13

Click here to load reader

Teknologia berriak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

IKT obejtu digitala

Citation preview

Page 1: Teknologia berriak

1

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Ana Echeberria

Naiara Eizaguirre

Maialen Fernández

Page 2: Teknologia berriak

2

1.Izenburua………………………………………….1

2.Aurkibidea………………………………………2

3. Katalogazio ezaugarriak……………………….3-4

4. Testuinguraketa…………………………………5-6

5. Helburu didaktikoak…….……………………..6

6.Oinarrizko konpetentziak………………………7-9

7. Edukiak………………………………………….9-10

8. Ikaslearen gida…………………………………10-11

9.Ariketak………………………………………….11-12

10.Ebaluazio irizpideak……………………………12-13

1. KATALOGAZIO-EZAUGARRIAK

Page 3: Teknologia berriak

3

1.1 Tipologia

Tarteko maila: Gure lana tarteko mailakoa da, izan ere, erabiliko ditugun

baliabideak ez dira ez errezak ez zailak. Lan honetan zehar, ariketak

burutzerakoan Worda erabili dugu lanaren norabidea zehazteko eta ariketak

burutzerakoan Hot Potaoes Jclic-a, Movie Maker-a diren baliabideak erabili

ditugu.Aipatutako ariketak programa berezien bidez egin ditugu, hau da, ez

ditugu egin Word erabiliz baizik eta,aipatutako programa bereziak ariketa horiek

egiteko.Gure aburuz, programa horiek haurrentzat ezezagunak dira beraz tarteko

maila bat aukeratu dugu programa ezezagunak direlako. Ariketetan lantzen diren

edukiak errazak direla uste dugu, hala ere, arazoren bat izanez gero programa

horien erabilpenean egongo litzateke.

1.2 IKT- maila

Dakigunez, IKT-ren barruan gelara eramango diren ariketen edo prestakuntzen

bilduma bi eratakoak izan daitezke, sekuentzia didaktiko ala ikasketa objektua.

Gure bilduma hau ikasketa objektu bat da arrazoi desberdinen ondorioz: lehenik

eta behin, bilduma hau prestatzeko denbora gutxi izan dugunez, gauzak gainetik

aipatu ditugu zehaztasun handirik egin gabe, hala ere, horrek ez du esan nahi

egindako ikasketa objektuari gauzak falta zaizkionik, bilduma osoa da eta

hausnartu behar diren puntu guztiak azaltzen dira. Sekuentzia didaktiko bat

izango balitz, bilduma askoz handiagoa eta sakonagoa izango litzateke.

Bigarrenik, ikasketa objektua dela aldarrikatzen dugu prestatutako lanaren

helburua ariketak eta ebaluazioa direla, hau da, lan honetan zehar pausoz pauso

atal batzuk landu ditugu non helburua ariketak diren. Hirugarrenik, Ikasketa

objektua dela deritzogu maila jakin bateko ariketak, ebaluazio irizpideak, mapa

kontzeptualak dituelako, mapa kontzeptual hauek ariketetan lantzen dira.

Laburbilduz, Ikasketa-objektuak ikasketa birtualaren eskaera berriei ematen zaien

erantzuna dira. Definizio eraginkor gisa honakoa esango genuke: ikasketa-

objektu bat gutxienezko heziketa unitatea da, digitala edo ez-digitala, beste

ikasketa-eredu batzuekin batera berrerabili eta sekuentziatu daitekeena ikasketa

helburu zabalagoak jasotzen dituzten ikasgaiak osatzeko.

Gure bilduma ikasketa-objektu bat dela aldarrikatzen dugu hondoko baldintzak

betetzen dituelako:

1. "Osoa" behar du izan, zatiezina, berezko esanahia mantentzen duten

unitate txikigoetan banatu ezin daitekeelarik.

2. Beste ikasketa unitateekiko burujabea behar du izan, berezko esanahia

izanik.

Page 4: Teknologia berriak

4

3. Beste ikasketa unitateekin bateragaia izango da, maila altugoko unitateak

sortu ahal izanik (atal, bloke, unitate didaktiko...).

4. Datu base batetik dinamikoki sarbidea izan behar du.

5. Elkareragilea, osagai irakasgarriak plataforma eta euskarri ezberdinetan

erabili ahal direlarik.

6. Unitate iraunkorra izango da, berdiseinatua izan gabe aldaketa

teknologikoei eusteko gai delarik.

7. Berrerabilgarria eta malgua, aplikazio ezberdinetatik datozen osagai

eratzaileak gehitzeko.

Aipatutako baldintza guzti horiek ikasketa obejektu batek derrigorrez izan

behar dituen baldintzak dira.

1.3 Orientabide didaktikoa

Orientabide didaktikoen barruan aurkitzen ditugun jarduera multzoen artean,

guk prestatu ditugun jarduerak segimendu jarduerak, sintesi jarduerak eta

ebaluazio jarduerak dira.

Segimendu jarduerak dira, haien artean eboluzio bat antzematen delako, hau da,

edukiei erreparatuz, lehenengo ariketak orokorragoak dira ondorengoak baino.

Era berean, haien artean lotura estua dago, hau da, lehenengo ariketan lantzen

diren kontzeptuak hurrengo ariketarako baliagarriak dira.

Bestalde, sintesi jarduerak direla pentsatzen dugu, prestatutako jarduerak

kontzeptuak dituztelako. Kontzeptuak landu ez ezik, gaiarekin zerikusia duten

hitzak ere lantzen dira.

Azkenik, ebaluazio jarduerak direla esaten dugu azkeneko orrialdeetan, jarduerak

burutu ondoren ebaluazioa zehazten dugulako eta ebaluazio hori jardueretan

lortu behar diren gauzekin bat dator.

2. TESTUINGURAKETA

Ikasketa objektu honen bidez Teknologia berrien erabilera sustatu nahi dugu. Lan

honetan , 5. Mailako haurrak hartu ditugu abiapuntu. Era berean, ariketa batzuk

Page 5: Teknologia berriak

5

prestatu ditugu non Ingurunearen Ezagueraren kontzeptuak Teknologia berriekin

lotzen ditugu.

Historiaurrea eta Antzinatea izan da guk aukeratu dugun gaia. Gai honetan, garai

horren barruan eman diren gertakariak aztertzen dira. Erromatarrek gure

herrialdean egindako bilakaera lantzen da. Horrekin batera, erromatarrek

utzitako aztarnak aipatzen dira ere.

Gure helburua, teknologia berrien eta Ingurunearen Ezaguera den diziplinaren

arteko lotura ezartzea izan da, hau da, zenbait ariketen bitartez Bi diziplina

horiek lotzen saiatu gara. Gainera, proposatu ditugun ariketen bidez ikasketa

esanguratsua bideratzen dela uste dugu, hau da, tradizionalki eskolek jarraitu

duten metodoa alde batera utzi dugu eta haurren ahalmen teknologikoei arreta

jarri diegu.

Beraz, ikasketa objektu honen bidez, haurrek teknologia berriekin dituzten

harremanak estutzeko tresnak eta argibideak jarri ditugu, ahalik eta gauza gehien

barnera ditzaten.

Bestalde, kontuan hartu dugu zein garrantzitsua den Heziketa Prozesua IKT-ak

edo Teknologia berriak barneratzeko. Horretarako, argi izan dugu, Heziketa-

prozesuan IKTak besterik gabe erabiltzeak ez duela proposatzen ditugun helburu

guztiak betetzen.

Horregatik, helburu guzti horiek lortzeko, edo Curriculumaren atzean aurki

ditzakegun atal guztiak betetzeko, garrantzitsua da prestakuntza-ekintza oso

ondo antolatzea. Pedagogia-ikuspegia edo metodologia ondo hautatu behar

dira, ikaskuntza- eta teknologia-gaitasunak garatu behar dira, eta jarrera kritiko

eta irekia izan behar da. Halaber, irakaskuntza-ekintzaren azken helburuak,

edukiak eta ebaluazio-irizpideak identifikatu behar dira. Horretaz gain,

irakaslearen eredua oso garrantzitsua da ikaskuntza prozesu hori ondo

bideratzeko. Irakasleak IKT-aren barruan aurki daitezkeen arlo guztiak ondo

menperatu behar ditu eta hainbat esparru kontuan hartu behar ditu, esate

baterako esparru metodologikoa, jarrerazkoa, pedagogikoa,profesionala eta

teknologikoa, beti ere haurra erdigunean kokatuz.

Horren ondorioz, lerro hauetan aipatu ditugun argibideak kontuan izan ditugu

lan hau egituratzerakoan.Beraz, ondorengo orrialdeetan zehaztasun handiz

ikasketa objektua lantzeko beharrezkoak diren argibide eta ariketa guztiak jarri

ditugu, geletara eramateko prest egon daitezen.

Azkenik gustatuko litzaiguke esatea Teknologia berrien irakaskuntza oso

garrantzitsua dela haurraren garapenerako. Haurra bere ingurunean etengabe

teknologia berria hitza daramaten milaka objekturen aurrean aurkitzen da.

Aipatu ditugun objektu guzti horiek inolako zailtasunik gabe maneiatzen ditu

Page 6: Teknologia berriak

6

bere errealitatean eta bere eguneroko bizitzan dauden gauzak direlako. Beraz,

gogoeta gisa esan genezake Haurrei gehien kostatzen zaien gaiak deigarriak

izateko Teknologia Berrien edo IKT-en erabilera arlo horiekin tartekatu beharko

genituzkeela.

3. HELBURU DIDAKTIKOAK

Aukeratu ditugun helburuak aurkeztu baino lehen, gustatuko litzaiguke esatea,

aukeratu ditugun helburu guztiak egindako ariketekin bat datozela. Gainera,

Helburuak finkatzerakoan haurra kontuan hartu dugu, hau da, bere ahalmenak,

bere garapena, bere aurre ideiak eta dagoeneko barneratu dituen ezagutza

guztiak.

Hona hemen lan honetarako aukeratu ditugun helburuak:

Prestakuntza eskaintza erakargarria, eskuragarria eta kalitatekoa aurkeztea.

Ikaskuntza edo Unitate honen bidez gozatu ez ezik haurrek ikastea nahi

dugu.

Programazio honen bidez honako balio hauek sustatu nahi ditugu:

Teknologia berriekiko begirunea izatea.

Teknologia berrien kontzeptuak barneratzea eta ulertzea

Teknologia berrien erabilera sustatzea.

Ikasketa esanguratsua lortzea.

Haurren autonomia bideratzea eta lortzea.

Baliabide teknologikoak behar bezala erabiltzea.

4. OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak honako hauek dira.

Arloetan sailkatuak agertzen dira:

JARIAKORTASUN TEKNOLOGIKOA

1. Hardware-aren oinarrizko errekurtsoak maneiatu.

1.1.Ordenagailu baten oinarrizko funtzionamendua ulertu, software kontzeptua

kreazio eta produkzio intelektual bezala eta artxibo eta programen arteko

diferentzia.

Page 7: Teknologia berriak

7

2. IKT baliabideak erabili informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta hau aztertzeko.

2.1. Interneteko zerbitzuak erabili informazioa bilatzeko.

2.2.Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabili informazioa

aukeratzeko eta aztertzeko.

2.3. Informaziorik garrantzitsuena ordenatu markadore sozialak edo kalkuluzko

plantila elektronikoak erabiliz.

2.4. Informazioa logikoki ordenatu karpeta eta azpi-karpetak erabiliz, izenak

ondo jarriaz eta bata besteengandik ezberdinduz.

3. IKT-ak erabili informazio testuala prozesatzeko.

3.1. Oinarrizko testu prozedurak ezagutu eta gauzatu ( kopiatu eta pegatu,

alineatu, irudien txertaketa, tipografia aldaketak eta tamainak, artxiboak eta

dokumentuen inprimaketa).

4. IKT-ak erabili informazio numerikoa prozesatzeko

4.1. Datu diskretuen erregistroa (medizioak, notak, obserbazioak)

4.2. Grafiko eta estatistika matematikoen bidez informazioa numerikoa aurzketu,

berdintasunak eta ezberdintasunak begiztatzeko eta kantitateak ordenatzeko.

4.3. Oinarrizko operazioak gauzatu datu numerikoekin (formatua, batuketa)

5. IKT-ak erabili informazioa multimediala prozesatzeko

5.1. Eduki multimediekin oinarrizko operazioak gauzatu (kopiatu eta pegatu,

formatua, irudi, soinu, testu edo bat bat txertatu, web orrialdeetatik irudiak

jaitsi).

6. IKT-ak erabili beste pertsona batzuekin komunikatzeko

6.1. Heldu baten begiztapenarekin interesatzen zaizkion web orrialdeak ikusi.

BIZITZA OSORAKO APRENDIZAIA

1. Komunikatu eta parte hartu

1.1. IKT errekurtsoak erabili kontzeptuak argitzeko, identifikatzeko eta

ebaluatzeko. Bere inguruan sor daitezkeen arazo sinpleei irtenbidea aurkitzeko.

1.2. IKTak modu arduratsu batean erabili ulermen kulturala eta tolerantzia

garatzeko.

1.3. IKT espezifikoak erabili beste kide eta dozenteekin parte hartzeko, taldeko

lanak egiteko, kritikoki pentsatzeko eta arazoak ebazteko.

Page 8: Teknologia berriak

8

2. Inguru birtualetan desenpeñatu

2.1. Inguru birtualaren maneiuaren iniziazioa, oinarrizko operazioak

deskubritzeko gaitasuna dutelarik.

3. Informazioa kudeatu, produzitu eta baloratu

3.1. IKT errekurtso espezifikoak aukeratu eta esperimentatu beraien interes

propioengatik.

3.2. Dozentearengatik kriterio sugerituak erabili garrantzitsua den informazioa

aukeratzeko.

3.3. Web eko informazioa bilatu, aukeratu eta klasifikatu, kanpoko kriterioak

erabiliz.

3.4. Beste kideei ideiak komunikatu, gaiko sinbolo propioen erabilerarekin.

3.5. Oinarrizko metodoak eta prozedurak aplikatu heldu baten laguntzarekin.

3.6. Proiektuak dioenaren baino gehiago ikertu, beraien interesen arabera.

4. Sormena eduki eta eraberritu/berriztatu

4.1. Bariazio dependentea eta independentea duten sistema sinpleak

esperimentatzeko IKT errekurtsoak erabili.

4.2. Beraien produktuak sortzen uzten dien IKT errekurtsoak erabili (simulazioak,

bideojokoak, presentazioak, dispositiboak) bertan sormenarekin pentsatuz,

beraien interesak deskubritzeko eta eraberritzeko. Hirugarren pertsona batez

planteatutako arazoak erantzuteko.

5. Mundu erreala ulertu, esploratu eta burutu

5.1. IKT errekurtsoak erabili, irudi eta soinuen bidez bereziki, mundu errealeko

gaiak tratatu edo benetakoak diren arazoak heldu betiere heldu baten

begiztapenarekin.

HIRITARTASUN DIGITALA

1. Informazioaren pribatasuna ezagutu

1.1. CIberacosoa prebenitzeko klabe pertsonalen eta pasahitzen pribatasunak

duen garrantzia ulertu.

1.2. Ezagutu eta errespetatu erabileraren erreglamentazioak eta politikak, datuen

protekzioari eta identitate propioari dagokoinak bereziki.

1.3. Forma generalean ezagutu web-eko informazioa konpartitzearen hedadura.

Page 9: Teknologia berriak

9

2.Propietate intelektuala baloratu

2.1. Erabiliko den Software-aren lizentzia tipoa errespetatu.

2.2. Informazioaren erabilpenaren arauak errespetatu, bereziki bideoen, auditen,

abestien eta monografien propietate intelektuala.

2.3. Web-eko informazioaren erabilpenari buruzko erreferentziaren

konbentzioak ezagutu, autoreei kreditua atribuitzeko eta informazio iturriak

ondo adierazteko.

3. Komukazio elektronikoko estilo eta formak errespetatu.

3.1.Arauak ezagutu eta errespetatu.

3.2.Besteen ideien eta pentsaerenganako errespetua.

5. EDUKIAK

Dakigunez, gure gaia Historiaurrea eta Aintzinatea izango da, horretarako, gaia

haurrei aurkeztu baino lehen guk eduki batzuk formulatu behar ditugu,

beharrezko konpetentziak lortu ahal izateko. Denok dakigunez, esan behar dugu

gaia landu aurretik, zeintzuk dira gu landu nahi ditugun kontzeptuak garbi izan

behar ditugu. Bestela, arazoak sortzen ditugu, hain zuzen, haurrei sortzen

dizkiegu arazoak.

Hori dela eta, edukiak 3 multzoetan zailkatzen ditugu:

1. Eduki kontzeptualak

- Historiaurrea dauden bi aro nagusiak ezagutzea eta aztertzea.

- Nola bizitzen ziren Paleolito eta Neolitoko gizakiak jakitea.

- Zer nolako aztarnak utzi dizkigute ezagutzea.

- Aintzinaroko bi etapa desberdinak aztertzea eta ezagutzea.

- Euskal tribuak ezagutzea.

- Iberiar Penintsulan zer gertatu zen Erromatarrak etorri aurretik jakitea.

- Zer egin zuten Erromatarrak gure Penintsulan jakitea.

- Zer nolako eraikuntzak egin zituzten ezagutzea.

- IKT-ak ezagutzea eta aztertzea.

- Ordenagailua eta programa desberdinak ezagutzea eta lantzea.

2. Prozedurazko edukiak

- Galderak erantzutea.

- Ariketak egiten jakitea.

- Eduki kontzeptualak praktikan jartzea.

Page 10: Teknologia berriak

10

- Taulak egiten jakitea.

- Argazkiak hauznartzea.

- Irteerak egin kontzeptuak barneratzeko.

- Ordenagailuaren bidez ariketa desberdinak burutzea programa berriak

erabiliz.

3. Jarrerazko edukiak

- Talde lana egitea.

- Ariketak egitea.

- Banakako lana aurrera eramatea.

- Atentzio jartzea irakalea kontzeptuak azaltzen dituen bitartean.

- Parte-hartzea suspertzea.

- Taldekideekin ongi konportatzea.

- IKT-ren bidez, jarrera kritikoa eta autonomia garatzea.

6. IKASLEAREN GIDA

Atal honetan zehar ariketak burutzerakoan ikasleak jarraitu behar dituen pausoak

zehaztuko ditugu.

Lehenengo ariketan, Movie Makerrekin egindako aurkezpen bat aurkitzen dugu,

aurkezpen honetan gaiaren azalpena dator argazkien bidez. Beraz, ariketen eta

gaiaren sarrera denez irakasleak movie makerra bilakatu ondoren atera zaion

pelikula gelan jarriko du proiektore bat erabiliz. Aurkezpen hau bi aldiz jarriko

da, ikasleek ariketak burutzerakoan zailtasunik izan ez dezaten. Hala ere,

irakasleak ikasle bakoitzari, haren ordenagailuan lehenengo ariketa hau sartuko

dio, behin baino gehiagotan ikusteko, hala ere, gainontzeko ariketak egiten

dituzten bitartean lehenengo hau ezin dute ireki.

Beraz, ikasleak bere ordenagailuan pelikula hau izaten duenean, ikasleak

programa ireki eta ikusi besterik ez du egin behar, kontzepturen bat ulertu ez

badu, arratoiarekin atzera edo aurrera egiteko aukera du denbora markatzen

duen lerroa aurrera edo atzera mugituz. Pelikula ikusten duenean, leihoaren

eskuineko goi aldean ateratzen den X –ari arratoiarekin eman behar dio eta

horrela ixten da.

Bigarren ariketa, lehenengo ariketaren jarraipena da, behin movie maker-ra ikusi

duten letra zopa baten bidez zenbait hitz idatzi beharko dituzte. Letra zopa hau

burutzeko haurrak zenbait azalpen irakurri behar ditu eta azalpen horiek pistak

emango dizkio hitza asmatzeko. Beraz, bigarren ariketa hau burutzeko ikasleak

hot potatoes izeneko programa ireki beharko du eta bertan agertzen den

ariketan, 1go azalpena irakurri ondoren 1go zenbakia jartzen duen lekuan

hitzaren letrak jarri beharko ditu. Horrela, gainontzeko zenbakiekin eta

azalpenekin.

Page 11: Teknologia berriak

11

Hirugarren ariketan ordea, ikasleak geziak erabili behar ditu. Gezien bidez

azalpenei dagozkien hitzak lotu beharko ditu, hau da, definizioei dagozkien

hitzak jarri egin beharko ditu, hutsuneak betez.

Laugarren ariketan, test moduko ariketa bat agertzen da non ikasleak erantzun

zuzena eman behar duen. Ariketa honetan, ikasleak 3 aukera ditu eta 3 aukera

horietatik zuzena dena aukeratu behar du, aukeratutako erantzuna zuzena ez

denean esaldi bat agertzen da non berriz saiatu behar den agertzen den.

Bosgarren ariketan testu bat azaltzen da eta ikasleak, falta diren hutsuneak bete

beharko ditu. Azkenean hutsune guztiak bete dituenean ongi dauden ala ez

jakingo du, letra gorriz azpimarratutako hitzek gaizki daudela esan nahi dute,

gainontzekoak ondo daudela adierazten dute. Beraz, azkeneko ariketa hau

egiteko, ikasleak Hot potatoes ireki behar du eta ariketa egiteko falta diren

hutsuneetan hitzak jarri behar ditu.

7.ARIKETAK

1.Movie makerra, lan honetan sartu dizugu

2. ariketa: http://65.55.33.119/att/GetAttachment.aspx?file=6a0be5a7-28b8-

4478-b521-

71f2feb1e72d.htm&ct=dGV4dC9odG1s&name=YXJpa2V0YSAyIGRlZmluaXppb2

FrLmh0bQ_3d_3d&inline=0&rfc=0&empty=False&imgsrc=&entryPt=thumbnai

l&hm__login=maifer9_13&hm__domain=hotmail.com&ip=10.12.130.8&d=d39

60&mf=0&hm__ts=Mon%2c%2024%20Jan%202011%2021%3a15%3a12%2

0GMT&st=maifer9_13&hm__ha=01_81c5213c7a1a98dd0cc98229e70c0cc5b119c

82467b1d557602b3b5562c3842a&oneredir=1

3.Ariketa: http://65.55.33.119/att/GetAttachment.aspx?file=84722cd3-baf8-

4100-8572-

95f01646df93.htm&ct=dGV4dC9odG1s&name=aHV0c3VuZWFrIGJldGUuaHRt

&inline=0&rfc=0&empty=False&imgsrc=&entryPt=thumbnail&hm__login=mai

fer9_13&hm__domain=hotmail.com&ip=10.12.130.8&d=d3960&mf=0&hm__ts

=Mon%2c%2024%20Jan%202011%2021%3a19%3a48%20GMT&st=maifer9

_13&hm__ha=01_bbf4fe29133cbf796455fa7f602322ab077a29583bddada841f2

47d81dbba49f&oneredir=1

4. ariketa: http://65.55.33.119/att/GetAttachment.aspx?file=a2f0ad67-5a47-

444a-9eaf-

a539c795ac1c.htm&ct=dGV4dC9odG1s&name=Z2FsZGV0ZWdpYS5odG0_3d&i

nline=0&rfc=0&empty=False&imgsrc=&entryPt=thumbnail&hm__login=maifer

9_13&hm__domain=hotmail.com&ip=10.12.130.8&d=d3960&mf=0&hm__ts=

Mon%2c%2024%20Jan%202011%2021%3a25%3a19%20GMT&st=maifer9_1

3&hm__ha=01_5dbfa23ca528c18ca56f52a94cac3f157c91edcb133e6d9336c2a41

ae35bb9a5&oneredir=1

5. ariketa: http://65.55.33.119/att/GetAttachment.aspx?file=8441f831-f2fd-4373-

82da-

Page 12: Teknologia berriak

12

2d8e19ef0377.htm&ct=dGV4dC9odG1s&name=bGV0cmF6b3BhIDIuaHRt&inlin

e=0&rfc=0&empty=False&imgsrc=&entryPt=thumbnail&hm__login=maifer9_1

3&hm__domain=hotmail.com&ip=10.12.130.8&d=d3960&mf=0&hm__ts=Mo

n%2c%2024%20Jan%202011%2021%3a28%3a41%20GMT&st=maifer9_13&

hm__ha=01_6807d24165208a92e58968e7922bb1d9e0a656bd5f7aad19fe298aa

4a4e6bcfc&oneredir=1

8.EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Arloarekiko ebaluatu dezakeguna, oinarrizko kontzeptu batzuk dira. Haurrak

kontzeptuak ulertu eta gaiari buruzko ariketak libururik gabe burutu behar ditu.

Horretarako, Powerpoint-ean jartzen duten atentzioa eta gero, ariketak

egiterako orduan agertzen duten ulerkortasuna ebaluatuko dira. Derrigorrez

ulertu behar dituzten kontzeptuak hauek dira;

· Historiaurrean ematen diren aldiak

· Historiaurrean agertzen diren aztarnen izenak eta identifikazioa.

· Antzinaroan ematen diren aldiak.

· Euskal tribuak.

· Antzinaroan agertzen diren aztarnen izenak eta identifikazioa.

IKT-ekiko ebaluatuko diren irizpideak,

· Ariketak egiteko erraztasuna.

· Ordenagailuekin duten erraztasuna

· Ariketen orrira sartzeko duten erraztasuna.

· Ariketak egiterakoan dituzten erruak.

· Ariketen emaitzak.

· Ariketak azkar eta ongi egitea.

· Egiten ari diren ariketetan agertzen diren kontzeptuak ulertzea.

Page 13: Teknologia berriak

13