Upload
keira88346735
View
156
Download
8
Embed Size (px)
Citation preview
26. UNITATEA
ALBISTEAK EMATEN
Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 20052006
2
PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA ALBISTEAK EMATEN
HELBURUAK JARDUERAK EDUKIAK TREBETASUNAK
Gertaera labur baten kontaketa uler dezake, ezagunak diren hitzak eta oinarrizko esamoldeak erabiltzen badira eta keinuz laguntzen bada.
Adostasuna/ Ezadostasuna adieraz dezake.
Albisteak irakurri/ entzun eta kontatzea. Albisteei buruzko iritzia ematea.
Albisteak irakurri eta gertatutakoa kontatu.
Gertaerei lotutako lexikoa
Aditza: lehenaldia, Etorkizuna.
Datuak: non, noiz, nola
ENTZUM IRAKUR ELKAR MINTZ IDAZM
Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 20052006
3
PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA ALBISTEAK EMATEN
1. JARDUERA
Irakurri ezazu albiste hau:
72 urteko gizonezko bat hil zen atzo gauean, arrantzan ari zela ibaira erorita
Arrantzan ari zela uretara amildu, eta hil egin zen 72 urteko gizonezko bat Tolosan (Gipuzkoa).
21:20 aldera gertatu zen ezbeharra. Lau metroko altueratik behera amildu zen. Lekuko baten arabera, ondoeza egin zitzaion gizonari, eta horregatik erori zen zubitik ibaira.
Erantzun galdera hauei:
• Zer gertatu zen atzo Tolosan?
• Zenbat urte zituen arrantzaleak?
• Zenbat metroko altueratik erori zen?
• Zergatik erori zen?
Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 20052006
4
PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA ALBISTEAK EMATEN
2. JARDUERA
Konta iezaiozu zure ikaskideari atzo Tolosan gertatu zena:
Kaixo, egunon. Ba al dakizu atzo Tolosan gertatu zena...?
Ez, zer gertatu zen ba?
3. JARDUERA
Irakurri ezazu albiste hau:
Atzo gauean taberna batek su hartu zuen Zumaian
Suak kalte handiak eragin zituen Zumaiako (Gipuzkoako) taberna batean. Halaber, eraikin osoa hustu behar izan zuten, badaezpada.
Atzo gauean Beobide kaleko 2. atarian dagoen taberna batek su hartu zuen Zumaian.
Badaezpada eraikin guztia hustu zuten suhiltzaileek, eta bi orduz egon ziren bizilagunak etxetik kanpo. Hala ere, suak ez zituen etxebizitzak harrapatu. Tabernan, ordea, kaltea handiak egin zituen.
Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 20052006
5
PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA ALBISTEAK EMATEN
Erantzun galdera hauei:
• Zer gertatu zen atzo Zumaian?
• Non dago taberna?
• Zer gertatu zen eraikinean?
• Suak etxebizitzak harrapatu al zituen?
• Zer gertatu zen tabernan?
Konta iezaiozu zure ikaskideari atzo Tolosan gertatu zena:
Kaixo, egunon. Ba al dakizu atzo Zumaian gertatu zena...?
Ez, zer gertatu zen ba?
Zarauzko Berritzegunea : Hizkuntza Indartzeko Mintegia 20052006
6
PROGRAMAZIOA: 26. UNITATEA ALBISTEAK EMATEN
4. JARDUERA
Irakurri ezazu iragarpen hau:
bihar eta etziko iragarpena
BIHAR ETZI
Bihar, eguraldia zertxobait txartuko da: iparekialdeko haizearekin, pixka bat hoztuko du, eta hodei eta euria egingo du. Elurra, Pirinioetako tontor gorenetan . Etzi, ipar haizea egingo du, tenperatura hotza eta euri zaparrak. Erriberan, hodeiak eta ostarteak.
Hitz egin zure ikaskidearekin:
Kaixo, ba al dakizu bihar zer eguraldi egingo duen?
Eta Pirinioetan?
Eta etzi?
Eta Erriberan?