Upload
joxemi-zumalabe-fundazioa
View
227
Download
0
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
Hurrengo deialdiak:
Abenduaren 18an Gasteiz: GAITEGIA osatzen hasteko lehen
bilkura.
Otsailaren 28an Donostia: Bor-Bor(k) proiektuari buruzko
jardunaldi irekiak
joxemizumalabe.org
Zer da Bor-Bor(k)?Joxemi Zumalabe Fundazioaren formazio eki-
men berria. Eta zein helburu ditu?
•Herri mugimenduen saretzea, elkar ezagutzea
eta esperientzien trukaketa bultzatzea
•Mugimenduetan sortzen diren herri jakintza
teoriko zein praktikoak iturri eta abiapuntu har-
tuta, formazio eredu askatzaile baten bidean
urratsak ematea
•Metodologiari, hots, nola formatzen garen ho-
rri, garrantzia emanez jardutea
Zergatik ekimen hau?Azken urteetan formazioaren alorrean hainbat
gabezi somatu izan ditugu eta pasa den udabe-
rrian kezka horiek hainbat formazio eragile eta
mugimenduetako kideekin alderatu eta konfir-
matu genituen: formazioari ematen diogun ga-
rrantzi urria, landu gabe geratzen diren gaiak,
metodologia berritzaileen beharra, denbora de-
sorekak, pertsona zein gaien artean sortzen di-
ren jerarkizazioak, aniztasun falta... Bor-Bor(k)
proiektua beraz, zerrenda luze horretako arazo
batzuk leuntzeko bokazioarekin jaioko da.
Zeintzuk dira proiektuaren onarrizko ezaugarriak?•Herri Mugimenduetatik, Herri Mugimenduekin eta
Herri Mugimenduentzat sortutako ekimena izatea
nahi dugu.
•Herri mugimenduetako jakintza teoriko eta prakti-
koak izango ditu oinarri.
•Pedagogia emanzipatzailea bultzatuko du: partaide-
tza eta ahalduntze pertsonal zein koletiboa bilatuko
du, denok zer ikasi eta zer irakasteko dugula oinarri
hartuta.
•Klase, genero eta kultur-aniztasun aldagaiak prozesu
osoan txertatuta egongo dira.
•Multidimentsionalitatea jorratuko du, jabekuntzarako
parte diren pentsamendua eta gorputza, publikoa eta
pribatua, teoria eta praktika, emozioak, harremanak
eta talde barrurako begiradak ere landu eta aztertu-
ko dira.
•Anitza izango da eduki, formato eta partaideetan.
Noiz eta nola hasiko da martxan?•Bor-Bor(k)ren lehenengo edizioa 2015/16 ikastur-
tean abiatuko dugu. Kolektibo ezberdinetako 15 – 20
bat partaidekin herri mugimenduontzako interesga-
rriak diren hainbat gai landuko ditugu prozesu logi-
kan. Horretarako, ikasturte oso batean zehar hiru aste-
burutako tailer-elkarbizitza saioak proposatzen
ditugu. Saio presentzialen osagarri gisa, online
bidez eztabaida eta materialen lanketa egitea
ere aurreikusten dugu.
Nola hartu parte proiektuaren eraikuntzan?
Ikasturte honetan zehar, Bor-bor(k) zer eta no-
lakoa izango den adosteko prosezu parte har-
tzailea gauzatzen ari gara. Une honetan, Euskal
Herriko Herri Mugimenduen iritzi, ekarpen eta
iruzkinak jasotzen gabiltza. Urrian hiriburuetan
bilerak deitu genituen eta orain eragile gehia-
gorekin harremanetan jartzeko asmoa dugu,
emailez zein telefonoz, idatzi dugun proiektua-
ren zirriborroa aldatu, moldatu, osatu eta alde-
ratzeko asmoz. Egitasmoa guztion adierazle eta
gustukua izateko, zuen parte hartzea espero
dugu beraz. Nola?
Formazio egitasmoaren Gaitegia prestatzeko
lantaldetan parte hartuz, proiektua alderatze-
ko egingo ditugun bileretara hurbilduz edota
otsailean EH mailan egingo ditugun jardunaldi
irekietara etorriz. Horrez gain, galdetegi baten
bidez ere zuen iritzia eman ahalko duzue.
Ez itxaron gu zuengana joan arte, interesik ba-
duzue gurekin harremanetan jarri eta dituzuen
ideia, kezka edo ekarpenak helarazi diezaguzue.