8
ZaZpi LeiZeta 2014. URtea 6. ZeNBaKia Guk Geurea, IKURRIÑA!! INPOSAKETARIK EZ!

ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

ZaZpi LeiZeta2014. URtea6. ZeNBaKia

Guk Geurea, IKURRIÑA!!INPOSAKETARIK EZ!

Page 2: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Joan dan urtarrilaren 11n Bilbon egin zan manifestazioan milaka eta milaka lagun bildu ziran,

konponbidearen aldeko aldarrian.Presoen eskubideen alde urtero egin izaten dan eta askoz lehenagotik deituta egoan manifestazio hori bezperan debekatu egin eban Eloy Velasco epaileak, eta debeku horri aurre egiteko asmoz elkartu ziran azkenean Euskal Herriko gehiengo politiko eta sindikala (EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, GeroaBai, ELA eta LAB), batasun historikoaren irudia emonez. Han ikusitako argazkiak eta konponbidearen alde agertutako aurpegiek ilusioa piztu dabe euskal jendartean.

Nabarnizko Udaleko Bildu eta EAJ-k azken urteotan egin izan daben moduan, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko jarrera agertu dabe, eta “GizaEskubideak, Irtenbidea, Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” aldarrikapen horregaz bat egiten dabenez, abenduko udalbabatzarrean onartutako mozioan jasotzen dan legez,

lema hori daroan kartela udaletxeko balkoian ipintzea erabaki zen.Argi dago egun horretan bildutako jendetzak zer eskatzen dauen, eta horixe nahi dogu guk be: herri honen

gehiengoari alkarregaz batera urratsak egitea eskatzea, alkarregaz batera behin-betiko konponbideari heldu eta helburu hori lortzeko gai izan gaitezan.

GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA

Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako pausoak eskatzen dituen bitartean Estatuak bere aldetik espetxe politika krudelarekin jarraitzen dau. Bilboko manifestaziorako egin zan moduan hainbat talde eta sindikatu alkartu eta gertatutakoa salatzeko Agiri bat sinatu eben.Gai horren harira, Nabarnizko Udalak udalbatzarra deitu eban, eta Agiri horregaz bat egin eben guztiek (EH Bildu eta EAJ). Onartutako adierazpenean, Arkaitzen heriotzaren “erantzule zuzena giza eskubideen urraketan eta mendekuan oinarritutako espetxe politika gizagabe eta krudela” dela esaten da. Hori horrela, jendartearen “gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat” eginez, sakabanaketarekin eta

espetxe politikarekin “amaitzeko” eskatu du Nabarnizko Udalak; “aski esateko unea da”. “Gaur egun indarrean dagoen espetxe politika eta sakabanaketarekin amaitzeko gu guztiok beste urrats bat egitera goaz eta horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu”.Heriotza kausa naturalengatik izan dela esan dabe. Baina guk guztiok badakigu kartzela politika hiltzaile baten ondorio zuzena izan dela heriotzera eroan dauana. Salbuespenezko espetxe politika hori presoak suntsitzeko eginda dagoelako. Eta bada garaia guzti h o r r e g a z amaitzeko.

SAKABANAKETArekin AMAITU!!!

Page 3: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Aspaldiko kontua da, 2012tik hona ibili dalako Udala Arlaban mendiko pinua saltzeko ahaleginean. Horretarako, bi subasta egin ondoren, azkenik ez zan lortu inork aurrera egitea. Hirugarren saio batean Udalak zuzenean adjudikatu arren, azkenean ez zan lortu emondako epeen barruan lanak hasteko beharrezko ziren konpromisoak betetea.Azkenik, joan dan urte amaieran lortu zen prozedura negoziatu baten bidez basoetako egurra saltzea. Bi lote

eskaini ziren. Batetik lehendik zegoana, pinu zaharra botatzea, eta bestetik pinu gazteen entresaka egitea.Baldintza orrietan jarrita egoan bezala, basoetako lanak egiten hasi aurretik jaso dau Udalak dirua, 66.622 euro, baina kopuru horretatik %24a (15.989 €) herri-basoen ardura daukan Diputazioaren Hobekuntza Funtsa edo “Fondo de Mejoras” izenekoan sartzen da, aurrerantzean be basoen jestioa egiten jarraidu dagien.

SALDU DA ARLABAN MENDIKO EGURRA

PLAZAKO ARBOLEI ARKU ITXURA EMONGO JAKENabarnizko plazan bi ilaratan dagozan arbolak alde batekoak bestekoekin lotuko dira, arku itxura emonez.Momentuz, arbolak gaztetxoak dira eta altuera hartu badabe be, ez daukate oraindik gorputz handirik. Antza orain da sasoi egokia bideratzen joateko, alkarrengana urreratuz. Baina oraingoz ez dira bata bestearekin lotuko, arbolaren enborrak be erdirantz egingo leukelako eta arkua itxiegia geldituko

litzatekeelako.Orduan, oraingoz egingo dan lana ilara bateko eta besteko arbolak alkarreri lotzea izango da, baina kordelekin.Horrek luzeago joko dau, 3-4 urte inguru beharko dabeelako arramak alkarregaz bat egin eta arkua osatzeko, baina bentaja bat be eukiko dau, eta da arkua goragotik egin ahal izango dala, arbolaren enborrari erdirantz ez jakolako tiratzen.

TXITXIBURDUNTZI EGUNA

Otsailaren 23an, herriko Gazte asanbladak antolatuta txitxiburduntzi eguna ospatu genuen. Goizeko 10etan urten ginen Elixaldetik. Ikazurieta auzoan gorantz jo eta Airoko pagadirarte heldu ginen. Egunak lagunduta txorizoa gustura jan genuen batu giñenok.

Page 4: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Ikurriñari homenaldia

Otsailaren 16an egin genduan ikurriñaren aldeko jaian eguraldiaren laguntzaz jendetza batu giñen herriko plazan. Txalaparta doinuekin lagunduta ikurriña mosaikoa osatu eta Kabelinatxeko dantzarien dantza ederrekin denok disfrutatu genduen. Udaletxeko balkoian zeuden alkate ohiek eta Alkatesak udaleko bi taldeek onartutako adierazpena irakurri eben. 90 sinadura batu ziran adierazpen horren alde. Ekitaldiaren momenturik ederrenetarikoak herriko Josu Arriolaren bertsoak eta Ikurriña mastan jartzea izan ziren. Eskerrik asko lagundu eta parte hartu zenduen guztioi.

Doinua: Espainian behera

Gaurko demokraziadogu xelebrea

berarengan galdutadaukagu fedea

derrigorrean datorbanderen legeaesaerak diñonezbakoitzak berea

ba guk ondo dakiguzein dogun geurea

Page 5: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Sekula ez gaituzteguztiz makurtukoEuskal historia dahorrexen lekukogeure ikurriñari

ezin egin ukoMadrilen egin arrenhainbat lege-truko

banderez ez gaituzte

gu espainolduko

Lege barriak datozgure balkoientzat

gorri-oria hartubehar ei da haintzatbaina guretzat ez dagustukoa behintzatbanderez bete arren

gure balkoi ertzakBakarra egongo da

gure begientzat

Page 6: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Usadio zaharrari jarraituz, aurten be Nabarnizko auzo guztietatik ibili da herritar taldetxoa, santa eskean edo Santa Ageda kantuan. Ohiturak bezperan agintzen dau, baina astegun

buruzuria izanik, hurrengo domekan egin eben euren prozesioa, goizeko 9etan Lekerikan hasi eta iluntzean Ikazurietan amaitu arte, makilaz lurra kolpatu eta zorroa astinduz. Eguerdi aldean

Elexalden ikusi genduzan, kantuan eta Lurdesen tabernan bokadilo bana jan gero. Eta iluntzean, erronda amaitu ostean, Kontxirenean afaldu, ordurako danak be sabela kantuen hasita eukiko eben eta.Koadrilakoen jan-edanak eta kenduta, 628'83 € batzea lortu dabe, eta aurten diru hori parrokirako emon dabe.

SANTA AGEDA

Emakume langilearen nazioarteko eguna da martxoaren 8an. Egun hori ospatzen badogu be, oraindik lan

asko dago emakumeen eta gizonen arteko benetako bardintasuna lortzeko. Egun horreri begira, Udalak, emakumeon egoeraren inguruko hausnarketa eta balantzea egiteko adierazpen bat onartu du. Horrez gain, aurreko mendean, Errepublikaren garaian, emakumeen eskubideen aldeko borrokan egindako lana gogoratzen eta aintzat hartzen lagunduko deuskun dokumental bat eskainiko dau, Gazte Asanbladaren laguntzarekin, eta martxoaren 8an eskainiko da “Las maestras de la República” izenekoa. Errepublikako maistrak emakume adoretsuak izan ziren, eta lan handia egin eben emakumeek euren eskubideak lortzeko borrokan eta heziketa modernizatzeko ahaleginean, eskola publikoan eta demokratikoan oinarrituta.Dokumental honek Maistra langile horreen ahalegin itzela erakusten deusku, gaur egunera arte heldu jakuna. Hezkuntza

sistemaz baliatuz mundua aldatu gura eben maistra horiek bizi eben une historikoa ezagutzeko aukera daukagu.Dokumentala ikusi ondoren, alkarren artean edade ezberdinetakook geure eskola garaiak eta jaso izan genduan heziketaz berba egiteko aukera izango dogu, eta gaur egungoarekin konparatu ere.Dokumentala ordu batekoa da, gaztelaniaz grabatuta dago eta herriko Gaztetxean emongo da, martxoaren 8an, arratsaldeko 7etan.Zatoze, aspaldiko garaiak batzuontzako oso gogoangarri egingo jatzuez, eta gazteagoek ezagutzeko aukera izango dabe.

MARTXOAREN 8a

Page 7: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Haratuzte sasoian gagozenez, hor daukazue sasoiko errezeta bat, Herriko Tabernako Mª Angelesek emonda. Saiatzen bazarie, zeueri be baietz gozo-gozo urten.

TOSTADAK

Osagaiak:-Litro 1 esne-4 koilarakada urun-Maizena koilarakada 1-6 koilarakada azukera-2 Arraultza -Kanela zotza

Zelan egin:Lapiko baten kanela zotzagaz esnea berotzen ipini irikin arte. Aparte baso bete esne beste ontzi baten jarri uruna, maizena, azukerie eta arrautzekaz nahastetako. Ondo nahastu eta gero lapikoan dagoen esnetara bota. Su bajuan jarri irikin arte. Sutan dagoen bitartean denbora guztian eragin, loditu arte.Erretilu batean urun apur bat zabaldu eta lapikoko krema bertara bota. Bertan itzi harik eta hotzitu arte. Hotzituta dagoenean laukietan ebagi. Laukiok urun eta arrautza irabiatutik pasatu eta ondoren zartaginean prijidu.Plater batera atara, gainetik azukerie eta kanela-hautsa nahastuta bota eta mahaira atarateko prest dagoz!

Martxoa

Martxotik aurrera: Domeketan 10:30, Pelota ikastaroa (Galarregi Gazte Asanblada)

Maestras de la República” dokumentala Gaztetxean

Ibilaldia Jaia

Kabelinatxe Eguna

Apirila

Sagardotegira irteera

Aste Santuko jolasak (Galarregi Gazte Asanblada)

Maiatza

Maiatzak 2,3,4,5 - Kinttopeko Zaldi probak

82223

GOGORATU!!!

516,17,18

Page 8: ZaZpi LeiZeta - Nabarniz · Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoa gartzelan hilik agertu zan otsailaren 5ean. Horrek samin handia eragin eban, Euskal Herrian gehiengoak konponbiderako

Esku pilota partiduak herriko frontoian

ZUBIKARAI - URIZAR / ETXEBARRIA - ESAIN

GOÑI II - MARTINEZ DE EULATE / AGIRRE - OTXANDORENA

NAGUSIAK

Ondoren

GAZTEAK

Bertsolariak

Triki-poteoa

Afaria herriko 3 jatetxeetanPrezioa: 15 €

19:30

21:30

Martxoaren 15etik 23ra Argazki erakusketa Udaletxeko sareran

Dantza talde ezberdinen dantza erakustaldiaKABELINATXE DANTZA TALDEA

ELAI-ALAI DANTZA TALDEA

LOREA DANTZA TALDEA

ARTIE DANTZA TALDEA

IBILALDIAIbilaldiari laguntzeko ekintzen artean, jai egun bat antolatu da Nabarnizen

17:30

12:00

Ondoren Triki-poteoa

KABELINATXE EGUNA

14:30 Errifen zozketa

Nabarnizko Gazte Asanbladakoen laguntzarekin umeentzako jolasak egongo dira

Telefonoa: 946255077E-maila: [email protected]

MARTXOAK 22

MARTXOAK 23