2
W ikipedia, internauten gehiengoarentzat kontsulta tresna ezinbestekoa bihurtu da, nahiz eta atzean dagoenaren ezagutza gutxi izan. Askok erabiltzen dute egunerokotasunean, informazioa bilatzeko, askotan zer den ondoegi jakin gabe. Zer da beraz, Wikipedia? Izena bera bi hitz desberdinetatik dator: Wiki eta Entziklopedia. Wiki-k, hawaieraz “arin, bizkor” esan nahi du, baina gaur egune- ko teknologia bati egiten dio erreferen- tzia, edukia kolektiboki eraikitzea ahal- bidetzen duen webguneari, hain zuzen. Aukera hori Wiki gehienetan dagoen Editatu edo Aldatu botoi batekin ahalbi- detzen da, eta hainbat pertsonek eraiki dezakete webgunearen edukia. Wikipe- dian, pertsona orok du edukia editatzeko ahalmena. Bigarren hitza, entziklopedia, askoz ezagunagoa da, bertan gordetzen baitira hainbat jakintza ezberdin: erli- jioa, artea, historia, fisika… Finean, giza ezagutzaren bildumak dira entziklope- ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ73 24 informazio eta komunikazioaren teknologiak diak. Beraz, Wikipedia kolektiboki erai- kitako giza ezagutza bilduma dela esan daiteke. Bere helburua, Jimmy Wales-ek, Wikipediako sortzaileak ederki laburtu zuen esaldi bakar batean: “Imajinatu mundu bat, zeinetan plane- tako pertsona orori giza-jakintza osora- ko sarbide aske eta doakoa ematen zaion. Horretan dihardugu”. Nahiz eta entziklopedia askok konparti- tuko luketen bisio noble hori, asko dira, entziklopedia arrunt batekin alderatuz gero, Wikipediak dituen abantailak. Lehenik eta behin, edukiaren natura librea azpimarratu behar da. Erabiltzen dituen bi lizentzia libreei esker, edozer egin dezakegu bertako edukiarekin, bi baldintza betez gero: lan horren egiletza dagokionari aitortzea eta eduki berrera- bili edo eratorria baldintza berdinekin kaleratzea, hirugarren pertsona batek ere libreki berrerabili ahal izateko. Era hone- tan sortu dira hainbat liburu tematiko, DVDetarako kopiak eta abar. Ohiko entziklopedia batean halakorik egiteak copyright bortxaketa serioa suposatuko luke. Bigarrenik, proiektu eleanitza da. Hain- bat eta hainbat hizkuntzek dute Wikipe- dia propioa, munduko hizkuntza han- dietatik, Afrikako hizkuntza tribaletara arte. Edozein hizkuntzak du Wikipedia propioa izateko eskubidea. Horrek proiektu banatua bihurtzen du entziklo- pedia hau, ez baita ente zentral bat, non hizkuntza bakoitza beste batzuen agin- duetara dagoen; kontrara, autonomia osoa duten hizkuntza desberdinetako Wikipediak diren nodoz osaturiko sarea da bere osotasunean Wikipedia. Hirugarrenik, proiektuaren dinamikota- suna aipatu behar da. Paperezko entzi- klopedia bat argitaratu bezain laster zaharkiturik geratzen den bitartean (Sobiet Batasunak oraindik bere horre- tan dirauen makina bat entziklopedia izango dira oraindik etxeetan), sarean egoteak eta edozeinek editatzeko auke- rak ahalbidetzen dute momentu oro edukia eguneraturik izatea. Albistea ger- tatu bezain laster, Internetera konektatu eta lerro pare bat idaztea bezain erraza da. Gainera, askatasuna ematen duenez edukia sortzeko, etengabe doaz horiek gehitzen, entziklopedia bera handituz eta aberastuz. Laugarrenik, neutraltasuna helburu duen entziklopedia da Wikipedia. Hori edukiari zein antolaketari eragiten dion printzipioa da. Edukiari dagokionez, neutraltasuna ikuspuntu desberdinen baturarekin lortzen da, hots, gai baten inguruan dauden iritzi kontrastatu des- berdinak adieraziz. Antolaketari dago- kionez, Wikipedia ez dago inolako enpresen eskuetan, irabazi asmo gabeko elkarte bat arduratzen baita kudeaketa eta azpiegitura teknikoaz. Elkarte horre- tako administrazio-kontseilua Wikipe- diako eta bere proiektu senideak diren beste batzuetako kideek aukeratzen dute. Diruari dagokionez ere, dohaintza pribatu bitartez finantzatzen da, eta ez du inolako publizitaterik onartzen. Aipatu behar da era berean, auzolanean eraikitako proiektua dela hau eta inor ez dagoela bertan soldatapean edukiak gehitzen. Wikipedian dagoen testu oro Wikipedia: lagun ezezagun hori Mikel Iturbe Urretxa

Wikipedia, lagun ezezagun hori

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Administrazioa Euskaraz aldizkariko 73. zenbakian (2011ko uztaila) argitarturaiko artikulua

Citation preview

Page 1: Wikipedia, lagun ezezagun hori

Wikipedia,internautengehiengoarentzat

kontsulta tresna ezinbestekoabihurtu da, nahiz eta atzeandagoenaren ezagutza gutxi izan.Askok erabiltzen duteegunerokotasunean,informazioa bilatzeko, askotanzer den ondoegi jakin gabe.

Zer da beraz, Wikipedia? Izena bera bihitz desberdinetatik dator: Wiki etaEntziklopedia. Wiki-k, hawaieraz “arin,bizkor” esan nahi du, baina gaur egune-ko teknologia bati egiten dio erreferen-tzia, edukia kolektiboki eraikitzea ahal-bidetzen duen webguneari, hain zuzen.Aukera hori Wiki gehienetan dagoenEditatu edo Aldatu botoi batekin ahalbi-detzen da, eta hainbat pertsonek eraikidezakete webgunearen edukia. Wikipe-dian, pertsona orok du edukia editatzekoahalmena. Bigarren hitza, entziklopedia,askoz ezagunagoa da, bertan gordetzenbaitira hainbat jakintza ezberdin: erli-jioa, artea, historia, fisika… Finean, gizaezagutzaren bildumak dira entziklope-

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ7324

informazio eta komunikazioaren teknologiak

diak. Beraz, Wikipedia kolektiboki erai-kitako giza ezagutza bilduma dela esandaiteke. Bere helburua, Jimmy Wales-ek,Wikipediako sortzaileak ederki laburtuzuen esaldi bakar batean:

“Imajinatu mundu bat, zeinetan plane-tako pertsona orori giza-jakintza osora-ko sarbide aske eta doakoa ematenzaion. Horretan dihardugu”.

Nahiz eta entziklopedia askok konparti-tuko luketen bisio noble hori, asko dira,entziklopedia arrunt batekin alderatuzgero, Wikipediak dituen abantailak.

Lehenik eta behin, edukiaren naturalibrea azpimarratu behar da. Erabiltzendituen bi lizentzia libreei esker, edozeregin dezakegu bertako edukiarekin, bibaldintza betez gero: lan horren egiletzadagokionari aitortzea eta eduki berrera-bili edo eratorria baldintza berdinekinkaleratzea, hirugarren pertsona batek erelibreki berrerabili ahal izateko. Era hone-tan sortu dira hainbat liburu tematiko,DVDetarako kopiak eta abar. Ohikoentziklopedia batean halakorik egiteakcopyright bortxaketa serioa suposatukoluke.

Bigarrenik, proiektu eleanitza da. Hain-bat eta hainbat hizkuntzek dute Wikipe-dia propioa, munduko hizkuntza han-

dietatik, Afrikako hizkuntza tribaletaraarte. Edozein hizkuntzak du Wikipediapropioa izateko eskubidea. Horrekproiektu banatua bihurtzen du entziklo-pedia hau, ez baita ente zentral bat, nonhizkuntza bakoitza beste batzuen agin-duetara dagoen; kontrara, autonomiaosoa duten hizkuntza desberdinetakoWikipediak diren nodoz osaturiko sareada bere osotasunean Wikipedia.

Hirugarrenik, proiektuaren dinamikota-suna aipatu behar da. Paperezko entzi-klopedia bat argitaratu bezain lasterzaharkiturik geratzen den bitartean(Sobiet Batasunak oraindik bere horre-tan dirauen makina bat entziklopediaizango dira oraindik etxeetan), sareanegoteak eta edozeinek editatzeko auke-rak ahalbidetzen dute momentu oroedukia eguneraturik izatea. Albistea ger-tatu bezain laster, Internetera konektatueta lerro pare bat idaztea bezain errazada. Gainera, askatasuna ematen duenezedukia sortzeko, etengabe doaz horiekgehitzen, entziklopedia bera handituzeta aberastuz.

Laugarrenik, neutraltasuna helburuduen entziklopedia da Wikipedia. Horiedukiari zein antolaketari eragiten dionprintzipioa da. Edukiari dagokionez,neutraltasuna ikuspuntu desberdinenbaturarekin lortzen da, hots, gai bateninguruan dauden iritzi kontrastatu des-berdinak adieraziz. Antolaketari dago-kionez, Wikipedia ez dago inolakoenpresen eskuetan, irabazi asmo gabekoelkarte bat arduratzen baita kudeaketaeta azpiegitura teknikoaz. Elkarte horre-tako administrazio-kontseilua Wikipe-diako eta bere proiektu senideak direnbeste batzuetako kideek aukeratzendute. Diruari dagokionez ere, dohaintzapribatu bitartez finantzatzen da, eta ezdu inolako publizitaterik onartzen.Aipatu behar da era berean, auzolaneaneraikitako proiektua dela hau eta inor ezdagoela bertan soldatapean edukiakgehitzen. Wikipedian dagoen testu oro

Wikipedia: lagun ezezagun horiMikel Iturbe Urretxa

Page 2: Wikipedia, lagun ezezagun hori

era desinteresatuan norbaitek bere den-bora librean sorturikoa da.

Azkenik, esango nuke proiektuan partehartzen dutenen horizontaltasuna delabeste abantaila handi bat. Aipatu denmoduan, hizkuntza bakoitzeko proiektubakoitza oso autonomoa da, eta prakti-kan, proiektuari eragiten dizkioten neurriguztiak bertan hartzen dira, bozketabitartez. Bozketa hauetan, kide bakoitzakdu boto bana, guztiek dutelarik baliobera, bai katedradunek, baita oraindikinstitutuan dabiltzan kideek ere. Horrekasko indartzen du proiektua, komunitate-ak berak jartzen baititu joko arauak;proiektua bere sentitzen du eta, beraz,inposaturiko arau batzuekin lortuko lira-tekeenak baino emaitza askoz hobeak lor-tzen dira, bai giroan baita edukian ere.

Ibilbidea

Wikipediaren hazia 2000. urtean hasi zenernetzen. Orduan sortu baitzen Nupedia,eduki askedun sareko entziklopedia bat,non hainbat adituk idazten zituzten arti-kuluak, orduko puntako entziklopedienedukien kalitate eta profesionaltasunabilatuz. Wikipediaren moduan, edukilibreduna zen, baina ez zen Wiki bat etaartikuluak sortzeko ahalmena zuten baka-rrak aipaturiko soldatapeko adituak ziren.Proiektuaren izaera bera zen proiektua-rentzat arerio nagusia, edukien sorrerageldoak ez zuelako interesik piztu sareaneta eduki horien sormena bultzatzeko era-biltzen ziren soldatak ordaintzea gero etazailagoa zelako.

Arazo horiei aurrea hartuz, JimmyWales-ek, Nupediako sortzaileetarikobatek, 2001ean Wikipedia sortu zuen,Nupedia bera edukiz elikatzeko asmoa-rekin. Baina, sortzaileak berak uste ezzuen erritmoarekin, Wikipediak lasterutzi zuen atzean Nupedia, azken hau2003an itxi zen, eta eduki guztia Wiki-pediara pasatu zen.

2002 bukaerarako 26 ziren Wikipediapropioa zuten hizkuntzak (tartean eus-

ADMINISTRAZIOAEUSKARAZ73 25

informazio eta komunikazioaren teknologiak

kara) eta bi urte beranduago, 161.Ondoren etorri ziren proiektu senideak:Wikiztegia, Commons (irudi eta multi-media fitxategi libreen gordailua), Wiki-liburuak (testu-liburuak) eta abar. Gauregun, 281 hizkuntza desberdin daudeWikipedian, osotara 18 milioi artikulubaino gehiagorekin.

Euskarazko Wikipedia

Euskarazko Wikipedia 2001eko aben-duaren 6an sortu zen, Lurra artikuluare-kin. Ia hamar urte beranduago, ehun milaartikulu baino gehiagorekin, erreferen-tziazko euskal entziklopedia bihurtu da.

Gaur eguneko datuei begiratuz gero,berrehun pertsona baino gehiagok egindute ekarpenen bat euskarazko Wikipe-dian azken hilabetean: komaren batgehitzetik, artikulu luze osoak egiterai-no. Horietatik, herena inguruk egitenditu ekarpenak erregularki. Artikulubakoitza batez bestean ia dozena bataldiz editatu da, edukia gehitu edo egu-neratzeko.

Bidean, hainbat lan egin da. Bertannabigatzerako orduan lan handia egindela bistan da, eta lan horri esker lortuzuen Euskarazko Wikipediak 2008koSareko Argia saria. Lan hori nola egin etaegiten den ordea, ez da horren bistakoa.

Funtzionamendua

Artikulu desberdinak sortu edota edukiagehitzea, goian dagoen Sortu edo Aldatu

botoietan klik egin eta agertuko dentestu-editorean, bertan agertzen den tes-tua aldatzea edota berria sartzea bezainerraza da. Gordetzeko botoian klik egineta momentuan egongo da eginiko alda-keta mundu guztiarentzat ikusgai.

Argazki eta multimedia fitxategiei dago-kienez, ez dira Wikipedian gordetzen,aparteko biltegi batean baizik (Wikime-dia Commons), hizkuntza guztietakoWikipediek erabili ahal izateko. Wikipe-diatik egiten den gauza bakarra bertakofitxategiei lotura da.

Artikuluei eginiko aldaketa guztiak geldi-tzen dira erregistraturik Historia izenekozerrendan. Era honetan, posiblea da ikus-tea nork egin duen zer, eta noiz. Desego-kia izanez gero eginiko ekarpena, desegi-teko aukera dago, aurretik egon denartikuluaren edozein bertsiora atzeratuz.

Artikulu bakoitzari buruz zerbait ezta-baidatu nahi baldin bada, badago horre-tarako aukera, artikulu bakoitzak baituEztabaida izeneko botoia. Ordea, Wiki-pediako kide jakin bati jakinarazi nahibaldin bazaio zerbait (lana koordinatze-ko, esate baterako), kide horren lankideorrira jo behar da, gaur eguneko hainbatsare sozialetan dagoen perfilaren parekoadena.

Era berean, badago kide guztiek partehartzen duten foro nagusi bat, non esti-lo arauak, albisteak… argitaratu eta ezta-baidatzen diren, gero, behar izanez gerobozkatzeko. Esan bezala, autonomiaosoa dago eta erabaki guztiak kontsen-tsuz edo bozketa bitartez hartzen dira.

Ikus daitekeenez, komunikazio guztiaplataforma bera erabiliz egiten da, inola-ko bilera, e-posta edo antzekoen beha-rrik gabe. Gainera, artikuluak bezala,komunikazio guztia publikoa da, gar-den-gardena bihurtzen du ez bakarrikedukia, baizik eta hori lortzeko bitartekoguztiak.

Edonork gehitu ditzake oraindik Wiki-pedian ez dauden edukiak. Ez da horren-beste kezkatu behar esanez norberak ezduela ezer gehitzeko entziklopedia serio

batean. Egon lasai, edukien gaiei dago-kionez Wikipedia ez baita zorrotza:herriko biztanleria eguneratu, gustukotelesailaren pertsonaien biografiak gehi-tu… edonoren esku dauden egitekoakdira. Baita zure esku ere, irakurle. Sartuzaitez http://eu.wikipedia.org helbide-an, egin ezazu klik Izena eman jartzenduen loturan eta izan zaitez zu ere inoizeuskaraz egin den entziklopedia handie-naren parte.