Upload
aurkitu-
View
825
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
XIX.Mendeko filosofia (1)
• DIALEKTIKA, benetako pentsamenduaren legea dena, errealitatearen prozesuaren legea bera da: pentsatzea eta izatea identifikatzen dira. Historia ezin da ulertu kausa efektuen segida bezala, baizik eta kontraesanen gainditze prozesu bezala.
• HEGEL (1770-1831). “Egiazko oro arrazionala da eta arrazional oro egiazkoa”
• FEUERBACH (1804-1872). Jainkoa gizakiaren esentzia bere gaitasun mugagabean baino ez da.
• KARLMARX (1818-1883). Filosofiak mundua interpretatu du, mundu ikuskerak eta bizitzari eta unibertsoari buruzko ikusmoldeak sortu ditu, baina filosofiaren zereginak mundua eraldatzea izan behar du.
XIX.Mendeko filosofia (2)
• POSITIBISMOAJarrera zientifiko metafisikaren aurkakoa, gertaera berari eusteko agintzen du erregulartasuna deskribatzeko, zientziaren erara.
• AUGUSTE COMTE (1798-1857)Giza-adimenaren aurrerapenaren legearen arabera momentu gorena lortu da zientzia positiboari esker.
• UTILITARISMOA
Moralaren oinarri absolutuei uko egiten dio, beti ere eszeptizismoan geratu nahi gabe. Moralaren irizpide guztiak bakar batetara mugatzen du: gizartearen erabilgarritasuna.
•JOHN STUART MILL (1806-1873)
Erabilgarritasuna, edozein gai etikoaren instantzia gorena.
XIX.Mendeko filosofia (3)
• BITALISMOA ETA HISTORIZISMOA. Filosofia kulturaren kritika bihurtzen da eta arrazionalismo positibistaren kontra, bizitzaz, balio ezinbestekotzat hartuta, hausnarketa egiten du.
• SCHOPENHAUER (1788-1860). Benetako errealitatea ulertzea mundua izateko borondate bezala pentsatzea da.
• KIERKEGAARD (1813-1855). Bere erlijiotasun sakonetik gizakiaren bakardade dramatikoa baieztatzen du.
• DILTHEY (1883-1900). Espirituaren zientziek giza-bizitza ulertu nahi dute.
• NIETZSCHE (1844-1900). Mendebaldeko gizartearen balioak kritikatzen ditu bizitzaren aurkakoak izateagatik eta gain-izakiaren, balio berria sortzailearen, etorria adierazten du.