11

TRIPA HANDIA

  • Upload
    kanan

  • View
    60

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

TRIPA HANDIA. Bazen behin oso hodei lodi bat eta bere lehengusua. Izugarri gustatzen - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: TRIPA HANDIA
Page 2: TRIPA HANDIA

Bazen behin oso hodei lodi bat eta bere lehengusua. Izugarri gustatzenzitzaien bidaiatzea baina lehengusua beti amarekin joaten zen. Egun batean, lehengusuak esan zion amari hodei lodiarekin joan nahi zuela. Amak joateko baimena eman zion eta hodei lodiak esan zuen biharamunean goizeko 9etan irtengo zirela.

Page 3: TRIPA HANDIA

Lehenengoz joan ziren etxe batera eta han ikusi zuten mutil bat teilatua konpontzen. Hodeiek esan zioten:

-Kaixo mutil! Euri txaparrada nahi duzu?-Ez, ez. Ez dut euririk nahi, teilatua konpondu arte eguzkia

egitea nahi dut nik –esan zuen mutilak.

Page 4: TRIPA HANDIA

Orduan bi hodeiak beste leku batera abiatu ziren eta bi baserritar ikusi zituzten lan egiten.

-Aizue! Euri txaparrada nahi duzue? – esan zuten hodeiek.-Ez ez bota euririk mesedez, bestela belarra ez da

ihartuko, ustelduko da. Behiek ez dute janaririk izango eta esnerik gabe geratuko gara –erantzun zuten

baserritarrek.

Page 5: TRIPA HANDIA

Hodei lodi eta Hodei burutxiki herri batera joan ziren eta arropa eskegitzen hor zegoen mutil bati esan zioten:

-Kaixo mutil! Asko loditu gara. Pisu handia daukagu eta euri piska bota behar dugu.

-Ez, ez. Ez bota euririk! Alde hemendik! Arropa eskegitzen ari naiz eta busti egingo da –erantzun zien mutilak.

Page 6: TRIPA HANDIA

Bi hodei haiek gero eta goibelago, gero eta grisago, gero eta lodiago... mendira alderantz joan ziren eta andereño eta ume

batzuekin topatu ziren.- Kaixo Hodei lodi eta Hodei burutxiki! – esan zien andereñoak.- Kaixo lagunak! Elurra nahi duzue? – esan zuten bi hodeiek. - Bai, bai, mesedez. Horrela jolastuko dugu elur bolatxoekin –

ohikatu zuten hiru umek batera.

- Ez, ez ez bota elurrik bestela ez dugu etxerako biderik aurkituko – eskatu zuen beste ume

batek erabat beldurturik. - Gainera ez dugu aldatzeko arroparik – gehitu zuen

andereñoak.

Page 7: TRIPA HANDIA

Hau entzun ondoren, hodeiek ez zuten bota, ez euririk ezta elurrik ere ez.Eta itxasorantz

abiatu ziren. Han ikusi zuten itsasontzi bat.- Aizu Hodei burutxiki! Oso beteta nago. Botako dugu txaparrada

on bat trumoiz eta guztiz.

- Nozki baietz! Itsasoan ez da inor enteratuko eta arrainak poz pozik egongo dira –

erantzun zion Hodei burutxikik.Eta arrantzaleak hasi ziren ohiukatzen:

- Goazen hemendik! Ekaitz bat datorrela! Poparean goaz!

Page 8: TRIPA HANDIA

Bi hodeiek txaparrada eder bota zuten. Bakarrik geratu zitzaizkien ur tanta batzuk. Oso urrutiko uharte batean hiru bitxilore ikusi zituzten erdi lehortuta zeudenak.

- Begira hiru lore haiek – esan zuen Hodei lodik – Gizarajoak! Lehortzen ari dira!- Gure ur tanta guztiak bilduko ditugu eta haien gainean botako ditugu. Horrela bizirik

iraunduko dira – esan zuen Hodei burutxikik.- Ezkerrik asko Tripa lodi eta Tripa burutxiki. Zuei esker ondo haziko gara eta kolore

distiratsuak izango ditugu. Nahi duzuenean itzuli ikustera. Agurrr. 

Page 9: TRIPA HANDIA

Urte bat pasa ondoren Hodei lodi eta Hodei burutxiki berriro elkartu ziren. Bata lodi lodia eta bestea handi handia. Bitxiloreez

gogoratu ziren eta bisitatzera joatea erabaki zuten. Ailegatu zirenean uhartea ,bitxilorez josita, ikusi zuten handiak, txikiak...

kolore askotakoak eta guztiak oso distiratsuak.

Page 10: TRIPA HANDIA

Gure hodeiek poza handia sentitu zuten eta badaezpada ur tanta batzuk bota zituzten.Bitxiloreek bitartean, hodeiei ura ezkertzeko petaloak mugitzen hasi ziren. Handik aurrera hodeiak ez ziren mugitu . Betirako uharte aldera geratu ziren.

Page 11: TRIPA HANDIA