3
Txirrintxi herria Iker Etxeondo Lacalle

Txirrintxi ipuina

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ikasle batek idatzitako ipuina

Citation preview

Page 1: Txirrintxi ipuina

Txirrintxi herria

Iker Etxeondo Lacalle

Page 2: Txirrintxi ipuina

Bazen behin, Liechtenstein izeneko herrialde txiki batean, Txirrintxi izeneko herri txiki eta polit bat. Txirrintxi herria ez zen beste herriak bezalakoa, berezitasun bat zeukan: hango biztanle guztiak txirrindulaz joaten ziren eskolara, lanera, elkartera, beren etxeetara...

Txirrintxin Arkaitz izeneko mutil gazte, bihurri eta azkar bat bizi zen, 16 urte zituen eta bere arreba Naiarak, berriz, 10 urte. Umezurtzak ziren eta beren lagunik hoberenak bezala txirrindulak zituzten.

Ez dakigu zergatik, baina udaberriko egun argitsu batean, Alemaniako enpresari oso aberats batek esan zien txirrindulak ezin zirela gehiago erabili, orduan Arkaitzek oso haserre hau erantzun zion:

-Zergatik utzi behar ditugu txirrindulak? oso ekologikoak dira, eta gainera nola joango gara eskolara edo lanera hemendik aurrera? “Lasai mutiko, horretarako autoak daude”-Zer dira autoak?-Autoak lau gurpil, bolante bat, zazpi edo zortzi eserleku dituen garraio abanzatu eta modernoa da, pertsona “guai” guztiek dituzte eta oso azkar joan ahal zara gainera!

Page 3: Txirrintxi ipuina

Ordu batzuk pasata, herriko jende guztia herriko plazan elkartu ziren eta eztabaidan hasi ziren autoei buruz hitz egiten, azkenean, hiru ordu pasatu ondoren, erabaki zuten ez zutela ezta auto bat erosiko. Baina Alemaniako empresaria zelatan zegoen, eta hori entzun bezain pronto, txirrindula guztiak lapurtzea eta autoengatik aldatzea bururatu zitzaion. Horrela bera aberatsagoa izango zen.

Hurrengo egunean, Txirrintxiko biztanle batek poliziari deitu zion eta Alemaniako enpresaria atxilotu zuten, deskubritu zutelako jendea timatzen zuela. Orain oso pozik bizi dira beraien txirrindulekin.

Iker Etxeondo Lacalle; LHko 5. maila – 10 urte

Frantzisko Deuna Ikastetxea