7
2010EKO UZTAILAREN 4A 5 X - A S T E K O G A I A - Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon Gustura mintzo ohi gara euskaldun unibertsalez, gure urguilu nazionala pizte aldera. Baina gehienetan, historiaz aritzerakoan, gure ahoa betetzen dute inperioen zerbitzura ibili ziren konkistatzaileek eta misiolariek: Elkano, Urtsua, Juan Zumarragako, Frantzisko Xabierreko, Inazio Loiolako… Ezaguna da, halaber, zer paper jokatu zuten arbaso euskaldunak izan zituzten kreol anitzek Ameriketako independentzia gerretan: Bolibar, Iturbide… Ia ezezaguna zaigu, ordea, gerra haietan euskaldun batzuek jokatu zuten paper askatzailea, Xabier Mina kasu Mexikon. Bixente Serrano Izko Xabier Minaren irudia, Ingalaterratik atera baino egun batzuk lehenago. Martin Xabier Mina izenak ezer gutxi erraten die nafar gehienei. Pertsonaia historiko honen izen osoa aipatzerakoan, Frantzisko Xabier Mina deritzote sarri, grabatu honetan edo Mexikon bertan bezala. Mexikoko espedizioaren prestakuntzetan, hala Ingalaterran nola AEBetan, osaba Frantzisko Espozekin –ordurako Fantzisko Espoz eta Mina gisa ezagutua Europa osoan– nahasten zuten hainbatek gure Xabier Mina, eta honi ez zitzaion gaizki etorri nahasmendua, baliabideak eta laguntza errazago lortze aldera; halarik ere, Mexikoko bere aldarrikapen ugaritan, guztietan, Xabier –Xavier, zehazkiago– Mina sinatu zuen. Nahasi, baita sorterria ere nahasten diote sarri: Idotzinen (Ibargoiti) jaio izan balitz bezala, bere osaba jaio zeneko herrian alegia. Baina Otanon (Elortzibar) sortu zen Xabier Mina 1789ko uztailaren 1ean, Parisko Bastilla iraultzaile frantsesek hartu baino 13 egun lehenago. Oraindik ikus daitezke haren etxearen hondakinak, urte gutxi duela eroria, Otanoko elizara doan kaleko ezkerraldean. Herrixka horren sarreran, informazio kulturaleko panel batean, Xabier Mina Estudiantea edo Mutila aipatzen da herriko seme gisa, baina bertze akats batekin, jaiotze datarena alegia: 1789 urte zuzenaren ordez, 1798koa jarri diote.

Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

2010EKO UZTAILAREN 4A 5

- A S T E K O G A I A -

Xabier Mina

Otanoko iraultzailea eta“hirurehunak” Mexikon

Gustura mintzo ohi gara euskaldun unibertsalez, gure urguilu nazionala pizte aldera. Bainagehienetan, historiaz aritzerakoan, gure ahoa betetzen dute inperioen zerbitzura ibili ziren

konkistatzaileek eta misiolariek: Elkano, Urtsua, Juan Zumarragako, Frantzisko Xabierreko, InazioLoiolako… Ezaguna da, halaber, zer paper jokatu zuten arbaso euskaldunak izan zituzten kreol

anitzek Ameriketako independentzia gerretan: Bolibar, Iturbide… Ia ezezaguna zaigu, ordea, gerrahaietan euskaldun batzuek jokatu zuten paper askatzailea, Xabier Mina kasu Mexikon.

Bixente Serrano Izko

Xabier Minaren irudia, Ingalaterratik aterabaino egun batzuk lehenago. Martin XabierMina izenak ezer gutxi erraten die nafargehienei. Pertsonaia historiko honen izenosoa aipatzerakoan, Frantzisko Xabier Minaderitzote sarri, grabatu honetan edo Mexikonbertan bezala. Mexikoko espedizioarenprestakuntzetan, hala Ingalaterran nolaAEBetan, osaba Frantzisko Espozekin–ordurako Fantzisko Espoz eta Mina gisaezagutua Europa osoan– nahasten zutenhainbatek gure Xabier Mina, eta honi ezzitzaion gaizki etorri nahasmendua,baliabideak eta laguntza errazago lortzealdera; halarik ere, Mexikoko berealdarrikapen ugaritan, guztietan, Xabier–Xavier, zehazkiago– Mina sinatu zuen.

Nahasi, baita sorterria ere nahasten diotesarri: Idotzinen (Ibargoiti) jaio izan balitzbezala, bere osaba jaio zeneko herrian alegia.Baina Otanon (Elortzibar) sortu zen XabierMina 1789ko uztailaren 1ean, Parisko Bastillairaultzaile frantsesek hartu baino 13 egunlehenago. Oraindik ikus daitezke harenetxearen hondakinak, urte gutxi duela eroria,Otanoko elizara doan kaleko ezkerraldean.Herrixka horren sarreran, informaziokulturaleko panel batean, Xabier MinaEstudiantea edo Mutila aipatzen da herrikoseme gisa, baina bertze akats batekin, jaiotzedatarena alegia: 1789 urte zuzenaren ordez,1798koa jarri diote.

Page 2: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

X a b i e r M i n a-

6 2010EKO UZTAILAREN 4A

MINGARRIA DA nola ahaztu nahi izan duenEspainiako historiografia akademikoak iraul-tzaile liberal honetaz, eta ez da harro egotekonola jarraitu duen ahanztura horretan, iner-tzia hutsarengatik segurik, euskaldunonmemoria historikoak.

Orain gutxi irakurri ahal izan dut txosten-txo bat, euskaraz eta historialari euskaldunbatek egina, non, Ameriketako independen-tzia gerrez mintzatzean euskaldunen ondo-rengo kreolak aipatzen diren, baita euskaldunbatzuk ere. Baina, Mexikori dagokionez,ezertxo ere ez gure Xabier Minaz; areago,honako hau irakurri dut bertan: 1810etik,“hamar urtetan Mexikon inor ez da ausartu-ko independentzia berriro eskatzen, 1821eraarte”. Kolpe batez, Hidalgoren lehen saiotik(1810) Igualako Plana (1821) arte saio guztiezahazturik. Garai hauek suertatu zitzaizkionXabier Minari, Mexikon 1817ko apirileansartu zenetik urte bereko azaroa arte, fusilatuzuten arte...

Ia ahazturik Xabier Mina, bai, gure artean,baina hagitz presenteago Mexikoko memoriakolektiboan, hango independentzia gerretakolehen mailako heroi gisa. 1823an izendatuzuten ofizialki Mexikoko Heroi, eta KatedralMetropolitarrean lurperatu. Gero, Indepen-dentziaren Zutabea eraikitzean (1921), mar-molezko monumentuan kokatu zuten harenirudia, Morelos, Guerrero eta Bravorekinbatera Hidalgo inguratzen laurok. Mina izena

eramaten dute, Mexiko ongi ezagutzenduen Manuel Ortuño historialariak dios-kunez, “hamarka tokik, plazak, etorbi-dek, kiroldegik, herritar-zentrok, mexikarArmadako itsasontzi batek, Tamaulipase-ko nazioarteko aireportuak eta bertze hirinagusi batzuetakoek, Minatitlanekoa(Veracruz) kasu”. Euskal Herrian, hordugu Otanoko jaiotetxe eroria… sinbolobiribila. Lasaitu txiki bat izan dut Noain-go udalaren webgunean sartu eta horikustean Xabier Minari buruzko oharlabur baina interesgarria, bibliografiazerrenda eta guzti horniturik. Txalogarriada Txalaparta argitaletxearen ahaleginaere, 2003an berrargitaratu zuenez MartinLuis Guzman historialari eta narratzailemexikarraren 1932ko titulua: Mina elMozo. Héroe de Navarra. Bestetik, ManuelOrtuñok urte anitz darama Xabier Minaikertzen; bortz liburu izan dira horrenemaitza, eta seigarren batean, Vida deMina. Guerrillero, liberal, insurgente (2008)izenekoan, aurreko liburu guztien berri-dazketa irakur daiteke, dotore narratu etaeguneratua.

Ekintzaile apartaEz dugu Xabier Mina teorialari bat, eztahurrik ere, baina bere ibilbideak –buru argieta irekiko ekintzaile batenak– aurrera joanahala, ideia liberal sendoak nagusitu zitzaiz-kion, askatasunarekin estu-estu lotuak, etahaiei eutsi zien fideltasun irmoenarekin.

Otanoko etxe aberatseneko seme nagusihonek –erran nahi baita lurjabe txikia zela–,euskaldun ama-hizkuntzaz, baina amarekinberarekin erdaraz alfabetaturik, Iruñean ikas-teko aukera izan zuen 11 eta 17 urteen artean,eta Zaragozan jarraitzeko gero, matematikaeta filosofian. 14-15 urte zituela ezagutu zuenbere lehen maisu politiko-militarra, goizuetarbat, Areizaga koronel ohia, Fernandorenaldeko ultramontanoa gorte espainiarrarenliskarretan. Eta hain zuzen Fernando VII.aklehenengoz koroa jaso zuenean, Zaragozandugu Minaren berri, ikasle saldo baten buru,Godoy ilustratuaren erretratua erretzen etaFernandorena haren ordez jartzen, 1808komartxoaren 23an. Maiatzaren hasieran,Goyak betikotu zuen Madrilgo matxinadatikhiru egunetara gertatu ziren Baionako abdi-kazioak, Napoleonek bere anaia Josephentzatkoro borboitarra lortu zuenean. AreizagakFernandorekin joan nahi izan zuen Baionara,baina Irunen jakin zuen Napoleonen jokoaz,eta hortik aurrera konprometitu inbasioarenkontrako gerran. Koronel ohiak XabierMinari deitu zion Goizuetara, lehenbizikomisioak proposatzeko.

Xabierren osaba Frantzisko Espozek Mina abizenaz hornitu zuen bere buruahistoriarako: Frantzisko Espoz Ilundain Frantzisko Espoz eta Mina bihurtu zen.Abizen bahiketa gisa interpretatu dute anitzek, nahiz eta Espozek berememorietan dioen ilobaren omenez egin zuela, frantsesei adierazteko XabierMinaren adoreak bizirik jarraitzen zuela.

Page 3: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

X a b i e r M i n a -

2010EKO UZTAILAREN 4A 7

Horrela hasi zuen Minak, 19 urte zituela,bere ibilbidea. Espioi gisa bidali zuen Arei-zagak 1808ko uda partean Ipar EuskalHerrira, tropa inperialen mugimendu etaplanen peskizan, gaztearen euskalduntasu-naz baliatuz. Gero, Aragoiko parajeetan ibilizen Areizagaren erranetara beti, harik eta1809ko abuztuan, 20 urte besterik ez zituelaNafarroako Lehorreko Kortsarioak izenekogerrillari boluntarioen gorputza antolatuzuen arte, hain ospe handia emanen ziona.Hain handia non 1810eko martxoan frantse-sek Labianon atxilotu zutenean, FrantziskoEspoz osabak Mina Dibisioa –NafarroakoDibisioa gero– jarri baitzion izena Xabie-rrek eraturiko gorputzari, baita Mina abize-naz hornitu ere bere burua historiarako:Frantzisko Espoz Ilundain FrantziskoEspoz eta Mina bihurtu zen. Abizen bahike-ta gisa interpretatu dute anitzek, nahiz etaEspozek bere memorietan dioen ilobarenomenez egin zuela, frantsesei adieraztekoXabier Minaren adoreak bizirik jarraitzenzuela.

Vincenneseko unibertsitate liberalaEzin dugu oraindik hitz egin Xabier Minaliberalaz. Erregearen, aberriaren eta erlijioa-ren alde borrokatu baitzuen zortzi hilabete

haietan, 1.800 boluntario bildu zituen unerikgaraienetan, baina berak galdetzaile frantseseierantzutean motz gelditu ez eta 20.000 izan-go ziratekeela erran zien, arma gehiago edukiizan balu.

Baiona, Paris eta Vincennes izanen zirenbere kartzelak, beti ere Napoleonek emani-ko aginduak lepo gainean izanik, hots,heriotza zigorra luzamendutan ibili gabebetetzeko aginduak. Nolanahi ere, bizirikjarraitu zuen –osaba Espozen hitzetan,berak lortu zion espainiar ErregeordetzaBatzarretik militarra zela zioen agiria, fran-tsesek jo zezaten gerra atxilotutzat eta ez

Soto de la Marinakohondartzetan lehorreratu zenMina 1817ko apirilean. Hortik

abiatu ziren Minaren

Hirurehunak. Guanajuatorakoibilaldia epikoa izan zen:

garaipen distirantak, armak etahornidurak lortu zituzten tropa

kolonialen lepora

Page 4: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

-

8 2010EKO UZTAILAREN 4A

gaizkiletzat–, eta Vincennesen bere maisuliberala izango zenarekin egin zuen topo:Victor Fanneau de Lahorie jeneral frantsesa,Napoleonen aurka konspiratzeagatik1812ko urrian fusilatua. Lahorierengandikikasi zuen Minak askatasunaren kontzeptuliberala, hain diferentea Ancien Régimekoaskatasun edo pribilegioen aldean. “Bertzeezer baino lehen, askatasuna” omen zenLahorieren lelorik kuttunena.

1814ko apirilean lortu zuen Minak aska-tasuna, Napoleon garaitu zutenean, etaNafarroa Garaira abiatu zen. Lakarren(Nafarroa Beherea) bere osaba Espozekinegin zuen topo, 11.000 soldaduko Nafarroa-ko Dibisioaren buru zela. Ordurako, 25 urtebete gabe, “zerikusi gutxi zuen [Minak] fran-tsesen eskuetan erori zeneko gerrillari ado-

retsu eta ilusio hutsez beteriko harekin”, dioManuel Ortuñok. “Gizon berri bat zen, gaz-taroan nozituriko bere ideia orokorrak etaaberriaren aldeko ilusioak aldaturik; orain-goak uste arrazionalagoak, sendoagoak eta,bai moralki bai intelektualki, sakonago erai-kiak zituen”. Horrela bada, Fernando VII.akCadizko Konstituzioa indargabetu zuenean,eta osabarekin Madrilgo Gortea bertatikbertara ezagutu ondoren, Iruñeko gotorle-kua eta hiria hartzeko konbentzitu zuen,erregea behartu nahian Konstituzioa berriroindarrean jar zezan. 1814.eko irailean saiatu,baina porrot egin zuten, azken unean Espo-zen soldaduek ez ziotelako jarraitu eurenburuzagiari: Minaren osabaren karisma,Napoleonen kontrako borrokan lausotuezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza,

Goiko argazkian ikus daitekeen moduan dago gaurXabier Minaren jaiotetxea Otanon, hondaturik.Kontraste bizian, aukera izan dut erreportaje hauidazterakoan Badajozeko Medellin herrira hurbiltzeko,azteken inperioa deuseztatu zuen Hernán Cortésenjaioterrira hain zuzen, kuriositate hutsez ea nola landuduen 2.500 biztanle izatera heltzen ez den herri horrekbere semearen memoria: bada, Hernán Cortés duizena plaza nagusiak, haren erdi-erdian dute jaun etajabe konkistatzailearen brontzezko monumentuhandiosa (eskuineko argazkian), eta haren etxeazegoeneko lekutik hurbil-hurbil paratu dituztefamiliaren kapare armarria eta ateburu zaharra idulki

baxu baten gainean. Gure harridurarako, plaza bereandagoen udaletxeak, jauregi itxurarekin baina 1950eaneraikia, plaka bat erakusten du eskerronak emanezmexikarrei eraikuntzarako laguntzarengatik. Tira,agian ez dago harritzekorik: azken finean HernánCortés gabe ez zuketen izango aukerarik gaurkoMexikoren jabeen arbaso kreolek estatuindependentea moldatzeko.

Aldiz, haien independentzia lortzearren bere dohainaparteko guztiak, bizitza bera ere, eman zituen XabierMinaren memoria Otanon duin mantentze aldera,Cortésekin bezala jokatuko balu Mexikok, ai ene!, ezdakit liskar diplomatikorik sortuko ez ote litzatekeen.

X a b i e r M i n a

Page 5: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

bere soldaduak Fernandoren aurka altxaraz-teko. Bai ilobak bai osabak Luis XVIII.arenerresuma frantses absolutistara ihes eginbehar izan zuten.

Hortik aitzina hasi zen Mexikora joatekoMinaren proiektu berria, ideia interesgarribatekin, gero Karl Marx Irlanda eta Polonia-ko independentziaren alde agertu zenekoplanteamendua gogorarazten diguna: alegia,Mexikoko independentziak erraztuko zuelaMetropoliko iraultza liberala. Horrela zioenMexikorako bidaian prestaturiko lehen Alda-rrikapena-n: “Ozeanotik alde honetako pro-bintzietatik lortzen zituen tiranoak baliabi-deak bere bidegabekeriak gauzatzeko;hauetan ere askatasunaren alde borrokatzenzutela-eta, nire egin nuen orduantxe amerika-rren kausa”.

X a b i e r M i n a-

2010EKO UZTAILAREN 4A 9

Page 6: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

X a b i e r M i n a-

10 2010EKO UZTAILAREN 4A

“Minaren Hirurehunak” MexikonMina Londresen egon zen 1815eko apirilarenamaieratik 1816ko maiatza arte, eta hor pres-tatu zuen bere ibilbide mexikarra. Harremanestuak lortu zituen Lord Holland Ingalaterra-ko oposizioaren liderrarekin, berau interesa-turik baitzegoen Ameriketako kolonia espai-niarren askapenarekin. Honela deskribatzenzuen Mina Lord Hollanden idazkariak1815eko abuztuan: “Gizon buruargia da,Espainian errebelde eta traidorea delarikMexikora joan nahi du”.

Ameriketako espainiar kolonien indepen-dentzia nahiago zuten nazioarteko poten-tziek –AEBek eta Ingalaterrak bereziki, nahizeta ezkutuan beti ere– Mexikon zituztenjarriak esperantza gehienak, Jose MariaMorelosen lidergo militar eta politikoan.Morelosek, Mexikoko independentzia gerrasortu zuen Miguel Hidalgoren ondorengoak,Chipalcingoko Kongresua zuen antolaturik1813ko irailetik, baina garbi zegoen kanpokolaguntza militarra beharko zuela garaile atera-ko bazen. Minari erreparatu zioten horretara-ko hainbat eragile ingeles eta estatubatuarrek.

1816ko maiatzaren 15ean Ingalaterratikatera zen eta ekainaren 30ean New Orleansa

Xabier Mina Mexikon, Juan O’Gorman (1905-1982) arkitekto, eskultore eta Mexikokomuralista handien ondorengo ospetsuenakirudikatua, zutik, lehen planoan eta ezkerrean,Independentziaren Murala deiturikoaren zatihonetan. Museo Nacional de Historia-Castillode Chapultepec-en dago ikusgai.

Behean, Xabier Minaren espedizio ibilbideaMexikon.

Page 7: Xabier Mina Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon · Napoleonen kontrako borrokan lausotu ezina izanik ere, ez zen nahikoa izan, antza, Goiko argazkian ikus daitekeen

X a b i e r M i n a -

2010EKO UZTAILAREN 4A 11

heldu. 27 urte bete zituen hurrengo egunean.Itsas ibilaldian bertan eta AEBetako egonal-dian lagun batzuen azpijokoak, matxinadak,traizioak eta espainiar espioien joko bikoitzakjasan behar izan zituen. Baina oraindik ezzekien Morelos fusilatua izan zela eta Chipal-cingoko Kongresuak porrot egin zuela.Ondorioz, Simon Bolivarren laguntza bilatuzuen Haitin, eta 1816ko urriaren 13an hare-kin bildu zen. Liluratu egin zuen MinakAskatzailea, eta ia konbentzitu Mexikoralaguntzeko. Honela dio Bolivarrek gutunbatean: “Oraindik ez dakit Mina jeneralarenetorrerak aldaraziko dizkidan ene planak [LosCayoseko espedizioaren porrotaren ondoren,bigarrenaren proiektuaz ari da]. Atzo ikusinuen eta tolesik gabe mintzo izan ginen,erran zidanak esperantza handiak piztu diz-kit, eragin dezake horrek nire proiektuetan.Ez nago, halere, guztiz konbentziturik”.

Ez zuen azkenik konbentzitu, baina aurre-ra jarraitu zuen Minak eta Soto de la Marina-ko hondartzetan lehorreratu zen 1817ko api-rilaren 21ean. Hortik abiatu ziren MinarenHirurehunak, haien artean Nafarroako gerri-lletan berarekin ibilitako euskaldun batzuk,Mexikoko barnealderantz, Torres gerrillaria-rekin harremanetan sartu arte. KostaldetikGuanajuatorako ibilaldia epikoa izan zen:garaipen distirantak, armak etahornidurak lortu zituzten tropakolonialen lepora.

Torres matxinatu mexikarra,Morelos desagertu zenetik ber-tze hainbat bezala, krisi larrianzegoen. Ez zuen plan estrategi-korik, ez bazen biziraupen hutsaeta lidergo bakarra lortzea bestegerrilla-buruen artean. Horrela,gotorlekuak galtzen joan zen,eta azkenekoa, Los Remedios-koa, Erregeordeak setiatu etaesperantzarik gabe zegoenean,Guanajuato hiriaren konkistaproposatu zion Minak, setiatzai-leek hornidura-iturri sendoenagalduko zutelakoan. Kostatakonbentzitu zituen MinakTorresen aholkulariak, eta hiriahartzera joan zen. Ez, ordea,bere ohiko ofizialekin –LosRemedios gotorlekua defenda-tzen zeuden–, Torresek emani-koekin baizik: ospe onekoakzaldiz, baina ezgauzago oinezkoenkontruetan, kasurako plan-teatu behar ziren bezalakoetan.Sorpresaz sartu zen hirian1817ko urriaren 24an, baina seiorduko saioaren ondoren

Minak erretreta agindu behar izan zuen. Ihe-sean, sekulakoak entzunarazi zizkien ofizialhaiei: “Zuen zeregina bete izan bazenute,eurena bete egin zuketen zuen soldaduek, etagure esku izango genukeen Guanajuato. Jendeezdeusa zarete bere kausaren alde borroka-tzen duen edozein gizonentzat”. Eta lizentzia-tu egin zituen tropak.

Aterpe hartu zuen hiritik gertu, El Venadi-to lagun liberal baten arrantxoan, gaua pasatueta urriaren 27ko egunsentian sorpresaz atxi-lotu zuten tropa erregezaleek; 1810ean Labia-non bezala Minaren alarma sistemak hutsegin zuen. Berehalako exekuzioa agindu zuenErregeordeak, eta azaroaren 11n hil zutenazkenean, 28 urte zituela. Mexikoko aldarrika-pen ugaritan erlijioarekiko begirunea aipatubazuen ere, ez zuen eskatu aitortzarik, eztabere hiltzaileek eskaini ere. Azkeneko gutunbat bidali ahal izan zion euskaraz, ezkutuan,Pablo Erdozain bere betiko laguntzaileari LosRemediosa, “kausaren alde irmo jarraitzera,baita hiltzera ere behar bada” aholkatuz.Belauniko eta gibelaz exekutatu zuten, traido-re gisa, berak eskatu arren zutik eta aurrezfusila zezaten. Gaur Mexikon, inork ez dugogoratu nahi –madarikatzeko ez bada– Apo-daka Erregeordeaz, aldiz Mina dute berenindependentziako martiri handienetakoa. n