40
xxx Azpeitiko herri aldizkaria xxx 2018ko uztaila xxx 207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira. Hobetzeko asko dagoela uste dute 20 x x x x x x PLAZERA ERDIGUNERA

xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

  • Upload
    others

  • View
    46

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x xAzpeitiko herri aldizkaria x x x2018ko uztaila x x x207. zenbakia x x x x x x x x

Edurne Mendizabal eta Haizea Egigurensexologian eta hezkidetzan adituak dira.Hobetzeko asko dagoela uste dute 20

x x xx x x

PLAZERA ERDIGUNERA

Page 2: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira
Page 3: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x x x x x x x x sarrera 03

Argitaratzailea.UztarriaKomunikazio Taldea. Azpeitia

Egoitza.Perez Arregi plaza 1, behea,(Azpeitia, 20730)

Telefonoa eta faxa.943 15 03 58Posta [email protected]

Posta kutxa. 227, AzpeitiaLege gordailua.SS-860/2000Zenbakia. 207.a (2018ko uztaila)Urtea.XIX.a (1999ko azaroan sortua)Maiztasuna.HilabetekariaDiseinua. Eregi Komunikazio etaEuskara Zerbitzuak

Publizitatea.685780412 /[email protected]

Bazkidetza.943 15 03 58Tirada. 2.500 ale hileroInprimategia.Leitzaran GrafikakAzaleko argazkia. I. ElustondoWebgunea.www.uztarria.eus

Uztarria herri aldizkariarenlaguntzaileak

iritziaInkesta. Ba al duzueguzkia hartzerajoateko ohiturarik? 13

mamiaElkarrizketa. OlatzPrat da Kultur Mahaikolehendakari berria,martxoaz geroztik 04Klik! 25 urte bete dituaurten Orkatz kulturelkarteak 16Pinuak gaixo. Intsinispinuak urte gutxiandesager daitezke Urolaaldean, gaitzak jotadaudelako 26

jakitekoBestaldetik. AsierCuevas korrikalariakbadu beste alde bat ere 34

x x x2018KO UZTAILEKO UZTARRIA ALDIZKARIAN ZER?x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

26

Ba al dakizu Azpeitiko Gaztetxeak KontuLepo irratia jarriko duela martxandatozen asteetan? . Uztarria

04

34

Izan uztarriaren bazkide1.060bazkidegara Uztarria KomunikazioTaldean; eskerrik asko denei.

Herri aldizkariaz gain, Uztarriaren produktuakere eskuratuko dituzu.Uztarria Komunikazio Taldeakorain arte 13 liburu, CD 1, DVD 1 eta biografiatxikiakatera ditu. Bazkideak baino ez ditu jasotzen.

t943 15 03 58

30eurodira urtean.

Liburuxka biografikoak, oraingoz. Julian Bereziartua, Leo Etxeberria, Valentina Agirre, Santi Lazkano, Amaia Garmendia,Enkarna Arregi, Iñaki Bergara, Bernardo Aizpitarte ‘Kabra’, Enrike Zurutuza, Maria Jesus Arregi, Patxi Azkargorta

Oharra.Uztarriak ez du bere gain hartzenaldizkarian esandako iritzien erantzukizunik

Eusko JaurlaritzakoHezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak) diruz

lagundua

Page 4: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

mamia x x x x x x x x x kultura04

OLATZ PRATKultur Mahaiko lehendakaria

Kultur transmisioahelburu estrategikoa da”Sortzailea eta kulturgintzan aritua, Azpeitiko KulturMahaiko lehendakaria da. Kultur Mahaiak egindakolanez eta dituen erronkez hitz egin du. .9 Julene Frantzesena

A beslaria, sor-tzailea eta kulturzalea. Martxoazgeroztik, Azpeitiko Kultur Mahaikolehendakaria ere bai. Olatz Pratekgogoz ekin dio egiteko berriari,eta herrian kultura behar duentokia hartzen hasita dagoela ustebadu ere, erronka ugari dituztelaazaldu du.Lehen urratsak 2006an eginostean, 2008an hasi zenmodu iraunkorrean eta ja-rraikorrean funtzionatzenAzpeitiko Kultur Mahaia.Hamar urteotan egin du euri-rik... Egin du, bai. Denean bezala, ha-sieran indar, ahalegin eta izerdiasko jarri zen gaur egun den kulturmugimendu guztia martxan jartze-ko, eta badirudi aireratze fase hori

“gaindituta, abiadura egonkortuegin dela. Lan izugarria egitenduen jende asko dago, meritu itze-la daukate.Kultur Mahaiaren helburunagusia Azpeitian kulturaindartzea dela dago jasota el-kartearen estatutuetan.Lortu al du helburua? Zertanasmatu da eta zertan ez?Nabarmen baietz esango nuke,batez ere kultura herriko lehenta-sunen artean jarri delako. Kulturabehar-beharrezkoa da herritarrenbizikidetzarako eta kohesiorako,eta ulertzen ari gara kultura bizi,elikatu, zaindu eta indartu eginbehar den zerbait dela. Horretanzeharo asmatu dela esango nuke.Bestalde, esango nuke beti dau-dela hobetzeko eta sakontzeko ar-

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJaio. 1984ko ekainaren 17a.x x xHerria. Azpeitia. x x xBizitokia. Azpeitia. x x xLanbidea.Elkarrizketa prozesuenerraztailea.

tea, eta horiei nolabaiteko etxekomun bat eman zaie, eskaerak,kezkak eta proposamenak parte-katzeko. Horrez gain, funtsezkopiezak izan dira Sanagustin kultur-gunea eta Soreasu antzokia. Kul-tur arloa antolatuta dagoela bista-koa da; Udalarekin elkarlanean,kultur eskaintza zabala, orekatua,landua eta aberatsa izan dadin la-nean ari gara. Horrez gain, askota-riko kultur diziplinei bide ematenere bai, jendearen beharrei eran-tzuten saiatzen, orainean ez eziketorkizunean ere pentsatzen...Helburu batzuk betetzen ari gara,eta helburu berriak etengabe aridira sortzen. Zeintzuk dira Kultur Ma-haiaren erronka berriak?Kultur Mahaiak sormena eta trans-

loak: komunikazioa, esaterako;eragileen eta herritarren arteko binorabideetako komunikazioa.Kultura indartzea ez ezik,honako hauek ere baziren ha-sierako helburuak: kultur ar-loko pertsonak nahiz taldeakelkartu, herriko kultur arloaantolatu, kultur azpiegitu-rak zabaldu eta kultur egute-gi orekatua sortu. Helburuhoriek bete direla esan al de-zakezue?Uste dut helburuak betetzen arigarela. Kultur Mahaiak ahalbidetudu herriko eragileak saretzea etaelkarren arteko harremanak erraz-

Page 5: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

kultura x x x x x x x x x mamia 05

erakarri dute. Bestalde, EuskalHerri osoko antzerki konpainiak aridira Sormen Egonaldiez goza-tzen, eta Zizurkilgo Udalarekin etaItaliako Napoli hiriko ENNEA el-kartearekin Erasmus+ GazteArttruke programa ere gauzatu zeniaz. “Azpeitiarrok azpeitiarrontzat”baino zerbait zabalagoa da haujada. Nik uste kulturzaletasunasortzeko eta bermatzeko modubat dela kultura bera bizirik man-tentzea, etengabeko mugimen-duan egotea. Gelditzen bada, hil-tzen bada, akabo.Kultur transmisioa askotanaipatzen da helburu moduan.Zein dira herrian transmisiohori bermatzeko gakoak? Transmisioa helburu estrategikoada. Garrantzitsua da guretzat Az-peitiko eta Euskal Herriko kultura-rekiko jakin-mina eta hari buruzkoezagutzak helaraztea belaunaldiberriei; hau da, lehengoen onda-rea oraingoen eskura jartzea ho-riek modu erakargarrian eta natu-ralean barnera dezaten. Finean,

nondik gatozen jakiteak ere egitengaitu garena. Dena den, transmi-sioaren lehengoetatik oraingoeta-ra norabide bakarreko ikuspegiazabaldu egin behar dugu, nireustez transmisioak norabide guz-tietakoa izan behar duelako. Gaz-teek ere badute helduagoei es-kaintzekorik, esateko eta ematekoasko dute belaunaldi berriek ere,eta esan beharrik ez da talentuasoberan dutela. Gure zeregineta-ko bat izan behar luke komunika-zio fluxu hori bermatzen saiatzea;guztientzako espazioak sortzeaeta jendeak elkar ezagutzeko etahoriek elkarrekin nahasteko auke-rak bideratzea. Sanagustin kulturgunea ezezik, Soreasu antzokia ereKulturaz kooperatibak kude-atzen du. Orain, gainera, Sor-men Gunea eraikitzekolanak hasi ditu Udalak. Zerekarriko du herrira SormenGune horrek? Sortzaileek beren lanak gauza-tzeko espazio fisiko bat izango da,

misioa izan ditu ardatz hasieratik,eta datozen urteotan SoreasukoSormen Guneak bi arlo horietanjauzia ematen lagundu behardigu: sormena babestuz eta indar-tuz batetik, eta sormenaren bitar-tez transmisioa bermatuz bestetik.Ezinbestekoa dugu, gozamena-ren bidez, belaunaldi berriak gurejardunera erakartzea, eginez, hutseginez, ikasiz, elkarbanatuz.Kultur arloan urrats ugariegin da azken urteotan he-rrian: Kultur Mahaia sortuostean, haren eskutik etorrida Kulturaz kooperatiba. Zerekarri dute horiek herrira? Mahaia eta Kulturaz ez dira herriraetorri, herritik sortu dira. Horixedute ona Kultur Mahaiak eta Kultu-razek, Azpeitiko Kultur MahaiarenKooperatibak: herritarrek eginda-ko lanari esker sortu ziren, eta he-rriko jendeak egunero egitenduen lanari esker daude bizirik etaari dira etorkizuneko proiektuaklantzen. Kultur eskaintza oparoaeta anitza gauzatzeko modua eka-

rri dio herriari Kulturazek, baitaegunero horretan lanean ari denjendearen inplikazioa eta elkarla-nean proiektuak egiteko aukeraere. Funtsean egitura egonkorbat, aurrera begirako proiektuaketa norabidea ekarri ditu.Azpeitiko kultur mugimen-dua eta eskaintza askotari-koa eta ugaria da. Kultur eki-taldi asko izateak berarekinal dakar kulturzaletasunasortzea edo bermatzea?Lehen gutxiegi, eta orain ezin de-nera iritsi! Nahiago dut, hala ere,aukeratu beharra izatea, non au-keraturik ez izatea baino. Egia daAzpeitiak 14.000 biztanle dituela,baina uste dut Azpeitiko kultur es-kaintzak aspaldi gainditu zituelaherriko mugak; izan ere, Azpeitiakultur erreferentzia bihurtzen arida gure mugez kanpo ere. Adibi-de batzuk jartzearren: Euskal He-rrikoez gain, Espainiako eta nazio-arteko artista ugari pasatu da gureoholtzetatik, eta horiek herrikonahiz herritik kanpoko jende ugari

Page 6: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

Eta, batez ere, gozamena. Horidena da kultura niretzat. Sortzaile zaren aldetik, nolabizi izan duzu Azpeitiko kul-turaren bilakaera? Baikortasunez begiratzen diot bi-lakaera horri, kultura ari da mereziduen lekua hartzen. Herrian geroeta espazio gehiago dago sor-tzaileentzat eta sormenarentzat,eta hori beti da ona.Azpeitia bezalako herri bate-an erraza egin al zaizu kul-tur arloan aurrera egitea?Txikitatik hartu izan dut parte herri-ko kultur egitasmoetan, musika-ren arloan, batez ere: musika es-kolako kontzertuak, bakarlari mo-duan edo taldeetan eskainitakoemanaldiak, hainbat talderekinegindako kolaborazioak, herrikoekitaldi desberdinen abestietanedo dena-delakoetan egindakoekarpenak... Beti sentitu izan naizestimatua eta errespetatua he-rrian. Egin nahi izan ditudan gau-zak egin ahal izan ditut, eta hori

eta horiek sormen prozesuan izanditzaketen arazoak, oztopoak edozalantzak gainditzen laguntzekokomunitate bat ere aurkituko dutebertan. Sormen Guneak espe-rientziak partekatzeko leku batizan nahi du, sortzaileari bideaerrazteko tresna bat. Nahiko ge-nuke, gainera, gune horretan sor-tzen diren gauzak herritarrei gertu-ratzeko eta eskaintzeko bideak za-baltzea, ez daitezen izan SormenGunean hasi eta amaitzen direnzerbait eta herriaren kultur dinami-ka orokorrarentzat aberasgarriizan daitezen. Sorkuntza bekak, Dinamoagunea... Sormena ere badaKultur Mahaiaren ardatzeta-ko bat. Osasuntsu al dagosormena Azpeitian?Bada sortzeko gogoz dagoen jen-dea, eta ez da gutxi. Hala ere,jende horri babesa, giroa eta la-guntza ematea da gure asmoa: la-nerako, elkarrekin eta elkarren-gandik ikasteko leku bat, proiek-tuak garatzeko baliabideak, sarebat. Sorkuntza bekak garrantzi-tsuak dira bide horretan, eta Dina-moa zer esanik ez. Sortzaileak ba-besa sentitu behar du, egin nahiduen hori egiteko modua baduela,baina erantzun bat ere bai, giroa,elkarrizketa eta aurrera egiten la-gunduko dion komunitatea.Herriko kultur talde guztiekosatzen dute Kultur Mahaia.Nola saretzen dira horienguztien arteko harremanak?Hori teknikariari galdetu beharkozaio... Gauza guztietan bezala,afektutik hasten dira askotan ge-rora produktibo bilakatzen direnharremanak, eta informalak izatendira hasieran harreman asko etaasko. Baina egia da, barne komu-nikazioaren bitartez, sistematiza-tuta ere badaudela harremanak;

izan ere, hainbat batzar egiten duKultur Mahaiak.Herriko taldeek elkarlaneanhainbat ekitaldi egiten duteurtez urte. Taldeen arteko el-karlana sustatzea lortu duKultur Mahaiaren dinami-kak, ezta? Bai, hori du eginkizunetako bat.Herriko kultur eragileak elkartutasortu zen Kultur Mahaia, eta herri-ko kultur eragileek elkarrekin laneginda ikasten dute elkarrengan-dik gehien. Bertako kulturgileakbalioestea da oinarria, aintzat har-tzea, horiei lekua egitea eta ager-tokia ematea. Bakoitzari gusta-tzen zaion horretan lan egitea es-katzen diozunean, erantzuna betiizaten da ona, eskuzabala. Zer da kultura zuretzat? Gizaki egiten nauen hori, neureburuaz hausnartzeko eta neureburua ezagutzeko bidea, beste-ak –beste pertsonak, beste kultu-rak– ezagutzeko eta horiek erres-petatzeko ezinbesteko tresna.

bera ez da gutxi. Kulturan aurreraegitea bezain zaila da lehen pau-soa ematea, eta alde horretatikoso presente daukat Juan Antxie-ta musika eskolak nigan izan dueneragina; izan ere, musika eskolanjabetu nintzen musikak eta abes-teak sortzen duten plazeraren ta-mainaz. Kultur arloarekin loturaestua izan duzu. Nola hartuzenuen lehendakari izatekoproposamena?Jaso izan dudan horri guztiari buel-tan zerbait emateko modu batdela uste dut. Uste dut herritargisa denok dugula herriarekiko ar-dura bat edo zor bat, komunitatea-ren alde zerbait egiteko betebeharmoral bat. Lehendakari naizen bi-tartean, nire helburu nagusia izan-go da herriko kultur mugimenduaindartzeko eta sendotzeko laneangogor ari diren horiei babesa etalaguntza ematea, ekarpenak egi-tea eta lagun dezakedan guztianlaguntzea.6

mamia x x x x x x x x x kultura06

Page 7: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira
Page 8: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

iritzia x x x x x x x x x08

Autobusean musika entzu-ten zoazen bitartean, goizean bost minutugehiago luzatzen dituzun dutxa epeletan edoostiral arratsalde bateko bosgarren zerbezaamaitzen duzunean, pizten zaizu behar batbarruan, kontatzea ezinbestekoa zaizun zer-bait, barruan gorde ezin duzuna. Irekitzenduzu word dokumentu huts bat, eta abiatzenzara, gonbitoka.

Burdina berotan jo behar omen da, halaxedio esaera zahar batek. Segundo eskasbaten iraupena duen izar uxo bat bezalakoada ideia bat. Ezin pasatzen utzi derrepenteanotu zaizun kontakizun hori, eta mugikorreangordetako zirriborroei nolabait itxura batematen hasten zara, artisau lana egiten. Ikas-tolan erabiltzen zenuen plastilinaren mo-duan, kolore ezberdinen moldeen baturatiktxukuna dirudien zerbait sor zenezakeelakonturatzen zara.

“Erraza zirudien”, pentsatzen duzu. Izatezez duzu burua, hatzak eta orrialde zuri batbesterik behar idazten hasteko. Baina idaz-ten duen orok dakienez, kontu konplexuagoada karaktereak ezerezetik eratzea, botepron-toan. Gero, publikatzen duzu zure ustez bale-koa den zerbait, eta jendea hurbiltzen zaizuidatzi duzunaren azalpen eske, Marcel Du-champen iturria parez pare izango balu lez.Konturatzen zara beharbada zeure estilo pro-pioa ere garatu duzula, edo antzeko zerbait.

Arkatza beste norbaitiHalakoxea da idaztearen plazera, eta halako-xea lehen egunetik bertatik txoko honetanidazten pasatu ditudan hilabeteek eragin di-daten emozioa. Unibertsitateko irakaslebatek garai batean esan zidan moduan, egi-ten duzunaz harro bazaude eta erakusten ezbaduzu, ez du ezertarako balio. Antzeko sen-timentu bat izan dut urteotan erakutsi ditu-dan iritzi artikulu, olerki eta kontakizunekin.Ederra da erantzunak jasotzea, onak ala txa-rrak, baina jasotzea behintzat.

Bagoaz

x x xIdeiak badatoz eta badoaz,ordea, eta izan-uxoak ez diraegunero pasatzen nirezerutik

x x x x x x x x x x x x x x x xanartz izagirrex x x

Komentatu izan dut aurreko artikuluren ba-tean, Azpeitia ez dela idazteko plaza errazaeta zenbaitetan autozentsuratu ere egin izannaizela hainbat gairen inguruan. Esan gabedoa, ordea, Uztarriak askatasuna eman izandidala beti kontatu nahi nuena kontatu nahinuen bezala kontatzeko, eta garaiotan es-kertzen da adierazpen askatsun osoa izatea,mingaina moztu nahi digutenean.

Ideiak badatoz eta badoaz, ordea, eta izaruxoak ez dira gauero pasatzen nire zerutik.Bat-batean konturatzen zara ideiek ere urta-roak izan badituztela, eta urtegiak basamor-tutik gehiago duela. Horregatik, iruditzen zaitbadela arkatza beste norbaiti pasatzekounea, hurrengo euritera arte behinik behin.

Azken lerroak eskerrak emateko baliatunahiko nituzke. Mila esker, aldizkariari etabertako kazetariei idazteko aukera ematea-gatik. Mila esker, marrazkilariari esan nahiizan dudana hain ondo azaltzeagatik, etamila-mila esker, nire lerroak jasan dituzuenirakurle orori; pentsatzen dut ez dela ahun-tzaren gauerdiko eztula izango. Izan argielkar ikusi edo irakurriko garela hor nonbait,izar uxoak berriz zerutik pasatzen direnean.6

Page 9: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira
Page 10: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x xESANA DAGOx x x x x x x x x x

x x x“Ateratzen naizkalera, eta ikustenditut batzuk bereneguna bizitzen,baina beste asko,eguna irensten”

x x x“Nire poesiapoesia soziala da,gaur egungobizitzarekin lotutadagoen literatura;nik hala bizi dut”PAKO ARISTIidazlea

x x x“[HerriartekoTxapelketako]finalak ezusteanharrapatu gaituelaesatea ez da egiaosoa esatea;egindako lanarenemaitza izan da”URTZI LOPETEGIpalista

Pako Aristi.

x x xHIZKUNTZ ESKUBIDEAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

GORA. Azken urratsak ere euskaraz.Herriko saltoki bat eskualdatzekotan dira, eta azken eskaintzen berri ematekokartelak euskara hutsean kaleratu dituzte. Bejondeizuela! . Uztarria

BEHERA. Ulertzen da, baina...Hitz gutxitan akats gehiegitxo. Azoka Plazaren atzean autoa aparkatzeko argibideakjasotzen dituen seinalearen euskarak badu zer hobetu. . Uztarria6

ss

iritzia x x x x x x x x x10

Page 11: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x x x x x x x x iritzia 11

Mundualdi honetako gauzarik ederre-netakoa, bizitzaren iturburutik heriotzaren itsa-sora iritsi arte, Urola ibai kuttunean barrena, bi-dean egiten dituzun lagunak. Lagun-lagunakesku bakarreko hatzekin zenbatzen omen dira.Lagun asko duela uste duena ere inozo sama-rra omen, lagun usteko horietako asko bizka-rra noiz erakutsiko zain egoten omen dira eta.Inozo kuadrilla horretako kidea naiz. Mende er-diko bidean, asko estimatzen dudan lagun de-zente egin dut. Eta sarri, nik beraiei baino be-raiek niri gehiago eman didatelakoan nago.Eta bizkarra inori erakusteko beldurrik gabebizi naiz. Eta ez da gihartsu eder horietakoadudalako izango!

Egur puskatzailea laguna dutx x x x x x x x x x x x x x x xtxetxu urbietax x x

x x xIKUSTEKOA!x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

sFOSO BAT ERE BADA SOREASU ANTZOKIAN.Soreasu antzokiko areto nagusiaren azpialdean bada leku ezkutu bat: orkestrarentzat fosoa. Fosoa agertokiaren eta ikusleenartean egoten da, eta musikariek handik parte hartzen dute hainbat obratan. Batez ere, operetan edo ballet emanaldietanerabiltzen dute musikariek fosoa. Azpeitian noiz estreinatuko dute gune hori? .9 Julene Frantzesena6

Lagunak egiteko erak eta erak daude. Txiki-txikitakoak dituzu, eskolakoak, futbolekoak,kuadrillakoak, institutokoak, unibertsitatekoak,lanekoak, zure haurren lagunen gurasoak etaabar luzea. Nire ogibide maiteari esker, jendeasko ezagutzeko aukera izan dut. Batzuk osoezagunak, beste batzuk itzalean lan zintzoaegiten dutenak. Miramongo komentuan klau-suran gordeta naukatenez, ia denak telefonozezagutu ditut, ahotsarekin konkistatuta. Horie-tako bat da aspaldian xapoon herrira sarri eto-rri eta beti txapela jantzita joaten den bat.Azken bidaian txapelik gabe joan da, barrutiktriste baina aurpegian irribarrea duela.

Asko-asko estimatzen dut. Goitik beherako

gizona, beti laguntzeko prest, gure herri etahizkuntza zaharraz maitemindua. Hitzak bai,baina ekintzak ere bai. Bitxia dena da bi aldizbakarrik egon garela aurrez aurre, eta bietanoso denbora gutxiz gainera. Baina bion arteankimika deitzen dioten hori dagoelakoan nago.Sare sozialetan elkar zirikatzen eta egurtzensaiatzen gara –erraz makurrarazten dut–,baina zenbat eta adar gehiago jo elkarri, arelagunago sentitzen gara. Berarekin dudanzorra ere benetan bitxia da: berak ordaindu be-harreko bazkaria zor diot. Ez dakit inoiz aizkola-ri titulua emango diodan, baina lagunarena as-paldi irabazi zuen. Eta Athleticekoa da gaine-ra... Urbieta, hi beti jende ahulaz inguratuta...6

Page 12: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

iritzia x x x x x x x x x12

GIZARTEA. Berriz ere ikusi dugu justiziari eta epaileei zenbat axola zaizkienemakumeak. Noiz arte jasan behar dute tratu hau? Noiz bukatuko dugu giza gaitzhonekin? “Manada” delako horri zer egitea gustatuko litzaidakeen adieraziko banulerrootan, epaile horiek urte gehiagotako espetxe zigorra jarriko lidateke. Herrikofesten atarian garela, betiko mezua errepikatuko dut, zoritxarrez, batzuei buru hutshorretan ez zaielako sartzen: ez, beti da ez. Esaldi hori errepikatzen dugun azkenaldia izatea nahiko genuke gehienok, eta denon artean soilik lortuko dugu hori.

Ez, beti da ez

x x xEKAINEKO ARGAZKIEN OINAK. HIL HONETAN...x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

POLITIKA. Demokraziaren bidea sasiz eta oztopozgarbitu zuten euskal herritarrek beste behin. 150.000pertsona jai giroan murgildu ziren erabakitzeko eskubideaaldarrikatzeko; 1.500 azpeitiarrek ez zuten hutsik eginegun hartan. Baina pare bat galdera datorzkit burura: ba-tzuek zergatik diote hainbeste beldur galdeketa bat egite-ari? Ez al da errazagoa ezetzaren aldeko kanpaina bat egi-tea? Galdeketaren egunean irabaziko du demokraziak,eta ez saltzen diguten askatasun faltsu horrek.

Demokraziaren bidea

FESTAK. San Juan gaua, urteko gaurik magikoena, antzinako ohiturapaganoetan oinarritutako festa, eta Euskal Herrian sorginkeriekin osolotuta dagoen jaia. Batzuek, zorte onaren bila, suaren gainetik egitendute salto, gaztetxoenek ikasturtean zehar egindako etxeko lanak erre-

Urteko gaurik magikoenatzen dituzte... Gauza bat sumatzen dut faltan: aste batzuk lehenago al-tzariak eta egur zatiak bildu, gorde eta sua egingo den tokira eramatea.Gazteen arteko lehiak nork tontor handiagoa egin, auzoetako kideak el-karri egurra kentzen ibiltzea... haiek bai garai ederrak!6

xxxx x x x x x x x x x x x xieltxu caballero≠x x x

Page 13: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

Galdetzen hasita,Lortuko al duteAzpeitiko pilotariek Euskal Herrikotxapela herrira ekartzea? . Uztarria

Eguzkia hartzekoohiturarik ba alduzu?. Ihintza Elustondo/Kris

Fernandez

IMA EPELDE59 urte

“Gutxitan joatennaiz eguzkiahartzera, ez zaitasko gustatzen.

Tartean behin, hondartzarajoaten naiz, baina, batez ere,paseoan ibiltzen naiz”.

OIER IBARGUREN21 urte

“Ez zait bateregustatzeneguzkitan egotea,urteak dira

hondartzara joan ez naizela.Batzuetan, baina, Urrestillakopresara joaten naiz”.

VLADYS KUCHERENKO24 urte

“Asko gustatzenzait eguzkiahartzea.Zumaiako,

Donostiako edo Zarauzkohondartzetara joan ohi naiz”.6

xxxINKESTAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x iritzia 13

Bart gauean ustekabean esnatu naiz; ohartzera-ko erdi iratzarririk nengoen, gauaren erdian. Kaleanisiltasun sakon bat sumatu dut, erabatekoa... hariketa hiru kanpai hots ozen eta baldarrek armonia osoapuskatu duten arte. Hirugarren hotsa sakonagoaizan da; “eta erdiak”, pentsatu dut. Zer eta erdi,ordea? Alarmako argiari eman eta erlojuan begiratudut: 04:30. Goizegi jaikitzeko... Nahi gabe kalkulatudut zenbat denbora falta zaidan gosaltzera altxatze-ko; gehienez ere, pare bat ordu lasai lo seko egiteko.

Jada loa galdu dut, eta artean beste hiru kanpaik jodute, eta handik gutxira beste bederatzik, goizekobostetan. Denbora aurrera doa, urduri jarri naiz, ezindut jarrera erosorik hartu, jira eta bira nabil ohean,kanpaiek jo eta jo jarraitzen dute ordu laurdenero, etanik denbora galtzen ari naizen sentipena dut. Eta ho-rrek gero eta gehiago larritzen nau, amorrazioa dietgaueko kanpaiei, ordu hauetan alferrikakoak direlairuditzen zaidalako eta gogaitu besterik ez nautelako

402 kanpaix x x x x x x x x x x x x x x xlierni varelax x x

egiten. Gaueko ordu txiki hauetan lekuz kanpo dau-delakoan nago, inguruko lasaitasuna apurtzendute, gaueko munstro bihurtuz... Eta dorrearengoiko aldean, hor irudikatzen dut Infernuko Txikitoakanpaiari helduta, maltzurki niri begira, “izorratukohaiz!”, esanez; eta bai izorratu ere! Nahi gabe, kan-paiek jotzen duten aldiro, kalkulatu egiten dut zen-bat denbora daramadan horrela... hau bai ames-gaiztoa, ingurukoak lo eta ni hemen!

Nork behar ditu gaueko kanpaiak egun? Zertara-ko daude? Kenezinak dira, ala gauez behintzat isildaitezke? Esan beharra dut, alabaina, izugarrizkolana egiten dutela: egunean 420 aldiz jotzen duteordua soilik adierazteko –imajinatu, 00:00etan, ha-masei kanpai–. Deskantsu pixka bat eman genie-zaieke: lanaldia erdira murriztuz eta gauez isilduz.

Kanpaiak gora, kanpaiak behera, ohetik jaikitzekoordua... Asma ezazue nork eraman duen zombieaurpegia lanera...6

Behin batean, ehun mila txori bildu omen ziren,argi oilarrak deiturik, Farid Al-Din Attar, XII. mendekopoeta pertsiar handiak –musulman mistiko sufia–,Txorien hizkuntza liburuan kontatzen duenez. Zora-garria liburua, txoriak bezala.

Han bildu ziren buztanikara, urretxindorra, galepe-rra, zapelatza, ahatea, koartza, faisaia, usoa, hontza,kardantxiloa... denak. Bu-bu-bu, hasi zitzaien argi oi-larra buruko luma motots txairoa tarteka tente, tarte-ka zabal, koroa bailitzan. Bidaia luze bat egitera gon-bidatu zituen Kaf mendira, non bizi baitzen Simorg txitgorena, hegazti guztien errege paregabea. O, huraikusi behar dugu, hil edo bizi.

Gehien-gehienek uko egin zioten bidaiari, hainbataitzakiaz: luzeegia da, gogorregia, ez daukat indarrik;akatsak ditut, harroa naiz, nagia, plazerzale, urre-gose, herio-beldur; gainera, nola aurkitu Simorg, au-rrez ez badakit nolakoa den? Eta aurkituta ere, zer es-katu? Eta, bestalde, nor da argi oilarra gu gidatzeko?

Txorien hizkuntzax x x x x x x x x x x x x x x xjoxe arregix x x

Abiatu zirenek zazpi haran zeharkatu behar izan zi-tuzten: bilaketa, muga gabeko maitasuna, ezagutza,norberaren burujabetasuna, batasun purua, ziurta-sun eta jakintza oro kentzen duen maiteminaren ber-tigoa eta erabateko pobretasuna edo norbere bu-ruaz erabat ahaztea eta hiltzea.

Urteak eman zituzten txoriek mendi eta haranetan,eta ia denak bidean geldituz joan ziren, etsita. 30 ba-karrik iritsi ziren, ez luma eta ez hego, dena galduta,Simorgen egoitza irrikatura. Eta orduan, ezer gabe,orotatik libre, ororekin bakean, orduantxe ikusi zutenSimorg, eta harriturik ohartu ziren Simorg eta beraiekbat bera zirela, “Si-morg” hitzak horixe esan nahibaitu pertsieraz: “Hogeita hamar txori”.

Zirenaren bila egin zuten bide luzea. Guk bezala.Zorionaren bila, beste nonbait delakoan. Jainkoarenbila, beste bat delakoan. Aski da dena uztea, dena aur-kitzeko. Dena uztea, baita erlijio sistema ere. “Ez naizez sinestun ez sinesgabe”, dio argi oilar mistikoak.6

Page 14: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

iritzia x x x x x x x x x14

x x xHAU HOLAXEENKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x xenok sudupex x x

Page 15: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

E rabaki al duzue zer egin oporretan?Egia esan, kanpora joatea deskonektatzeare-kin lotzen duen horietakoa naiz. Hala ere, era-bakiek ebakitzen naute askotan, eta asmoakhoriek gauzatzeko denbora baino ugariagoizaten direnez, aukeratzeak dakarren galerasentsazioa ez zait batere gustatzen.

Psikoanalisiak psikoanalisi, bada urterolotu ohi dudan zita. “Al pueblo”-ra bisita, urru-tiko familia eta gertuko lagunez gain, nire aita-ren etxea ere han baitago kokatuta; ohitureksortu dute tradizioa. Abuztuko egun batzueta-ko errituala. Quintana de la Serenan batu eta

“Como te lo digo:...”x x x x x x x x x x x x x x x x x xfelipe murillox x x

urtea errepasatzeko aukera eskaintzen duenelkartrukea. Distantziatik beste era batera be-giratzen da atzera, eta perspektiba horretatikertz desberdinak partekatzeko aukera izatendugu. Terapeutikoa dela esan nezake, etaonartzen dut arbasoen munduarekin bat egi-teak sortzen didala hitzetara ekartzea kosta-tzen zaidan sentimendua. Urtean behinekobesarkaden bila joaten gara, eta elkar elika-tzeko aukera diren ordu gutxi horiek zukutzenditugu gau eta egun.

Bizipen horrekin eta txerriki sorta besape-an bueltatzen naiz urtero, desberdintasunak

berdintasun, errespetuzko harreman bat lan-tzeko gai izan garela baieztatuz.

Sentipen hori lausotu egiten zait bueltan,bere aitaren etxea nirearen moduan “poraquellas tierras” dituen norbaitek abuztuanhan izan naizen galdetzean. Egozpen tonuaneta paternalismotik, erroak ez galtzea exijitzendit gaztelaniaz, euskararen arnasgune denherrian, herrikoan kafea hartzen duen izen-abizen espainoleko gazte euskalduna naizelajakinda, niri buruz dena ezagutuko balu lez.“Como te lo digo: hainbeste gogoetaren on-doren, koherente naiz nire kontraesanekin.”6

xxxx x x x x x iritzia 15

Arlo ugaritan lan egina da La-xaro Azkune. Hil honetan berariegokitu zaio Erotikan Plax!-eko ki-deen galderei erantzutea.Aurkezlea, gai-jartzailea,idazlea, kulturzalea, GureEsku Dagoko kidea... Nolakoada Laxaro Azkune?Euskal Herri bizi bat nahi duenpertsona, martxan diren dinamike-tan alea jartzen saiatzen dena.Haurtzaroan, nola bizi izanzenuen sexualitatea?Etxean gai tabua zen. Sexualitateaugalketarekin lotzen zen orduan,eta guk baserrian animaliei eskerikasi genuen zer zen hori.Ekainaren 10eko giza kateanherri libre bat aldarrikatuzen. Sexualitatean zer dagogure esku?Geure buruan ditugun tabuakgainditzea, naturaltasuna lortzeko.Sexualitateari buruzko herrigaldeketan, zer galdetuko ze-nieke herritarrei?Norbera prest al dagoen lehenikbere burua osotasunean onartze-ko, eta ondoren ingurukoak.Bertsolaritza adina aldatu alda sexua?

Erotikan Plax!x x xhaizea egiguren-edurne mendizabal (Arremanitzeko kideak)x x x

Zer behar da plazan gusturasentitzeko?Aurrena, ausardia. Eta pauso horiemandakoan, norbere buruarekinkonfiantza.Zer bertsok berotu zaitugehien?Bertsoak baino kantuak esangonuke. Udako ilunabar fresko bate-an, gustuko lagunarekin kantueder bat entzuteak.Bertso doinu sentsual bat?Gazteak ginela Xabier Leteren

abesti bat kantatzen genuen:“Gauez bakardadean...”. Aita edo irakasle izanda, se-xualitateari lotutako kurio-sitaterik bai?Ikasleekin sexualitatea lantzeaerabaki genuen, eta hala esanzidan guraso batek: “Mesede ede-rra egin didak!”.Jolaserako beharrezkoa da?Gogoa.Zerk zirikatzen zaitu?Usainak.6

xxxLAXARO AZKUNEx x xx x xErotikan Plax! Sexu eta bikote aholkularitza:Sindikatu Zaharra, 2. solairuawww.azpeitikoudala.eus/sexu 688897920Hitzorduak, uztaila: hilaren 11n, asteazkena, (16:00-19:00).

Pauso garrantzitsuak eman dira,asko aurreratu da. Presentziahartu du, eta aniztasunak lekua du.Noski, praktikan bada zer hobetuoraindik.Zer gai jarriko zenike hiru be-launalditako emakumeei?Nola bizi duten orgasmoa.Sexualitatean, idatzitakobertsoak ala bat-batekoak?Biak. Bat-batekoak inpaktua sor-tzen du, baina pentsatu eta ondoesandakoa ere ederra da!

Adina. 68 urte.Herria. Azpeitia.Bizitokia. Azpeitia.Lanbidea. Jubilatua.

Page 16: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

25 urte,eta aurreraOrkatz kultur elkarteak mende laurdena bete duaurten. Urteotan ibilbidean une zail bezain ederrakbizi izan dituzte; irudietan, batzuk. .9 Ane Olaizola

mamia x x x x x x x x x klik!16

Page 17: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

sLIBRE ETAZABALIK.Ireki zutenetik gaur artekobidean “hainbat oztopo”topatu badituzte ere, 25urteko ibilbidea“aberasgarria” izan dela dioteOrkatzeko kideek. Elkarteakaurten mende laurdena beteduela eta, denetarikoekintzak egin dituzte urteahasi zenetik. Ekaineanborobildu zuten egitaraua,urteurren festarekin.Argazkia Orkatzekobazkarian ateratakoa da.

klik! x x x x x x x x x mamia 17

HUTSUNEAKBETETZEKO LEKUA.1993ko ekainaren 23an zabalduzituen arteak Orkatz kulturelkarteak. Kultur arloanhutsuneak zeudela ikusita,“ezkerreko hainbat lagun” biltzenhasi zen, zituzten kezkekin etamundu ikuskerarekin batzetorren leku bat sortzeko asmoz.Erdikalean ireki zuten lokala, etadenetariko kultur ekintzak egindituzte ordutik bertan. Kulturelkartea ez ezik, taberna ere badaOrkatz hastapenetatik, etahamaika izan dira barrarenatzean lanean aritu izan direnlagunak.

s

sGARAI ZAILAK.2006an herriko tabernen ondasunen inbentarioa egitea agindu zuen Espainiako AuzitegiGorenak, eta agindu horri erantzunez, Ertzaintza Orkatzera sartu zen urriaren 26an. Gorenakesan zuen “Batasunaren legez kanporatzea guztiz gauzatzeko ezinbestekoa” zela ondasunhorien likidazioa egitea. Berehalakoak izan ziren erreakzioak. Orkatz kultur elkarteak gertaerahura “Euskal Herriaren alde dauden eragileen aurkako erasoaldia” izan zela salatu zuen.Gorenaren erabakia gaitzesteko, Orkatz atarira hurbildu zen hainbat herritar, eta tentsio uneakizan ziren. Epaileek ezin izan zuten frogatu herriko tabernak Batasunarenak zirela.

Page 18: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

BILGUNEA.Herriko zenbait kuadrillen bilgune ereizan da Orkatz sortu zenetik, eta lagunartean kultur elkartean hitz emandakoapustu bat baino gehiago ere egindituzte. Lagun giroan jokatu izan dituztehorietako asko, eta ikusmin handiapiztu izan dute. Gogoangarria izan zen,esaterako, 2005ean Gaizka Otamendiketa Orhantza Alegriak Loiolako InazioHiribideko zelai batean jokatu zutensega apustua.

s

sFESTETAN ERE ALDARRIA KALERA.Lehen Amnistia zen taldea Herrira deitzen da gaur egun, eta sansebastianetako danborradarako prestaketa guztiak Orkatzenegiten dituzte. Danbor-jotzaileak bertan elkartzen dira festa hasi baino lehen, eta handik abiatzen dira desfilera. Euskalpresoen, iheslarien eta deportatuen aldeko aldarriak zabaltzen dituzte festaz gozatzen duten bitartean.

mamia x x x x x x x x x klik!18

Page 19: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

sMUSIKARI GAZTEEN PLAZA.Kultur elkartea izanik, poesia emanaldiek,hitzaldiek nahiz bertso saioek ez dute hutsik eginOrkatzen; eta zer esanik ez kontzertuek. Zuzenekomusika emanaldi askoren lekuko izan da Orkatz,eta gazte askoren lehen plaza; tartean, herrikomusika taldeena.

klik! x x x x x x x x x mamia 19

sERAGILE ERE BAI.Orkatzek herritar ugarirekin du harremana, baita beste hainbat kultureragilerekin ere. Azpeitiko Kultur Mahaiko kide ere bada kultur elkartea.Orkatzen egoitza Erdikalean dagoen arren, herriko beste hainbat tokitanere egin izan dituzte ekintzak. Argazkian, Porrotx kalejiran.

EPAIAREN AURREAN,ERRESISTENTZIA.2014ko uztailaren 30ean jakinarazi zuenEspainiako Auzitegi Nazionalak ‘Herrikotabernen’ auziaren epaia. Hogeiauzipeturentzat hiru urtera arteko espetxezigorrak eta 103 herriko taberna konfiskatzeaagindu zituen auzitegiak –tartean Orkatz–,“ETAren egitura finantzatzea” egotzita. Taberna horien jabetza EspainiakoEstatuarena da orduz geroztik. AuzitegiNazionalaren erabakiaren aurreandesadostasuna agertzeko, hainbat mobilizaziojendetsu egin zituzten herrian. Irudian,erresistentzia irudikatzeko herri harresi batirudikatu zuten dozenaka lagunek Orkatzatarian.

s

Page 20: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

HAIZEA EGIGUREN IRIARTE ETA EDURNE MENDIZABAL TOLOSASexologian eta hezkidetzan adituak

Kultura erotiko berribat sortu beharra dago”Arremanitz kooperatibako Harremonak programan lanegiten dute, sexuen hezkuntzan. Hezkidetza proiektuakhamar urte beteko ditu aurten. .9 Ihintza Elustondo

H ainbatherritarrekin nahiz eragilerekin se-xuen hezkuntza lantzen dute Hai-zea Egigurenek eta Edurne Mendi-zabalek, Azpeitiko Udalak sustatu-tako Hezkidetza proiektuaren ba-rruan. Arremanitz kooperatibakoHarremonak programako langileakdira, eta haien arabera, “guztieiesker hezkidetza gero eta egitas-mo integralagoa” bilakatzen ari da. Zer eta norekin lantzenduzue?Guretzat protagonistak gazteakdira; horregatik, haiek dauden ere-muetan lan egiten dugu. Hezkun-tza komunitatea da ardatza, eta,hortik abiatuta, lanketak herriratzensaiatzen gara, herriko eragileekinnahiz kolektiboekin elkarlanean.Uste dugu garrantzitsua dela herriguztiari begirako egitasmo integra-

“lak garatzea, modu batera edobestera, denok garelako hezitzaile-ak. Hiru zutabe lantzen ditugu: hez-kidetza, sexuen heziketa eta tratuonak.Zer da zuen proiektuarenbidez lortu nahi duzuena?Jendartea eraldatzea. Tratu txarreneta indarkeria matxistaren preben-tziorako programa bat da, bizi-kali-tatea hobetzea eta parekidetasu-na sustatzea helburu dituena. Tratuonak dira hori lortzeko bidea; izanere, gure ibilbidean ikusi duguaskoz ere eraginkorragoa dela pre-bentziorako tratu onetan entrena-tzea, zer ez den egin behar esateabaino. Helburu hori lortzeko, zerildo lantzen dituzue?Lan ildo nagusiak formazioa nahizsentsibilizazioa, aholkularitza eta

go baten alde, gazteen bizitzenparte diren eragileak inplikatzensaiatzen gara. Horretarako, eragi-leekin elkarlanean ari gara, bakoi-tzak bere eremuan eta elkarrekinsor ditzakegun sareak ehuntzen.Guztiak biltzen dituen HezkidetzaForoa dugu, eta bertatik hainbategitasmo bideratu dugu: besteakbeste, jolastokiak eraberritzearenegitasmoa. Horrez gain, Plax! sexueta aholkularitza zerbitzua eskain-tzen dugu, helduek dituzten kezkakargitzeko. Ikusten genuen herrianhutsune bat zegoela sexualitateazlasai hitz egiteko, eta aholkularitza-ra bideratutako zerbitzu profesio-nala eta konfidentziala eskaintzenhastea erabaki genuen, udalarekinbatera. Gazteen artean autoantola-keta taldeak ere sustatzen di-

saretzea dira. Batetik, eskoletanhainbat saio egiten dugu gaztee-kin, irakasleekin eta gurasoekin,haiei aholkularitza zerbitzua eskai-niz. Bestetik, herri hezkidetzailea-

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xIzen-abizenak.HaizeaEgiguren Iriarte. x x xJaio. 1984koabuztuaren 23a. x x xHerria.Azpeitia. x x xBizitokia. Azpeitia.x x xLanbidea. Sexologian etahezkidetzan aditua.

x x xIzen-abizenak. EdurneMendizabal Tolosa. x x xJaio.1972ko maiatzaren 22a.x x xHerria.Hernani. x x xBizitokia.Hernani. x x xLanbidea.Sexologian eta hezkidetzanaditua.

mamia x x x x x x x x x sexualitatea20

Page 21: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

aurten bost urte dira horrekin lane-an hasi ginela. Egun, eskola bakoi-tzean talde bat dago, eta denetariklantzen dute: maitasun erromanti-koa, indarkeria matxista, edertasuneredua, ligoteoa... Esaterako, auto-antolaketa taldeetan egon direnzenbait kidek taldean antolatzen ja-rraitzen dute gaur egun ere; kont-zientzia hori hedatzen jarraitzendute: Basanderiek asanblada fe-ministako kide dira batzuk, bestebatzuek Emakumeen Txokoko es-kaintzetan parte hartzen dute... Ba-koitzari modu ezberdinean eragindio egindako lanak.

tuzue. Zer lantzen da talde ho-rietan?Guretzako oso garrantzitsuak diraautoantolaketa taldeak. Eskoletansaio puntualak egiten ditugu,baina, horrez gain, adin tarte bate-an gazteei aukera ematen diegu,dituzten nahien eta beharren ara-bera, hainbat gairen inguruko lan-ketak egiteko beraien aisialdian,eskola orduetatik kanpo. Talde ho-rietan gazteak dira subjektuak, etagure lana da beraien ondoan ego-tea. Ikasle baten aurkako eraso batgertatu zelako jarri genuen autoan-tolaketa proiektua martxan, eta

Emakumeek bakarrik partehartzen al dute talde horie-tan?Eskoletan, adin tarte batean batezere, genero rolak lantzen ditugugazteekin, eta banatuta egiten di-tugu saioak neskekin eta mutilekin.Mutilekin lantzen dugu zer mutileredu zurruna daukagun jendartehonetan, eta beste era bateko mu-tila izateko baldintzak eskaintzendizkiegu: negar egin daitekeela,gertukoak izan, afektua adierazi...Emakumeekin indarkeria matxistaknon kokatzen gaituen lantzendugu, eta horretaz hausnartzen

dugu, ahalduntzeko helburuarekin.Guztiei proposatzen diegu autoan-tolaketa taldeetan parte hartzea,baina mutilei gehiago kostatzenzaie animatzea. Izan ere, mutileknolabait jendarte honek transmiti-tzen dienaren aurka antolatu behardute, eta ez da erraza erresisten-tzia horiek haustea eta pribilegioakgaltzea. Horretan badugu erronkapotolo bat. Parekidetasuna lortzeko bidehorretan, zein izan beharkolitzateke gizonen rola?Garrantzitsua da mutilei eta gizo-nei esatea parekidetasunarekinasko dutela irabazteko. Berdinta-sunaz edo feminismoaz hitz egite-an, haietako asko akusatuak senti-tzen dira, eta, horregatik, ustedugu gizonentzako erakargarriakdiren proposamenak asmatubehar direla. Gizon sentsibilizatuakhorretan inplikatzea garrantzitsuada. Parekidetasunarekin mutilekere asko dute irabazteko, beren bi-zitzako esparru guztiak normalta-sunez garatu ahal izango dituztela-ko. Kontua da mutila edo gizonaizatea homofobiarekin lotuta dago-ela. Mutilei beti esan diete: “Ezegin negar”. Mutil batek ‘marika’bat ez izateko emakume batenantza ez duen zerbait izan behardu. Homofobiaz ari garenean, ba-dirudi praktika homofilikoak dituz-ten pertsonez ari garela, baina ho-mofobiak denoi eragiten digu, eta,batez ere, mutil eta gizon guztiei,zurruntasun horretan sartzen dituz-telako. ‘Marikak’ ez izateko, masku-linoak izateko estrategiak eraiki-tzen dituzte mutilek txikitatik, bainamaskulinoa izateak esan nahi duzure bizitzako esparru batzuk aldebatera uzten dituzula, eta ez zaude-la konektatuta zurekin eta jendarte-ak zugandik espero duen hori egi-ten ari zarela. Horrek sekulako kal-tea eragiten du, eta, alde horreta-tik, erronka handia daukagu. Jen-darte ez parekide honetan denokdaukagu irabazteko.Zer kezka dituzte egungo gaz-teek?Gazteak jendartearen ispilu argiadira. Gazteek onartuak izatea nahi

Mendizabal eta Egiguren autoantolaketa taldeek margotutako irudi baten aurrean.

sexualitatea x x x x x x x x x mamia 21

Page 22: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

gaude, eta gutxiengoaren ereduirreal horretan egon nahi izateakmina sortzen du. Horrek guztiakeragiten duen mina da egungo jen-dartearen kezka, horrek ez baituongizatea sortzen. Oro har, jendea ez da oso ondobizi?Dezente hobetu daiteke.Gaur egun, feminismoa har-tzen ari den indarrarekin, ba-dirudi gauzak asko hobetu di-rela.Zalantzarik gabe, eta ari gara ho-betzen. Feminismoak lan handiaegin du zentzu horretan. Oraindikfeminismoak badu batzuen arteankonnotazio negatibo bat, eta gukbeti garbi esaten dugu borroka his-toriko indartsu bat izan dela etahorri esker gaudela gauden le-kuan. Horri esker, aniztasuna tokiahartzen ari da pixkanaka. Ikustendugu gazteen artean gero eta aniz-tasun handiagoa dagoela, eta hel-duen artean badagoela oraindikzer hobetu. Gazteak ari dira nola-bait aniztasun hori ikusarazten jen-dartean: gero eta lesbiana eta gaygehiago ikusten da kalean nahizeskoletan, esaterako. Baina orain-dik ere homofoboak eta transfobo-ak izaten jarraitzen dugu jendarte-an, eta gazteek baino arazo han-diagoa dugu helduok zentzu horre-tan. Hainbat herritarrekin sexua-litatearen gaia lantzen ari-tzen zarete. Behar beste hitzegiten al da sexualitateazgaur egun? Ez. Eta hitz egiten dena aipatutakoeredu horren bueltan izan ohi da.Ez da kontatzen norberak zer senti-mendu dituen, zer desio, zer muga,zer zailtasun... Gazteek askotanesaten dute: “Baina nire gurasoekja badakite dena, hiru seme-alabadituzte eta”. Hiru sarketa egin di-tuztelako ja badakite dena? Pen-tsa zer ari garen transmititzen. Ezda hitz egiten naturaltasunetik,aniztasunetik, patxadatik... Kalita-tea falta da. Txiste asko egiten dira,topikoak bota... Urteetan egindakoibilbidean ikusi dugu hutsunehandi bat dagoela: nesken sexuali-

dute, eta, horregatik, gizarte hone-tako arauak muturrera eramatendituzte: eredu maskulinoa, femeni-noa, patriarkala, heteroaraua, se-xualitate eredu koitozentrista, geni-talizatua, bikote araua... Gazteezhitz egitea interesgarria da, bainahorren oinarrian jendarte eredu bateta harremantzeko eredu batdaude. Telebistaz nahiz Internetezjasotzen dituzten ereduak imitatunahi dituzte gazteek, eta eredu zu-rrun horrek presioa sortzen du. Ho-rren araberako kezkak izan ohi di-tuzte gazteek. Zer nolakoak, adibidez?Gazteen ohiko galdera zera izatenda: “Lehen aldiak mina egiten aldu?”. Galdera hori egiten dute he-teroaraua eta eredu koitozentristabarneratu dutelako. Bizi duguneredu horretatik abiatutako galde-rak egiten dituzte: edertasunareninguruko kezkak dituzte, ligatzea-ren ingurukoak, bikotea izan edo ezizan, zer nolako harremanak izanbehar diren, nola ulertzen den mai-tasuna, amodio erromantikoa...Horiek dira beren kezketako asko.Gu eredu horri indarra kentzen etaabanikoa zabaltzen saiatzen gara,aniztasuna ikusarazten. Badirudijarraibide bat dagoela: ez dakitzenbat urterekin muxu eman, gerobikotea izan, ezkondu, umeakeduki... Bide hori da ikusten dugunbakarra, eta askoz ere aukeragehiago daude. Helduek aurkez-ten dizkiguten akats guztiak azale-ratzen dituzte gazteek, baina, fine-an, denoi eragiten digu ereduhonek. Gazteen kezka antzekoak di-tuzte helduek ere, beraz.Gazteek muturrera eramaten di-tuzte gauzak, eta hori ederra da,kontu horiek lantzeko aukera ema-ten duelako. Helduok, berriz,gehiago makillatzen ditugu gau-zak. Jendarte eta harreman ereduhonek esaten digu zer nolakoneska edo mutila izan behar garen;harremanak koitozentristak, hete-rozentristak eta genitalizatuak izanbehar direla; gazteak, ederrak etanormalak izan behar dugula...Gehienok eredu horretatik kanpo

tateaz ez da hitz egiten. Ez da hitzegiten gure plazerari buruz, orgas-moari buruz, emakumeen mastur-bazioaz... Ez dugu esaten norberakbere esperientzia kontatu beharduenik, intimitatea erabat errespe-tatuz ere hitz egin daiteke. Bainaesplizituki tokia egin behar zaiohorri. Behar hori ikusi genuen, etahorregatik sortu genuen Alu Uluantzerki foroa, oso agerikoa delakoemakumeen sexualitateaz argi hitzegiteko dagoen beharra, lasai etaxume. Patxadaz hitz egitea falta da?Adibide bat jarriko dugu. Nik,agian, pertsona batekin zerbaitnahi dut, eta edozein modutanesaten diot, parrandan... Eta, ho-rrela, bakean lagatzeko esango dit.Baina hori ezin al daiteke jolas batizan? Beste modu batera esan die-zaiokegu gustuko dugula, etaberak esango dit: “Gaur ez dutnahi, baina eskerrik asko!”. Kargaeta tabu ugari dago gizartean, etadena txarrera egiten dugu. Hori al-datzeko, kultura erotiko berri batsortu beharra dago. Ari garaproiektu berriak asmatzen saia-tzen: zer egin dezakegu ereduxume, natural, umoretsu, osasun-tsu eta aberats bat eraikitzeko?Hobeto ligatuko genuke eta hobe-to sentituko ginateke denok. Zer ezden egin behar asko esan digute,baina zer da egin nahi duguna?Eredu positiboak falta zaizkigu. Jendeak ez daki nola jokatu?Indarkeria matxistaren eragina izu-garria da jendartean, eta beldurhandia dago. Argi dago eraso se-xistekin erantzun zuzenak eman

behar direla. Kalean, feminismoeiesker erantzun tinkoak ematen arigara, eta administrazioak baliabideasko jarri behar ditu; herritar guz-tiok inplikatu behar genuke horre-tan. Guk lantzen duguna da zeregin behar den halako egoeretaraez iristeko. Prebentzioa da bidea,eta horretarako tratu onen kulturaerotiko berri bat sortzea beharrez-koa da. Nabarmena da zer behardagoen egiten dugunarekin lasaiegoteko, komunikatzeko, ezetzesateko, gure gorputzarekin ko-nektatuta bizitzeko, gure gorputzaden bezala onartzeko, disfrutatze-ko... Oso mingarria da eredu hau. Zer dira tratu onak?Indarkeriari aurre egiteko, norbe-rak bere burua zaintzetik hasibehar du. Nik neure burua zaintzeneta errespetatzen badut, horitransmitituko diet ingurukoei ere,

mamia x x x x x x x x x sexualitatea22

nabarmena da

zer behar dagoen

egindakoarekin

lasai egoteko ”“

Sexu heziketan

inork ez digu argi

hitz egiten, soilik

pornografiak ”“

Egiguren eta Mendizabal, plazan..

Page 23: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

ten diren praktikak direla sexualita-tea uste dugu, baina sexualitateahori baino gehiago da: gu izate se-xuatuak gara, eta ditugun bizipe-nek nahiz harremanek osatzendute sexualitatea. Eta indarkeriamatxista existitzeak ere asko esa-ten du harremanak ulertzekodugun moduaz. Horrek denakpraktika erotikoetan eragina du?Noski baietz: beldur gara gure pro-posamenak egokiak ote diren,baietz esaten badut gaizki etaezetz esaten badut ere bai... Ezdago lekurik sanotasunerako etagozamenerako. Gure harremanerotikoetan ere botere harremanakdaude, eta horiek kudeatzen seku-lako lana dago. Plax! sexu eta bikote aholku-laritza zerbitzua eskaintzenduzue. Erraz eskatzen al dujendeak laguntza?

eta hori zabaltzen joaten da. Aldiz,neure burua ez badut ondo trata-tzen, albokoa ere ez dut ondo trata-tuko, eta energia negatibo edo in-darkeria hori zabaltzen joaten da.Txarra hedatzen den bezala heda-tzen da ona ere. Horregatik da haingarrantzitsua tratu onetan entre-natzea. Jendarte patriarkalari etasexualitate eredu honi indarra ken-tzea eta kultura erotiko berri batsortzea da helburua. Eta noski,onartezinak diren ekintza guztieierantzun publikoak eman beharzaizkie; batek ez du bestea ken-tzen.Indarkeria matxistaz hitzegiten da, baina ez hainbestehorrek sexualitatean dueneraginaz. Zertan eragiten du?Jendarteak sexualitateaz ulertzenduena eta berez sexualitatea denaez dira gauza bera. Genitalekin egi-

Horrelako zerbitzuak ez dira batereerrazak; izan ere, badirudi sexolo-goarengana doanak arazo bat dau-kala. Eta hori ez da egia, zailtasu-nak eta egokitu beharrak denok di-tugu gure bizitzako hainbat fase-tan. Eta sexologoarengana joatendenak arreta jartzen dio kezkahorri, eta konponbide bat bilatzensaiatzen da. Hori beti da ona. Ga-rrantzitsua da horrelako zerbitzuakpublikoak izatea; bestela, diruaduenak bakarrik izango du halakozerbitzuak jasotzeko aukera eta.Zentzu horretan, Azpeitiako Udalaerreferente da: gure ustez, pre-bentzioan inbertitzea baliabideakaurreztea da.Saio horietan, zer kezka na-baritu dituzue, batez ere?Denetarik etortzen da, adin ezber-dinetako jendea eta askotarikokezkak dituztenak. Baina gugana

jotzen duten askok bikote gataz-kak dituzte. Erantzun sexualen in-guruko kezkekin etortzen dira ba-tzuk: “Ezin ditut orgasmoak eduki,sarketan mina hartzen dut, erekzio-arekin arazoak ditut...”. Baina beste-lako kezkak ere izan ohi dituzte:gaixotasunen bat izan dezake bie-takoren batek, seme-alabak izannahi dituzte eta ezin dute, bietakobatek istripua izan du eta behar be-reziak ditu orain... Bidelagun batekasko lagunduko ligukeen mila ego-era daude. Askotan, gertatzen denhori beste begi batzuekin begira-tzen duzu, eta konturatzen zara ezdagoela arazorik: gure ideiak direlaarazoak. Oro har, ondo funtzionatzenal dute bikote harremanek?Badirudi bikote bat sortzen dene-an zoriontasuna bermatuta dagoe-la, baina guk beti esaten dugu or-duantxe hasten dela dena. Badiru-di bikotea berez hazten den zerbaitdela, berez egokitzen den zerbait,eta bikotea landu egin behar da.Bikoteak zaintzeko kulturarik ezdaukagu, orokorrean. Gure zorion-tasunaren ardura bikotekideakizan behar duela pentsatzen dugu,eta kontuz! Ez, gurea da ardura.Ideia ustel asko dago: bikoteaondo badoa, zoriontsu sentitzenda jendea; eta bestela, ez. Eta ezingara horretara mugatu; familia, la-gunak... beste gauza asko daudenorbere bizitzan. Nabarmena da la-ranja erdiaren kontzeptua bizi-bizi-rik dagoela oraindik. Bikotea auke-ra bat da.Inkesten arabera, hamarre-tik bederatzik sentitu dunoizbait bikotekidea ez denbeste norbaitekiko desio se-xuala. Onartzen al da hori?Gero eta jende gehiagok hitz egineta negoziatzen du horren ingu-ruan, eta gero eta bikote gehiagokesperimentatzen dute. Baina osoorokorra da pentsatzea bikote ha-rremanetik kanpoko pertsonekinez dugula harreman erotikorik izan-go. Dena den, desioa eta gogoahor daude, existitzen dira, eta ede-rrak eta gozagarriak dira. Horiekkudeatu egin behar ditugu, baina

sexualitatea x x x x x x x x x mamia 23

Page 24: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

mamia x x x x x x x x x sexualitatea24

nala ezinbestekoa dela. Ideia ustelasko dago, eta lan handia dagohori aldatzen. Ideia horien aurren, zertransmititzen saiatzen zare-te? Guk gazteei azaltzen diegu zeinden kondoiaren erabilera ona,baina hori baino askoz ere lanketasakonagoa egiten dugu. Haurdungelditzeko arriskua sortzen duenpraktika bakarra da sarketa bagi-nala, beste guztia egin daiteke on-dorio hori izan gabe. Sarketarikgabe bizi gaitezke gure bizitzakogarai askotan, primeran eta ber-din-berdin edo gehiago disfruta-tzen; izan ere, behatzak edo bestegauza batzuk zakil bat baino mal-guagoak dira. Gazteei sarketarikgabe ere goza daitekeela esatendiezunean, pentsatzen dute or-gasmorik eta eszitaziorik gabeizango dela, goxo-goxo. Muxuematearen hurrengo aukeratzatsarketa ikusten dute askotan, etagu saiatzen gara hor tartean es-kailera batzuk badaudela ikusa-razten. Plazer erotiko ikaragarriaegon daiteke sarketarik gabe ere.Uste horiei aurre egitea da gureerronka, horrek emango baitigupatxada. Adinekoen sexualitatea tabubat da oraindik ere gizarte-an...Zahartzaroa sekulako garai onada sexualitateaz eta beste gauzaaskoz disfrutatzeko, adinekoekdenbora daukatelako, lotsak

ustezko arau unibertsal horrek se-kulako minak eta gatazkak ekar-t-zen ditu. Gatazkak saihesteagatik,bikoteari ezer ez esatea erabaki-tzen dute askok, eta horiek ez diraharreman garbiak, zintzotasunikez dagoelako. Eta, gure ustez,pertsonak baino gehiago, gizarte-an hain errotuta dagoen maitasuneta sexualitate eredua da horrenerruduna. Horri indarra kendu etaelkarri baliabideak ematen badiz-kiogu, beste mota bateko harre-manak ere eraiki daitezke. Guk de-sioaren eta plazeraren apologiaegiten dugu; disfrutatzea ona da,aberasgarria eta on egiten digu.Gizarte honetako eskemak direlaeta, ordea, beti gatazkaz inguratu-ta gaude, eta tortilla horri bueltaeman behar zaio.Preserbatiboa gero eta gu-txiago erabiltzen dela dioteazken inkestek. Zer ari dagertatzen?Informazioa egon badago, bainajarrerak landu behar dira. Denokdakigu sarketa baten aurretik kon-doia jarri behar dela, baina, asko-tan, ez da jartzen. Horrek esannahi du informazioa ez dela nahi-koa. Horren atzean dauden balio-ak landu behar dira. Askotan esa-ten dute: “Ez zuen topatzen pre-serbatiboa...”. Hori bada arazoa,konponbide erraza du: gaineaneduki beti, eta kito. Eta ez badau-kagu, beste era batera ere jolastudaiteke. Badirudi praktika eroti-koa osoa izan dadin, sarketa bagi-

galdu dituztelako... Abantaila askodituzte. Eta haien kezkak ereeredu koitozentrista horren ingu-rukoak izan ohi dira. Gorputz guz-tiarekin gozatzeko eta esperimen-tatzeko kultura hori izango bage-nu, zahartzaroa urrezko aroa izan-go litzateke. Herriko hainbat eragilere-kin ere lan egiten duzue; bes-teak beste, Txolarteko kidee-kin aritu zineten sexualita-tea lantzen. Zer nolako espe-rientzia izan zen? Zer ondo-rio atera zenituzten?Ederra. Gazteekin oso ondo mol-datu ginen, baina ikusi genuenziur aski gurasoek behar gehiagozutela. Horregatik, erabaki ge-nuen gurasoekin zineforum bategitea. Oso emankorra izan zen,eta ondorio orokor bat atera ge-nuen: behar bereziak dituztenpertsonak ez zaizkigu pertsonasexuatuak iruditzen; ez zaie aitor-tzen sexualitaterako eskubidea.Pertsonen intimitateak eskubideunibertsala izan beharko luke,txiki-txikitatik irakasten dena. Osakidetzatik bidalitakojendea ere hartzen duzuePlax! zerbitzuan. Zer arazo-rekin joa ohi da normaleajendea zuengana?Izan daiteke desio falta, orgasmo-ak izateko zailtasunak... Sexu hez-kuntzan inork ez digu argi hitz egi-ten, pornografiak bakarrik. Etapornografian zer gertatzen da?Zakil handiak daude, orgasmoak

oso luzeak dira, sekulako gorpu-tzak ageri dira... Hori guztia gezu-rra da, muntaia delako. Baina ezdaukagu bestelako eredu esplizi-tu argirik, eta jendeak konparatueta esaten du: “Azkarregi korritzennaiz”. Eta galdetzen digute: “Zeinda neurri egokia? Zenbat denbo-ra?”. Eta hori ez da arazo bat ziuraski. Horregatik, eszitazioarekinjolasten irakasten saiatzen gara:ariketak egiten ditugu, praktikak,etxeko lanak bidaltzen dizkiegu...Saio gutxitan aurrerapauso ede-rrak egiten dituzte sarri. Zer gomendio emango zenie-kete herritarrei?Praktikatik eta norbere burua zain-tzetik eman behar dugu tratu one-tarako pausoa. Disfrutatzea, ondopasatzea eta exijentziak gutxitzeagarrantzitsua da. Kontziente izanbehar dugu zer nahi dugun, zerden benetan garrantzitsua bizi-tzan, eta horri arreta jarri behardiogu, ez diogu eta batere jartzenbizi garen erritmoan. Patxadapixka bat ondo etorriko litzaiguke.Herritarrei esango genieke berenburuari denbora eskaintzeko, in-guruaz gozatzeko, ausartak izate-ko eta dauden proposamene-tan –mobilizazioak, deialdiak, for-mazioak– parte hartzeko, Plax!-era inguratzeko, proposamenakegiteko... Gauza bera Harremona-ki dagokionez: guztion ekarpenak,desioak eta nahiak garrantzitsuakiruditzen zaizkigu, denok baitau-kagu asko irabazteko.6

Page 25: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

A ma hizkuntza dut biga-rrengo ama. Amaren sabel barruan nengoe-netik, amaren ahotsaren doinua izan da nire-tzat ama hizkuntza. Amaren ahotsaren doi-nua den ama hizkuntza izan da belarriak laz-tanduz lotaratzen ninduen kantaren doinua.Amaren doinua den amaren hizkuntza izan dahortzik gabeko ahotik irten zitzaidan lehendoinua... Eta horrela itsatsi zitzaidan ahoan,belarrietan, azalean, bihotzean, ni naizen ho-rretan nahasi zen eta neureganatu ninduenarte.

Ama hizkuntzarekin egin ditut lagun minak.Ama hizkuntzarekin abestu ditut ahotik biho-tzera eta bihotzetik ahora mugiarazten nau-ten euskal kantak, bertsoak. Ama hizkuntza-rekin konkistatu izan ditut besteen bihotzak.Ama hizkuntzarekin ulertzen dut mundua etamaitatzen dut nire ama lurra. Ama hizkuntzariesker naiz, ama hizkuntzari esker gara, amahizkuntzari esker izango gara.

Modu naturalean eta oharkabean bizi dutnire ama hizkuntza. Berari esker naiz naizenaeta agertzen naiz naizen moduan. Berariesker adierazten dut, azaltzen naiz eta aur-kezten naiz mundura. Dibertigarraia zait nireherritik kanpo besteen belarrietan duen bitxi-keria, sortzen duen jakin-mina, sortzen dituenisiluneak... Hitz egin eta ulertzen ez zaituzte-neko jolasa!

Harrotasuna sortu izan dit besteen jakin-mina asetze aldera, hitz eginez jaso dudanarretak; tristura, aldiz, hori dena ulertzen ezdutenen hormak. Tristura, ama hizkuntza txikiikusarazi nahi izan didatenean. Tristura amahizkuntza itotzear dela diotenean. Amorruaulertu arren, ulertzen ez nautela diotenean...

Borrokaren zentzuaNekagarria da ni egiten nauen ama hizkuntzanabarmentzea, niretzako naturala dena be-reiztea. Beharrezkoa dela ulertzen dut,ordea, horren alde egin beharreko borroka.Naturaltasunetik urruntzearen ariketa beha-

Ama eta hizkuntza

x x xAma hizkuntzari eskernaiz, ama hizkuntzari eskergara, ama hizkuntzari eskerizango gara

x x x x x x x x x x x x x x x xolatz aguadox x x

rrezkoa zaigu euskaldunoi: gure-gureadugun ama hizkuntzaren sabeleko doinuakberreskuratzeko; euskal kantuek zergatikeragiten diguten jabetzeko; ama hizkuntzaare eta gehiago maitatzeko, barneratzeko,harrotzeko, zaintzeko...

Aitortu beharra dut antzeko zerbait gerta-tzen zaidala nire generoari dagokionez. Natu-raltasunez bizi dut, agertzen naiz eta jolastendut. Baina, batzuetan, gaurko egunez bezala,nire generoaren alde borroka egitea ere to-katzen zait.

Paradoxa izan daitekeen arren, nirea ezden ama hizkuntza dutenen gerturatzeak etaeuskara bere egin nahi dutenek ematen diotezentzua borrokari. Edo nire generoa ez dute-nek nirearen aitortza exijitzeko bat egiten du-tenean du zentzua borrokak!

Naturan gertzatzen den moduan, asunakmenta belarra du ondoan, batak bestea sen-datzeko ahalmena baitu. Beraz, ez dezagunnaturaltasuna gal behintzat! Hori gertatzenbazaigu, ama izatetik itsatsitako zerbait izate-ra pasatuko litzatekeelako,urrutiko tartekobat izatera, hobeto ulertzeko.6

xxxx x x x x x iritzia 25

Page 26: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

mamia x x x x x x x x x ekonomia26

Urre berdea marroiAzpeitiko eta bueltako mendien itxura aldatzen ari dapixkanaka. Intsinis pinua gaitzak jota, orain artekobasoek beste batzuei utziko diete tokia. .9Mailo Oiarzabal

M otozerren oihar-tzuna, hutsik igo eta enborrez beteta jaistendiren kamioi handien joan-etorri etengabea,egunaren arabera lokatzez beteta edo hau-tsez josita dirauten zikindutako bideak etaerrepideak. Lehen noizean behingoak zire-nak, azken bizpahiru urteetan egunerokoa-ren parte bihurtu dira horiek guztiak Azpeitiainguruko hainbat gunetan. XX. mendearenerdialdetik hona hemengo paisaian nagusiizan den intsinis pinua (Pinus radiata) gaitzakjota dago, eta pinu sailak hustu eta hustu aridira. “Azken hiru urteetan ari dira pinuakmodu masiboan ateratzen, eta beste hiru-lauurtean bota beharreko pinu pila bat dago”,dio Julian Unanuek (Oñatz, 1948). 1999tik2003ra eta 2011tik 2014ra GipuzkoakoForu Aldundiaren Mendietako zuzendariaizan ondoren, baso jabeen Gipuzkoako BasoElkartearen Urola Kostako ordezkaria dagaur egun Unanue. Hamarkada baten bu-ruan, Urola bailaran intsinisik ia ez dela geldi-tuko dio.

Mycrosphaerella dearnessii izeneko on-ddoa, pinudiei azken urteetan hartu dutenkolore marroixka ematen diena, da intsinisa-ren akaberaren erantzule nagusia. Pinu hos-toetan itsasten da gorrina, eta urte gutxirenepean ito egiten ditu zuhaitzak, usteldu arte.“Pinuak, zainetik jateaz aparte, orritik erejaten du, arnasa hartzen du hortik. Orririkgabe ezin da bizi arbola hau, ez da-eta hosto

erorkorrekoa”, azaldu du Unanuek. Udabe-rrian eta uda hasieran onddoaren eragina ezda izaten hain nabarmena, “pixka bat berde-tu” egiten dira atzera pinu hostoak oso gaixoez badaude; baina abuztutik aurrera, gutxigorabehera, berriro indartzen da gorrina.

1944an aurkitu zuten lehen aldiz onddoklase hori Euskal Herriko basoetan, bainaazken urteetan bezalako indarrik ez zuen se-kula hartu. Izurri bihurtzeraino zabaldu da, etaizurritearen erdigunean kokatu da Urola bai-lara. “Orain dela zortzi bat urte, Errezil etaEtumeta inguru horretan azaldu ziren plagagune indartsu batzuk, eta gero hortik denerajoan da zabaltzen. Espero ez den eboluziobat ematen ez bada, inguru hau galdutzateman daiteke”, Unanueren arabera. Izan ere,ikerketak egiten ari diren arren, ez dirudi epemotzera gorrinari aurre egiteko erremedioriktopatuko dutenik. Gaitza horrenbeste zerga-tik indartu eta zabaldu den ere ez dute zehaz-tu, oraingoz.

Gorrinak jotzen duenean, “basoa atera-tzea da irtenbide bakarra”, zuhaitz guztiak us-teldu baino lehen. Gaitzik ez zegoenean, pi-nudien ohiko biziraupena 35 edo 40 urterenbueltan ibiltzen zen; horiek ziren basoakerrentagarri izateko urte kopuruak. Orain,ordea, askoz pinu gazteagoak ere ari dirakentzen. “Adinera ailegatutakoak ere bota-tzen ari dira. Baina lau urtekoetatik hasi etaadin guztietako pila bat ari dira botatzen”. Lau

x x xBASO PUBLIKOAKx x x x x x x x x x x x x x x

“Eukaliptoa ez dut famatuko eta nik ezdiot inori gomendatuko”, dio Unanuek,nahiz eta berak badituen eukaliptoa,“haritzak, pagoak eta pinuak ditudanbezala Haritza eta pagoa jartzenbadituzu, badakizu horien epea 140edo 200 urte direla. Etekinekonomikorik ez diezu aterako; zuk ez,eta zure ondorengoek ere ez. Hautatubehar horretan jarrita, ez dut usteeukalipto zalea den inor dagoenik,baina kalkuluak aterata...”.

Horren aurrean, berez hemengoakdiren zuhaitzen basoak berreskuratzeko“bi alternatiba” daudela uste du: pago-ak, haritzak eta abar jartzen dituztenbaso jabeak diruz laguntzea, edo admi-nistrazioak berak lurrak erostea etabaso publikoak hedatzea. “Urolan orainere badago hektarea pila bat salgai,inork erosi nahiko balu”, nabarmendudu. Mendi lur gehienak pribatuak direlagogoratuta, “basoa denona dela” diote-nena uste okerra da, eta jabeei gehiegi-txo eskatzea ere bai, Unanueren aburuz:“Ezin zaio inolaz esan ‘hik jarri ezak, eta,gainera, denona duk hori’. Horrek ezdauka etorkizunik”.

Page 27: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

ekonomia x x x x x x x x x mamia 27

Pinua atera berri duten baso saila, Urrestillan. Antzeko asko ikus daitezke bazterretan.

urtetik beherako plantaziorik ez dagoela ze-haztu du Unanuek, gorrinaren izurritea za-baltzen hasi zenetik ezin baita intsinis berririklandatu.

Pinuari “asko zor”Paisaian ez ezik, basoen ustiaketa ereduanaldaketa handia ekarri zuen intsinis pinuakjoan den mendean, baita eztabaida sutsuakpiztu ere. Bota pinua, sartu pagoa eslogane-an laburbildu daiteke 1970eko eta 80ko ha-markadetan indarra hartu zuen joera, bertakoespezieekin osatutako basoak berreskura-tzearen eta basoen ustiaketa jasangarriago-aren aldekoa. Inguru honetako mendi gehie-

nak, ordea, pribatuak dira, eta baserritar as-korentzat diru iturri garrantzitsua izan dabasoa. “Baserritarrak asko zor dio pinuari”,dio Unanuek, intsinisari urre berdea esatenzitzaion garaiak aipatuta. Azken hamarkade-tan pinudien etekinak mugatuagoak izandiren arren, XX. mendearen erdi aldetik au-rrera “pinuak egiten zuen prezioa gaur egunimajinatu ere ezin” dela egin ekarri du gogo-ra. Eta adibidea jarri du: “Orain dela 52-54urte, hektarea bat pinurekin Azpeitian behin-tzat etxebizitza bat seguru zenuen”.

Intsinisaren tokian landatzen ari direnzuhaitzei dagokienez, bertan lehendik zeude-nen artean pagoa eta haritza aipatu ditu Una-

nuek, baina baso jabeei etekin ekonomikoaemango dieten espezieen zerrenda luzeagoada. Hainbat pinu klase dago zerrendan (krip-tomeria, izeia, itsas pinua..), eta eukaliptoaere bai. Intsinisa baino are azkarrago –15-18urterekin hasten dira errentagarri izaten–hazten den espezie horrek intsinisak bere ga-raian piztu zituenak bezain kontrako jarrerasutsuak piztu ditu, edo areagoak. Gipuzkoa-ko Foru Aldundiak intsinis basoak botatzekozein haien tokian beste arbola batzuk landa-tzeko diru-laguntzak ematen ditu. Pinuarentokian eukaliptoa landatuz gero, ordea,basoa kentzekoa da bakarrik laguntza, landa-keta berrirako ez du ematen.6

Page 28: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

jakiteko x x x x x x x x x uztailari begiratua28

Dantzan jarriko dute herriaCapoeira, euskal dantzak, areto dantzak, mutxikoak... Izango da zerdantzatu uztaileko lehen bi asteburuetan herrian. Azpeitia Dantzanegitasmoaren barruan sei emanaldi izango dira. . Julene Frantzesena

U ztailarekin iritsiko da Az-peitia Dantzan egitasmoa herrira.Hain zuzen ere, lehen bi astebu-ruetan askotariko sei dantza ema-naldi izango dira herriko hainbatgunetan

Aurtengo ekimena berrikuntzanagusi batekin hasiko da uztaila-ren 6an, ostiralez; izan ere, Brasil-go arte martzialak eta dantzak uz-tartzen dituen capoeira saioa es-kainiko dute Capoeira SenzalaEuskadi taldeko kideek,19:00etan hasita. Hilaren 7an,berriz, Itsasi dantza taldearentxanda izango da. Dantza tradizio-nalak eta abesti berriekin sortuta-ko koreografiak eskainiko dituzte19:00etan, Soreasu antzokian.Uztailaren 8an, areto dantzen era-kustaldia egingo dute Jose MariOrbegozok eta bere ikasleek,20:00etatik aurrera, Soreasun.

x x xDATUAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xZer. Azpeitia Dantzanegitasmoa. x x xEgunak.Uztailak 6, 7, 8, 13, 14 eta15. x x xTokiak. Plaza,Sanagustin kulturgunea etaSoreasu antzokia.x x xAntolatzaileak.Udalaeta dantza taldeak.

Uztailaren 13an, ostirala, Sa-nagustin kulturgunea dantzalekubilakatuko da, eta hilaren 14anSahatsa dantza taldeko kideekemanaldia eskainiko dute plazan.Azpeitia Dantzan egitasmoa uz-tailaren 15ean, igandez, bukatu-ko da plazan egingo dituztenerromeriarekin eta dantza jauzie-kin. Bi asteburutan dantzaz goza-tu ahal izango dute hala nahiduten herritarrek.6

xxxAZPEITIA DANTZANx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x x x x x x x x x x x x x x x x x

6emanaldi. Sei emanaldi desberdin izango dira aurtengoedizioan.

6egun.Uztailaren 6an hasi eta hilaren 15era bitartean izangodira saioak.6

1Ipurtargifest,LoiolanIpurtargifest egitasmoarenbeste edizio bat izango daLoiolan. Hainbat ekitaldi izangodira, hala nola artisauen azoka,Ekaintxoren emanaldia, piknika,Iago Magoren saioa, jolasak,afari begetarianoa eta Micenahiz Pelax taldeenkontzertuak.x x xEguna.Hilak 8 (igandea).x x xOrdua. Egun osoa x x xTokia.Loiolako zelaiak.

2Gaztetxearen13. urteurren festaAzpeitiko Gaztetxearen 13.urtemuga festa ospatuko dute,eta ekitaldi ugari izango daegun osoan zehar; besteakbeste, baltsa jaitsiera egingodute. Baltsak egiteko jarri dutengaia Azpeitian zer? da. Bazkariaeta jolasak ere egingo dituzte.x x xEguna.Hilak 21 (zapatua).x x xOrdua. Egun osoa.x x xAntolatzailea. AzpeitikoGaztetxea.

3Kartin etaminimotarderakustaldiaKarting eta minimotarderakustaldiaren bosgarrenedizioa izango da Perez Arregiplazaren eta Damasoauzunearen inguruetan.Azpeitiko hainbat gidarik partehartuko du aurten ere.x x xEguna.Hilak 21 (zapatua).x x xOrdua. 15:00.x x xAntolatzailea. AZTE.6

xxxBESTERIKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xAzpeitiko ekimenez informaziogehiago: uztarria.eus/agenda Iazko Azpeitia Dantzan egitasmoko azken emanaldia Sahatsak eskaini zuen. x x xMailo Oiarzabal

Page 29: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x x x x x x x x x x x x x x xramon etxezarretax x x

Manada izeneko gi-zataldekoek ezarri zaien zigorra, behin betikoepaiaren zain, baldintzapeko askatasuneanbetetzeko aukera izango dute. Arrazoi osoz,desosegua eta haserrea dira nagusi gure ar-tean, arrazoimena lausotu eta lainotuz harenkikarak erretzeraino. Ez dago erraza funtsakargi eta bere lekuan edukitzea.

Lehen espetxealdia eta orain baldintzape-ko askatasunaren ebazpenean erabakigarriizan den andre epailearen fede onean sines-ten saiatu arren, izango zituen horretarako ar-gudiorik eta atxiki ezin diodan zuzentasunaere. Baina ezin. Ezin delako nire inguruetakozenbait girotan zalantzarik izan, eta ezin dela-ko giro espezializatuetan iritzi bakar eta gar-birik ikusi. Denetarakoak daude.

Adiskide penalista batek aurrez esatenzidan erabaki zuzen eta ohikoenak baldintza-peko askatasuna beharko lukeela. Magistra-turatik bertatik ateratzen dira ahots koalifika-tu askoak disparatea dela esanaz. Nahi dutnik sinetsi fede onean, baina zail da sistemaden puzzle horretan pieza guztiak egokitzea.

Hemen gabiltza guztiok bakoitza berefobia, amorrazio eta berotasun eta beroke-riak aireratzen, ezberdin ari zaigunari arrazoiaukatzen. Eta ez dakit. Geureganatu dugunsexukeriei, abusuei eta erasoei buruzko ar-buioa sendotzea on bada, eta emakumeenduintasuna bere osotasunean bermatzeaezinbesteko, zalantzak ditut zenbait jokaerariegiten ari garen lekuak ez ote digun luzerakokaltea ekarriko.

Jaietan gertatu omenGure inguruetako jaietan gertatu omen. Ezoso aspaldi sexu erasoaren salaketa batenjomuga izan zen mutil bati, epaitegian biderikizan ez zuen salaketa jaso zuenari, gertatuaomen. Herriko plazako txosnan edaria ukatudiote handik alde egitea exijituz, argiak piztuzeta oholtzako musika taldearen kontzertuaisiltasunez etenez. Jarraian gauza bera egin

Manadak, saldoak

x x xHemen gabiltza guztiokbakoitza bere fobia,amorrazio eta berotasun etaberokeriak aireratzen

omen diote herriko taberna batean, mutilakherritik alde egin duen arte.

Horrelako jokabiderik ere ezin dugu onar-tu. Aurrez aurre, pertsonaz pertsona, pen-tsatzen duena esateko balorerik ez duenpertsona taldeak, besteen arteko saldoangordez, ezkutatuz, isilean eta multzoan jazar-pena egiten duen jendea, ez da ezer konpon-du eta bideratzeko gai, horrelako jarrerekekarri ditzaketen ondorioak neurtzeko gai.Besteri emandako minean dute beren plaze-ra.

Ezin ahaztu Europan azken mendeetanizan ditugun kataklismo kriminalen bezperaluzeetako jokamoldeak direla horiek, haiekere arrazoi zutela uste izateak bultzatzen zi-tuztela horretarako zilegitasuna bazutelapentsatzera.

Hauek, eta emakumeei sexu erasoak sala-tzerik merezi ez duen ustea hedatzen ari deniritzi korronteak nahastuz, ezin da sexuzkobortxaren arazo kriminal hau ez konpondueta ez aurreikuspen neurririk hartu.6

xxxx x x x x x iritzia 29

Page 30: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x xHITZ GEZIDUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

.Egilea:Luma

x x xSUDOKUAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x denbora-pasa30

Igeri egitendu

Denboral-dia

*Izena

Segarenerdian

Jardun

Urtehonetan

*Deitura

Sendagilea

Ba...,baneuka

Musikatresna

Krustazeomota

Alegiako

Momentu

Inbutua

Laboremota

Agirimota

Pl., landaremota

Irautendu

Igarlea

Akuria

2

Bokala

12

Interjek-zioa

Kontso-nantea

Sobera,gehiego

Zuhaitzmota

Du, hari

Jainkoegiptoarra

50

Kontso-nantea

Kartairagarle

Ez daeuskara

Jardun

Irudi geo-metrikoa

* Kazetari azpeitiarra

Zakotea

Sexueme

Poztu

Page 31: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

lehiaketa x x x x x x x x x jakiteko 31

nInUnOnZn

EGONALDIA

nENEKOITZ

nEnARInTAROT

OSAGILEAnARI

nNUnLARnKUIA

HARPAnDIOnAn

nOTARRAINXKA

ALEGIARnOInL

nANOAnALAITU

x x xLEHIAKETAREN ERANTZUNAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xUZTARRIAREN LEHIAKETA: JEROGLIFIKOAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xJEROGLIFIKOEN SOLUZIOAK BIDALTZEKO EPEA. Uztailak 18 (asteazkena) x x xNORA BIDALI ZURE ERANTZUNA. Perez Arregi plaza 1, behea (Azpeitia) edo

[email protected] e-postara x x x IRABAZLEARI SARIA.Kutxillo urdaitegiaren produktu sorta x x xPARTE HARTZEKO BALDINTZA.Uztarria

Komunikazio Taldean bazkide izan behar da eta jeroglifikoen irudien azpiko galderei erantzun behar zaie.

2ZER DIRA HORIEK? ZER DA BERA?

x x x BAZKIDEAREN IZEN-ABIZENAK x x x HARREMANETARAKO TELEFONO ZENBAKIA

SUDOKUA

x x xUZTARRIAREN EKAINEKO LEHIAKETAx x x x x x x x

IRABAZLEA

2

Oihana

Zuazolazigorraga

Uztarria Komunikazio

Taldeako bazkidea da

aldizkariko 207.

lehiaketaren irabazlea.

Kutxillo urdaitegiak

emandako produktu

sorta irabazi du. Irudian,

lehiaketaren irabazlea

Kutxilloren oparia

eskuetan duela.

x x xSOLUZIOAKx x x x x x x x

HITZ GEZIDUNAK

1

1

1 2AURREKO HILEKO JEROGLIFIKOAK

Eperdia Amarruan

Page 32: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

jakiteko x x x x x x x x x uztarria.eus32

x x xEFEMERIDEAKx x x x x x x x x x x

1515Utzitako haur bat. Herriarenaginduz, utzitako haur bat haztenari zen emakumeari agindutakoaordaindu zioten.

1622Erraldoiak. Lehen aldiz izanziren erraldoiak herriko festetan.

1956San Inazio Xoxoten. SanInazioren irudia inauguratu zutenXoxoteko gailurrean.

1971Erraila aurkitu. Antxietajakintza taldeak Errailaaztarnategia aurkitu zuen.

1990Loiolako zabalgunea. Loiolaaurreko enparantza berria etahandia inauguratu zutenuztailaren 12an.

. Iturria: Azpeitiko efemerideak.Herria historian zehar liburua.x x xEgilea: Imanol Elias Odriozola.x x xArgitaratzailea: Uztarria KulturKoordinakundea.6

sLABETIK ATERATZEAR DA ‘LEKAIME’ FILMA.“Lan askoren ondoren”, argia ikustear da Xanti Rodriguez argazkilariak ondu duen ‘Lekaime’film laburra. Dagoeneko argitaratu du azpeitiarrak lanaren aurrerapen bideoa, eta egileakazaldu duenez, herritarren aurrean aurkeztu aurretik –lana Azpeitian irail inguruan aurkezteaaurreikusten du –, filma ikus-entzunezkoen jaialdietako eta sariketetako sail ofizialetaraaurkezteko asmoa du. 40. hamarkadan kokatzen da ‘Lekaime’, "Hitlerrek Hendaia zapalduzuen egunetan oinarritutako lana. Lantzen dituen gaien artean daude magia beltza, nazismoaeta Elizari lotutako haurren bahiketak. Grabaketa lanak Azpeitiko eta inguruetako zenbaittxokotan egin zituztela kontatu du Rodriguezek, hala nola Esklabetan, Zelatunen, Ezkuztakoharrobian eta Madariagan. Oihana Maritorena, Amaia Lizarralde eta Asier Hernandez aktoreakdira film laburreko protagonistak. x x x x x x x x x x x x x x x xUztarria.eusx x x

xx xBIDEOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

Page 33: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

AMAIA ZABALA parafarmaziako langilea

1.Noiztik lanbidehonetan?Orain dela 17 urtetik.2. Zer saltzen dagehien?Higienearekin lotutakoproduktuak.3.Eta gutxien?Fitoterapiako produktuak.

4.Modek izango duteeraginik zuenean...Izugarria. 5.Eguzkitako kremaala brontzeadorea?Babestea bada helburu,krema. Estetikak axolabadu, brontzeadorea.6.Urte osoan babesa?

Bai, eguzkiak beti jotzendu. 7. Zenbateko babesa?Handia bada, hobe. Betiere sarri ematea komeni.8.Nahikoa babestengara?Beti dago zer hobetu.6

.Mireia Galarza

x x x x x x x x x jakiteko 33

Udan elikadura ezin hobeto nola zain eta ohitu-ra onak nola manten ditzakegun aztertuko dugu. Adi-bidez, fruta zatitu eta hozkailuan gorde dezakegutuper batean. Modu horretan, etxeko txikiek eta ezhain txikiek beste edozer mokadutxo batzuk –opil,gozo...– egin beharrean, fruta errazago jango dute;horiei erraztu egingo diegu fruta jatea.

Dena den, fruta ustel ez dadin eta haren koloreaalda ez dadin, zatitutako frutari limoi pixka bat gehitudiezaiokegu. Horrela, gainera, nutrizio propietategehiago gordeko dituzte frutek.

Izozkiak ere egin ditzakezu, esnea eta fruta nahasi-ta edo azukre gabeko kakaoa gehituta. Jatordu tarte-etan freskatzeko modu osasungarri bat izan daitekeizozkia, eta bestelde, izozki komertzialak –azukre etagantz ugariz osatuak– bazter ditzakegu horiei esker.

A, eta ez ahaztu egunpasa baldin bazoaz tuperrazure aliatu on bat izan daitekeela. Etxean aukera etaplanifika dezakezu zure menua. Hautatu eramanerrazak diren jakiak eta berotu beharrik ez dutenak.

Udak kontrol eza dakarrela burutik kendu eta erosketak eta menua antolatu behar dira. Gogoratuzapatilak jantzi eta ipurdia mugitzearekin. Izan ere,horrela ohitura onak mantendu ahalizango dituzu! Uda ona izan, eta gozatu!6

xxxx x x x x x x x x x xaitziber aizpurux x x

Uda

Page 34: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

LasterkazharagoMunduari pare bat buelta ematekoadina korrika egin du Cuevasek.Lasterkaria ez ezik, ingeniaria etagastronomia zalea da. .9 Olaia Iraola

Ihes egiteko bidea, zure buruare-kin egoteko unea”. Hori da Asier Cuevas(Eibar, 1973) korrikalariarentzat atletismoa,besteak beste. Txiki-txikitatik gustatu izanzaio kirol hori egitea; hain zuzen ere, 6 urte zi-tuela hasi zen eskolarteko lasterketetanparte hartzen.

12-13 urte zituela ohartu zen kirol guztie-tan gehien atletismoa gustatzen zitzaiola, etakirol hori “serioago” hartzen hasi zen. Gauregun, korrika egitea “behar-beharrezkoa” du:“Eguneroko gauzen, arazoen, lanaren, fami-liaren eta beste hainbat gairen inguruanpentsatzen dut korrika egitean, gogoetakegiteko aprobetxatzen dut”.

Atletismoari esker, munduko hainbat lekuezagutzeko aukera izan du Cuevasek. “Gus-tuko dut bidaiatzea, gauza berriak ikastea etajendearekin esperientziak bizitzea”. Hark dio-enez, “oso bizipen onak” izan ditu lasterketaktarteko egin dituen bidaietan.

BAT Basque Teamen beka batek babes-ten du Cuevas, eta uste du laguntza handiadirela horrelako sostenguak. Gainera, NewBalance taldeko kide ere bada, eta beharduen material guztia eskaintzen dio etxe ho-rrek. Hala ere, behin pertsona adin batera

iristen denean eta ardura ezberdinak hartzendituenean, uste du atletismoak ez duela “bi-zitzeko adina” ematen. “Beste kirol batzueta-tik, futboletik adibidez, bizi daiteke. Ondo iru-ditzen zait futbolariek dirua irabaztea, bainanire etikari jarraituta, uste dut irabazten dutendiru kopurua gehiegizkoa dela. Izan ere,Nobel Sari bat irabazten duenak baino dirugehiago jasotzen dute horiek”.

Futbolzalea ez da eibartarra, baina “gustu-ra” dago bere herriko taldea EspainiakoLehen Mailan dagoelako: “Talde txikia etaxumea da Eibar, ordainketekin-eta inoiz ara-zorik izan ez duena. Gainera, klubak irabazienzati bat inguruko kirolari batzuei ematen die”.

Teknologia erronkaAtleta izateaz harago, Cuevas ingeniaria erebada. Industria maisu ikasketak egin etagero, Toribio Etxeberria izeneko beka lortuzuen duela hogei urte. Ordutik hona EibarkoTekniker enpresan aritu da lanean, fabrikazioeta muntaien diseinuko sailean. “Makinaerremintak, tresnak eta saiakuntza-bankuakdiseinatzen ditut gehienbat” esan du. Uneaskotan “lan estresagarria” izanagatik eta as-kotan arazoak konpontzea zaila izan arren,

jakiteko x x x x x x x x x bestaldetik: asier cuevas34

1.Cuevas trajea jantzita zubi bateanlasterka, 2009an. 2. Asier Cuevas lagun batekin, Arraterabidean bizikletan.3. Cuevas Onintza Zeberio emaztearekineta Aner eta Killian semeekin BizkaiaZubian, Getxon.

1

2

3

Page 35: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

Asier Cuevas. x x xBasque Team

gauza berriak egitea gustuko duela azpima-rratu du: “Teknologia erronkak gustuko ditut,sormen handikoak dira, eta are gusturagoegiten ditut lankide onekin”.

Ehun kilometro 06:35:39 denboran egite-ko pertsona saiatua den moduan, bere egu-nerokotasunean ere pertsona arduratsuadela uste du Cuevasek. “Nire errutinan milagauza egiten ditut, eta horiek modu ordenatubatean gauzatzea gustatzen naiz”.

Eguna “motzegi”Cuevasen eguna 06:00etan hasi eta23:00etan amaitzen da. Lana goizez edo

arratsaldez egiten du, eta horren arabera an-tolatzen ditu entrenamendu saioak: batzue-tan lanera sartu aurretik, eta besteetan, aldiz,lanetik irtetean prestatzen da. Goizetako en-trenamendua enpresan bertan egiten du,eraikinari birak emanez; arratsaldeetakoa,berriz, ezberdina izaten da: “Saio luzeagoakegiten ditut, aldapadun tokietan”.

Egunak 24 ordu baino gehiago izatea gus-tatuko litzaioke korrikalariari; izan ere, egune-rokotasunean lana, korrika egitea eta familiauztartzea ez dela erraza azaldu du. “Zorionez,ordu gutxitan asko deskantsatzen duen per-tsona horietakoa naiz, eta horrela eguneko

orduak gehiago aprobetxatzeko aukera iza-ten dut”.

Askotan zaila egiten zaion arren, ahal due-nean bere afizio txikiei tartea egiten ahale-gintzen da Azpeitiko bizilaguna, baditu-etazaletasunak. Mendira joatea, iraupen-eskiaegitea eta bizikletan ibiltzea ditu gustuko afi-zioak, besteak beste. “Egia esan, gehien ja-rraitzen dudan kirola, atletismoa eta gero, txi-rrindularitza da”.

Kirolaz gain, badu beste hobby bat ere:gastronomia. Izan ere, sukaldaritza asko gus-tatzen zaio Cuevasi. “Jatorduak presatzeazein jatea, biak gustatzen zaizkit, baita jakiberriak prestatzen ikastea ere”. Ardoa das-tatzea ere atsegin du kirolariak, nahiz etaorain gutxira arte abstemioa zen. Gauzak zerdiren, baina: “Aitaginarrebak erakutsi zidanardoa edaten, eta orain asko gustatzen zait;beti ere tamainan, noski”.

Etorkizunari begira45 urte bete ditu aurten Cuevasek, eta bada-ki lehenago edo beranduago atletismokoerronkak utzi beharko dituela. Hala eta guz-tiz, argi dauka ahal den neurrian korrika egi-ten jarraituko duela. Etorkizunean zer pasatu-ko den ez dakien arren, argi du bizitza lasaia-goa izatea gustatuko litzaiokeela: “Nire fami-liaz inguratuta bizi nahi dut, kirola eginda etabenetan zoriontsu egingo nauten gauzez in-guratuta”.

Bi seme ditu korrikalariak, eta etorkizuneanhaiek ere kirolen bat egitea gustatuko litzaio-keela adierazi du. “Dena den, beraiek zorion-tsu izatea nahi dut, eta beraiek benetan gus-tuko dutena egitea. Edozertan laguntzekoprest izango gaituzte bai Onintza emazteaeta bai ni”.6

bestaldetik: asier cuevas x x x x x x x x x jakiteko 35

Page 36: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

x x xTELEFONO ZENBAKIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

UDALETXEA x x xAsteguna: 08:30-14:00 x x xLarunbata: 09:00-12:30 UDALTZAINGOA x x xEgun osoz

irekita egoten da ANBULATORIOAx x xEgun osoz irekita egoten da IGERILEKUAx x xAstelehena:

14:00-21:00 x x xBeste egunak:07:00-21:00 x x xLarunbata: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 x x xIgandea eta jai

egunak: 09:00-13:00 xxxKanpokoa: 11:00-20:00. KIROLDEGIA xxxAstegunak: 10:00-13:00, 15:00-21:00

x x xLarunbata: 10:00-13:00, 16:00-20:00 LIBURUTEGIA x x xAstegunak: 09:00-13:00, 15:30-20:00

xxxLarunbata: 09:00-13:00 xxxEkaineko azken astean, uztailean, abuztuan: 08:30-14:00. Abuztuko lehen

hamabostaldian itxita. GAZTELEKUA x x xAsteartea-ostirala: 17:00-20:30 x x xLarunbata: 16:00-20:30

x x xFARMAZIAK (uztaila)x x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

LARRIALDIAK

112

sIGERILEKUA, IREKITA.Aurtengo abuztuan ere zabalik izangodira igerilekuko gimnasioa eta saunak,Kirol Patronatuak hala erabaki duelako.Nahi duenak, beraz, erabilgarri izangoditu gune horiek uda sasoi guztian.

ODOL-EMAILEAK

Uztailaren 23an izango

dute hitzordua, 17:00etatik

21:00etara, anbulatorioan.

x x xGARRAIOAx x x x x x x x x x x x x x x x x x xALDALUR 943 85 2587

EUSKO TREN 902 54 32 10

GUIPUZCOANA 943 85 11 59

PESA 943 21 26 99

PIPER ELKARTEA 943 85 25 87

TAXIAK 943 81 13 07

x x xautobusen ordutegi osoa:

www.uztarria.eus/azpeitia/

autobusak

x x xORDUTEGIAKx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

x x xERABILGARRIx x x x x x x x x x x x x x x x x x x x

jakiteko x x x x x x x x x zerbitzua36

TOKI PUBLIKOAK

Udaletxea 15 72 00

Udaltzaingoa 15 13 13

Suhiltzaileak 112

Azpeitia Lantzen 15 71 83

Iraurgi Berritzen 026069

Nekazal Bulegoa 81 24 85

Iturritxiki Ludoteka 15 11 79

Txiki-Txoko Ludoteka 15 05 16

Gaztelekua / GIB 15 71 61

Lanbide 15 04 02

Kiroldegia 81 30 69

KIUB 15 72 01

Igerilekua 81 41 21

Emakumeen Txokoa 15 70 55

Ertzaintza-Azkoitia 0837 80

Baigera I 81 51 71

Baigera II 81 23 89

Epaitegia 02 51 91

Ekoetxea 81 24 48

OSASUNA

Anbulatorioa 0254 00

Anbulator. larrialdiak 02 54 01

Eguneko zentroa 15 74 96

Asepeyo 8144 00

Gurutze Gorria 85 32 97

DYA-Donostia 46 46 22

KOMUNIKABIDEAK

Uztarria 15 03 58

Hitza (Azpeitia) 81 38 41

Hitza (Zarautz) 8900 17

Azpeitian Zer? 080688

Erlo Telebista (Azpeitia) 81 53 35

Berria 943 30 40 30

Gara 943 31 69 99

Noticias (berriemailea) 687 60 50 06

DV (berriemailea) 610 81 29 12

Argia 943 37 15 45

Arrate Irratia 943 12 01 73

Euskadi Irratia 943 01 23 00

ETB 943 01 17 05

ALDERDI POLITIKOAK

Bildu 15 72 00

EAJ 81 55 70

Sortu 15 72 00

EA 81 00 11

Aralar 647 42 59 95

SINDIKATUAK

ELA 81 34 46

LAB 15 13 56

EHNE 81 39 28

KULTURA-EUSKARA

Sanagustin 10 52 20

Kultur Mahaia 674 16 56 84

Euskara Patronatua 81 45 18

Natul euskara taldea661 10 44 46

Udal Euskaltegia 81 19 47

Udal Liburutegia 15 71 95

Loiolako Liburutegia 8165 08

Kontseilua 943 59 12 00

Bai Euskarari 902 43 00 26

IKASTETXEAK

Iraurgi (Betharram) 81 16 68

Iraurgi (Milagrosa) 8163 80

Iraurgi (Jesuitinak) 81 22 49

Ikasberri 15 12 46

Karmelo Etxegarai 81 26 97

Urola BHI 15 02 28

Uztaro 81 31 90

BESTERIK

Xoxoteko aterpea 58 10 07

Eregi 943 08 06 88

1-10-11-18-20-24-27-31Alberdi (Azpeitia).943815974

2Jacome (Azpeitia).943080258

3-6-13-19-23-28-29-30Arrieta (Azpeitia).943811274

4-9-16-21-22-25-26Aranburu (Azpeitia).943811350

5-7-8-12-14-15-17Beristain (Azpeitia).943811949

Alberdi (Azpeitia).943815974

GAUEZ, URTE OSOAN

Page 37: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

ARANTZA LASAgozotegiaren jabea

Herritarrenartean, txokolateasaltzen da gutxien”

Familiakoen laguntzarekin, 18 urtebesterik ez zituela ireki zuen gozoki dendaArantza Lasak. Ez du imajinatzen berebizitza dendarik gabe. . Mireia Galarza

N oiz eta zergatik ireki ze-nuen gozoki denda? 1983ko maiatzaren 25ean ireki nuen, oraindela 38 urte. Igerilekua ere data horren ingu-ruan zabaldu zuten, eta gozoki denda irekitze-ko aukera polita izan zitekeela iruditu zitzai-dan.Zein da hainbeste urtetan irauteko se-kretua? Gakoa bezeroak ondo tratatzean dagoelauste dut.Lan gogorra al da? Pazientzia behar da. Alde batetik, asteburue-tan ere dendan egon behar izaten dudalako,eta, bestalde, eskuluze batzuk ere ibiltzendira, eta uneoro begiratu behar zaie.Urteko egun guztietan irekita... Bai. Urteko 365 egunetan egoten da irekitadenda. Itxi izan dudanetan, oso arrazoi potolo-engatik izan da. Tentazio ugari zuretzat ere, ezta? Bai, gehiegi. Gozozalea naiz, eta ordu batetikaurrera, gainera, gosea sartzen zait, eta tenta-zioan erortzen naiz. Zer saltzen da gehien? Eta gutxien?

Gominolak eta patatak gehien. Gainera, kuku-rutxoak ere saltzen ditugu –guk geuk eginda-ko gozoki zorroak–, bai urtebetetzeetarakoedo ezkontza, jaunartze eta bataioetarako.Herritarren artean, txokolatea saltzen da gu-txien; badirudi ez garela txokolate zaleak.Umeak ez ezik, helduak ere joango diragozokiak erostera, ezta? Bai, umeen aitzakiapean guraso asko etor-tzen dira gozoki bila. Batzuetan, gainera,umeak bidaltzen dituzte dendara familia osoa-rentzat gozokiak erosteko. Horrez gain, esan-go nuke, dendara, orokorrean, heldu gehiagohurbiltzen direla.Anekdotarik? Aurpegi ezagun asko igaro dira hemendik:Goenkaleko Maria Luisa eta Jose Mari, Brico-maniako Iñigo Segurola, Barbara Goenagaaktorea txikitan…Imajinatzen al duzu zure bizitza gozo-ki dendarik gabe? Gogorra izango litzateke. Pazientzia beharden arren, harreman estua sortzen da bezero-ekin. Itxiko banu, zerbait falta zaidan sentipenaizango nuke.6

1. Arantza Lasa Sanjuandegi auzoan duengozotegian.2. Arantzaren aita eta amagozotegian duela dozenaka urte. 3. Lasa haur batzuekin Karnabal jaietan,gozotegi barruan.

1

2

3

zu zeu x x x x x x x x x jakiteko 37

Page 38: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira

E z dakit zer zegoen parehorretan orain dela berrogei urte. Buruak ezdit askorik laguntzen. Pare horren parean,berriz, ni nagoen parean, Uitineko alkilerrazegoen. Bizikletak konpontzen zizkigun Uitizaharrak bertan. Makina bat bizikleta txintxi-lik, hantxe. Bada, pare horretan ni, eta bestealdeko espaloiko parean, edo paretik, bainaez paretatik, baten bat hoska. Ez dakit ze izenesan duen ere, nire izenaren antzekoa izan li-tekeen izena aditu dudala besterik. Beharba-da, behin baino gehiagotan hots egin du, ezgehiegitan, hala ere, bera –gero ikusi dutzein zen bera–, oso diskretua da eta, oso dis-kretua izan da beti. Jiratu naiz, jiratu dut lepogaineko zerrautsontzi hau, eta Mertxe.

– Lapatx!, eta eman dizkiot bi muxu. Lapatx. Lapatxeneko Mertxe. Ikastolako

lehen andereño haietako bat. Eta jakin nahi-ko nuke inoiz kontatu duen, elkarrizketa luzebatean, orduko giro hura dena. Nola hasi zen,zein joan zitzaion bila, Sanjuandegiko lokale-tan edo Loiolatxon izan zen, herrian zer zio-ten, eta kristau giroa, eta euskara batua, etazeinek egiten zuen buru garai hartan, eta gu-rasoek egiten zuten lana, eta hau eta hori etahura. Ez zait iruditzen bere burua inoiz pon-deratu duenik. Bere lana egin du, egin zuen,eta horrelaxe. Eta jubilatu zen, eta umeakizan:

– Ba al dakik zer esan zidan nirekin laneanari zen irakasle batek?.

Eta orduantxe fortunatu beste andereñobat gure berriketara. Ina. Errezildarra. Mertxebaino gazteagoa, baina jubilatua Ina ere.

– Eeee!, eta hirurok berriketan, kontu zaha-rrak berritzen. Eta Inak ere ez du askorik kon-tatu, bere lekukotasuna hor da oraindik,baten batek bildu zain. “Artetxek ba omen zi-tuen”.

Poz handiaIkastolako gorabeherak ez ezik, bizitzakoakere kontatu beharko lituzkete. Ikastaroak, ti-

Mertxe, Ina

x x xEta bost minutukokonbertsazioa izan bada ere, hilabete baino gehiago iraundu bi andereñoak ikusteakeman didan pozak

x x x x x x x x x x x x x x x xmiel a. elustondox x x

tulazioak, zuzendariak, Jexux Gaztañaga, gi-zarte segurantzak, bateko eta besteko esa-mesak, ikastolako lana eta etxekoa eta seme-alabak haztea. Lanean urterik onenak, eta,onenean, ikastolaren puskaketa, eta zalapar-ta.

– Igual-igual hago!.“Hik hori esan!”, pentsatu duzu. “Zuek ez

zaudete igual-igual, eta nola egongo naiz,bada, ni, igual-igual! Zuek zahartu zaretenmoduan, berdin-berdin zahartu naiz ni. 60urte”. Pentsatu dut, esan gabe ere.

Eta bost minutuko konbertsazioa izanbada ere –“joan beharra daukat, lana daukatplazan, elkarrizketa bat!”–, eta haien historia-ren laurdenik ez badakit ere, hilabete bainogehiago iraun du bi andereñoak ikusteakeman didan pozak. Poz handiak.6

iritzia x x x x x x x x x38

Page 39: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira
Page 40: xxx xxx - md.uztcdn.com · xxxAzpeitiko herri aldizkaria xxx2018ko uztaila xxx207. zenbakia xxxxxxxx Edurne Mendizabal eta Haizea Egiguren sexologian eta hezkidetzan adituak dira