Upload
goierrikuak-taldea
View
217
Download
1
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Ikteko sintesiak
Citation preview
0
2012-2013 ikasturtea
Goierrikuak taldea |
ESKOLA
ETA
IKTAK
ZER DIRA IKTAK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE
ESKOLA TESTEUINGURUAN?
1
AURKIBIDEA
La Sociedad de la Información, las Tecnologías y la Educación .................................................... 2
La tecnología educativa como disciplina pedagógica ................................................................... 2
Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela ......................... 3
Escuela 2.0 mucho más que 1x1 ................................................................................................... 3
Políticas europeas sobre buenas prácticas sobre TIC en la escuela ............................................. 4
De tecnologías de la información y la comunicación a recursos educativos ................................ 4
La tecnología educativa en un mundo tecnologizado................................................................... 4
Organización educativa de los medios y recursos tecnológicos ................................................... 5
2
La Sociedad de la Información, las Tecnologías y la Educación
Informazioaren digitalizazioa gaur egungo iraultza tekniko-kulturala izan da, informazio eta
komunikazio teknologia deiturikoen erabilera orokortu egin da. Honek ondorio ugari izan ditu,
baina nagusienetariko bat globalizazio alorrean izan da. Gai hau aspalditik bazetorren ere,
IKTek azeleragailu gisara funtzionatu dute honekin, espazio-denbora barrera desagerraraziz:
datuen informazio eta transmisioa une txiki batean munduko edozein tokitara hel daiteke.
Aipaturikoak aurrerapauso izugarriak ekarri ditu lan mundurako, adibidez, munduko edozein
izkinatik eskuragarri egon daitezkeen datu baseak sortu baitira, honek dakartzan egiteko eta
zerbitzuak azkartuz eta erraztuz.
Gainera, kultura ezberdinetako jendearekin erlazionatzea ahalbidetu du eta, ondorioz, euren
kulturak ezagutzea.
Bestalde, teknologiek badituzte alderdi ilunagoak ere, izan ere, ukaezina da gaurko gizarteak
teknologiarekiko izugarrizko menpekotasuna duela. Horrez gain, kultura hegemonia ere
inposatzen ari da, kultura okzidentala zabalduz eta besteak zapalduz. “Brecha digital” delakoa
ere gertatzen ari den zerbait da, hots, teknologia berrietara eskuragarritasuna eduki ahal
izateko hainbat material eta gaitasun izan behar dira.
Hezkuntzari dagokionean, eragin ikaragarria izan du teknologiaren omnipresentziak. Hainbat
aldaketen beharra egon da. Batetik, gaitasun instrumental, gaitasun kognitibo eta jarrera
gaitasun ugari barneratu behar dira mundu berri honetan murgildu eta analfabeto digital
delako ez bilakatzeko. Bestetik, ikasleekin landu beharrekoak ere moldatu egin behar izan dira:
gai berriak landu (IKT-en erabilera, esaterako), lan egiteko formatu berrietara ohitzen lagundu
(interneten erabilera), ematen den informazio guztitik esanguratsua bereizten jakin (batzuetan
ez baitakigu ematen zaigun informazio guztia ezagutzen bihurtzen eta guztia ez baita
beharrezkoa) eta abar.
Honenbestez, eskolaren erronka nagusiak ikasleek teknologiaren erabilera menperatzea;
informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzeko gai izatea; teknologiarekiko
jarrera egokiak sustatzea (ez teknofobia, baina ezta kritikotasun eza eta dependentzia ere) eta
eguneroko bizitzetan erabiltzen irakastea dira.
La tecnología educativa como disciplina pedagógica
Nahiz eta Hezkuntza Teknologia 40. hamarkadatik datorren eta ordutik garatzen joan den, XXI.
mendean birformulatze fasean dago, gizarte zientzien inguruan sorturiko paradigma berriak
eta IKT-ek eragindako iraultza dela eta.
Kontzeptu honen inguruko ideia ugari egon badira ere, gaur egun Informazio eta Komunikazio
Teknologien eta Hezkuntzaren harremanak aztertzen dituen alorra dela esan ohi da. Honela,
ikuspuntu honetatik, IKT-ak ezagutza eta kulturaren errepresentazio eta hedatze bezala ulertu
behar dira hezkuntza testuinguru ezberdinetan: eskola, hezkuntza ez formala eta informala, …
esate baterako.
3
Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información
en la Escuela
Egun bizitzen ari garen iraultzak paradigma aldaketa ekarri du eta, beraz, ezinbestekoa da
gizarteko alor ezberdinak horretara egokitzea, hezkuntzatik hasiz, eta ezagutza eta ikaskuntza
ulertzeko eta lantzeko moduak birformulatzea.
Honela, Europatik abiaturik, hainbat plan eta proiektu jarri dira martxan hezkuntza
Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartera urreratzeko asmoz. Horietan honako ondorioak
atera izan dira: azpiegituren beharra (hezkuntza berri honentzat ekipamendu egokia izatea),
jendearen ezagutza maila (formakuntzaren beharra teknologien erabilera sustatzeko) eta
hezkuntza sistemaren eta gizartearen egokitzapena (zerbitzuak eta multimedia edukiak
garatzea eta zentroen arteko interkonexioa bultzatzea).
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte honen eraketari begira, ezinbestekotzat jotzen zen
“Brecha digital” deiturikoa gainditzea, hau da, IKT-en eskuragarritasunaren inguruko aukera
ezberdintasunak gainditzea. Honela, gatazka hauei erantzuna ematea zen helburua, beti ere,
teknologia berriak baliatuz.
Europako plangintzen moduan, irakasle motibatu eta formatuak behar direla ikusi zen eta
beharrezko azpiegitura eta errekurtsoak. Ondoren, gelan bertan erabili beharreko zenbait
baliabide zehaztu ziren, esate baterako, ekipamendu informatikoa edota formazio saioak.
Modu honetan, gelaren digitalizazio eta birtualizazioa bilatzen da (gela bakoitzean
ordenagailua egotea, irakasleek funtzionamendua ezagutzea, internetetik sartzeko plataforma
bat egotea eta abar).
Escuela 2.0 mucho más que 1x1
Informazio eta ezagutzaren gizartea alor guztietan izaten hasia zen eraginari erreparatuz,
hezkuntza sistema errealitate soziologikora egokitu beharra zegoela ondorioztatu zen.
Gizarte berri honetan ongi moldatu ahal izateko, bizitzan zehar ikasten joateko gaitasuna
behar da, bai eta egoera aldaketa azkarretara egokitzekoa ere. Horretarako ikaskuntza
autonomoa, ezagutza taldean eraikitzea eta modu honetako beste hainbat konpetentzia oso
onuragarriak izan daitezke eta IKT-ek zeresan handia daukate hauek bermatu ahal izateko.
Ondorioz, Eskola 2.0 proiektua abian jartzea erabaki zen.
Honen funtsa talde lana, interakzioa, komunikazioa eta ezagutza taldean eraikitzea da. Hau
aurrera eraman ahal izateko IKT-ak baliatuko dira, ikasle bakoitzaren (eta ez zentroaren)
errekurtso izanik. Beraz, metodologia izango da nagusiki aldatuko dena, arbel digitalak edo
ordenagailu eramangarriek aukera berriak ematen baitituzte, adibidez, Agrega bezalako
errekurtso multimediak edo bideoak.
4
Laburbilduz, gelak digitalizatuko dira (esaterako, arbel digitalak ordezkatuko du betiko arbela
eta ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izango du LH-ko 5. mailatik aurrera),
metodologia parte-hartzaile, dinamiko eta motibagarriago baten bila.
Políticas europeas sobre buenas prácticas sobre TIC en la escuela
IKT-en popularizazioa gai berria izanik, hauek eskoletan modu egokian baliatzeaz arduratzen
diren politikak ere berriak dira.
Helburu nagusia hauek erabiltzeko eta baliatzeko moduak, beti ere elkarbizitza errespetatuz,
orokortzea da; hau da, IK-ak ez dute erronka teknologikoa bakarrik planteatzen, kultural eta
antolatzailea ere bai. Izan ere, ez da nahikoa ikasleei ordenagailuak ematea, tresneria hau
baliatzeko metodoak pentsatu behar dira eta baita ariketa ezberdinak hauetara egokitu ere.
Honela, haurrak txikitatik IKT-ekin harremanetan jarri nahi dira, “Brecha digital” eman ez
dadin.
Dena den, Europan ez dago heziketa politika zehatzik, estatu bakoitzak berea izan ohi du.
Europan, batez ere, e-learning eta e-skills deiturikoen inguruan jarduten dira, hots,
formakuntza egokia egotea. Gainera, ongizateari atxikitako konektibitateaz, kulturaren
hedapenaz eta e-gobernuaz kezkatzen dira.
Europar politikak ikusi ahal izateko, ordea, European Schoolnet
(http://www.eun.org/web/guest) bezalako espazioetan sartu behar gara, non atari ezberdinak
dauden hezkuntzaren alor ezberdinez jarduten direnak.
De tecnologías de la información y la comunicación a recursos
educativos
Hezkuntza Teknologiaren helburua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan eragitea da, IKTak
eskola munduan barneratuz (beti ere teknologiarekiko menpekotasunean erori gabe) haurrak
heztea.
Honela, azaldu beharrekoa da ez direla instrumentu berriak (arbel digitala, kasu) irakasleen
praktikak aldatzen dituztenak, baizik eta irakasleen praktiketara moldatzen direla instrumentu
berriok. Beraz, material hauek irakasleen beharretara egokituko dira eta lagungarri izango dira
euren lana egin dezaten, baina ez dute irakaskuntza baldintzatuko.
La tecnología educativa en un mundo tecnologizado
Hezkuntza teknologiak hainbat ekarpen egin izan ditu urte hauetan zehar. Adibidez, hainbat
froga eman ditu IKT-ek beren hutsean ezin dutela pertsona baten garapenean lagundu
aldarrikatzeko, hau da, errekurtso eta metodo ezberdinak behar direla horretarako.
5
Aipatzen da, gainera, hezkuntza hoberena aparatu berri eta interaktiboenetik ahalik eta
informazio eta etekin handiena ateratzen duena dela. Ildo beretik, baiezta daiteke Hezkuntza
Teknologia IKT-en erabilerara soilik mugatzeak hainbat ondorio izan ditzakeela. Batetik, tresna
hauekiko izan beharreko jarreren inguruan hausnartzen ez bada, ezin da horiek erabiltzeko
modu hoberena zein den ikusi eta, beraz, ezin zaio ahalik eta etekin handiena atera. Bestetik,
tresnak soilik erabiliz gero, informazio transmisore papera baino ez lukete izango, beraz,
irakaskuntza-ikaskuntza prozesu mekaniko bat bilakatuko litzateke.
Ondorioz, tresnak erabiltzeko, lehenik eta behin, ZERTARAKO erabili nahi diren jakin behar da,
zein den helburua.
Honenbestez, eskoletan IKT-ak erabiltzeak askotan ez badu espero zen emaitza izaten, hau
aplikatzeko moduan egon daiteke erantzuna. Arazoa gehienetan irakasleen konfiantza faltan,
ikasgelen organizazioan edota irakasle eta ikasleen autonomia urrian egon ohi da.
Organización educativa de los medios y recursos tecnológicos
IKTak hezkuntza sisteman aldaketak sortzeko bitartekariak dira, ez dute eurek soilik aldatzen,
lagundu baino ez. Gauzak horrela, nabaria da zentroetan ere aldaketa batzuk bermatu behar
direla aldaketa hori eman dadin, esate baterako: irakasleak IKT-en inguruan formatzea.
Hiru eredu antolatzaile aurki ditzakegu IKT-en inguruan hezkuntza alorrean:
Adopzio teknologikoaren eredua
IKT-en helburua informazioaren transmisioa hobetzea da. Irakasleen lanaren osagarri gisa baliatzen dira.
Integrazio katalitikoaren eredua
IKT-en erabilera, zentroaren proiektu hezigarriarekin bat egiten duen curriculum baten zati integratu gisa diseinaturik dago.
Integrazio kulturalaren eredua
IKTak ikasleekiko eta irakasleekiko aurrerapausoak eta garapena bermatzeko tresnak dira.
Honela, IKTen erabilera hezitzailea antolatzeko ardura zuzendaritza taldearena izan ohi da. Beraz, ikastetxe orok IKT-en Integrazio Proiektu bat garatu beharko luke, ondorengoak kontuan izanez:
IKTak errekurtso didaktiko bezala, ikastetxearen proiektu curricularrarekiko koherentziaz erabiliz.
Hezkuntza komunitateko kideen arteko komunikazio iturri. Antolakuntzarako, kudeaketarako eta administraziorako baliabide gisa.
Ikastetxe ezberdinak IKT-en bitartez konektatu daitezke eta, modu honetan, hainbat alor
ezberdin komentatzeko harremanetan jarri daitezke, bai eta zentro birtualak eraiki ere.