4
2015eko iraila BARIZELAREN KONTRAKO TXERTOA BIZITZAKO BIGA- RREN URTEAN IPINIKO DA Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek irailean 7an iragarri zue- nez, barizelaren txertoa lehenago emango da. Erabaki horren oinarrian Euskadiko Txertaketen Batzorde Ahol- kulariko adituek emandako gomendio- ak daude. Horrenbestez, EAEn aurreran- tzean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako haur guztiei emango zaie txerto hori Osakidetzako osasun-zentroetan, le- hen dosia 15 hilabete betetzen dituztene- an, eta bigarren dosia 4 urte betetzean. Behin-behinean, egungo egutegiari eutsiko zaio, eta barizelaren aurkako txer- toa 10 urte betetzean emango zaie hau- rrei, harik eta 2015ean jaiotakoek adin hori duten arte. Era horretan, euskal he- rritarrak helduarora barizelaren aurka ba- bestuta iristea bermatuta egongo da, izan modu naturalean jasan dutelako, izan txertoa jaso dutelako. AURKI AUKERA IZANGO DA JAIOBERRIAK OSPITALEAN BERTAN –ETA EUSKARAZ– ERREGISTRATZEKO Gaur egun, gurasoek Erregistro Zibilera joan behar izaten dute haurra erregistra- tzera, baina urriaren 15etik aurrera, ospi- taleko pertsonala arduratu ahal izango da jaioberriak inskribatzeaz, horretarako au- kera ematen baitu ekainean onartutako lege batek. Horrela, gurasoek jaiotza-de- klarazioaren inprimaki ofiziala sinatuko dute, nahi duten hizkuntzan, eta ospita- leak dagokion Erregistro Zibilari jakinara- ziko dio, haurra jaio eta 72 orduko epean. Une honetan, EAEn, Arabako Uniber- tsitate Ospitalean ari dira erregistro zibile- ko dokumentuak igortzeko probak egi- ten zentro pilotu gisa, eta dagoeneko ba- daukate behar den ekipamendu teknologikoa urriaren 15etik aurrera ins- kripzio telematikoaren bidezko zerbitzua eskaintzeko. SUIZIDIOA SAIHESTEA LEHENTASUNEZKOA DA OSASUN PUBLIKOAN Halaxe adierazi zuen Andrea Gabilondok, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko psikiatrak, joan den hilean, UPV/EHUk antolatutako «Prevención del suicidio (Suizidioaren prebentzioa)» izeneko uda-ikastaroan. Bere saioan, batez ere, jokabide suizidari aurre egiteko prebentzio-programa pilotua azaldu zuen, Gipuzkoan garatzen ari direna. Urtean 170 bat pertsonak egiten omen dute bere buruaz beste EAEn; gehienak (% 40) 50-70 urte bitartekoak, eta gizonezkoak (lautik hiru). Hori dela eta erabaki zuen Osakidetzak prebentzio-programa abian jartzea, munduko beste hainbat herritan egin dutenaren antzera, Europan batik bat. Gipuzkoan 2013an heldu zioten proiektuari, biztanleriaren araberako ikuspegi batetik. Horrela, arrisku ertain edo txikian dauden pertsonen portzentaje handi batekin ere lan egiten da, arrisku handiko per- tsona-portzentaje txiki batekin bakarrik egin be- harrean; izan ere, suizi- dio-kasu gehienak aldez aurretik arrisku handirik ez dutenen artean ger- tatzen dira. Helburua biz- tanleriaren batez besteko arriskua murriztea da, in- gurunean aldaketak egi- nez eta osasun-arloan nahiz hortik kanpo jar- dunez. Proiektuari heltzean, The European Alliance Against Depression, De- presioaren kontrako Eu- ropako Ituna erakunde- aren ereduan oinarritu dira. Eredu horrek lau mailatako interbentzioak konbinatzen ditu: lehenik, osasun-sistemak suizidio- arriskuan dauden pertsonak artatzeko duen gaitasuna hobetzea, esaterako, berariazko jarraipen-programak garatuz, edo, profesionalentzat, depresioaren tratamenduari buruzko prestakuntza-ikastaroak antolatuz; bigarrenik, gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekintzak egitea; hirugarrenik, gizarte- eragileei prestakuntza ematea jokabide suiziden detekzioan eta maneiuan, eta, azkenik, hedabideetako profesionalekin lan egitea OME Osasun Mundu Erakundeak egindako gomendioen gaineko ezagutza hobetzearren, hedabideek suizidioaren prebentzioan duten zereginari dagokionez. Esperientzia pilotua Debagoieneko eta Goierri-Urola Garaiko eskualdeetan jarri zuten abian, eta aipatutako mailetako hainbat ekimen gauzatu dituzte da- goeneko.

SUIZIDIOA SAIHESTEA LEHENTASUNEZKOA DA … · b raizk oj p n- gm tu ,df sl tr am end ib zkop s- l ; g, s n tibl zau ko g; h r, - r ag il p s tk u nz mj ob d , et,z k nih db opr f

Embed Size (px)

Citation preview

2015eko iraila

BARIZELAREN KONTRAKOTXERTOA BIZITZAKO BIGA-RREN URTEAN IPINIKO DAEusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuJon Darpónek irailean 7an iragarri zue-nez, barizelaren txertoa lehenagoemango da. Erabaki horren oinarrianEuskadiko Txertaketen Batzorde Ahol-kulariko adituek emandako gomendio-ak daude. Horrenbestez, EAEn aurreran-tzean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerajaiotako haur guztiei emango zaie txertohori Osakidetzako osasun-zentroetan, le-hen dosia 15 hilabete betetzen dituztene-an, eta bigarren dosia 4 urte betetzean.Behin-behinean, egungo egutegiari

eutsiko zaio, eta barizelaren aurkako txer-toa 10 urte betetzean emango zaie hau-rrei, harik eta 2015ean jaiotakoek adinhori duten arte. Era horretan, euskal he-rritarrak helduarora barizelaren aurka ba-bestuta iristea bermatuta egongo da,izan modu naturalean jasan dutelako,izan txertoa jaso dutelako.

AURKI AUKERA IZANGO DAJAIOBERRIAK OSPITALEANBERTAN –ETA EUSKARAZ–ERREGISTRATZEKOGaur egun, gurasoek Erregistro Zibilerajoan behar izaten dute haurra erregistra-tzera, baina urriaren 15etik aurrera, ospi-taleko pertsonala arduratu ahal izango dajaioberriak inskribatzeaz, horretarako au-kera ematen baitu ekainean onartutakolege batek. Horrela, gurasoek jaiotza-de-klarazioaren inprimaki ofiziala sinatukodute, nahi duten hizkuntzan, eta ospita-leak dagokion Erregistro Zibilari jakinara-ziko dio, haurra jaio eta 72 orduko epean.Une honetan, EAEn, Arabako Uniber-

tsitate Ospitalean ari dira erregistro zibile-ko dokumentuak igortzeko probak egi-ten zentro pilotu gisa, eta dagoeneko ba-daukate behar den ekipamenduteknologikoa urriaren 15etik aurrera ins-kripzio telematikoaren bidezko zerbitzuaeskaintzeko.

SUIZIDIOA SAIHESTEA LEHENTASUNEZKOA DA OSASUNPUBLIKOAN

Halaxe adierazi zuen Andrea Gabilondok, Gipuzkoako Osasun MentalekoSareko psikiatrak, joan den hilean, UPV/EHUk antolatutako «Prevención delsuicidio (Suizidioaren prebentzioa)» izeneko uda-ikastaroan. Bere saioan, batezere, jokabide suizidari aurre egiteko prebentzio-programa pilotua azaldu zuen,Gipuzkoan garatzen ari direna.Urtean 170 bat pertsonak egiten omen dute bere buruaz beste EAEn;

gehienak (% 40) 50-70 urte bitartekoak, eta gizonezkoak (lautik hiru). Horidela eta erabaki zuen Osakidetzak prebentzio-programa abian jartzea, mundukobeste hainbat herritan egin dutenaren antzera, Europan batik bat.Gipuzkoan 2013an heldu zioten proiektuari, biztanleriaren araberako ikuspegi

batetik. Horrela, arrisku ertain edo txikian dauden pertsonen portzentaje handibatekin ere lan egitenda, arrisku handiko per-tsona-portzentaje txikibatekin bakarrik egin be-harrean; izan ere, suizi-dio-kasu gehienak aldezaurretik arrisku handirikez dutenen artean ger-tatzen dira. Helburua biz-tanleriaren batez bestekoarriskua murriztea da, in-gurunean aldaketak egi-nez eta osasun-arloannahiz hortik kanpo jar-dunez.Proiektuari heltzean,

The European AllianceAgainst Depression, De-presioaren kontrako Eu-ropako Ituna erakunde-aren ereduan oinarritudira. Eredu horrek laumailatako interbentzioak konbinatzen ditu: lehenik, osasun-sistemak suizidio-arriskuan dauden pertsonak artatzeko duen gaitasuna hobetzea, esaterako,berariazko jarraipen-programak garatuz, edo, profesionalentzat, depresioarentratamenduari buruzko prestakuntza-ikastaroak antolatuz; bigarrenik, gizarteasentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekintzak egitea; hirugarrenik, gizarte-eragileei prestakuntza ematea jokabide suiziden detekzioan eta maneiuan,eta, azkenik, hedabideetako profesionalekin lan egitea OME Osasun MunduErakundeak egindako gomendioen gaineko ezagutza hobetzearren, hedabideeksuizidioaren prebentzioan duten zereginari dagokionez.Esperientzia pilotua Debagoieneko eta Goierri-Urola Garaiko eskualdeetan

jarri zuten abian, eta aipatutako mailetako hainbat ekimen gauzatu dituzte da-goeneko.

2015eko iraila

«Oso argi daukagu gaixotasunkardiobaskularrek eragiten dutelaheriotza-kopuru handi bat geureinguruan»javier marco juanaAlgortako Osasun Zentroko burua

2013an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Osasun Sailak jarduerafisikoa sustatzeko Mugiment plan estrategiko berria sustatu zuten. Gaia «pil-pilean egonik», UribeESIko osasun-profesionalek ikerketak abiatu dituzte ildo horri helduta. «Pilulak eta analisien berriemateaz gain, bizimodu-aldaketa garrantzitsuak lortu behar dira», eta Getxoko hiru osasun-zentroetaneman dute lehenengo pausoa. Alango, Algorta (Bidezabal) eta Areetako osasun-zentroak bizimodusedentarioaren aurkako ekimena garatzen hasi dira elkarlanean.

IANIRE RENOBALES

Getxoko hiru osasun-zentroetan lanegiten dugun profesionalok egonekobizimodua daraman pertsona bat to-patzen dugunean eta joera hori alda-tzeko gaitasunik ez daukala ikustendugunean, proiektuan parte hartzeaeskaintzen diogu. Aholkuak eman etajarraipena egiten zaio. Galdera batzuketa kirol-errezetaren dokumentuaprestatzen diogu.Nolakoa da dokumentu hori?Pertsona bakoitzaren muga eta arazo-en eta guk bilatzen ditugun hobekun-tzen arabera, errezeta-dokumentu batosatzen dugu. Informatizatuta dagobere historia klinikoan, eta errezeta-formatuan ematen diogu pazienteari.Hor, baldintzatzaileak eta bilatzen di-

tugun hobekuntzak ageri dira, baitatelefono-zenbaki bat ere, Getxo Kiro-lak-eko teknikariekin harremanetanjartzeko txanda eska dezaten. Hurren-go pausoa, teknikari horiekin elkarriz-ketak izatea da. Teknikariak bakoitza-ren egoera, lehentasunak, kirolzaleta-sunak eta denbora-aukerak kontuanhartu, eta plan bat osatzen du gomen-dioekin eta aukera askotarikoekin.Ekimena Getxoko edozeinentzatda, eta ariketak Getxo Kirolak-ekoinstalazioetan edo kalean egitekoabagunea dago. Getxo Kirolak-eko bazkideentzat ba-rruko aktibitateak eskaintzen dira ki-rol-azpiegituretan. Bazkideak ez dire-nentzat, berriz, kanpoaldeko aktibita-teak antolatzen dira. Adibidez,ibiltzeko taldeak osatu edo kaleko

Gaixotasun kardiobaskularrek he-riotza-kausa nagusia izaten jarrai-tzen dute, eta egoneko bizitza-es-tiloak harreman zuzena daukagaitz horiekin. Horiek saihestekoasmoz hartu al duzue esku?Hori da helburu nagusia, gure popula-zioaren bizi-kalitatea hobetzea urtegehiago bizitzeko eta heriotza-tasagutxitzeko. Urte eta estrategia askobehar dira, baina, behintzat, oso argidaukagu gaixotasun kardiobaskula-rrek eragiten dutela heriotza-kopuruhandi bat geure inguruan. Faktoreenartean, oso garrantzitsuak dira egone-ko bizimodua edo obesitatea. Horienkontrako estrategiak garrantzi handi-koak dira, eta martxan daude. Orain-goz, pauso txikiak ematen hasi garahelburu hori lortzeko.Eta kirol-errezeta sortu duzue. Zer-tan datza?Kirol-errezeta proiektu hau 2014. ur-tean jaio zen Getxon. Lan-taldea Osa-kidetzako Uribe ESIko langileek etaGetxo Kirolak-eko teknikari batzuekosatzen dute. Iaz, Getxo Europako ki-rol-hiria izendatu zuten, eta horrekinlotuta jaio zen proiektu guztia. Era be-rean, Eusko Jaurlaritzako Mugimentizeneko estrategiarekin erlazionatutadago, eta proba moduan, Getxokohiru osasun-zentroetan ezarri da. On-doren, Uribeko erakunde sanitarioosora eta Osakidetzako gainontzekozentroetara zabalduko da.Kirol-errezeta eskura dugun arren,zer egin daiteke egoneko bizi esti-loan ez erortzeko?Alde batetik, kontuan hartu behar dageure bizimodu modernoa jarduera fisi-koa egiteko planifikatu behar dugula.Bizitzak eramaten gaitu bizimodu ego-nekoa ontzat hartzera; beraz, joera horilehertzeko borondatea eta planifikazioabehar da. Gutxienez, saiatu behar duguegunean 7.000 urrats egiten, eta posi-ble bada 10.000, osasungarria delaazaldu delako hainbat ikerketatan.Ekimena emakumeentzat zein gi-zonentzat da.

gimnasioetan aritzeko jarraibideakematen dizkiete. Nolakoa izaten ari da esperientzia?Oso ona, bai Getxo Kirolak-eko azpiegi-turen barrualdean, bai kanpoaldean.Jendea pozik dago. Hasiera batean, jar-duera fisikorako plan bat osatzen zaie,eta gero, jarraipena egiten diete GetxoKirolak-ekoek. Lantzean behin, elka-rrizketak prestatzen dituzte, kontrolaegiteko eta pertsona zelan dabilenikusteko. Zenbat pertsonak hartu dute partekirol-errezetaren proiektuan?Guztira, 166 pertsona bidali ditugu Ge-txo Kirolak-eko teknikariekin elkarrizke-tatzera; Alangoko Osasun Zentroan 50,Bidezabalekoan 40 eta Areetakoan 76.Apurka-apurka, datu guztiak ezagutuahala, emaitzak aztertu, eta ondorioakaterako ditugu. Ahal dela, gure asmoada plana osasun-zentro guztietara za-baltzea. Proba-aldia oraingoz ez daamaitu, eta datuak, segur aski, datorrenurterako izango ditugu. Orduan ikusikoda zein den hurrengo pausoa, baina au-rrera egiteko eta ekimena hedatzekoasmoa dugu.Nolakoa da partaideen soslaia?Oso nagusiak direnak ez ohi dira sartu,muga sentsorialak edo mugitzeko ara-zoak baitituzte. Oso gazteak direnakere ez dira sartzen. Gehienak 50 eta 60urte artekoak dira, eta gizonak gehiagoemakumeak baino.Zein aholku emango zenioke kirolgutxi egiten duen pertsona bati?Oso garrantzitsua da erraz betetzekomoduko jarduera fisikoa areagotzea:igogailua hartu ordez, eskailerak; autoaedo garraio publikoa erabili ordez, oi-nez, posible bada; gustukoak ditugunkirolak edo jarduera fisikoak dakartza-ten zaletasunak areagotu, eta abar.Hala eta guztiz ere, zeure burua ez ba-duzu ikusten hori guztia betetzekomoduan, eskatu laguntza eta aholkua:sanitarioei, zure inguruko kirol-tekni-kariei edo kirol-elkarteko kideei, egi-ten duzun jarduera fisikoa areagotzealortu arte.

«Hasiera batean,jarduera fisikorakoplan bat osatzenzaie, eta gero,

jarraipena egitendiete Getxo

Kirolak-ekoek»

(Hona, nahasi ohi diren hitz-pare batzuk) gramatikaBERA eta BERDINEuskaldunok maiz nahasten ditugu hitz horiek, gaztelaniaren eraginez, noski. «Tenemos cochesiguales» eta «tenemos el mismo coche» antzeko-parecido dira, baina euskaraz bereizi egin behardira, zehatz hitz egin edo, batez ere, idaztekotan.

Bera –edo berbera– erabiltzen dugunean, gauza, leku, garai, pertsona… bakar batez ari gara:«Erregea bart iritsi da San Jose ospitalera eta Angel Villamor medikuak egin dio ebakuntza, aldez au-rretik, eskuineko belaunean beste protesi bat ezarri zion mediku berak».

Aldiz, berdin erabiltzen da gauza, leku, garai, pertsona… bi edo gehiago ditugunean mintzagai,antzekoak edo itxura berekoak direnak: «Bi lagunek auto berdina erosi dute, Renault Laguna».

Beraz:Plater beretik jango dugu (plater bat) ≠ Plater berdinetik jango dugu (plater bi)Dena dela, izen konkretuekin (plater, mediku…) nahikoa garbi badago ere, beste izen batzuekin –

izen abstraktuekin, batik bat– muga ez dago horren argi: iritzi bera ala iritzi berdina esan behar otedugu?; erantzun, indar, maitasun, min… bera ala berdina? Hauxe erantzuna: dudazko kasu horietanbera da orain arteko erabileran nagusitu dena.

Ariketak egiteko, klik egin hemen.Iturria: «Euskal estilo libururantz» eta EHUTSI (EHU), euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa

(moldatua).

AGINDU eta BIDALIInork galdetuz gero ea ikasleei etxeko lanak bidali behar al zaizkien, baten batek, beharbada, jatorerantzungo luke: «Bai, bidali postaz, nahi izanez gero, baina ez da beharrezkoa».

Etxeko lanak bidaltzearena oso zabalduta dago, baina argi dago erabilera oker hori gaztelaniakeragina dela, mandar baitago bidali eta agindu euskal hitzek dituzten adieren artean:Mandar (enviar): bidali, igorri.Mandar (ordenar): agindu.Beraz, ikastetxeei dagokienez: «Irakasleek etxeko lanak agintzen dizkiete ikasleei».Eta, gurera etorrita: «Medikuak botika hartzeko agindu dio gaixoari».Ariketak egiteko, klik egin hemen.

ANTZEMAN eta ATZEMANAntzeman aditzak nabaritu, sumatu, konturatu, zerbaitez ohartu/jabetu, igarri, asmatu, ezagutu…esan nahi du. Hori erraz gogora daiteke, antz eta eman hitzetatik datorrela jabetuz gero. NORI kasuahartzen du nahitaez:• «Nekatuta antzeman nion, eta ez nion ezer esan».• «Bere onetik ateratzen ari zela antzeman nion zuzendariari».• «Inork ere ez zion antzematen lo gutxi eginda zegoela».Atzeman aditzak, berriz,hartu, harrapatu, atxilotu, aurkitu… esan nahi du. Hori ere erraz gogora dai-teke, hatz (atzamar) eta eman hitzetatik baitator. Aditz-joko normala dauka:• «Heriok, sarri edo berant, denak atzematen ditu».• «Louis Pasteur-ek atzeman zuen errabiaren sendagaia».Testuetan antzeman nagusitu da, eta askotan detectar aditzaren ordain automatiko bihurtu da, bai-na detectar, moduren batean, harrapatzea da, eta hurbilago dago atzeman aditzaren adieratik:• «Dirudienez, gutxienez bi katutan antzeman dute / atzeman dute H5N1 birusa».Iturriak: «EITBk landutako hizkuntza-irizpideak erabili.com webgunean» eta EHULKUren aholkuak (EHU) (moldatua).

2015eko iraila

KOMIKIA dani fano

agendaINFODAY HEALTH EUSKADI 2015

Zientzia eta Teknologiako Euskal SistemakEuropan duen parte hartzea bultzatzeko, etaharen nazioartekotzea sustatzeko.Urriaren 15ean, BECen, Barakaldon.

AHO-HORTZEN OSASUNARIBURUZKO II. JARDUNALDIAK.

Urriaren 16an, 9:00etatik 14:00etara,Mendaroko Ospitalean.

GIPUZKOAKO ERIZAINTZAPEDIATRIKOKO X. JARDUNALDIAK

Urriaren 22an, Donostian, Kutxa Aretoan

EAE-KO ETA NAFARROAKOOSASUN MENTALEKO IV.ERIZAINTZA JARDUNALDIAK.

Urriaren 23an, Donostian, GipuzkoakoErizaintza Kolegio Ofizialaren egoitzan.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAKEGIAZTATZEKO II. DEIALDIKOPROBAK

Idatzizkoa: urriaren 31n, BECen, Barakaldon.Ahozkoa: abenduaren 10 eta 11n, EAEko hirulurraldeetan.

PAZIENTE KRITIKOARENEGUNERATZE ASISTENTZIALARENGAINEKO JARDUNALDIA

Azaroaren 11n, Gurutzetako UnibertsitateOspitalean.

EUSKAL HERRIKO ERIZAINTZAKOIX. JARDUNALDIAK: «ZAINTZENETA GIZARTERATZEN»

Azaroaren 25 eta 26an, FICOBA EuskalKostaldeko Nazioarteko Erakustazokan,Irunen (Gipuzkoa).

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka

webgunearen esteka