13

Click here to load reader

Unitate didaktikoa

  • Upload
    xingola

  • View
    291

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Unitate didaktikoa

UNITATE DIDAKTIKOA

IZENBURUA

Euskararen aldeko festa bat izan da, eta zikloa bigarrena.

JUSTIFIKAZIOA

Gai honekin ikasleen interesa piztea, lortu nahi da. Behin interesa pizturik

hauen arreta handiagoa izango da. Interesa sortzean eta arreta bereganatzean

festaren inguruan hainbat ekimen egingo dira, modu honetan ordura arte

ikasitako guztia erabiltzeko eta errepasatzeko aukera izango dute ikasleek. Hau

da, unitate didaktiko hau beste unitate didaktiko guztien errepaso bat izango da.

Aurreko unitate didaktikoan landuriko edukiren batean zalantzaren bat geratu

bazaie, unitate didaktiko honetan zalantza hori argitzeko aukera izango dute.

Modu honetan Gadnerren adimen anitzak landuko dituzte. Jarduera guztietan

haurrek ebatzi beharreko matematikako buruketa bat aurkituko dute, beraz

gehien landuko den adimena matematikoa izango da. Hala eta guztiz ere,

jarduera horietan adimen interpertsonala, kinestesikoa, ikusmenezkoa

espaziala, hitzezkoa, musikala eta naturista ere landuko dituzte.

Jarduera horiek aurrera eramateko unean prozeduran, ikasleek autonomia,

erantzukizuna eta talde lana jorratuko dituzte. Izan ere ikasgelako metodologia

arlo hauei garrantzia ematen saiatuko baita.

Bestalde aipatu kasu honetan euskara eta euskal kulturaren inguruan izango

dela festa, hau komenigarria iruditu zaigu, euskararen erabilera sustatzen

saiatzeko eta haurrak txikitatik jabetzen joan daitezen hizkuntza desberdinak

ditugula inguruan eta beraien egoera ez dela berdina. Euskararen erabilerak

duen garrantzia barnera dezaten eta hizkuntza egunerokotasunean erabiltzeko

ohitura har dezaten. Bere herrialdearen kulturara gerturatzeko aitzakia izango

da euskal festa.

Page 2: Unitate didaktikoa

KOKAPENA

Bigarren zikloaren amaieran kokatzen da (4. mailan), ziklo honetan oinarrizko

trebetasunak finkatzen dira eta, ikaskuntza berrien esperientziak eta motiboak

eskuratzeko toki gisa, ingurunerako hurbilketa areagotzen da. Ikasgelan guztira,

24 ikasle ditugu, eta talde-lanari garrantzi handiagoa ematen zaio eta ikasleek

irakaslearekiko duten autonomia sustatzen da. 24 ikasle horietatik, batek

ezintasuna dauka ezkerreko besoan, baina horrek ez du baldintzatuko ariketak

egiterako garaian; eta ariketaren bat ezingo balu egin, taldekideek lagunduko

liokete. Ikasle honetaz gain, badugu beste bat behar bereziak dituena. Honek,

Dawn Sindromea daukan neska bat. Ariketetan bere gelakideekin batera parte

hartuko luke, baina psikomotrizitate eta kognitibo arloak aztertuz, beste maila

bat dauka. Beraz, ariketa batzuk moldatu egin beharko genituzke.

Aipatzekoa da, ikasgelan ez dagoela arazo esanguratsurik. Denak prest daude

ikaskideei laguntza eskaintzeko eta beraien artean lan egiteko. Noski, ikasgelan

noizbehinka liskarren bat edo beste sortzen dira, baina garrantzi handirik izan

gabe, izan ere, gerora beraien artean konpontzeko gaitasuna daukate.

Gure eskola herri handi batean kokaturik egongo da, eta horregatik ematen

diogu hainbesteko garrantzia animaliak erabiltzea, ikasle-naturaren arteko

erlazioak garatzeko eta hobetzeko. Bestalde, herri honetan ez denez euskara

hainbeste erabiltzen, komenigarria iruditu zaigu Euskal Festak antolatzea, haur

eta gurasoak euskararengana hurbiltzeko eta interesa pizteko.

Festak egun bat iraungo luke baina unitate didaktikoak aste bat, gehiago behar

ezkero ez zen arazorik egongo. Hala ere aipatu beharra daukagu, jarritako

hainbat ariketa festa baino lehenago burutuko direla, festa prestatzeko

beharrezkoak izango delako jada eginik izatea. Aurretikako ariketa hauek,

matematikako klaseetan burutuko dira, bai eta soinketakoan ere.

2

Page 3: Unitate didaktikoa

METODOLOGIA:

Espazioari dagokionez, eskolako hainbat gune erabiliko ditugu. Lehenik hainbat

buruketa ebazteko, 4.mailakoen ikasgela erabiliko dugu. Ondoren, hainbat

ariketek espazio ezberdinak behar dituztenez, horietara egokituko ditugu

hauek; horien artean: pastela egiteko sukaldea, lokotsak biltzeko patioa, etab.

Aipatzekoa da, mahaien erabilera, ariketaren araberakoa izango dela, hau da,

taldekako lana denean mahaiak elkartuko ditugu, eta banakakoak direnean U

forman egongo dira.

Lehen aipatutako talde-lan horietan, taldeak ez dira beti berberak izango.

Batzuetan beraiek egingo dituzte taldeak, besteetan irakasleak, zozketa bidez

ere eratuko dira, etab.

Denboraren antolaketari buruz esateko dugu, jardueretan azaltzen direla baina

horiekin malguak izango garela, umeen beharretara egokituz.

Giza baliabideei dagokienez, Dawn Sindromea daukan umearentzako laguntza

irakasle bat beharko genuke.

Materialak berriz anitzak izango dira eta hauek jarduera bakoitzean zehazturik

agertzen dira. Baita, inguruneko baliabideak ere.

GAITASUNAK

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Matematikarako gaitasuna

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

- Ikasten ikasteko gaitasuna

- Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna

3

Page 4: Unitate didaktikoa

HELBURUAK

Mintzamena, irakurmena eta idazmena hobetzea hizkuntza guztietan.

Ideiak beren hitzetan azaltzea.

Arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea, egoera arazotsuak identifikatzeari,

ezaguerak aplikatzeari, estrategiak erabiltzeari, argudioak eta justifikazioa

emateari dagokienez.

Espazioarekiko elkarrekintzarako jarrerak eta balioak garatzea, zentzuz,

elkartasunez eta era osasuntsuan.

Erkidegoaren ezaguera hobetzea.

Erkidegoen dibertsitate natural historiko, kultural eta artistikoari buruzko jarrera

irekia sustatzea.

Informazio iturrien erabilera hobetzea mota guztietako euskarrietan.

Askotariko estrategiak erabiltzea problemak ebazteko.

Estimazioak egitea.

Matematika hizkuntza erabiltzea.

Arrazoiketa matematikoa garatzea.

Gertaerak analizatzea.

Gatazkak konpontzen ahalegintzea.

Giza trebetasunak garatzea.

Ingurunearekin elkar eragitea.

Pentsamendu kritikoa garatzea.

Erabakiak hartzea.

Talde lanean aritzea.

4

Page 5: Unitate didaktikoa

Helburu orokorrak

a) Gaitasunaren pausoak adierazten dituzten eta ekintzetan ikaslearen parte-

hartzea bultzatzen duten diagramak erabiltzea.

b) Egituratutako galderak egitea ikasleari hainbat gauza pentsarazteko: nola

burutzen ari den lana, zer zailtasun dituen, zer lortu duen eta abar.

c) Aktibitate bakoitzean hizkuntzaren lau modalitateak erabiltzea: hitz egin,

entzun, idatzi eta irakurri. Ulermen adierazgarria, hausnarketa eta norberaren

lanaren balorazioa laguntzen ditu.

d) Langai den edukiarekin erlazionatutako objektuak manipulatzen uztea.

Ikasgai den gaiari buruzko kuriositatea pizten du, detaile esanguratsuak ikusten

dituzte eta harreman interpertsonalak sortzen dira talde txikitan lan eginez.

e) Ikasleek aurretik dituzten ezagutzak eta esperientziak identifikatzea

informazio berriarekin lotzeko, oroimena lantzeko eta akats kontzeptual

posibleak gainditzeko.

f) Binaka, talde txikitan eta talde handitan lan egitea. Ikasleek beraien artean

ikasten ari direna eta nola ari diren aztertzen dutenean, ideiak argitzen dituzte,

ezagutza zabaltzen dute, sortzaileagoak dira eta hobeto baloratzen dituzte

lagunen ekarpenak.

5

Page 6: Unitate didaktikoa

EDUKIAK

Kontzeptuzkoak (jakitea):

Eragiketa matematikoak, horien artean: batuketa, kenketa, zatiketa,

biderketa…

Euskal kultura.

Euskara hizkuntza.

Animalien bizimoduari buruzko ezaugarriak.

Prozedurazkoak (egiten jakitea):

Festen informazio-bilketa galderak egin eta ahozko komunikazio bidez.

Gorputz mugimenduak kontrolatzea eta hobetzea.

Ahozko diskurtsoa kudeatzeko prozedurak.

Elkarreraginean aritzeko zenbait prozedura.

Jarrera (izaten jakitea):

Elkarrizketaren garrantziaren balioespena denek elkarrekin ikastea.

Hizkuntza hainbat egoeratan zuzen erabiltzeko interesa.

Laguntzazko eta errespetuzko jarrera.

Esparru guztietan euskara erabiltzeko interesa.

Elkarrizketa hasteko, mantentzeko eta amaitzeko komunikazio-

estrategien erabilera.

Komunikazio-harremanetan, lankidetzarako eta errespetuzko jarrera.

Ahozko elkarrizketetan euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera

positiboa.

.

6

Page 7: Unitate didaktikoa

Eduki kurrikularrak 

Gardnerren arabera, bai irakasleek eta bai ikasleek beharrezkoak dituzten

edukiak sailkatzen jakin behar dute, informazio gehiegi jasotzen baitute eta

inork ezin baititu ezagutzaren alderdi guztiak jakin. Beraz, nahitaezkoa da

aukeratzea, eta aniztasunez egin behar da. Adibidez, aholkatzen du Lehen

Hezkuntzan hiru eduki akademiko soilik ikastea (matematika, hizkuntza eta

gizarte edo natur zientziak), aktibitate fisiko bat eta arte adierazpena. Edukiak

aurkezterakoan, irakasleek eta ikasleek edukien eta adimen desberdinen arteko

harremanak ezarri behar dituzte.

Autore honentzat garrantzitsua da metakurrikulu deritzonarekin lan egitea, hots,

eduki kurrikularren eta ikaslearen alderdi kognitiboen eta afektibo sozialen

garapenaren arteko lotura bezala balio duten gaitasun multzoekin.

Metakurrikulua batez ere gaitasun metakognitiboek eta ikaskuntzaren

autoerregulazioak osatzen dute. Ikasleari lagundu egiten dio eskolako lanak

zergatik egin behar dituen ulertzen, gai desberdinen arteko erlazioak eta

transferentziak errazten ditu, zehar lerroei erantzuten die eta adimen

intrapertsonalarekin lotutako alderdiak indartzen ditu modu berezi batez. Azken

kasu honetan automonitorizazioa bultzatzea komeni da, arazoak konpontzeko

nork bere ezagutza erabiltzea, bizitza emozionala kontrolatzea -pertsonala eta

besteena- norberaren alderdi indartsuak eta ahulak ezagutzea, baita norberari

gehien interesatzen zaiona, eta norberaren garaipen eta akatsetatik ikastea

(Gardner, 1993)

7

Page 8: Unitate didaktikoa

EBALUAZIOA

Adierazleak:

Ea buruketak estrategia egokiak erabiliz ebatzi dituen.

Ea gero eta hobeto ezagutzen eta zuzentzen dituen normalean egiten

dituen akatsetako zenbait.

Ea idatzitakoa berrikusi eta zuzendu duen.

Ea laguntzarik eta azalpenik eskatu duen.

Ea taldea ondo antolatu den.

Ea koebaluazioan gogotsu parte hartu duen.

Ea euskaraz hitz egiteko eta idazteko interesa erakutsi duen.

Tresnak:

Hasierako ebaluazioa

Prozesuaren ebaluazioa

Amaierako ebaluazioa

Irakaslearen behaketa ere erabiliko da.

Irakaslearen eta bere irakasteko metodologia ebaluatzeko, ikasleei test bat

banatuko zaie beraien iritzia bertan islatzeko. Modu honetan aurrera begira,

irakasleak hobetzeko aukera izango du.

Irakasleak, hurrengo esaldietan

oinarriturik ebaluatuko ditu ikasleak:

Gainera ez ditu zenbaki bidez

ebaluatuko, eta horren ordez: egokia,

hobetu beharra… erabiliko ditu.

8

Page 9: Unitate didaktikoa

Ebaluazioa Gardnerrek adimen guztien eskolan ebaluazioak anitza izan behar duela esaten

du. Ez arkatza eta paperezko galdetegiei dagokienean soilik. Proposatzen du

garapen akademikoa baloratzea ikaskuntza prozesuan erabilitako tresnekin, eta

ikasle bakoitza aurretik zuen esperientziarekin konparatzea. Erabil daitezkeen

tresnen artean hauek aipatzen ditu: paper zorroa, pasadizoen bilduma, lan

berezien adibideak, grabaketak, elkarrizketak, test kualitatiboak, eskolako

aldizkaria, galdeketak eta abar. Ikasleek klaseko eguneroko ekintzetan ematen

dituzten erantzunak ere adimen anitzen adierazgarri dira.

Ebaluazioa ikaskuntzan barneratutako prozesu jarraia izan daiteke, eta

ikasturtean zehar ikasleak hainbat lanetan nola jarduten duten beha daiteke.

Horrela, gaitasun baten lagin asko lortuko dira, eta gauzatze bakoitzaren

aldakortasuna eta dinamismoa ikusiko dira. Informazio horrekin guztiarekin

ikaslearen profil zehatzagoa lortuko da. Modu horretara, ikasleak heziketaren

planifikazioaren norabidea zehaztuko du, eta norabide horrek ebaluazioa.

Hezitzaileak eta ikasleak 

Irakasteak, beste gauza batzuen artean, honako gaitasunak izatea eskatzen dio

hezitzaileari:

Ondo antolatutako eta osatutako ezagutzen oinarria izatea printzipio

zientifikoen kontzeptuak ongi ulertzeko, eta kontzeptu horiek irakasten dituen

diziplinekin dituzten erlazio esanguratsuenak jakiteko.

Oinarrizko gaitasun multzo bat edukitzea eguneroko lanak umorez,

eraginkortasunez eta aparteko esfortzurik gabe bete ahal izateko.

Ezagutza estrategiko zabala edukitzea nola irakatsi behar duen jakin dezan eta

planifikazio, interbentzio eta ebaluazio egokia berma diezazkion.

Pertsona orekatua izatea afektiboki eta moldatua sozialki.

Adimen anitzen garapenari buruzko ahalik eta informazio osatuena edukitzea.

Irakasten duenaren alderdi praktikoa azpimarratzeko kezka izatea, hots,

bizitzeko heztea.

Ikasleak etengabe motibatzen jakiteko ahalmena izatea.

9