7
1. Hezkuntzaren ikuspegia. FERNANDO HERNÁNDEZ Fernando Hernándezek dela 15 urte izandako esperientzia bat kontatzen du. MIT-en hitzaldi batera joan zen, hau da, IKT-ak garatzen diren mundu mailako lekura, eta bertan gizon baten parte-hartzeak deitu zion arreta. Honen esanetan, XIX. mendetik, berrikuntza bakoitza, eskola aldatuko lukeen profezia moduan bizitzen zen. Eta errepaso bat eginez, aipatzen du Estatu Batuetan liburutegiak sartu zirenean, askok esaten zuten eskolak jada ez zirela beharrezkoak izango, bakoitzak nahi zuena ikastera bertara joango zirelako; ondoren irratia (etxean prestatuko zirela), ordenagailuak, interneta, etab. Hori aipatu ondoren, galdera bat jaurtitzen du airera; Zergatik eskola berrikuntza batean aurrean ordezkatua geratuko dela esaten da, baina azkenean ez da betetzen profezia hori? Irakasleengan eta eskolako aparatuengan, egindako inbertsioek ez dute inongo eraginik izan, eta ez du aldatu eskolako irakasteko eta ikasteko modua, baina zergatik? Nagikeri hutsagatik. Tobbingak, izan da eskolako gramatika izendatu zuen, eta gaur egun berdina izaten jarraitzen du. Gramatika, irakasleen identitatearekin zuzenki lotura duen ezaugarria da, eta hori dela eta gramatika aldatuz gero, irakasleen identitateak aldaketa jasango luke. Baina aldatu beharra dagoen ikuspuntua ez da hori, baizik eta eskolako industria; liburuak. Noski, arazo batean aurrean aurkitzen gara, izan ere, hori esku boteretsu batzuengan dago, eta inork ez du aldatu nahi, aldaketari ezari gogor eusten diote. Kontutan izateko beste aspektu bat, curriculumak duen akatsean datza. Honek diziplina kutsua izaten jarraitzen du, eta irakasleen estatusa, gurasoen lasaitasuna eta editorialen industria mantentzera bideratua dago. Beraz, ez die jaramonik egiten egun dauden berrikuntzei, hala nola, alfabetizazio berria izenez

Sintesie bideona

  • Upload
    xingola

  • View
    125

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Sintesie bideona

1. Hezkuntzaren ikuspegia. FERNANDO HERNÁNDEZ

Fernando Hernándezek dela 15 urte izandako esperientzia bat kontatzen du. MIT-en

hitzaldi batera joan zen, hau da, IKT-ak garatzen diren mundu mailako lekura, eta

bertan gizon baten parte-hartzeak deitu zion arreta. Honen esanetan, XIX. mendetik,

berrikuntza bakoitza, eskola aldatuko lukeen profezia moduan bizitzen zen. Eta

errepaso bat eginez, aipatzen du Estatu Batuetan liburutegiak sartu zirenean, askok

esaten zuten eskolak jada ez zirela beharrezkoak izango, bakoitzak nahi zuena

ikastera bertara joango zirelako; ondoren irratia (etxean prestatuko zirela),

ordenagailuak, interneta, etab. Hori aipatu ondoren, galdera bat jaurtitzen du airera;

Zergatik eskola berrikuntza batean aurrean ordezkatua geratuko dela esaten da, baina

azkenean ez da betetzen profezia hori? Irakasleengan eta eskolako aparatuengan,

egindako inbertsioek ez dute inongo eraginik izan, eta ez du aldatu eskolako irakasteko

eta ikasteko modua, baina zergatik? Nagikeri hutsagatik. Tobbingak, izan da eskolako

gramatika izendatu zuen, eta gaur egun berdina izaten jarraitzen du. Gramatika,

irakasleen identitatearekin zuzenki lotura duen ezaugarria da, eta hori dela eta

gramatika aldatuz gero, irakasleen identitateak aldaketa jasango luke. Baina aldatu

beharra dagoen ikuspuntua ez da hori, baizik eta eskolako industria; liburuak. Noski,

arazo batean aurrean aurkitzen gara, izan ere, hori esku boteretsu batzuengan dago,

eta inork ez du aldatu nahi, aldaketari ezari gogor eusten diote. Kontutan izateko beste

aspektu bat, curriculumak duen akatsean datza. Honek diziplina kutsua izaten

jarraitzen du, eta irakasleen estatusa, gurasoen lasaitasuna eta editorialen industria

mantentzera bideratua dago. Beraz, ez die jaramonik egiten egun dauden berrikuntzei,

hala nola, alfabetizazio berria izenez agertzen dena. Hauek ikerketa esperientzietatik

eratzen dira, eta alfabetizazio digitala, ikustearena, etab-i mesede egiten diote.

Azkenean, honen iritziz, arazo larriena honako hau litzateke. Ikasleen %30aren

porrotean, baina garrantzitsuagoa iruditzen zaio, ikasleen %20ak arrakastatsu

bukatzen dutela, baina hauen esanetan eskolak beraientzat zentzurik ez duela

esatean. Hori da benetan aldatu nahi den aspektua.

Page 2: Sintesie bideona

2. Trabajo por proyectos. FERNANDO HERNÁNDEZ

Fernando Hernández unibertsitateko irakasleetako bat da eta honek proiektu bat

eraman du aurrera bere taldearekin. Gaur egun oraindik ere ikastetxeetako proiektuen

arteko lana aztertzen jarraitzen du.

Hau, 83an hasi zen mugimendu moduan hartu daiteke, eta bertako helburua,

ikasleekiko irakasleen posizioa aldatzea litzateke. Azkenean liburua, aurrez aurretik

prestatutako klaseak, etab alde batera utzi, eta ikasgela elkarrizketarako gune moduan

eraikitzea lortu nahi zuten. 90eko erreforman, metodologia konstruktibista gailendu

zen, eta orain berriz konpetentzien erreforma aurkitzen dugu, non bertan konpetentzien

pedagogia bat ahalbideratzen duen.

Berak eta bere taldeak, hau hezkuntzako ikuspuntu moduan hartzen zuten eta

horretarako hiru ideia nagusi zituzten:

1. Haurrei beste begi batzuekin begiratzea; jakintzaren haur moduan ikustea.

2. Zirkuluan ikasten dela, interakzioetatik abiaturik. Eta ikasgela, ikerketarako

zentro moduan ikusten dela, esperientzien gune bihurtuz.

3. Eta azkenik, ikasleak subjektu moduan hartzea. Hauek esperientzien,

ezagutzen eta jakintzen eramaile moduan hartu behar dira, eta irakasleak

horiek mugitzen, hobetzen eta eraldatzen saiatu eta lagundu behar du.

Hori da gaur egun dagoen hezkuntzaren ideia nagusia.

Ideiak argi uzteko, prestakuntzaren esperientziei begiratuz eta hauen segimendua

eginez, irakasleak bi gauzez konturatzen dira gehien bat hauen esanetan. Batetik,

garrantzitsua dela ikasleekiko lotura aldatu egin beharra daukatela, eta beste alde

batetik, esperientziaren ideia. Ikasgelan sortutako esperientziak ikaskuntzarenak

badira, uste dute adi egon beharra dagoela ikasgelako gertaeretan, bai eta horiek

jakin, interpretatu, kokatu eta bultzatu egin behar dituztela. Azkenik, Fernando

Hernándezek ere beste ideia bat azaleratzen du; irudimen pedagogikoa bultzatzea.

Azken hau, bere esanetan, liburuengatik, teknologiagatik eta hezkuntza inguratzen

duen industria guztiagatik bahitua dago.

Orain arte esandako guztia kontutan izanik, erreportariak, aholku batzuk eskatzen

dizkio metodologia honetan hasi nahi duen edozein irakasleri eskaintzeko. Honen

iritzia esanguratsua da, izan ere, esaten du garrantzitsuena jendea hau egiteko prest

egotea litzatekeela. Denek dute aukera alderdi horretatik lan egiteko, baina jende asko

Page 3: Sintesie bideona

ez dago prest aldatzeko. Horretarako arrazoiak ere azaltzen dizkigu, eta horien artean

honakoak aurki ditzakegu: erlazio pedagogiko horien guneak, segurtasun guneak

direla eta bertan bakoitzaren beldurretatik lan egiten dela, ezin dela ezer ez aurreikusi

eta bidai batean sartzen zarela eta ez dela jakiten zer gerta daiteken. Baina aldi

berean, esperientzia atsegina izaten dela, eta lanean jarraitzea bultzatzen zaituela.

Hori bai, azpimarratzen du garrantzitsua dela bakarrik ez sentitzea, eta horretarako

hainbat lotura edota sare sortzen saiatzen dira, baina batez ere, ikusten duten jendea

bere lanarekiko jarraitzaile edo zale bihurtzen direla.

Hausnarketa egitean, Fernando Hernándezek adierazten du ez duela jada proiektuen

arteko lanei buruz hitz egiten, eta ezta proiektu pedagogikoez ere, baizik eta erlazio

moduan ikastea da kontua, horrekin esperientziak, subjektuak eta ezagutzak

erlazionatu ahal dituztelako. Hori dela eta, ikasgela, eta eskola bere, proiektuen arteko

erlazioan datza, eta bertan ikerketako gai ezberdinak elkartzen dira, beraien arteko

loturak ezarriz.

3. AMARABERRI EGUNKARIA

PRENTSAREN TXOKOA:

Prentsa txokoan material hauek izaten dira: 2 ordenagailu, inprimagailua, argazki

kamara…

Prentsaren txokoaren bitartez talde lana bultzatzen da. 3. Zikloko ikasleekin.

Egunkari honen helburua: gelan egiten diren lanei irteera ematea da. Hau da, geletan

egiten diren lan guztiak egunkarian azaltzen dira. Egunkaria egunero ateratzen da, eta

4 ikasle parte hartzen dute egunero. Lan hau aurrera eramateko egunero bi ikasle

berdin egoten dira, horrela egunkariaren jarraipena konstanteagoa izango da. 4 ikasle

horietatik bi daude aurreko egunean parte hartu zutenak eta beste birentzat lehenengo

eguna izango da, eta hurrengo egunean bi pertsonak han zeundenak hasieran joan

egingo dira eta bi berriak zirenak jarraitu egingo dute. Egun bakoitzean pare bat orri

egiten dituzte. Segurtasuna da bi pertsonak ondo ezagutuko dutela lana.

Amaraberrin lan egiten da adin nahasketarekin (zikloka funtzionatzen du), bi

6.mailakoak bi 4.mailakoak lana guztientzat ez da berdina batzuk ezagutzen dutelako

eta beste batzuek ez.

Page 4: Sintesie bideona

Eguneroko planifikazioa garrantzitsua da, bertan adosten baitute nola banatuko den

egunkaria zein zatitan. Egunkaria egiteko, hasteko bilera, egun horretan egunkariak

zein eduki dituen erabakitzeko, baita ere zeinek jorratuko duten gai bakoitza, ondoren

editoriala prestatu egiten da eta egunkaria egiten denean bilera bat egiten da

egunkariaren emaitzaren inguruan, ea ondo joan dan edo nola joan dan beraien ustez.

Hauek dira egunkariak dituen atal desberdinak:

1. Azala .

2. Aurkibidea .

3. Editoriala.

4. Inkesta .

5. Saski naski(ipuina egin) .

6. Objektu baten deskribapena.

7. Hizki zopa.

8. Gurutzegrama.

9. Hieroglifikoak.

Bestalde, egunean zehar egunkaria egin aurretik eta egunkaria egin ondoren bilera

batzuk egiten dira eta bertan ondorengo gaiak jorratzen dira:

1. hiruhilabeteko planifikazioa

2. Eguneroko planifikazioa

3. Egindako lanaren ebaluazioa

4. Astearen ebaluazioa

5. Egunkaria muntatzen

6. Berrien iturriak (telebista, internet…)

4. AMARABERRI. Irratia

Helburuak: Teknologia berrien mundura sartzea

Page 5: Sintesie bideona

Euskara eta gaztelaniaz egiten dute irratia

Koordinadorek partaideen izenak apuntatzen dituzte

Gelan jarduerak egiten dituzte gero irratian esango dituztenak

Liburuak irakurtzen dituzte irratian, asmakizunak, esaera zaharrak…

5. AMARABERRI. Txikiweb

Bideo honetan, IKT-ak erabiltzeko ikasleek duten guneaz hitz egiten da. Bertan, weba,

egunkaria, telebista eta irratia agertzen dira. Hauek bi objektibo dituzte; batetik ikasleak

teknologia berrietara sartzea eta bestetik, programa informatikoen ezaguerak hartzea.

Amaraberri web orrian, ikasleen txokoa orria ikus daiteke, eta horrek txikiweb izena

hartzen du. Hori umeek antolatzen dute, bertan ikasleen irrati saioak, ipuinak, etab

agertzen dira; eta guzti hauek sail ezberdinetan ipiniak egoten dira.

6 . AMARABERRI.Telebista

Sail honetan, grabaziorako ikasgela bat daukate, kamerak, ikus-entzunezko

baliabideak, grabatzaileak, taldekako programazioa, teknikarekin laguntzak, etab

dituzte. Guzti horien erabilera beraien esku geratzen da, hau da, azalpenak

beharrezkoak diren baliabideei besterik ez zaizkie ematen, eta bestea erabiltzen,

ikertzen beraiek asmatzen dute. Guzti hau aurrera eramateko, lanaren antolakuntza

egiten dute; eguna, zereginak, izenak, programen izenak, etab aurrez aurretik idatziak

egon ohi dira.

Programetan, egungo gertaera ezberdinak ere tratatzen dituzte, eta umeek jakintzak

barneratuak izaten dituzte, izan ere, bakoitza bere pertsonaian sartuak egoten dira.