Upload
others
View
11
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
34
Izarren azpian zerura begira jarri eta hondar ale sentitzea. Unibertsoaren zabala.Eskolan landu al ditugu planetak?
AnderElortegiGaratea
Doinua:
Zazpiak oihal batetikZortziko handia
Unibertsoa
Espazioa ezagutzea gure txikitako nahia.Jantzi trajea, jarri kaskoaeta bota erregaia.Lau, hiru, bi, bat, zero... heldu daabiatzeko garaiabegiak itxiz egin dezagununibertsora bidaia.
Mila milioika galaxia daudeunibertsoan barrenaeta gureak, hain zuzen dauka,Esne Bidea izena.Izarrez, gasez, hautsezko lainozosatuta dagoenaespiral horren beso bateandago eguzki sistema.
Eguzkia da sistema honenerdiguneko izarra.Hidrogenoak ta helioakpizten dute bere garra.Landare eta animaliekdaukate bere beharrahortik jasotzen da bizitzekoenergia ta indarra.
Zortzi planeta dira guztiragaur sistema honen parte,eguzkiaren bueltan orbitaezberdin bana dakarte.Harriz eginak Merkurio, Lurra,Artizarra eta Marte;gizakiak ez dauka bakerikbertara iritsi arte.
Jupiter eta Saturno, berriz,gasez osatuta daude;Urano eta Neptuno ereegitura horren jabe.Pluton gelditu zen planeta batizateko dohain gabetamainaz txiki zelako eginbehar izan zuen alde.
Beti borrokan ari garenezgrabitatearen aurkaberriz lur hartu edo aldendunorberak behar du hauta.Ziur norbaitek bere buruaorain ilargian daukadenok daukagu gure barruanezkutuko astronauta.