3
Carlos García Llorente 1 IKASLEAREN LAN-FITXA LUR-ZIENTZIAK 6.JARDUERA: URAREN ZIKLOA Jarduera honetan, uraren zikloa aztertuko duzu. Horretarako eredu bat egingo duzu etxetik ekarritako plastikozko botila garden eta handi bat (1.5 litro) erabiliz. A/ Uraren zikloaren eredua egiteko, I fitxa osagarrian proposatzen dena egin behar duzu. B/ Ikerketa honetan ikusi duzuna, Lurren ematen den ur-zikloa landuko duzu. Zikloa adierazten duen marrazki batean (II fitxa osagarria), uraren egoerak (ibaia, itsasoa, lurpeko ura, euria, elurra) eta gertatzen diren prozesuak (lurrunketa, kondentsazioa, prezipitazioa) kokatu beharko dituzu.

Uraren zikloa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ikaslearen fitxa

Citation preview

Page 1: Uraren zikloa

Carlos García Llorente 1

IKASLEAREN LAN-FITXA

LUR-ZIENTZIAK

6.JARDUERA: URAREN ZIKLOA

Jarduera honetan, uraren zikloa aztertuko duzu. Horretarako eredu bat egingo

duzu etxetik ekarritako plastikozko botila garden eta handi bat (1.5 litro) erabiliz.

A/ Uraren zikloaren eredua egiteko, I fitxa osagarrian proposatzen dena egin behar duzu.

B/ Ikerketa honetan ikusi duzuna, Lurren ematen den ur-zikloa landuko duzu. Zikloa adierazten duen marrazki batean (II fitxa osagarria), uraren egoerak (ibaia,

itsasoa, lurpeko ura, euria, elurra) eta gertatzen diren prozesuak (lurrunketa, kondentsazioa, prezipitazioa) kokatu beharko dituzu.

Page 2: Uraren zikloa

Carlos García Llorente 2

I Fitxa Osagarria: URA BOTILA BARNEAN MUGITZEN DA

1/ Probeta erabiliz, kontu handiz botilaren pareta ez bustitzeko, bota 100 ml ur 1.5 litroko botila batean. Itxi botila, markatu errotuladore batez uraren maila eta utzi

ikasgelako leihoaren ondoan. Adierazi A botilan ikusten duzuna.

2/ Egun pare bat pasata, botila mugitu gabe, aztertu botilan ikusten dena, markatu

uraren maila errotuladorez eta adierazi B botilan ikusten dena.

3/ Botila zutik dagoela, eman kolpetxo batzuk botilari. Zer gertatzen da? Adierazi emaitza C botilan.

……. ordu

A botila (hasieran) B botila C botila (bukaeran)

Diagrama bat egin gertatutakoa azaltzeko ondoko laukian dauden hitzake eta geziak erabiliz.

Kondentsazioa Lurrunketa Prezipitazioa Ur-lurruna Ur-tantak

Ura (multzoa)

Page 3: Uraren zikloa

Carlos García Llorente 3

II Fitxa Osagarria: URAREN ZIKLOA

Osatu Ur-zikloa adierazten duen ondoko marrazkia ondoko hitzak erabiliz. Hitz batzuk bi aldiz erabil daitezke. Ondoren margotu marrazkia.

Kondentsazioa Lurrunketa Prezipitazioa Ur-lurruna Euria Hodeia

Itsasoa Ibaia Lakua Transpirazioa Elurra Iragazketa Lurpeko ura