16
ERANSKINA VIDEOTEX SISTEMAREN ETORKIZUN HURBILA Andoni Sagarna Zer da Videotex Sistema Zenbait datu-basetan kokatutako informazioa telefono bidez konektatutako terminaletatik kon- tsultatzea ahalbidetzen duen sistema informatikoa da. Datu-baseko informazioa zerbitzari deritzon ekipo batek bidaltzen du telefono-sarera. Erabil- tzaileak informazioa kontsultatu ezezik zerbitza- riarekin elkarrizketa-moduan ere lan egin dezake. Elkarrizketa honetan zenbait kasutan tran- sakzioak ere burutu daitezke; erosketa-aginduak emateko esate baterako. Beste zenbait eragiketa bu- rutzea ere posible izaten da, hala nola mezularitzaz, posta elektronikoaz edo softwarearen telekargaz baliatzea. Erabiltzaileak 1.200 baud-eko abiaduraz ja- sotzen du informazioa eta 75 baud-etan igortzen. Zerbitzariak eskaintzen duen informazioa zuhaitz- forman eratutako orrialde-multzo baten tankerakoa izaten da. Erabiltzaileak zuhaitzaren adarrak korrituz edo orrialde jakinak eskatuz kontsultatzen du in- formazioa. Norma desberdinak Europan Videotex sistema Britainia Haundian sortu zen Prestel normarekin 1982an eta berehala izan zuen arrakasta, baina aurrerapenik handiena Frantzian egin du azken urteotan. Azken datuen arabera, 3.300.000 erabiltzailetik gora daude jadanik herrialde horretan. Sistema hauek beren artean ez dira bateragarri. Norma bakar batera heltzeko egin diren ahaleginek ez dute emaitza osabeterik sortu. Gaur egun lortua den normalizazio-mailaren arabera diferentzia na- barmenak daude sistemen artean. Alderdi batetik alemanek sortutako CEPT-1 norma dugu. Honako hauek dira bere ezaugarriak: terminalaren pantaila 40 edo 80 zutabetan eta 24 errenkadatan banatzen da. – karaktere alfanumerikoak eta marrazkiak erre- presenta daitezke koloreak erabiliz. Norma honetan oinarritzen dira Alemaniako Errepublika Federaleko, Austriako, Norvegiako, Suitzako eta Espainiako sare publikoak. INFORMATIKA ETA HIZKUNTZA Videotex sistemaren etorkizun hurbila Andoni Sagarna Ordenadorea lagun, testu–zuzenketan Xabier Artola Mikroinformatika eta zenbait komunikazio–arazo A. Arruabarrena, G. Buldain, L. Gardeazabal, E. Gomez & J. Gonzalez Abascal Lengoaia naturalaren ordenadore bidezko aplikazioak Kepa Sarasola I IV VIII XII

VIDEOTEX SISTEMAREN ETORKIZUN HURBILA - …aldizkaria.elhuyar.eus/site_media/pdf/A18_O01-16_4.pdf · * Matematika * Fisika * Kimika * Biologia * Medikuntza * Teknologia * Filosofia

Embed Size (px)

Citation preview

ERANSKINA

VIDEOTEX SISTEMARENETORKIZUN HURBILA

Andoni Sagarna

Zer da Videotex Sistema

Zenbait datu-basetan kokatutako informazioatelefono bidez konektatutako terminaletatik kon-tsultatzea ahalbidetzen duen sistema informatikoada.

Datu-baseko informazioa zerbitzari deritzonekipo batek bidaltzen du telefono-sarera. Erabil-tzaileak informazioa kontsultatu ezezik zerbitza-riarekin elkarrizketa-moduan ere lan egin dezake.

Elkarrizketa honetan zenbait kasutan tran-sakzioak ere burutu daitezke; erosketa-aginduakemateko esate baterako. Beste zenbait eragiketa bu-rutzea ere posible izaten da, hala nola mezularitzaz,posta elektronikoaz edo softwarearen telekargazbaliatzea.

Erabiltzaileak 1.200 baud-eko abiaduraz ja-sotzen du informazioa eta 75 baud-etan igortzen.Zerbitzariak eskaintzen duen informazioa zuhaitz-forman eratutako orrialde-multzo baten tankerakoaizaten da. Erabiltzaileak zuhaitzaren adarrak korrituzedo orrialde jakinak eskatuz kontsultatzen du in-formazioa.

Norma desberdinak Europan

Videotex sistema Britainia Haundian sortu zenPrestel normarekin 1982an eta berehala izan zuenarrakasta, baina aurrerapenik handiena Frantzian egindu azken urteotan. Azken datuen arabera, 3.300.000erabiltzailetik gora daude jadanik herrialde horretan.

Sistema hauek beren artean ez dira bateragarri.Norma bakar batera heltzeko egin diren ahaleginekez dute emaitza osabeterik sortu. Gaur egun lortuaden normalizazio-mailaren arabera diferentzia na-barmenak daude sistemen artean.

Alderdi batetik alemanek sortutako CEPT-1norma dugu. Honako hauek dira bere ezaugarriak:

– terminalaren pantaila 40 edo 80 zutabetan eta 24errenkadatan banatzen da.

– karaktere alfanumerikoak eta marrazkiak erre-presenta daitezke koloreak erabiliz.

Norma honetan oinarritzen dira AlemaniakoErrepublika Federaleko, Austriako, Norvegiako,Suitzako eta Espainiako sare publikoak.

INFORMATIKA ETAHIZKUNTZA Videotex sistemaren etorkizun hurbila

Andoni Sagarna

Ordenadorea lagun, testu–zuzenketanXabier Artola

Mikroinformatika eta zenbaitkomunikazio–arazoA. Arruabarrena, G. Buldain, L. Gardeazabal,E. Gomez & J. Gonzalez Abascal

Lengoaia naturalaren ordenadore bidezkoaplikazioakKepa Sarasola

I

IV

VIII

XII

Frantzian erabiltzen den normari CEPT-2 derit-zo eta CEPT-1 delakoak baino mosaiko larriagoa(40x24) eta kolore gutxiago ditu. Sistema hau aipat-zerakoan Antiope, Teletel eta Minitel izenak ereerabiltzen dira.

Prestel sistemak Britainia Haundian, Belgikan,Danimarkan, Holandan, Suedian eta Italian aurkitzendira.

Espainian sare publikoak CEPT-1 norma hauta-tu badu ere, badira CEPT-2 normaz baliatzen aridiren erakunde pribatuak (Lankide Aurrezkia gureartean).

Espainiako Estatuan arazoa nola dagoen

Badirudi Espainiako Estatuan iluntasuna izandela orain arte behintzat nagusi. Telefonikak aginduazuen 1982rako sare publikoa prestatua izango zuela,baina ez zuen bere promesa bete; ezta gutxiagorikere.

1987ko uztailean definitu ditu azkenean bereerizpideak eta oraingoz sare publikoak behin-behineko funtzionamendua besterik ez du.

Espainiako Telefonikak Ibertex izeneko Video-tex zerbitzu publikoa jarri du martxan. Zerbitzu honekCEPT-1 norma erabiltzen du. Honek, Ibertex-ekeskaintzen dituen zerbitzuez baliatu nahi duten zer-bitzariek eta erabiltzaileek norma hori bete behardutela esan nahi du. Ekipoen arteko bateragarritasunabermatzeko, Telefonikak pasarazitako kalifikazioteknikoko probak gainditu izana eskatuko zaie, baiterminalei, bai zerbitzariei.

Telefonikak berak ere saltzen ditu terminalak,baina erabiltzaileak aukera ditzake beste batzuk,Telefonikak homologatutakoak izanez gero.

1. Irudiak erakusten du zerbitzariak eta erabilt-zaileak Ibertex zerbitzuaren bidez nola konektatukodiren.

Zerbitzariak IBERPACekin konektatzen diraeta 2400, 4800 eta 9600 baud-eko abiaduraz lanegiten dute. IBERPAC Telefonikaren paketeak trans-mititzeko sarea da, Frantzian TRANSPAC denarenbaliokidea. Zerbitzarien eta IBERPACen artekokonexioa X-25 sarearen bidez egiten da. Honekerabiltzaileak zerbitzua erabilera-denboraren arabe-ra soilik ordaintzen duela esan nahi du eta ez denbo-raren eta distantziaren arabera.

Erabiltzaileak Telefonikari ordainduko dio zer-bitzuaren kostua eta honek zerbitzariari ordaindukodio, informazioagatik ordaindu beharreko zerbitzuadenean.

Erabiltzailea sare telefoniko konmutatuaren etaC.A.I. (Centros de Acceso Ibertex) delakoen bidezsartuko da sistemara.

Orain arte iluntasun handiak zeuden Espainianvideotex sistemak izango zituen ezaugarriez. Ba-zirudien Telefonikak bere sistema muntatuko zuelaeta beste inork ez zuela sistemak jartzeko esku-biderik izango. Hala ere, Telefonikaren moteltasunakluzetsita, batzuek ekin egin diote zerbitzuakeskaintzeari (Banco de Santander, Lankide Aurrez-kia, etab.), normen aldetik nork bere aukera eginduelarik. Lankide Aurrezkiak CEPT-2 norma auke-ratu zuen, esate baterako.

Momentu honetan gauzak argiago daudela di-rudi: Telefonikak Ibertex sistema eskaintzen du etahonen abantailez baliatu nahi duenak (X-25 sarearenerabilera, erabiltzailearen fakturak bateratzearen, h.d.kiosko-sistema deritzonaz baliatzearen abantaila),bai zerbitzariaren aldetik, bai terminalaren aldetik,Telefonikak homologatutako ekipoak erabili beharditu, Telefonikari erositakoak izan ala ez.

Spritel-ek antolatutako hitzaldietan zenbaithizlarik, honako planteamendu hau egin zuen:

1. irudia.

"Videotex sistema Es-painian hedatuko bada ezinzaizkie erabiltzaileei era-gozpenak jarri, normak di-rela eta ez direla. Bateragarri-tasun-arazoak zerbitzari-mailan konpondu behar dira.Bestalde, hor daudeEuropako herrialde desber-dinetako normen artekodiferentziak. Beraz batera-garritasun-arazoak kon-pondu beharra bestela ereazalduko da (eta eleanizta-sun-arazoena ere berdin).Horren irtenbidea normenbihurketa-sistemetan aurki-tu behar da."

Berez, hitzaldi hauetan zerbitzari-ekipamenduakaurkeztu dituzten etxe gehienek norma desberdinekinlan egiteko aukera azpimarraztu zuten.

Etxe askok videotex-terminal berezituak es-kaintzen dituzte, eta hauetako batzuk multistandard-ak dira, baina garbi ikusten da videotex-arenerabiltzaile potentzialen artean multzo ugari eta inte-resgarri bat (Espainian 200.000tik gora) mi-kroordenadore pertsonalen jabeek osatzen dutela.Hauek videotex-a erabiltzeko ez dute beste terminalbat erosi beharrik. Aski dute modem egoki bat mik-roordenadoreari jartzea eta komunikazio-softwareegokia erabiltzea. Dagoeneko horrelako produktueneskaintza badago merkatu espainiarrean. Adibidez,Kortex etxearena eta Bilboko CEINSAk saltzen duenVidicom-en Rafi izeneko modem-a.

Beste erabiltzaile batzuek, berriz, ASCII ter-minalak dituzte. Hauek ere balia daitezke videotex-az. Jakina, beren terminaletan ezin jaso ahal izangodituzte koloreak eta grafikoak, baina informazioprofesionalean kasu askotan hori ez da haininportantea izaten.

SPRITELen balio erantsiko sarea

SPRI sozietateak Komunitate Autonomoan te-lematikaren erabilera sustatzeko eta industria tele-matikoaren garapena indartzeko SPRITEL programaantolatu du. Helburu hauekin zenbait ekintza-motamartxan jartzeko asmoa du: erabiltzaileei denboraldibatean terminalak doan uztea, Kontsultategi bat jart-zea, erakusketak eta mintegiak antolatzea, zerbitza-riak muntatu nahi dituztenei dirulaguntzak eta kredi-tu erosoak eskaintzea, eta gauza guzti hauekin bateraoso interesgarria izan daitekeen balio erantsiko sarebat eratzea.

SPRITEL sare honen bidez Gasteizen, Bilboneta Donostian egongo diren sarrera-puntu (telefono-zenbaki) batzuetara deituz erabiltzaileak IBERPACX-25 sarrera konektatu ahal izango dira eta horretazgainera SPRITELek jarriko duen norma-bihurgailubati esker beste norma batzuen arabera funtzionatzenduten bertako edo atzerriko sistemetara ere bai.

Abiaraztea zaila

Frantzian videotex-ak izan duen arrakastarenondoan Espainia eta Hego Euskal Herria oso atzeradaude, zalantzarik gabe. Egoera honen errudunikhandienak Espainiar Administrazioa eta Telefonikadira, panorama argitzeko ezer gutxi egin dutelako.Alabaina, miresgarria izango omen den 1992. urtehorrek eta aukerak galtzen ari ziren enpresek bultza-tuta, gauzak argixeago daudela dirudi.

Beste arazo bat merkatua nola abiarazi da.Askotan aipatu izan da sorgin-gurpil bat dagoela hor:

erabiltzailerik ez dagoenez ez dago zerbitzurik eta,jakina, zerbitzurik gabe ezin izan erabiltzailerik.

Hitzaldi batean hizlari batek esan zuen bezala,arazo hori ez da berria; beste hainbeste gertatzen zentelebistarekin ere eta kasu hartan badakigu nola hautsizen zorgin-gurpila: TVE bere telebista-saioak ema-ten hasiz, noski.

Hau egia izan daiteke, baina norbaitek zeragaldetuko du: ea aurreneko urteek sosik ere emangoez dutela jakinda ekimen pribatuko proiekturik sor-tuko den. Batzuk prest egon daitezke, zerbitzu-motahau irudia lantzeko bidetzat hartuko dutelako,erabiltzaile-talde itxiekiko harremanak hobetzekoegokia izango delako, etab.

Horretaz gainera, erakunde publikoen lagun-tzek garrantzi handia izan dezakete.

Seguraski videotex-ak gure artean datozenurteetan hazkunde handia izango duela esatea ez daarriskatuegia izango hazkundea termino erlatibotaramugatzen baldin badugu behintzat.

EUSKALTERM Euskal Teminolojibankua

EUSKALTERM Terminoloji Bankua, LankideAurrezkiaren egitura informatikoaren barnean in-tegraturik aurkezten den terminologi kontsulta-zerbitzua da.

Honako arlo hauek kontsulta daitezke:

* Ekonomia * Finantzak* Administrazioa * Enpresa* Estatistika * Zirkulazioa* Matematika * Fisika* Kimika * Biologia* Medikuntza * Teknologia* Filosofia * Psikologia* Linguistika * Zuzenbidea* Artea * Kirolak

Guztira 100.000 kontzeptu baino gehiago, on-dorengo hizkuntza hauetan: Euskara, espainiera,frantsesa eta ingelesa.

UZEIk landutako terminoloji banku hau eus-kara gaur eguneko gaietan erabili behar duen edo-norentzat baliozkoa da.

Konexioa bi modutara egin daiteke:

a) Minitel-aren bidez, hau da, telefonoari konek-tatutako terminal txikiaren bidez.

b) Mikroordenadorearen bidez, hau da, modem ba-ten bidez.

1. Terminala piztu.

2. Telefonoa altxa eta seinalatutako zenbakia markatu.

3. Dei-tonua(k) hartzen da, altua eta baxua.

4. "KONEXIO/AMAIERA" tekla sakatu."KONEXIOA EGINA" agertzen da pantailan.

5. Telefonoa eseki.

MINITEL-AREN BIDEZKO KONEXIOA

ORDENADOREA LAGUN,TESTU-ZUZENKETAN

Xabier Artola*

Edozein testuk –honek ere bai, noski– izan du argitara aurretik zuzentze-prozesubat edo beste. Denok ezagutzen ditugu zerbait inprimarazitakoan inprimategitik buel-tan etorri ohi diren behin-behineko proba direlako horiek; behin-betiko alearen inpri-maketari ekin aurretik egileak edo, kontu handiz erreparatu eta txukun-txukun zuzen-du beharrekoa alegia. Hala ere, askotan –beti ez esatearren– zer edo zer itzuri egitenzaio zuzentzaile horren begiratuari, eta nekez aurkituko dugu inolako hutsik gabeko

testurik.

Gaur egun, gero eta gehiago, testuak konputa-gailuratu egiten dira testu-prozesaketarako progra-ma baten laguntzaz, programa horiek ondorengozuzenketa- eta orrazte-lanetarako izugarrizko erraz-tasun eta laguntzak eskaintzen dituztelarik.

Euskarazko testugintzan, edozein hizkuntza-tako arazoez gain (tekleatze-erroreak eta abar) bes-telako zenbait ere ageri dira zuzenketaren alderditikbegiratuta. Horra hor, besteak beste, testua maki-naratu edo inprimategian konposatzen duen pertsonaalfabetatu gabea –edo erdalduna– izateak ekarri ohidituen era guztietako hutsegiteak, hizkuntzaren egun-go batasun-egoera bereziari dagozkion arazoak, azkenurteotan euskara hainbat eta hainbat eremu berritarazabaldu delarik horrek berekin dituen problemaguztiak, eta abar eta abar.

Guzti hori dela eta, oraindik era askotako "irre-gulartasunak" ageri dira euskarazko testuetan. Geroeta gutxiago, hala ere. Ba bait dirudi arauak ezjakiteari edo axolagabekeriari zor zaizkion hutsakgero eta urriago direla. Baina zuzenketaren premiahor dago eta hor egongo da.

Eta ordenadoreak zertan lagun dezake? Lehenesan dugu gaur eguneko testugintzan ordenadoreagero eta maizago erabili ohi dela testu-prozesa-ketarako programek eskaintzen dituzten erraztasunakdirela eta. Erraztasun horien artean besteak beste,hauek ditugu: testuaren formatua egokitzeko, testu-zatiak batetik bestera aldatzeko, testu osoa berridaztenibili gabe testu-puska berriak txertatzeko etaabarretarako laguntzak. Horrez gain, zenbaithizkuntzatan –batez ere ingelesez, jakina, baina baita

* Xabier Artola Informatika-Fakultateko irakaslea da.

gertuagoko erdaretan ere– idazten dugunarenortografia automatikoki egiaztatzeko aukera ematenduten sistemak agertzen ari dira. Sistema horietakobatzuk urrutirago joan nahi dute, puntuazio, sintaxieta estiloaren aldetiko zuzenketan ere laguntzakeskaintzen dituztelarik.

Beraz, testu-prozesaketarako programen me-nuetan zuzenketa ortografikoa egiteko aukera izangodugu hemendik aurrera, baina bistakoa da laguntzahori emango duen sistema ez dela hizkuntza guz-tietarako; hizkuntza bakoitzerako bertsio desberdinaeduki beharko duela baizik. Eta euskararentzat, nereustez, hemen egiten ez badugu jai daukagu, puskabaterako behinik behin. Aurki izango ditugu –da-goeneko badira– laguntza hori eskainiko digutensistemak, beren erdarazko jatorrizkoetan aukera horiematen badute ere.

oazen bada zuzenketa automatizatu nahihonek zer-nolako arazoak aurkezten dituen ikustera.Oraingoz ortografiaren alorrera mugatuko gara.

Bi motatako programak edo sistemak dauz-kagu: alde batetik, ortografi egiaztatzaileak, hau

programak izatearena da. Hau da, hitz bat zuzenidatzita dagoen ala ez jakiteko, hiztegira jotzen da:hitza han aurkitzen bada ontzat ematen da eta bestelaez.

Hiztegiaren erakuntza oso garrantzi handikoada sistema hauetan. Izan ere, hiztegiaren neurriaerabaki funtsezkoa gertatzen bait da: hiztegi horretanzer sartu eta zer ez?. Gehiegi pentsatu gabe onena"dena" sartzea dela ematen du. Baina berehala kon-turatuko gara hori egitearen arriskuaz: hitz zaharkituasko edukiko ditu hiztegi horrek, alferrik gehienak,eta oker idatzitako hitz arruntak ontzat emateko po-sibilitatea handiagoa izango da. Euskara, adibidez:

'aueta' hitza hiztegian izanik

aueta (BN-gar), augeta (BN-sal) serenata, albora-da / aubade, sérénade (Azk.)

'auetako' hitza onartu egin beharko du, 'haueta-ko' idatzi ordez hutsegitea dela askoz seguruagoizanik ere.

Hiztegi urriegiaren akatsak ere nabarmenak dira,ongi idatzitako hitzak (hiztegian ez daudela eta)txartzat jotzeko duen arriskuarekin.

da, testua emanik testu horretan okeridatzita ageri diren hitzak ezaguteraztendizkigutenak, ondoren geronek zuzendubeharko ditugularik. Bestetik, ortografizuzentzaileak ditugu edo ortografi egiaz-taketa egiteaz gain zuzenketa orde-nadorearekiko elkarrekintzan egitekoaukera emango digutenak, horretarakooker idatzitako –edo okertzat jotako– hi-tzaren ordezko posibleak ere proposatuz.

Arlo honetan estreinako ikerlanak1957koak dira. Lehen produktu bukatuaSPELL izeneko programa (1971) da.

Aurren-aurreneko programen zere-gin bakarra, testu bateko hitz desberdinenzerrenda (agerpen-maiztasunaz ordenatua,jeneralean) ematea zen. Gero pertsonarenbatek pazientzia handiz zerrenda horiaztertu egingo zuen eta oker idatzitakohitzak topatu (kontuan izan okerrakzerrendaren azken aldean agertuko zirelaberen maiztasun txikia zela medio).Ondorengo programak hitzen nolabaitekoazterketa egiten hasi dira (digrama etatrigramen azterketan oinarriturik batez ere,hau da, letra-bikote eta letra-hirukotedesberdinek hizkuntza bakoitzean dituztenmaiztasun desberdinak kontutan hartutakalkula bait liteke hitzaren berezitasun-indize bat) oker idatzita egon litezkeenakbakarrik zerrendatuko dituztelarik. Bainagaur egungo programen berezitasunikbehinena, hiztegia erabiltzen duten

Honetaz gain, sistema hauen eraginkortasunaribegira bistakoa da egin beharreko lanik kritikoenetakobat hiztegiko bilaketa horixe dela, eta beraz, hiztegia-ren neurria eta antolaketa oso faktore garrantzizkoakgertatzen dira. Bilaketan denbora irabazteko usuenerabilitako estrategia, maiztasunik handieneko hit-zen tratamenduan datza: azterketa estatistiko batenbitartez hitz horiek zeintzuk diren jakingo dugu etahiztegian egin beharreko bilaketa bi mailatan bereiz-tuko da: lehenik ea testuko hitza maiztasunik handie-neko horien artean dagoen begiratuko da (bilaketahau aguro burutuko da, hainbeste hitz ez dira eta), etaez badago (eta orduan bakarrik) hiztegi orokorrerajoko da. Maiztasun handieneko hitzen azpihiztegihorretan 250etik 500era bitarteko hitz-kopurua edukiliteke, testuko hitzen %50 gutxi gorabehera horienartekoa suertatzea espero delarik.

Orainarte, ortografi egiaztatzaileetara mugatugara. Baina gaur egun salgai dauden programa gehie-nek elkarrekintzazko zuzenketarako laguntza ereematen dute: ortografi zuzentzaileak ditugu. Hauenberezitasuna, lan egiteko eran datza. Programak or-tografiaren egiaztapena egiten duen bitartean erabilt-zailea pantaila aurrean ari da. Programak hutsen battopatu orduko, pantailan hitza nabarmen erazi etaerabiltzaileari hitz horri zer egin behar dion galdetu-ko dio. Orduan erabiltzaileak aukera desberdinakditu: hitza zuzendu dezake edo sistemari hitz horrenordezko posibleak eman diezazkion eskatu eta gerohorien arteko bat –zuzena, noski– hautatu. Hitza berehorretan uzteko aukera ere ez zaio ukatuko. Gainera,sistema gehienek maneiatzen dute erabiltzailearenhiztegi delako bat, non erabiltzaileak sistemak eza-gutzen ez duen eta berak erabili ohi duen zenbait hitzsar dezakeen. Handik aurrera berriro agertutakoan,sistemak ez dizkio okertzat hartuko.

Guzti honen aurrean, bada zenbaithilabete euskararentzako zuzentzaile ortografikoalehen helburutzat duen proiektuari ekin zaiola.

Proiektu honetan partaide APIKA informatika-eremuko zerbitzu-enpresa, UZEI eta DonostiakoInformatika-Fakultateko lengoaia naturalarenprozesamenduaren alorrean diharduen taldea dira.Esan bezala, talde honen lehen asmoa ortografizuzentzaile elkarreragilea ordenadorearen laguntzazeuskaraz idazten duen orori eskaintzea litzateke.Garbi gera bedi oraingoz ortografiaz besterik ezgarela ari eta, beraz, hitz bat (zuriguneen artekokaraktere-segida) ontzat emateko karaktere-segidahorri erreparatzen zaiola, hitz horren testuinguruazezertarako jabetu gabe. Nere eritziz, euskarazkotestuetan ageri diren huts asko eta asko honelazuzentzea ez da posible, sarri sintaxiari edo besteridagozkion hutsak dira eta. Esaterako, iraksakuntza,aztelehena, edo emen idatziz gero okertzat joko dira,baina ez da inolako hutsik harrapatuko zu esan didazubezala, gaur astelehena da bezalako esalditan; hitzakbanan-banan hartuta onesteko modukoak bait dira.Horrelakoei antzeman ahal izateko, hiztegi-infor-mazio ortografiko soilaz aparte bestelako informazioasko da beharrezkoa; perpausaren analisi morfo-sintaktikoak emandakoa besteak beste. Utz dezagunbada hau geroxeagorako; ez bait da lan makala, nahizeta egunen batean horri ere heldu beharko zaion.

Gorago proiektuan partaide den lengoaia natu-ralaren tratamenduaren alorreko taldea aipatu dugu.Informatikaren munduan erabili ohi diren lengoaiaartifizialak direla medio, hizkuntza arruntari buruzhitz egiteko lengoaia natural delako deitura bitxiasortu da. Hizkuntzaren ulermena eta hizkuntzarensorkuntza automatikoaz diharduen arlo honen ga-rrantzia gero eta handiagoa da. Ordenadoreekin len-goaia naturalez (euskaraz gure kasuan) komunikatuahal izateak berez duen garrantzia du alde batetik, etahizkuntzaren beraren ezagumendu teorikoari orde-nadoreen logika eta sistemetara egokitze horrek egi-ten dion ekarpena bestetik.

Lengoaia naturalaren prozesamenduaren lan-eremu honetarako ere zenbait tresna eta sistemaorokor egonagatik, hizkuntza bakoitzak behar du

bere azpiegitura berezia: oinarri-oinarrizkoak edo-zein hizkuntzatan analizatzaile morfologiko etasintaktiko automatikoak dira. Ondoren etorriko dirasemantikaren eta pragmatikaren arazo nahasiagoak.

Euskara bezalako flexio-maila handiko hiz-kuntza batek, problema morfologiko bereziak aur-kezten ditu bere tratamendu automatikoari aurre eginnahi zaionean. Problema horiek ebatziz gero ordea,morfologi mailako analisitik beretik lortzen deninformazioa askoz ere aberatsagoa gertatzen damorfologia xinpleagoa duten beste hizkuntza ba-tzuetan baino. Informazio hori garrantzi handikoa daberriz analisiaren ondorengo mailetan, hau da,hizkuntzaren sintaxia eta semantika aztertu nahidirenean. Gurea bezalako hizkuntzetan analisi mor-fologikoa da hizkuntzaren tratamendurako edozeinsistemak ebatzi beharko duen lehen arazoa.

Bestetik, zuzentzaile ortografikoak behar duenhiztegiaren neurrien garrantziaz aritu gara lehenago.Bistakoa da euskara bezalako hizkuntzetan hitzbakoitza bere flexio guztiekin (eta deklinabide-mailako flexioez besterik ez gara ari) hiztegiratuzgero hiztegia ikaragarri haziko dela, bertan bilaketakegiteko denbora ere luzegoa izanik. Beste hizkuntza

batzuetan (pentsa adibidez ingelesaren morfologian)arazo hau gutxietsi egin dute eta batzuetan hitz-forma guztiak hiztegian sartu izan dituzte. Mor-fologia konplexuagoko hizkuntzetan ordea, problemahoni behar den bezala heldu behar zaio eta hiztegianlemak besterik ez dira edukiko, tratamendua zailagogertatuko bada ere.

Esandakoaren arabera, hitz baten zuzentasunortografikoa egiaztatzea ez da hitz hori hiztegiandagoela ziurtatze soila izango. Izan ere, hitz osoak ezbait du hiztegian zer egonik. Hitzaren erroa lemenhiztegian dagoela gehi lema horri lot lekizkiokeenatzizkien segida duela atzetik izango da egiaztatubeharrekoa, hitza ontzat emango bada. Beraz hitzarenzuzentasuna egiaztatzeko hitzaren analisimorfologikoa (oso-osoa ez bada ere) burutuko da.

Ikusten denez, analizatzaile morfologikoa etazuzentzaile ortografikoaren arteko lotura izugarriestua da eta batabestearen azpiproduktu gisa ikusdaiteke. Bi horiek izan nahi lukete bada, aipatutakotalde honen lehen emaitzak; euskararen tratamenduautomatikoaren bidea urratzeko lanean abiapuntuhain zuzen.

MIKROINFORMATIKA ETAZENBAIT

KOMUNIKAZIO-ARAZOA. Arruabarrena, G.Buldain, L.Gardeazabal, E.Gómez. J.González Abascal*

Informatika, ordenadorea, mikroprozesadoreak, ... arruntbihurtzen ari diren hitzak ditugu. Teknika horietan oinarriturik,hamaika aplikazio daukagu jadanik kalean. Ondorengo orrial-deetan, aplikazio berezi bat azalduko dugu; normaltzat hartzenditugun ahalmen fisikoak murrizturik dituzten pertsonentzakolaguntza teknikoen garapena, hain zuzen ere.

Komunikazio-arazoak

Pertsonen arteko harremanetarako erabiltzen diren bideenartean ahotsa dugu garrantzitsu edo erabiliena, idazmena osa-garria delarik. Baina batzuetan bi espresiobide horiek itxitaegoten dira. Hori gertatzen da, adibidez, garun-paralisia nozi-tzen duten zenbait pertsonengan, beste akatsen artean min-tzamen edo idazmenerako behar den gorputzaren mugimendu-kontrola ez edukitzeagatik. Horregatik, beren bizitza erabathertsia da; besteekiko dauzkaten harremanak zaildurik baitdaude oso. Ezin bait dute mintzatu edo idatzi eta, kasu larriene-tan, ezta mugimendu kontrolaturik egin ere.

Duela bi urte Informatika-Fakultate eta ASPACEren artekoproiektu bati hasiera eman zitzaion, pultsadore bakar batenbitartez kontrola litekeen komunikaziorako tresneria bereziagaratzeko asmoz. Proiektu hori bi adarretan zegoen banaturik:alde batetik hardware komertzialaren egokitzapenean eta beste-tik komunikaziorako hardware bereziaren eraikuntzan.

Komunikazio-arloa oso zabala denez, gure lana hiru ata-letan banatu dugu:

° testu-edizioa: komunikagailuak, hau da, idazteko edo berenahiak komunikatzeko erabil daitezkeen tresnak.

° ordenadoreen erabilpena, tresna hauek beren beharrei ego-kituz.

° inguru-kontrola, bizitza arruntean egiten dugun milaka ekint-za sinpleen laguntza.

Hauxe izan da gure helburu nagusia: arlo horietan gaitasuneza nozitzen duten pertsonei ahal den autonomiarik handienaeskaintzea; beren mugimenduen kontrolik ez daukatenei zu-zendurik batez ere.

Komunikagailuak

Komunikagailu elektronikoa, pantaila batean esaldiak idaz-ten dituen tresna da. Esaldi edo mezuak idazteko, erabiltzaileakpultsadore bakar bat erabiltzen du, ez bait dezake teklatu arrunta

kontrola (bestela, idazmakina erabiliko luke, adibidez, berekomunikaziorako). Karaktere bat idatzi ahal izateko, komuni-kagailuak karaktere-multzoa banan-banan eskainiko du berepantailan. Erabiltzailea zai egongo da berak idatzi nahi duenkarakterea pantailan agertu arte, eta orduan, berak kontrolatzenduen pultsadorea sakatuko du. Horrela, beste karaktere batgehituko du idazten ari den esaldian.

Pantaila bi zatitan banaturik dago. Goiko partea, esaterako,esaldiak idazteko libre dago eta beheko partea karaktere-auke-raketa gauzatzeko da. Karaktere-multzoa egitura matrizialeankokaturik dago. Komunikagailuak, lehenbizi, lerroz lerro es-kainiko ditu karaktereak. Pultsadorea lehenengo aldiz sakatzendenean, berriz, karakterez karaktere hasiko da eskaintzen auke-ratutako lerroaren barnean. Prozesu honi ekorketa deitzen dio-gu. Horregatik, karaktere bat idazteko bi aldiz sakatu behar dapultsadorea: lerroa aukeratzeko lehenengoan eta karaktereabigarrenean. (1. irudia)

1. irudia. Komunikagailu eramangarriaren egitura orokorra. Pantailabi zatitan banaturik (testua idazteko eta karaktere-aukeraketa burutze-ko) guztia pultsadore batez kontrolaturik.

Esaldiak letraz letra osatzen dira, beraz, idazketa-prozesuhau nahikoa geldoa da. Prozesua azkartzeko, karaktereak ezdaude alfabetoaren arabera kokaturik; beren erabilpen-maiz-tasunaren arabera baizik. Adibidez, euskaraz e bokala f kon-tsonantea baino askoz erabiliagoa da, eta hori medio, matri-zearen lehenengo posizioetan ageriko da, azkarrago idazteko.(2. irudia).

Karaktere bat idazteko itxoin behar den denbora, hauxe da:

T = (LZ + ZZ) * Titx

* Donostiako Informatika-Fakultatea

2. irudia. 4x7 matrize batentzako, egitura matriziar egokiena euskaraidatziaren letra bakoitzaren maiztasuna kontutan harturik.

non LZ karakterea dagoen lerro-zenbakia, ZZ zutabe-zenbakiaeta T

itx komunikagailuak erabiltzen duen eskaintza-denbora

diren.

Adibidez, irudian agertzen den karaktere-multzoa erabiliz,n bat idazteko behar den denbora hau da:

(2 + 2) * Titx

= 4 * Titx

≈ 4 s

(Titx

= segundo bat, hartzen baldin badugu) n karakterea bi-garren lerroko bigarren letra bait da.

Komunikagailuaren funtzionamenduan badago oso garran-tzitsua den parametro bat: T

itx eskaintza-denbora, hau da,

komunikagailuak pultsadorea ea sakatzen den itxaroten duendenbora, erabiltzaileak momentu horretan "aktibaturik" dagoenkarakterea aukera dezan. Pultsadorea sakatzen ez bada, hurren-go karakterea aktibatuko du. Parametro horrek erabiltzailearenkontrolpean egon behar du zeren eta hasieran ezin bait dukomunikagailua oso azkar maneiatu. Gero, ikasketa-prozesuaaurrera doan heinean, denbora hori asko labur daiteke. Horrega-tik, komunikagailua T

itx kontrolatzen duen funtzio batez horni-

turik dago, erabiltzaileak makina bere beharretara egoki dezan.

Letraz aparte, erabiltzaileak kontrol-funtzio batzuk ereerabil ditzake testu-idazketa erosoagoa izan dadin: karakterebat ezabatzeko, testuan zehar kurtsorea mugitzeko, maiuskula//minuskula aukeratzeko, eta abar. Edizio-funtzio hauek eresekuentzialki aukeratu behar dira, beste karaktereak bezala(irudian letra grekoz adierazita daude).

Azaldutako karaktere eta funtzio guztiak ez dira pantailabatean sartzen. Horregatik, bi sailetan (edo gehiagotan) daudekokaturik. Lehenengoan, irudian agertzen denean, letrak etazenbait kontrol-funtzio agertzen dira. Bigarrenean, berriz,zenbakiak, karaktere ortografikoak eta kontrol-funtzio gehia-go. Beraz, sail batetik bestera pasatzeko kontrol-funtzio bat izanbehar da. Aukeratuz gero, pantailan agertzen diren karaktereakaldatu egiten dira, beste sailekoak ager daitezen.

Testuen aurreidazketa

Testuen idazketa azkartzeko badago zenbait aukera etahauen artean predikzioa edo aurreidazketa dago. Teknika hauzertan den argitzeko, jar dezagun adibide bat.

Eman dezagun orain arte honelako testu bat idatzi dugula:

Mesedez, ireki le_

Hori irakurrita, ezer gehiago idatzi gabe denok asma deza-kegu ireki behar dena zer den. Zergatik ez du, bada, komu-nikagailuak berak hitza bukatzen?. Ideia hau inplementatzekoeman dezakegun lehenengo pausoa, komunikagailua hiztegibatez hornitzea izango da, non hitzak eta beren erabilpen-maiztasuna aurkituko bait dira. Orduan, komunikagailuak berehiztegiaren barnea miatuko du posible diren hitzak bilatzeko.Letraz letra idazteko aukeraz gain beste aukera bat eskainikodu: hitzen hautaketa.

Goiko esaldia bukatzeko, adibidez, bere hiztegitik hartu-tako hitz hauek eskain ditzake (le-z hasten direlako eta berehiztegian le-z hasten direnen artean maiztasunik handienadutelako):

leihoa lehena lehoia lehengusua

Horrela, erabiltzaileak lau hitz horien artean aukeratu ahalizango du, eta pultsadorearen sakatze batez hitz osoa idatzikodu. Berak idatzi nahi duen hitza hor aurkitzen ez bada, lehenen-go bideari jarraituko zaio, beste letrak banaka idatziz.

Teknika hau are eta eraginkorrago egiteko, adimen arti-fizialaren erremintak erabil ditzakegu. Hauen bitartez, aurrei-dazketa burutzeko ez dugu hitzen maiztasuna bakarrik kontu-tan hartuko; baizik eta esaldiaren zentzua ere bai. Horrelaizanik, eta lehenengo adibideari jarraituz, komunikagailuakidazteko aukera bat bakarrik eskainiko luke: leihoa. Ez bait duzentzurik lehena, lehoia edo lehengusua irekitzeak.

Mezu estandarrak

Arestian azaldu dugun esaldiaren eraikuntza letraz letraegin da, prozesu honen bitartez edozein esaldi idazteko gauzaizan dadin. Badago, hala ere, "esaldi eginak" azkar idaztekobeste aukera bat, hots, karaktere bat aukeratzerakoan esaldi osobat pantailan agertzea.

Adib. A aukeratzen da eta Piztu Argia !agertzen da pantailan

Komunikagailua horrela erabili nahi bada, esaldiak bimailatan antolaturik aurkituko dira, esaldi-hiztegi bat osatuz:gaiak eta esaldiak. Lehenengo karaketere-aukeraketaz, "gaia"aukeratzen da eta bigarrenetan esaldia bera. Modu honetan,komunikaziorako testu estandarrak oso era eraginkorrean idatzdaitezke, baina esaldi-multzo tinko bati loturik. Esaldi-multzohau kargatu egin behar da hasieran komunikagailuan eta pertso-na konkretu bati egoki dakioke.

Mezuen aurkezpena

Eraikitako testu guztiak komunikagailuaren pantailan agert-zen dira. Pantaila hau LCD (kristal likidozko pantaila) display-a izango da eta beharrezkoa bada, koloretakoa. Baina badaudebeste aukerak ere. Eraikitako esaldiak inprimagailu batera bidaldaitezke, testuak etxean edo eskolan paper gainean uzteko.Ahots-sintetizadorea ere erabil daiteke irteera bezala, egindakoesaldiak "ahoskatuak" izan daitezen (behar bada kalean erabilt-zeko) eta abar. Posibilitate guzti hauek erabiltzailearen eskudaude, testu bat idatziz gero behar den bezala ateratzeko.

ORDENADOREEN ERABILPENA

Komunikazio hitza zentzu zabalean hartzen badugu, orainarte aipatutako komunikazio-prozesuaz gain beste komuni-kazio–beharrak ere baditugu. Adibidez, gure inguruan dauz-kagun tresnekiko komunikazioa. Tresna horien artean orde-nadorea dugu, gaur egun, garrantzitsuenetako bat.

Gure aginduak ordenadorera bideratzeko erabiltzen dugunohizko bitartekoa teklatua da. Baina, idazmakinan bezala, te-klatua maneiatzeko behatzen mugimendu-kontrol zehatza behardugu. Kontrol hori ezinezkoa suertatzen denean eta eskuen edo

kontrolatzeko, bi gauza egin behar dira:

° komunikagailua ordenadorearen sarrera bati konektatu (nor-malean RS-232-C sarrera/irteerari seriean)

° ordenadorean programa egoiliar bat egikaritu, horren bitartezkonputagailuak teklatutik espero dituen karaktereak komu-nikagailua konektaturik dagoen sarreratik irakur ditzan.

Horrela egiten bada, ordenadorearen pantailara bidalitakokaraktereak, bere teklatutik etorriko balira bezala ageriko diraeta komunikagailuaren pantaila teklatuaren karaktereak auke-ratzeko erabiliko da. Karaktere bat aukeratuz gero, ez da, lehenbezala, komunikagailuaren pantailara bidaliko; ordenadorerabaizik.

Ordenadorean egikaritzen ari den programa konkretu batektekla bat baino gehiago batera sakatzea eskatzen badu, hots<ctrl c> eta abar, orain banan-banan bidaliko dira, hau da <ctrl>eta <c>. Aipatutako programa egoiliarrak bi karaktereak lotukoditu karaktere bat osatzeko.

Horrela, pultsadore bakar batez kontrolaturik, edozein pro-grama erabil daiteke makina honen ahalmen guztia elbarrieieskainiz. (3. irudia)

ukabilen kolpe batez bakarrik balia gaitezkeenean, aukera bakarbat dugu: atzipen-sekuentzialean oinarritutako sarrera-sistemabat erabiliz ausazko atzipena erabiltzen duen sarrera-sistemaordeztea. Eta hori izan da arestian testuak idazteko erabilidugun sistema: karaktereak multzoka edo banan-banan eskaint-zea, pultsadore bakar batez kontrolatu ahal izateko.

Izan ere, karaktere bat idazteko komunikagailuaren eskain-tzari itxoin egin behar diogu. Beraz, komunikagailua orde-nadorerako sarrera-gailu bezala erabili nahi badugu, azken hau

3. irudia. Komunikagailua ordenadore pertsonalaren teklatua or-dezkatzeko. Komunikagailuaren pantaila teklatuaren karaktere-

aukeraketarako erabiltzen da, testuak ordenadorearen pantailan agertuz.

INGURUAREN KONTROLA

Azken zatian, kontrolatutako higidurarik ez daukaten per-tsonentzako ordenadorearen erabilpen berria komentatu dugu,pultsadore bat bakarrik erabiliz. Gure inguruarekiko dauzkagunharremanak bideratzeko badaude beste behar batzuk ere. Bat-zuetan oso ekintza sinpleak dira; esaterako gelako argia piztuedo itzali, leiho edo ate bat ireki edo itxi, pertsiana bat igo edojaitsi, telefonoa hartu edo zenbaki bat markatu, eta abar. Motahonetako ekintza guztiak betetzeko beharrezkoa da, nahitana-hiez, goian aipatutako higidura-kontrola. Gurpilezko aulki bati(edo ohe bati) loturik dagoen pertsonak ezin ditu erabat arruntditugun eragiketa horiek burutu eta are gutxiago bere eskuakkontrolatu.

Aurkezten ari garen bezalako sistema baten bitartez, etaizpi infragorrien igorle/hartzaile batzuetan oinarriturik, aginduguzti horien aukera errealitate bihurtzen da. Egunero erabiltzenditugu infragorrien igorleak gure etxeko gailuak kontrolatzeko.Adibidez, telebistako kanalak aldatzeko, edo garajeko atea

irekitzeko, eta abar. Egin nahi dena, beraz, argitan, ateetan,telefonoan eta abarretan, hargailu bat kokatuz igorle batezkontrolatzea da. Horrelako sistema erabiltzeko baldintza batbakarrik eskatzen da: teklatu bat kontrolatu ahal izatea. Pertso-na hauei bere bizitzako zenbait arlotan ahal den autonomiarikhandiena eskaini nahi badiegu, "ohizko" teklatua egokiagozaien sistema batez aldatu behar da, hots, aukeraketa sekuntzia-laz.

Azaltzen ari garen tresnan bertan, hirugarren posibilitatehau jar dezakegu. Berarekin lan egiten baldin bada, kontrol-pean dauden gailuak pantailan ageriko dira, gero ekorketasekuentzialaz aukeratu ahal izateko. Bat aukeratzen denean,komunikagailuak izpi infragorrien bitartez kode bat bidalikodio hargailuari eta azken honek dagokion sistema aktibatukodu: argia, atea, telefonoa, etab.

Kontrol hau gauzatzeko, etxebizitzatan edo ikastetxetanzenbait aldaketa egin behar da, hots, hargailuak kontrolatu nahidiren aparatutan kokatu behar dira. (4. irudia)

4. irudia.Inguru-kontrolainfragorri-igorle batenbitartez. Pantailankontrolpean daudengailuak agertzen, dirapultsadorea erabiliz bataukeratu ahal izateko.

KOMUNIKAGAILU ERAMANGARRIA

Artikulu honetan azaldu ditugun hiru funtzioak edozeinmakinatan eraiki daitezke egokitze-prozesu baten ondoren;pultsadore bat konektatuz eta dagokion softwarea garatuz.

Baina komunikazio-sistema eramangarria diseinatu nahibadugu (adibidez gurpilezko aulkian kokatzeko edo kaleanerabiltzeko), bide konkretu bat urratu behar da: diseinu berezieta egokia sortzearena. Hasieran esan dugunez, bi bideak landudira proiektu honetan.

Alde batetik, merkatuan dauden bi makina erabili dira.Bata, Sharp kalkulagailua eta bestea, Tandy ordenadore pertso-nala. Lehenengoan, 6 K RAM duen kalkulagailua, komunika-gailu sinple bihurtzen duen softwarea garatu da. Oso makinatxikia izanik (poltsikokoa) egokia da adibidez kalean erabiltze-ko. Bigarrenean, ahalmen handiagoa duen makinak (32 K

RAM, sarrera/irteera serie eta paralelo, modem-a), lehenen-goan ez bezala, ordenadore pertsonalaren teklatua -PC batekoahain zuzen- ordezkatzeko sistema ere diseinatu da.

Bestetik, arazo hauei dagokien diseinu berezi bat sortu da -JAL2- esandako hiru helburuekin: testu-edizioa, teklatuarenemulazioa eta inguru-kontrola. Horretarako, 64 K RAM, sarre-ra/irteera serie eta paralelo, 16 kanaleko infragorri-igorlea etaabar duen sistema bat osotu da, 8 biteko mikropresadorezkontrolaturiko sisteman. Azken diseinu honek posibilitategehiago ditu besteekin konparatuz (gailu batean komunikazio-funtzio guztiak biltzen bait ditu) eta eman behar direngarapenetarako abiapuntu bezala hartu da. (5. irudia)

ETORKIZUNA

Komentatu dugun kasua muturreko kasua izan da; pultsadorebat bakarrik kontrola bait daiteke. Baina badira bitarteko kasuakere; higidura-ahalmen gehiago dagoenean. Kasu hauetan ere,posible da pultsadore bat baino gehiago komunikagailurakonektatzea edo zenbait teklatu berezi, handiagotuak,ordenadorera konektatzea eta abar. Hartuko den irtenbideari,

bata edo bestea izan, behar bakoitzari bere erantzunaematea da eskatuko zaiona.

Momentu honetan, badago diseinatutako hard-ware eta softwarea erabiltzen dituen zenbait neska-mutil, nahiz eskolan, bere ikasketak aurrera ateratzen,nahiz ASPACEn bertan. Esperientziaren ondoriobezala, tresneria guzti hau aldatzen ari da, beharreihobeto egokitu asmoz. Beste tresna batzuk erediseinatzen ari gara, gurpilezko aulkiaren higidurak(aurrera, atzera etab.) kontrolatzeko: ahots-sin-tetizadorea duen komunikagailua, etab., gaur egunposible diren konponbideak beren eskutan jarri asmoz.

Beste teknologia berriak bezala, informatikak eregizartean eta gizakien artean agertzen diren diferentziasozialak zabal edo labur ditzake. Gure gizartearidagokio bata edo bestea aukeratzea.

Lan hau Aspace eta Informatika-Fakultatearen arteko elkarlanaren emaitza da eta IMI programaren dirulaguntza izan du.

5. irudia. JAL/2 komunikagailuaren egitura orokorra,non CPU, memoria, sarrera/irteera eta abar agertzenbait dira.

LENGOAIA NATURALARENORDENADORE BIDEZKO

APLIKAZIOAKKepa Sarasola*

Inprentaren sorkuntzak hizkuntzaren tratamendua eta zabalkuntza irauli zuen moduan, mendehonetan sortu den ordenadoreak horren pareko iraultza dakar. Etxeparek ospatu zuen euskarazko

lehenengo liburuaren inprimatzea, baina oraindik ezin aurkituko dugu ordenadore bidez lehen testuaaztertzea edo sortzea ospatuko duen Etxepare modernorik, nahiz eta oinarrizko zenbait lan euskara-

rentzat egokitu diren.

Testu-prozesaketarako baliabide berria den ordena-doreak, gaur egun erraztasun handiak eskaintzen ditu testuakkopiatu, zabaldu eta zuzentzeko, eta baita mila formatu edoitxura desberdinetan aurkeztu ahal izateko ere. Baina testu-edizioko baliabide horiek baino askoz ere lan bitxiagoak aztertzendituzte puntako ikertokitan, non helburu berriak hizkuntzaulertu eta sortzean kokatzen bait dira. Gizakien artekokomunikaziorako erabiltzen den lengoaia idatzi zein ahoskat-zeko, tresna lagungarriak eraikitzen ari dira. Ordenadorearenbetebeharra zuzentzeko behar den zehaztapena bigunago bihur-tuko duten bitarteko linguistikoak, proiektu ez eta errealitate

dira gaur egun. Bitarteko hauei esker, programak eraikitzekoprogramazio-lengoaiak ezagutzea ez da derrigorrezkoa izango.

Dena dela, azken urteotako lorpen hauek ez dira guztizorokorrak. Esaldi arrunt batzuk uler ditzakete honelako siste-mek, baina beti asma liteke ulertezin suertatuko zaien esaldirenbat. Aplikazio zehatz eta mugatu bati buruzko esaldiak erabilditzakete, baina mintzagai horretatik kanpo emaitza eskasaklortuko dira.

Bost urteko edozein umek hitz egiten eta ulertzen ondodakienez, hizkuntza erabiltzea lan erraza dela pentsatzen dugu,

* Kepa Sarasola doktorea Informatika-Fakultateko irakaslea da eta UEUko Informatika-sailburua

baina hori ez da horrela. Lengoaia ulertzea oso prozesu konple-xua da eta gaur eguneko ordenadoreak urrun ikusten ditu gizaadimenaren ahalmen linguistiko eta orokorrak.

Telebistako kirol-komentarista baten azalpena, 093telefonoan zer ordu den esatean duen leloa eta "100 metro"nobela euskaraz egon arren, bakoitzean erabiltzen diren hitzak,esateko erak eta esanahiak erabat desberdinak dira. Euskarazdakien edonork ez lituzke hiru kasuotako maila desberdinakbereiztuko (hirurak euskaraz daude eta), baina ordenadorebidez ulertzen saiatzen bada, desberdintasunak berehala naba-rituko ditu. Berez ordenadoreak ez dira hizkuntzaren zailtasunguztiei aldi berean aurre emateko gauza. Emaitza probetxuga-rriak lortzeko, ordenadorearen lana domeinu espezifiko etamugatu batean kokatu behar da. Etorkizunean, aplikazio muga-tuzko sistemak bilduz, lor litezke ahalmen handiagoko sistemaberriak, baina oraingoz martxan dauden aplikazio-motak hel-buru espezifikotarako dira eta beren arteko loturak hutseandaude.

1. taulan Lengoaia Naturalaren gaur eguneko apli-kazio-mota posibleak biltzen dira. Bakoitzarentzat produktuerabilgarriak noraino heldu diren azaltzen da. Taulan bi aplikazio-multzo nagusi bereizten dira: alde batetik gizaki etaordenadorearen arteko komunikazioa errazten dutenak, etabestetik giza komunikaziorako aplikazioak. Taulako aplikaziokonkretuak beste modu batera sailkatzen dira: martxan daude-nak, ia erabiltzeko moduan daudenak eta oraindik proiektu-mailan daudenak.

Ondoren aplikazio-motak, bakoitzaren deskribapenaeta aplikazio zehatzak azalduz deskribatuko diren aplikazioennazioarteko maila utzi ondoren, Lengoaia Naturalak gure ingu-ru hurbilean lortu dituen oihartzun eta fruituak bilatuko ditugu,eta Euskara berriro plazara jaldi dadin bide bat proposatzen dabukaeran.

Datu-baseen galdeketa-sistemak

1. taulak erakusten duenez, dagoeneko merkatura iritsidiren aplikazioak bi motatakoak dira: datu-baseen galdeketa-sistemak (bai ordenadore erraldoietan, bai mikroetan) eta itzulpenautomatikoa. Sail honetan aztertuko dugun lehenengo motahorretan, datu-baseak erabiltzea erosoagotu egin nahi da.

Datu-base batean gai konkretu batez datu asko sartzendira formatu zehatz baten arabera, geroago datu horien artetikzenbait baldintza betetzen dutenak erraz eta azkar atera ahalizateko. Adibidez: enpresa handi bateko enplegatuen datu-basean berehala jakin daiteke bost urtetan zeintzuek lan eginduten edo sail jakin bateko langileen zerrenda azkar lor daiteke.Baina datu-baseari galderak egin ahal izateko, bere lengoaiaberezia ezagutu behar da. Betebehar hau dela eta, datu-baseenerabilpena askoz murritzagoa izaten da. Beraz oso interesgarriada galderak lengoaia naturalez egin ahal izatea, bainahorrelakoetan sistemak berak galderak datu-basearen lengoaiaraitzuli beharko ditu. Datu-baseei buruz azaltzen dugun guzti hau,beste edozein aplikaziotarako programez ere esan daiteke.

1. taulan Lengoaia Naturalaren aplikazioak.

lukeena dugu. Guztia ondo itzultzea denboraz edo diruz osogarestia litzateke, eta gainera zati asko ez litzaizkioke inte-resatuko gero. Guztiz zuzena ez den eta merkea den itzulpenazerraz jakin baina ahalko luke benetan interesatzen zaion parteazein den, gero zati hori zehatz-mehatz itzultzeko. Oro har,denbora eta dirua irabaziko lirateke. Beste aldean, zabalkuntzahandiko informazio zehatzen adibide gisa, etxetresna elek-troniko baten erabilpenerako azalpenak ditugu. Testu horienzehaztasun eta ulergarritasuna, salgaiaren arrakastarako giltzaizango dira. Beraz, kalitate handikoa izan beharko du itzul-penak.

Itzulpenaren automatizazioa ez da beti erabatekoa.Bere mailaren arabera ondoko sailkapena egiten da:

– Erabateko itzulpen automatikoa. Lan osoa makinaren bidezburutzen da, giza laguntzarik gabe. Errealitatea baino amet-sa gehiago da gaur egun.

– Giza laguntzaz buruturiko ordenadore bidezko itzulpena.Lanaren arduraduna makina da, baina fase desberdinetanlaguntzak eska ditzake; hitz baten adiera zuzena hautatzekoedo esaldi baten analisia nondik hasi behar den erakustekoadibidez.

– Ordenadorez lagunduriko giza itzulpena. Lanaren ardura-duna pertsona da, baina hiztegi berezituan hitz bat edo bestebilatzeko edo testuaren formatua txukuntzeko, ordenadoreazbaliatzen da. Agian itzulpenaren zati handi bat ia laguntzarikgabe ordenadoreak egingo du, baina testua egokitzeko aurre-prozesaketa edota emaitza zuzentzeko postedizioa ohizkoakizaten dira.

– Datu–Banku Terminologikoak. Hiztegi berezituak erabil-tzeko aukera hutsa da ordenadoreak kasu honetan eskaintzenduena. Dena dela, hau ez da laguntza txikia oso testu tekni-koak itzuli behar direnean, batez ere hiztegi inprimatuakbaino askoz ere eguneratuago egoten direlako.

Montrealeko TAUM taldeko METEO sistema da emai-tzarik arrakastatsuena lortu duena. 1977. urtean hasi zen partemeteorologikoak ingelesetik frantzesera itzultzen, testuaren%80 guztiz zuzena zelarik. Egunero oso antzekoak ziren itzul-pen aspergarri hauek egiteko itzultzaileak bilatzea zaila zen,nahiz eta soldata ederrak eskaini. Urte hartatik hona lanaegunero burutzen da METEO-ren laguntzaz. Hamaika saio eginda geroztik sistema honen diseinua beste gai batzuetarazabaltzeko, baina ezin izan da horren biribila den beste gairikaurkitu. TAUM taldeak berak hegazkinetarako eskuliburuakitzultzeko saioak egin zituen, baina hasierako emaitza itxaro-pentsuek piztutako ametsak laster itzali ziren.

METAL sistema ingeles/aleman itzulpenetarako salgaidago 1985. urteaz geroztik. 1961.ean hasi ziren diseinatzenTexas-eko Unibertsitatean. Zenbait aldiz baztertu eta berrartuaizan ondoren, 1980.az gero Siemens enpresa da babesle baka-rra. 1986. urteaz gero Bartzelonan badago alemana/espainierabikotera egokitzen ari den talde bat.

ALPS, Weidner eta LOGOS sistemak erabili egitendira gaur egun; Europan batez ere. Lehenengo biak MormoienElizaren eraginez sortutakoak dira, bere testu sakratu ugariakerrazago itzul zitezen. Hirugarrena berriz, Vietnam-eko gerranerabilitako armen eskuliburuak itzultzeko jaio zen.

Alde ikaragarria dago ordenadore erraldoietarako etamikroetarako egindako interface-en artean; bai prezioz (mi-lioiak eta hamarnaka mila pezeta inguru hurrenez hurren) etabai ahalmenez. Hizkuntzaren tratamendua erabat zabalago etasakonagoa izateaz gain, sistema handietan erabiltzailearen-tzako laguntza eta erraztasun handiagoa dago. Erabiltzaileanitzi erantzun dakioke eta datu-base ahaltsuagoak atzitzekoaukera eskaintzen da. Mikroetan kokatutako interface-ak, guztizdesberdinak dira. Nahiz eta Lengoaia Naturalaren Proze- sa-menduko ikertzaile gehienek mikroetako pakete hauek gutxies-teko joera ukan, merkatuan bada zenbait sistema interesgarri.Erosleen erantzuna aztertzeko dago oraindik.

Ordenadore handietarako sortu zen lehenengo sistema,1981. urtean Artificial Intelligence Corporation-ek kaleratutako"Intellect" izan zen. 1984. urteaz geroztik ordenadore-enpresanagusiek berori egokitu edo antzeko sistema berriak asmatudituzte (Mathematica, IBM bere ekipoentzat, BBN eta IBSDigital-en VAX sistementzat). 1985.ean Carnegie-Mellon-ekounibertsitateko "Carnegie Group" izeneko talde ausartak,"Language Craft" izeneko hizkuntz tresnen multzoa atera zuen.Beronek VAX sistemetarako lengoaia naturalezko interface-akeraikitzeko aukera eskaintzen die programa-injineruei; adimenartifiziala erabiltzeko bereziki.

Mikroen munduan Lengoaia Naturalaren aitzindaria,Mexiko Berriko Excalibur Technologies enpresaren "Savvy"sistema izan zen. Bere ondorengoek bezala ez zuen hizkuntzanalisirik egiten; zenbait gako-hitz aurkitzean geratu egiten baitzen. Zabalkunde handirik ez zuen lortu 1984.era arte; orduanjaio bait zen IBM-PC-rako RBase paketearen "Clout" sistema.Symantec-en "Question & Answer" sistemak arrakasta ederraizan du 1986. urteaz gero. Sistema hau analisi sintaktikoabigarren mailarako lagatzen duten "gramatika semantiko"etanoinarritzen da. Galderak oso zailak ez badira, emaitza harrigarriaklortzen ditu. Mikroetarako merkatuko azken eskaintza, TexasInstruments enpresaren "Natural Link" paketea da. Azkenhonetan erabiltzaileak ezin du galdetu edonola, berari aurkeztenzaion menu moduko pantaila batean hitzak edo esaldi-zatiakhautatu behar ditu azaldu nahi duen galdera osatzeko. Berehitzak idatziz hautatu behar ditu, aurkezten zaion menuanazaldu nahi duen galdera eraikitzeko. Horrela esanda, menuhutsa dela dirudi, baina bere atzetik dagoen analizatzailelinguistikoa antzeko beste sistemen mailakoa da. Pakete honenezaugarririk onena gardentasuna da: erabiltzaileak ondo dakizeintzuk esaldi ulertuko diren eta zeintzuk ez.

Itzulpen Automatikoa

Itzulpen Automatikorako ere bada zenbait produktumerkatuan salgai. Horietako batek berak ere ez ditu testuliterarioak itzultzen. Guztiek itzulpen teknikoan dihardute, nonanbiguotasuna murritzagoa den.

Testu itzuliak beteko duen helburuaren arabera, bimultzo desberdin bereizten dira: Informazio-masa handitikedukiaren ideia orokorra ateratzen dutenak, eta zabalkuntzahandia izango duten informazio zehatzak itzultzen dituztenak.Lehenengo multzorako adibidez, hizkuntza arrotzean argita-ratzen den guztiaren berri ukan behar duen ikerlariak beharko

INPUT TEXT:

HYDRAULIC PRESSURE IN-LINERELIEF VALVE

(See figures 2-4 and 2-5)30 Identical interchangeabler hydraulicpressure in-line relief valves (in-line reliefvalve) are provided for each ac hydraulicpump and for the de hydraulic pump. Thein-line relief valve are located in thehydraulic service center. Those for the No.1, Nol. 1A, and No. 1B ac and dc hydraulicpumps are on the left side next to the No. 1service center assembly. The in-line reliefvalve for the No. 2 ac hydraulic pump isincorporated in the No. 2 service centerassembly.

31 The in-line relief valves are poppet-type,spring-loaded to the closed position. Apressure of 3450 psi impionging on thepoppet is sufficiente to overcome theopposing spring force, and the popet wil

move fron its knife-edge seat.

RAW MACHINE OUTPUT:

CLAPET DE DECHARGE INCORPOREDE PRESSION HYDRAULIQUE

(Voir les figures 2-4 et 2-5)30 Les clapets de décharge incorporésinterchangeables identiques de pressionhydraulique (clapets de décharge incorpo-rés) sont prévus pour chaque pompehydraulique ca eta por la pompe hydrauli-que cc. Les clapets de décharge incorporéssont situés dans le compartiment hydrauli-que. Ceux pour les pompes hydrauliques caet cc no 1, no 1A et no 1B sont du côté dubloc collecteru no 1. Le clapet de déchargeincorporé pour la pompe hydraulique ca no2 est intégré au bloc collecteur no 2.

31 Les clapets de décharge incorporés sontchampignon, sont rappelés par ressort à laposition fermée. Une pression de 3450 psis'exerçant sur le clapet-champignon estsuffisante por vaincre la force de rappel duressort et le clapet-champignon se déplacera

de son siége en couteau.

RAW MACHINE OUTPUT:

CLAPET DE DECHARGE INCORPOREDE PRESSION HYDRAULIQUE

(Voir les figures 2-4 et 2-5)30 Des clapets de décharge incorporésinterchangeables identiques de pressionhydraulique (clapets de décharge incorpo-rés) sont prévus pour chaque pompehydraulique ca eta por la pompe hydrauliquecc. Les clapets de décharge incorporés sontsitués dans le compartiment hydraulique.Ceux des pompes hydrauliques ca et cc no1, no 1A et no 1B sont du côté du bloccollecteru no 1. Le clapet de déchargeincorporé pour la pompe hydraulique ca no2 est intégré au bloc collecteur no 2.

31 Les clapets de décharge incorporés dutype champignon, sont rappelés par ressort àla position fermée. Une pression de 3450 psis'exerçant sur le clapet-champignon estsuffisante por vaincre la force de rappel duressort et le clapet-champignon s'écartera

de son siége en couteau.

TAUM-AVIATION sistemak egindako itzulpena. Ezkerreko zutabean jatorrizko ingelesezko testua, erdian sistemaren emaitza etaeskuinean gizakume batek zuzendu ondoko itzulpena. Lau baino zuzenketa gehiago ez dago.

SYSTRAN Institutua 1970. urteaz gero Itzulpen Auto-matikorako tresna-saltzaile nagusia izan da. NASA, EuropakoEkonomi Elkartea, General Motors eta Xerox dira bere bezero-rik ezagunenak. Europako Ekonomi Elkarteak egokitzapenneketsua behar izan zuen (100.000 hitzeko hiztegia definitubehar bait zuen) frantses/ingeles itzulpena ahalbideratzeko.Egun 20 itzultzailek erabiltzen dute sistema hau Luxemburg-en, hilabetean milaren bat orrialde ingeles-frantses, frantses-ingeles eta ingeles-italiera bikoteetarako itzultzen dutelarik.Kanadako General Motors-ek eskuliburuak itzultzen dituingelesetik frantsesera. 130.000 hitzeko hiztegia definituondoren, itzultzaileen lana 3 edo 4 aldiz arinagoa zen, eguneko1000 hitzeko mailaraino helduz. SYSTRANen oinarriinformatikoa, guztiz atzeratua dago; 1960.eko hamarkadakoteknologia erabiltzen bait du.

Europako Ekonomi Elkarteak, SYSTRAN sistema bereitzulpen-beharrak betetzeko tresna aski ahaltsu ez zela ikusita,EUROTRA proiektu berria abiarazi zuen 1978.ean. Europako9 hizkuntza nagusiak hartuta (euskara, katalana eta antzekohizkuntzak ez daude) edozeinetatik beste edozeinetara itzultze-ko gauza izango zen, espezifikazioaren arabera. Hasieran finka-tu ziren epeak ez dira bete hizkuntza guztietarako (frantsesa,ingelesa, alemana eta danierarako soilik). Hizkuntzalari etainformatikarien arteko proportzioa guztiz desorekatuta dagolehenengoen alde. Arrazoi hauegatik, zenbait behatzailerenustez proiektu honetatik ezin daiteke, epe laburrerako behint-zat, fruitu zehatzik espero.

Grenobleko GETA taldeak 1961. urteaz gero dihardueremu honetan. Hasieran errusieratik frantseserako itzulpenakburutu ziren. Gero ingelesa, alemana eta arabiera edo ma-laysiera bezalako beste hizkuntza batzuk ere aztertu dira. Azken

urte hauetan, Frantziako gobernuaren diru-laguntzak direlamedio adimen artifizialeko lengoaia eta tresnekin sistema bir-moldatzen ari dira.

Itzulpen Automatikoak garrantzizko papera du Japo-niako bostgarren belaunaldiaren proiektuan. Bertan adimenartifizialak eta itzulpen automatikoak elkarrekin lan egitendute. 1985.erako trilioi bat yen gastatuta zegoen ikergai hone-tan. Orduan Europa eta Estatu Batuetan 12 talde ikertzailebiltzen ziren iharduera honetan eta aldi berean Japonian 18ziren. Fujitsu, Hitachi eta Toshiba erraldoiak bereziki interesa-tuta daude eskuliburuen itzulpenaz, eta beren taldeak osatudituzte.

Testuen eduki-araketa

Aplikazio-mota honetan, testua barruan daukan datubat bilatzeko edo laburpen bat lortzeko aztertzen da. Oraindikez dago merkatuan era honetako sistemarik salgai, baina agert-zear daude batzuk. Cognitive Systems enpresaren Atrans pake-teak bankutako telex-en informa- zioak irakurtzen ditu. Antze-ko sistema bat garatzen du Carnegie-Mellon-eko taldeak.Cognitive Systems-ek Estatu Batuetako Kostazaintzarako egitenduen sisteman, untziei buruzko mezuak hartu eta mundukoitxasuntziei buruzko datu-basea eguneratzeko erabiltzen du.

Testu-edizioa

IBM, Macintosh eta bestelako PC arruntetan ingelesa,frantsesa, espainiera eta beste hizkuntza nagusientzako ortogra-fi zuzentzaileek bete dituzte urte batzuk merkatuan. Laborate-gietan bukatzear dauden pakete berriek, idazkera- eta sintaxi-

ingeles/frantses, alemaniera/frantses eta errusiera/frantses bi-koteak aztertuak izan bait dira Kanadako TAUM-METEOsisteman, Grenobleko GETAn eta EUROTRA barruan. Taldehauen esperientzia Espainiakoena baino askoz ere luzeago etasakonagoa da.

Katalanerako oraindik ez dago proiektu sakonik, bainaanalisi morfologikoa guztiz inplementatua dute, ordenadorebidez automatikoki egin ahal izateko. Bestetik Bartzelonankokatu diren itzulpen automatikorako hiru proiektuen itzalpeankatalanerako tresna berriak garatu nahi lituzkete bertako langilekatalanzale batzuk.

Oraingo hamarkada hau hasi zen arte, Euskal Herrianez zen ezer entzun ikerkuntzaren eremu honetaz. Ordutik honaburutu diren lanak ondorengoak dira:

– UZEIko Euskal Term. Datu-base terminologikoa, nonUZEIren hiztegi berezitu guztiak erraz kontsulta daitezkeen.

– Joseba Abaitua hizkuntzalariak Manchester-en aurkeztu zuentesia. Euskararen morfologia eta sintaxirako gramatika lexiko-funtzional bat proposatzen du. Egun BartzelonakoFUJITSUren itzulpen automatikorako proiektuan ari dalanean.

– Donostiako Informatika-Fakultatean 7 partaideko talde batari da bide berri hauek urratu nahian. Hasiera CAPRAproiektuaren eskutik etorri zen. Proiektu horretan, ordena-dore bidez ordenadorearentzako programak idazten irakatsinahi da. Bere barruan bi doktorego-tesi gorpuzten dira.Batean problemen enuntziatuak lengoaia naturalez automa-tikoki ulertzeko sistema bat eraiki zen eta bestean ikasle etaordenadore-tutorearen arteko komunikazioa lengoaia natu-ralez burutzen da.

Sistema gaztelaniarako egin da, baina euskarari ereegokitu zaio zenbait modulu. Aurten proiektu berria abiarazi daUZEI Institutuarekin eta APIKA informatika-enpresarekinbatera. Proiektu honen helburuak bi dira: euskaraz idatzitakotestuentzako zuzentzaile ortografikoa eta euskararako analiza-tzaile morfologiko orokorra burutzea.

Euskararen etorkizunerako bidea

Datu-baseen galdeketa-sistemak, ordenadorez lagun-duriko irakaskuntz sistemak edo itzulpen automatikoa euskarazikusi ahal izateko, azpiegitura guztia egiteko daukagu. Informa-tikariak eta hizkuntzalariak trebatu beharko dira arlo honetan,gero taldelanean eta aplikazioen artean dagoen lehentasunarijarraituz azken helburuetara iritsi ahal izateko.

Oinarri-oinarrizko tresnak honako hauek lirateke: hiz-tegi informatizatuak, zuzentzaile ortografikoa, analizatzailemorfologiko automatikoa eta analizatzaile sintaktikoa. Hiz-kuntz tratamendu errazetarako sistemak eraikitzea litzatekebigarren pausoa. Testu luzeak ez direnerako, esaldi-mailakoelkarrizketak ulertu eta gidatuko dituzten sistemak asma dai-tezke, gai mugatu baten barruan eta zenbait muga linguis-tikorekin. Aplikazio ugari aurki liteke muga hauen barruan(datu-baseen galdera-erantzun moduko sistemen bidez batezere), baina baita Ordenadorez Lagunduriko Irakaskuntza edoSistema Adituen bidez ere. Bigarren pauso paraleloa, ItzulpenAutomatikoa litzateke.

erroreak ere zuzenduko dituztela dirudi. Nahiz eta errore guztiakharrapatu ez, laguntza ederra eskaintzen dio eskutitzak edobestelako txostenak idatzi ohi dituenari.

Testuen eduki-araketa

Aplikazio-mota honetako sistemek, ordenadore eta gi-zakiaren arteko komunikazio erosoa ahalbideratzen dute. Gal-dera eta erantzunez osatutako elkarrizketa ulertu ahal izateko,partaideen planak eta helburuak aztertzeko tresnak beharrez-koak dira. Hiztun bakoitzak momentu bakoitzean zer dakien etazer nahi duen zehaztu behar da eta gainera ezagumendu horiekdinamikoki eguneratu behar dira elkarrizketa aurrera joan ahala.

Honelako sistemak inplementatzen zailak dira. Helbu-ru orokorrekorik ez da salgai egongo urte luzetan, baina badiraaplikazio zehatzei lotuta dauden batzuk. Gehienak adimenartifizialeko erabilpenei lotzen zaizkie.

Ordenadorez Lagunduriko Irakaskuntzarako SOPHIEsistemak, gaizki dabiltzan zirkuitu elektronikoak diagnosti-katzen laguntzen dio ikasleari. Elkarrizketa osoa lengoaia natu-ralez egiten da.

MYCIN sistema adituak, elkarrizketa baten bidez lor-tzen ditu diagnostikatuko duen gaixotasunaren sintomak.

Ahozko idazmakina

Azken aplikazio-mota honek zailena dirudi, baina lortuzgero aldaketa ikaragarriak sortuko lituzke. Zailena, hizkuntzaidatzia ulertzeko arazoei ahozko hizkuntzaren anbiguetateakeransten zaizkiolako da: hitzak ez dira guztiz bereizten hitzegiterakoan, esaldietako hasiera eta bukaera erdikoa bainointentsitate txikiagoz ematen dira eta gainera seinale fisikoenzaratak ohizko oztopoak izaten dira.

Ikertalde ospetsuenek (IBM, Carnegie-Mellon, MIT,...) saio neketsutan dihardute ahozko idazmakina lortzeko,baina beren lorpena oraindik ez dago gertu. Gaur egun ulerdaitezke makinaz pertsona zehatz batek emandako hitzak (esal-diak ere bai noizbait), baina beste pertsona batenak ulertu ahalizateko berriro hezi behar da makina, hiztun berriak aurrezprestatutako testu bat irakurriz eta hitzak espreski bereiztuz.Onartzen den hiztegia, mugatua da. Transkripzio-erroreenkopurua handia izaten da.

Euskal Herriko egoera

Aurretik azaldutako aplikazio guztiak ingeleserakoeginak dira. Salbuespen batzuk badira; alemaniera, frantsesa,japoniera eta daniera lantzen dituztenak batez ere. Espainieraere hizkuntza interesgarri bihurtu da azkenaldi honetan; herriaurreratuetako produktuentzat espainieradun erostunen kopu-rua handia delako batez ere. Egun Bartzelonan itzulpen auto-matikoari buruz hiru proiektu zabaldu dira, beste proiektuerraldoien sukurtsal moduan: METAL (Siemens-ena alema-niera/ingelesa itzulpenak burutzen dituena), EUROTRA (Euro-pako Ekonomi Elkartearena) eta FUJITSU japoniarra. Madrile-ko IBMk MENTOR proiektuen ingeles, espainera eta hebraie-rarako sistema bat garatzen du. Frantsesa egoera hobean dago;