23
Etxetik lan egiteko aukera teknologiari esker Telelana

Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Urrutiko lana edo telelanari buruz aritu gara Hamaika TBko saio baten. Gaur egun teknologiari esker lanbide batzuk ia edozein lekutatik garatu ahal ditugu, ez dugu zertan lantokian bertan egon behar lana burutzeko. Saio honetan galdera batzuei erantzuten saiatu gara: Zer da telelana? Ze ezaugarri ditu? Zeintzuk dira telematikoki burutu daitezkeen lanak edo ze lanbide dira telelanarako aproposak? Edozein pertsona da aproposa sistema honen bidez lan egiteko gai izateko edo langileak ezaugarri batzuk behar ditu? Ze abantail eta desabantailak ditu urrutiko lanak langile, enpresa eta gizartearentzat? Hau guztia eta askoz gehiago espreski landu dugun dokumentu baten jaso dugu ere.

Citation preview

Page 1: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Etxetik lan egiteko aukera teknologiari esker

Telelana

Page 2: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Gaur egun teknologia gure eguneroko bizitzaren parte bat da eta honi esker, lehen modu batez egiten genituen ekintza asko egun beste era batzutan ere bideratu ditzakegu. Gizakion arteko komunikatzeko moduak aldatu egin dira. Lan egiteko moduak ere. Gaur egun mila kilometrotara dagoen enpresa batentzat lan egitea posible da teknologiari esker; edo munduko leku ezberdinetako beste lantaldeekin batera lan egitea. Edo enpresatik at lan egitea ere, deskolalizatuta egotea eta enpresaren egoitzara egunero joan behar ez izatea posible da lan-arlo batzutan; are gehiago, lan batzuk etxetik zuzenean egin daitezke ere. Lan egiteko modu honi telelana edo urrutiko lana esaten zaio. Dokumentu honetan gai hau aztertuko dugu eta era honetan lan egiteari buruzko ezaugarriak ezagutuko ditugu. Ze abantail edo desabantail dakar honela lan egiteak? Zein lan bideratu daitezke formula honen bidez? Edozeinek egin dezake lan telelanari esker?

2

Page 3: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

1. Zer da telelana?

2. Telelanaren inguruko datu batzuk

3. Zer izan behar da kontutan telelana burutu ahal izateko

4. Zein lan burutu daitezke telelanaren bidez?

5. Abantailak

6. Desabantailak

7. Aholkuak

8. Telelanaren inguruko adibide batzuk

9. Telelana: langabeziari aurre egiteko irtenbidea?

10. Estekak

3

Page 4: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

1. Zer da telelana? Telelana edo urrutiko lana langileak lanpostu fisikotik kanpo eta informazio teknologiak erabiliz egin daitekena da. Bulego batean burutzen diren zereginetatik askok ez dute langilearen etengabeko presentziarik eskatzen eta ez du ardura langilea non dagoen kokatuta. Urrutiko lanak egitura aldetik aldaketa nabarmena suposatzen du, denbora eta espazioaren mugak apurtzen direlako eta lan harreman ezberdina delako. Lan prosezuetan ere aldaketak dakartza eta produkzioan ere. Informazio-Teknologiak eta Komunikazioa (TIK) erabiliz lan asko burutu daitezke gaur egun. Honela tokialdatze-denborak murriztu daitezke dira eta zereginik gabeko tarte hilak ere txikiagotzen dira. Urrutitik lan egiteko aukerak suposatzen du langileak aukera askoz gehiago dituela lan-tokia aukeratzeko: etxetik, senide baten etxetik, ciber batetik, Coworking-en zentro batetik… ia edonon. Fisikoki muga motaren batengatik bere lan-eremura joan ezin duten pertsonek, edo baita ere bere lan-eremukoaren desberdinak diren herrietan bizi diren pertsonek ere telelana erabil dezakete ere.

4

Page 5: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Hauek izango lirateke, beraz, urrutiko lanaren ezaugarriak: Urrutiko lana definizioak esan nahi du, lan-eremu ohikotik kanpo egiten dela: langilea ez da bere

lan denboraldi osoan fisikoki lan gunean kokatuta.

Telelanak esan nahi du langileak informazio teknologiak erabiltzen dituela bere lana burutzeko. Ekoizpen prozesuan teknologia hauen erabilpena sartzen da.

Telelanak esan nahi du lana modu ezberdinean antolatzen dela. Ezaugarri honek urrutiko lana eta beste lan mota batzuen arteko ezberdintasuna da: badago lan batzuk ez dutela langilearen presentzia fisikoa eskatzen lan gunean; baina telelanak langile eta enpresaren arteko lan egiteko elkareragitean antolaketa eta metodoak aldatu egiten ditu.

5

Page 6: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

2. Telelanaren inguruko datu batzuk 60. Hamarkadan eman ziren lan formato honen lehenengo saiakerak AEBetan. Erregaien krisia

eman zenean, garraioa garestitu egin zen eta enpresa askok formula hau martxan jarri zuten kostuak txikitzeko.

Internetaren garapenarekin, ostera, lan mota hau zabaldu egin da. Honek oso abantaila handia suposatu du.

AEBn populazio aktiboaren %25ª baino gehiagok formula honen bidez egiten du lan.

Europan: Holandan %26ak egiten du lan telelanaren bidez; Suedian, %19a; Alemania eta Britainia Handian %17ak.

6

Page 7: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

3. Zer izan behar da kontutan telelana burutu ahal izateko Askok telelanak abantaila handiak ematen dituela suposatuko dute: ordutegi finkorik ez izateko aukera, egunero lantokira joan-etorri behar ez izatea… Baina behar hauek ez izateak beste gaitasun batzuen beharra eskatzen ditu langilearen eskutik. Edozeinek egin dezake lan telelanaren formula erabiliz? Ezetz esan behar dugu. Langileak izaeraz, gaitasunez eta ezagutza teknikoen aldetik ezaugarri batzuk bete behar ditu. Eta baita, behar teknologiko batzuk bermatu beharko ditu ere (ekipamendua, softwarea…); kasu honetan, azken hauek baliteke enpresak berak betearaztea eta langileari ekipamendua luzatzea.

7

Page 8: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Izaera eta gaitasunak: Norberaren lana eta denbora antolatzeko gai izatea. Tematia izatea. Etengabe ikasten egoteko gogoa eta gaitasuna izatea. Lan egutegia eta plana antolatu eta edozein momentutan aldatzeko baliabideak izatea. Ematen diren berrikuntza teknologikoekin bat egiteko eta lanerako baliogarriak izan daitezkeen

berrietara adi egotea etengabe. Psikologikoki lanarekin etena egiteko gai izatea eta, kontrakoa, batzutan ezustekoan lanean

hasteko beharrari aurre egiteko gai izatea ere. Behar teknikoak: Guztiz beharrezkoa da interneteko konexio azkarra izatea. Ordenagailu eta ekipamendu tekniko egokia (telefonoa, inprimagailua, batzutan fax-a…). Software egokia: eguneroko programetaz aparte, edozeinek erabil ditzaketenak (aplikazio

ofimatikoak, posta elektronikoa…), eta baita lan-esparru konkretuetakoak ere.

8

Page 9: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

4. Zein lan burutu daitezke telelanaren bidez? Egun, lan mota eta esparru ugari daude formula honen bidez bideratu daitezkenak. Gainera, egunero aukera gehiago sortzen joaten dira ere, erakunde, enpresa eta administrazioak ere gai honetan saiakerak egiten aru direlako. Orokorrean, argiak diren kasu batzuk aipatuko ditugu. Lan esparru hauekin lotutakoak hain zuzen ere: Idazkuntzarekin harremanatutakoak: kazetaritza, idazketa, edizio aholkularitza, argitalpenerako

editorea, zuzentzailea… Sormen grafikoaren harremanatutakoak: diseinu grafikoa, ilustrazioa, maketazioa… Garapen informatikoen ingurukoak: web diseinua, dokumentazioa… Itzulpengintzarekin lotutakoak Sare sozialen esparruko komunikazioarekin lotutakoak: community manager delakoak. Finantza eta administrazio arloko aholkularitza: inbertsio aholkularia, gestoria administratiboa,

kontu aholkularitza, idazkaritza… Ingenieritza proiektuak egiten dituzten profesionalak Arkitektura estudioetan lan egiten duten arkitektoak Eskola partikularrak Marketing eta harreta zerbitzuko esparrukoak: Call centereko ordezkaria, harreta telefonikoa,

inkestak, aholkularitza teknikoa…

9

Page 10: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

5. Abantailak Zein abantaila dakar telelana egiteak? Langilearentzat

Lan arlo eta familia arteko bizitza kontziliatzeko aukera gehiago Askatasun, malgutasun eta mugikortasun handiagoak Produktibitate handiagoa Lan aukera gehiago Lan baten espezializazio handiagoa lortzeko aukera Elbarritsunak dituzten langileak gizarteratze maila handiagoa Etxeko lan eta bizitza pribatuko beharrekin bat egiteko aukera gehiago Estres gutxiago Joan-etorri gutxiago Norberak lan egiteko kokapen egokia aukeratzeko askatasuna Telehezkuntzarako aukera gehiago Denbora libre gehiago, lan orduetako aprobetxamendu handiagoa, bizitza kalitatearen

hobetzea Lana bizitzara moldatzeko aukera ematen du eta ez bizitza lanera moldatu beharra Lan banaketaren antolakuntza arrazionalagoa Lan autonomo edo askeagoa egiteko aukera Norberaren lanarekin konpromesua hartzeko baliabide gehiago, motibazio handiagorekin

10

Page 11: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Enpresarentzat Langileen arteko gatazkak edo arazoak ekiditzea Lana lortutako helburuetan oinarritu ezkero, produktibitatearen handitzea Produkzio kostu murritzagoak Lanpostua sortzeko kostuen murrizketa Azpiegitura txikiagoen beharra Goi mailako langileekin kontatzeko aukera gehiago Ordutegiaren kontrolik egiteko beharrik ez Lana bukatzeko epeetan hobekuntza Lan ordutegiak aldatzeko aukera Lanera ez etortzen ez direnen ekiditzea IKTen inplimentazioa Geolokalizaziorik ez Aldaketa estrukturalik gabeko haziera Lanpostu ezberdinen aprobetxamendu handiagoa, langile ezberdinen artean partekatu

daitezkelako Ingurumenaren zaintzean lagungarri eta kutsadura murrizketa, joan-etorri gutxiago sortzen

direlako

11

Page 12: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Gizartearentzat Demografia aldaketetara moldatzeko politikak martxan jartzeko aukera errezagoak Kutsadura gutxiago, langileen bidaien joan-etorriak txikiagotzen direlako

12

Page 13: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

6. Desabantailak Telelana egiteak abantailak ditu, baina desabantailak ere bai. Argiena, lan giroa galdu eta

harreman sozialak izateko aukera txikiagotzen direla. Honek ere familia giroan aldaketak ekar ditzake, lan eta familia munduen arteko mugak nolabait nahastu egiten direlako.

Ez dago lana, aisia eta familiaren arteko banaketa garbirik Lan egiteko modu bakartiarra da: ez dago lankideekin irteera edo lagunak egiteko aukerarik Batzutan lanaren etekinaren txikiagotzea ekar dezake, ezin duelako beste lankide batzuekin

batera ikasi eta garatu Enpresa barruan ere mailak nolabait ezabatu egiten dira, nagusi bakar batekin ematen delako

harremana

Langilearentzat Lan giroa galtzea Lan egiteko girorik egokiena ez aurkitzea edo sortzea Egoneko lana izateko arriskua eta langileak ariketarik ez egitea Familia arteko gatazkak sortzeko arrisua edo denbora galtzea Langilearekiko balorazio ezako sentimendua sor dezake Lan esparru berdineko beste lankideekin harremanik ez izatea Bukaerarik gabeko ordutegia

13

Page 14: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

Enpresarentzat Jerarkiak eta manpekotasunak galtzeko arriskua. Hau baliteke abantaila bihurtzea egoera

batzutan Soldata batzutan lan enpresa barruan dagoen langilearena baino altuagoa izan daiteke Langilea ez du enpresarekin hain lotura estua sortzen Langileak ez du hainbeste sozializatzen eta enpresarekin partekatzen

Gizartearentzat Gizartean sortzen diren harremanak sakonak ez izateko arriskua Langile guztiek ez daukate informazio teknologiak erabiltzeko aukerarik Lanaldian ingurugiroaren zaintzarako ezartzen diren neurriak ez dute helburua lortzen

14

Page 15: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

15

7. Aholkuak Telelanaren bidez lan egiteko aukera jarduera eroso eta hobeagoa izan daiteke kasu askotan, ikusi dugun moduan. Baina ezin dira ahaztu ere desabantaila batzuk dituela horrela lan egiteak. Era honetan lan egitea nahi izanez gero, gauza batzuk kontutan izatea komeni da. Etxean lan egiteko aholku batzuk:

Adituek esaten dutenez, etxean lan egiteko baldintzarik garrantzitsuenetarikoa pijama kentzea da. Lanera joango bagina bezala prestatu eta nahiz eta ondoko gelan egon, lanera joateko protokoloa sortu.

Rol profesionala hartu nahiz eta etxean egon. Arreta berezia ipini itxuran bideodeiak atenditu behar baditugu, telefonoz hitz egin behar badugu hitz egiteko modua zaindu…

Page 16: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

16

Lan egiteko leku egokia bilatu: ezarritako lan ordutegia dirauen bitartean, horretarako prestatutako espazioa esklusiboa izan behar du. Egokiagoa da, jende gehiagorekin bizi bazara, lan egiteko leku konkretu bat izatea.

Ordutegiak finkatu: lanaren ezaugarriak baimentzen badu, komenigarria da lan eta familia edo aisialdirako uneak banatzea eta ez nahastea. Horrela zurekin bizi direnen ordutegiak eta arreta ere zure eginkizunetara moldatu daitezke.

Egoera etxean ezagutarazi: etxean lan egiten baduzu, zurekin bizi dutenek egoera hori ulertu, barneratu eta errespetatu beharko dute. Ordutegia finkatzeak horretarako asko lagunduko du eta horrela jakin izango dute zurekin noiz kontatu dezaketen eta noiz ez.

Page 17: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

17

Sare sozialen erabilpena arduraz egitea. Askotan etxetik lan egiterakoan kontaktua galtzen da lan munduko harreman sozialekin eta joera harreman hauek sare sozialen bidez ezartzea izaten da. Arreta berezia ipini behar da hauetan denbora larregirik ez galtzeko.

Datuen babesa: gure lanean datu pertsonalen erabilpena edo enpresaren isilpeko datuak jasotzen baditugu, hauek zaintzeko segurtasun neurri bereziak hartu beharko ditugu, bai teknologia aldetik, eta bai fisikoki.

Epeak betetzea: askotan gure lana beste langile batzuek egindakoarekin koordinatu behar da eta bakarka lan egiteak nolabait gure gainetik inoren kontrolik ez izatea suposatu dezake. Ezarritako epeak betetzea oso garrantzitsua da.

Egoera osasungarri baten lan egiteko ere gauza batzuk izan behar dira kontutan: Ordenagailua eta pantaila egokiak aukeratu. Erabiliko diren gailu informatikoak ondo aukeratu

eta ergonomia arloko ezaugarriak zaindu. Altzarigintza zaindu: aulkia eta mahaia egokiak aukeratu eroso lan egiteko. Lan egoera osasuntsua zaindu eta etentzeko uneak aukeratu eta errespetatu: posturak aldatu,

begiei atsedena eman… Lan eremuko ordena zaindu. Elektrizitatera konektatuta dauden gailuak zaindu eta kableen egoerara arreta ipini.

Page 18: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

8. Telelanaren inguruko adibide batzuk Badago mundu mailan telelana bideratzen duten enpresa ugari. AEBetan ohikoa da horrelako formularen bat enpresetan erabilgarri eskaintzea eta langileek aukeratu ahal izatea. Europa mailan gero eta gehiago aplikatzen ari da. Hauek dira enpresa handi ezagun eta erakunde batzuk horrelako neurriak martxan jarri eta ondorioak ezagutarazi egin izan dutenak gure inguruan. Badaude beste asko, baina kasu batzutan ez dira hain ezagunak, edo ondorioak ez dituzte zabaltzen. Gainera, baliteke, enpresa txikiagoetan gaur egun formula hau normaltasunez bideratu izana. Eta hauetaz aparte, lanbide profesional ugari autonomo edo freelance moduan bideratu daitezke ere gaur egun eta ez daude ez enpresa konkretu bati lotuta, ez lan-toki zehatz batera joateko beharrik. Hauek dira kasu ezagun batzuk:

18

Page 19: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

19

Hauek dira kasu ezagun batzuk: KELLOGG´s

“Lan malgua” deritzon formula erabiltzen du enpresa honek. Emaitzen arabera, oso ondo baloratu dute egindako saiakera eta langileen motibazio maila igo dela baieztatzen dute. Eta baita energiaren aurreztea eta kostuak txikiagotzea lortu izan dute.

Langileek ordenagailua, sakelako telefonoa eta internet etxean daukate enpresak ipinita eta bete behar duten baldintza bakarra da eskuragarri egotea goizeko 10ak eta arratsaldeko 5ak artean.

REPSOL 2008an hasi zuen saiakera pilotoa. Langileen balorazioa oso ona izan zen eta gaur egun ugaritu

egin da lan egiteko formula hau aukeratzen duten langileen taldea. Enpresak ere abantailak nabaritu ditu sistema honetan eta lan egiteko sistema birtualak martxan

jarri zituen. Argentina eta Portugalen formula hau ezarri dute ere. INDRA

Langileak bere lanaren %50 eta 80 artean etxetik burutu dezake. Enpresak etxetik lan egin ahal izateko baliabideak ipintzen dizkie. Langileen motibazioa igo dela onartzen dute enpresa honetatik eta formula honetara egokitu diren langileen %60a baino gehiago 30-40 urtetakoak dira eta familia daukate.

BBVA Langileen produktibitatea %15-20 bitartean handitu zen honelako neurriak hartzerakoan. BBVAk

mundu osoko 20.000 langileei proposatu die etxetik lan egitea.

Page 20: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

20

IBM 1.000 langile baino gehiagok egiten dute lan telelanaren bidez. Batez ere analista, aholkulari eta

mantenimendu eta sistemetako sailekoak dira batez ere. Intranet baten bidez lan egiten dute.

Burgoseko unibertsitateak 2013an jarriko du martxan saiakera bat.

Eusko Jaurlaritza Eusko Jaurlaritzak saiakera berritzailea egin du arlo honetan azken hilabeteetan. Ikusitako emaitzei

esker, dekretu baten bidez zuzenduko da funtzionarien lan egiteko aukera hau. %70ak produktibitatea handitu zuen, kalitatea %42an hobetu da ere eta langileen %84ek beraien

egoera eta antolaketzeko gaitasunak ere hobetu direla aitortzen dute. %85ak ere aitortu du formula honen bidezko lana egiterakoan, egoera arruntan baino arreta

gehiago ipini duela.

Page 21: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

9. Telelana: langabeziari aurre egiteko irtenbidea? Telelana formula erabiliz lan egiteko aukerarik erabiliena etxetik lan egitea da. Hala ere, gune horretan lan egin ezin bada edo nahi ez bada, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak baldintzatuta, badaude gune batzuk zerbitzu orokorrak ematen dituztenak eta baldintza teknikoak bermatzen dituztenak. EAEn Kz Guneak ditugu honelako jarduera bideratu ahal izateko. Eta bestalde, telelana langabeziari aurre egiteko norberaren apostua bilakatu daiteke baita ere. Lan-eremu edo esparru konkretu batzuetan lan egiteko, gaur egun ez da hain beharrezkoa lantoki batera lotuta egotea. Norberak autonomoki lan egin dezake etxetik ere eta lanaren ekoizpena teknologiaren bidez bideratu. Beraz, zergatik ez bilakatu langile autonomo gisa eta eredu hau aplikatu norberaren lanbideari irtenbidea bilatzeko?

21

Page 22: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

KZGuneak Twago freelance sarea Trabajo Freelance sarea Teletrabajador Infoautonomos Trabajo freelance Telelanari buruzko informazio eguneratua Indeed (telelana eskaintzak Bilbo eta Madrilen) Telelanaren bidez lan egiteko eskaintza zerbitzuak: Domestika (sormen, diseinu arloan) Opengap (arkitektoak) Unience (inbertsio eta finantza arloko aholkularitza) Medbook (osasun arlorako) Debug mode=on (programazio arloko gaiak) Obture (argazkilaritza) Todo Chef (sukaldaritza) Smart Exchange (irakaslegoa) Impok (finantza arloa) Tecnitool (tekniko, injeniari, arkitektoak) Abogae.com (zuzendaritza arloa)

22

10. Estekak

Page 23: Telelana: etxetik lan egiteko aukera

23

Eskerrik asko!!