40
xxx Azpeitiko herri aldizkaria xxx 2017ko abendua xxx 200. zenbakia xxxxxxxx DESAGERTU ZIREN Asko dira urteen joanarekin desagertu diren ofizioak; beste asko galtzear dira. Ogibideen gainbehera bizi izan duten herritarrekin hitz egin du Uztarriak 20 x x x x x x

xxx xxx - md.uztcdn.commd.uztcdn.com/pdf/200_1.pdf · Hona etortzeko, esan zi-daten gutxieneko diru sarrera batzuk izan behar nituela, eta justu-justu iristen nintzen kopuru horretara;

Embed Size (px)

Citation preview

x x xAzpeitiko herri aldizkaria x x x2017ko abendua x x x200. zenbakia x x x x x x x x

DESAGERTUZIRENAsko dira urteen joanarekindesagertu diren ofizioak;beste asko galtzear dira.Ogibideen gainbehera biziizan duten herritarrekinhitz egin du Uztarriak 20

x x xx x x

x x x x x x x x x sarrera 03

Argitaratzailea.UztarriaKomunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza.Perez Arregi plaza 1, behea,(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa.943 15 03 58Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, AzpeitiaLege gordailua.SS-860/2000Zenbakia. 200.a (2017ko abendua)Urtea.XVIII.a (1999ko azaroan sortua)Maiztasuna.HilabetekariaDiseinua. Eregi Komunikazio etaEuskara Zerbitzuak

Publizitatea.685780412 /[email protected]

Bazkidetza.943 15 03 58Tirada. 2.500 ale hileroInprimategia.Leitzaran GrafikakAzaleko argazkia.Maialen EtxanizWebgunea.www.uztarria.eus

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak eta ziurtagiriak

iritziaInkesta. Herriko zeinjolas parke duzugustukoen? 13

mamiaElkarrizketa. IñakiBastida AEBetan izanda tesi zatia egiten04Klik! Antzerkikonpainiek sormenegonaldiak egitendituzte Azpeitian 16Demografia datuengora-beherak.Demografia datuakaztertu ditu MartaLuxan soziologoak 26

jakitekoBestaldetik. Solasean,Eider Mendoza BatzarNagusietakolehendakariarekin 34

x x x2017KO ABENDUKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

26

Ba al dakizu, bisitak tarteko, hamasei adintxikiko azpeitiarrek jasaten dituztela

dispertsioaren ondorioak ?. Uztarria

04

34

Izan uztarriaren bazkide1.060bazkidegara Uztarria KomunikazioTaldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu.Uztarria Komunikazio Taldeakorain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografiatxikiakatera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

t943 15 03 58

30eurodira urtean.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia,Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

Oharra.Uztarriak ez du bere gain hartzenaldizkarian esandako iritzien erantzukizunik

Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak) diruz

lagundua

mamia x x x x x x x x x gizartea04

IÑAKI BASTIDAkimikaria

Jendeari laguntzekoera bat da ikertzea”Kimika Organikoko doktore tesiaren zati bat AEBetakoThe Scripps Research Instituten egin du, “mundukoikerketa zentro onenetako batean”. .9 Ihintza Elustondo

E z du atsedenhartzeko tarte handirik izan oraingutxira arte Iñaki Bastidak. “Nor-malean, 09:00-09:30 aldera iris-ten naiz lanera, eta 23:00ak ingu-rura arte egoten naiz hemen”,zioen duela egun batzuk. Egunajoan eguna etorri, 12-13 orduematen zituen lanean. Lo egitekoorduak kenduta, gainontzeko iaguztiak. Asteburuetan ere, ber-din. Elkarrizketa honen galderakere lantokitik erantzun zituen, AE-Betako egonaldia amaitzekoasko falta ez zitzaiola. San Die-gon (Kalifornia, AEB) egon dahiru hilabetez, Scripps ResearchInstitute ikerketa zentroan.Gelditu gabe ezingo zarahainbeste orduz lanean jar-dun...

“Ez, ez, batzuetan atsedenen bat-edo egiten dugu. Batzuk lanto-kian gimnasiora eta dena joatendira, baina ni ez. Hiru hilabeteemango ditut hemen, eta ahalden gehiena aprobetxatu nahidut egonaldia. Baina denetarikdago, batzuk hemen lo egiten eregelditzen dira. Eskerrak hiru hila-bete diren, ze hemen urte oso bathorrela egotea...Nolatan zaude hor?Kimika ikasi nuen Bartzelonan,eta, gero, Donostian Kimika Or-ganikako masterra egin nuen.Masterreko proiektuko talde be-rarekin Kimika Organikako dokto-re tesia egiten hasi nintzen,Eusko Jaurlaritzaren beka bate-kin, eta, horren barruan, nazioar-teko doktoretza egiteko aukera

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJaio. 1991ko ekainak 16.x x xHerria. Azpeitia. x x xBizitokia. San Diego (Kalifornia,AEB). x x xLanbidea. Kimikaria,doktore tesia egiten ari da.

toretzarekin. Lau urte irauten dulanak, eta laugarren urtearen ha-sieran nago orain.Zer ari zara ikertzen?Sintesi organikoaren arloan ko-katzen da nire ikerketa. Sintesi or-ganikoa da molekula organikoakegitea, eta guk egiten duguna damolekula organiko horiek egitekoprozedurak edo metodologiakgaratu. Bizia duen dena molekulaorganikoz eginda dago, eta boti-ka gehienak ere molekula organi-koak dira. Farmako posibleak izandaitezkeen molekulak ikertzendira orain gehien; besteak beste,minbizia tratatzeko.Munduko ikerketa zentroonenetakoa dela esan duzuzu lanean ari zarena. Zerga-tik diozu hain ona dela?

dago. Horretarako, gutxienez,bizpahiru hilabete eman behar di-tuzu beste ikerketa zentro bateanlanean, kanpoan. Munduko edo-zein tokitara joan zaitezke, eta niktoki hau aukeratu nuen, oneneta-ko bat delako. Noiz arte egongo zara hor?Irailaren 1ean hasi nintzen ikerke-tarekin, eta azaroaren 30ean bu-katuko dut. Gero, bi astez opo-rrak hartuko ditut, Kalifornia etaLas Vegas bisitatzeko. Abenduerdi aldean itzuliko naiz Azpeitira,eta Donostian jarraituko dut dok-

erabili izan ditut Donostian lanaegiteko, eta ikusita onenetakoadela, zera pentsatu nuen: “Nonhobeto hemen baino!”. Hemengozuzendariari idatzi nion, eta hartuegin ninduen.Erraza da horrelako zentrobatean sartzea edo baldin-tza batzuk bete behar dira?Hori zuzendariaren arabera iza-ten da. Egia esan, jende dezenteetortzen da hona horrelako ego-

naldiak egitera. Orain, esaterako,munduko toki ezberdinetako seipertsona gaude bi eta sei hilabe-te arteko egonaldiak egiten, eta,denera, 30 bat lagun egongogara: batzuk tesiak egiten ari dira,besteak doktoreak dira eta gai-nontzekook egonaldiak egiten arigara.Nolakoa da zure horko egunbat? Zer egiten duzu zentro-an pasatzen dituzun orduhorietan guztietan?Egun guztiak ezberdinak dira, etaegunaren hasieran ez dakizu nolaamaituko duzun. Erreakzio be-rriak frogatzen ditugu, eta emai-tzen arabera, eguna moldatzenjoaten gara. Tartea dugunean,munduan zehar egiten ari direnikerketak irakurtzen ditugu aldiz-kari zientifikoetan, geure buruaeguneratuta mantentzeko etaegin dituzten aurkikuntza berriakezagutzeko. Esan duzu zuek egindakoikerketak, batez ere, medi-kuntzan eta farmazian ba-liatzen direla.Organika biziarekin zerikusiaduen zerbait da. Ingurugiroa ku-tsatzen ez duten pestizidak etaantzekoak egiteko metodoak eresortzen ditugu, baina, egun, giza-kietan dago interesa, eta, horre-gatik, gaixotasunetan jartzendugu arreta gehien. Guk egitenditugun molekulak biologoek edokimikako beste ikerketa talde ba-tzuek aztertzen dituzte gero, ikus-teko ea gaixotasunetan aktiboakdiren, ea minbizia edo beste gai-xotasunen bat tratatzeko baliodezaketen. Minbizia da oraingehien aztertzen dena, bainaedozertarako izan daitezke.Zuri zer ematen dizu egitenduzun lanak, ikertzeak?

Taldeko zuzendariak kimika osoberritzailea egiten du, eta sariasko irabazi ditu mundu osoan.Ikerlariok gure ikerketetan atera-tako ondorioak aldizkarietan argi-taratzen ditugu, eta gure zuzen-dariak munduko aldizkari onene-takoetan idazten du. Adibidez,molekula batzuk ezin dira eginegungo metodologia erabilita,eta ikerketa talde honetan meto-dologia berri batzuk garatu dituz-

te egin ezin diren molekula horiekegin ahal izateko. Orain, molekulaberri batzuk proba daitezke min-biziak eta beste gaixotasun ba-tzuk tratatzeko. Berrikuntza horiengatikerabaki zenuen zentro ho-rretara joatea?Bai. Hemen ikasteko pila batdago: nola lan egin, eta baita ara-zoei nola aurre egin ere. Nik iker-keta talde honetako artikuluak

gizartea x x x x x x x x x mamia 05

Kimitatik

bizitzea nahi nuke,

baina ez kimika

egiteko bizitzea ”“

Gaixotasun bat

tratatzeko zerbait

erabilgarria egitea

da nire ametsa”“

mamia x x x x x x x x x gizartea06

Jendeari laguntzeko era bat daikertzea. Egunen batean lortukobanu zerbait oso erabilgarria...Adibidez, gaixotasun bat tratatze-ko zerbait erabilgarria egitea se-kulakoa izango litzateke niretzat,zuk egiten dakizunarekin jendepila bati laguntzen diozulako. Horida nire ametsa. Zentro horretan etengabegauza berriak ikasten arikozara. Zer eman dizu espe-rientzia honek?Alde batetik, zentroko kide ba-koitzak bere proiektua du, etahaiekin hitz egitean, eguneroikasten dut zerbait. Bestetik, kimi-ka munduan oso garrantzitsuakdiren pertsonak etortzen dira hi-tzaldiak-eta ematera. Gainera,hemen bertan Nobel saridun batdago; institutu honetan denekasko dute irakasteko. Zuretzako pribilegio batizango da hor egoteko auke-ra izatea, ezta?Bai, handia. Ez nuen esperobaiezkoa hain erraz lortzerik, zebadakit beste ikerketa talde ba-tzuetan ez dutela zuk bidalitakomezua erantzun ere egiten. Pro-batzea erabaki nuen, eta hemennago. Askotan gertatzen da mun-duko onenak munduko harroenakedo nagusi nahikoa txarrak izatendirela. Baina hau ez da kasua. Ja-torra da gure zuzendaria, eta,egia esan, gustura nago.Munduko onena izateko, zer

behar da? Zertan asmatzendu horko jendeak?Lan asko egiten dute. Batzuen-tzat kimika bakarrik dago beraienbizitzan; horretarako bizi dira.Baina garrantzitsuena da askogustatzea egiten duzuna, etagustuko dutenez, ahal den den-bora gehiena pasatzen dute ho-rretan. Etxean ziur kimikarekin etaikerketarekin zerikusia duten gau-zak egiten jarraitzen dutela. Esa-terako, badago jendea umeak Txi-nan dituena eta hemen bi urtera-ko dagoena. Zuk ere horrela ulertzenduzu kimika? Zure bizitzankimika bakarrik dago?Ez, ez, nik horrela ezingo nukebizi. Kimika asko gustatzen zait,eta ikerkuntza ere bai, baina nirebizitzan askoz ere gauza gehiagodaude. Kimika parte bat da, bainabeste gauza batzuk ere oso ga-rrantzitsuak dira niretzat: familia,lagunak, musika… Kimikatik bizi-tzea gustatuko litzaidake, bainaez kimika egiteko bizitzea. Zapatuetan eta igandeetan,bietan, egiten duzu lan?Bai. Normalean, bi astetik behinigande bat libre izaten dut. Halaere, hemen hiru hilabetez egongonaizenez, nik aukeratu dut aste-buruetan ere lan egitea. Hemenbai, hemen kimika bakarrik dagonire egunerokoan, baina beno,ahal dudan gehiena aprobetxa-tzea nahi dut egonaldia.

Azpeitia, pixka bat bada ere,sumatuko duzu faltan, ezta?Bai. Hemen gustura nago, SanDiegon eguraldi ona egiten du,kostan dago… Hemengo bizimo-dua gustatzen zait, baina herriabeti sumatzen da faltan, etagehienbat, jendea. Azkenean,hemen lanaz aparte ez daukatezer.Ezagutzen ez duenari arro-tza egin ohi zaio kimikarenmundua. Zuk mundu hau ba-rrutik ezagutzen duzunez,zerk harritu zaitu gehien?Alde batetik, harritzen nauenaedo amorru pixka bat ematen di-dana da kanpotik nola ikustenden kimika. Kimika hitza badagoesaldi batean, badirudi zerbaittxarra dela. Adibidez, iragarkie-tan-eta kimikorik gabe jartzendute, baina berez kimika dena da.Ikusten dugun dena kimikarekineginda dago, beraz, txarra ez da;gauza da nola erabiltzen den. Ki-mikariak berez ez gara txarrak,zerbait ona egitea nahi dugu,baina egia da denetariko jendeadagoela. Horrez hain, bestegauza batek ere harritu nau. Iker-kuntza egiteko diru asko beharda, dirurik gabe ezin da ezer egin.Ni EHUn ari naiz tesia egiten, etaunibertsitate publikoa denez, la-guntza publikoen menpen gaude.Eusko Jaurlaritzatik jasotzen dutlaguntza, eta oso diru gutxi delairuditzen zait. Hemen askoz ere

diru gehiago inbertitzen da iker-kuntzan. Hona etortzeko, esan zi-daten gutxieneko diru sarrerabatzuk izan behar nituela, etajustu-justu iristen nintzen kopuruhorretara; ia ezin izan nuen etorrihorregatik. Pena ematen dit di-ruak hainbeste eragitea ikerketaesparruan eta toki batzuetan go-bernuak prest ez egotea hainbes-te inbertitzeko.Aurrera begira, zer proiektudituzu?Egia esan, ez dakit. 2018ko urriainguruan amaituko dut doktoretesia, eta hurrengo urtea nahikoafinkatuta daukat. Hortik aurrera,ikusiko dugu zer etortzen den.Ikerketa arloa gustatzen zait,baina ea zer aukera dauden ho-rretan segitzeko. Bestela, indus-tria kimika arloan edo irakaskun-tzan lan egin aha izango nuke.Baina lehen helburua ikerketansegitzea da.

A zpeitiarrok harroakgarenaren sona dugu inguru hurbil eta ez hainhurbilean. Zaila egiten zait teoria hori baiezta-tzea, alde edo kontra jardutea. Egia esan, alfer-gurea sorrarazten dit esames topiko-tipiko ho-riez jarduteak. Nor ez da, puntu batean behin-tzat, harro sentitzen bere herriaz? Adibidez,hainbat eta hainbat aldiz Azpeitia eta Azkoitia na-hasten dituztenetan zera gertatzen da:–Aaaa... Orduan Azkoitikoa zara?Eta guk zer esaten dugu orduan? Isilik geldi-

tzen gara? Baita zera ere! Azkar asko egitendugu salto: – Ez, ez, barkatu, AzPPPeitikoa naiz ni. Az-

PPPPei-tia!Egia esan, bost axola zait kontu hori guztia,

baina gauza bat aitortu behar dut: atzerrian izannaizenetan Azpeitiarekiko, eta batez ere, aberria-rekiko dudan atxikimendua barren-barrenetikatera, azaletik pasatu eta ahotik atera zait. Harropuntu batekin, gainera! Aurpegi zurbildun eta ori-nez jositako begi urdinek “Where are you from?”galdetu izan didatenean, “I’m from BasqueCountry” erantzun izan diet, eta begiak bikoiztuegiten zitzaizkiela ikustean, zera pentsatu izandut: “Honek ez du Basque Cauntrynon dagoenarrastorik”. Halakoetan, “my country it’s betweenFrance and Spain, near the Pirinees”. Hori en-tzunda, normalean, begietako tentsioa lasaitzenzitzaien. Jarraian, gure hizkuntzaz eta ohiturez hitzegin izan diet, ahalik eta harrotasun apalenare-kin, baina, era berean, harro.Urrutirra joanda, distantzia jarrita, besteen ispi-

luan ikusteko aukera ematen diogu gure buruari;besteei geurean islatzekoa. Norberaz hitz eginezeta bestea entzunaz, gure aberriarekiko ditugunsentimenduez jabetzen gara, sustraien sakonta-sunaz. Begiek bat egiten dutenean eta onartzendirenean aberasten gara. Arrotza zitzaion Bas-que Countrya ezagunagoa egiten zaio, eta unehorrek merezi du!

Mundiala izan zenKontatutakoa askotan gertatu izan zait, baina le-

Ispilu, ispilu

x x xArrotza zitzaion ‘BasqueCountry’-a ezagunagoaegiten zaio, eta une horrekmerezi du!

x x x x x x x x x x x x x x x xolatz aguadox x x

hengo astean Azpeitian gertatutakoa mundialaizan zen!Txiki-txikitatik hazten ikusi dudan eta Maroko-

ko jatorria duen nerabearekin egin nuen topo as-paldiko partez. Elkarren kontuak berritu ondo-ren, zorioneko isilune batek eta urteetako kon-fiantzak bat egin zuten. Nerabeak lepoa luzatueta begi beltzaranak norabide zehatz batera zu-zenduta, zera esan zidan: “Olatz, zer esan nahidu horko kartel horrek?”. Nik ere lepoa luzatunuen, begiak norabide berera zuzendu nituen,eta zer ikusiko? “Euskal presoak, Euskal Herri-ra” zioen kartel bat zaborrontzi batean itsatsita.Lepoa bere onera ekarri eta berari begira, hona-ko hau esan nion: “Kartel hori askotan ikusiko ze-nuen ba. Inoiz ez al diozu inori galdetu zer esannahi duen?”. Eta, berak: “Bai, askotan ikusi dut,baina galdetu sekula ez”. 40 urte atzera egin etaorduko eta oraingo Euskal Herriko egoerak iru-dikatzen ahalegindu nintzen. Poliki eta pixkana-ka, kontenedoreko kartelera iritsi arte. Azalpenaborobildu nuelakoan, amaiera eman nion. Isilu-nea laburragoa izan zen, baina bere begiek itzulizidaten esker ona betirako izango dut bihotzean. Atzerrira joan eta kanpoko ispiluetan begira-

tzea aberasgarria da, baina badira gure herrianbizi eta hazi diren urrutiko ispiluak. Badira, ordea,ispilu horietan begiratzeari uko egiten dioten he-rrikideak. Ez dakit arrazoia, dakidana da elkarbi-zitza elkar begiratzean hasten dela!6

xxxx x x x x x iritzia 07

iritzia x x x x x x x x x08

H onelaxe aurkitu zaitutsukaldeko lurrean, mila zatitan. Ez dakit zer-bait esan nahi ote zenidan, eta jada beranduden. Denbora akabatu dut, antza. Esaldi ho-riek idatzi nituen Facebookeko arbelean,udako iluntze epel batean. Logelan nengoen,eta sukaldetik zetorren hots bat entzun nuen,gogorra eta bizia. Zerbait mila zatitan apurtuzela sumatu nuen. Atearen atzetik begiratunuen, erdi-beldurtuta, eta ikusi nuen erorizena sukalde erdi-erdian zegoen erloju handiazela. Kasualitatea edo ez, niri ere zerbait erorizitzaidan gau hartan, zerbait apurtu zitzaidanbarruan, eta sukaldeko erlojuari idatzi nionneure buruari esaten ausartu ez nintzena.Erloju bat apurtzen denean, orratzak geldi-

tzen direnean, guztia bukatzen da. Taupadakgelditzen dira, eta isiltasunarekin zer egin ezdakizula gelditzen zara. Sentitzen duguna etaerrealitatea ez daude lerrokatuta, ordea. Etaguri kostatu egiten zaigu ikustea denboraketenik ez duen arren, erlojuak ez direla betira-ko. Erlojua mila zatitan apurtu arren, segundo-ek eta minutuek aurrera darraite. Erlojua kon-pontzen saia zaitezke, berri bat eros dezakezuedo erlojurik gabe bizitzea aukeratu dezake-zu. Gutxietsi egin nuen denbora.Uztarriak eskatu zidan nire burua deskriba-

tzen zuen elementu bat hartzeko, iritzi artikuluhauetan jartzeko. Hamaika buelta eman oste-an, ez nekien ziur zerekin identifika nezakeennire burua. Lagun batek proposatu zidan erlo-jua aukeratzea, “patxadaz bizi zaren arren,denbora ematen dizulako gauza pila bat egi-teko”. Gustatu zitzaidan esan zidan hori, etagustatu zitzaidan erlojuak berarekin dakarrenguztia. Gustatu zitzaidan erlojuaren eta den-boraren metaforatik begiratzea bizitzari, etadenboraren joanak berak eskaintzen digunikuspegiarekin zuek bustitzea: Ezagutzenduzue denbora bezain gauza objektibo etaaldi berean subjektiborik? Definizio argiaduen zerbait da denbora; baina askotan ihesegiten diguna, ulertzen ez duguna edo korapi-

Erlojua(k) eta denbora

x x xEta guri kostatu egitenzaigu ikustea denboraketenik ez duen arren,erlojuak ez direla betirako

x x x x x x x x x x x x x x x xeneritz albizux x x

latuta gelditzen dena. Ni ere halako zerbaitnaiz.

Abendura ekarri gaituHalaxe, denbora akabatu nuela pentsatu ba-nuen ere, ez nuen asmatu; eta hemen nago,duela urtebete bezalaxe, Uztarriarako aben-duko iritzi artikulua idazten. Berriro urtekoazken kolpeak arnasten eta zuei zer kontatupentsatzen. Hamabi hilabeteotan egindakobideari begiratzen; eta, bide batez, barne ari-keta bat egiten. Ordenagailuko pantailari be-gira nago, denborarekin zer egin dudan pen-tsatzen eta denborak nirekin zer egin duenonartzen.Plazaren erdian dago gure herriko erloju

handia ere, denborak mugitzen du, eta azkenurtean herriari taupadak ematen jarraitu du:besteak beste, Balentina Agirreren omenez,emakume izena duen herriko lehen plazainauguratu dute; Iraurgi Saskibaloi Taldekogizonak Urrezko LEB ligara igo dira; eta gu-retzat erreferente den Berdura Plaza ikusidugu amaituta, berrituta eta eraldatuta. Bilangile hil dira herrian lan-istripuz eta sexu-eraso salaketek zein gertaerek ere izan duteberaien tartea denboran. Orain, beste urtebe-te dugu aurretik, besarkadak emateko etaelkar errespetatzen ikasteko. Beste urtebeteeta bizitza bat, euskaraz egiteko.Aldatu dut nire sukaldeko erlojua.6

x x xESANA DAGOx x x x x x x x x x

x x x“Satisfazioa,sormena etanaturarekin zeinmunduarekinlotura eman dizkiteskaladak”LYNN HILLeskalatzailea

x x x“Lehiak fisikokiprestatuta egoteaeskatzen du, gogorentrenatzea”UNAI BERISTAINmoto gidaria

x x x“XabierAzkargortairakasle handia da. Hiru urteanetengabe ikasi dutberarekin. Nireentziklopedia zen”MAURICIOPOCHETTINOentrenatzailea

Lynn Hill eskalatzailea.

x x xHIZKUNTZ ESKUBIDEAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

GORA. Edukazioa eta euskara, eskutik.Saltokira sartzean eta handik irtetean bezero askok edukaziorik ez dutela eta, PakoAristiren esamolde hau jarri dute zintzilik herriko denda batean. . Uztarria

BEHERA. Euskara, debekatuta.Enparango zubiaren hasieran lanak egin dituzte, eta argazkian ikus daitekeenez,kartela espainol hutsean idatzita zegoen. Ederra debekua euskarari! . Uztarria6

ss

iritzia x x x x x x x x x10

x x x x x x x x x iritzia 11

Hemen zetorrek hau urteroko matrakare-kin. Pentsatzen hasita nago helburua haserreaerakustea eta barrua hustea ala aurreko urtekotestua hartu eta hilabete bateko lana gainetikkentzea ez ote den. Zein den urteoroko matra-ka? Horixe bera. Asmatu duzu. Eskola kirolariez diodala inolako zentzurik ikusten. Eskola ki-rolak ez duela ez hanka eta ez buru. Eta mistoabada, are gutxiago. Guzti hori, borondate one-narekin musutruk lana egiten duten guztiei niremiresmena aitortzearekin batera. Badakit alfer-alferrik ari naizela, trena aspaldi abiatu zela etatren horren norabidea aldatzeko inolako asmo-

Matrakax x x x x x x x x x x x x x x xtxetxu urbietax x x

x x xIKUSTEKOA!x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

sONDO APARKATU ZITUZTEN BEHINTZAT!Azaroaren 9a. Kiroldegiaren ondoko aparkalekua. Horra arte, dena normal. Aparkalekua erdi hutsa, eta bi autoren kolpe-leungailu bana. Bata ondo, behar bezala aparkatuta; bestea, marra ukitzen, hala moduz utzita. Hori dena argazkiarenlaburpentxoa zen. Galdera honako hau da: zer egiten dute bi auto zati horiek hor? .Julene Frantzesena9 Amaia San Vicente6

rik ez dagoela. Baina nik nire iritzia plazaratugabe ezin egon. Eta nire iritzia horixe da, iritzibat.Taldean egiten diren bakarkako kirolek inola-

ko mugarik ez duten bitartean, talde kirolak zi-gortuta daude. Aurrenekoek barra-libre; biga-rrengoak, dosi txikitan eta zaintzapean. Herribatzuetan arau batzuk, besteetan beste batzuk.Eta denak indarrean dauden arauei nola ihesegin zirrikitu guztiak aurkitu nahian. Gure etxeanorduak falta dira kirola egiteko. Dena gustatzenzaie eta dena egin nahi dute. Asteko puzzleaosatzeko piezak soberan. Eta zer pieza kendu

asmatu ezin. Kenduko nukeena ezin kendu,egin nahi duena egiteko kenduko nukeena egi-tea beharrezkoa delako. Kirola egiten ez duena-ri inork kargurik hartzen ez dion bitartean, kirolaegin nahi duenak mugak eta trabak. Agintarijaunok gustatuko litzaidake, aita zintzo eta ardu-ratsua naizenez, nire alabek zer kirol eta noiz etanola egin emaztearekin batera nik erabaki ahalizatea. Ingelesa, pianoa, musika, erlijioa, mate-matika, euskara, gazte, bio-geo, zinema, mobi-la, goxokiak, paga, zigorrak eta beste abar luzebatekin egiten dugun bezala. Txapeldunik ezdut behar, izerdia maita dezatela!6

iritzia x x x x x x x x x12

KIROLA. San Googleren edo San Amazonen –ez da propaganda merkea egitea-rren– kontra ez dago asko egiterik... Agian, aliatu eta beren lanketa berdina egin. Egiada edozein aitzakia behar dugula kontsumitzeko dugun ar hori pizteko, eta oraingo ho-netan, Black Friday iritsi da. Beltza izango da, agian, norbaitentzat, poltsikoaren barre-na beltza utziko diolako. Gabonak ate joka dira, kontsumo garaia izan ohi da, eta entre-namendu gisa ondo etorriko zaigu, igual, Black Friday. Visa erreinuak lagatzen digunneurrian gaindituko ditugu Gabonak ere, eta gero etorriko dira urtarrileko beherapenak. Sasoi hori iritsi bitartean zenbat gozatuko dugu... Gainera, Azpeitian izan bada,gehiago!

Ostiral Beltza

x x xAZAROKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

GIZARTEA. Emakumeenganako indarkeriaren kontrakoaldarria izan zen azaroaren 25a. Baina Azpeitiko plazanegun asko izan dira indarkeria horren kontrakoak, gehiegi.Aldarriak aldarri, gizarteak badu zer hausnartu, badu zerpentsatu, badugu zer egin. Gizartea guk geuk osatzen du-gunez, badugu zer pentsatu eta zer egin. Norbanakook hasibehar dugu gizarte orekatua eraikitzen, bestela jai dugu.

Urtean egun bat?

KIROLA. Argazki hau aitzakia hartuta ausartu naiz Azpeitian dagoenkirol zaletasunaz lau kontu esatera. Kirola oso ariketa ona da osasun alde-tik; ohitura onak sortzen ditu eta oreka fisikoa eta mentala bideratzen du.Baina garbi dago kirol maila asko ditugula. Profesionala alde batera utzita,

Kirola Azpeitianlehia alde batera utzita, praktikatzen denaz aritu nahi nuke; izan ere, azpei-tiarrok, orokorrean, oso irudi ona ematen dugu Behobian, Getaria-Zarau-tzen, mendi laisterketetan... Gainera, adin guztietako herritarrek parte har-tzen dute proba horietan guztietan. Animoak, eta aurrera bolie!6

xxxx x x x x x x x x x x x xjuan karlos arellanox x x

Hamazazpi urte dira periferiatik kapitaldu nin-tzenetik, aurrez zientoka izan baziren ere metropo-lian emandako astebukaerak. Saskibaloian joka-tzera, egunez. Atraskua, Dean edota Etxe Aitz biho-tzekoak atzean utzi eta parrandara, gauez: Urtzi-Etxe Zuri arteko etengabeko iniziazio-bidaian gogo-an ditut Beti Alaiko danbor hotsak, gustukoakmusikarenak, lehorrak eta zakarrak, besteak. Nes-katarakoak Rubio zenaren Elurrarako edota Patxidenaren Fideorako sarraldiak, edota Gau Txorikosartu-irtenak, auto-stopean itzulerako bidean jarriaurretikoak.Hamazazpi urte, ha-ma-zaz-pi dira, Azpeitian bizi

naizenetik. Azkar esaten da. Ordudanik aldatu eginda Azpeitia, aldatu egin dira azpeitiarrak. Baita bizi-guztiko-Erdikaleko-azpeitiano-peto-petoak ere.Neu ere bai, ziur. Azpeitiko azkoitiarra. Ez naiz kexu.Txantxa txotxoak alde batera utzita, ondo hartu nau-zue.

Aberria, zapatetanx x x x x x x x x x x x x x x ximanol amianox x x

Ez dira, ez, ordea, iniziazio bidaiak egun Azpeiti-ratzen direnenak. Ez datoz ligatzera. Festara. Ezindute goizaldera, auto-stopean, beren herrira itzuli,familiarengana. Bizi berri eta hobe baten bila etorridira; sarri, ihesi. “Nire aberria nire familia da”, esanzidan euskaltegiko ikasle marokoar batek. Nik erehemen ditut neureak, gertukoenak behintzat. Etabesteak, hurbil. Marokoar gazteak ez. Belimelaldik eta Jeradatik; Quito eta Cuernava-

catik. Lehen Zalamea eta Quintana de la Serenatikbezala. Azken horretakoak dira, hain zuzen, neureemaztearen gurasoak. Kostatu da, zaie, zaigu, bainabertakotu dira, ditugu bazter gogor hartatik, Extre-madura hartatik etorritakoak. Edo ondorengoak,behintzat. Gaurko etorkinak, El Ultimo de la Fila parafrasea-

tuz, “aberria zapatetan” dakartela ditugu gure arte-an. Denon lana eta erantzukizuna da ez daitezenizan ilarako azkenak.6

Galdetzen hasita,hondakin sistemaberriarekin iritsiko al da Azpeitikogaikako bilketa tasa %70era? . Uztarria

x x xINKESTAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x iritzia 13

Oinez goaz leku batera hurbiltzeko, beste ba-tetik urruntzen garen bitartean. Bizitzako momentuaskotan, bidea topatzeko abiapuntura itzuli behardela ikasten ari naiz. Horixe bizi izan dugu Katalunia-ko prozesuan eta gauza bera gertatu daiteke EuskalHerrian ere.Duela aste batzuk, Donejakue Bidearen zati bat

egin nuen, oinez: Iruñetik Santo Domingo de la Cal-zadara (Errioxa, Espainia). Argibideak jarraitzea zennire eguneroko zeregina, galdu gabe ibiltzea, egu-naren amaieran aurreikusitako herrira iritsi eta eta-pari amaiera emateko. Iritsitako tokian, zauriak etaminak sendatzen nituen. Jan, lo egin, eta hurrengoegunean, berriro ere motxila hartuta, bideari ekitennion.Aurreranzko bidaia izan da, baina baita neure bai-

tan egindako bidaia ere: askotan, min fisikoak nirebarneko minari aurre egiten zion, eta ez nekien ga-raile nor irtengo zen. Azkenean, lagunak egin dira,

Askatasun bideax x x x x x x x x x x x x x x xlinette montalvox x x

eta nire helmugara iristeko poztasuna eman didate.Beraz, guztiz asebeteta nago. Dolu honetan inte-resgarriena nire min fisikoa eta emozionala zein aur-kari xumeak diren konturatzea izan da, eta ikusi dutzer-nolako indarra duen instintuak bizirauteko. Nirebarnean amorrua sentitu dut, eta amorru horrek ezetsitzera eraman nau; hasitakoa amaitzera, hainzuzen ere. Galduta zaudenean, bakarrik, eta egunailuntzen ari denean, ez min fisikoak, ez emozionalak,ez zaitu zeure helburuetatik aldenduko.Seinaleak beti daude eta adi egon behar dugu.

Hori bidean ikasi dut. Zurekin joan ez arren, ba-tzuetan atzean, besteetan aurretik, jendea zu beza-la oinez doala jakiteak laguntzen duela ere ikasiahal izan dut bidean. Azken batean, zure bidelagu-nak dira, zurekin bidea elkarbanatzen baitute. Seieguneko ibilbidea pausoz pauso egin ondoren, bi-deak nire bihotzeko Azpeitira ekarri nau berriroere...6

Herrian daudenjolas parkeenartean, zein duzugustukoen?. Ihintza Elustondo

ERIK KEREJETA7 urte

“Done Jakuekaleko parkea dagehien gustatzenzaidana; izan ere,

bueltak ematen dituenegurrezko jolas bat dago bertan, eta izugarri gustatzenzait han bueltaka ibiltzea.Eskalatzea ere gustatzen zait”.

XUBAN ARANAGA6 urte

“Done Jakuekaleko parkea,amaraun modukojolas bat duelako.

Sanagustin kulturgunearenondoko parkea ere gustatzenzait, zabuak ditu eta”.

NOHA DONOSO6 urte

“Balentina Agirreplazako parkeaasko gustatzenzait, hango

itsasontziarekin eta piratenbanderarekin jolastea atsegindudalako. Oso-osodibertigarriak dira”.

JAKES ZUBIZARRETA7 urte

“Done Jakuekaleko jolasparkea da gehien gustatzen

zaidana. Eskalatzeko gune bat dago bertan, eta oso gustura ibiltzen naiz gora etabehera”.6

iritzia x x x x x x x x x14

x x xHAU HOLAXEENKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x xenok sudupex x x

Alde guztietatik dator notizia, hezkuntzaeraldatuz doan zientzia”.Hasierako puntuak jartzera ausartuko naiz

bertsolaritzan adituak bihurtzen garen lau ur-teko garaian. Eta orain eman iezaiozue nahiduzuen amaiera, gaia denon ahotan dabil eta.Eraldatuz omen doa, azalberritzen den izakibaten moduan, prozesu natural baten antze-ra. Inork aktiboki eragingo ez bagenu legez.Paretak bota direla HHko geletan, sorme-

na landu daitekeela balio anitzeko elkargune-etan. Eskola libreak ez direla hippie-en kon-tua soilik, elkarbizitzaren eta aniztasunaren

Poteoan zientzialarix x x x x x x x x x x x x x x x x xfelipe murillox x x

aldeko jarduerak egiten direla proiektu ai-tzindarien babesarekin. Teknologia berriaktxertatuz errazten zaiola egunerokoa ikaslea-ri, horien arriskuak mahai gainean jarriz,noski. Jolastokiak eraberritu direla, baloiariespazioa kendu geniezaiokeela. Hori beste-rik ez, eta hori guztia diote egunkariek, tele-bistako saio bereziek, sare sozialetan atse-gin ditugun orriek, kaleko solasaldiek...Pintxo poteko lehen tragoan, bazela ordua

dio batek; hainbeste aldaketarekin, aspaldi-ko balioak galtzen ari direla diote besteek. Bi-garrengoan, metodologia eraldatzea alferri-

kakoa dela, helburua irakasleon “mentelo-gia” aldatzea izan beharko lukeela. “Denboragaltzeko txorakeria asko eta kontzeptu ga-rrantzitsu gutxi; ez hainbeste irakaskuntza al-ternatibo bitxi.” Sententzia irmoa laugarrenardoan. Bosgarrenerako, erabaki da asan-blada handirik gabe eta egin gara metodoegokienaren eragile eta jabe.Hori baitute gizarte-zientziek, gizarteko

partaide guztiak bihur gaitezkeela gaiaren in-guruko zientzialari. Baina lasai kamarada, on-doen bizi garenok, aldaketak aldaketa, Ga-bonetako oporrak gainean ditugu eta.6

xxxx x x x x x iritzia 15

Azpeitiko Gaztelekuko hezi-tzailea da Alex Altolagirre. Hil ho-netan berari egokitu zaio Arrema-nitzeko kideek egindako galdereierantzutea.Noiztik egiten duzu lan gaz-teekin?Aurtengoa zazpigarren urtea dut.Zein funtzio duzu Gaztele-kuan?Nerabeen bidelagun izatea; nera-bezaroko garai desberdinetan di-tuzten kezkekin laguntzen saia-tzen gara.Nolako neskak eta mutilakikusten dituzu?Eremu egoki bat eskainiz gero, tra-turako mundialak dira eta gaitasunasko erakusten dituzte. Gure eskudago horiek indartzea.Sexualitateaz hitz egitenduzue?Gustuko gaia dute, eta jakin-minez beteta daude.Sare sozialen garaian, elka-rri begietara begiratzekogelditzen al da tarterik?Gero eta gutxiago, eta pena da.Baina nerabeak helduon isla dira.

Erotikan Plax!x x xhaizea egiguren-edurne mendizabal (Arremanitzeko kideak)x x x

Maitasunean arrakasta iza-teko estrategiaren bat?Maitasun ereduetan gehiegi ez si-nestea.Gurasoei, jendarteari, go-mendio bat?Afal ondoren har ditzagun hamar-hambost minutu elkarrekin hitzegiteko eta goxatzeko.Gazteekin, lanean, pasatu

ohi duzun gustuko momen-turen bat?Erabiltzaile ohiak bisitan datozenuneak oso hunkigarriak dira.Txoko erotiko bat?Sardiniako hondartzak.Usain bat?Parrilatik datorrena.Edari inspiragarri bat?Arlizetako ura.6

xxxALEX ALTOLAGIRREx x x

x x xErotikan Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.eus/sexu 688897920Hitzorduak, hilabetea: hilaren 15ean (16:00-19:00).

Erotikak ba al du tokirikGaztelekuan?Jolasaren presentzia etengabeada, eta plazer asko bilatzen da ger-tutasunean eta elkarrekiko kontak-tuan.Aniztasunaren aberastasu-naren adibide bat?Mutil mota desberdinak gero etaonartuago daude.

Jaio. 31 urte.Herria. Azpeitia.Bizitokia. Zestoa.Lanbidea. Hezitzailea.

Ideiatik obraraHiru urte dira Kulturaz kooperatibak sormen egonaldiakeskaintzen dituela. Antzerki talde ugari izan da herrian;oraintsu, Ze Onda! eta Hika Teatroa..9Nora Alberdi

mamia x x x x x x x x x klik!16

ZE ONDA!.Antzerki Egoitza programa Kulturazkooperatibak martxan duen sormenegonaldi bat da, eta urtez urte indarrahartzen ari da. Sormen egonaldietanantzerki konpainiei obra lantzeko antzokiaeta beharrezko baliabide guztiak eskaintzendizkiete, eta aurten, adibidez, lau talde izandira Azpeitian. Horietako bat da Ze Onda!Teatroa. ‘Heriotza Bikoitza’ antzerkia lantzenizan ziren joan zen maiatzean, hamabostegunez, eta duela gutxi berriro itzuli zirenobra Soreasu antzokian estreinatzeko.Heriotza lantzen dute obran, eta heriotzarenondoren irekitzen diren ateez eta daudenaukerez hitz egiten dute modu zabalean.Argazkian, Miren Gaztañaga aktorea obraestreinatu aurreko entseguan.

s

HIKA TEATROA.Hika Teatroa da aurten sormenegonaldia egiten Azpeitian izan denbigarren konpainia. Talde hori‘Txarriboda’ izeneko obra ari dalantzen. Parranda eta itxurakerianagusitzen diren ezkontza festa batantzezten dute sei aktoreek. Egunhorretan guztiak bihurtzen diraerromantiko itsu, txerri hipokrita, etaizugarrizko txarriboda bilakatzen dajaia. Bi asteko sormen egonaldia eginzuten duela aste batzuk. Argazkian, biaktore obra entseatzen, Dinamoan.

klik! x x x x x x x x x mamia 17

HEGOALDEKOBAKARRETAKOA.Antzerki konpainia Azpeitiraetortzen denean, Kulturazekeskaintzen dizkie baliabideteknikoak, espazioak, dietak,ostatua... Horregatik, etortzendiren lantaldeen beharretaraegokitutako plana osatu dutekooperatibako kideek.Azpeitia da Antzerki Egoitzaprograma duen Hego EuskalHerriko herri bakarretakoa.Argazkian, Hika konpainiakokideak entsegua hasiaurretik.

s

s

ERRUTINAREN OREKA.Hika taldeko kideek nekazaletxebatean egin dute lo sormen egonaldiakiraun duen bitartean. Goizean goizesnatu eta Sanagustinen gosalduostean, goiz osoa Soreasun pasatzendute lanean. Esperientzia “bete-betea”izanik, konpainiako kideek diote askoeskertzen dutela egunero toki bereangosaltzea eta bazkaltzea, horrek“oreka” eta sortzeko erraztasunaematen dielako. Egonaldiaren aldeonez galdetuta, uneoro “talde lanean”aritzea eta “distentsio uneetan sortzenjardutea” aipatu dituzte. Dena den,deskonektatzeko aukera gutxi izatendutela eta batzuetan egonaldia astunaegiten zaiela esan dute. Irudian,Agurtzane Intxaurraga ‘Txarriboda’lanaren zuzendaria.

s

s BALDINTZA EGOKIAK ETA EROSOAK.Azpeitian kultur mugimendu ikaragarria dago. Horren erakusleetako bat dira antzerkirako dagoen tradizioa, Antzerki Topaketak etasormen egonaldi eskaintza. Aktoreek ere miresmenez hitz egiten dute Azpeitiko errealitateaz. “Lanerako baldintza oso egokiakeskaini dizkigute, oso zainduta sentitu gara zentzu guztietan; bai artistikoki eta bai pertsona bezala. Guretzat erosotasuna daAzpeitira etortzea. Gainera, uste dut gaur egun Hego Euskal Herrian horrelako proiektuak martxa diren leku gutxi daudela”, azaldudu Eneko Sagardoi aktoreak. Argazkian, Sagardoi eta Gaztañaga entsegu batean.

mamia x x x x x x x x x klik!18

s IKUS-ENTZUNEZKOAK OHOLTZAN.Heriotza Bikoitza obraren sormen prozesuaren zatihandienean, bi aktoreez eta zuzendariaz gain, bideogilebat ere izan da. Izan ere, ikus-entzunezkoekprotagonismo berezia dute lanean. Konpainiako kidebat kamerarekin mugitzen da oholtzan, bi aktoreakantzezten ari diren bitartean, eta ikusleek agertokikotelebistetan ikusten dituzte irudiak. Ze Onda! Teatroataldeko kide bat kamerarekin grabaketak egiten.

klik! x x x x x x x x x mamia 19

ELKARTRUKEA ERE BAI.Sormen egonaldia ez da egonaldi huts bat, elkartrukea ere bada. Kulturaz kooperatibako kideek azaldu dutenez, harremanestuak egin dituzte antzerki taldeetako kideekin. “Asko ikasten dugu guk ere; sortzaileak zertan ari diren, zer behar dituzten etaguk zer baldintza ditugun ikusteko aukera izaten dugu”, azaldu du Aitor Bengoetxea Kulturazeko kideak. Kooperatibak hirubaldintza eskatzen dizkie antzerki taldeei: prestutasuna izatea hedabideekin egoteko; herriko eragileekin –ikastetxeak, zahar-etxea...– hartu-emana izatea; eta estreinaldia edo emanaldi bat Azpeitian egitea. Argazkian, ‘Txarriboda’ obrako kideakoholtzan entseatzen. Otsailaren 27an estreinatuko dute lana Azpeitian.6

s

SORKUNTZA KOLEKTIBOA.Ze Onda! taldeko kideek sormen prozesua talde sorkuntza gisa ulertzendute. Taldeko kide guztiak izan dira sortzaileak eta bakoitzak bereikuspuntua azaltzeko aukera izan du bidean. Taldeko kideek hasierakoideiari tiraka, inprobisatuz, osatu dute obra. Soinua eta argiztapena eregarrantzitsuak dira antzerkian. Argazkian, Arantza Flores teknikariaestreinaldia baino lehen azken probak egiten.

s

Denboraren lanak Azken hamarkadetan asko dira desagertu edo aldatudiren lanbideak. Batzuk joan ziren, isilean, baina ezoharkabean. .Ainitze Agirrezabala/Julene Frantzesena/Ihintza Elustondo

A sko eta askotarikoakziren orain hamarkada batzuetara arte ezin-bestekoak ziruditen lanbideak. Ezer ez dabetirako da Ken Zazpi taldearen abesti batenizenburua, eta, agian, egia izango da esaldihorrek dioena; izan ere, belaunaldi berriek ezdute ikusi amona alpargatak egiten edoosaba gizonei bizarra mozten; edo ez duteikusi izeba aterkiak konpontzen eta aitona eli-zako kanpaiak jotzen. Gaur egungo umeaskok ez du jakingo zer den txorroskileroa etaez du ezagutuko barkilleroa.Ogibide asko galdu dira hamarkadaz ha-

markada, eta beste batzuk galtzeko bideandira. Ofizio berriak sortu dira, eta aurretik zi-renak ordezkatu dituzte. Azpeitian ere badiraogibidearen galera bizi izan duten herritarrak,eta badira lanarekin segitzen duten arren,lanbidea galtzeko zorian dela sentitzen dute-nak ere. Horietako batzuekin egon da Uzta-rria.

ARGAZKILARIAx x xIzen-abizenak. Nagore Iriarte. x x xGauregungo ogibidea. Sumermerkatuko saltzai-lea.

“Iruditzen zait balio askogaltzen ari garela”

“Sekulako pena” dauka Nagore Iriartek (Az-peitia, 1973). 20 urteren ostean, Sanjuande-

Nagore Iriarte argazki estudioan. x x xIhintza Elustondo

gin zuen Urke argazki denda itxi egin beharizan du. Estudioko lan batzuk egiten jarraitzendu “bizioz”, baina jada ez da argazkigintzatikbizi. Egun, supermerkatuko langilea da. “Ezdut uste gure ofizioa desagertu denik, bainaasko aldatu da, eta iruditzen zait ez dudala al-daketa horietara egokitzen jakin”. Ofizioa bera desagertu ez bada ere, zati bat

erabat galdu dela uste du. “Gazteek ez duteezer inprimatzen. Oporretara joaten dira,1.500 argazki ateratzen dituzte, eta ez dutepaperera ezer pasatzen. Disko gogorretangorde edo Hofmann albumak egiten dituzte”.

Ezkontzetako argazkiekin ere, gauza bera.“Esan izan didate ezkontzako argazkiak CDbatean entregatzeko, eta nik ez dut horrela lanegiten. Nik beti album fisikoa egin izan dut, etahorregatik esaten dut agian ez dudala jakinegoera berrietara egokitzen”. Pixkanaka konturatu zen, dendan egun

osoa pasatu arren, bizpahiru argazki baino ezzituela inprimatzen. “Hil bukaeran kontuek ezzuten ematen, eta ez zuen merezi egun osoahan sartuta egotea. Lana egin eta lanaren frui-tu hori ez badugu jasotzen...”.24 urterekin zabaldu zuen denda Iriartek.

mamia x x x x x x x x x ekonomia20

Dioenez, beti gustatu izan zaio argazkiak ate-ratzea. “Jaunartzeko egunean kamera txiki batoparitu zidaten, eta hura hartuta joaten nintzentoki denetara. Beti berdin nintzen: ‘Ama, karre-tea daukat errebelatzeko...’. Zenbat errieta en-tzun behar izan nuen etxean!”. Argi dio: “Dis-frutatu egin dut argazkiak ateratzen”. Hala ere, azken aldian “oso ezkor” dagoela

nabarmendu du. “Lanaren beherakadaz gain,iruditzen zait balio asko galtzen ari garela. Ho-rien artean, sentsibilitatea. Esan izan didate:‘Jaunartzeko argazkiak atera behar dizkiot se-meari, baina neuk aterako dizkiot, badut-etakamera on bat’. Hori niri esaten didate, etamina ematen du. Ba hori pentsatzen baldin ba-duzu ere, isil zaitez! Hori gauza askorekin arizaigu gertatzen, eta ito egin nintzen momentubat iritsi zen. Gaixotzen ari nintzen, eta hori dagertatzea nahiko nukeen azkena. Esan nuen:‘Honaino iritsi gara’”. Diruz lortu ez duena, beste zerbaitetan ira-

bazi du Iriartek. “Beti saiatu naiz gauza txarguztietatik alde positiboa ateratzen, eta lagunpila bat egin dut ibilbide honetan. Jendearekinez daukat batere arazorik, eta uste dut jendeaskorekin, ume askorekin batez ere, horrega-tik egin dudala hain harreman estua”. Irribarrehorrekin, ez dauka bi aldiz esan beharrik.

ESNE SALTZAILEAxxxIzen-abizenak. Joxemai Odriozola. xxxGauregungo ogibidea. Esne saltzailea eta base-rritarra.

“Beti aldatzen ari gara, bainabeti presaka gabiltza”

Umea zela, amari lagunduz hasi zen esne sal-tzaile lanetan Joxemai Odriozola (Azpeitia,1956). “Astoarekin ibiltzen ginen”, dio barreartean, eta banaketarako garraiobidea aldatubadu ere, oraindik esnea saltzen jarraitzen duetxez etxe. “Eskolara bidean egiten nuen ba-naketa goizero. Sasoi hartan etxeetako sukal-deetara joaten ginen esnea ematera, eta igo-gailurik ez zegoenez, marmitarekin igotzennintzen eskaileretan gora”. Egunero-eguneroegiten zuen banaketa, “igandeetan ere bai”.Ordutik gauzak “ikaragarri” aldatu badira

ere, ogibide berarekin segitzen du azpeitia-rrak: “Etxean ganadua dugu, eta hortik eta ba-ratzetik bizi gara. Aldaketetan gutxienekoa daastoa; izan ere, salmentak ere zeharo aldatudira; jendeak lehen aste osorako esnea eros-ten zuen, eta, orain, ez”. Azpeitiarrak dio gauregun “oso zaila” dela bezero finkoak izatea.“Lehen urte osorako zen hartu-emana; gaur

esan nahi du zerbaitetan ez dela asmatu”.Esne saltzailearen ustez, erakundeek parezpare jarri dituzte “baserriak eta abeltegiak”, etahor dago koska. “Duela 40 urte litroa 55 peze-ta ordaintzen ziguten –egungo 32 zentimo in-guru–; orain, berriz, 0,28 zentimo ordaintzendigute, lehen baino gutxiago. Baina zenbat igoda pentsua urteotan? Eta gasolina? Erakun-deek ematen dizkigute diru laguntzak, badaki-telako ez dugula ezer irabazten”. Odriozolarenustez, “tristea da” horrela ibiltzea: “Hori horre-la izanik, seme-alabei esan behar al diet lan ho-netan segitzeko?”. Halere, Odriozolak eskertzen du erakunde-

ak lehen sektorea sustatzen ahalegintzea, etanabarmendu du gaur egun gazte askok ba-duela bertakoa kontsumitzeko kontzientzia:“Ez da gauza bera baratzera joan, tomate bathartu eta hura jatea, edo Leridatik ekarritakoadendan erostea. Bolada batean lehengo ohi-tura guztiak alde batera utzi genituen kolpera,baina hasi gara berriz kontzientzia hartzen”.

LIBURU DENDAREN JABEAxxxIzen-abizenak.Ana Artetxe. xxxGaur egun-go ogibidea. Erretiratua.

“Jendeak irakurtze du, bainabeste modu batean”

Txomin Olaldek 1983an zabaldu zuen Iratzarliburu denda Azkoitian. Haren emazte Ana Ar-

egun, 'bihar ez hadi etorri!' edo 'bihar hiru litroesne beharko dizkiat postrea egiteko!’ esatendute egun batetik bestera”. Esnearen salmen-tatik ateratzen den diruarekin soilik ezin delabizi adierazi du. “Bezeroei banatzen dietesnea, eta sobratzen dena Gurelesari saltzendiot. Barazkiak ere saltzen ditut, bizitzeko”. Odriozolak dio ez dakiela nola moldatu

diren egoera berrietara. “Hain azkarra izan daguztia... Beti aldatzen ari gara, baina beti pre-saka gabiltza. Baserria asko aldatu da, eta me-kanika aldetik ere asko aurreratu da. Lan ne-ketsu gutxiago dugu orain, baina lana, berehorretan, izugarri”. Gaur egun, Azpeitian esne saltzaile lanetan

aritzen den pertsona bakarretakoa da Odrio-zola, eta sumatu du lanbidearen gainbehera.

Joxemai Odriozola marmitarekin eta barazkiekin. x x xJulene Frantzesena

“Duela hamarkada batzuk Azpeitiko baserriugaritan ekoizten zuten esnea. Norbanakoeieta enpresei saltzen zieten, baina den-denakez badira, askok utzi diote lan horri. Horrek

x x x“Hain da tristea gureegoera, seme-alabei esanbehar al diet lan honetansegitzeko?”

JOXEMAI ODRIOZOLA

esne saltzailea

ekonomia x x x x x x x x x mamia 21

mamia x x x x x x x x x ekonomia22

tetxe (Azkoitia, 1948) ere bertan hasi zen lane-an, eta handik hiru urtera ireki zuten Azpeitianizen bereko liburu denda; han Miren Leonetaritzen zen lanean, eta hark herritarrekin hartu-eman handia zuela azaldu du Artetxek. Harenarabera, Azpeitiko denda zabaldu zuten garai-ko egoera gaur egungoaren antzekoa zen.“Iratzar zabaldu genuenean, ez dut uste besteliburu dendarik zegoenik herrian. Ilusio ikarga-rriarekin ireki genuen”. Urteek aurrera egin ahala, gauzak aldatu

egin zirela dio azkoitiarrak. “Ilusio ikaragarrizzabaldu genuena, pena izugarriarekin itxi ge-nuen. Internetek aldaketa ekarri du, hori ezdago ukatzerik”. Dena den, ez zen Internet izandenda ixtera bultzatu zituen arrazoia: “Alokai-ruan geunden, Foru Ibilbidean lanak eginbehar zituzten, errazagoa zen Azkoitiko den-

Iratzarreko jabe izandakoak uste du jendea-ren ohiturak “aldatzen” ari direla. “Begira,pentsatzen genuen liburu elektronikoek aus-kalo zer ekarriko zutela, paperezko liburuakgaldu egingo zirela, baina jendeak segitzen dupaperean leitzen. Hori bai, arrazoi bategatikedo besteagatik salmentak beheraka joanziren”. Azkoitiarraren aburuz, jendearen eros-teko ohitura da aldatu dena: “Jendeak ez dituliburuak lehen bezala erosten. Liburutegi onakditugu, aukera handia dago horietan... Jende-ak irakurtzen du, baina beste modu batean”.

BIDEOKLUBAREN JABEAx x xIzen-abizenak. Julian Azkune. x x xGauregungo ogibidea. Tabernaria.

“Antzematen nuengainbehera zetorrela”

Gaur egun batere ez dagoen arren, guztira, seibideoklub izan ziren Azpeitian, Julian Azkune-ren (Azpeitia, 1971) arabera. “Paulo VI auzo-an, Sanjuandegin, plazan, Charles Chaplin ta-bernaren ondoan, Damason eta nik neukana,Artzubian”. 9 urtez zabalik eduki ostean, duela8-9 itxi zuen negozioa Azkunek. Itxi zuenerako,taberna zabaldu zuen Landetan, eta bideoklu-bean lana gutxitzen ari zela ikusi zuenez, huraitxi eta tabernaren aldeko apustua egin zuen. Gero eta bezero gutxiago joaten zela den-

dara konturatu zen Azkune. “Lehen, telebistanbetiko lauzpabost kate ikusten genituen,baina, orain, askoz ere gehiago daude, baitapelikulen kateak ere. Internetak ere eragindigu; jendeak filmak deskargatu egiten dituorain, eta ez du haiek ikusteko ordaindu nahi

Egun “arraroa” egiten zaio Azpeitian liburudendarik ez egotea Artetxeri; izan ere, hark dioAzpeitia kultura arloan indartsu dagoela. Uzte-rako saiatu ziren negozioa norbaitek har zezan,baina “ahaleginak eginagatik” ez zuten lortu.“Pena da Azpeitian liburu dendarik ez egotea”.Herrietako liburu denden egoera ekarri du

gogora Artetxek. “Azpeitia motz gelditu da,baina beste herri batzuk ere bai.” Duela gutxiIratzarreko komertzial izandako batek halaesan ziola azaldu du: “Uste dut garai oneneanitxi zenuela”. Eta ados dago haren esanarekin.“Auskalo zer panorama ikusiko dituzten herrie-tako liburu dendetan. Hirietakoak libratukodira, agian, baina gogorra izango da gero gauregun liburu denda bat izatea”.

Ana Artetxe Azkoitian, Eliz atariko zubian. x x xJulene Frantzesena

Julian Azkune egun lan egiten duen tabernan. x x xIhintza Elustondo

darekin segitzea... Gauza asko pilatu ziren,erretiroa hartzeko hilabete gutxi falta zitzaizki-gun, eta itxi egin genuen; uste baino lehenago,egia esan”. Artetxek badu nostalgia puntu bat:“Pena handiarekin laga genuen, baina ez zenzentzuzkoa han jarraitzeagatik jarraitzea. Gai-nera, ikusten zen zer atari alde zetorren...”.

x x x“Bideoen kontu hori hildadago, burutik pasatu ere ez zait egiten lanbidehorretara itzultzea”

JULIAN AZKUNE

bideoklubeko jabe ohia

ekonomia x x x x x x x x x mamia 23

izaten”. Lehen, gainera, taberna batzuetaniluntzeetan pelikulak emateko ohitura zutelagogoratu du, eta ohiko bezeroak zirela taber-na batzuetako jabeak. “Orain, taberna gehie-netan futbola jartzen dute”.Gustuko zuen bideoklubeko lana Azkunek.

“Lan erosoa eta polita zen. Filmak ikusten ni-tuen jendeari gomendatzeko, bezeroekin hitzegiten nuen... Esfortzu handirik egin gabe,gustura aritzen nintzen”. Jendearekin eginzuen harremana da gordetzen duen oroitzape-nik politena.Azpeitian egun ez dago bideoklubik; horrek

argi erakusten du zein den ofizioaren egoera.“Donostian, Zarautzen... leku guztietan ari dagauza bera gertatzen. Negozioren batek ja-rraitzen du irekita, baina, pixkanaka, desagertuegingo da lanbidea. Bideoen kontu hori hildadago, burutik pasatu ere ez zait egiten horreta-ra itzultzea. Antzematen nuen gainbehera ze-torrela, eta horregatik hasi nintzen beste bidebatzuk bilatzen”.Landetako taberna hura ere itxi zuen Azku-

nek, eta, egun, Garmendipe tabernako jabeada. Gustura aritzen da, bere saltsan. “Baditutbeti etortzen diren bezero batzuk, eta haiei ha-maiketakoa atera, kontu batzuk esan... Giropolita sortzen da tabernan, etxekoak bezaladira ja”. Dioenez, tailerreko lana probatu ba-zuen ere, jendearekin lan egitea da gehiengustatzen zaiona. “Orain, gustura nabil, eta lo-teria tokatzen bazait, oraindik eta hobeto”.

BIZARGINAxxxIzena-abizenak. Inaxio Lapeira. xxxGauregungo ogibidea. Erretiratua.

“Hiesa zabaltzean, bizarrakentzeari utzi genion”

Amaren aldeko aitona Joxe Mari Eliasengan-dik oinordetzan jasotako ogibideari mendeerdia eskaini dio Inaxio Lapeirak (Azpeitia,1935), eta ibilbide luze horretan Azpeitiko etainguruko herrietako makina bat gizoni kendudie bizarra eta moztu die ilea. “15 urterako hasinintzen aitonari laguntzen, Elizkalean, parro-kiaren aurrean zuen bizartegian. Bezeroei xa-

doren zabaltzen zuen bizartegia. Gero, ordea,gaixotu egin zen, eta neuk hartu nuen negozio-aren ardura, 20 urterekin”.1980ko hamarkadaren hasieran, hiesa za-

baltzen hasi zenean, bezeroei bizarrik ez kent-zeko aholkatu zieten bizarginei. “Bizarra kent-zeari utzi genion, eta pixkanaka, jendea maki-narekin etxean hasi zen bizarra kentzen. Hale-re, banituen betiko bezero batzuk, Epi Larraña-ga, esaterako, eta haiei nahitaez neuk kentzennien bizarra”.Bizargin eta ile-apaintzaile aritu zen garaiko

“oroitzapen onak” dituela dio Lapeirak, baina“aldian-aldian, amorrazio batzuk” ere jasanbehar izan zituen. “Ile-apaindegia ixteko bostminutu falta zirela igual sartzen zitzaidan beze-roren bat”.

boia ematen nien nik, eta, gero, aitonak ken-tzen zien bizarra. Pixkanaka joan nintzen ofi-zioa ikasten”. Lapeiraren soldatapeko lehenlana, ordea, ez zen bizartegikoa izan. “Dama-sonean hasi nintzen tailaketan, baina ez nen-goen gustura, eta 18 urterekin lana utzi nuen,bizartegian hasteko. Oraindik gogoan dut le-henengoz bizarra Ramon Etxeberria Prakaun-diri kendu niola”.Hasierako urteetan, jaiegunik gabe, astele-

henetik igandera egiten zuen lana Lapeirak.“Bizartegia zabaltzerako, 09:00etarako, zainizaten nituen bezeroak atean. Igandeetan, be-rriz, 06:00etan hasten nintzen lanean, mezata-ra joan aurretik kentzen bainien bizarra bezero-ei”. Zumaiatik ere etortzen zitzaizkion bezero-ak, eta gaineratu du Zestoako Bainuetxera erejoaten zela, han ostatu hartuta zeudenei ileamoztera eta bizarra kentzera. Bezeroei zenbat kobratzen zien ez du “go-

goan” azpeitiarrak. “Aitona arduratzen zenkobra-tzeaz. Niri eskupekoa ematen zidan jaie-tan, pezeta bat edo bi, izan genuen mugimen-duaren arabera. Aitona erretzaile amorratuazen, eta pipa errez egiten zuen lan. Gainera,postaria ere bazen, horregatik gara gu Karte-rokoak, eta goizean garaiz gutunak banatu on-

Inaxio Elias, bere etxeko egongelan. x x xAinitze Agirrezabala

x x x“Oraindik gogoran dutlehenengoz bizarra RamonEtxeberria ‘Prakaundi’-rikendu niola”

INAXIO LAPEIRA

bizargina

Erretiroa hartzeko sasoia iritsi zitzaionean,ordea, lanean jarraitzea erabaki zuen: “Nikutziz gero, nora joan behar zuten bezerohaiek guztiek? Lanbide hura niretzat ez zenlan hutsa; bizipoza eta entretenimenduazen”. 68 urte betetzear zela, ordea, iktusakeman zion, eta halabeharrez utzi behar izanzuen gizonak bizartegiko lana.

TELEFONISTAK, ATERKIEGILEAK ETA ORGANOEGILEAKxxxTaldeak. Arantxa Segurola eta Maritere Al-dalur. xxxGaur egungo ogibidea. Erretiratuak.

“Teknologia berriak medio,gauzak asko aldatu ziren”

Duela urte batzuk, emakumeek etxetik kanpolan egiteko aukera gutxi izaten zuten. Neska-me edo hotelen batean, horiexek ziren bi auke-ra nagusiak. Telefonicaren irekierak, ordea,emakumeentzat lanpostu ugari sortu zuen Az-peitian. Maritere Aldalur (Azpeitia, 1948) etaArantxa Segurola (Azpeitia, 1948), esaterako,bertan aritu zire lanean,18 urterekin. “Tentsiohandiko lana” zela adierazi dute. Aldalurrenesanetan, “diziplina zorrotza” izateaz gain,uneoro zelatari bat zuten. “Egundoko errietakegiten zizikigun!”. Operadoreak ziren Aldalureta Segurola, eta deiak erantzutea zen be-raien ardura. Segurolak kontatu du behin etaberriz errepikatzen zituzten esaldiak honakohauek zirela: “¿Que poblacion desea?, ¿Quenumero desea en...?, ¿Que numero tiene sutelefono? Al habla”. Aldalurrek dio astebu-ruak, igande arratsaldeak batez ere, “erotze-

Telefonican hasterako, Sierben komentua-ren ondoko organo enpresan ere aritu zirendenboraldi batez Aldalur eta Segurola. Azkenhorren esanetan, besteak beste, Lourdeskobasilikarako organoa eta Madrilgo Teatro Rea-lerakoa egin zituzten.Txirbilarentzat eta patatarentzat zakuak egi-

ten aritutakoa da Segurola, eta alpargatak jos-ten jardundakoa Aldalur. Neskame ere egin zi-tuzten bi urte Donostian, baina “teknologia be-rriak medio, gauzak asko aldatu” zirela dio Al-dalurrek, eta bata bestearen atzetik, desager-tzen joan ziren lanbide haiek. “Ez dakit zergenuen, baina lanean aritutako enpresa guz-tiak itxi ziren”. Nolanahi ere, ofizio bakoitzak“bere berezitasuna” zuela adierazi dute biemakumeek, eta oroitzapen “oso onak” dituz-tela diote.6

koak” zirela. “Extremadurako (Espainia) etor-kin asko bizi zen herrian, eta etxekoekin hitzegin nahi izaten zuten”. Bi urteren ondoren, ez-kontzera zihoala eta, Aldalurrek lana utzi zuen;Segurola, berriz, hiru hamarkadaz aritu zen,erretiroa hartu zuen arte. Telefonicakoa, ordea, ez zen izan bi emaku-

meen lehen lana. Eskola-ziurtagiria eskuratueta Zentenarioko etxeetan zen guardasolde-gian hasi ziren biak lanean, 14 urterekin.“Neska kozkorrak ginen, baina astean sei egu-netan egiten genuen lana, eta 100 pezeta ira-bazten genituen”, kontatu du Segurolak. Ater-kien armazoiei oihalak banan-banan jostea,muntatzea eta aterkia plantxatzea ziren berenegitekoak. Aldalurren esanetan, enpresako ar-duraduna Kontxu Odriozola zen, eta hark za-patuetan ilea kardatzen eta orrazten zien.

Arantxa Segurola eta Maritere Aldalur, parrokiako organoaren ondoan. x x xAinitze Agirrezabala

mamia x x x x x x x x x ekonomia24

Aldatzendoan herriaDemografia portaerak aldatu egin dira azken urteotan,eta alarma piztu du zenbait datuk. Horiek ez direla kezkaiturri dio Marta Luxan demografoak..9 Julene Frantzesena

Adin egituraren grafikoak piramide forma zuen duela urte batzuk; gaur egun, berriz, ez. x x xJulene Frantzesena

mamia x x x x x x x x x gizartea26

B iztanleria goraka, jaiotzatasa beheraka eta heriotzena goraka. Azpeiti-ko azken urteetako errealitatea da hori. Eusta-ten 2017ko datuen arabera, 14.817 biztanleditu Azpeitiak. 2016an 134 ume jaio ziren, eta156 herritar hil. Datu horiek kontuan hartuta,zer ari da gertatzen demografiarekin? Portae-ra demografiko horiek badute arrazoi jakinik?Asko dira biztanleriaren beherakada dela-

eta kezka agertu duten adituak; beste batzukgizartea gero eta zaharragoa delako daudekezkatuta; eta beste batzuek jaiotza tasarenbeherakadan jarri dute arreta. Gaindegiak ka-leratutako datuen arabera, argi dagoena dajoera horiek mantendu egingo direla datozenurteetan: Euskal Herriak biztanleria galdukodu, euskal gizartea zahartu egingo da eta jaio-tza tasak bere horretan segituko du.Badira, baina, datu horiek “kezkatzekoak

ez” direla dioten adituak. Horietako bat daMarta Luxan (Bilbo, 1970) soziologo, demo-grafo eta EHUko irakaslea. Hark dioenez, “al-daketak” izan dira portaera demografikoetan,hala nola adin egituran. “Lehen piramidea dei-tzen zen horrek beste forma bat du orain”. Por-taera demografikoek giza portaeretan eraginadute, eta alderantziz ere gertatzen da. “GerraZibilaren ostean, adibidez, igo egin zen jaiotzatasa. Portaera demografikoak malguak dira”.Luxanen arabera, biztanleria tasaren gora-

kadaren arrazoi nagusia migrazioa izan da XXI.mendean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gai-nera, jaiotza tasa jaistea eta heriotzena haztea“logikoa eta espero beharrekoa” dela uste du.

“Adin nagusiko jende gehiago dagoenez, hil-tzeko probabilitatea handiagoa da”. Ugalkortasuna jaitsi dela baieztatu du Luxa-

nek, baina argi du konparaketa zerekin egitenden dela gakoa: “1970eko baby boomarekinalderatzen badugu, murriztu egin da ugalkor-tasuna”. Gainera, haurrak izateko adinean a-tzerapena izan dela dio: “Atzeratu da, bainauste duguna baino gutxiago. XX. mendeanjaiotako emakumeek ez zituzten umeak 20 ur-terekin izaten; 27 urte-edo da batez bestekoa.Atzerapena egon da umeak izateko adinean,

baina hori ere baby boomarekin alderatzendugu. Sasoi hura oso arraroa izan zen; izanere, emakumeek ez zituzten haur gehiago izan,gertatu zena da belaunaldi desberdinetakoemakumeek batera izan zituztela umeak”.Soziologoak adinen birdefinizoa ugalkorta-

sun adinaren atzerapenakin lotu du. “Ez dagauza bera gaur 20 urte izatea, duela 10 urteadin hori izatea edo duela 40 urte. Eta portae-ra demografikoak horrekin lotuta daude. Jen-dea nola iristen da orain erretiroa hartzera?Lehen, asko, pott eginda”.

Jaiotza tasen adierazlearekin ere zalantzaagertu du: “Jaiotza tasak esaten digu zenbatjende jaio den eta zenbat biztanle dauden, ezdigu esaten zenbat jende dagoen umeak iza-teko adinean. Kontua da asko direla orain gu-raso izateko adinetik ateratzen direnak, etasartzen ari direnak gutxiago. Horrenbestez,arraroa litzatekeena da jaiotza tasa haztea”.Horren harira, soziologoak dio jaiotza kopuruagutxitzeak ez duela esan nahi biztanleria kopu-ruak jaitsi behar duenik. “Jaiotzen den pertso-na bakoitzak bizitza luzeagoa du”. Luxanek dioenez, jendea denbora gehiago-

an bizitzea “baikorra” da, osasun egoeraonean bizi badira. Haren arabera, aurreratuta-ko gizarteetan pasatzen dira horrelako proze-suak, eta ongizatearekin daude lotuta. ”Per-tsonak zahartzea gizarte prozesu bat da, etahorri biziraupenaren demokratizazioa deitzendiogu. Bizi itxaropena luzatu egin da, eta, oro-korrean eta batez beste, urte gehiagoz bizitze-ko aukera daukagu”. Zahartzaroari lotuta askotan aipatu ohi da

dependentzia tasa, eta Luxanek dio hori “fal-tsukeria” dela. “Dependentzia tasa adinarenarabera kalkulatzen da, baina ez dakigu per-tsona bakoitzak zer egiten duen. Hau da,agian, 66 urte dituzu, baina jo eta ke aritzenzara baratzean lanean, bilobak zaintzen dituzueta zure bigarren etxean bizi da alaba. Orduan,

gizartea x x x x x x x x x mamia 27

zein da dependientea?”. Soziologoak dioe-nez, enplegatuta egotearekin eta kotizazioare-kin du lotura gaiak: “Ekarpena egiteko aukerabakarrak horiek direla dirudi, baina badakigugizarte honetan bestelako ekarpenak ere be-harrezkoak direla; bizirik irauteko behar duzunbakarra ez da dirua”.

Kudeaketa da gakoaErakundeek erabaki politikoak hartzeko demo-grafian oinarritutako argudioak baliatzen dituz-tela salatu du Luxanek, baina haren arabera,“gaizki” erabiltzen dituzte. “Erretiro urtearenatzerapenarekin edo pentsio sistemaren baliz-ko hondoratzearekin gezur asko esan dute.Superabitarekin esan zuten pentsio sistemahondoratzen ari zela, pentsa!”.Gizarte zaharragoa izatea arazotzat hartu

baino jendarte hori nola kudeatu asmatzea dagakoa soziologoarentzat. Haren aburuz, zain-tza lanena da gizartean konpondu gabe dago-en auzietako bat: “Ez dut esango gertatzen aridenak ez duela ondorio gatazkatsurik. Arazoaez da jendeak bizitza luzeagoa izatea, arazoakudeaketa da. Askotan ematen du portaerademografikoak ez dakit zeren oinarri direla,baina oinarrian gauzen kudeaketa dago. Izanere, badakigu gutxi gorabehera zenbat jendeizango dugun gure gizartean, hilkortasuntasak nahikoa egonkorrak direlako”.Luxanen ustez, biztanleria ez da arazoa:

“Lan egiteko adinean dagoen jendea beharkobagenu, mugak ireki besterik ez dago”. Bereustez, erabakia “politikoa” da. “Atzerritik dato-zenak gazteak dira eta umeak izaten dituzte,eta horien eragina bikoitza da: biztanleria gaz-tetu eta jaiotza tasa igotzen dute”. Haren arabera, jaiotza tasaren beherakada

ez da kezkatzekoa, eta, gainera, esan du zen-bateko horrek bere horretan jarraituko duela“ez ohiko neurriren bat” hartzen ez badute,behintzat. “Datozen 10-20 urtetan zer gertatu-ko den aurreikus daiteke, eta datorren hori ku-deatu eta egokitu behar da. Hau da, zer biz-tanleria dugun aztertu behar dugu, eta biztan-leria horren araberako politikak bultzatu”.Luxanek ez du uste jaiotza tasa sustatzeko

politika zehatzak bultzatu behar direnik: “Jen-dearen bizi baldintzen hobekuntza sustatubehar da. Ume gehiago jaiotzen ez bada ere,jendearen ongizatearen alde egin behar dalan. Pentsatu behar duguna da hemen gaude-nok eta etorriko direnek nola kudeatukodugun gizarte hau dugun biztanleriarekin; izanere, ditugun baliabideak ez dira gutxi, etabeste herrialde batzuekin konparatuta osoaberatsak gara”.6

xxxDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

Azken hamabost-hogei urteotan asko aldatudira Azpeitiko, Urola Kostako nahiz Araba,Bizkai eta Gipuzkoako biztanleria datuak.Jaiotzen eta heriotzen zenbatekoak erealdatu dira. (Datuen iturria: Eustat)

BIZTANLERIA.Azpeitia. 2002an 13.667 biztanle zituenAzpeitiak; 15 urtera, 2017an, 14.817 ditu.Urteren batean salbu, gora egin du biztanlekopuruak urtero.Urola Kosta. 2002an 67.023 lagun biziziren Urola Kostako herrietan. 2017an, aldiz,75.611 herritar.Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.2.085.058 biztanle bizi ziren 2002an.2017an, berriz, 2.175.819 lagun bizi dira.

JAIOTZAK.Azpeitia. 1996tik 2004ra, urtez urte,jaiotza gehiago izan ziren Azpeitian. 2002an,esaterako, 157 herritar jaio ziren. Ordutik,baina, beherantz joan da jaiotza kopurua:iaz, 134 jaiotza izan ziren. Urola Kosta. 2006tik 2016ra, urtero,behera egin du jaiotza kopuruak. 2006an796 haur jaio ziren, eta 719 ume 2016an.Araba, Bizkai eta Gipuzkoa. 1994tik2008ra, gora egin du bizirik jaiotako haurrenkopuruak. Aldiz, ordutik hona nabarmena dabeheranzko joera. Dena den, 1994an15.284 ume jaio ziren; eta 18.240 iaz.Beraz, jaiotza kopurua jaitsi bada ere, duelabi hamarkada baino haur gehiago jaio daazken urteotan Araban, Bizkaian etaGipuzkoan.

HERIOTZAK.Azpeitia. Urteren bat salbu, 1996tik2016ra, gora egin du urtez urteko heriotzakopuruak. 90eko hamarkadaren bigarrenerdian heriotza kopuruak ez zuen 116laguneko langa pasatu; 2005etik aurrera,berriz, zenbateko horren gainetik dagoheriotza kopurua. 2016an 156 herritar hilziren.Urola Kosta. Salbuespenak badira, baina,oro har, 1975etik 2016ra bitartean, urtero,igo egin da Urola Kostako bizilagunenheriotza kopurua. Hain zuzen ere, 1975ean380 lagun zendu ziren, eta iaz 722.Araba, Bizkai eta Gipuzkoa. Heriotzakopuruak gora egin du, oro har, 1975etik2016ra bitartean. 1975ean 14.556 lagun hilziren; 2016an, berriz, 21.223 pertsona.

jakiteko x x x x x x x x x abenduari begiratua28

Saritutako dantzak gureanKukai dantza taldeak eta La Veronalek ‘Oskara’ ikuskizunaeskainiko dute Soreasun, abenduaren erdian. Jon Maya dantzariakondutako lanak hiru Max sari irabazi ditu. . Ainitze Agirrezabala

Bi koreografia unibertso ez-berdin batzen dituen Oskara ikus-kizunak Azpeitian du hitzordua.Jon Mayak zuzentzen duen Kukaidantza taldeak eta Marcos Moraukoreografoaren La Veronal kon-painiak elkarlanean sortutakolanak Euskal Herriko kultura tradi-zionalean du oinarria eta sorme-nerako abiapuntua. Era berean,egungo abangoardiako artistenikuspegitik sortutako artelana da.Emanaldian bost dantzarik

parte hartuko dute, eta ikuskizu-nak oinarri ditu euskal kulturareneta mitoen hainbat atal, jatorritiketa aro garaikideraino. Horretara-ko, sinboloz eta ikonografiaz be-tetako ibilbide plastiko eta emo-zional bat marraztuko dute. Bes-talde, lan honetan hizpide izangodituzte irudiaren botereari buruz-ko La Veronaleren ikerketak, iru-

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xZer. Kukai dantzakonpainiaren ‘Oskara’ikuskizuna. x x xEguna.Abenduak 15 (ostirala).x x xOrdua. 22:00 x x xTokia.Soreasu antzokia.x x xAntolatzailea. Kulturazeta Kukai dantza konpainia.

diaren, dantzaren eta testuarenartean labirinto bat trazatuz.

Sari ugariOskara lanari esker, hiru Max sarijaso ditu Kukai taldeak aurten:dantza ikuskizun onenarena,dantza talde onenarena eta jan-tzien atalekoa. Gainera, Huesca-ko (Espainia) Nazioarteko Dantzaeta Antzerki Azokan ikuskizunonena izendatu zuten.6

xxx‘OSKARA’ OBRA, ZENBAKITANx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x x x x

3Max sari.Dantza ikuskizun onenaren, dantza talde onenareneta jantzien ataleko sariak jaso ditu Jon Mayaren azken lanak.

10eurotan. Ikuskizunerako sarrerak egunean bertan erosdaitezke leihatilan, eta aurrez ere bai, kulturaz.euswebgunean.6

1Bertso saioa,Txapelen omenezGabon atarian usadio densaioan ariko dira Sustrai Colina,Amets Arzallus, MaialenLujanbio, Aitor Mendiluze,Eneritz Artetxe eta Igor Elortza.Ga- jartzaile lanetan, berriz,Haritz Etxeberria ariko da. x x xEguna. Abenduak 20(asteazkena). x x xOrdua.22:00etan. x x xTokia. Soreasuantzokia. x x xAntolatzailea.Erniarraitz bertsozale elkartea.

2Gabonetakohaur parkeaEtxeko txikienei zuzenduta, gizamahai-futbola, puzgarriak,jolasak eta beste hainbatsorpresa izango da parkean.Sarrera 2 euro kostatuko da, etadoan lortu ahalko da Bertanelkarteko saltokietan.x x xEguna. Abenduaren 26an,27an, 28an, 29an eta 30ean, etaurtarrilaren 2an, 3an eta 4an.x x xOrdua. 16:00etatik20:00etara. x x xTokia. Izarraitzpilotalekua. x x xAntolatzailea.Bertan merkatarien elkartea.

3San SilbestrelasterketaKirol pixka bat eginez urteariadio esatea baino plan hoberikez da. Proba nagusiak seikilometroko ibilbidea izango du,baina aurretik, 10:00etan hasita,hainbat proba izango da,mailaka banatuta. xxxEguna.Abenduak 31 (igandea).x x xOrdua.12:00. xxxAntolatzailea.Xeye atletismo taldea.6

xxxBESTERIKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xAzpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.eus/agenda ‘Oskara’ dantza ikuskizuna eskaintzen, hainbat artista. x x xKuaki dantza konpainia

x x x x x x x x x iritzia 29

x x x x x x x x x x x x x x x xramon etxezarretax x x

U ste dut gaiztakeriarikgabeko jendeak iragana idealizatzeko joeradugula. Gauzei eta jendeei begirada samu-rrak egiten dizkiegula. Iritzi ugaritasuna ia ha-serrez begiratzeko derrigorra nagusi den ga-raiotan, ez dago batere soberan samurtasu-na. Hala ere, idealizazioa ez da, ziurrenik, ja-rrerarik zintzoena, desioen eta nahien adie-razpen egoki bat den arren.Roman Goupilen film batek orainaldiari eta

iraganari buruz eragindako burutazioak ager-tu zizkigun, Hitzan, Miren Gorrotxategi idaz-leak. Bi mutiko troskista sutsuren bizipenakoinarri, haien konpromiso polit ikoa etamundu berri batekiko zuten ametsa miresga-rri bilakatzen zitzaizkiola kontatzen zigun.Gazteei sumatzen dizkien kezkak eta lehen-tasunak ez ditu maiteegi eta gizarte, oro har,akritiko batean bizi beharrak zaputza eragitendio. Aldean, iragana bizigarriago edo motiba-garriagoa ikusten du. Ez diot arrazoirik ken-duko, merkatuak irentsita gaude eta esparrutxiki propio konpartituak, nork bereak esannahi dut, sortzeko kapaz ez bagara gizakiaanimalia arrazional kontsumitzaile huts bes-terik ez da izango.Iraganari buruzko kontsiderazioa, egoera

konkretu batzuen inbidia sano eta justifikatuasalbu, onberaegia dela esango nuke. Guz-tiok bizi ditugu nostalgiak eta guztiok bizia-razten ditugu nostalgiak, bakoitzaren gezurtxikiak. Pasadizo pertsonal txiki eta urriak ka-tegoria bihurtzeko joerak geure iragana de-sitxura dezake. Asko esan daiteke ona gaur-ko gazteez, eta asko txarra ordukoez, funtse-an ez baitira oso ezberdinak.

Gutxienak, gauza bakoitzeanGinenak ginen gauza bakoitzean, ez gehia-go. Gutxienak gizarte kezketan ia itoan ibil-tzen zirenak, gutxienak arte goseak bultzatu-tako gaztetasuna bizi zutenak, gutxienak kon-promiso politikoaren garra bereganatzen zu-tenak. Ugari diskoteketako bezeroak, ugari

Ez zen, tovarich, hain horrela

x x xHorretara jarritakoakzerbait izaten ginen beti,troskistak, komunistamarka diferenteak...

futbolzaleak. Kubalibrea ere, paradoxa, zabalorduantxe etxekotu zela esango nuke. Baina,zorionez, historiaren filtroan zine ona, literatu-ra ona, kontzientzia politikoa, demokrazia etaametsetako kezka zirenak pasatu dira. Ezoso ondo egindako gauzak, baina bai gogozintzoz, asmo onez eta kezka sakonez egin-dako ahalegin noble eta duinak. Egungoekere izango dute iraganik!Bitxia egiten zait artikuluan troskismoareki-

ko agertzen den begirunezko mira. Ez gaizkiiruditzen zaidalako, gaur onartzen den iraga-naren irakurketa bakarra abertzale naziona-lista denean, aipua txokantea egiten delakobaizik. Horretara jarritakoak zerbait izatenginen beti, troskistak, komunista marka dife-renteak, marxista leninista izatea tokatu zi-tzaidan niri. Baina, gehiengoari, orduangehiago, guztiok ematen genion beldurraedo barregura. Ez beste. Gauzak, tovarich,ez ziren hain horrela, zoritxarrez.6

x x xHITZ GEZIDUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

.Egilea:Luma

x x xSUDOKUAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x denbora-pasa30

Euskallurraldea

Frantziakolurraldea

Ahuntzenarrak

Galderak

*Deitura

Unatu,akitu

Galiziakoa

Zuzhaitzluze

Bizkaikoibaia

Tokia

Koipe

Jaurti

Jariakinmehea

*Izena

Sos

Argi

Gizonizena

Emakumeizena

Bokala

Burua,agintaria

Ezezta

Bokalmehea

Artsenikoa

Putre

Galdetzailebat

Hitz,berba

Hektarea,laburrean

Etzandanago

Kanpo,landa

Oihala

Bokala

Zarenhori

Zelai

Bokala

Potasioa

Kontso-nantea

Azkena etalehena

Burdinola

Zuen, hari

* Azpeitiar pailazoa

Une edo eraegokian

lehiaketa x x x x x x x x x jakiteko 31

nAnEnDnMn

BRETAINIA

nAKERRAKn

nGnIBARGUREN

TANTAInInOLA

nLEAnNATZAnG

LEKUAnSAInZU

nGANTZnSOLAS

BOTAnEHUNAnI

nAUKERANnUKA

x x xLEHIAKETAREN ERANTZUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xUZTARRIAREN LEHIAKETA: JEROGLIFIKOAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJEROGLIFIKOEN SOLUZIOAK BIDALTZEKO EPEA. Abenduak 18 (astelehena) x x xNORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia) edo

[email protected] e-postara x x x IRABAZLEARI SARIA.Kutxillo urdaitegiaren produktu sorta x x xPARTE HARTZEKO BALDINTZA.Uztarria

Komunikazio Taldean bazkide izan behar da eta jeroglifikoen irudien azpiko galderei erantzun behar zaie.

2NESKA POLITA ZER IZAN NAHI DU

x x x BAZKIDEAREN IZEN-ABIZENAK x x x HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA

SUDOKUA

x x xUZTARRIAREN AZAROKO LEHIAKETAx x x x x x x x

IRABAZLEA

2

Adei Belar.

Uztarria Komunikazio

Taldeko bazkidea da

aldizkariko 199.

lehiaketaren irabazlea.

Kutxillo urdaitegiak

emandako produktu

sorta irabazi du sari

gisa. Argazkian,

lehiaketaren irabazlea

Kutxilloren oparia

eskuetan duela.

x x xSOLUZIOAKx x x x x x x x

HITZ GEZIDUNAK

1

1

1 2AURREKO HILEKO JEROGLIFIKOAK

Pistatxoa Kaxiano

PEDRO ETXEBERRIA hondeamakina gidaria

1.Noiz hasi zinen?Hogei urte dira neurekontura hasi nintzela.Aurretik, beste hamarAndres Aizpururekin.2. Zer lan egiten duzu?Obra publikoak. Baserribideetan asko, AzpeitikoUdalarentzat.

3. Zuloa egin, estali,eta berriro egin behar...Tokatzen dira horrelakoak,bai. Ez da beti asmatzen.4.Makina errepideraateratzea tokatzendenean, zer moduz?Ondo. Gurpildunakerabiltzen ditugu eta sarri

ibiltzen gara errepidean.Pazientzia handikoa naiz.5. Lurretik ateraduzun gauzarikzelebreena?Ez zait ezer ezustekorikateratzea tokatu. Kablerenbatzuk, inoiz.6

.Mailo Oiarzabal

x x x x x x x x x jakiteko 33

Bizitzako esparru askori eragiten dio klima aldake-tak, hala nola nekazaritzari, abeltzaintzari eta arrantzari.Begibistakoa da udaberria eta udazkena desagertzenari direla eta neguak eta udak gero eta antz handiagoadutela. Horren eraginez, uztak aldakorrak izaten dira.Nekazaritza klima aldaketaren biktima da, baina negu-

tegi efektua duten gasen produkzioaren faktore lagun-tzaile ere bada. Arazo ekologiko garrantzitsu askorekinerlazio zuzena dute nekazaritza jarduerek: lurraren ero-sioa, ongarrien gehiegizko erabilera, deforestazioa...Abeltzantza ere sostengaezina da; haragi industria

munduko kutsatzaile handienetakoa da. Kilo bat haragiekoizteko, 20.000 litro ur inguru behar dira. Arrantza ereklima aldaketaren biktima da: ozeanoen tenperaturagero eta altuagoa da, eta izoztutako eremuak urtzen etaitsasoetako ur mailak igotzen ari dira. Gainera, arrantzateknika batzuekin itsasoak suntzitzen ari gara. Eta ezinahaztu jaten ditugun elikagai asko produzitzeak, biltegi-ratzeak, ontziratzeak eta garraiatzeak negutegi efektuaduten gasak askatzen dituela.Lehen sektoreko teknika batzuk aldatu egin behar

dira, eta konponbideetako bat guk egunerokoan etxe-an aldaketak egitea da. Posible da produktu ekologiko-etan, bertakoetan eta garaikoetan oina-rritutako elikadura kontsumo jasanga-rria egitea. Hori ere, gure esku dago!6

xxxx x x x x x x x x x xaitziber aizpurux x x

Klima aldaketa

jakiteko x x x x x x x x x bestaldetik: eider mendoza34

Txikitan joandakoaBizitza ia osoa Hondarribian badarama ere, Azpeitianjaiotakoa da Eider Mendoza, Gipuzkoako BatzarNagusietako egungo burua. .Mailo Oiarzabal

N ire attitteren eta ama-maren etxeko sukaldeko irudi bat; eta eskola-ra joaten nintzenean, bueltakoan anaia nolaegoten zen balkoian nire zain, begira. Ez dau-kat besterik”, dio Eider Mendoza Larrañagak(Azpeitia, 1974) jaioterrian bizi zeneko oroi-tzapenez. Izan ere, 4 urterekin joan zen Hon-darribira bizitzera gaur egungo GipuzkoakoBatzar Nagusietako burua. “Protokoloz hala”izan arren, nahiago du bere karguari lehenda-kari izendapena ez ematea. “Nik Batzar Na-gusietako burua esaten dut, ze lehendakariabeti iruditzen zait bakarra dela”, zehazten du.Etxe Alai auzoan bizi izan zen Mendoza Az-

peitian, eta etxetik gertu zituen Jesuitinenikastetxean eskolatu zuten lehen aldiz. Den-bora gutxi iraun zuen eskolako lehen espe-rientzia hark, “irailean hasi eta martxoan utzi”baitzituen Jesuitinak, familiarekin Hondarribi-ra joateko. Txikitan joan arren, Azpeitiarekin“oso harreman estua” mantentzen du Men-dozak, aitaren aldeko lehengusuekin. “Ezdira lehengusu batzuk urrutikoak direnakedo, ezta gutxiago ere; harreman oso estuadaukat azpeitiarrekin, batik bat nire adineko-ekin edo pixka bat zaharxeago direnekin”.Mendozatarrak urtean behin edo bitan lehen-gusu bazkariak edo afariak egiteko elkartzendirela kontatu du; azkena, Azpeitian bertanegin zuten. Berak Azpeitiko lehengusuekinmantentzen duen harremanaz gain, seme-alabek lehengusu helduenaren alabekin ere

denbora librearekin uztartzeko etengabekoariketan “oreka antzeko batera iritsita” dago-ela uste du, baina azkar gaineratu du:“Bueno, momentu honetan; igual hemendikastebetera esango dut ezetz! Baina seme-alabak hazi egin dira, zaharrenak 16 urtedauzka eta txikienak 6. Autonomia maila pi-ttin bat badaukate”. Gustuko dituen gauzenartean lehen tokian jarri du, hain zuzen ere,etxekoekin igarotzen duen denbora.“Gehien-gehien gustatzen zaidana etxekoe-kin egotea da. Askotan esaten diet: ‘Ez dagomunduan ezer gehiago gustatzen zaidanikzuekin hemen sofan etzanda egotea baino’”.Ibiltzera irtetea, mendi bueltak egitea edo

lagunekin egotea dira gustuko dituen bestejarduera batzuk. “Ez dakit, gauza normalak.Ez daukat afizio berezi bat”. Festazalea ezden bezala, kirolaria ere inoiz ez dela izan dio,“ez praktikatzeko eta ez ikusteko”. Pilatesegiten du, lanean “eserita eta irakurtzen”ematen dituen orduekin “pixka bat mugitubeharra” daukalako. Korrika egitea ere gus-tuko du, “baina kostatu egiten zait; 20 minutubaino gehiago korrika egitea ez dut oraindiklortu”. Gehien maite duen kirola, “asko-asko”,arrauna da. “Eta bihotza berdea daukat,noski!”, azpimarratu du, herriko traineruarenkoloreari keinu eginda.Irakurle porrokatua ere bada Mendoza,

“gainera, inongo diskriminaziorik gabe; hauda, irakurtzen ditut egunkariak, Eroskik ate-

harreman estua dutela dio. “Oporretan-eta ego-ten gara elkarrekin, eta gero, Azpeitira joatendira nire seme-alabak astebururen bat pasatze-ra, haiek Hondarribira etortzen dira...”.Lehengusuekin eta Garai baserriarekin lotuta

daude, gehienbat, Mendozaren umetako etagaztetako Azpeitiko bizipenak eta oroitzapenak.“Egun batzuk pasatzera joaten ginen, udan, haninguruan ibiltzera, lehengusuekin eta”. Festetanetorri izan al den galdetuta, “oso festazalea se-kula ez” dela izan dio. “San Inazio egunean baijoaten ginen Garaira bazkaltzera, urtero. Gero,Azpeitira asko joan izan naiz, lana dela-eta asko-tan tokatu zait joatea. Azpeitiarekin eta Azkoitia-rekin beti eduki izan dut harreman berezi bat,oso gustura joaten naiz beti”. Azpeitian aitarenabezala, Azkoitian dauka amaren familia. “Nik e-txean azkoitiarrez hitz egiten dut”, kontatu du.

Etxeko sofaren orekaEnpresa ikasketak egin zituen Mendozak Bor-delen (Frantzia) eta han ezagutu zuen senarraizango zuena, Donibane Lohizunekoa (Lapurdi).“Ezkondu eta Hondarribira joan ginen bizitzera,eta lau seme-alaba eduki ditut. Hor, gainera, pa-rekotasuna badago Azpeitiko lehengusu bate-kin, haren senarra Parisen jaiotakoa baita; bi e-txeetan frantsesez hitz egiten da, bai Azpeitikonire lehengusuarenean eta bai gurean”. Lanagatik sarri “desorduetan” ibiltzea tokatu

arren, jarduera profesionala familiarekin eta

bestaldetik: eider mendoza x x x x x x x x x jakiteko 35

1.Mendozatarrek egindako azken juntadizoan, anai-arrebekin eta lehengusuekin. Sanagustinkulturgunean ateratako argazkian, eskubitik hasita aurrena da Eider Mendoza. 2. Azpeitikoikasle eta irakasle talde batekin, Batzar Nagusietan, ate irekien jardunaldi batean.

1ratzen dituen liburuxkak eta liburuak. Eskue-tan hartzen dudan guztia”. Eleberri historiko-ak dira gehien gustatzen zaizkionak, bainabeste molde batekoa da elkarrizketa egitekounean leitzen ari zen liburua: Dolores Redon-doren Todo esto te dare. Txikitan Hondarribi-ko Eskifaia Txiki abesbatzan kantatu zuen,eta musikari dagokionez, koruak ditu gustu-koen. Eta San Inazioren martxa izugarri gus-tatzen zaio: “San Inazio egunean, hori…bueno, bueno! Oiloipurdia sortzen duengauza bat da”.Aspaldian bidaia luzerik egin gabe dago.

“Familia sortu eta lehenengo lau urteetanhiru ume edukita, bidaiak egitea guri behin-tzat kostatu egin zaigun gauza bat da. Seipertsona mugitzea ez da erraza izaten”, aitor-tu du. Hala ere, aurten egiteko asmoa du fa-milia osoarekin “bidaia luzexeago bat”, Bre-tainia eta Normandia aldera. Eta badu bu-ruan egitea gustatuko litzaiokeen beste bi-daia bat, are luzeagoa: “Laosera joango nin-tzateke gustura. Nire senarraren arreba handabil urteetan lanean. Oporrak hemen abuz-tuan dira, ez da garairik onena hara joateko,seirak haraino mugitzea ez zaigu erraza egin-go, baina lortuko dugu, egunen batean”.

Karguak betirako ezEtxetik, eta batik bat amaren aldetik, datorkioMendozari politikarako joera. Oso gazte hasizen militatzen, 16 urterekin afiliatu zen EAJn,baina politikaren profesionala izatea “sekulaez” zuela pentsatu dio. 26 urterekin iritsi zenlehen aldiz Gasteizko Legebiltzarrera, “Iba-rretxerekin 33 legebiltzarkide famatu haiekeduki genituenean”. Harrezkero, erakundebatean eta bestean aritu da lanean. Baina“militantea bizitza guztian” izango dela dioenarren, ez dauka asmorik “profesionalki betihonetara dedikatzeko”. Politikan lanean hasiaurretik Irungo garraio enpresa batean egi-ten zuen lan, eta hango plaza mantentzen du.“Nire lehenengo pentsamendua da, honekinbukatzen dudanean hara bueltatuko naizela”.Hala ere, bada egitea gustatuko litzaiokeenbeste gauza bat: “Haurren munduan lan egi-tea”. Etorkizunak esango du.6

2

x x xTELEFONO ZENBAKIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

UDALETXEA x x xAsteguna: 08:30-14:00 x x xLarunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA x x xEgun osoz

irekita egoten da ANBULATORIOAx x xEgun osoz irekita egoten da IGERILEKUAx x xAstelehena:

14:00-21:00 x x xBeste egunak:07:00-21:00 x x xLarunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 x x xIgandea eta jai

egunak: 09:00-13:00 xxxKanpokoa: ekaina arte itxita KIROLDEGIA xxxAstegunak: 10:00-13:00, 15:00-21:00

x x xLarunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 LIBURUTEGIA x x xAstegunak: 09:00-13:00, 15:30-20:00

xxxLarunbata: 09:00-13:00 xxxEkaineko azken astean, uztailean, abuztuan: 08:30-14:00. Abuztuko lehen

hamabostaldian itxita. GAZTELEKUA x x xAsteartea-ostirala: 17:00-20:30 x x xLarunbata: 16:00-20:30

x x xFARMAZIAK (abendua)x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

LARRIALDIAK

112

s‘KONTU LEPO’ BLOGA.Urriaren erditik martxan da gaztetxearenkontulepo.eus ataria. Hainbat gaijorratzeaz gain, agendarekin osatukodute ataria, eta gaztetxeko kideen“pentsaera” azaltzeko gunea izango da.

ODOL-EMAILEAK

Abenduaren 11n eta 27an

izango dira hitzorduak,

17:00etatik 21:00etara,

anbulatorioan.

x x xGARRAIOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x

ALDALUR 943 85 2587

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

x x xautobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.eus/azpeitia/

autobusak

x x xORDUTEGIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xERABILGARRIx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Berritzen 026069

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Txiki-Txoko Ludoteka 15 05 16

Gaztelekua / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

KIUB 15 72 01

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 15 70 55

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ingurugiro Etxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatua 81 45 18

Natul euskara taldea661 10 44 46

Udal Euskaltegia 81 19 47

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

1-13-20-26-29-30Beristain (Azpeitia).943 811949

2-3-5-14-19-27Alberdi (Azpeitia).943815974

4-9-10-15-21-25Eizagirre (Azpeitia).943811274

6-7-12-18-22-23-31Aranburu (Azpeitia).943 811949

11-16-17-24-28Jacome (Azpeitia).943 080258

Beristain (Azpeitia).943 811949

GAUEZ, URTE OSOAN

ABEL SEGUROLAArtzaina

Ea gazteakanimatzen direnartzain izatera”

Uztarriaren 1. zenbakian (1999. urtean) AbelSegurola artzaina izan zen ‘Hi heu’ atalekoprotagonista. 100.ean (2008an) ere bai.Baita orain ere, 200.ean..9 Enekoitz Esnaola

H emen garela berriz ere,Abel... Bai, moteil. Ez duk seinale txarra. Ea 300.zenbakian bizi garen. Biziko gaituk, ezta?300.a, 2026an hukek. 500.a, 2044an.75 urte nik 500.ean. Ezingo diat arkumeen atzetik ibili.Oraintxe-oraintxe jaio zaik bat.Garaia duk. Azaroaren 11tik abenduaren 13aldera, gabonetarako, igual jaioko zaizkiguk500en bat arkume.Erraz saltzen al dituzue?Gero eta zailagoa zagok. Gainera, ba aldakik zer pasatzen den? Hemengo generoona kanpora eraman behar izaten diagu sal-tzeko, Madril aldera, eta hemen Eroski-etaarkumea Greziatik ekartzen ari dituk, hemen-goa baino eskasagoa. Ez gaituk naturalak!1999an 600 ardi zenituzten, 2008an900. Gaur egun? 900 inguru.Non ibiltzen haiz?Hemen Elosiagan, Loiolan eta Goiatz alde-an, eta gero Lasarte eta Urnieta aldean erebai. Etxetik [Elosiagatik] Loiolara ordu laur-

den bat diat, eta sasoi honetan gauero bialdiz etortzen nauk Loiolara ardiengana.2008ko elkarrizketan esan huen arte-an ez zenutela krisia nabaritu.Harrezkero bai, eta gogor. Jendea gazta etaarkumea gutxiago kontsumitzen hasi zuan,eta esnea saltzeko ere problemak.Ondo bizi al haiz, ordea?Ezin kexatu.Lekukoa hartzeko inor ba al daukak?Semeari [13 urte] gustatzen zaiok, alabari[14 urte] baino gehiago. Biek laguntzen zida-tek, baina semeari eskola asunto hori ez gus-tatzen eta...Azpeitian zenbat artzain zaudete?3-4?Eta 1999an, horrelako aurreneko elkarrizketa egin genuenean?2-3 gehiago. Ea gazteak animatzen diren ar-tzain izatera. Ezin diagu kultura hau galdu.Zer behar da?Bokazioa. Ez derrigortu inor honetarako.Kale aldera jaisten al haiz?Tarteka bai, kuadrilarekin-eta afari batzukegitera. Hori ere egin beharra zagok.6

1. Abel Segurola, joan den azaroaren 22an,Azpeitian, Loiolan, Uztarria aldizkariaren 1999koeta 2008ko zenbakietako elkarrizketekin.2.Uztarriarekin elkarrizketan zegoela arkumebat jaio zitzaion. 3. Artaldearekin, Loiolan.

1

2

3

hi heu! x x x x x x x x x jakiteko 37

1985ean itzuli nintzen Mosku-ra. Moskuko Espainiako enbaxadara. SanJose konpainiako bi kamioi joan ginen, enba-xadetako garraioa egiten zuten Madrilekobeste hiru kamioirekin batera. Kutxa gotorraketa intsonorizazio materiala generaman. En-tzuketen kontrako materiala. Orduantxe egunbatekoagatik inoiz irabazi dudan dirurikgehiena. Moskuko bidaia hura ikaragarriaizan zen.— Zeu zara komeni zaigun morroia.

Enbaxadorearen txofer izatea proposatu zi-daten. Ingurua ezagutzen nuen, perfektu hitzegiten nuen errusieraz... eta gaztelaniaz erebai, jakina. Enbaxadoreak Mercedes beltzazuen, zoragarria, banderatxo eta guzti. Osoauto ederra.— Atzo enbaxadorearekin afaltzen izan nin-

duan eta esan zidaan beraren txofer partiku-larra izatea proposatzeko hiri.Enbaxadorea etxe batean aparte bizi zen,

andrearekin.— Ez, ez. Nik ez dut balio. Nik beste ezertan

lan egiten dut. Gainera, nik...— Bazakiagu zer bizimodu izan duan. Ez

hadi ergela izan.— Niri ez didate horrelakorik erakutsi. Jenio

txarra dut eta noizetik noizera maldizioak esa-ten ditut. Ez dut balio enbaxadorearen an-drea hartu eta erosketak egitera eramatekobeste enbaxadore baten andrearekin batera. — Eskaintza ona duk, hemen jubilazio ona

izango duk.— Ezetz, ezetz. Itxura exkaxa emango dut.

Eta azkenean beharbada kaleratu egingonaute.Eta konbertsazio hori maila handiko jatetxe

dotore batean. Gero despedida afaria emanziguten kamioizale guztioi Moskuko Metropolhotelean. Nik lehendik ezagutzen nuen hura,moskutar gaztea izan nintzenetik. Kabiarra...Nahi zenuena jan ahal zenuen gure afari har-tan. Nahi beste. Enbaxadako idazkaria gure-kin zegoen. Halabeharra zer den! Beraren

Kropotkinskaya geltokian

x x xMoskuko metroa esatendena baino politagoa da.Ikusi egin behar da. Ezsinestekoa da

x x x x x x x x x x x x x x x xmiel a. elustondox x x

arreba nirekin ikasia zen Moskun. Bi anaia-arreba katalan ziren, gurasoekin batera exilia-tu zirenak. Delako idazkaria idazle baten ala-barekin ezkonduta zegoen. Ez dakit oraindikenbaxadakoa den. Erregearen pare bizi zen.— Heuretzat okerrago, motel. Horrelako lan

bat ez ziotek edozeini eskaintzen.— Hara, enborrak eramaten ohituta nago

ni, ez pertsonak eramaten.Eta nirekin batera joandako San Joseko

beste txoferrak, Azpeitiko mutil batek, onar-tzeko esaten zidan.— Ezetz, ez diat nahi. Zazpi urte zeuzkeat

jubilatu baino lehen, eta ez diat azken orduangauza hemen izorratu nahi.Nork bere aukerak egiten ditu. Gero

Mosku bisitatzera eraman nuen. Leninenmausoleora eraman nuen, metroa erakutsinion...Moskuko metroa esaten dena baino polita-

goa ere bada. Ikusi egin behar da. Ez sineste-koa da. Geltoki bakoitza palazioa da. Marmo-lezkoa, eta kolore diferenteko marmola gelto-ki bakoitzean. Horixe du iraultzak... Sozialis-moan besterik egin ezin litezkeen gauzakdira. Ez dut Leningradoko metroa ikusi, bainaare eta ederragoa dela diote. Zaila iruditzenzait Moskukoa baino ederragoa izatea”.

Mi vida soviética y algunos kilómetrosmás, Cipriano Ballesteros. (Eta nor zen az-peitiar hura?).6

iritzia x x x x x x x x x38