20
1 SORLEKUA Imanol Berriatua Ibieta Bizkaiko kostaldeko herririk seguraski politenean jaio zen 1914.eko abenduaren 24ean, Elantxobetarrak Gabon-Gaua prestatzen zebiltzanean. Gurasoak Fidel eta Zeferina izan ziren. Umetan Elantxobetik Gernikara pasatu zen bizitzera. Oso haur bihurri eta gaiztoa izan omen zen, berak lagunoi, barrezka, inoiz kontatzen zigunez. Bere adineko neskak ikaratzea gustatzen omen zitzaion bereziki, haien atzetik korrika ibiliz. Baina geroago, umetako bihurrikeriak alde batera utzita, Imanol Berriatua, orduko gazte bizi eta kezkatsu askoren antzera, eliz ikasketak egitera abiatu zen. Lehenago ere Santa Klarako moja- komentura joaten zen, Gernikako Arbolaren ondokora meza-laguntzera. Frantziskotarrek, Bermeon eta Foruan aspaldian izan dituzte komentu-etxeak eta beren erlijio- eragina oso handia izan da Gernikalde osoan. Sarritan, gainera, monja- komentu horretara joaten ziren. Ez da harrigarria, hortaz, Berriatua gazteak zehazki fraide-ordena horren aukera egitea. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

  • Upload
    others

  • View
    11

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

1

SORLEKUA

Imanol Berriatua Ibieta Bizkaikokostaldeko herririk seguraskipolitenean jaio zen 1914.ekoabenduaren 24ean, ElantxobetarrakGabon-Gaua prestatzen zebiltzanean.Gurasoak Fidel eta Zeferina izan ziren.

Umetan Elantxobetik Gernikarapasatu zen bizitzera. Oso haur bihurrieta gaiztoa izan omen zen, beraklagunoi, barrezka, inoiz kontatzenzigunez. Bere adineko neskakikaratzea gustatzen omen zitzaionbereziki, haien atzetik korrika ibiliz.

Baina geroago, umetakobihurrikeriak alde batera utzita, ImanolBerriatua, orduko gazte bizi etakezkatsu askoren antzera, elizikasketak egitera abiatu zen.Lehenago ere Santa Klarako moja-komentura joaten zen, GernikakoArbolaren ondokora meza-laguntzera.

Frantziskotarrek, Bermeon etaForuan aspaldian izan dituztekomentu-etxeak eta beren erlijio-eragina oso handia izan da Gernikaldeosoan. Sarritan, gainera, monja-komentu horretara joaten ziren. Ez daharrigarria, hortaz, Berriatua gazteakzehazki fraide-ordena horren aukeraegitea.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 2: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

2

LEHEN IKASKETAK

Gipuzkoako Arantzazuko santutegirajoan nahi izan zuen, baina garai hartanhan lekurik egon ez, eta horregatik,hamar urte zituenean, Forukokomentura jo zuen, fraide-ikasketakbertan hasteko baimena eskatzera.Frantziskotarrek mutikoaren eskariaonartu zuten, bide batez, Ikastoki irekiberri hartara beraren moduko gaztetxobatzu ere joan zitezen.

Imanolek umetandik bere haragianjakin zuen zer zen euskararenzapalkuntza, zorioneko eraztunarenbidez. Haurrak erdaraz mintza zitezen,Foruko «preceptoría» hartan euskarazegiten entzuten zutenari eraztun batematen zioten, eta berau gainetik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ELANTXOBEBizkaiko Elantxoben jaio zen Imanol Berriatua (1914), gazterikGernikara etorri bazen ere. Elantxobek azken mende honetanidazle-multzoa eman dio Euskal literaturari; bi izen gogoralitezke batipat hemen: Andima Ibinagabeitia eta Alberto Rz. deAzua «Ogoñope». Hauek ia lan dena erbestean egin beharizan zuten bezala, Imanolek barnean burutu zuen berea.

KLARATARREN KOMENTUETXEA (Gernika)Gernikara bizitzera etorri zenetik, ezaguna zen Imanol mutikobarrabas bezala; baina klaratarren elizkizunetan ere ikusi izanzen laguntzaile gisara. Gernikako Juntetxe eta Arbolareninguruetan bizi izan zuen haurtzaroa rnutil koskorrak.

kentzeko modu bakarra, euskaraz zebilenbeste lagun bati pasatzea zen. Astearenburuan eraztunaz gelditzen zenakgaztigua izaten zuen.

Oinez joaten zen egunero GernikatikForura Imanol, eguzki zein euri egin, hanbere lehen ikasturtea burutzeko. Hurrengourtean Arantzazun onartu zuten eta harezgero Kantabria probintziakofrantziskotarren gainerako etxeetan ibilizen ikasketak egiten: Zarautz, Olite etaAguilera-n (Burgos-en).

1936.ean soldadutzara joan zen, etaLoiolako koartelen erreboltek bete-beteanharrapatu zuten Imanol. Burutik pasatuzitzaion Txinara misiolari joatea, bainaEspainiako gerra zibil giro hura ez zenhorretarako aproposena.

Page 3: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

3

IMANOL AMERIKETAN

Gerratik ateratzeko, frantziskotarnagusiek Imanol, beste fraidegaibatzurekin batera, Kubara bidaltzeaerabaki zuten, horren ondorioz,1937.eko urriaren 28an Guanabacoa-ra helduz. Han zegoela, 1938.ekoekainaren 11an Habanan apeztu zen.Kubako frantziskotarren etxeetan(Habana, Camajuaní, Manzanillo etaCiego de Avila-n) hamahiru urte eginzituen, 1946tik 1949ra bitarteanCamajuaní-n parrokoa izanez.

Ozeanoaz bestaldean zegoela,Kanadan ere zenbait denbora emanzuen, eta han zegoen artean berefrantsesa hobatzen saiatu zen.

Gogorapen oso onak zituenAmerikako egotaldiaz. Kubako jendeapalaren egoera txarrak biziki hunkituzuen. Horregatik, geroago egin zirengehiegikeriak gora behera, errespetuzbegiratu zion beti Fidel Castroreniraultzari.

BERRIZ EUSKAL HERRIRA

1950ean Amerikatik etorri zeneanfrantziskotarren Bizkaiko komentuetanbizi izan zen: Foruan, Bermeon etaBilbon.

Heldu bezain laster, ordukoeuskaltzaleekin hasi zen tratu izaten,Federiko Krutwig-ekin bereziki.Beronen inguruan Bilbon bilerakantolatzen ziren eta Imanol hara joatenzen, Erkiaga, Gorostiaga, Otxolua,Akesolo eta beste batzurekin elkartueta mintzatzeko. Hantxe, eta Krutwig-en ahotik, entzun zituen berak euskarabatzearen aldeko lehenproposamenak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ARANTZAZUHorretarako adinera iristean Arantzazuko FrantziskotarrenIkastetxera joan zen, fraidegai edo «praileki» gisa. Ondoren,Forua, Zarautz eta Oliteko Seminarioetan eta berriro, azkenurteetan, Arantzazun burutu zituen bere eliz ikasketak.

Page 4: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

4

Foruko Frantziskotar ikastegikomaisu gisa aritu zen, eta 1952-54artean bertako Errektore izan ere bai.Han euskara, frantsesa eta grezierairakasten zituen.

Ez dakigu ongi Imanol noizdanik zeneuskaltzale, baina badirudi aski goizhasi zela gure hizkuntza lantzen.Hortaz, Arantzazuko teologo gazteek1935 aldean argitaratzen zutenEnsayo barne-aldizkarian Berriatuarengramatika-lan batzu ageri dira, etapoematxo bat ere bai «O Eskoterri!»(O Eskozia!) seguraski berak egina.

Amerikan egon zen garaian fraideenarteko aldizkari bat sortu zuen, Internos (= Gure artean) zeritzona, etazenbait artikulu argitaratu zuen haneuskararen gainean. Hasierangarbizaleegia zen, baina zentzu onakgidaturik, pixkanaka joera hori aldebatera utziz joan zen, eta lexikoarenazaleko itxurari barik, gero etagarrantzi handiagoa ematen zionsintaxi jator eta esamoldeen euskalsenari, beti ere ulergarritasunahelburu.

Nolanahi ere den, ikasle onak izanzituen eta dohain berezia zeukanberak haiengan euskaltzaletasuna

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LOIOLAKO KOARTELAK (1936)Frankisten altxamendua gertatzean. soldadutzan zegoenImanol, Donostia/Loioiako Kasernetan. Errepublikarrekbertakoak menperatu zituztenean, Imanol libre geratu zen.

KUBA: «CARTA DE CIUDADANIA»Gerraren zurrunbiloak Kubara eraman zuen Aita Imanol, etaurte ederrak eman zituen han. Hiritar kubarra zen, legez ere,hemen ikusten dugun «Carta de Ciudadanía» honek erakustendigunez (1944).

Page 5: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

5

piztu edo eta lantzeko. Berriatuarenikasle izan ziren, zuzen edo zeharka,geroago, Jakin aldizkariaren inguruan,euskal kultura berriztatzeko hainbesteahalegin egingo zuten frantziskotargazteak: Joseba Intxausti, FernandoMendizabal, José Azurmendi,Zurutuza, Torrealdai,Agirrebaitzategi....

Foruan egon zen artean, 1953anprezeski, Anaitasuna aldizkaria sortuzuen. Eliz giroko albisteak ematenzituen orrialdetxo bat besterik ez zenhasieran, baina denboraz garrantzihandiko aldizkaria bilakatuko zen.

IMANOL BERMEON: JO ANBEHAR DUGU URRUTIRA ....

1954.eko Irailean Forutik Bermeoraaldatu zen. Hasieran frantziskotarrekIzaro irlan aintzina-aintzinan izan zutenkomentua berriro eraikitzeko prioektuazerabilen buruan, baina hartarakomodurik ez eta azkenean ideia horibaztertu behar izan zuen. Horrenordez, Aita Aingeru Madariagarekinbatera, Bermeoko komentuafrantziskotar erregela zehatz etaestuenen arauera bizitzeko egoitzabihurtzen saiatu zen.

Bizkalan bizi izandako lekuguztietatik Bermeo izan zuengogokoena, eta bermeotar jendea erebai.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KUBATIK KANADA ZEHARKubatik Penintsulara itzultzean (1950), Montréal-en egin zuenhilabetetako egonaldi bat, bere frantsesa lantzen. Geroztikeuskararen normalizaziorako hainbeste iradokizun eskaini dizkigunKanadako lurralde frantses-hiztuna orduan ezagutu zuen.

FORUKO IKASLEEKIN (1952-1953)Gernika ondoko Frantziskotarren Seminario honetan bizi izanzen Berriatua, irakasle soil bezala lehenik, eta ikastetxekozuzendari bezala gero, Ameriketatik etorri ondoren. Urtehaietan ereindako euskaltzaletasunak eta ezagumenduekondoko hamarkadetan eman dute beren fruitua.

Page 6: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

6BERMEOKO KOMENTUAImanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator batenkezka. Hobeago grinaz, Bermeoko komentuetxean otoitz-bizitza sakonago bat eta anaiarte hertsiagoa eratzekobultzatzaileetakoa izan zen bera. Komentu hura gisa berrituhartarako moldatu zenean, hara joan zen Imanol.

Euskaraz gutxi jakin arren, topikogisa, Bermeoko euskaraz burla egitenzutenen aurka irteten zen beti Imanol,bermeotar jende jatorraren alde.Honetaz Arestiri inoiz entzun nizkionezgainera, neroni ere maiz kontatzenzidan berak gisa honetako autuak.Horietan, nahiko haserre gainera,gogor esaten zien aurkariei:«Bermeoko euskara Markinakoa,Tolosakoa edo Donostiakoa baino

hobea da. Izan ere, Bermeokojendeak, gutxienez, euskaraz egitendu, beste leku horietan, aldiz, iaguztiak erdaraz barra-barra ibiltzendiren bitartean».

Elantxoben jaioa izanez, itsaszaletasuna zeraman bihotzean,zalantzarik gabe, Berriatuak, etahorregatik oso ondo konpontzen zenarrantzaleekin. Hori zela eta, 1957tik1967ra, «Itsas Apostolutza»ko kaperaumoduan, bermeotarrekin Afrikaldekokostetara joaten zen, han ibilaldineketsuak eta gorabehera larriakpasatuz. ltsasaldi horien lekuko,hainbeste artikulu idatzi zuenAnaitasuna aldizkarian. Herri-usadiozko hitz asko —Bermeokoarrantzaleen berbak eta esaerajatorrak batez ere— tartekatzen zituenbere artikuluetan (haizea poparean,gizon leberra, toton egin, eurrez...)horrela idazkiak biziago, naturalagoeta aberatsago agertuz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

7

IMANOLEN HIZKUNTZAZALETASUNA

1967.eko Abendutik Bilbora bizitzerajoan zen, Frantziskotarren Iralabarrikokomentura. Hor bere zaletasunikmaiteena lantzeko era izan zuen:hizkuntzak ikastea alegia. Eta horImanolek interes txalogarri bezainmodernoa erakusten zuen, patxadazkoiruzkina merezi duena.

Gure egunotan, euskaldun gehienokohi dugun euskara gero etaahulagoaren aurrean, hizkuntzalaribatzuk beren kezka adierazten dute,geureaz gainera Espainiako erdarabesterik ez dakigulako. Hori dela eta,maiz, konturatu ere egin gabe, erdallexiko eta egiturekin erabiltzen dugueuskara, horiek esaldi jatorrak etanazioarteko hitzak direlakoan. Bestehizkuntza batzu jakinez gero, ordea,laster konturatuko ginateke askotan ezdela hala, eta nazioartekotzat jotzenditugun gauza asko, Penintsulahonetakoak besterik ez direla. Etahorretaz Imanol Berriatua ongikonturatzen zen.

Izan ere, aparteko trebetasuna zuenberak hizkuntzak ikasteko. Bere elizikasketak egitean, noski, greziera etalatinaz gainera, hebraiera ere ikasizuen. Horiez gainera bazekizkienEuropako mendebaldeko gaurkohizkuntza garrantzitsuenak ere:frantsesa, ingelesa eta alemana,italieraz eta katalaneraz irakurri etaulertzen zuelarik.

ANAITASUNA (1953-1982)Hau ez da Frantziskotarren lehenengo Anaitasuna, bigarrena etaeuskal kulturan emankorrena baizik. Gipuzkoan lehenagotikargitara ematen zenaren eranskin bezala agertu zen Anaitasunabizkaitarra. Imanol izan zen beronen gurasoa, eta hasieranForuko Seminariotik banatu izan zen: bizkaieraz zegoen, eta lauorrialdeko argitalpena zen. Hogeitamar urtetako bizia bete zuen.Euskararen batasuna eta kazeta-hizkera modernoa lantzengarrantzizkoa izan zen, hamabosteroko mardul bezala. Hasierakosortzailea ezezik, hizkuntz zuzentzailea izan zen Imanol Berriatua.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

A. AINGERU MADARIAGA (1893-1963)Aita Aingeru Madariaga bermeotarra, aurreko belaunaldikoaizan arren, Imanolen adiskide mina izan zen Foru ataBermeoko egonaldietan. Aingeru Madariaga betidanikeuskaltzalea zen, eta idazlea. «Aránzazu» aldizkarian idatziizan zuen, gehienbat. Bien artean, eta elkarren babesean,saiatu ziren ingurua euskaltzaletzen. Askorentzat ezezagunaden honek, urte erabakiorretan, pisu berezia izan zuenImanolengan.

Page 8: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

8

Hizkuntza horiek landu etapraktikatzeko beren jatorrizkoherrietara joatea gustatzen zitzaion.Hortaz, frantsesa lantzearren,lehenago aipaturiko Kanadakoegotaldiaz gainera, Bilboko EnglishInstitute-n bi urtez estudiatu ondoren,Irlandara sei hilabetetarako joan zen,eta horren ondorioz Cambridge-koUnibertsitatearen Ingeles-Ziurtagirialortu zuen. Alemanera ikasi etapraktikatzeko, 1965-66an Alemanian,Werl-eko Santutegian izan zenkaperau laguntzaile gisa. Ongimoldatzen zen bera hizkuntzaguztiotan, eta neure begi-belarriokinhizkuntz trebetasun horri pertsonalkifrogatzeko era izan dut berarekin ibilinaizenean.

Nazioarteko kultur zabaltasun horiesker, Imanol ez zen inoiz euskaldunaizateaz lotsatzen, eta ez zuen inondikere sentitzen badaezpadakoeuskaratxoaz gainera espainierabesterik ez dakiten pertsona batzuriinoiz nabaritzen zaien «probintziano»izateko konplexu hori. Aitzitik, bestehizkuntzak jakin eta gurea horiekingonbaratzean, ederki konturatzen zenImanol euskararen berezitasun etanortasun apartaz, eta horrek bidezkoharrotasuna eta poza ematen zionedonon eta edozeinen aurrean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BERMEOKO PORTUABermeora joan zenetik (1954) hango arrantzale eta itsasgizonekiko ardura berezia izan zuen Berriatuak, beraienkaperau langile bezala joan izan zen Dakar-era. Bide batezsaiatua ere bai bertoko eta arrantzale arteko euskara jasotzen,eta kazetari/kronikari lana egiten. Anaitasunan eta Euskeranutzi zituen horren fruituak.

Page 9: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

9

Baina hizkuntza arrotzak jakiteakbeste jendeekiko tratu zuzena erraztendu, eta Berriatua horretaz ere ongibaliatzen zen. Alde horretatik, besteengiza balioak haintzat hartu, kultura,politika, erlijioa eta errealitatea ulertzekoera ezberdinak errespetatu etatolerantziarako joera nabaria izaten zuenberak. Eta hortixek, gainera, euskaraaberasteko erabil zitezkeen esapideak,ereduak, hitz berriak sortzeko era etaadibide ugari ere ateratzen zuen.

Irlandan bizi zen artean, bestalde,gaelikoa zein egoera negargarrianaurkitzen zen zuzen-zuzenik ikusita,beldur zen Imanol euskarari ere ez otezitzaion gauza bera gertatuko. Nolabait,kezka horrekin ibili zen bere bizitzaosoan, eta horregatik euskara egiaz etaeguneroko praktikan mintzarazteariematen zion garrantzia.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IRALAKO KOMENTUANBermeotik Bilbora etorri zen Imanol (1967), eta Iralako etxetikegin zuen bere euskal lanik handiena. Batez ere, Anaitasuna-renardura izan zen haren egiteko nagusia. Aldizkariaren epealdiezberdinetan, Imanolen zuzentzaile-lana guztiz preziatua etaeredugarria izan zen. Hor eta Euskaltzaindiarenetan milaka orduasko eman zuen, euskararen alde.

ANAITASUNA-REN ARIMAEZKUTUA

Foruan ateratzen hasi zen aldizkaritxohura, Anaitasuna, pixkanaka, eta zenbaitgorabehera izan ondoren, 1969an indarberriaz agertu eta euskara batuarenaitzindaria bihurtu zen. Bertan bizkaieratikeuskara baturako bide mailakatuaerabiltzen hastea proposatu zuen berak,urte asko geroago Euskal GobernuakBizkaian onartu eta bultzatuko zuena.

Euskara batuaren arloan Imanolek laneskergaitza egiten zuen. Lehenago,arrantzaleen eta itsas bizimodugogorraren kronista zehatza izan bazen,batasunaz geroztik, Berriatua artikuluenzuzentzaile bilakatu zitzaigun.

Berak gure hizkuntza ongi eta errotikzekien, eta esperientzia horren oinarrian,orduko euskal idazle hasiberrien lanakorrazten, txukuntzen eta zuzentzenaritzen zen, euskara hobea erabiltzekoerregelak eta aholkuak azalduz. Imanolenlan ikaragarri honi esker, Anaitasuna-ko iaartikulu guztiak berak berridatzirik etazuzendurik argitaratzen ziren, irakurleenmesederako, bertan ageri ziren hitz zail,sortuberri edo gutxi erabilien zerrendazehatza zekarrelarik, haien jakite-mailagoratzeko.

Guztiokin lexikografoek materialbikainak izan dituzte hiztegiakmoldatzeko.

Page 10: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

10

GELA ISILEANImanol da hemen ageri den fraide hau. Gezurra badirudi ere,honelaxe lan egiten zuen: garbia eta arrunt txukuna zengizona. Haren mahaian ez zen paper eta libururik pilatuko, eztaidazketa-lanik korapilotsuenetan ere. Gauza bakoitzari berelekua, eta denei ordenarik zuzenena.

ALEMANIANAlemaniara behin eta berriz joan zen, hizkuntza lantzera. Werl-eko Santutegian egon zen halakoetan. Argazkian, SantutegikoMeza ondoren, Jäger Kardinalarekin batera (1966).

BERRIATUA EUSKALTZAIN

Haren idazlanen literaturmerituengatik eta euskal gramatikarenarloan zerabilen jakituria zela eta,1961.eko Abuztuaren 25.ean,Akademiak Euskaltzain urgazleizendatu zuen.

Arreta biziz segitu zion Imanolek,1964.eko Baionako idazleenproposamenen ondorioz,Euskaltzaindiak, euskara batzeko,Arantzazun 1968an antolatu zuenBatzarreari. Literatur hizkuntzarenbatasuna erabateko ilusioz onartu etabere adore osoaz bultzatzen aritu zenhasiera-hasieratik. Ardura handiajartzen zuen, hala ere, euskalkietatikahalik eta probetxu gehien ateratzeko,lexiko eta sintaxiari zegokionez batipatguztien artean euskara batuaaberatsago izan zedin.

Beraren ustez, bizkaierak, aditzarloan beste euskalkietatik askiurrundua izan arren, emaitza ederraeskain zezakeen erdialdeko dialektoakosatzeko. Hortaz, anaia/neba,hatzamar/behatz, gorputz/gorpu,lur/behe, horma/pareta modukobikoteak bultzatzearen aldekoa zen,hitz bakoitzaren nabardura bereziakmantenduz.

Euskaltzaindiaren Aditz Batzordearenpartaidea ere izan genuen Berriatua,eta ahalegin bereziak egin zituen,Gabriel Arestirekin batera, mendebaleta ekialdeko aditzerak (gara, zara,ginateke) bultzatzeko, formaurrunduagoak (gera, zera, ginake..)zokoratuz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

11

HIZTEGIA LANTZENKazetaritza modernoak behar izaten dituen hizkuntzbaliabideak lantzen eta hobetzen biziki ahalegindu zenImanol. Horretarako, Anaitasuna-ren ale bakoitza hitzezhitz miatu eta zuzendu ondoren, honelako hiztegi zaindubat eskaintzen zion Imanolek irakurleari. Kazetaritza beraere hizkuntz eskola bilakatu zen haren aldetik.

G. ARESTIREKIKOADISKIDETASUNA

Gabriel Aresti poeta ezkertiarra etaImanol Berriatua fraidea lagun minakizan ziren. Alde batetik, biekeuskaraganako kezka eta maitasunberbera zeukaten, eta, horrez gainera,ez ziren elkarrengandik oso urrunegoten, bi-biak Bilboko Iralaauzategian bizi ziren eta. Hori delaeta, Imanol sarritan Gabrielen etxerajoaten zen galderak eta egitera,Anaitasuna aldizkarirako artikuluen bilaalbisteak ematera edo eta gramatika-arazoak eztabaidatzera.

Gabriel bera ere maiz joaten zenfrantziskotarren Iralako komentura,Imanolekin hitz egitera. Elkarrekikoegonaldiotan, gure hizkuntza etaorduko Euskal Gizartea izaten zirenmintzagai nagusiak. Euskara baturakoproposamen asko, aditz baturakoakbatez ere, Euskaltzaindiak geroagoonartuko zituenak, horrelako bileretansortu eta mamitu ziren.

Harrigarria zen pertsona biok, guztizerlijiosoa bata eta erabat agnostikoabestea, nortasun bizi eta handikoak bi-biak, elkarrekin zein ongi konpontzenziren ikustea, euskara eta EuskalHerriaganako maitasunean elkarturik,batak bestearen pentsaera bereziabeti ere errespetatuz. Arestik itzal etabegikotasun handia zion Berriatuari,eta Imanolek ere biziki estimatzenzuen Gabriel. Berau hil zenean harenarimaren alde berak IralakoKomentuko Elizan meza hunkigarriaeman zuen, ahantziezina benetan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

12

EUSKARA: GUZTION AL TXORRA

Imanolek beti esaten zuen euskarapolitikatik landa atera behar zela. Beraez zegoen militantzia politikoaren aurka,ez eta gutxiagorik ere, baina gure kulturbalio eta arazoak, hemengo eta kanpokopertsona guztien ondaretzat hartu etabultzatu behar zirela pentsatzen zuen,honelako edo halako taldeen eskuetanutzi gabe.

Euskara politikatik ateraz gero, berakzioenez, guztiena izango zen, etahorrela guztiek, berena zela eta, berdinestimatu eta babestu gurako zuten. Ideiahau, bere sinpletasun ederrean, gauregun ia mundu guztiak onartzen du,baina Imanolek hori aldarrikatzen zuengaraian, hainbat abertzaleri ez zitzaiongustatzen holakorik entzutea, euskara«berena», beren taldetxoarena alegia,zelako uste itsuan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKALTZAINDIAREKIN (1961)Euskaltzaindiko Batzordeetan parte hartu zuen Berriatuak. Bi Batzordetaneman zuen batipat beretik: Aditz Batuarenean (argazkian: Arantzazukoazken bilera, 1972) eta Oinarrizko Euskararenean. Krutwig-ekin bileratanhasi eta Anaitasuna bera Euskaltzaindi ingurura eraman zuen urtehaietatik hasita, hizkuntz Akademiarekin harreman hertsiak izan zituen.

HIZLARIAImanol Berriatua, hizlariaparta zen; baina inondik ereez bapatekoa. Hitzaldibakoitza patxaraz prestatu ohizuen, behar zuen asti guztiahartuz. Hitzak ezezik ahotsa,intonazioa eta keinuak beregelan lantzen zituen,jendaurrean ekin aurretik.Argazkia: Iberduero-renekintza kultural batean.

ISRAELEN IKASLE

Bere hizkuntz zaletasunakbultzaturik, teologi ikasketak egitenzituen garaian, Aita Imanol, goragoesan dugunez, latin eta grezierazgainera, eta Testamentu Zaharra berejatorrizko mintzairan irakurri eta ulertunahian, hebraiera ikasten aritu zen.

Hebraiera klasikoan askotxo zekien,eta arabiera eta aramaiera ere ezzituen ezezagun, hizkuntza horiekhebraieraren senide hurbilak izanez.Horregatik eta, zer esanik ez, berennazioren aldeko borrokan juduekeuskaldunokin zeukaten antzagatikere bai, Imanolek interes handizbegiratu zion beti juduek egiten zutenahaleginari, Israelen beren aintzinakomintzaira zaharra birpizteko.

Page 13: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

13

Jakin, bazekien, antzinakohebraiera, Kristo hil ondoko hirugarrenmenderako jadanik hilik zegoena,berriz ere ikasten, mintzatzen, etazabaltzen ari zela, 1948.ean sortu zenIsraelgo Estatu berrira joandako juduadoretsuei esker. Eta mirari hori,hizkuntza hil bat nola birpizten zen,bertatik ikusi eta aztertzeko nahiazzebilen bera.

Erromaren aginduz, frantziskotarrakaspaldidanik Herrialde Santuen fraidejagoleak dira, eta komentu askodituzte bertan. Imanolek, bere anaidienoinegitura horren laguntzaz, aspaldianzuen haraxe joateko gogoa, gauzahorien berri zehatzago eta hobekijakiteko.

Erraz pentsa daitekeenez, AitaBerriatuaren asmoa garbi zegoen,Israelgo esperientziaz baliatuta,hartatik euskararen alde bestehorrenbeste egin ahal izateko datuaketa materialak lortzea. «Juduek eginbadute, zergatik ezin dezakegueuskaldunok gauza bera egin?»esaten zigun kementsu, bera entzutengenuen guztiok esperantzaren lilurazbetez.

1976.eko udaren hasieran LankideAurrezkiak herri txikien hizkuntzeiburuzko hitzaldi batzu antolatu zituenDonostian. Hartara, beste hizlaribatzuren artean, Arieh Xoval etorrizen, Israelgo Hezkuntz Ministrariarenidazkaria. Luis Iriondo jaunari esker,Imanolek eta biok jaun horiezagutzeko aukera izan genuenBilbon, eta gure hizkuntza aurreraateratzeko interes eta irrika biziaikusita, adore eman zigun Israelerajoan gintezen. Gutxi falta zuenImanolek, egia esan, Jesusensorlekura abiatzeko, baina zinez esandezaket Xoval jaunaren hitzek azkenukitua egin ziotela.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BIBLIAREN IRAKURLEBibliaren irakurle zalea zen, eta ahal zuela, jatorrizkohizkuntzan irakurri nahi izaten zuen, batez era grekozidatzitako liburuak.

Page 14: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

14

Urte bereko Irailaren bukaeranelkarrekin haraxe joan ginen. Leheniktrenez Parisera, eta gero handikhegazkinez Tel Aviv-era. Arieh Xovaljauna, abegikortasun handiz, BenGurion aireportuan izan genuen zain,eta handik bere automobileanJerusalemera eraman gintuen.

Israelen egon ginen denboran gukbehar edo nahi izan genuen guztialortzeko gestioak egin zituen gugatik.Hari esker, hebraiera arin ikastekoeskolak («Ulpan»ak), hebraieraerrazeko aldizkariak (lexikoz 200 hitzbaino gehiago ez darabiltenak) bisitatueta berauen zuzendariekinmintzatzeko aukera izan genuen.

Era berean Hebraieraren Akademianizan ginen, HebraierazkoUnibertsitatea ikusi, Telebista etabeste komunikabideak, Kibbutzak,Ikastaro trinkoko barnetegiak,Museoak, Parlamentua (Kneset)etabar luzea ere bai, haien arteanIsraelgo orduko Lehendakaria, EfraimKatzir jauna, geroago Anwar el Sadategyptiarrarekin bake-akordioa sinatuzuena, bere etxean ezagutuz.

Nik berarekin hilabetea pasatu nuen,baina Imanolek bi hilabete gehiagoeman zituen Israelen, hangoGobernuak hebraiera ikasteko bekabat eskaini zion eta.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IRAKASLEAIrakasle bizia eta argia zen. Seminarioko irakasle-urteetaneuskara, frantsesa eta grekoa eman zituen. Azken urteetanbatez ere helduen euskalduntzeaz arduratu zen, eta ikasturteosoak jarraian ematen ibili ez bazen ere, noizbeinka lagunduohi zuen. Argazkian, Hitz, Egin! metodoaren frogadidaktikoetan.

HITZ EGIN!Helduen euskalduntzerako irakas-tresna berriak sortu-beharrasentitu zenean, Oinarrizko Euskararen Batzorde bat eratuzuen Euskaltzaindiak. Batzorde honen eraginez prestatu zuenBerriatuak Hitz Egin! metodoa, eta berorren iragurgaiosagarriak (1978tik aurrera).

Page 15: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

15

ISRAELETIKO EMAITZAK

Imanolek ongi ikasi zuen hebraieramodernoa, eta bera irakasteko juduekerabiltzen zuten metodologiaaurreratuz ongi jabetu zen. Hori delaeta, Euskal Herrira itzuli bezain lastermetodo horiek euskararako egokitzeneta aplikatzen saiatu zen. Bidaiahorren ondorioz, eta Imanoli esker,gure gaurko ikasliburuetako«oinarrizko euskara» sortu zen, juduen«ibrít kalá» edo hebraiera errazarenantzekoa.

Imanol Berriatuaren eraginez,halaber, Israelgo hizkuntz eskolakmoduko ikastegiak sortu ziren gureanere. Gogoan dut oraindik nolakoproblema izan genuen ikastegi horieieuskal izena jartzeko orduan. Nolaitzuli euskarara hebraierazko«Ulpana»?. Gurean euskalduntzekoeta alfabetatzeko tokiak izango zirenezgero, azkenean euskaltegiak deitzeaerabaki genuen, eta izen horrekarrakasta ederra izan du,dakusagunez, harez gero.

Israeletik ekarri zuen beste ideiaeuskara errazeko irakurgaiakprestatzea izan zen, gaur egunHABEk, AEK-k eta beste zenbaitaldizkarik, euskaldun berriei begiradarabiltzatenen antzekoak. Imanolenproposamenaz, gainera,Euskaltzaindiak bere barruan«Oinarrizko Euskara» rako batzordeaizendatu zuen, berorren buru etabihotza Imanol bera izango zelarik.Hainbat ordu luze eman zuen lanhorretan Berriatuak EuskaltzaindiarenBilboko bulego ixil eta bakartietan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LAGUNEKINMaite zuen Imanolek lagunartea, eta adiskideekin egotea.Euskal lanetan ezagututakoekin, bazekien adiskide eta lagunizaten. Argazkian, Joan Luis Goikoetxea eta Begoña Bilbaorenezkontzakoan.

Page 16: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

16

Bere irakasteko metodologia berria,Hitz egin! liburu famatuan mamitzenjakin zuen Imanolek, bai etaIberdueroko bulegari eta langileeiluzaro eman zizkien eskoletan ere.Gauza guztien aurretik, berarenhelburua ikasleak mintzatzen hasteazen, eta ez haien buruak gramatikazkoerregela teoriko hutsekin betetzea.

Imanolen eritziz, ohizko ikasleak,euskaraz ongi egiteko, ez lukenahitaez gramatikarik zertan jakinbehar, txikitandiko euskaldun arruntakere, erregelak jakin ez arren, euskarazongi hitz egin dezakeen bezala.Nahikoa du hiztunak nola esaten denedo nola esan behar den jakitea,horrela zergatik esaten den ez badakiere. Irakasleak ordea bai, jakinbeharra dauka, eta gramatikazgainera, metodologia eta didaktika erebai.

IMANOLEN IZAERA

Bera ezagutu genuen guztiok nekezahaztuko dugu haren nortasuna.Fraidea izateko oso gizon pitxia zenBerriatua. Pertsona lagunkoia zen,adiskideak erraz egitekoa,jakingurakoa eta nerbiosoa,interesatzen zitzaizkion gauzetanburubelarri sartzen diren horietakoa,bere sentimenduak nekez ezkutatzenzekiena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KORRIKAGazteria euskaltzalearengandik eta euskararen aldekomugimendu herritarretatik hurbil sentitu zen Imanol, eta eskatuzitzaionean parte hartu ere egin zuen. Argazkia: Bilbon,Korrika-ren ibilaldi batean.

Page 17: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

17

Oso xelebreak izaten ziren, adibidez,pozik zegoenean egiten zituensaltotxoak, edo haserratzen zeneanzerabilen bozaren tonu gora. Ez zionordea hasarraldiak inoiz luzaro irauten,eta ia beti, arrazoia zuenean ere, hainhaserre ibiltzeagatik barkeske joatenzitzaion kontrakoari. Berak ongi zekienbere izaera nolakoa zen, eta inoizumore onaz neurasteniko xamarra zelaaitortzen zuen. Ez zuen agertzen,ordea, tristurarako joerarik. Aitzitik,alaia eta baikorra zen, beti ere,desanimurik gabe, aurrera egitekoprest, ezina ekintzaz gaindidaitekeelako segurantzaz.

Hor, zalantzarik ez, bere erlijio-aukerak laguntasun eta indar nabariaematen zion Imanoli. Mezatanziharduenean, adibidez, itxuraldatuegiten zen erabat. Izan, fede handikoazen eta itsuenak ere erraz nabarizezakeen elizkizunak ez zituela axaletikhartzen. Bere arima osoaz, gorputzeanageri zuen kemen eta suhartasunaz,haietan murgildurik egoten zen, agianseguraski beste batzuk ez genezkusanizpiritu gorenak argiturik. Kantatzea erebiziki gustatzen zitzaion, eta nolakoadoreaz gainera! Bere kantuazbehintzat elizako jende guztia ederkibultzatzen zuen berari jarraitzera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

PALESTINA / ISRAELLur Santuek eta Israel modernoak esanahi handia zutenImanolentzat. Oroigarri biblikoen ondoan juduen hizkuntzarenberpizkundeak hunkitu zuen euskaltzalearen bihotza.Argazkia: Jerusalen-go Erosten Murrua eta Akbar Moskea. Siherri eta egoera sozio-politiko gatazkatsu.

LUR SANTUETARANTZGizon urduria zen Imanol, eta unean uneko eginkizunetatikegiteko berrietara pasa-beharrak barru-barrutik jo ohi zuennoizbehinka. Gogoberritzera joan zen Israela: fedez etaeuskaltzaletasunez berritzera. Argazkia: hegazkinean asmoberrien bila.

Page 18: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

18

ADISKIDE JUDUEKINArieh Xoval eta emaztearekin, Xabier Kintana erdian dela.Benetan etxe adiskidea topatu zuen XovaldarreneanJerusalenen Imanolek.

Ez zuen Imanolek gehiegi atseginbizitza isolatua, eta, mundukozaratotsetatik ihes eginda, komentukobakartasunean burua gorde eta berenarimaren salbazioaren atzetik zebiltzanfraideengatik, «astronautak» zirelaesan ohi zuen umorez, planetahonetako problemetatik ihesi egin nahizutelako. Berak mundu honetan eginnahi zuen bera lana, mundukogizakien alde, bere herrikoproblematikaren konponketan eskuhartuz.

Gazteez inguraturik egoten zenmaiz, haiek beragana hurbilduta,guztiek euskara kontuan maisuhanditzat zeukatelako. Eta ideiaaurrerazaleak entzun etaerrespetatzeko joera ireki harekin,laster egiten zen haien lagun.

Euskalduntzen metodoaren azaleanharen argazkia agertu zen, eta garaihartan gure hizkuntza ikasten ari zirenaskok, horri esker, kalean ezagutu etabegikotasunaz agurtzen zuten bera.

Hain ezaguna eta maitatua zenezgero, euskararen aldeko lehenkorrikaldian parte hartzeko gonbiteberezia egin zitzaion, eta Imanol pozikibili zen eskuan ikurrina eta zurezkolekukoa zeramala.

Ez da harritzekoa, beraz, hain izaeralankor, bizi eta lagunkoiaz, urteak gorabehera, Imanol ezagutu genuenguztiok hura beti gazte gogoratzea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 19: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

19

IKASLE ISRAELEN (1982)lzenburu honekin eman zuen argitaraBerriatuak bere liburuetako bat. Izan era,besteak beste, hebraiera ikastera joanazen hara. Lehenengo ekinaldi bat AkivaUlpanean egin zuen, bertakoarduradunekin oraindik bizirik dirauenadiskidetasuna lotuz.

IMANOL BERRIATUARENIDAZLANAK

Aipaturik ditugu Anaitasuna-renorrialdeetan argitaraturiko itsasibilaldien kronikak eta gramatika etalexikografi lan ugariak. Arrantzaleekikobidaiak Itsasoa eta ni izeneko liburuanbildu eta argitaratu ziren bera hil bainolehentxoago.

Berak egindako beste lan batzukhauek dira: Kristiñau Katezismoa,Lagunarteko Mezea, (biok Kubatiketorri berritan argitaratuak), eta SantaMaria Goretti eta Teresalina Zubiri-renbizitzei buruzko hagiografi lanak(argitara gabeak).

Hitz egin ikasbidea,Euskaltzaindiaren OinarrizkoEuskararen batzordekideekin etaIberdueroren laguntzaz argitaratua.Bederatzi liburutan sailkatua, horirakaslearenak, ikasleenak etairakurgai errazak bilduz. Euskaraikasteko arrakasta handia izan dumetodo honek.

Euskaltzaindiaren Euskeraaldizkarian lan hauek eman zituenargitara:

«Bermeoko arraintzaleen leksikua»(1963-64).

«Herri mailako hizkuntza. Israelekoesperientzia» (1977).

«Oinharrizko euskara. Hitz eginmetodoa» (1978).

«Oinarrizko euskararakobatzordearen azalpena» (1981).

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 20: SORLEKUA - Euskadieuskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/imanol.pdf · 2009-08-19 · Imanol-ek beti oso bizirik izan zuen fraide-bizitza jator baten kezka. Hobeago grinaz, Bermeoko

20

KRISTOREN SORTERRIAN HIL

Imanol, Israelera 1980.ean bihurtuzen, euskaldun irakasle talde batekin,eta hurrengo urtean ere bai, hiruhilabeterako, Ulpan batetan berehebraiera hobatzeko asmoz. Ikastaroaamaitu eta Euskal Herrira itzultzekozegoenean, ordea, Herioak eskualuzatu zion supituki.

Ez zuen nahi izan Imanolek beregorpua Euskal Herrira ekartzerik,haren ustez ohorea handia baitzenJesukristoren sorterrian hilobiratuaizatea, berak, erlijioaz gainera,hainbeste maitatu eta miresten zuenjuduen herrialde santuan.

Eta hantxe datza; gorputzezbehintzat. Haren arima eta izpirituurduriak, ordea, berak zueneuskaltzaletasun irekia, beti erakustenzigun gizontasun gihartsu etaulerkorra, haren jakituri egarriezinasea, aldiz, euskaldunoi jarraitukozaizkigun itzal argitsuak izango dira:beti ere Eliezer Ben Jehuda-ren,hebraieraren birbiztea bultzatu zuenhizkuntzalariaren hitzak euskaraz guregogoen bihotz-belarrietara xuxurlatuz:

Anaiarrebok! Nahi baduzue, ez daamets hutsa izango!

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ITXAROTENIsraelgo Museoan, «Liburuaren Museoa» ondoan dela: Iraganmendeetako jakitatearen argitan geroaren zain... Hilaurrekopausaldi batean.