2
Xabi Strubellek eta Eneko Haritzak Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztuko dute asteartean, Donostian Xabi Strubell musikariak eta ipuinaren idazle Eneko Haritzak (maramara*taldeko kidea) Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztuko dute datorren asteartean (urtarrilak 17), Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan, 11:00etan . Durangon harrera ona izan ondoren, liburu-dendetan salgai dago eta, laster, disko-liburuaren inguruko haurrentzako tailerrak egingo ditugu. Aurkezpenean, Strubell eta Haritzarekin batera, Maluta argitaletxeko arduradun Sabrina Mizobe eta Ritxi Lizartza egongo dira. Lur gorrian barrena lanean, haurrentzako kanta tradizionalak bildu eta doinu propioak jarriz osatu du disko jostaria Xabi Strubellek, gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuez lagunduta. Abestien abiapuntu gisa, hainbat ipuin entzuteko aukera ere ematen du diskoak. Eneko Haritzak sortu ditu ipuin horiek eta diskoarekin batera datorren liburuan jaso ditu, Strubellen jatorrizko ideian oinarrituta. Hala, Euskal Herriko hiru animalia gorriren abenturak kontatu dizkigu; alegia, katagorri baten, mantangorri baten eta txantxangorri batenak. Gainera, haurrek marrazkiak koloreztatu ahal izango dituzte. Ilustrazioa Bi tanta diseinu agentziako Yoana Figuerasek egin du. Disko-liburua 3 urtetik 8ra bitarteko umeei zuzenduta dago eta, laster, beren kasa aritzeaz gain, tailerretan ere lantzeko aukera izango dute. Izan ere, Strubellek eta Haritzak adin-tarte horretako umeentzako tailerrak emango dituzte, ikastetxe eta kultur etxeetan.

Xabi Strubellek eta Eneko HaritzakLur gorrian barrena disko-liburua aurkeztuko dute

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Xabi Strubellek eta Eneko HaritzakLur gorrian barrena disko-liburua aurkeztuko dute asteartean, Donostian Xabi Strubell musikariak eta ipuinaren idazle Eneko Haritzak Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztuko dute datorren asteartean (urtarrilak 17), Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan, 11:00etan. Durangon harrera ona izan ondoren, liburu-dendetan salgai dago eta, laster, disko-liburuaren inguruko haurrentzako tailerrak egingo ditugu. Aurkezpenean, Strubell eta Haritzarekin batera, Yoana Figueras Bi tantakoa, Maluta argitaletxeko arduradun Sabrina Mizobe eta Ritxi Lizartza egongo dira. Gainera, Strubellek diskoko pare bat kanta zuzenean joko ditu.Aipatutako lanaz gain, haurrentzako beste bi ipuin liburu ere aurkeztuko ditu Maluta argitaletxeak Donostian: Eneko Haritzak idatzitako eta Yoana Figuerasek marraztu diseinatutako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra, bi horiek ere haurrek koloreztatzekoak.

Citation preview

Xabi Strubellek eta Eneko Haritzak Lur gorrian barrena disko-liburua

aurkeztuko dute asteartean, Donostian Xabi Strubell musikariak eta ipuinaren idazle Eneko Haritzak (maramara*taldeko kidea) Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztuko dute datorren asteartean (urtarri lak 17) , Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan, 11:00etan. Durangon harrera ona izan ondoren, liburu-dendetan salgai dago eta, laster, disko-liburuaren inguruko haurrentzako tailerrak egingo ditugu. Aurkezpenean, Strubell eta Haritzarekin batera, Maluta argitaletxeko arduradun Sabrina Mizobe eta Ritxi Lizartza egongo dira. Lur gorrian barrena lanean, haurrentzako kanta tradizionalak bildu eta doinu propioak jarriz osatu du disko jostaria Xabi Strubellek, gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuez lagunduta. Abestien abiapuntu gisa, hainbat ipuin entzuteko aukera ere ematen du diskoak.

Eneko Haritzak sortu ditu ipuin horiek eta diskoarekin batera datorren liburuan jaso ditu, Strubellen jatorrizko ideian oinarrituta. Hala, Euskal Herriko hiru animalia gorriren abenturak kontatu dizkigu; alegia, katagorri baten, mantangorri baten eta txantxangorri batenak. Gainera, haurrek marrazkiak koloreztatu ahal izango dituzte. Ilustrazioa Bi tanta diseinu agentziako Yoana Figuerasek egin du. Disko-liburua 3 urtetik 8ra bitarteko umeei zuzenduta dago eta, laster, beren kasa aritzeaz gain, tailerretan ere lantzeko aukera izango dute. Izan ere, Strubellek eta Haritzak adin-tarte horretako umeentzako tailerrak emango dituzte, ikastetxe eta kultur etxeetan.

Aipatutako lanaz gain, haurrentzako beste bi ipuin liburu ere aurkeztuko ditu Maluta argitaletxeak Donostian: Eneko Haritzak idatzitako eta Yoana Figuerasek marraztu diseinatutako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra , bi horiek ere haurrek koloreztatzekoak.

NON: Donost iako Udal L iburutegiko Mandasko Dukea aretoan NOIZ: Urtarrilaren 17an ORDUA: 11:00etan

Durangoko Azokan oso harrena ona izan dute liburuek eta liburu-dendetan ere eskura daitezke, baita Maluta argitaletxearen webgunean ere (www.maluta.eu). Abestien edo narrazioen zatiak entzun nahi izanez gero, ondorengo helbidean aurkituko dituzue: http://www.maluta.eu/eus/producto.html Harremanetarako: Sabrina Mizobe Maramara* taldea Portuetxe bidea 53-B, 109. bulegoa 20018 Donostia Tel.: 943 504 206 Hel. elek.: [email protected] Webguneak: www.maramara.net / www.maluta.eu