12
ESKUALDEKO EZKERRALDEA-ENKARTERRI ESKUALDEA COMARCA EZKERRALDEA-ENKARTERRI BERRIAK EKAINAK 2014 0 ZK. KOLONEKO MINBIZIAREN PROGRAMA Martxoaren 7ko Zuzendaritza Kontseiluan, Ezkerraldea-Enkar- terri eskualdeko koloneko minbiziaren baheketa-programaren datuak aurkeztu dira. 2010/01/01-2013/12/31 bitarteko da- tuak aurkeztu dira, eta bat egiten dute egindako bi itzuliekin; bakoitzerako, prozesu- eta emaitza-adierazleak ebaluatu dira. Lehen Mailako Arretako ikuspegitik, nabarmendu behar da garrantzitsua dela prestakuntza on bat egitea kolonoskopiarako. Datuen arabera, ikusten da proben % 15-17an prestakuntza erdipurdikoa edo txarra izan dela. Zentroetan informazio- eta trebakuntza-bilerak egiten ari dira, gerora emaitzak hobetuko dituzten ekintzak ezartzeko. Martxoaren 4an Sodupen, martxoaren 6an Trapagaranen, martxoaren 11n Portugaleten eta Santurtzin. Gainerako zentroetan, martxoaren 17tik aurrera izango dira saioak. Prebenitu daiteke? ¿Se puede prevenir? Frogatuta dago ariketa fisikoak eta barazkiak eta fruta hartzeak minbizi honetatik babesten gaituztela. Está demostrado que el ejercicio físico y la ingesta de verduras y frutas protegen de padecerlo. Zertan datza detekzio goiztiarraren proba? ¿En qué consiste la prueba de detección precoz? Gorozki-lagin txiki bat jasotzen da ezkutatutako odola detektatzeko (ez da ikusten). Garrantzitsua da proba 2 urtetik behin egitea. En la recogida de una pequeña muestra de he- ces para detectar sangre oculta (no es visible). Es importante repetir la prueba cada 2 años. Osakidetzak programa bat du kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko, 2 urtetik behin gorozkietan ezkutatu- tako odola bilatzeko proba bat eginez. Osakidetza lleva a cabo un programa de detección precoz de cáncer de co- lon y recto mediante la detección de sangre oculta en heces cada 2 años. Zer da kolon eta ondesteko minbizia? ¿Qué es el cáncer de colon y recto? Tumorerik ohikoena da Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean. Euskadin ur- tero 1200 gizonezkori eta 600 emakumezko- ri baino gehiagori diagnostikatzen zaie min- bizi hau, eta 2000 ospitalizatu behar izaten dira arrazoi honegatik. Kolon-ondesteko minbiziak hesteetako po- lipo baten eraldaketa gaiztoagatik sortzen dira, 10 urtez ere luzatzen den aldi baten on- doren. Es el tumor más frecuente entre la población de la Comunidad Autónoma Vasca. Cada año más de 1.200 hombres y 600 mujeres son diagnosticados de este cáncer en Eus- kadi y 2.000 son hospitalizados por este mo- tivo. Los cánceres colorrectales se originan a partir de un pólipo intestinal que sufre una transformación maligna tras un periodo pro- longado de hasta 10 años. Nola egiten da proba? ¿Cómo se realiza? Zure etxean, hauek jasoko dituzu: • Gutun bat identifikazio-etiketa pertsonalarekin. • Lagina jasotzeko materiala. • Proba egiteko jarraibideak. Lagina jaso eta identifikatu ostean, osasun-zen- trora eraman behar duzu. Osakidetzatik gutun bat jasoko duzu, emaitza- rekin, 10 eguneko epean. Recibirá en su domicilio: • Carta con etiqueta personal identificativa. • Material de recogida de la muestra. • Instrucciones para realizar la prueba. Una vez identificada y recogida la muestra, la depositará en su Centro de Salud. Desde Osakidetza recibirá una carta con el re- sultado en 10 días. Norentzat da programa? ¿A quién va dirigido el programa? Ez Koloneko ez ondesteko patologiarik ez duten 50 eta 69 urte bitarteko gizon-emaku- meentzat. 50 urtetik aurrera, gerta liteke poli- poak agertzea. A todas las personas que tengan entre 50 y 69 años sin patología de colon y recto. A partir de los 50 años se empiezan a detectar pólipos. Noiz egin daiteke proba hori? ¿Cuándo hay que hacerse esta prueba? 50 urtetik aurrera, 2 urtetik behin. A partir de los 50 años, cada 2 años. OGASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SALUD KOLON eta ONDESTEKO MINBIZIA goiz detektatzeko programa Programa de detección precoz del CÁNCER de COLON y RECTO PREBENTZIOA tratamendurik hoberena LA PREVENCION es el mejor tratamiento 2 urtetik behin Cada 2 años

Web eskualdekoberriak 00_euskera

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Web eskualdekoberriak 00_euskera

ESKUALDEKOEZKERRALDEA-ENKARTERRI ESKUALDEACOMARCA EZKERRALDEA-ENKARTERRI

BERRIAK

EKAINAK 2014 • 0 ZK.

KOLONEKO MINBIZIAREN PROGRAMA Martxoaren 7ko Zuzendaritza Kontseiluan, Ezkerraldea-Enkar-terri eskualdeko koloneko minbiziaren baheketa-programaren datuak aurkeztu dira. 2010/01/01-2013/12/31 bitarteko da-tuak aurkeztu dira, eta bat egiten dute egindako bi itzuliekin; bakoitzerako, prozesu- eta emaitza-adierazleak ebaluatu dira.

Lehen Mailako Arretako ikuspegitik, nabarmendu behar da garrantzitsua dela prestakuntza on bat egitea kolonoskopiarako. Datuen arabera, ikusten da proben % 15-17an prestakuntza erdipurdikoa edo txarra izan dela.

Zentroetan informazio- eta trebakuntza-bilerak egiten ari dira, gerora emaitzak hobetuko dituzten ekintzak ezartzeko. Martxoaren 4an Sodupen, martxoaren 6an Trapagaranen, martxoaren 11n Portugaleten eta Santurtzin. Gainerako zentroetan, martxoaren 17tik aurrera izango dira saioak.

Prebenitu daiteke?¿Se puede prevenir?

Frogatuta dago ariketa fisikoak eta barazkiak eta fruta hartzeak minbizi honetatik babesten gaituztela.

Está demostrado que el ejercicio físico y la ingesta de verduras y frutas protegen de padecerlo.

Zertan datza detekzio goiztiarraren proba?¿En qué consiste la prueba de detección precoz?

Gorozki-lagin txiki bat jasotzen da ezkutatutako odola detektatzeko (ez da ikusten).Garrantzitsua da proba 2 urtetik behin egitea.En la recogida de una pequeña muestra de he-ces para detectar sangre oculta (no es visible).Es importante repetir la prueba cada 2 años.

Osakidetzak programa bat du kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko, 2 urtetik behin gorozkietan ezkutatu-tako odola bilatzeko proba bat eginez.

Osakidetza lleva a cabo un programa de detección precoz de cáncer de co-lon y recto mediante la detección de sangre oculta en heces cada 2 años.

Zer da kolon eta ondesteko minbizia?¿Qué es el cáncer de colon y recto?

Tumorerik ohikoena da Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen artean. Euskadin ur-tero 1200 gizonezkori eta 600 emakumezko-ri baino gehiagori diagnostikatzen zaie min-bizi hau, eta 2000 ospitalizatu behar izaten dira arrazoi honegatik. Kolon-ondesteko minbiziak hesteetako po-lipo baten eraldaketa gaiztoagatik sortzen dira, 10 urtez ere luzatzen den aldi baten on-doren.

Es el tumor más frecuente entre la población de la Comunidad Autónoma Vasca. Cada año más de 1.200 hombres y 600 mujeres son diagnosticados de este cáncer en Eus-kadi y 2.000 son hospitalizados por este mo-tivo.

Los cánceres colorrectales se originan a partir de un pólipo intestinal que sufre una transformación maligna tras un periodo pro-longado de hasta 10 años.

Nola egiten da proba?¿Cómo se realiza?

Zure etxean, hauek jasoko dituzu:• Gutun bat identifikazio-etiketa pertsonalarekin.• Lagina jasotzeko materiala.• Proba egiteko jarraibideak.

Lagina jaso eta identifikatu ostean, osasun-zen-trora eraman behar duzu.

Osakidetzatik gutun bat jasoko duzu, emaitza-rekin, 10 eguneko epean.

Recibirá en su domicilio:• Carta con etiqueta personal identificativa.• Material de recogida de la muestra.• Instrucciones para realizar la prueba.Una vez identificada y recogida la muestra, la depositará en su Centro de Salud.Desde Osakidetza recibirá una carta con el re-sultado en 10 días.

OGASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SALUD

Informazio gehiago:

Más información en:

www.osanet.euskadi.net

[email protected]

Doako telefonoa - teléfono gratuito

900 840 070

KOLON eta ONDESTEKO

MINBIZIA goiz detektatzeko

programa

Programa de detección

precoz del CÁNCER de

COLON y RECTO

Norentzat da programa?

¿A quién va dirigido el programa?

Ez Koloneko ez ondesteko patologiarik ez

duten 50 eta 69 urte bitarteko gizon-emaku-

meentzat. 50 urtetik aurrera, gerta liteke poli-

poak agertzea.

A todas las personas que tengan entre 50 y 69

años sin patología de colon y recto. A partir de

los 50 años se empiezan a detectar pólipos.

Noiz egin daiteke proba hori?

¿Cuándo hay que hacerse esta

prueba?

50 urtetik aurrera, 2 urtetik behin.

A partir de los 50 años, cada 2 años.OGASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SALUD

PREBENTZIOA

tratamendurik hoberena

LA PREVENCION es

el mejor tratamiento

2 urtetik behinCada 2 años

OGASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SALUD

Informazio gehiago:

Más información en:

www.osanet.euskadi.net

[email protected]

Doako telefonoa - teléfono gratuito

900 840 070

KOLON eta ONDESTEKO

MINBIZIA goiz detektatzeko

programa

Programa de detección

precoz del CÁNCER de

COLON y RECTO

Norentzat da programa?

¿A quién va dirigido el programa?

Ez Koloneko ez ondesteko patologiarik ez

duten 50 eta 69 urte bitarteko gizon-emaku-

meentzat. 50 urtetik aurrera, gerta liteke poli-

poak agertzea.

A todas las personas que tengan entre 50 y 69

años sin patología de colon y recto. A partir de

los 50 años se empiezan a detectar pólipos.

Noiz egin daiteke proba hori?

¿Cuándo hay que hacerse esta

prueba?

50 urtetik aurrera, 2 urtetik behin.

A partir de los 50 años, cada 2 años.OGASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SALUD

PREBENTZIOA

tratamendurik hoberena

LA PREVENCION es

el mejor tratamiento

2 urtetik behinCada 2 años

Page 2: Web eskualdekoberriak 00_euskera

BUENAVISTA 2013ko abenduan zabaldu zuen Osakidetzak Buenavistako zentroa, Portugalete eta Santurtziko herritarrei zerbitzu emateko. Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara, asteko egun guztietan, larunbatak, igandeak eta jaiegunak izan ezik.

Medikuntza, pediatria eta erizaintzako zerbitzuak eskaintzen ditu zentro berriak, eta erabiltzaileen gogobetetzea asetzeko, lokal moderno eta funtzionalak ditu, baita (batez ere) pazienteak eta erabiltzaileak ardatz hartzen dituen zerbitzu emateko modu berezi bat ere. Hartara, “urrutirako” zerbitzuak sustatzen dira Buenavistako zentroan, hots, erabiltzaileen lekualdatzerik eskatzen ez dutenak. Erabiltzaileak zentrora joan behar badu, berriz, badago arreta-eremu bat, non bermatuta dagoen tratu pertsonalizatua eta konfidentziala.

Inguruko herritarren bizimoduan txertatzearren, zenbait ekitaldi ari da sus-tatzen zentroa, eskualdeko osasun-maila hobetzeko betiere.

Zentro berriaren kokapena eta haren eragin-eremua

Zentroari esleitutako populazioa BUENAVISTA: Medikuntza orokorra: 12.200 • Pediatria: 1.500

Lehen mailako arretako zerbitzu-zorroa

BEZEROAREN ARRETARAKO EREMUA (BAE) Profesional trebatuak, gure zerbitzuak nola eskuratu eta nola erabili zuri erakusteko.

FAMILIA-MEDIKUAREN ETA PEDIATRAREN KONTSULTAK Haurren zein helduen osasun-arazoen prebentzio, diagnostiko eta trata-menduaren arduradunak, eta orientatzaileak.

ERIZAINTZAKO KONTSULTA Prozesu akutu eta kronikoetako zainketak, prebentzioa eta osasun-aholkuak. Sendaketa-gela. Ezko-tapoiak kentzea. Sintrom kapilarra.

EMAGIN-ZERBITZUA Nerabeen eta helduen arreta; menopausia.

 

 

 

El Centro pretende integrarse en la vida ciudadana y para ello está desplegando distintas acciones comunitarias para procurar un mejor nivel de salud en la zona.

Ubicación del nuevo Centro y su área de influencia Accesibilidad y comunicaciones

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Población asignada al centro

BUENAVISTA: Medicina General 12.200 Pediatría 1.500

Cartera de servicios de A. Primaria

ÁREA DE ATENCIÓN AL CLIENTE (AAC)

Profesionales capacitados para informarle y guiarle en el acceso y utilización de nuestros servicios.

CONSULTA DE MÉDICO DE FAMILIA Y PEDIATRA

Responsables de prevenir, diagnosticar, tratar y orientar sus problemas de salud tanto en niños como en adultos.

CONSULTA DE ENFERMERÍA

Cuidado de procesos agudos, crónicos, prevención y consejos de salud. Sala de curas. Extracción de tapones. Sintrón capilar.

SERVICIO DE MATRONA

 

 

 

El Centro pretende integrarse en la vida ciudadana y para ello está desplegando distintas acciones comunitarias para procurar un mejor nivel de salud en la zona.

Ubicación del nuevo Centro y su área de influencia Accesibilidad y comunicaciones

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Población asignada al centro

BUENAVISTA: Medicina General 12.200 Pediatría 1.500

Cartera de servicios de A. Primaria

ÁREA DE ATENCIÓN AL CLIENTE (AAC)

Profesionales capacitados para informarle y guiarle en el acceso y utilización de nuestros servicios.

CONSULTA DE MÉDICO DE FAMILIA Y PEDIATRA

Responsables de prevenir, diagnosticar, tratar y orientar sus problemas de salud tanto en niños como en adultos.

CONSULTA DE ENFERMERÍA

Cuidado de procesos agudos, crónicos, prevención y consejos de salud. Sala de curas. Extracción de tapones. Sintrón capilar.

SERVICIO DE MATRONA

 

 

 

El Centro pretende integrarse en la vida ciudadana y para ello está desplegando distintas acciones comunitarias para procurar un mejor nivel de salud en la zona.

Ubicación del nuevo Centro y su área de influencia Accesibilidad y comunicaciones

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Población asignada al centro

BUENAVISTA: Medicina General 12.200 Pediatría 1.500

Cartera de servicios de A. Primaria

ÁREA DE ATENCIÓN AL CLIENTE (AAC)

Profesionales capacitados para informarle y guiarle en el acceso y utilización de nuestros servicios.

CONSULTA DE MÉDICO DE FAMILIA Y PEDIATRA

Responsables de prevenir, diagnosticar, tratar y orientar sus problemas de salud tanto en niños como en adultos.

CONSULTA DE ENFERMERÍA

Cuidado de procesos agudos, crónicos, prevención y consejos de salud. Sala de curas. Extracción de tapones. Sintrón capilar.

SERVICIO DE MATRONA

Irisgarritasuna eta komunikazioak

Buenavistako profesionalak

Medikuntza orokorreko medikuak 8

Pediatriako medikuak 2

Erizaintzako lantaldea 9

Erizaintzako laguntzaileak 1

Emaginak 1

Bezeroaren arreta-zerbitzua 5

2

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 3: Web eskualdekoberriak 00_euskera

PAZIENTE AKTIBOAREN JARDUNALDIA, MARTXOAREN 20AN “ZEU ZARA PROTAGONISTA” izenburupean, “paziente aktibo”ari buruzko jardunaldi bat antolatu da Ezkerraldea-Enkarterri Eskualde Sanitarioan. Santurtziko San Juan de Dios ospitalean izan zen martxoaren 20an. 110 pertsonak hartu zuten parte saioan.

Jardunaldiaren oinarrian dagoen proiektuari esker, pazienteen eta osasun-langileen arteko integrazioak eta lankidetzak gaitasun handiko binomio bat osatzen dute patologia kronikoaren arloan talde-dinamikak egiteko. Pazienteek, binaka, beren osasun-gaixotasun prozesuari buruzko ezagutza handia eskuratzen dute.

Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Zuzendaritzak eskerrak ematen dizkie saioan parte hartu duten Santurtzi eta Portugaleteko bizilagun-elkarteei, Ospitaleko Zuzendaritzari -lankidetzagatik-, Barrualdeko gure lankideei eta programarekin kolaboratzen duten pazienteei -eskaintzagatik-.

E

G

IT

A

R

A

U

A

• 13:00 Aurkezpena. Ezkerraldea - Enkarterri Eskualdeko Gerentzia.

• 13:05 Paziente Bizia. Proiektuaren arduraduna eskualdean.

• 13:40 Sanitarioak eta Pazienteak.

Esperientzia pertsonalak.

• 14:10 Talde-Dinamika Parte-hartzailea.

• 14:40 Agurra. Topaketaren amaiera.

• 14:45 Luntxa.

P

R

O

G

R

A

M

A

• 13:00 Presentación. Gerencia de la Comarca Ezkerraldea - Enkarterri

• 13:05 Paciente Activo. Responsable del proyecto en la comarca.

• 13:40 Sanitarios y Pacientes. Experiencias personales.

• 14:10 Dinamica Grupal Participativa.

• 14:40 Despedida. Fin del encuentro.

• 14:45 Lunch.

T

O

P

A

K

E

T

A

:

P

A

Z

IE

N

T

E

A

K

T

IB

O

A

E

N

C

U

E

N

T

R

O

:

P

A

C

IE

N

T

E

A

C

T

IV

O

O

S

A

S

U

N

E

A

N

,

P

A

R

T

E

K

A

T

Z

E

N

B

A

D

U

G

U

, H

O

B

E

T

O

E

G

IT

E

N

D

U

G

U

A

U

R

R

E

R

A

.

Z

U

P

R

O

T

A

G

O

N

IS

T

A

B

A

Z

A

R

A

E

N

S

A

L

U

D

A

V

A

N

Z

A

M

O

S

M

Á

S

C

O

M

P

A

R

T

IE

N

D

O

.

S

IE

N

D

O

T

Ú

E

L

P

R

O

T

A

G

O

N

IS

T

A

FLYER_PACIENTEACTIVO.indd 2

04/03/14 16:37

ESKU-HARTZE KOMUNITARIOA GORDEXOLAN Gordexolako osasun-zentroa zenbait ekintza ari da egiten osasunarekin lotutako gai interesgarriak herritarrei hurbiltzeko. Zentroko erizainak, Rosa Herrero Simónek, antolatu ditu ekintzak. Hileko azken asteartean egiten dira ekintzak, eta udalerriko zenbait agen-tek hartzen dute parte: elkarteak, farmazia, erakundeak.

Z

e

u

z

a

r

a

p

r

o

t

a

g

o

n

is

t

a

E

l

p

r

o

t

a

g

o

n

is

t

a

e

r

e

s

t

ú

M

a

r

t

x

o

a

r

e

n

2

0

a

2

0

d

e

m

a

r

z

o

1

3

:0

0

e

t

a

t

ik

1

5

:0

0

e

t

a

r

a

d

e

1

3

:0

0

a

1

5

:0

0

h

o

r

a

s

S

a

n

J

u

a

n

d

e

D

io

s

O

s

p

it

a

le

a

H

o

s

p

it

a

l

S

a

n

J

u

a

n

d

e

D

io

s

T

O

P

A

K

E

T

A

:

P

A

Z

IE

N

T

E

B

IZ

IA

E

N

C

U

E

N

T

R

O

:

P

A

C

IE

N

T

E

A

C

T

IV

O

www.osakidetza.euskadi.net/pacienteactivo/es

Tel.: 943 00 65 51

e-mail: [email protected]

FLYER_PACIENTEACTIVO.indd 1

04/03/14 16:37

EUSKADI: ELKARTASUNA Herri guztiek dute bereizgarriren bat, nortasun zehatza ematen dien zerbait. Euskadirekin hamalau urteko harremana izan eta gero, euskaldunen ezaugarri batzuk aintzatetsi beharrean nago: emandako hitza betetzeko ohitura, kultura-artekotasuna eta gizatasuna.

Hunkitzen ari naiz, lerro hauek idaztean. Hainbeste oroitzapen ditut, izan ere... Nola ikusten ote naute lagunek? Oro har, beste eus-kaldun bat banintz bezala. Nork aurkezten nauen, Euskadiko herrialde batekoa edo beste batekoa nauzue. Lazkaon egin ninduen diakono Uriarte monsinoreak, 2003an. Beraz, gipuzkoarra omen naiz. Mungian, berriz, bizkaitartzat naukate, Bakion baitaukat nire anaia “zuria” eta Mungian bainago erroldatuta. Manuel Iradier elkarteko nire lagunentzat, aldiz, arabarra naiz. Euskal kulturan txer-tatzen naute harreman horiek guztiek, eta kultura hori nirea ere badela sentitzen dut.

Beti esan izan dut nik Jaunaren graziagatik eta gizakien ontasunagatik naizela gizona eta apaiza. Jainkoaren eta gizakien boronda-tearen emaitza naiz. Biei esker dut daukadan ondare intelektuala, espirituala eta gizatiarra; biei esker naiz Théodore Soume. Zor hori bera dut gizaki ororekin, batez ere Beningo nire anaiekin. Apaiz naizen aldetik, argi asko daukat ebanjelizazioa ezinezkoa dela gizaki bakoitzaren kultura errespetatu gabe eta gizakia sustatu gabe.

3

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 4: Web eskualdekoberriak 00_euskera

Gure kulturek gizakiari eman diote lehentasuna, beste ezeren aurretik. Gizakia da Kreatzailearen “obra” gogokoena. Ez dago sakrifizio nahikorik gizakiaren giza duin-tasuna errespetarazteko modukorik. Tamala! “Karrerismoak” eta nihilismoak higatu egiten dute gizakia, eta bigarren mailan uzten.

Balio kultural jakin batzuekin bakarrik lor dezakegu gizakiak bere giza duintasuna berreskuratzea, bizitza ematea eta, Joan Deunak ongi zioenez, bizitza ona eta kali-tatekoa.

Erabateko krisian gauden garai honetako gizakien itxaropena, kezka, gozamena eta tristura ikusirik, ondorio honetara iritsi gara: engaiatu beharra daukagu, giza-tasunak, elkartasunak eta karitateak hala eskatzen digute eta. Humus horretatik sortua da, Beninen, lehendakari nauen Vie Pour Tous Fundazioa, zeinak lotura estua duen Euskadirekin.

Mungiako udalaren konfiantzari eta jardunari, Gasteizko udalak afrikanisten bitar-tez egiten duen lanari, Sopuertako udalari, Bikuñako Borja García farmaziari, He-goako Institutuari, OSAKIDETZAko Bilboko Eskualdeari, Bilboko Rotary Klubari, Vie Por Tous-en Lagunen Elkarteari, Mungiako Gizaberri elkarteari, zuetako bakoitzari... esker, lan handia ari gara egiten alor hauetan:

- Hezkuntza: lehen mailako bi eskola eta bigarren mailako beste bi.- Generoa: lanbide-heziketako bi ikastetxe eta berehalako ahalduntzerako

enpresa-programa bat, txandakako kapitalaren bidez. - Aisia: eskoletan eta herrietan jolas-eremuak sortzeko ahalegina, landa-ere-

mua jendez hustu ez dadin. - Osasuna: ama-haurrentzako ospitale bat, eta saneamendu-programa.

Zuetako bakoitzari esker, zerbait aldatzen ari da Beninen: Parakou, Sirarou, Ouenou, Kandi eta Banikoaran, zehazki. Zure laguntza, edozein dela ere, beti izango da ongi erabilia. Zuon guztion laguntza behar dugu, boluntario profesionalon laguntza, proiektu honi eusteko. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikusi: www.fondation-viepourtous.org, edo hona idatzi: [email protected]

Eskerrik asko eta laster arte.

ESKUETAKO HIGIENEA Lehen Mailako Arretako Eskuetako Higienearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen iragan maiatzaren 5ean. Osasunaren Mundu Erakundeak antolatu zuen eguna. Arlo guztietan da garrantzitsua eskuetako higienea, baina are handiagoa osasun-alorrean. Izan ere, funtsezko neurria da gaixotasunen transmisioa saihesteko, eta oso erraza, pazientearen segurtasuna bermat-zeko egiten direnetatik nagusietakoa.Gure eskualdeko osasun-zentroetan badugu jende trebatua pazientearen segurtasunean, beren ezagutza langile guztien artean zabaltzen duten eta haiek sustatzen diharduten profesional bikainak. Besteak beste, ekimen hauek sustatu dira:• Kartelak jarri dira itxarongeletan, geletan., kontsultetan eta denentzako

eremuetan• Mezuak zabaldu dira itxarongeletako monitoreetan• Mahaiak edo standak jarri dira zentroen sarreretan, non profesionalek,

egoiliarrek eta/edo ikasleek informazioa eman dieten pazienteei, haien senitartekoei eta profesionalei, eta zenbait erakustaldi ere egin dituzten

• Jardunaldiari eta jardunbide egokiei buruzko informazioa intranet eta estranetetan

• Bideo didaktikoen grabazioa eta hedapena• Inkestak eta elkarrizketak zenbait profesionali• Trebakuntza- eta sentsibilizazio-saioak profesionalekin• Gogorarazpen-mezuen bidalketa profesionalei• Soluzio hidroalkoholikodun petaken banaketa profesionalen artean

4

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 5: Web eskualdekoberriak 00_euskera

ERRETZEARI UZTEKO LAGUNTZA-TELEFONOA: 944 00 75 73Telefono honen bidez, laguntza eskaintzen dizugu tabakoa erretzeari utz diezaiozun, plan pertsonalizatu baten arabera aholku emanez. Nahiago baduzu arreta presentziala jaso zure OSASUN-ZENTROAN, hitzordu bat emateko esango diogu zure erizainari. EZ IBILI DUDA-MUDATAN! DEITU!

TABAKOARI BURUZKO MITOAK• Ez dut nabari kalte handirik egiten didanik. Luzaro erre dezaket oraindik, harik eta tabakoaren eragin

kaltegarriak sumatzen hasi arte.Zigarreta bat bakarrik erreta, tentsio arteriala 15-30 bat minutuz igotzen da; bihotzaren taupada-kopurua berriz, areagotu egiten da (10-15 taupada gehiago minutuko). Birika-edukiera, bestalde, jaitsi egiten da, pixkana-pixkana… Hori guztia ez da “nabaritzen”.Litekeena da zuk ez “nabaritzea” kaltea; zure organismoak, ordea, sufritu egiten du. Minbiziak eta biriketako edo bihotzeko gaixota-sunak ez dira “nabaritzen” sortu eta handik urte askora arte. “Nabaritzen” direnean, berriz, berandu izan ohi da askorentzat.

• “Asko gutxitu dut egunean erretzen dudan zigarreta-kopurua. Ez dut uste kalterik egingo didanik hain tabako gutxik”.

Ez dago tabako-kontsumo segururik edo “osasuntsurik”. Dosi-erantzun erlazio nabarmena dago egunean erretzen den ziga-rro-kopuruaren eta tabakoaren ondorio kaltegarrien artean. Egunean zigarro bakar bat erretzea ere kaltegarria da. Kontsumoa jaistea erretzeari erabat uztea bezain zaila da kasik eta, gainera, oso litekeena da lehengo kontsumo-mailara itzultzea. Ez erretzea da aipatutako arriskuak saihesteko modu bakarra.

• “Nikotina eta mundrun gutxiko zigarretek ez dute kalterik eragiten; ez dira kantzerigenoak”.Nikotina gutxiko zigarretetara aldatzen diren erretzaileek etengabe egokitu ohi dute erretzeko era, odoleko ohiko nikotina-mailari eusteko: zupada luzeagoak egiten dituzte, edo sakonagoak, edo zigarreta gehiago erretzen dituzte..., eta baliteke lehen baino mun-drun gehiago irenstea. Ez dago erretzeko modu segururik.

• Inoiz gaixorik egon ez diren erretzaile asko ezagutu ditut. Asko erretzen duen eta oso ondo dagoen jende oso heldua ezagutzen dut.

Azken ikerketen arabera, bi erretzailetik bat tabakoarekin lotutako gaitzen batek hilko du, eta askoz gehiagok izango dituzte ta-bakoak eragindako gaitzak. Urte luzean erre arren, zenbait jende ez du gaixotzen tabakoak. Ez dago jakiterik nor gaixotuko den erretzeagatik, eta oso handia da arriskua. Bestalde, gogoan izan zuk “iristen direnak” bakarrik ikusten dituzula, hots, ez dituzula zahartzen ikusten tabakoa erretzeagatik hil zirenak.

• “Kaltegarriagoa da poluzioa erretzea baino”.Tabakoaren keak daukan substantzia toxikoen kontzentrazioa 400 aldiz handiagoa izan ohi da nazioarteko arauek ingurumenerako onartzen dituztenak baino.

• “Ez daukat erretzeari uzteko behar adinako borondaterik”. Egunero, behin betirako uzten diote erretzeari erretzaile askok. Ahalegin bat baino gehiago behar izan dituzte haietatik gehienek. Ahalegin bakoitza beste urrats bat da, eta helmugara (erretzeari uztea) hurbiltzen du erretzailea. Erabakia hartua duzu jada; guk, berriz, lagundu egingo dizugu.

• “Bestela ere hilko gara”.Egia da; zerbaitek hilko gaitu. Baina zure heriotzarako bidea zeu ari zara eraikitzen. Suizidek bakarrik egiten dute hori. Seguru aski, ez duzu serioski pentsatu tabakoak hil zaitzakeenik eta, hala gertatzekotan ere, nahikoa zahartuta zaudela gertatuko zaizulakoan zaude. Ez da txantxetako kontua.

• “Oso gaizki egoten da jendea erretzeari uzten dionean. Okerragoa da sendagaia gaitza baino”.Nikotinarekiko abstinentzia-sindromea aski deskribatuta dago eta sintoma argiak ditu (suminkortasuna, insomnioa, kontzentratzeko zailtasuna, erretzeko gogo bizia...) denbora-epe jakin batez (hiruzpalau aste). Erretzeari uztearen abantailak, ordea, geroz eta handiagoak dira; erretzeari uzten zaion unean bertan hasten dira, eta betiko irauten dute.

5

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 6: Web eskualdekoberriak 00_euskera

ERRETZEARI UZTEAREN ONURAK:• Osasun eta bizi-kalitate hobeak izango dituzu.• Hobetu egingo duzu maite dituzunen osasuna.• Hobeto hartuko duzu arnasa.• Errendimendu fisiko hobea lortuko duzu.• Berreskuratu egingo dituzu usaimena eta dastamena.• Leunago edukiko duzu azala, eta hobeto hidratatuta.• Zimur gutxiago izango duzu.• Usain hobea izango du zure hatsak.• Zuriagoak izango dituzu hortzak.• Garbi-usaina izango dute zure etxeak, autoak, arropak, baita

zuk zeuk ere.• Jaitsi egingo da istripuren bat izateko arriskua.• Dirua aurreztuko duzu.• Ongi sentituko zara zeure buruarekin.• Laburbilduz, gizaki libreagoa izango zara.

Azken zigarreta erre eta:• Handik 20 minutura, normaldu egingo da zure gorputz-ada-

rretako tenperatura, baita tentsio arteriala eta bihotz-maiz-tasuna ere.

• Handik 8 ordura, normaldu egingo dira zure odoleko oxige-no-maila eta karbono monoxidoarena.

• Handik 24 ordura, jaitsi egingo da bihotzeko bat izateko arris-kua; jaitsi egingo da, halaber, bat-batean hiltzeko arriskua zu-rekin bizi diren jaioberrien artean.

• Handik 48 ordura, hobetu egingo dira zure usaimena eta das-tamena.

• Handik 72 ordura, erlaxatu egingo dira zure bronkioetako ho-diak eta handitu egingo da, pixka bat, zure birika-edukiera.

• Handik bi edo hiru astera, hobetu egingo da zure odol-zirkula-zioa; zure biriken jarduera, berriz, % 30 inguru areagotuko da.

• Handik hilabetera edo hiru hilabetera, nabarmen haziko da zure arnas edukiera.

• Handik urtebetera, erdira jaitsiko da bihotzeko bat izateko arriskua.

• Handik hiru urtera, inoiz erre ez dutenen mailara jaitsiko da bihotzeko edo arteria-zirkulazioko gaixotasun bat izateko duzun arriskua.

• Handik 5 urtera, erdira jaitsiko da biriketako, laringeko edo esofagoko minbizia izateko arriskua.

• Handik 10 urtera, inoiz erre ez duen baten parekoa izango duzu gaitz bategatik hiltzeko probabilitatea.

ERRETZEKO OHITURA DESAUTOMATIZATZEKO ARIKETAK• Ez erre gogoa etorri orduko; itxaron pixka bat. Minutu bat,

gutxienez, atzeratu behar da erretzen hasteko unea. Luzatu egin behar da tarte hori egunak igaro ahala.

• Ez erre baraurik zaudela. Hortzak garbitu, hartu laranja-zuku bat, edo dutxatu, eta, ondoren, gosaldu. Handitu jaiki eta le-henbiziko zigarreta piztu arteko tartea.

• Gosaldu, bazkaldu edo afaldu ondoren, itxaron 5-10 bat mi-nutu erre aurretik. Lantokitik gertu gosaltzen baduzu, ez era-man tabakorik. Mahaitik altxatu erre behar baduzu; ez erre mahaian otorduen ostean.

• Ez hartu inoiz besteek eskaintzen dizuten zigarretarik, eta ez eskatu inoiz tabakorik, zurea amaitu bazaizu ere.

• Astean zehar, hautatu lehen erre ohi zenuen hiru leku edo egoera, gutxienez, eta ez erre gehiago leku eta egoera horie-tan (adibidez, lanean, autoan, logelan, kalean oinez zabiltza-la, kafearekin batera, ordenagailuan ari zarela, telefonoz hitz egin bitartean...).

• Ez erre, inoiz, apetitua kentzeko. Jan frutaren bat, edan baso bat ur, hartu gozoki bat... tabakoa pixka bat ahazteko.

6

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 7: Web eskualdekoberriak 00_euskera

TABAKO-KERIK GABEKO ASTEAAurten, tabako-produktuetan zergak handitu daitezen sustatzeko erabiliko du eguna Osasunaren Mundu Erakundeak, munduak arreta jar dezan tabakismoaren epidemiaren eta haren eragin hilgarriaren inguruan.Euskadin, egun horretan, Tabakoaren Kerik gabeko Astea amaitu da, eta horrekin lotuta, aurten ere, Ezkerraldea-Meatzaldea-Enkarterri Osasun Eskualdeak zenbait jarduera antolatu ditu hauekin lankidetzan: lehen mailako arretako unitateak, Gurutzetako Ospitalea, udalak, Hezkuntza Saila, Farmazialarien Elkargo Ofiziala, Osasun Publikoa, Minbiziaren aurkako Elkartea, zenbait udalerritako merkatariak, eta herritarrak, oro har.Jarduera horiek antolatu dira tabakoa erretzeari utzi nahi dioten erretzaile guztiei laguntzeko eta animatzeko; izan ere, berentzat eta beren ingurukoentzat sekula hartu duten erabakirik onena izango litzateke hori.

Jarduera hauek aurreikusi dira, besteak beste: • Kerik gabeko ikasgelen III. lehiaketa, Osasun Sailak eta

Osakidetzak antolatua: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako Europako programa, tabakismoaren prebentzioa sustatzeko helburua duena. Programa Europako 14 herrialdetan egiten da, Tabakorik gabeko Gazteen Europako Sarearen esparruan. Jarduera horri buruz egin diren ebaluazioek agerian utzi dute eraginkorra dela gazteak tabakoa kontsumitzen has ez daitezen. Programan parte hartzen duten ikasgelek marrazkiak egin dituzte tabakismoaren prebentzioarekin lotuta, nerabeei erretzen ez hastera animatzeko. Programan parte hartzen duten ikasgela guztiek udaleko sari bat eskuratzeko aukera dute, eta, gainera, finalistek eskualdeko sari bat eskura dezakete. Aurten 1.218 gaztek hartu dute parte (% 84,1) DBHko 1. mailan, eta 1.284 gaztek (% 85,16) DBHko 2. mailan.

Epaimahaiaren ebazpena Ortuellako Kultura Etxean argitaratu da maiatzaren 30ean.• Diziplinarteko VI. Edizioa, osasun-eskualdeko 65 farmaziekin:

“Eman pausoa eta aldatu, Aldatu zure bizitzaren gidoia”. Ekimen horren bidez, zigarro baten truke podometro baten zozketarako txartel bat har zitekeen. Hala, ohitura kaltegarri batetik (erretzea) ohitura osasungarri baterako (ibiltzea) aldaketa irudikatu nahi izan da. Ekimenean parte hartzen duen farmazia bakoitzak ontzi garden bat jarri du erakusmahaiaren gainean, erabiltzaileek beren zigarroa utz zezaten (zigarroan beren izena eta telefono-zenbakia idatzi behar dute). Maiatzaren 27an, farmazia bakoitzak bi zigarro atera ditu ausaz, eta irabazleei hots egin die telefonoz podometroa hartzera etor daitezen. Ekimen honetan, funtsezkoa da erabiltzaileak zigarroa uzten duen unea baliatzea tabakoa uztera animatuko duen aholku labur bat emateko.

• Minbiziaren aurkako Elkartearen lankidetza.• Lehen mailako arretako unitateen lankidetza • Paziente aktiboen lankidetza eta parte-hartzeaTabako-kerik gabeko Ezkerraldea– Meatzaldea –Enkarterri astea maiatzaren 30ean amaitu zen Ortuellako Kultura Etxean. Prentsaurreko bat egin zuten Guillermo Viñegra Osasun sailburuordeak, Saulo Nebreda Ortuellako alkateak eta Armando Peruga Osasunaren Mundu Erakundearen tabakorik

gabeko ekimeneko gerenteak. Ondoren, mahai-inguru bat egin zen: “Nikotina kontsumitzeko modu berriek sortzen dituzten itxaropenak eta arazoak. Zigarro elektronikoa”. Mahaiko hiru hizlariek beren hitzaldiak emandakoan, eztabaida aberats bat sortu zen entzuleek egindako galderei esker. Amaitzeko, Armando Perugak eta Jesus Larrañagak 2014ko tabakorik gabeko mundu-eguneko sariak banatu zituzten. Une hartan, Eskualdeko ikasle asko bertaratu ziren, gure esker ona osasun-eskualdeko 65 farmaziei ere programa eta proiektu ezberdinetan eman duten laguntza eta lankidetzagatik.

EZKERRALDEA-ENKARTERRI ESKUALDEA

COMARCA EZKERRALDEA-ENKARTERRI

Kerik Gabeko Mundo Eguna maiatzak 31

31 de mayo Día Mundial Sin Tabaco

“Tabakoaren kontsumoa murriztea, bizitzak salbatzea”

“Reducir el consumo de tabaco, salvar vidas”

Ezkerraldea-Enkarterri farmazietako diziplina arteko VI. edizioa

VI Edición interdisciplinar farmacias Comarca Sanitaria Ezkerraldea-Enkarterri

ORTUELLA PORTUGALETETRAPAGARAN

POR

PASA

R LA

PUENTE, PONERMEA L

A M

UE

RT

E

ARTZENTALES GALDAMES GORDEXOLAKARRANTZA LANESTOSA SOPUERTA TURTZIOZ

CARTEL_TABACOv2.indd 1

10/04/14 12:00

7

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 8: Web eskualdekoberriak 00_euskera

EZKERRALDEA - ENKARTERRI ESKUALDEKOINGURUMEN-POLITIKARI BURUZKO ADIERAZPENA

Ezkerraldea - Enkarterri eskualdeko zuzendari gerenteak eta ingurumeneko arduradunak politika hori zuzentzen eta zehazten dute erakunde osoan zehar ezar dadin, eta Inguru-mena Kudeatzeko Sistemaren (IKS) helburuak ezartzeko erreferentzia dira.

Helburu horiek malguak dira, gutxienez urtean behin berrikusten dira eta ingurunearen eskakizunetara irekita daude. Gainera, ingurumenaren arloko unean uneko lehentasunak ezartzen dituzte.

Lehentasunak abiarazteko, zuzendari gerenteak eta ingurumeneko arduradunak honako hauek betetzeko konpromisoa hartzen dute:

- Politikaren esanahia komunikatzea, pertsonal guztiak ulertu eta eraginkortasunez bete dezan.

- Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat zehaztea eta abiaraztea, Ingurumenaren Ku-deaketaren Eskuliburuan jasota dagoena.

- Giza baliabideak eta baliabide materialak ezarritako eskakizunak betetzera bideratzea, eta ingurumenarekiko ardura eta gogobetetasuna sustatzea erabiltzaileen, langileen eta interesa duten aldeen artean.

- Ez-adostasunak gutxitzeko nahikoa baliabide esleitzea.

- Langile guztien informazioa eta partaidetza bermatzea, gure jarduerak ingurumenean duen eraginaz jabetu daitezen, betiere kutsadura prebenitzeko eta baliabide naturalen aurrezpena sustatzeko guztiok daukagun konpromisoa ahaztu gabe; bereziki baliabide natural urriei erreparatuko diegu.

- Beharrezko aginpidea eskuordetzea prozesu-arduradunei, sistemak arauari jarraitzen diola ziurtatzeko; sistemaren funtzionamenduaren berri eman beharko zaio nahitaez zuzendari gerenteari, etengabeko hobekuntza bermatzeko.

- Ingurumen-politika interesa daukaten aldeen eskura jartzea.

- Indarrean dauden arauak eta legedia, eta erakundeak hitzartzen duen beste edozein konpromiso betetzen direla bermatzea.

Ingurumena kudeatzeko taldeak ezarritako politika dokumentatu, abiarazi eta egunean izango du, gutxienez urtean behin aztertuz, gure jardueren garapenari egokitu ahal iza-teko.

Ezkerraldea - Enkarterri eskualdeko profesional guztion erantzukizuna da ingurumen-po-litika hau betetzea.

Barakaldo, 2014ko apirilaren 7an

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO, ZUZENDARI GERENTEA

8

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 9: Web eskualdekoberriak 00_euskera

DENONTZAKO AISIALDI-JARDUERAK ESKAINTZEN DITU SANTURTZIK Itsasoari lotutako herria dugu Santurtzi. Bereizgarri izan ditu, aspalditik, sardina-saltzaileak, itsasontziak eta itsasoa bera. Duela aste batzuk, berriz, bereizgarri horiei (itsasoari, arrantza-ren eta itsas kulturaren hedapenari eta balioespenari) lotutako ekimen-programa bat abiarazi du Santurtziko udalak, eta turis-

moa sustatzeko prozesuan txertatu du ondare hori. Nobedade gisara, Santurtzi Itsasoa Museoa Interpretazio Zentrora bisitaldi gidatuak hasi dira egiten aurten, eta Agurtza ontzia ezagutzekoak egiten jarraitzen dute.

Zenbait jarduera eskaintzen ditu marinel-herri honek, guztiak ere eremu horiek biziberritu eta balioesteko helburuarekin, adin guz-tietako jendearentzat gainera: ipuin-kontalariak, marinel-tailerrak (haurrentzat) eta bisitaldi bereziak, txakolin-dastaketak, enkan-te-simulazioak eta bisitaldia antzeztuak, besteak beste. Bestalde, arrantzale-kultura sustatzeko beste zenbait ekimen ere bultzatzen ari da udala: itsas ibilaldiak Karmengo Ama Birjina ontzian, ekaineko igande guztietan; irteera bereziak Aste Nagusiko su artifizialak ikusteko.

Datorren udan, berriz, jarraipena izango du Santurtziko baleak ekimenak, zeinak geroz eta bisitari gehiago erakartzen baitu. Iaz, esate baterako, inoiz baino atzerritar gehiago etorri ziren (frantsesak, batez ere).

Bada ekimen gehiago ere, horietako batzuk abiarazi berriak: kayak- edo kanoa-ibilaldiak itsasadarrean, rafting-baltsa... Gastrono-mia izango da turismo-eskaintzaren beste ardatzetako bat, hura arrantzale-kulturari lotua.

Azkenik, bisitariei arreta hobea eskaintzearren, ordu gehiagoz irekiko da aurten: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara (ekainetik irailera, egunero zabalduko da, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe).

HERRI-IBILALDI BATEKIN OSPATU ZUEN ABANTOK ARIKETA FISIKOAREN NAZIOARTEKO EGUNA Apirilaren 6an, igandea, egin zen ibilaldia, 8.5 km-koa, herrian ba-rrena

Ariketa Fisikoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen apirilaren 6an, igandea, helburu honekin: jendea kontzientzia kirol-ohitura osasungarriak bereganatzearen premiaz. Festa-giroan ospatu zuen Abantok eguna. Horretarako, lehenbiziko herri-ibilaldia egin zen. Goizeko 10:30ean abiatu zen ibilaldia, 8,5 km-koa, Alberto Ezkurdia parketik (berria) eta, Sanfuentes eta Las Carrerasetik igaro ondoren, Gallartako Eusko Gudariak plazan amaitu zen. “Ez zen lehiaketa bat (ez zion axola nor iristen zen lehenbizi), baizik eta ibilaldi leun bat, familiarekin edo lagunekin egiteko mo-dukoa, igande osasuntsu bat igaro nahi zuen adin guztietako jendearentzat prestatua” azaldu digu alkateak, Maite Etxebarriak. “Ibilaldi honen goiburuak zioen legez“, familiarekin batera ibiltzeak handitu egiten ditu birika-edukiera, muskulu-masa... eta maita-suna”.Festa-giroa izan zen ibilaldi osoan, musikari eta animazioari esker. Hamaika eta erdiak aldera, hamabost minutuko geldialdia egin zen, antolatzaileek eramandako hamaiketakoari ekiteko (fruta eta edariak). Ordubete eta 45 minutu iraun zituen ibilaldiak, gutxi asko, eta aise asko egin zuten herritar gehienek. Sendoa Atletismo Klubaren eta Club Alpino Gallartaren laguntza izan zuen herri-ibilaldiak. Parte-hartzaile kopuruari dago-kionez, arrakasta handia izan zuen ibilaldiak: adin guztietako 500 bat lagunek hartu zuten par-te (familia eta koadrila ugarik) kirol- eta jai-ekitaldi hartan. Or-du-pare batez ariketa fisikoa egi-teko ez ezik, gure udalerriko zen-bait ibilbide eta txoko ezagutzeko ere lagungarri izan zen saioa”.Maite Etxebarriak (alkatea) dios-kunez, oso positiboa izan zen ekitaldia, eta datorren urtean ere egitekoak omen dira.

9

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 10: Web eskualdekoberriak 00_euskera

ITZALAK • 80 urtetik gorako nagusiak dira.

• Egon badaude, inoiz ez ikusi arren.

• Adinean gora, egunerokoak gero eta zailago egiten zaizkie.

• Haiek ezagutzeaz gain, jakin nahi dugu zer behar duten.

• 765 lagun ez dira Gizarte Zerbitzuetatik igaro.

• Etxera joango gara haiei bisita egitera.

Euskal Autonomia Erkidegoa, egun, biztanleek bizialdi luzeagoa izateko itxaropena duten lekuetako bat da. Hori dela eta, ikus dezakegu aurreneko aldiz, orobat, gero eta jende gehiago heltzen dela helduarora eta gainera, egoera hori areagotuz joango dela.

Portugaleteko 65 urtetik gorako nagusien portzentajea Euskal Autonomia Erkidegoarena berarena baino are handiagoa da. Izan ere, harena % 19,18koa da eta Portugaletekoa, aldiz, biztanleen % 22,81ekoa.

Zahartzen garen neurrian behar berriak ere sortzen zaizkigu, berez. Ulergarri da adin jakin batetik aurrera nagusiek laguntza gehiago behar izatea eguneroko zereginak egin ahal izateko. Jarduerok burutzeko orduan, adinari loturiko mugak dituzte eta horrek guztiak hauskor eta zaurgarri ere egiten ditu.

Hori dela kausa, nagusi horiek guztiak asko eta ahulak direla jabeturik Gizarte Ongizateak, lehenik eta behin, egin du ikerketa bat zenbatzeko zenbat biztanle dagoen 80 urtetik gora eta bigarrenik, zenbatek ez duen gizarte-ibilbiderik Gizarte Zerbitzuetan.

Portugaleten 80 urtetik gorako 1. 265 nagusi bizi dira. Horietako 500 nagusik Gizarte Zerbitzuak noizbait erabili dituzte. Zerbitzurik eskatu ez dutenetatik, 330 bakarrik bizi dira eta 198 etxetan laurogei urteko 398 nagusi bizi dira. Gainera, gaur egun, 80 urtetik gorako 37 nagusi, haiek baino gazteagoa den pertsona batekin bizi dira.

Ikus dezakegunez, asko dira Udalaren Gizarte Zerbitzuetakoek ezagutzen ez dituzten 80 urtetik gorako nagusi horiek. Izan ere, zerbitzu horiek ez dute haien egoeraren eta familiarenaren berri.

Horren ondorioz, baliagarri da oso nagusi horien banakako diagnostikoa egitea haien egoera sozio-pertsonala baloratzeko eta egiaztatzeko ea beharrizan guztiak asebeteta dituzten. Horrelaxe ez bada, aurkeztu nahi dugu zein bitarteko diren egoki, kasuak kasu.

Banakako diagnostikoa egiteko prozeduraren barruan etxerako bisitak ditugu. Bisita horiek gizarte langileek egingo dituzte eta 528 laguni eskainiko diegu aukera hori.

Banakako diagnostikoa egiteko, alderdiok hartuko dira aintzat: batetik, faktore pertsonalak, harremanak, kultura, arlo intelektuala, ekonomia eta bestetik, nagusiaren soziabilitatea: harremanak, familia, auzokoak, bere talde edo erakundea.

Etxean egingo den bisita horretan aurre-diagnostikorako oinarrizko datuak eta informazioa bilduko ditugu. Horrek guztiak nagusiaren egoeraren behin-behineko balorazioa emango digu: arrisku gabea, arrisku arina, arrisku nahikoa, arrisku handia eta horren ondorioz, esku-hartzeko premia.

Beharrezko balitz, etxeko bisitaren ondoren, nagusiarekin eta familiakoekin batera Esku-Hartze Planari ekingo litzaioke.Azkenik, nagusi horien jarraipena egingo da. Hartara, aztertuko dugu ea etorkizunean eskaerarik egon den edo ez, eta hala balitz, egiaztatuko genuke banakako esku-hartze plan horretan proposatutako bitartekoak nola erabili diren.

PORTUGALETE

10

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 11: Web eskualdekoberriak 00_euskera

I MODA ETA TRADIZIO GARAIKIDEAREN TOPAKETA Maiatzak albiste ugari ekarri dizkigu modaz eta diseinuaz eta beste arte-alor batzuekin duten loturaz, betiere ikuspegi abangoardista batetik, artisau-lanari eta folklore tradizionalari ere hurbilekoa zaien arren.

Enkarterriko hiriburuan, Balmasedan, egingo da, aurtengo maiatzean, La Encartadaren lehenbiziko”-Moda eta tradizio garaikidearen topaketa”. hainbat euskal diseinatzailek eta sortzailek beren lana eza-gutzera emango dute topaketa horretan, esperimentalki.

Moda independentea eta kalitatekoa sustatzea du helburu topaketak, eta aniztasun formala, materiala eta teknikoa bultzatzea, betiere beste alderdi batzuekin gurutzatuz: eskulturarekin, bideo-artearekin, performancearekin eta mu-sikarekin, alegia. Euskal diseinatzaileekin batera, Erresuma Batuko (aurtengo saiorako gonbidatutako herrialdea) zenbait sortzaile ere izango da topaketan.

Aurkezpena eta desfileakJarduera ugari izango da hilabete honetan eskualdeko zenbait leku enblematikotan. Maiatzaren 22an egingo da programa trinko horren aurkezpena, Balmasedako Klaret Antzokian, ekitaldi ofizial batean. Aurtengo desfileetako diseinatzaileen ikus-entzunezkoe-tako batzuk emango dira ekitaldi horretan. Amaitzeko, Olatz de Andrésen dantza-taldeak (Bizkaikoa) Privolva Landing pieza eskaini-ko du, Madrilgo 2013ko lehiaketa koreografikoan lehen saria jaso zuena hain zuzen ere.

Maiatzaren 23an eta 24an iritsiko da topaketen “gailurra”: desfileak, showroomak, erakusketak, performanceak eta kontzertuak, besteak beste, Balmasedako “La Encartada” txapel-museoan.

Mercedes de Miguelen desfileak ikusteko aukera izango dugu, ehun-nahasketa aldarrikatzen duen bilduma batekin; han izango da María Clè Leal ere, eskuz egindako artilezko janzki epelekin; edo María Glück, HOWL sormen- eta ekoizpen-kontzeptuarekin (ehun ekologikoak eta organikoak, forma minimalistako eta egitura landuekiko diseinuekin); Mei Hui Liu britainiarrak, berriz, bere pieza berreraikiak erakutsiko dizkigu, iraunkortasunaren aldeko erromantze- eta grina-kutsukoak guztiak ere; Maite Albénizek, bestal-de, bere bilduma (glam arimakoa eta bitxia, aldi berean) eramango du; “Pan con Chocolate” markak, berriz, haurrentzako desfilea egingo du, azken bi bildumetako piezekin (sport chic estilokoak); Beletxararen haurrentzako bilduma ere han izango da, Miren eta Ptricia Krugen eskutik; Sinpatron enpresak (gizonezkoentzako eta emakumeentzako moda), berriz, artisautza eta pieza bakarra na-gusi dituen bere bilduma erakutsiko du; Andrew Thomas Saucedak eta Kiko Kostadinovek elkarrekin egingo dute desfilea, aurten Londresko Saint Martins zentralean aurkeztuko diren piezekin eta, azkenik, Carlos Díez Díezek bere azken hiru bildumetako piezen laburpen bat erakutsiko digu Smiley izan du lankide bilduma horietan).

Mugatua da desfile horietarako lekua; hori dela eta, hara joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute helbide hone-tara: [email protected].

Beste jarduera batzukTopaketa horrek, baina, bestelako jarduerarik ere badu, hainbat tokitan: Elssie Ansareoren argazki-erakusketa eta Miriam Ocárizen atzera begirakoa Ortuellako kultura-etxean; Javier Barroeta jostunaren atzera begirako erakusketa Galdameseko Loizaga dorrean; Mei Lui Liuren “Ethical and Sustainable Design” erakusketa Arenatzarten (Gueñes), “Bizkaiko azken jostunak. Janzkiak neurrira egite-ko lanbidea” erakusketa (Enkarterriko Museoan ikusgai, irailaren 15era arte); Mabi Revueltaren bideo-arteko erakusketa, Pozalaguan (Karrantza), eta “Balenciaga ezartzen” erakusketa kolektiboa La Encartada txapel-museoan.

Halaber, zenbait tailer ere antolatuko dira museo horretan, zenbait erakustaldi egiteko:(museoan dagoen Jacquardarena, adibidez), edo bestelako jardunetarako: txalaparta eta zanpantzarrak; ehunaren gaineko pintura; zeramika; portzelana; bideoa eta performan-cea; dantza eta zinema (Koldobika Jauregi); lanpara diseinua (Miren Arenzana) eta unplugged kontzertu bat (Chico y Chica).

Laburbilduz, egungo moda-eremuko profesional eta erabiltzaileen erreferentzia-gune izan nahi lukeen topaketa dugu, eskualde horretako ehungintza- eta industria-ondarearekin lotua, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituena.

11

ESKUALDEKOBERRIAK

Page 12: Web eskualdekoberriak 00_euskera

Las diferencias Desberdintasunak

12

ESKUALDEKOBERRIAK