1
Egunon maitia: Gaur goizean zutaz gogoratu naiz esnatzerakoan, leihoa irekitzean zeru grisa ikusi dut eta zure udako egun politen hutsunea nabaritu dut. Zure udako egun beroak, zure zeru urdinak, Van Goghen koadro onenak bezain politak. Gaur, neguko egun hotz honetan urrun ikusten zaitut, zure olatuetatik urrun, gardena den zure ur erakargarri horietatik urrun. Barruan zerbait falta zaidala sumatzen dut, zure kostaldeko askatasun usaina, agian; orraztuta diruditen hondartza horien beroa, agian. Zure goxotasunean asteak egunak dira; egunak orduak; orduak minutuak eta minutuak segundoak. Ez nuke inoiz zurekin egindako momentu bat ahaztuko, zuk magia daukazu, sorgindu egiten Nauru zurekin nagoenean; irribarre bat ateratzeko gaitasuna daukazu ikusten zaitudanean. Nire bihotz barrura sartu zara eta ezinezkoa egiten zait zu gabe egotea, horregatik biok goxo berriz besarkatzea desiratzen dut, Noja maitia. Xabier Garcia-4DBH Hirugarren saria

Xabier Garcia Kaixo Maitia 3

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Xabier Garcia Kaixo Maitia 3

Egunon maitia:

Gaur goizean zutaz gogoratu naiz esnatzerakoan, leihoa irekitzean zeru grisa ikusi dut

eta zure udako egun politen hutsunea nabaritu dut. Zure udako egun beroak, zure zeru

urdinak, Van Goghen koadro onenak bezain politak.

Gaur, neguko egun hotz honetan urrun ikusten zaitut, zure olatuetatik urrun, gardena

den zure ur erakargarri horietatik urrun. Barruan zerbait falta zaidala sumatzen dut, zure

kostaldeko askatasun usaina, agian; orraztuta diruditen hondartza horien beroa, agian.

Zure goxotasunean asteak egunak dira; egunak orduak; orduak minutuak eta minutuak

segundoak. Ez nuke inoiz zurekin egindako momentu bat ahaztuko, zuk magia daukazu,

sorgindu egiten Nauru zurekin nagoenean; irribarre bat ateratzeko gaitasuna daukazu

ikusten zaitudanean.

Nire bihotz barrura sartu zara eta ezinezkoa egiten zait zu gabe egotea, horregatik biok

goxo berriz besarkatzea desiratzen dut, Noja maitia.

Xabier Garcia-4DBH

Hirugarren saria