinu bat entzuten duda-lako. Zerua kolorez aldatu dela konturatzen naiz leihotik begiratzean. Pintzel batekin margotu dutela dirudi. Objetu bat biraka dabil zeruan, erortzearekin mehatsatuz. BOOM!!!Begiak irekitzen ditut, baina ez nago nire etxean , ospitalean baizik. Gauza batzuk gogoratzen ditut, etxeko goiko solairua suntsituta dago, eta behekoak, zortea izan du. Baina, zoritxarrez, nire gurasoak nire ondoan zeuden, eta hemen daude, nirekin.-Lehergailu bat erori da Espainian, oso potentea gainera. Besteak bezala, Brasilek bota ditu. Kostaldean gaudenez; jende asko , zuek bezala, bizirik dago oraindik. Zuen etxeak berreraiki egingo dituzte eta zuek hobetuko zarete.-Esan digu mediku batek.Errealitatera itzuli naiz eta orain dena ulertzen dut. 3. GERRA MUNDIALA HASI DA. 2.ATALA: GERRAEtxeko atea irekitzen dut, askoz hobeto sentitzen naiz, baita nire gurasoak ere; etxeko goiko solairua bezalaxe. Orain egin nahi dudan gauza bakarra telebista ikustea da, eta horixe egiten dut. Neska bat hitz egiten ari da, honela dio:-Hautatutak izan zarete Liechtensteineko bilerara joateko. Herrialde bakoitzeko pertsona bat joango da. Hau sekretuan gordeko duzue, gainera, segundu gutxitan Liech-tenstein zapalduko duzue.Orduan, zerutik karratu bat agertu, eta harrapatzen nau. Egia da, Liechtensteinen nago, baina berandu agertu naiz. Bilera jadanik hasi da. Bertan, jarraitu behar dugun planari buruz hitz egin dugu. Pertsona bakoitza bere herrialdera joango da, bakea zabaltzera. Ez dut gehiago entzun, arreta jarri ez dudalako. BUkatzean, neska bat ikusi dut. Izugarria! Poloniako neska berdina! Beregana joatean, beste mutil batekin topatu naiz. Errusia jartzen du bere txartelan, urrezkoa gainera. Bat-batean, hitzak bakarrik ateratzen dira nire ahotik , baimena eskatu gabe. Eta esaldi bat osatzen dute:-Txartelak aldatzea nahi duzu?Eta horregatik hemen nago, Errusian! Birritan pentsatu gabe, telefonoa hartu eta materialak eskatzen ditut. Segundu gutxitan arrosak eta usoak agertzen dira. Lehenik eta behin, Moskun dauden arma gehienak puskatzen eta erretzen ditut. Azkenik, usoak askatu eta arrosak zerutik botatzen ditut. Milioika uso eta lore daude zeruan biraka, eta denak pozaren eraginez negar egiten hasten dira.Beste herrialdeetan ere lortu egin dutela esaten didate telefono bidez.-Gerra amaitu da!!!!!! Gerra amaitu da!!!!!!!- Esaten du ahots batek zeruan, urrezko hegoekin.Ia ahazten zait. Zeruan dagoen pertsona, ni naiz.

2015eko martxoaren 5a Gaur New Yorkera iritsi naiz. Nire aitaren erruz hemen nago. Nire aitak ingeniari bezala egiten du lan eta proiektu bat egin behar du hemen, New Yorken. Beno, 10 urteko proiektu bat, ez dakit nola deitzen den. Nire ustez, hemen geratuko gara betirako. Nik uste dut hobeto egongo ginela Kalifornian, baina nire aitak ezetz esaten du.. Hasteko, aurkeztu egingo naiz: Ni John deitzen naiz eta 12 urte ditut, 1,58 zm.ko altuera daukat eta ez dakit zenbat pisatzen dudan. Nire ilea munduko ilerik hoberena da eta neskek beti esaten didate oso polita naizela, baina egia esaten badut, ez dakit egia ala gezurra den. Nire eskola berria New Oxford deitzen da eta oraindik ez naiz inoiz joan, baina uste dut asko gustatuko zaidala.2015eko martxoaren 6aGaur esnatu naizenean eskolara joan behar dudala konturatu naiz eta bizkor-bizkor joan naiz. Eskolan jende asko dago, baina kartel bat dago nire ikasgelaren izenare-kin. Karteleruntz abiatu naizenean, irakasle bat etorri da eta kartela mugitzen hasi da. Irakasleak gure gelara eraman gaitu eta bakoitza bere lekuan esertzeko esan digu. Leku bat hutsik dagoela ikustean, hor eseri naiz. Nire mahaian lau pertsona gara; neska bat, Issy izenekoa., bere bikia Peter eta mutil bat, Luka deitzen dena. Irakaslea aurkeztu da eta bi ikasle berri daudela esan du. Bata, ni eta bestea, uste dut Eliot deitzen dela. Bazkalorduan, Issy eta Peter nire ondoan eseri dira eta ti-ta batean lagunak egin gara. Issy oso jatorra da eta Peter oso alaia. Arratsaldean, Sciences zegoen eta Lukak ez ninduen bakean uzten, denbora guztian hitz egiten zegoen eta, horregatik, irakasleak Luka eta ni kalera bota gaitu. Gauean, afaldu eta ohera joan naiz.2015eko martxoaren 7a Esnatu eta eskolara joan naiz korika-korrika, lehenago joan behar naizelako. -Zerga-tik? galdetuko duzue-; Peterrek eta Issyk gauza bat erakutsi behar didatelako. Esko-lara iritsi naizenean Peter eta Issy hor zeuden . Hirurok zuhaitzen artera abiatu gara eta 3 minutu ondoren leku zoragarri bat erakutsi didate. Denetarik dago, baina biek esan didate asko ez hurbiltzeko, hori ez dela berria, baina egun batean bai izango dela eta hori lortzeko nire laguntza beharko dutela. Eskolara itzuli egin gara eta Ingelesa tokatzen zitzaigun . Baina ez dut arreta handirik jarri leku horretan pensat-zen ari nintzelako.

Eguerdian dena azaldu didate, jabetza hori Mikelena da eta lortzeko bere lagunak izan behar dugu . Nik oso azkar esan diet -goazen beregana-, baina Peterrek eta Issyk Mikel oso mutil gaiztoa dela esan didate. Mikel “Evil” izenaz ezaguna dela eta beti gaiztakeriak egiten dagoela. Bere gurasoak oso aberatsak direla ere esan didate. Klasera itzuli gara eta gero etxera joan naiz. Afaldu eta nire gurasoekin hitz egin dut, nire aitak esan didanagatik, gauza bat bakarrik dut argi; Mikeli aukera bat eman behar diot.2015eko martxoaren 8a.Gaur ez dago eskolarik. Peter eta Issy nire etxera etorri dira eta ondorio batera iritsi gara. Ni infiltratu egingo naiz eta Mikelen laguna izaten saiatuko naiz. Arratsaldean, Mikelekin geratu naiz eta ez zait mutil gaiztoa iruditu. Hitz egiten egon gara eta lagunak egin gara. Gero, etxera joan naiz, ohean sartu naiz eta lo geratu naiz.2015eko martxoaren 9.Mikelekin berriro hitz egin dut, leku hortaz mintzatu gara eta nirekin pixka bat hase-rretu da, baina gero dena konpondu da. Arratsaldean parkean geratu gara eta esan dit leku hartara eramango gaituela. Zergatik plurala? -galdetuko duzue-. Bada, Issy eta Peter nire lagunak direla esan diodalako eta esan dit haiek ere etorri daitezkela. Zoragarria, ezta? Arratsaldean, laurok oso ondo pasa dugu eta Mikel orain gure lagun ona da. Baina, ez ahaztu leku hartaz. Lekura eraman gaitu eta oso pozik egon gara.2015eko martxoaren 10a.Gaur elurra ari du eta ez gara eskolara joan. Laurok Mikelen etxean geratu gara. Twister eta Monopoly jokoekin jolasten egon gara. Oso dibertigarria izan da eta orain “super” lagunak gara laurok. Arratsaldean, hirurok Peter eta Issyren etxean geundenean , norbaitek telefonoz deitu du, esanez Mikel eta bere jabetza zeukala. Aukeratzeko esan digu, edo Mikel edo leku zoragarria. Hirurok pentsatu dugu eta Mikel aukeratu dugunez, bahitzaileak Mikel non zegoen esan digu. Orduan, guk poliziari deitu diogu. Azkenean, poliziak gaizkilea harrapatu du eta Mikel gurekin bueltatu da. Ikasi dugu kanpoko itxura ez dela barruko berdina eta jende guztiari aukera bat eman behar zaiola.

Page 5: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

EGUZKI MAITEMINDUAIREDER FUENTE ARANO

1. MAILA

1. MAILA

PROSA

PROSA

ACCESIT

ZUHAITZAREN HITZANAHIA SENRA CIEZA

1. MAILA

PROSA ACCESIT

MARSY MARTIN MARTZIANOAELENE PEREZ ACCESIT

HEGOAKJULEN ERZIBENGOA CALVO

2. MAILA

POESIA1. SARIA

NI IZANGO BANINTZOLATZ AGUIRRE ASTIGARRAGA

2. MAILA

POESIA2. SARIA

Ni eguzkia izango banintz, bero handia emango nuke.

Ni bonba izango banintz, soinu ikaragarria sortuko nuke.

Ni kotxe bat izango banintz, ziztu bizian joango nintzateke.

Ni haizea izango banintz, dena hankaz gora utziko nuke.

Ni zuhaitza izango banintz, hosto guztiak mantenduko nituzke.

Ni maindirea izango banintz, oso leuna izango nintzateke.Ni borragoma izango banintz,

gauza txarrak urratuko nituzke.Ni erraldoia izango banintz,

zeruko izarrak ukituko nituzke.

Ni poltsa izango banintz, ametsak gordeko nituzke.Ni hizlaria izango banintz,kaleak astinduko nituzke.Ni kalkulagailua izango banintz,zenbaki infinituak agertuko lirateke.Ni ilargia izango banintz,gaua argiz beteko nuke.Ni lorea izango banintz,zelaiak estaliko nituzke.Ni ura izango banintz,munduan ez litzateke lehorrik egongo.Ni sua izango banintz, munduko gaitzak erreko nituzke...Eta maitasuna ezagutuko banu, ez nintzateke amets horretatik esnatuko. PINPILINPAUXA

ERTZI

Hegoak izango banitu,hegan egingo nuke,

airean,arrain bat uretan bezala,

egongo nintzateke,txori bat bezala,

sentituko nintzateke,alai sentituko nintzateke,

aske biziko nintzateke, betebeharrik gabe,

arazorik gabe,aske, aske bakarrik,

biziko nintzateke.Aitzitik, hegoak ez ditudanez,

triste,harrapatuta sentitzen naiz,harrapatua, harrapatua bakarrik,ez nagoelako konforme,miseriazko bizitza honekin,lan eta lan egin bakarrik,ondoren hiltzeko,zer gara ba?Gizartearen esklaboak?,benetan, hobe izango litzatekegauzak aldatuko bagenitu,gizateriaren beste bat izan beharrean,gizateriaren bat izango bagina.

Page 6: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

BIZITZAREN IRRIBARREAKAIZPEA URANGA MENDIZABAL

2. MAILA

2. MAILA

POESIA

POESIA

ACCESIT

GERRATEAK, BESTERIK EZANE PEREZ PEREZ

2. MAILA

POESIA3. SARIA

Boom. Boom.Ehunka hildako,

milaka zauritu, milaka istorio.

Gutxi batzuen hotsak,askoren isilune sakonak.

Mina,malkoak,gorrotoa,

sufrimendua,dena nire barnean,

dena gu guztion barnean.

Fiuuu. Fiuuu.Hegazkinak dira,beldur garrasiak,antsietate aurpegiak.Badatoz guregana,badatoz arma sutsuak...

Berriro ere,odola lurrean,tristezia bihotzean.Garaipena,poza,soldaduen barnean.

Gure herriak ondo daki,zer den, benetako sufrimendua;zer den gerrate amaigabea,zer den gure mundua suntsitzea.

Ez diegu irabazten utziko,ez gara guda honetan hilko.

PINGUINO

NIRE LAGUNAKAIEKO OLEA

2. MAILA

POESIAACCESIT

HIL ALA BIZIAITZOL BENGOETXEA ZUMETAACCESIT

Page 7: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

bat da, hemen esan dena inori ez ezin diegu kontatu.Nik sinatuko dut. -esan zuen Mariak.Maria, ez dut uste fidagarria denik “Iker” . -Esan zuen Jokinek begira enpresaburuari.Jokin, sinatu nahi ez baduzu, ez esan ezer mutil. -esan zuen Mariak. (Batzuetan oso arraroa jartzen da jendearekin.)(...) -pentsatu zuen Jokinek.Hirurak hitz egiten ari ziren ilundu zenean;Nahi duzu gure etxean geratu, Iker?Ni, ahal naiz geratu lo egitera? -esan zuen enpresaburuak harrituta eta pixka bat pozik.Ez da ezer gertatzen, ahal duzu lo egin sofan. -esan zuen Mariak.Sartu ziren etxean eta afaldu zuen eta geroago joan ziren denak ohera. Hurrengo egunean, enpresaburuak pentsatu zuen nola lortu ahal zuen bere helburua. Gogororatu zen nola esan zion Mariari etxe hau endemoniatuta zegoela eta Jokin deabru bat zela, baina Mariak broma bat zela pentsatu zuen. Hilabete askotan zehar baserria lotzen saiatu zen, baina bikote hori zoriotsuak ziren baserrian eta ez ziren berekoiak ez askonahiak.Egun batean gauza bat gertatu zen;Ez dakit zer egin. -esan zuen enpresaburuak telefonotik.Dena probatu al duzu?. -galdetu zuen igeltseroak.Bai, dena. -esan zuen enpresaburuak.Bitartean, Mariak eta Jokinek entzun zuten dena eta horrengatik hauzia jarri zioten berari. Epaiketa eta gero,, Mariak eta Jokinek irabazi zuten eta enpresaburuaren diru guztia bientzat zen. Biek herritxo bat egin zuten diru guztiarekin eta Ikerri kontratu egin zioten lan egiteko.

Istorio batMIKEL VEGAS PRIMO

2. MAILA

PROSA1. SARIA

2 3 : 3 7IRENE IGEA

2. MAILA

PROSA2. SARIA

Oinetako zaharren zola gastatuek egurrezko lurzorua kolpatzen dute erritmikoki. Ostatuaren mahai handienean lagun - talde bat dago; eta harago, bikote bat, afari pinpirin batean. Bat - batean, gizona aulki batean zutitzen da eta isiltzeko keinuak egiten ditu. Belauniko jartzen da eta emakumeari berarekin ezkontzeko eskatzen dio. Momentu batzuk geroago, txaloak eta algarak entzuten ditut. Beste aldera begiratzean, zerbitzaria ikusten dut, telefonoz hitz - egiten izutu aurpegi ikaragarri batekin. Iskanbila guztiaren erdian begiak gogoz itxi egiten ditut, kontzentrazio apur bat aurkitzeko asmoz. Ahurra kopetatik pasatzen dut, zalaparta amaitu nahian. Neke askoz bolaluma paper gainean etzaten dut, inoiz sortuko ditudan hitzak idazteko zain. Begirada lokaletik paseatzen dut, zerbitzariaren begiak topatzen ditudan arte, baina ez dut inor aurkitzen. Ordua begiratzen dut; jada gaueko hamabiak hogeita hiru gutxi! Euskarako lana bukatzeko beharra baztertuz, lokalaren kanpoalderantz abiatzen naiz. Lan madarikatua! Kanpoan, bizkarra kristalaren kontra jarri eta lehen barruan zegoen zerbitzaria bertan aurkitzen dut. Marlboro paketea eskaintzen dit eta gustoz ateratzen dut geratzen den azkeneko zigarroa. Piztu eta gero, zupada sakon bat ematen diot.Nola duzu izena? - galdetzen diot, mutilari buruz zerbait jakiteko asmoz. Buruarekin ezetz dio, informazioa emateko ukatzen. - Zertan zaude, orduan?Lagun baten zain nago - Begirada zerutik ez aldendu arren, zerbait esatera ausartzen da. Bere soslaia aztertzen dut, xehetasunetan erreparatuz: masailean dituen orbain txikiak, belarritako biribil txikia eta menta koloreko begiak, ilearekin bat ematen dutenak. Bat - batean gaueko iluntasunetik mutil bat ateratzen da, bihotza ahotik aterako zaiola dirudi eta askotan atzera begiratzen du. Zerbitzaria ezagutzen duela dirudi, eta poltsa beltz bat ematearen ostean, agertu den moduan urruntzen ikusten dugu. Poltsa nire eskuetara iristen da, eta nik ez dakit zer egin horrekin.Zoaz etxera, ez ezazu atzera begiratu, zoaz - zerbitzariak presaka esandakoari men egiten diot, eta etxerako bidea hartzen dut, poltsa kamiseta azpian daramadala eta hankak inoiz baino azkarrago mugitzen ditudala. Nahiko urrun egotean, zuhaitz baten atzean izkutatzen naiz eta ostatuan lan egiten duen zerbitzaria ikusten dut. Poliziaria zerbait azaltzen saiatzen ari da, ostatuan zeuden bezeroen aurrean. Segundu batzuk geroago, poltsak ekarri dituen mutila nire aurretik pasatzen da, ostatuaren kontrako norabiderantz korrika egiten. Lurrera erortzen da eta Bizkarrean odol - putzu txiki bat sortu zaio. Ez da mugitzen. Agenteak bere ondotik igarotzen dira baina ez diote jaramonik egiten eta ostatura abiatzen dira. Lurrean etzanda dagoen mutilak burua niregana jiratzen du eta nik eskuarekin keinu azkar bat egiten diot, jarraitzeko gonbidatuz. Ez dut atzera begiratzen, ez dakit zer demontre egin dudan. Etxera iristean, zakua mahai gainean utzi eta besoak bertan jartzen ditut, sakon arnastuz. Ezpainek ‘o’ moduko bat sortzen dute, gaizkile bati aterpea eman diodala konturatzen naizen bitartean. Zer gertatuko litzateke zerbait egingo balit?

SLFL-116

MIKELVEG12

Gure istorioa hiri haundi batean hasten da. Eta gaur enpresaburu bat oso pozik dago. Oso gizon berekoia da eta beti nahi duena lortzen du. Dena prestatuta dago hiria sortzeko. -esan zuen enpresaburuak.Noiz hasiko gara? -esan zuen igeltseroak.Laister, gauza batzuk bukatu behar ditut, baina lehen ikusiko dugu planoa. -esan zuen enpresaburuak.Ikus dezagun. - esan zuen igeltseroak.Biek ikasi zuten planoa eta ikusi zuten baserri bat hor erdian:Nola? Baserri bat? - esan zuen enpresaburuak harrituta eta haserre.Eta orain, zer? - galdetu zuen igeltseroak.Ez kezkatu. Nik egingo dut dena... -esan zuen enpresaburuak.(...) - pentsatu zuen igeltseroak.Enpresaburua joan zen herrira eta, ailegatu zen baserrira. Bitartean, nola egin baserri hori kentzeko pentsatu zuen, ideia bat bururatu zitzaion baserria uzteko eta betirako joateko. Iristean enpresaburuak ikusi zuen bi pertsonak baserriaren banku batean eserita, mutil bat eta neska bat, hurbildu zen eta:Kaixo, Zuek zarete baserri horren jabe? -esan zuen enpresaburuak.Bai. -esan zuten biek.Eta nor zarete zuek? -galdetu zuen enpresaburuak.Ni Maria naiz. -erantzun zuen Mariak lehenengo. Eta ni Jokin. -erantzun zuen Jokinek gero. Eta zu?Ni em... Iker naiz. -esan zuen enpresaburuak. Gauza bat esan nahi dizuet zuei. Zer da Iker? -Galdetu zuen Jokinek.Tratu bat proposatu nahi dizuet, baina lehenengo hemen sinatu, mesedez. -esan zuen enpresaburuak. Eta, zertarako da paper hori? -galdetu zuen Mariak.Beno...em...da...eh... -esan zuen oso urduri enpresaburuak-. Isileko kontratu

Page 8: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

ACCESIT

NIRE IRUDIMENADANAE ERQUIS AGUIAR

2. MAILA

PROSA3. SARIA

Klasean nago matematika saioan zortea dut azkeneko saioa euria egiten duelako, etxera itzultzeko gogoekin baina euria egiten du, orduan etxea itokinak izango ditu.

Ikastolatik atera eta gero bi txakur nire atzean zeuden zaunkaka, ni korrika egiten ari nintzen eta urrutitik nire etxea ikusten nuen, gerturatzen hasi nintzen eta etxeko atea irekita zegoen eta kristalak puskatuta zituen.Nik sartzerakoan korrika itxi nuen atea eta azkenean txakurrak joan ziren, ama bilatu nuen etxetik baina ez zegoen. Odola zegoen gurasoen gelan, urez beteta zegoen bainuontzia odolarekin eta orduan konturatu nintzen bezperan aldatu ginela etxez eta orduan norena zen etxea?

Urduri nengoen eta lehengo solairura jetsi nintzen, ateratzen saiatu nintzen baina alferrik zen atea krisketarekin itxia zegoen, pauso ozenak eta zakarrak niregana etortzen ziren. Ni urduri nengoen eta leihotik atera nintzen.

Nire etxera itzultzerakoan amari galdetu nion norena zen lehenengo etxea.

Amak erantzun zidan amonarena zela, ni harrituta gelditu nintzen.

Hurrengo egunean eskola ondoren berriro itzuli nintzen etxe horretara, leihoak berriak ziren gogorragoak, txirrina jo nuen eta amak esan bezala amonak ireki zuen atetik sartzeko esan zidan baina odola zuen eskuetan eta beste eskuan laban bat.

korrika asi nintzen etxera bidean erabaki bat hartu nuen, ikusi nuen guztia amari esatea. Etxera itzuli eta amarengana abiatu nintzen eta bat-batean amona amaren atzean zegoen kafe bat hartzen.

MIAUMI

2. MAILA

2. MAILA

PROSA

PROSA

BURUKO ABESTIAKSARA VEGAS SOLIS

2. MAILA

PROSA ACCESIT

FAMILIAREN SEKRETUAYADIRA SANTOS BIZARROACCESIT

ENEKO LILLO MENDIRI ACCESIT

TITULURIK GABEKO EZ ISTORIOA

Page 9: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

AINHOA SALABERRIA GARMENDIA

3. MAILA

POESIA2. SARIA

Behinola bizitzak iratzarri gintuen;sortu ginen gizakiok

bihurtuz Lurramaisu,

paradisu.

Zibilizazioak eratu genituen.Gizartea,

agintea, artea, jendarteabake dezentea.

Egunsentiko eguzki printzek eraman gintuzten urrutira.

Deserrira,ilargi betearen argira,

hautsak zeru ilunakestaltzen zituen tokira.

Baina guk,guk gehiago nahi genuen.

Hazteko joan ginen zerura,bide berriak hasteko,

ordura artekoa ahazteko

Berehala jaitsi ginen mundurahankak lurrean jarrizsendo, suhar.Konturatuz, sortutako guztiaginela suntsitzen hasi.

Askatasunean preso geunden.Ustekabeanustelkeria gehiegi irentsi genuen,ustelkeriak irentsi gintuen.

Eguzkia sartu zen, dena zegoen ilun.Begiak itxi genituenloak hartu gintuen.

Ez gintuen sekula ezerk iratzartzera bueltatu.Sekula.

Aspaldi laket izan genuen bizitzakjada utzi zuen bere lorratza.Tinko.Betiko. ZU

HORI BAINAIZ NIUXUE ARRIZABALAGA LUZURIAGA

3. MAILA

POESIA1. SARIA

UXX

Argia itzali eta ideiak pizten zaizkit,eta soilik orduan irits naiteke ulertzera,

soilik ilunpetan ikus dezaket argiez naizela kontraesan bat besterik.

Itzalpean bizi nahi ez,eta argia aurkitu ahala itsutzen dena.

Gailurrera igotzea lortu ordukobertigoa sentitzen duena.

Itsasoaren lasaitasunean bizi nahi duenigerilari traketsa.

Inori lotu nahi ezagatiksaka lepo inguruan bihurritzen zaiona.

Beldurraren beldur,ahanzturaren oroile.

Galduta sentitzen naiz,ez baitakit non dagoen muga,

are gutxiago oreka,eta iparrorratzat dudan buruko anabasak

behin eta berriro narama amildegi berera,non erantzunaren xerka

gauza bakarra bururatzen zaidan:hegan egitea.

Hegaka dakidan jakiteko ordeajauzi egin behar,Eta jauzi egiteko,adorea eduki behar.

Ni aldiz beti izan naizkoldar hutsa.Pentsatzen dudana gauzatu ezineannire eta beste guztiaren arteanharresia eraiki duena.

Agian horregatik zaizue hain zaila asmatzeazergatik ari naizen beti kontra,iritzi berekoa izan arren.Agian orain uler dezakezuezergatik egiten zaidan korapiloa eztarrianeztabaida lasaienean ere.

Beste behin ere huts egin diot nire buruariaskatzeko nahia galaraziz.

Hori kontraesan hutsa baita,eta ni ez naiz hori besterik.

Bizitzaren lorratza

Page 10: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

BIHOTZ ELBARRIAALEJANDRO TORIBI LAZARO

3. MAILA

3. MAILA

POESIA

POESIA

ACCESIT

DIRUAREN BEHARRA AL DAOIER MUGARZA GALAR

3. MAILA

POESIAACCESIT

ez dut mundu hau gustukoAINHOA LEARTE USABIAGAACCESIT

ALDE EGITEKO AMETSANAIARA VEGA RODRIGUEZ

3. MAILA

POESIA3. SARIA

Bere jatekoarekin sartu naiz eta hor dago,

telebista aurrean,futbol partida ikusten.

Ez nau batere harritzen!

Zeinek esango luke?26 urteko neska infernu batean sartuta.

Ez al zenekien printze urdinak ipuinetan bakarrik daudela?

Beldurrak barrutik jaten nauoihuak kanpotik entzuten diren bitartean.

Gaur ere atea jo dute,berriz ere polizia, zer gertatzen den galdetuz.

gaur ere berdina kontatzen:bronka txikia izan dugu, garrantzizkorik ez.

Bizilagunek deitu dute.

Nahikoa da! Ez dut gehiago aguantatzen!Ahora ireki dut.

Nahikoa da! Ez naiz gehiago isilduko!Dena esan dut.

Nahikoa da! Ez naiz inoren jostailu.

Polizia atetik irten bezain pronto eskua altxatu dit,malkoek nire aurpegia estaltzen dute,eta gorputzean utzitako orbanekmalko gehiago sortzen dizkidate.Alde egin nahiko nuke!

Zaila, benetan zaila,maiteminduta bizi naiz,baita beldurtuta ere.Esperantza daukat, halere, aldatuko dela pentsatu nahi dut.Baina alde egin nahi dut!

Eta aski da! Aski da bai!Ama deituko dut, nire bila etortzeko,infernu hontatik alde egiteko.Aski da! Oraingoan bai!

Bat-batean telefonoak jo du:mutila lanetik bota dute…Infernuak bere horretan jarraituko ote?Ez al du amaierarik izango?Erabat galduta al nago? GORRI

Page 11: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

NAIMA TXIKIAEIDER ALBISTUR UNZAIN

3. MAILA

PROSA2. SARIA

EIDITO

-esan zuen enpresaburuak. Eta, zertarako da paper hori? -galdetu zuen Mariak.Beno...em...da...eh... -esan zuen oso urduri enpresaburuak-. Isileko kontratu bat da, hemen esan dena inori ez ezin diegu kontatu.Nik sinatuko dut. -esan zuen Mariak.Maria, ez dut uste fidagarria denik “Iker” . -Esan zuen Jokinek begira enpresaburuari.Jokin, sinatu nahi ez baduzu, ez esan ezer mutil. -esan zuen Mariak. (Batzuetan oso arraroa jartzen da jendearekin.)(...) -pentsatu zuen Jokinek.Hirurak hitz egiten ari ziren ilundu zenean;Nahi duzu gure etxean geratu, Iker?Ni, ahal naiz geratu lo egitera? -esan zuen enpresaburuak harrituta eta pixka bat pozik.Ez da ezer gertatzen, ahal duzu lo egin sofan. -esan zuen Mariak.Sartu ziren etxean eta afaldu zuen eta geroago joan ziren denak ohera. Hurrengo egunean, enpresaburuak pentsatu zuen nola lortu ahal zuen bere helburua. Gogororatu zen nola esan zion Mariari etxe hau endemoniatuta zegoela eta Jokin deabru bat zela, baina Mariak broma bat zela pentsatu zuen. Hilabete askotan zehar baserria lotzen saiatu zen, baina bikote hori zoriotsuak ziren baserrian eta ez ziren berekoiak ez askonahiak.Egun batean gauza bat gertatu zen;Ez dakit zer egin. -esan zuen enpresaburuak telefonotik.Dena probatu al duzu?. -galdetu zuen igeltseroak.Bai, dena. -esan zuen enpresaburuak.Bitartean, Mariak eta Jokinek entzun zuten dena eta horrengatik hauzia jarri zioten berari. Epaiketa eta gero,, Mariak eta Jokinek irabazi zuten eta enpresaburuaren diru guztia bientzat zen. Biek herritxo bat egin zuten diru guztiarekin eta Ikerri kontratu egin zioten lan egiteko.

LekoreanMADDI GALDOS ARETA

3. MAILA

PROSA1. SARIA

errari

Gure istorioa hiri haundi batean hasten da. Eta gaur enpre saburu bat oso pozik dago. Oso gizon berekoia da eta beti nahi duena lortzen du. Dena prestatuta dago hiria sortzeko. -esan zuen enpresaburuak.Noiz hasiko gara? -esan zuen igeltseroak.Laister, gauza batzuk bukatu behar ditut, baina lehen ikusiko dugu planoa. -esan zuen enpresaburuak.Ikus dezagun. - esan zuen igeltseroak.Biek ikasi zuten planoa eta ikusi zuten baserri bat hor erdian:Nola? Baserri bat? - esan zuen enpresaburuak harrituta eta haserre.Eta orain, zer? - galdetu zuen igeltseroak.Ez kezkatu. Nik egingo dut dena... -esan zuen enpresaburuak.(...) - pentsatu zuen igeltseroak.Enpresaburua joan zen herrira eta, ailegatu zen baserrira. Bitartean, nola egin baserri hori kentzeko pentsatu zuen, ideia bat bururatu zitzaion baserria uzteko eta betirako joateko. Iristean enpresaburuak ikusi zuen bi pertsonak baserriaren banku batean eserita, mutil bat eta neska bat, hurbildu zen eta:Kaixo, Zuek zarete baserri horren jabe? -esan zuen enpresaburuak.Bai. -esan zuten biek.Eta nor zarete zuek? -galdetu zuen enpresaburuak.Ni Maria naiz. -erantzun zuen Mariak lehenengo. Eta ni Jokin. -erantzun zuen Jokinek gero. Eta zu?Ni em... Iker naiz. -esan zuen enpresaburuak. Gauza bat esan nahi dizuet zuei. Zer da Iker? -Galdetu zuen Jokinek.Tratu bat proposatu nahi dizuet, baina lehenengo hemen sinatu, mesedez.

Gaur berriz ere, beste egunetan bezala ibiltzen eta ibiltzen jarraitzen dugu gure mugara iristeko asmoarekin eta Jamal, oso nekatua dago normala den bezala. Jadanik bost egun pasa dira, Sirtetik, gure herritik alde egin genuenetik gerraren ondorioz. Dena atzean utzi eta gauza gutxi batzuekin alde egin behar izan dugu. Ni Naima naiz pelutxezko hartz txikitxo bat, soinean soineko arrosa dut puntu zuriekin eta buruan diadema arrosa bat. Jamal da nire jabea, hamaika urte dauzka, altua da, ile marroia eta begi urdinak ditu. Asko maite dugu elkar bera txiki-txikia zenetik gaude elkarrekin, bereizezinak garela esan daiteke. Gure helmuga Alemania, Berlin da; han familia dugu eta beraiek jasoko gaituzte lana eta etxebizitza dezentea aurkitu arte. Lehenik Italiara iritsi behar dugu, horretarako, txalupa bat hartu behar dugu Tripolin. Bidaia hasi dugu eta gogorra egiten ari zaio Jamali, bidaia luze hauek ez dira batere egokiak gaztetxo batentzat. Jende asko dabil atzera eta aurrera eta pobrezia nagusi da jende multzo artean, denok utzi dugu dena atzean eta ezer gabe jarraitu dugu aurrera. Aste bat pasa da Sirtetik atera ginenetik. Bidean zehar oraingoz ez dugu arazorik izan, baina aurrera goazen heinean, gogorra da zure inguruan hainbeste pobrezia eta miseria ikustea, familiarik gabe geratu den jendea, hil dituztelako edo gaixotasunen batengatik hil direlako. Azkenean, egun batzuk gehiago pasata iritsi gara Tripolira, Libiako hiriburura. Iritsi orduko, portuaren bila joan gara, jendeari galdezka ibili gara portua non ote zegoen, galduak gabiltza eta, baina azkenean, iritsi gara. Kapitainak esan digu goizean goiz 5:00ak aldera aterako garela eta hiru bat egun behar izango ditugula. 4:45 dira eta ekipajea sartzen hasi gara, laster abisatu digu ez sartzeko pisu askorik, ekipajetik zer o zer pisutsua utzi beharko dugula. Pentsatzen hasi naiz nire bidaia hemen amaituko dela Jamalek arropa hartuko duelako; baina ez, motxila ireki, beroki bat hartu eta beste arropa guztia utzi du ni hartzeko. Bere aldetik, oso keinu ederra izan da eta asko eskertzen diot. Bidaiari ekin diogu itsasoan zehar eta egia esan, oso urduri nago ez baitakit igeri egiten, nahiz eta bakarra izan ez igeri egiten ez dakiena txalupa honetan. Atera bezain pronto, kapitainak lasai egoteko esan digu, normalean dena ondo ateratzen dela eta gaur ez duela gaizki atera behar, nahiz eta beti egoten den gaizki ateratzeko arriskua. Konturatu gabe, egun osoa pasa da itsasoan aurki daitezkeen animaliak bilatzen eta gutxi batzuk, ikusten. Gaua iritsi da eta hotz handia egiten du; bata bestearen ondoan jarrita lo egiten saiatu gara. Hurrengo egunean, oso goiz esnatu gara eguzkiaren argiarengatik. Gosaltzeko gauza gutxi dugu, hainbat lata eta botila ur handi batzuk denon artean hiru egunetan zehar edateko; ez bada iristen moldatu beharko gara gosea eta egarria jasanez. Gaurko eguna poliki-poliki pasa zait ez bainuen ezer egitekorik eta ez dakit ezer egin gabe egoten. Inor ez dago lasai eguraldia edozein momentutan alda litekeelako. Gaua iritsi da eta berriz ere hotz handia egiten du, baina gaurkoan errazago hartu dut lo. Begiak kliskatzerako, itsasoa oso zakarra dagoela konturatu naiz eta txalupak ez du oreka handirik. -Lasai egon ekaitzari aurre egingo diogu eta!- esan du kapitainak. Oso izututa gaude denak ez dakigu igeri egiten eta. Jamalen aurpegian izua nabari da eta nirean ere bai. Bat-batean, Txalupak oreka galdu eta hondoratu egin da! -AAAAAAAAAHHH!- hasi gara garrasika denak. Niregan izugarrizko izua nabaritzen da baina konturatu naizenerako, flotatzen ari naizela konturatu naiz pelutxe bat bainaiz. Okerrena txalupako beste guztiak ito egin direla da, Jamal, bere guraso eta anai-arrebak ere bai eta horrek oso triste jartzen nau. Jamalek edozer gauza egin du nigatik; mutiko oso ona da ez du horrelako amaierarik merezi; gainera, oso gaztea da hiltzeko. Sustoak, nekeak edo ez dakit zerk logura ekarri dit eta Italiako hondartza batean esnatu naiz. Nire inguruan soinuak entzuten ditut baina ez dakit zer den. Nire onera itzuli bezain pronto, neskatxa bat ikusi dut nire inguruan; besoetan hartu eta berekin eraman nau bere familiarengana. Jada, badira egun batzuk neskatxa honekin, Dalmirarekin bizi naizenetik. 9 urte ditu eta Erromakoa da, primeran tratatzen nau, izen berri bat eta guzti jarri dit: Carter. Jamal faltan botatzen dut eta izugarrizko zortea izan dut bera bezalako jabe bat edukitzeaz baina orain, bizitza berri bat egin behar dut eta hori Bambi eta bere familiarekin da.

Page 12: SARIAK - Herri Bizia...TXAKUR MAITEA IRATI SALGADO AMO 1. MAILA 1. SARIA POESIA Bi pertsona ANDER SAN JOSÉ 1. MAILA 2. SARIA POESIA Bi pertsonak bakarrik. Bat naiz ni, ez hitzik pentsamenduak

MadalenXXIX.

ErrenteriaSARIAK

AUPA MIKELHELENE MENDIZABAL

3. MAILA

3. MAILA

PROSA

PROSA

ACCESIT

AMAAAA GOSEAAA!!MIKEL OIARTZABAL SANCHEZ

3. MAILA

PROSAACCESIT

ZAKUR BATEN EGUNEROKOAENDIKA SAGASTUYACCESIT

PRESOANE ALCALDE BARBIER

3. MAILA

PROSA3. SARIA

Bertan nago ni, gela ilun eta txiki horretan. Bakarrik. Horrela daramat denbora askoz, ez dut kontakturik, egunero gizon beraren ahotsa entzuten. Janari nazkagarri bera jaten. Horrela pasatzen dut egun guztia. Goizean goiz esnatzeko gogorik gabe, ezer jateko gogorik gabe, oilasko nazkagarri eta sagar ustel bera dauzkat jada hiru egunez jan gabe.Arratsaldero uzten dit gizonak kalera ateratzen, mendian bakarrik dagoen etxean gaude eta, inork ezin nau ikusi, ezin dut ihes egin, ez dakit non nagoen. Arratsaldero atera eta berehala, elurretan gelditzen diren lore gutxi horiek usaintzen ditut. Maite ditut loreak. Beti janzten nuen loredun zerbait, eta loredun ezer ez banuen, loredun lepokoa eramaten nuen. Txikitatik, beti izan naiz naturaren maitale, eta alai nintzen naturarekin bakarrik. Asko gustatzen zait. Txikia nintzenean, idaztea gustuko nuen, margotzea, handitan idazle ospetsua izatera iritsi nahi nuen. Jada ez dut horrelako gauzetan pentsatzen. Neure burua ikusi dut ispiluan islatuta “Ez naiz oso neska argala, baina, ezta lodia ere. Ilea beltza eta luzea dut, azala oso txuria dut, eta pekaz betea.”Gizona, Dmitry deitzen da, potolo samarra da eta beti jantzi dotoreak ditu soinean. Egunero gauza bera egiten du: etxetik atera, eta buelta bat ematera joaten da goizero. Ez da oso normala, beti aritzen da niri hitz egiten, egia esan ez dakit zergatik. Hasieran oso gizon jatorra ematen zuen, ez nuen ondo ezagutzen noski. Denborak esaten du nolakoak diren pertsonak. Dmitry ezagutu nuen eguna ezabatu nahiko nuke. Zergatik atera ote nintzen etxetik? Asperturik nengoen eta buelta bat ematera joan nintzen. Etxetik atera ostean, elur-ekaitz ikaragarria hasi zen eta arroka baten azpian ezkutatu nintzen. Han egon nintzen pixka batean, gizon zahar bat pasa zen arte. Zera esan zidan gizonak:-Dimitry dut izena, etorri al nahi duzu nire etxera ekaitza baretu arte? Nik ez nion erantzun, baietz esan nion buruarekin. Ekaitza zerbait baretzerako hasi ginen bere etxerantz joaten. Mendian galdurik zegoen bere etxea; ezustean, zuhaitz guztien artean egurrezko etxe txiki bat azaldu zen. Hesi bat zegoen etxea inguratzen, loreak zeuden etxearen atarian, elurrez estaliak. Segituan sartu ginen etxera. Etxea argazkiz beterik zuen, gehienetan gizon bat azaltzen zen emakume batekin, eta bera gaztea zenean izango zela antzeman nuen. Dmitry-k argazkiak begiratzen ari nintzela ikusi zuenean, bere emaztea hil zenetik ez zela inorekin egon esan zidan. Eta eskertzen zuela norbaiten konpainia. Galderak egiten hasi zitzaidan, zerbaiti buruz hitz egiteko erantzun nion nik; ez nion susmo txarrik hartu galdeketari. Betikoa, Tatiana deitzen nintzela esan nion, Errusiako herri txiki horretan bizi nintzela …

Ekaitza guztiz baretzearekin batera iritsi zen gaua. Eta nire etxea oso urruti geratzen zen arren, bertara joan nahi nuen. Oso arraroa zen Dmitry nahiz eta jatorra izaten saiatzen zen. Gau hartan ez ninduen etxera joaten utzi eta bertan lotan gelditzeko eskatu zidan, eskatu edo “agindu” hobeto esana.Hurrengo goizean bertan gosaltzeko eskatu zidan, etxean gelditzeagatik gonbidatuko ninduela.-Benetan, ez da beharrezkoa- erantzun nion nik. Baina berak baietz, eta baietz jarraitzen zuen. Bakarrik sentitzen zela eta konpainia behar zuela. Azkenean errukitu eta baietz esan nion. Bazkaltzera eta guzti geratu nintzen azkenean. Ni amonarekin bizi nintzen, gurasoak hilak nituen jaio nintzenetik. Beti bizi izan naiz amonarekin, eta kezkatuta egongo zela pentsatu nuen. Egun bat kanpoan nintzen jada. Gizonari joan behar nintzela esan ostean, ekaitza etorri zen berriro, beraz, beste gau bat han geratzea erabaki nuen. Egia esan, ez nekien non nengoen eta aitona ez zegoen horrelako ekaitzean ibiltzeko gorputzarekin. Egunak pasa ahala, bertan jarraitzen nuen. Gizonak ez zidan bertatik joaten uzten, eta nik ez nekien nora joan behar nuen. Egun batean, bera bere eguneroko buelta ematera joan zenean, leihotik atera nintzen. Baina inola ere ez zitzaidan burutik pasa gizona niri begiratzen egongo zenik. Harrapatu egin ninduen eta gela batean sartu, giltzapeturik. Bertan jarraitzen dut, gela ziztrin honetan. Gaur gizona ez da etxetik atera, ez baitut ate-soinurik entzun. Gaur oheratzea besterik ez dut pentsatu; ez diot susmo txarrik hartu, dena bere baitan jarraitzen duela uste dut. Goizean esnatzerakoan, gizona ez da nire gosaria ematera pasa, eta egia esan, gose naiz. Oso gose. Ez dut ateratzeko modurik, giltzapean egunero. Eta leihoa itxita, nola ez… Irekitzen saiatu naiz, baina alferrik. Eguerdia da dagoeneko, eta leihotik beste soinu bat entzun dut, txakur batena, BASOZAINA! Oihuka hasi naiz, inoiz bezala:-HEMEN! HEMEN! LAGUNTZA!Zorionez gizonak entzun egin dit, eta beste pertsona baten ahotsa entzun dut. Izugarria da hau guztia. Gizonari egundoko besarkada eman ondoren nire etxera eraman nau, beti egongo naiz berarekin zorretan. Gizon madarikatua hilik aurkitu du, ez naiz ohartu ere bera existitzen zenik bere etxetik atera ondoren. Zoriontsu naiz berriro. Ni naiz berriro.

Aniiu

Errenteriakoudal komunikabideaherribizia.errenteria.net