4
ZEIN DA PANAMAKO KANALAREN ETORKIZUNA? Betiri Juandaburre Panama aipagarri izan da azken egun hauetan EEBBen inbasio deitoragarria eta Noriega jeneralaren arazoa direla kausa. Herri honen etorkizunean gertaera hauek garrantzitsuak izanik ere, beste puntu batean egon daiteke Panamaren gakoa. Izan ere, Panamako kanalaren egoera kezkagarri bilakatzen ari bait da. Panamako kanalak izugarrizko garrantzia du munduko itsas garraioan. Hornos Lurmuturretik pasatzeak 8.000 itsas milia luzatzen du Iparrameriketako ekialdeko portuetatik mendebaldekoetarainoko bidaia eta 2.000 itsas milia Europatik Ekialde Urrunerako edo Ozeaniarako bidaia.

ZEIN DA PANAMAKO KANALAREN ETORKIZUNA? · 1 EEBBak Panamako barne-arazoetan zuzen-zuzenean eskua sartzea ez da gaur goizekoa beraz. P ANAMAKO kanala munduko nabigazio-puntu garrantzitsuene-takoa

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • ZEIN DA PANAMAKOKANALAREN

    ETORKIZUNA?Betiri Juandaburre

    Panama aipagarri izan da azken egun hauetan EEBBen inbasiodeitoragarria eta Noriega jeneralaren arazoa direla kausa. Herri

    honen etorkizunean gertaera hauek garrantzitsuak izanik ere, bestepuntu batean egon daiteke Panamaren gakoa. Izan ere, Panamako

    kanalaren egoera kezkagarri bilakatzen ari bait da.

    Panamako kanalak izugarrizko garrantzia du munduko itsas garraioan. Hornos Lurmuturretik pasatzeak 8.000 itsas milia luzatzen duIparrameriketako ekialdeko portuetatik mendebaldekoetarainoko bidaia eta 2.000 itsas milia Europatik Ekialde Urrunerako edo Ozeaniarakobidaia.

  • 1 EEBBak Panamako barne-arazoetan zuzen-zuzenean eskua sartzea ez da gaur goizekoa beraz.

    PANAMAKO kanalamunduko nabigazio-puntu garrantzitsuene-takoa da. Urtero 12 000untzi inguruk erabiltzen

    du Ozeano Barea eta AtlantiarOzeanoa lotzen dituen ubide hau.Horrexegatik, kanala Panamakoindustriarik inportanteena da:kanalaren bidesariak $350 milioi/urte ematen dizkio Panamari, hots,produktu nazional gordinaren %8.Alabaina kanalaren etorkizunaairean dago, lehorte eta deforesta-zioaren mamuak horizontean ikustendirelako. Lehorteen ondorioz, zen-bait alditan (1981 eta 1982.ean esa-terako) untzi haundienentzat itxi eginbehar izan da kanala. Panamarrentzatkanala egoera egokian mantentzea,hil ala biziko arazo bilakatu da.

    HISTORI APUR BAT

    Panamako kanalaren historianahikoa zaharra da eta jada XVI.mendean espainolek Panamakoistmoan kanal bat egitearen posibi-litateaz espekulatu zuten. Baina XIX.menderarte ez zen ideia serio etasakon planteatzen hasi. 1880.eanCompagnie Universelle du CanalInterocéanique izeneko enpresafrantsesak ekin zion lanari. Proiek-tuaren injinerua Ferdinand deLesseps, Suezeko kanala egin zueninjineru ospetsua, zen. Arazo teknikolarriek eta tropikoetako eguraldizakarrek bertan behera utzi zutenlehenengo saio hau. Izan ere, kon-painiak porrot egin zuen 1889.ean.

    Bigarren kapitulua EEBBaktartean sartu zirenean hasten da.Iparramerikarrek interes bereziazuten Panaman kanala egiteko, berenekialde eta mendebaldeko kostal-deen arteko itsas distantzia 8.000itsas milia laburtzen zelako. Horre-xegatik 1902. urtean Iparrameri-ketako kongresuak lege berezi batenbidez, Spooner-en Aktaz alegia,baimena eman zioten lehendakariari$40.000.000etan kanalaren eskubi-deak frantsesei erosteko. Dena den,

    Panamako kanalaren eskema.

    bazegoen akta horretan oso klausulagarrantzitsua: kolombiarrekin akor-dio egokia sinatu ahal izana. PanamaKolombiako zati zen garai hartan.Iparramerikarrek kolombiarrekintratu faboragarririk sinatzea lortu ezzutenez, Panaman matxinada eragineta suspertu eta Estatu berri batsorterazi zuten Ertamerikan. Hagidenez, Gobernu berriak ez zien ozto-porik jarri gringoen eskakizunei.1

    Kanalaren lanak 1904.eko udanhasi ziren eta eraikitzaileak fran-tziarrek erabaki ez zituzten puntu birierantzuna eman beharrean aurkituziren. Alde batetik, kanala lurra eba-kiz itsas mailan eraikitzea ala esklu-sen bidez maila-desberdintasunakgainditzea erabaki behar zuten. Bes-tetik, Txangres ibaia kontrolatzekozer egin ebatzi behar zuten. 1879.eanAdolphe Godin de Lépinay injinerufrantsesak proposatu eta Lesseps-ekbertan behera utzitako ebazpideaaukeratu zen John Stephens injineruiparramerikarraren gidaritzapean:esklusak erabili eta Txangres ibaiakontrolatzeko izugarrizko presa egin.Presa honen ondorioz munduko lakuartifizialik handiena, Gatun lakua,jaio zen.

    Kanala 1914.eko abuztuan zabal-du zen.

    ESTATUS JURIDIKOA

    Hasiera batean 1903.ean sinatu-tako Hay-Bunau-Varilla izenekotratatuak ezarri zuen kanalaren es-tatus juridikoa. Tratatu honen ara-bera EEBBek kanalaren bi aldetanPanama erdibitzen zuen 10 miliakozona eskuratu zuten, bertan su-biranotasun guztia zutelarik. Kana-leko Zona Panaman barruan koka-tutako kolonia modukoa da. Pana-marrei oso mingarri izan zaie arazohau beti.

    Harez gero, beste tratatu batzuknegoziatu ziren 1936 eta 1955.ean,baina 1977.a arte ez zen iritsi pana-marren gustoko trataturik. 1977.ekotratatu hau EEBBtako Carter lehen-dakariak eta Omar Torrijos Pana-mako lehendakariak sinatu zuten etaaurreko guztiak baliogabetu zituen.Tratatuaren arabera, Panamak su-biranotasun osoa du Kanaleko Zo-nan, baina EEBBei ematen dizkiekanala maneiatzeko, zaintzeko etaerabiltzeko eskubideak. Kanalarenardura Panama Canal Comission

  • izenekoak du eta aurretik zeudenPanama Canal Company eta CanalZone Goverment izenekoak desa-gertu egin ziren. Kanaleko Batzor-dearen lanak zaintzeko 5 iparrame-rikarrez eta 4 panamarrez osatutakotalde bat antolatu zen. Baina pana-marrentzat tratatuaren zatirik inpor-tanteena honakoa da: 2000. urteankanala panamarren eskuetara pasa-tuko dela, iparramerikarrek besterikagintzen ez badute bederen.

    Gainera, 1979.ean eranskin batjarri zitzaion tratatuari; Neutralitate-eranskina alegia. Honen arabera,EEBBek eta Panamak kanaletik pa-satzea ez zaiola inongo untziri ga-leraziko ziurtatzen dute.

    KANALAREN DISEINUA

    Irudian kanalaren itxura ederkiikusten da. Kanala Karibe itsasokoKolon hirian hasten da eta hegoekial-derantz doa 82 km urrunago dagoenOzeano Bareko Balboa herriraino.Untzi bat kanalaren mutur batetikbesteraino pasatzen denean 200

    milioi litro ur isurtzen dira ozeanoraesklusak irekitzean. Beraz kanalakizugarrizko ur-hornikuntza behar dumartxan aritzeko. Panamako klimatropikal hezeak asko laguntzen baduere, ura gordetzeko bi urtegi handidaude: Gatun lakua eta 1935.eaneraiki zen Alajuela lakua. Bestetik,untzien tamainak uzten badu, bi untzipasatzen dira aldi bakoitzean.

    Kanalean bederatzi zona edo zatibereizten dira.

    1- 11 kilometroko kanal dragatua:Bahia Limonetik Gatun eskluse-taraino.

    2- Gatun esklusak: untziak 26 m-kodesnibela gainditzen du Gatunlakuraino

    3- Gatun eta Alajuela (Madden)urtegiak.

    4- Gatun lakuan 36 km egiten dira.5- Kulebra luebakiak 12 kilometro

    ditu eta bi isurialdeak bereiztendituen mendilerroan zulatutadago. 150 metroko zabalera du.

    6- Pedro Migel esklusek 10 metrojaisten dute kanalaren maila.

    7- Miraflores lakuak kilometro t’er-diko luzera du.

    8- Miraflores esklusek 16 metrojaisten dute kanalaren maila.

    9- Azkenik itsas mailan dagoen 3km-ko kanala gelditzen da.

    Kanalaren esklusak grabitatezegiten dute lan Gatun, Alajuela etaMiraflores lakutan pilatzen den uraaprobetxatuz. Esklusak elkarren on-doan binaka eraikiak daude, aldi be-rean untziek bi norantzetan pasatze-rik izan dezaten. Esklusak bisagrazlotutako bi orriz osatuta daude etaesklusen paretetan dauden motoreekitxi eta irekitzen dituzte. Esklusa-ontzien tamaina hau da: 300 metrokoluzera, 30 metroko zabalera eta 12metroko sakonera.

    Bestalde, esklusen mekanismoaoso delikatua denez, untziak ez diraberen helizeen indarrez pasatzen (osotxikiak ez badira bederen); baizik etatren-makina batzuek atoian eramatendituzte.

    ETORKIZUNA: BELTZ?

    Deforestazioa munduak egunduen arazo larrienetakoa izanik, es-kualde tropikaletan batez ere, Pana-ma ez dago mehatxu horretatik kan-po. Tropikotako euri-oihanak zoluababesten du. Zuhaitzez estalitako lu-rzoruek belaki moduan jokatzendute, euria zurgatuz eta gero astiro–astiro isuriz. Baina arbolak botatzenbadira, ura azkar-azkar doa aldatze-tan behera urtegietaraino eta hauekezin diote ur-kantitate handi horrieutsi.

    Basoa zutik dagoenean, euriteanzurgatutako ura lehortean poliki-poliki askatzen du lurrak. Basoa botadenean aitzitik, horrelakorik ez dagertatzen eta idorraldian lurrak ez duurik askatu ahal izateko. Gainera,lurzorua landaretzaren babesik gabedagoenez, euriteen kausaz higaduraitzela pairatzen du. Urak lurzoruaurtegi eta kanaleraino garraiatzen du.

    Alajuela lakuan esaterako, urakeramandako sedimentuak oso azkarpilatzen ari dira. Laku honekPanamako kanalaren bidesaria tonako $1,72–koa da.

  • 1935.etik hona edukieraren %5 galdudu eta egun sedimentuen pilatze-abiadura azkar hazten ari da.

    Kanala bera ere sedimentuz be-tetzen ari da eta ondorioz mantenu–lanak, dragaketa kasu honetan, geroeta garestiago bilakatzen ari dira.

    Kanalaren inguruan deforestazioalarria da. Panamak bere basoen %70galdu du azken 30 urteetan. Lurgoldagarri libreen eskasia dago basoabotatzearen funtsean. Lurjabe handigutxi batzuen eskutan gelditu diraPanamako beterriko nekazal lurrikonenak. Laborari pobreak, gehienakalegia, goldatzeko lurrik gabe gelditudira. Hauetako nekazari batzukhiritara jo dute, baina beste batzuekbizirik irauteko nekazaritzari heldudiote. Basoa erre, bizpahiru urtezuzta edo ganadua hazi eta lurra erabattxirotu denean beste basosail bat erreeta hara joaten dira.

    Bestetik, 1947.ean lur-eskasiariaurre egiteko Panamako gobernuakkanalarekiko paralelo errepide batzabaldu zuen ordurarte birjina zenoihanean; kanaleko urtegien arroangainera. Errepidea irekitzeak, indus-tria batzuk bertaratu zituen eta gai-nera lursail asko nekazarien eskura

    Egungo zenbait itsasuntzi handiegi dira Panamako kanalaren esklusetan sartzeko. Horietakolehena Queen Mary transatlantikoa izan zen; 1934.ean erakitakoa. Orain 1.000tik gora dirahorrelako untziak. Horietako bat irudiko Queen Elisabeth II da, 315 m-ko luzera duelako.Hori dela eta, egungo kanalari paralelo lihoakion itsas mailako kanal berriaren proiektuaaztertua izan da.

    jarri zituen. Eskualde hartan popula-zioak oso azkar egin zuen gora; Pa-namako beste eskualdetan baino seibider azkarrago.

    Alabaina, arazoaren muina pobre-zia da. Panamar arruntek basoabotatzeari ekiten diote, lanbide horiepe laburrera kaltegarria izango delakontutan hartu gabe, beste bizibi-derik ez dutelako. Bestetik, Panamaeta EEBBen arteko gatazka aitzakia-tzat hartuz iparramerikarrek diru-la-guntzak erabat kendu dituzte, Pana-mako ekonomia kinka larrian ipiniz.

    Bestetik, Panamak basogintzarloan Hegoameriketako politika etalegeriarik zorrotzena du duela bi urte-tik hona. Baina arazo ekonomikoeklegeria hori aplikatu ahal izatea osozail bilakatu dute. Gainera basoa bo-tatzea debekatze hutsak ondoriok po-sitiboak ez eta negatiboak ekarri ohiditu, nekazariek kontserbazio-kan-painak beren bizitza arriskuan jartzenduten etsaitzat hartzen dituztelako.

    Basoak iraun dezan eta hartzenduen azalera zabal dadin nahi bada,subsistentzi nekazariei bizibide be-rria eskaini behar zaiela argi eta garbidago. Bestetik, nekazariei berenetorkizuna basoen irupenak bakarrikziurta dezakeela irakatsi behar zaie.Beraz, Panamako kanalaren etorki-zuna bi ardatz horiei lotu behar zaie:laborarientzako bizibide alternati-boei eta hezkuntz lan sakonari.

    Azken urteotan bi ardatz horieilotu zaie Panamako gobernuak zen-bait atzerriko Laguntz Agentzienlaguntzaz eginiko esfortzua, nahizeta iparramerikarren boikot ekono-mikoak lagundu ez. Politika honenondorioak eta emaitzak ikustekogoiz da oraindik, epe luzeko langin-tza delako, baina jorra daitekeen bi-derik egokiena hori dela erakutsidute munduko beste toki batzuetanegin diren esperientziek.

    Hala eta gutiz ere, egoera politi-koaren aldaketak zein ondorio izan-go du?

    PANAMAKO KANALAREN TRAFIKOA 1980.EAN

    HERRIA UNTZI-KOP. GARRAIATUTAKO-TONAK (x103)

    EEBB 1.906 30.736LIBERIA 1.814 33.693GREZIA 1.552 24.260PANAMA 1.228 10.714JAPONIA 1.133 10.465BRI. HAUNDIA 870 10.234SESB 544 1.990NORVEGIA 449 6.758DANIMARKA 328 3.385ALE. ERR. FE. 319 3.229

    BESTEAK 3.364 31.751