16
TXIKITTO 125 2012ko urtarrila Prestatu SANBLASAK gurekin!

TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

TXIKITTO1252012ko urtarrila

PrestatuSANBLASAKgurekin!

Page 2: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

BERRIAK

Kaixo lagunok! Opor ostean Olentzerok utzitakoopari guztiekin ongi pasatzeko ordua iritsi da,honela hasi dugu urtea La Salle Isasin: Urta-rrilaren 11n Xabier Lizaso pianojolea gurekinizan genuen ikastetxean eta guztiok disfrutatuahal izan genuen bere trebetasunaz. 3.maila-koak Xakean jokatzen ikasten ibili dira egunhauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAKETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n nekazalmundua eta gure ohitura eta bazterrak ezagu-tzen.

Kaixo Urkizu eskolatik! Urtarrilak 20an, SanAndres eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek Ur-kizu eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak gonbi-datu dituzte eurek antzeztutako antzerkiaikustera. Otsailaren 6tik 23ra 3. mailako ikas-leek igeriketa izango dute Orbea kiroldegian.

Urtarrilaren 9an “gaur be euskaraz” eguna izangenuen, Gabon opor osteko lehen egun osoanzehar, euskarari bultzakada emanez, eta na-giak astinduz, asko gozatu genuen Iturburun,jolas eta ekintza desberdinak aurrera erama-nez. Argazkian ikusten den bezala, ipuin konta-laria ere izan genuen.

Urte Berri on denoi Arrateko Andra Mari ikas-tetxetik! Atzean gelditu dira oporrak eta laneanmurgilduta gaude jada. Ziur asko ez duzue zuekere berri askorik, ezta?Gure eskolan 3. eta 4. mailakoak Xake ikasta-roa egiten ari dira. Oso gustura dabiz. Besteakpoliki poliki irratsaioa prestatzen ari gara eskolabarruan egiten ditugun emanaldietarako.Hurrengo jai eta ospakizunak ere prestatzen hasigara, laster izango ditugu-eta San Blas, SantaAgeda eta Aratosteak. Guk aurten “Lehen Giza-kia” izango dugu mozorroetarako gaia. Ea ze no-lako irudimena dugun eskolako guztiok, ikasle etairakasleokin batera guraso eta atezain izaten di-tugu dena girotzen eta benetan ondo egiten dugueskolako sarrera apaintzen. Nahi duzue ikusteraetortzea? Atea zabalik izango duzue eta seguruaurten ere merezi duela!

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaEkhi Belar, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaEkhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Page 3: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

ZU MARGOLARI

2012KO URTARRILA 3

Page 4: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

DENBORAPASAK

2012KO URTARRILA4

Page 5: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

DENBORAPASAK

2012KO URTARRILA 5

Page 6: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

TXISTEAK

2012KO URTARRILA6

-Zer esaten dio tomate batek beste bati?-Oso gorri zaude.

IGOR SANZ

Gizon bat txori-denda batera sartu zen etaloro elebiduna eskatu zuen. Dendariakhanka bakoitzean soka bana zuen loro baterakutsi zion.-Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskerazegingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta es-kuinekotik tira eginez gero katalanez.-Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot?-Zoroa halakoa! Lurrera joango naiz mokozaurrera! –erantzun zion loroak.

JULE GISASOLA

Zer behar da 5 pertsona ez bustitzeko ater-kin batekin bakarrik?Euria ez egitea.

Bazen bein neska bat hain potoloa, hain po-toloa… ohetik altxatzen zenean alde bietatikegiten zuela.

Bazen behin herri bat hain pobre, hain po-brea… ostadarra txuri-beltzean irtetzen zela.

NAROA ASURMENDI

Zein da asteko egun gezurtiena?Aste azkena.

GIHAN CARDO

-Zertan dute antza gizonak eta galtzerdiek?-Hanka sartzeko bakarrik balio dutela.

Esaten dio ume batek aitari:-Aizu aita, zuk emango al zenioke ostikoaezer egin ez duen ume bati?-Ez horixe!-Orduan, esaten dizut ez ditudala etxekorakolanak egin.

IRUNE GONZALO

Galdetzen dio andereñoak Jaimitori:-Nola esaten da ‘puerta’ euskaraz?-Atea.-Eta ‘puerto’?-Ateo!

ANDER SANCHEZ

Page 7: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

TXISTEAK

2012KO URTARRILA 7

-Txo, Josepo, nora zoaz eskailera batekin?-Supermerkatura.-Baina nola?-Bai, mutil, prezioak oso altu daude-eta!

ELENA APERRIBAI

Gizon bat jai-aretoko atezainarengana hur-bildu zen:-Aizu, hemen al da nagi eta alferren lehia-keta?-Bai, jauna, sartu barrura.-Ez, ez, sar nazatela.

Gaixo egondako batek lagun bati:-Ebakuntza egin zidaten eta medikuak bela-kia utzi zidan barruan.-Jo, hori da hori! Eta min handia ematendizu?-Minik ez, baina egarria…. Demasekoa!

Nola esaten da ispilua japonieraz?-Hemenagoni.Eta paratxutista onena errusiarrez?-Kataplof.

-Zergatik begiratzen dute fokek gora zir-koan?-Goian fokoak daudelako.

-Aizu, zenbat geratzen zait Leoiraino?-Buztana bakarrik.

Page 8: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

ERREPORTAJEA

2012KO URTARRILA8

Elene Gisasola gaztetxoak gustoa hartudio herri horretako San Silbestre probarieta, bigarrenez jarraian, podiumera igo

da. Bigarren postua eskuratu zuen iaz, MalenAmuategi eibartarraren atzetik, eta bigarrenaizan da aurten ere. Eibartar biek euren mai-latik gorakoei irabazi zieten eta, 44 neskenartean, lehenengoak izan ziren helmugara-tzen. Lasterketa bikaina eginez, eta alebinmailakoak izanda ere, infantil mailakoei erenagusitu zitzaien.

Horrelakoetan ez dute koparik jasotzen,baina izaten dituzte bestelako saririk: domi-nekin batera, maskarak edo bestelako opa-riekin jaitsi izan dira podiumetik. Urteamaierako Gabon Zahar eguneko lasterketahorrek hiru kilometro eta erdiko distantziaizaten du eta adin guztietako seirehun batlagun biltzen dira irteeran; batzuk, gainera,

koko-jantzita irtetzeko aukera aprobetxatzendute eta show polita osatzen dute guztiek.Arratsaldeko 18.00etan hasten da proba etaizena emateko ez da ezer ordaindu behar.Hotz handia egiten du gehienetan eta gero he-rriko kiroldegian hartzen dute babes probaamaieran.

Aurten Elenek ez du Malenen laguntasunikizan, azken honen familiak ez baitu urtea Vi-

Villanuako San Silbestreak e

Page 9: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

ERREPORTAJEA

2012KO URTARRILA 9

llanuan amaitu. Hala ere, gure herriko NaiaSaezek, Mikel Amuategik, Urko eta Unai Aro-satarrak… bertan egoteko aukera izan duteeta ezagutzen dute aipatutako San Silbestrehori. Parte hartzen duten guztiek proba ira-gartzen duen kamiseta jasotzen dute, taldeantolatzaileak oparituta.

Eleneren eta Malenen familiakoek EibarkoKlub Deportiboarekin egindako irteera batean

ezagutu zuten Villanua; eta, geroztik, hanetxea alokatu eta familia giroan pasatzekoaukera aprobetxatu dute. Ez da modu txarraurteari agur esateko, gainera fondoko eskiaere praktikatzen dute.

Villanua Aragoiko herri txiki bat da, Hues-cako probintzian dagoena, Pirinioen erdian.Urtean zehar 500 bat biztanle izaten ditu etabertakoei ijitoak ere deitzen zaie, batez eresasoi batean zaldiak hazi eta saltzen zituzte-lako Frantziarekin muga egiten duten lurral-deetan. Neguan, eski garaian batez ere, 6.000biztanle izatera heltzen da Jakatik gertu da-goen herri hori.

Orain dela gutxi hasi dugun 2012. urtehonen amaieran ere seguru Eibarko jendeaizango dela aipatutako lasterketan. Elene,Malen… izango da beste eibartarrik podiu-mean?

eibarreraz egiten du

Page 10: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

Pareta dekoratzeko loreakEtxean ditugun materialekin eskulanak egitea polita da, are gehiagobota beharrean zerbait ederra egiteko erabiltzen baditugu. Oraingoan, etxea dekoratuko dugu!MATERIALA:-Kartoizko komuneko papera.-Guraizeak.-Kola itsasgarria.-Grapagailua.-Margoak.-Pintzelak.-Brillantina.-Arropa eskegitzeko pintzak.

NOLA EGIN:1-Kartoizko hodia zapaldu.2-Hodia bost zati berdinetan moztu (ez dio axola guztiz berdinak izatea).3-Azalera lauean kokatu zatitxoak loreen diseinua egiteko. Zure gustura kolka itzazu.4-Euren artean ukitzen diren tokietan zatiak itsatsi eta pintzarekin eutsi itzazu lehortzen diren bitartean. Grapagailua erabili dezakezu zatiak itsasteko, baina ume txikienekin hobe da kola erabiltzea.5-Behin zatiak itsatsita daudenean, margoak eta brillantina erabili loreak zure gustura margotzeko. Brillantina margo freskoaren gaineanipini dezakezu, horrela ez duzulako kola itsasgarria erabili beharko.6-Nahi beste lore gehitu diezaiokezudiseinuari kartoi berriak itsatsiz.

etxekoartistak

2012KO URTARRILA10

Page 11: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

ONDO LO EGIN, MAITEA!

2012KO URTARRILA 11

Oihanean Nagda izeneko neska eder bat bizi zen.Halakorik! Mutil guztiak ibiltzen ziren harenatzetik, baina berak Kuruti maite zuen. Kuruti

ehiztaririk trebeena zen. Behin suge pozointsu batekKurutiri kozka egin zion eta, egun batzu pasata,mutila hil egin zen. Ordurako Nagda haurdun ze-goen. Hilabete batzuren buruan suge batez erdituzen eta sugea nagusitu zenean, jakina, inork ez zuenberarekin ezkondu nahi.

Herriko aztia arazoa konpontzen saiatu zen. Su-gearen bikotekidea Ida izeneko neska bat izan zi-tekeela pentsatu zuen. Aztiak basoko etxetxo batoparitu zion Idari, baldintza bakar batekin: etxeanedozein bisitari onartzea.

Goiz batean Idak suge bat aurkitu zuen atarian.Gezurra badirudi ere elkarren lagun handiak eginziren. Zenbat berriketaldi egin ote zuten!

Idak gutxien uste zuenean, sugeak ospa eginzuen. Eta handik gutxira mutil dotore bat agertuzen. Idak hura ere onartu egin zuen etxean.

Behin batean Ida mutilarekin hizketan zegoela,suge larru bat ikusi zuen beheko suaren ondoan.Mutila ohartu barik, Idak sutara jaurti zuen la-rrua eta kiskali bezain laster mutilak hau esanzuen:

-Orain arte erdi gizon erdi suge izan naiz bainahemendik aurrera, zuri esker, gizon osoa izangonaiz.

Mutilak hartu zuen poza! Itxura aldaketariesker bazuen norekin ezkondu. Idarekin, jakina. Zebikote ederra! Herriko neskak, ordea, oso penatutageratu ziren, sugeari muzin egiteagatik mutilikgabe geratu zirelako.

SUGEAREN LARRUA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Page 12: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

SUKALDARI LAGUNTZAILEA

2012KO URTARRILA12

-Libra bat irin.-Libra erdi azukre.-4 arrautza (zuringo bat apartelaga).-Royal koilarakadatxo bat.-50 gr. gurin-Anis esentzia koilarakadatxo bi.-100 gr. glas-azukre.

SAN BLASA

OSAGAIAK:

PAUSOAK:1-Irina mahaian ipini eta erdian zu-lotxo bat egin (sumendi baten an-tzera), eta bertan bota azukrea,arraultzak, Royala eta anisaren esen-tzia.2-Masa prest dagoenean, gurina botaeta ondo oratu behar da.3-Aurreko pausoa behin ondo egindadagoenean, mahaiaren gainean za-baldu behar da forma ondo emateko.4-Labean sartu (ez dago denbora kon-kreturik, zaindu egin behar delarikondo eginda noiz dagoen jakiteko).5-San Blasak goiko aldean duen zuriaegiteko, ontzi batean 6 ur koilarakadaeta 15 azukre koilarakada ipini sutan.Urtzen denean, aurretik albo bateanlagatako zuringoa (aurretik irabiatutaegon behar dena) bota ontzira. Ho-rrela, hotzitu arte (onena, ontzia urhotzetan edukitzea; ontzi baten ba-rruan sartzea, baino-maria moduan,baina ur hotzarekin).6-Opila bero egon behar da, eta labe-tik atera ahala egindako zuria gaine-tik eman.

Gure herrian gozo famatu batbaldin badago, hori San Blasa da.Hurbil daukagu San Blas eguna,beraz, zer hobe San Blasa egiten ospatzea baino?

Page 13: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

INTERNETEN…

txiki.netBere leloak argi uzten du: euskal umeon z(d)ibertxokoa. Argi dago, beraz, orde-nagailuaren aurrean ondo pasatzea nahi baduzu, hau da zure webgunea. Hain-bat atal ditu txokoak. Batetik, ipuinak irakurtzeko atala azaltzen da, bainairakurtzeaz gain, zu zeuk ere kontatu ditzakezu zuk asmatutako istorioak. Jo-kuen atalean, webgunean bertan jolasteko aukera eskaintzen da. Musika entzuneta abestea gustatzen bazaizu, kantak atala daukazu. Eta guneak atalean, hiz-kuntza, irakurtzeko gai, museo eta web kamerak eskaintzen dituzten webguneenestekak ageri dira.

euskaludalekuak.orgNeguan gaude eta hainbat hilabete geratzen dira uda iristeko, baina batek bainogehiagok udan zer egingo duen dauka jada buruan. Gaztetxoendako aukera zo-ragarria izaten da udalekuetara joatea, eta izena-emateko epea abian da jada-nik. Webgune honetan euskal udalekuek eskaintzen dituzten aukera, baldintza,ezaugarri eta bestelakoak agertzen dira eta, noski, izena eman ahal izateko au-kera ere. Eta oraindik udalekuetan ea ondo pasatuko duzun zalantzak badituzu,webguneko argazkiak ikusi eta zalantza hori argituko duzu!

ARIESAratosteak iristear daude eta oraindik ez duzuerabaki nola mozorrotuko zaren. Galdetuetxean, eurek ideia onak emango dizkizute.TAURUSOso ondo pasatzen duzu barrabaskeriak egiten,baina horrek bere arriskua ere badauka,harrapatzen zaituztenean batez ere. Azkar-azkarra izan beharko zara.GEMINISLagunek opari ederra egingo dizute, espero ezzenuena, eta bizitza osoan gogoratuko duzudetaile hori.CANCERUrtea modu eskasean hasi duzu, baina datorrenastetik aurrera dena hobera joango da eta zailaizango da zure aurpegitik irrifarrea kentzea.LEODinamika ona hartu duzu eskolan. Langile za-biltza, ondo portatzen zara… irakasleak pozikdituzu!VIRGOMaite duzun pertsona begi bereziekin begira-tzen diozula konturatuko da. Kontua da, berakere zerbait berezia sentitzen duela.LIBRAMezu berezi bat jasoko duzu eskolan datozenegunotan. Ondo irakurri eta ondo gorde ezazu,etorkizunean lagungarria egingo zaizu-eta.SCORPIUSEgunak gora eta behera pasatzen dituzu korrikabatean, gelditu barik. Normala gero gaua hel-tzean ohean lo seko gelditzea. Hartu atsedena!SAGITARIUSOsasun arazoak izango dituzu datorren astekohasieran eta agian etxean geratu beharko zarapare bat egunez. Ez aspertzeko, hainbat liburuirakurri zenitzake.CAPRICORNIUSErritmo karibearra ematen diozu zure bizitzari.Dena lasai hartzen duzu. Ba bizitasuna eskatzendizun gauza bat egin beharko duzu laister!ACUARIUSEsfortzu handiek, gero, emaitza onak dakarkite.Ederki ikusiko duzu hori; txarto pasatako mo-mentuek merezi izan dute...PISCISAkatsak zuzentzea, gauzak ondo ikasteko moduegokia izan daiteke. Txarto ikasiz gero, ez duezertarako balio.

Page 14: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

2012KO URTARRILA14

Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu,baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zinera juatekoohitturia dakazu?Zein da zure filme

gogokuena?

MARTA RODRIGUEZ,10 URTE

Batzuetan Coliseora juaten naiz.Walt Disney-ren pelikulak gustatzenjataz, baiña batez be aittari gustatzenjakozenak, barregarrixak diranak.

LOURDEZ GOMEZ,42 URTE

Zumarragakua naiz eta zinera juatiazoragarrixa zan guretako. Lauzinema zeguazen eta giro ezberdiñazeguan. “Loti Ederra” gustatzenjatala gogoratzen dot.

ENEKO VICUÑA,9 URTE

Ohitturia dakat zinera juateko,Eibarren edo Bilbon. ‘Alvin y lasardillas’ gustatzen jata gehixen,oso dibertigarrixa da.

ALBERTO VICUÑA,42 URTE

Txikitan asko juaten nintzan zinera;izan be, ez zeguan ixa bestegauzarik! Pelikula barregarrixakgustatzen jatazen, Bud Spencereta halakuenak.

ANDER LUENGO,8 URTE

Eibarren, Bibon eta Santanderrenjuateko ohitturia dakat. Azkenengua,“Happy Feet II” izan zan. Gehixengustau jatana, halanda be, Tintinizan da.

LAURA PEREZ,34 URTE

Egixa esan, nahiz eta zinia gustatzenjatan, ez nintzan asko juaten,nagusittan gehixago. Flipper pelikuliagogoratzen dot gustokuen moduan.

Page 15: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

ZER IRAKURRI

2012KO URTARRILA 15

XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIAXia Tenzinek, munduko mendi altuetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ukisueta ez du aitaren berririk. Horregatik bidaian abiatuko da, eta bidean ekaitz beldurgarriak jasangoditu, eta gobernadore baten maltzurkeria, baina dantzari xarmangarri bat ere ezagutuko du, etaizotz azpiko misterioa… Hauxe duzu Tibeteko mendietatik itsasora arteko haren bidaia: gorabehe-ratsua, arriskutsua eta, batez ere, miresgarria.

PLATONEN URMAELA - LAPURTUTAKO GILTZAREN BILAWatsonek, Crickek eta Rosak laguntza behar dute. Platon izeneko txakurrak Gaia mundu bereziarenatarira eraman ditu hiru lagunak, lapurreta izugarri bat argitu dezaten. Izan ere, Lurraren eta Gaia-ren arteko atea zabaltzen duen giltza lapurtu egin dute. Zazpi egun dituzte giltza aurkitzeko, aur-kitu ezean, mundu bien arteko pasabidea betiko itxiko da, eta ezingo dira etxera itzuli.

HILDAKOEI ESKER ETA HAIEN ERRUZNorbait hil behar duzunean, begirada ezkutatu egiten da. Gai zara? Galderak. Zeure begiak galbi-dean uzten bazaizu, atera begiak. Nor da zure ahotsa? Nork behar ditu zure berbak? Mingaineandituzu. Zure mingainak galbidean jartzen bazaitu, atera mingaina. Lehertu eztarria eta hartu ber-bak. Koagulu ustelen artean, negar-jarioak eta irribarreen errautsa.

ORTZAK GALTZEN ZITUEN KANTARIAMaitasun berbak ederrak omen dira. Eta hala izango dira. Baina maitasun berbek ondorio lazga-rriak dituzte zenbaitetan. Ondo daki hori Only Galarraga kantari ospetsuak, hortzak galtzen baititumaitasun baladak kantatzean. Eta ondo dakite lehoiak, kaimanak eta mortsak… Only Galarragarihortz bat ematen dioten guztiek. Haginlaria (haginka egiten diona inoren poltsikoari haginak kon-pontzeko aitzakian da haginlaria) pozik dagoen bakarra.

ESAN, AMA, NORK EGITEN DITU UMEAK?Behin batez hauxe galdetu zion Tutu sagutxoak amari: “Esan, ama, nork egiten ditu umeak?”.Sagu-eskolan maisuak azalduko die ikasleei landareak, animaliak eta gizon-emakumeak nolaugaltzen diren, baina ikasgairik garrantzizkoena Didi Satordi satorrarekin ikasiko du Tutuk, aurre-neko aldiz musukatzen duenean.

VOLTAIRE KALEKO ABENTURAKEz dago mago handirik hil behar. Annettek eta Fabricek egiazko misterioari aurre egin beharkodiote: Offenbach magoa, zalantzarik gabe eskujokarien erregea dena, hiltzeko arriskuan dago.Munduko mago handienen bileran eraso diote. Neba-arreba bi ikerketari egiteko prest daude: dau-katen aztarna bakarra “frakez jantzitako gizon bat” da, krimenaren tokian ikusi dutena. Hura oteda erruduna?

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

Page 16: TXIKITTO...hauetan buruari eraginez eta 1.go eta 2. maila-koak zinemara joan ziren hilaren 17an IGELAK ETA ZAPUAK filma ikustera. Gainera, 4. maila-koek 3 egun pasa zituzten LURRASKA-n

komikiakomikiakomikia

komi

kia

kom

komikia