16
urumea bailarako egunkaria 2020-05-02 Larunbata 7.098 zk. www.kronika.eus Iker Salaberria: «garajean aritu naiz pixka bat, pilota gogorrekin, eskuak gehiegi ez biguntzeko» URUMEA KIROLAK 10-11 Gaurtik aurrera izango da aukera, kirola egin eta paseoak emate- ko; eta kirolari profesionalek ere, entrenamenduetara bueltatu ahal izango dute. Horretarako desiatzen dago Iker Salaberria Orbegozo esku pilotari goizuetarra. Garajean montatu duen gimnasioan aritu da orain arte, sasoiari eusten saiatzen. Urteurren tristeena Igoeratik zortzi urte bete direnean, Hernani Ohorezko B Mailara jaitsiko dela erabaki du Espainiako Federazioak. Argazkia: Oihane Sanz Langabezia gora eta kontratuak behera, bailaran URUMEA LANGABEZIA 2-3 Lurdes Huizi hil da, Doberako aurreneko langilea izan zena GOIZUETA HERIOTZA 4 Birusari aurre eginez 'sutan', 3D inpresorak URUMEA 3D INPRIMATZAILEAK 6-7 Zein merkatari eta ostalari ari dira zerbitzua ematen? URUMEA EROSKETEN GIDA 8-9 11 KORONABIRUSA - ATZOKO DATUAK 46 positibo berri 2.759 positibo guztira* 263 hildako 131 ospitalizatuta 194 positibo berri 6.337 positibo guztira 459 hildako 1.977 ospitalizatuta GIPUZKOAN NAFARROAN *Hernanin 47, Astigarragan 12 Sendatuak: EAE 11.380 Nafar. 2.185 Errenta aitorpena online egiteko, laguntza URUMEA ERRENTA AITORPENA 14-15

Zein merkatari Urteurren tristeenaArgazkia: Oihane Sanz Langabezia gora eta kontratuak behera, bailaran URUMEA LANGABEZIA 2-3 Lurdes Huizi hil da, Doberako aurreneko langilea izan

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • urumea bailarako egunkaria

    2020-05-02 Larunbata 7.098 zk. www.kronika.eus

    Iker Salaberria: «garajean aritu naiz pixka bat, pilota gogorrekin, eskuak gehiegi ez biguntzeko»

    URUMEAKIROLAK 10-11

    Gaurtik aurrera izango da aukera, kirola egin eta paseoak emate-ko; eta kirolari profesionalek ere, entrenamenduetara bueltatu ahal izango dute. Horretarako desiatzen dago Iker Salaberria Orbegozo esku pilotari goizuetarra. Garajean montatu duen gimnasioan aritu da orain arte, sasoiari eusten saiatzen.

    Urteurren tristeenaIgoeratik zortzi urte bete direnean, Hernani Ohorezko B Mailara jaitsiko dela erabaki du Espainiako Federazioak. Argazkia: Oihane Sanz

    Langabezia gora eta kontratuak behera, bailaran

    URUMEALANGABEZIA 2-3

    Lurdes Huizi hil da, Doberako aurreneko langilea izan zena

    GOIZUETAHERIOTZA 4

    Birusari aurre eginez 'sutan', 3D inpresorak

    URUMEA3D INPRIMATZAILEAK 6-7

    Zein merkatari eta ostalari ari dira zerbitzua ematen?

    URUMEAEROSKETEN GIDA 8-9

    11

    KORONABIRUSA - ATZOKO DATUAK

    46 positibo berri

    2.759 positibo guztira*

    263 hildako

    131 ospitalizatuta

    194 positibo berri

    6.337 positibo guztira

    459 hildako

    1.977 ospitalizatuta

    GIPUZKOAN NAFARROAN

    *Hernanin 47, Astigarragan 12 Sendatuak: EAE 11.380 Nafar. 2.185

    Errenta aitorpena online egiteko, laguntza

    URUMEAERRENTA AITORPENA 14-15

  • ASTEKO GAIA 2KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    PEFC ziurtagiria

    Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

    ww w. pefc.e s

    Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

    688 660 714

    Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

    Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

    Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda eta J. Zubitur.

    Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

    Eposta: [email protected]

    KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

    Argitaratzailea: Laguntzaileak:

    DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

    URUMEA LANGABEZIA

    Maiatzaren 1a izan zen atzo, eta aspaldiko gogorrena izan zen, Langileen Nazioarteko Eguna. Bereziki momentu zailak bizi ditu lan munduak une honetan, COVID-19 birusaren eraginak go-gor kolpatuta.

    Eta esparru guztietan beza-la, langabeziaren datuetan ere utzi du arrastoa, nahi baino haundiagoa, Koronabirusaren krisiak. Eta Urumea bailara ez da salbuespena izan, nabar-men egin baitu gora langabe kopuruak: 2020ko martxoan, 1.202 langabe izan dira Uru-mean, otsailean baino 112 gehia-go (1.090 izan ziren), eta 2019ko martxoan baino 66 gehia-go (1.136). Hernanin nabaritu da langabezia tasaren igoera gehien: 923 izan dira martxoan, otsailean baino 91 gehiago (832); iazko martxoan 859 ziren.

    Nabarmenagoa da eragina, kontratu berrien kopuruan. 728 kontratu berri jaso dituzte Uru-mea bailarako herritarrek mar-txoan, otsailean baino 402 gu-txiago (1.130 ziren orduan), eta iazko martxoan baino 401 gu-txiago (1.129). Kontratu berrietan sartzen dira, lortutako behin behineko zein behin betiko kon-

    tratuak, eta baita behin behi-nekoa zeukatenak behin betiko izatera pasa diren kasuak ere.

    Langabeziaren igoera oro-korra izan da Hego Euskal He-rrian, Koronabirusaren eragi-nez, otsailetik martxora: 14.364 langabe gehiago, 165.578 guztira. Euskal Autonomia Erkidegoan, %9,36 egin zuen gora langabe-ziak, eta 10.261 langabe gehiago izan ziren; 128.213 guztira. Gi-puzkoan, zehazki, %9,9koa izan zen igoera, eta 3.072 langabe gehiago izan ziren.

    Nafarroan, Gipuzkoakoaren oso antzekoa izan zen igoera,

    portzentajetan eta kopurutan: %9,98 igo zen langabezia, eta 3.390 langabe gehiago izan ziren martxoan, otsailarekin aldera-tuta. Hori horrela, 37.365 langa-be zeuden Nafarroan.

    Koronabirusak eragin zuze-na izan du langabeziaren datue-tan, erakundeek nabarmendu dutenez. Borja Belandiak, Lanbi-deko zuzendari nagusiak, adie-razi zuen langabeziak martxoan izandako gorakada, «nagusiki» gertatu dela «Koronabirusaren krisiaren ondorioz jarduera eten duten enpresetan aldi baterako kontratuak berritu ez direlako».

    Eta nabarmendu zuen, «joera positiboa» zela martxoaren 12ra arte, «pandemiak eragindako langabeak erregistroan agertzen hasi ziren arte». Eta azaldu zuen, horregatik ez balitz, EAEn «2.000 langabe gutxiago» izango zirela martxoan, otsailean baino.

    Bere aldetik, Mari Carmen Maeztuk, Nafarroako Eskubide Sozialetako kontseilariak, na-barmendu zuen «2008ko krisi ekonomikoan baino azkarra-goa» izaten ari dela lanpostuen galera, oraingoan. Horregatik, «erabaki garrantzitsuak» hartu, eta «Enplegu Plana egoera berri-

    ra bideratu» beharko dutela ai-tortu zuen.

    Kontratu berrietan jaitsiera haundia, Aranon eta GoizuetanArano eta Goizueta bezalako herri txikietan, ez dira hain na-barmenak izaten gorabeherak, langabeziari dagokionez, herri haundiagoen aldean; Astigarra-ga eta Hernaniren aldean, adibi-dez. Eta hala gertatu da azkene-ko hilabeteotan ere.

    Aranon, langabe bakarraren eta biren artean egin du dantza azkeneko urte erdian, eta otsai-leko bakarra bi izatera pasa da

    Zailtasunak eta ziurgabetasuna testuinguru, aspaldiko Langileen Egun gogorrenarentzatLan munduak aspaldi bizi duen momenturik zailenean iritsi zen atzo Langileen Nazioarteko Eguna. Martxoko langabe eta kontratu berrien datuek erakusten dute Koronabirusaren eragina, eta litekeena da nabarmen haundiagoa izatea, egun hauetan emango dituzten apirileko datuetan.

  • ASTEKO GAIA3 KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    martxoan. Joan den urteko ur-tarriletik martxora, dena den, hiru ziren langabeak.

    Goizuetan, berriz, gorako joera bat erakutsi du langabe-ziak, azkeneko sei hilabeteotan; eta baliorik haundiena izan du martxoan: 16 langabe izan dira, urtarrilean eta otsailean baino bat gehiago. Abenduan 14 ziren, azaroan 15, eta urrian 12. Ara-non bezala, 2019ko aurreneko hilabeteotan baino hobeak dira datuak, hala ere: 23 langabe izan ziren martxoan, 22 otsai-lean, eta 24 urtarrilean.

    Baina langabezian gorabehe-ra haundirik ez den arren, kon-tratu berrien kopuruak erakus-ten du osasun alarma egoerak bi herriotan izan duen eragina. Aranoarrek 10 kontratu berri izan zituzten urtarrilean, eta 9 otsailean, baina beherakada izan du kopuruak martxoan: 4 besterik ez dira izan. Urte erdia hartzen badugu erreferentzia, dena den, horrelako gorabehera gehiago ere izan dira: urrian 12 kontratu berri izan baziren, 7ra jaitsi zen azaroan, eta 2 besterik ez ziren izan abenduan. Behin behinekoak izan dira kontratu berri guztiak Aranon, sei hila-bete horietan.

    Goizuetarren artean, aldiz, martxoan izan da kontratu be-rrien kopururik bajuena, alde nabarmenarekin: otsaileko 27etatik, 8ra jaitsi da martxoan. Urtarrilean 26 izan ziren, aben-duan 20, azaroan 25, eta urrian 36. Goizuetako kasuan ere, behin behinekoak izaten dira kontratu berriak, eta gehienak, emakumezkoetan: bostetik lau, gutxi gorabehera, azkeneko hi-

    labeteotan. Eta beraz, behera-kada nabarmenena ere, ema-kumezkoetan izan da: otsailean 22 kontratu berri izatetik, 5era jaitsi da martxoan.

    Aurtengo datuek, kontras-tea egiten dute Goizuetan, iaz-koekin: 2019ko urtarrilean 10 kontratu berri izan baziren, eta otsailean 11, martxoan 19ra igo zen kopurua.

    19 langabe gehiago martxoan, AstigarraganBietan baino adierazgarriagoak izan dira langabezia datuak, Astigarragan. Urriko kopuru al-tuaren ondoren (263 langabe), behera egin eta 240 langaberen bueltan ezarri zen, hurrengo hilabeteotan: 240 azaroan, 250 abenduan, 241 urtarrilean eta 242 otsailean. Baina osasun

    alarma egoeraren eraginez, ko-puruak gora egin du berriro, eta 261 langabe izan dira martxoan, otsailean baino 19 gehiago.

    Edonola ere, Arano eta Goi-zuetaren kasuan bezala, kontra-tu berrietan da nabarmenagoa eragina: %40 baino gehiago egin du behera, kopuruak. Zehazki, 376 kontratu berri izan ziren otsailean, eta 222 martxoan. Kopuru hori kaxkarragoa da ur-tarrilekoa baino (291 izan ziren), eta nabarmen okerragoa, 2019ko

    azkeneko hiru hilabeteen al-dean: 490 kontratu berri urrian, 335 azaroan eta 344 abenduan. Eta joan den urteko martxoare-kin alderatuz gero, 205 kontratu berri gehiago jaso zituzten asti-gartarrek (427 guztira).

    Astigarragan ere, behin behi-nekoak izaten dira kontratu be-rri gehienak, %90 inguru. Eta sexuaren arabera parekotasun gehiago badago ere, ohikoan emakumeek izaten dituzte behin behineko kontratu berri gehiago. Otsailetik martxorako aldea, or-dea, nabarmen gehiago nabaritu dute haiek: otsailean 204 emaku-mek eta 145 gizonek jaso zituzten behin behineko kontratu berriak, eta martxoan, berriz, 90 emaku-mek eta 109 gizonek.

    Sektoreari dagokionez, be-rriz, kontratu berri gehien izaten dituzten bietan izan da jaitsiera haundiena: zerbitzuetan, 278tik 162ra jaitsi da otsailetik martxo-ra; eta industrian, 76tik 35era.

    Ia 100 hernaniar gehiago, langabezianBaina kopurutan kolperik haun-diena, biztanle gehiago izanda, Hernanik jaso du martxoan. Ia 100 hernaniar gehiago zeuden langabezian martxoan, otsaila-rekin alderatuta: 832 ziren otsai-lean, eta 923 martxoan. Aurreko hilabeteotan ere ez da halako kopuru alturik ageri: urrian 833 langabe ziren, azaroan 805, abenduan 822, eta urtarrilean 837. Martxoko gorakada, bere-ziki nabaritu da zerbitzuen sek-torean: 550 langabe ziren otsai-lean, zerbitzuetan aritutakoen artean; eta aldiz, 632 martxoan; 82 gehiago, beraz.

    Emakumezkoak dira langa-be gehienak Hernanin, 923 ho-rietatik 515; eta horietatik 260, 45 urtetik gorakoak. Edonola ere, emakumezko zein gizonez-koetan, eta adin tarte guztietan izan du antzeko gorakada lan-gabeziak, martxoan.

    Kontratu berrien kopuruak

    konfirmatzen ditu, martxoko datu txarrak. 755 kontratu berri izan baziren urtarrilean, eta 718 otsailean, beherakada haundia izan du martxoak, 494 kontra-tu berrirekin. Joan den urteko martxoan, 675 izan ziren kon-tratu berriak.

    Astigarragan bezala, pare-kotasuna dago sexuaren arabe-ra, baina Hernaniren kasuan, normalean gizonezkoak dira kontratu berri gehixeago iza-ten dituztenak. Gehienak behin behienkoak dira, baina ez dira gutxi, behin betiko kontratuak lortu dituztenak ere: urtarri-lean, 70 gizonek eta 55 emaku-mek; eta otsailean, 68 gizonek eta 48 emakumek. Martxoan egin du behera kopuru horrek: behin betiko 43 kontratu be-rri lortu dituzte gizonek, eta 25 emakumeek.

    Baina behin behinekoak dira kontratu berri gehienak herna-niarren artean ere, eta behera-kada haundiena, horietan izan da: urtarrilean 323 emakumeek eta 307 gizonek; otsailean 295 emakumeek eta 307 gizonek; eta

    martxoan 211 emakumeek eta 215 gizonek. Astigarragan beza-la, zerbitzuetan izan da behe-rakada haundiena, otsaileko 473 kontratu berrietatik, mar-txoko 332etara. Eta beherakada haundia izan da industrian ere, 220tik 130era.

    Apirileko datuetan, eragina nabarmenagoa?Egun hauetan emango dituzte aditzera, apirileko datuak. Eta horiek erakutsiko dute, nolakoa izan den joera, Koronabirusa-ren krisi bete-betean. Litekeena da, langabeziaren gorakada eta kontratu berrien beherakada nabarmenagoak izatea, mar-txoan baino; are gehiago, Lan-bidetik dioten bezala, martxoko aurreneko hamabostaldiko da-tuak onak baziren, eta hilabete erdian hainbeste okertzea era-gin bazuen Koronabirusak.

    Hilabete erdikoa beharrean, hilabete osoko zama izango dute apirileko datuek. Eta gaine-ra, martxoaren 30etik apirila-ren 14ra arte, etenda egon ziren enpresak, lehentasunezkoak ez

    diren jardueretan, Espainiako Gobernuak hala aginduta.

    Datuek «enplegu prekarioaren ezegonkortasuna agerian», sindikatuen araberaMartxoko langabezia datuen aurrean, kezkatuta eta kritiko azaldu ziren LAB eta ELA sin-dikatuak. LABek adierazi zuen, «igoera oso garrantzitsua» izan dela Hego Euskal Herri osoan, eta kopuru horiei gehitu behar zaizkiela Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedienteak (ERTE direlakoak) jaso dituzten lan-gileak: «datu hauek garbi era-kusten duten, azken hilabete eta urteotan sortu den enplegua prekarioa izan dela, eta horren ezegonkortasuna».

    ELAk, berriz, adierazi zuen langabeziaren igoera izan dela, hein batean, «Koronabirusaren aurrean enplegua defendatzeko neurriak hartu ez direlako, edo berandu hartu direlako». Eta dio, «enplegua babestuko duten ber-meak» ezarri behar direla, eta «kaltetutako langileak babeste-ko neurri sozialak» hartu.

    Langabeziaren igoeran baino gehiago, kontratu berrien beherakadan nabaritu da krisiaren eragina.

    Urumea bailaran 112 langabe gehiago izan ziren martxoan, eta 402 kontratu berri gutxiago jaso zituzten.

    “Eredu Duala pertsona bezala hazteko eta denbora ondo kudeatzeko oso baliagarria egin zait”

    Oihane Blasco (21 urte, Hernani) Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza -myGade graduko 3.maila burutzen ari da Mondragon Unibertsitateak Irunen duen campusean.

    OIHANE BLASCO

    Non egin dituzu orain arteko ikas-ketak?, baduzu zaletasunik? Lehen Hezkuntza Hernaniko Urumea ikastolan egin nuen. DBH eta Batxilergoa, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan. Txiki-txikitatik gustatu zaiz kit hizkuntzak; urte askotan ze har frantseseko eta inge-leseko kla se ak jaso ditut. Bestalde, gimna sia erritmikoa ere txiki-txiki-tatik edu ki dudan zaletasun bat da. Gaur egun nire hobby handieneta-ko bat bidaiatzea da.

    Zergatik aukeratu zenuen myGA-DE gradua? Eta zergatik Mondra-gon Unibertsitatea? Batxilergoko lehenengo mailan nire etorkizunerako nahi nuena argiago ikusten hasi nintzen. Aukerak begiratzen ari nintzela, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko irakasle bat ikastolara etorri zitzaigun. Interesatua zegoen bakarra nintzenez, bakarkako el-karrizketa eduki nuen irakasle hare-kin. Gertutasun hark eta modalitate dualak konbentzitu ninduten.

    Nola baloratuko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Batez ere, ezagututako jendea eta atzerrian bizitako esperientzia azpimarratu nahiko nituzke.

    Nola definituko zenuke Enpre-sagintza Fakultatean jasotzen duzun ikasteko metodologia? Metodologia duala izan zen MU aukeratzeko arrazoi nagusieneta-ko bat. Aukera paregabea iruditu zitzaidan ikasten ari nintzen bitar-tean lan egin ahal izatea. Orain, graduko hirugarren urtean esan dezaket batzuetan gogorra den arren, esfortzu orok bere fruituak ematen dituela.

    Lanean ari zara ikasten duzuen bitartean, Dual ereduan. Non ari zara jardunean eta zer lan mota egiten duzun? 2018ko otsailetik Donostiako ATE Asesores de Gestión enpresan ari naiz lanean. Bertan gehienbat kon-tabilitateko eta administraritzako lanak egiten ditut.

    Zer nolako ekarpena egiten dizu eredu dualak? ATE-k dituen bezero mota ezberdi-nei esker, errealitatearen ikuspegi zabalago bat ezagutu ahal izan dut. Bestalde, lan mundua ezagutzen hasteko, pertsona bezala hazteko eta nire denbora ahalik eta hobe-ren gestionatu eta aprobetxatzeko oso baliagarria egin zait.

    Atzerriko esperientziarik izan duzu edo izango duzu? Ni lehengo irailetik azarora egon naiz Queretaron (Mexiko) eta espe-rientzia aberasgarria izan da, batez ere bertan ezagututako kultura, jende eta leku ikusgarriengatik.

    Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak? Dena ondo joanez gero, datorren urtean bukatuko dut gradua eta badakit ikasten jarraitu nahi dudala; ahal izanez gero, orain arte bezala lana egiten dudan bitartean.

  • URUMEA 4KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    HERNANI BABESTUTAKO EDUKIA

    Oso ohikoa da etxean gurekin dauzkagun txakurretan, ile asko botatzea. Hori gertatzeko arrazoiak askotarikoak izan daitezke, baina eragina dauka, bereziki, txakurren muda naturalaren prozesua urta-roen klimatologiak markatzen duela, eta mekanismo hori aldatzen dela gure etxeko kon-fortean bizitzeagatik. Horrek sortzen ditu muga patologiko batzuk, eragiten dutenak txa-kurrak maiztasun gehiagore-kin botatzea ilea.

    Elikadura funtsezkoa da.

    Ziurtatu behar dugu txakurra-ren dietak azido graso poliin-saturatuak dauzkala, Omega bezalakoak. Beharrezkoa bada, osatu dezakegu, adibi-dez, izokin olioa, edota biotina eta zinka daukaten bestelako osagarri nutrizionalekin. Egu-nero txakurraren ilea orrazte-ko ohitura hartzeak ere asko erraztuko dizkigu gauzak, bai-na Canexioneko ileapaindegi-

    tik pasatzea oso komenigarria da kasu hauetan, gure zerbi-tzuak orrazketa oso sakona eta luzea egiten baitu aurrena, eta ile mota bakoitzarentzako xanpu egokienarekin baina-tzen ditugu ondoren, hildako ile guztia ezabatzea lortzeko. Horren ondoren, nabarituko duzu txakurrak ez duela ilerik botatzen etxean, hainbat astetan.

    Edozein kasutan, arazo hau baldin badaukazu, ez izan zalantzarik gurekin harrema-netan jartzeko, edo zuzenean bisitatzera etortzeko. Modu indibidulean aztertuko dugu zure kasua, eta behar duzun konponbidea emango dizugu.

    Zure zain gaude Canexio-nen.

    ADITUAK ESANA

    Zure txakurrak ile asko botatzen du etxean?

    AlbertoFernandez

    URUMEA NEKAZARITZA

    Estatu osoko 700 erakundek baino gehiagok Gobernuari eta inplikatutako ministerioei (Ne-kazaritza, Arrantza eta Elika-dura, Kontsumoa eta Osasuna) neurriak hartzeko eskatzen ja-rraitzen dute. COVID-19 krisiak eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenean eta agroekologiaren esparruan izan duen eraginari erantzun egokia, koordinatua eta presazkoa ema-teko eskatzen dute. Eta sareen bidez #SOSNekazariak kanpai-naren zabaltzean laguntza ere eskatzen dute.

    Hurbileko merkatu ez-se-dentarioak itxi egin dira, oro har, COVID-19ren pandemiari aurre egiteko alarma-egoerak eraginda. Martxoaren 30ean, ehun bat erakundek (besteak beste, estatu mailako zenbait plataforma) zortzi proposame-neko gutun bat bidali zioten Ne-kazaritza, Arrantza eta Elikadu-ra Ministerioari, eskala txikiko elikagai-ekoizpena eta agroe-kologia babesteko. Astebete ge-roago, eskaera bera Kontsumo Ministeriora eta Osasun Minis-teriora ere bidali zen, Nekazari-tzak erantzuna eman baitzion aurkeztutako eskaerak Osasun eskumenekoak zirela alegatuz.

    «Nahiz eta eskariak lortzen laguntzeko prest daudela esan gaur arte ez da emaitzarik izan»Birbidaltze-ekintza horren on-dorioz, bi ministerioen eran-tzuna izan zuten. Alde batetik, Osasun Sailak erantzun zuen eskaerak Industria, Merkata-ritza eta Turismo Ministeriora bidali zituela esanez merkatu ez sedentarioak organo horren es-kumenekoak zirela, eta, beste-tik, «Kontsumo Sailak joan den apirilaren 17an (ostirala) egin zen bilera batera dei egin zigun. Bilera horretan, gure eskariak

    lortzen laguntzeko prest zeude-la erakutsi zuten, baina, hala ere, gaur arte ez da emaitzarik izan».

    Gizarte zibilean, ordea, eran-tzuna oso bestelakoa izan da. Nekazaritza Ministerioari bi-dalitako gutuna 700 erakundek sinatu dute dagoeneko, eta be-ren lurraldeetatik hainbat kan-paina eta eskaera egin dituzten kolektiboak mobilizatu ditu; horietako batzuek merkatu ez egonkorrak baimendu dituzte (Bartzelona, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Valentzia).

    Neurri ekonomiko eta fiskalekin laguntzen eskaeraGobernu zentralaren erantzun argirik ez dagoenez, beste gi-zarte-dei bat egiten dugu neka-zaritza txikiaren alde, eta alar-ma-egoeratik eratorritako arazo guztiei irtenbide zehatzak eska-tzeko eta produktu osasungarri, elikagarri, jasangarri eta toxi-korik gabeetan oinarritutako elikadura-eskubidea betetzeko.

    Hala, azpimarratu nahi dute funtsezkoa dela: «Krisi honek nekazari-ekonomietan eragiten ari den inpaktu ekonomiko ika-ragarriari erantzuna ematea eta arintzea, neurri ekonomiko eta fiskalekin».

    «Administrazioek tokiko ekoizpenen alde egitea, ospita-leak, adinekoen zentroak, gizar-te-jantokiak, eskola-jantokiak edo elikagai-bankuak hornitze-ko janarien erosketa publikoan»

    «Eskala txikiko ekoizpena eta autohornikuntzako guneak gure erkidegoentzat funtsez-koak/esentzialak direla onar-tzea»

    «Administrazioen arteko koordinazioa lortzea (ministerio artekoak, autonomia artekoak eta tokikoak), neurriak har-tzean nahasmendurik, sakaba-naturik eta eraginkortasunik gabe ez eragiteko».

    Funtsezkotzat jotzen dute agroekologia eta elikadura bu-rujabetza izatea trantsizio eko-sozialeko agertokiaren alde, orain inoiz baino gehiago. Era-kunde sinatzaileek hiritar eta kolektibo guztiei eskatzen diete sare bidezko zabalkunde haun-diarekin bat egin dezatela, #SOSCampesinado #SOSNekaza-riak #SOSCampesiñado #SOSPa-gesia entzun dadila.

    Eskala txikiko nekazaritzak erantzunen zain jarraitzen duEstatu osoko 700 erakundek baino gehiagok Gobernuari eta inplikatutako ministerioei neurriak hartzeko eskatzen jarraitzen dute.

    GOIZUETA HERIOTZA

    Lurdes Huizi, Dobera Euskara El-karteko lehendabiziko teknika-ria izan zena, hil zen atzo min-biziaren eraginez 61 urterekin. Euskalgintzari lotua egon zen beti eta azken hamasei urteak Berria egunkarian eman zituen lanean, edizio buru hasieran eta zierrean ondoren.

    Doberako lehen langilea izan zen 1993an eta aurreneko egi-tasmoak bere esku geratu ziren gogoratzen dute orduko zuzen-daritzan parte ziren Joanmari Larrarte eta ondoren Kronika-ko lehendakari izan zen Xabier Etxeberriak. «Kirolean gazteen-gan eragiteko programak landu zituen» eta bulegoko arduradu-na ere bazen urte guzti horietan.

    Berak eramaten zituen egi-tasmoak, dirulaguntzen gaia eta instituzio desberdinekin bi-lerak eta harremanak.

    Kronikaren jaiotzarekin ba-tera utzi zuen Dobera Euskara Elkartea eta 2003an hasi zen la-nean Berria egunkarian.

    AEK-n lanean hasi zuen euskalgintzako ibilbidea 80garren hamarkadanGarikoitz Goikoetxeak, Berriako lankideak, atzo argitaratu beza-la. «Aurretik euskalduntze-alfa-betatzean hasi zuen Huizik eus-kalgintzako ibilbidea 80garren hamarkadan: AEKn, euskera irakasle, Hernanin. Izan ere, nahiz eta goizuetarra zen, Her-nani zuen bigarren herria. AEKn bertan, urte batzuk Donostian egin zituen, bulegoan, material arduradun, eta Hernanira itzuli zen gero: euskaltegiko irakasle aritu zen, eta eskualdeko ardu-radun izan zen garai hartan. Euskalduntze-alfabetatzea utzi-ta, kultura arloan jardun zen urte batzuetan, 1990eko hama-rraldi hasieran: Bitarte enpre-san aritu zen, liburu banaketa-

    ren esparruan, komertzial gisa lanean. Hernaniko euskalgin-tzan jarraitu zuen urte haietan, hala ere».

    Goizuetako suhiltzaileetan boluntarioEz da ahaztu behar Goizuetako suhiltzaileen parte zela bolunta-rio bezala. Fernando Goyak atzo azpimarratu zuen suhiltzaileen boluntario taldeko kide zela. An-bulantzian larrialdetan gaixoak eramaten zituen eta atzo bertan Goizuetan gogoratu zuten.

    Arratsaldeko 20:00etan Goi-zuetako suhiltzaileak plazan elkartu ziren azken agurra es-kaintzeko beraien lankideari. Gainera etxeetako balkoietatik ere Lurdes Huizi gogoratu zuten. «Goizuetan bizi zen eta egunero joaten zen Andoainera lanera» adierazi zion Kronikari Fernan-do Goyak.

    Larrialdetik haratago ere aritzen zen Huizi. «Beti prest izaten zen bakarrik bizi dire-nei laguntzeko, ospitalera joan behar zutenean eramateko. Bo-rondate haundia zuen eta herri-tarrei asko laguntzen zien».

    Lurdes Huizi hil da, Dobera Euskara Elkarteko aurreneko langileaGoizuetarra zen eta euskalgintzari lotuta egon zen beti. Azken hamasei urteak Berria egunkarian egin zituen lanean.

  • URUMEA5 KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    ASTIGARRAGA UDALA

    Asteartean egin zuen apirileko Plenoa Astigarragako Udalak, telematikoki oraingoan ere; eta hainbat gairen inguruko eraba-kiak hartu eta azalpenak eman zituzten bertan.

    Hasteko, aho batez eraba-ki zuten erreklamazioa egitea Donostiako Udalari, Elio-enea eta Larraburu inguruko lursai-lak desjabetu zirenean eskuratu zuen dirua emateko. Kontua da, 1987an Astigarraga udalerri bila-katu zenean, Donostiako Udalak ez zizkiola lursail horiek eman Astigarragari, eta auzitegietara eraman zuten gaia: lurrak As-

    tigarragako Udalarenak zirela ezarri zuen epaiak, eta joan den urtearen bukaeran inskribatu zi-ren horrela. Baina bitarte horre-tan, lur horien zati bat desjabetu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, errepidea eraikitzeko; eta guztira 518.956 euro, Donostiako Udalari ordaindu zizkion.

    Kopuru hori eta dagozkion in-teresak dira, orain, Astigarragako Udalak Donostiakoari errekla-matuko dizkionak.

    Ondoren, aho batez onartu zuten, baita ere, 2020-2021 ikas-turterako kiroldegiko ikastaroen tasak eguneratzea, urtero beza-la. Orain aztertzen ari direna da, ikastaroen aforoa mantendu edo

    egokituko duten.

    Gipuzkoako Senideak elkartearen mozioa, onartuta; EAJ-PNVrena ezBi mozio ere landu zituzten as-tearteko Plenoan. Aurrenekoa, Gipuzkoako Senideak elkarteak aurkeztu zuen, adinekoen arre-taren inguruan, gai horri lehen-tasuna ematea eskatuz, irizpide politikoen gainetik. EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen, eta abstenitu egin ziren EAJ-PNV eta PSE-EE. Eta bigarren mozioa EAJ--PNVk aurkeztu zuen, Gipuzkoan adinekoentzako eguneko zentro eta egoitzetan sortu diren lan--gatazken inguruan. Hori ez zen

    onartu, kontra bozkatu baitzuen EH Bilduk.

    Bi mozioak irakurgai daude www.kronika.eus web orrian, al-biste honekin batera.

    Kultur etxe berria hornitzeko kontratua, esleitutaPlenoan bertan, bi kontratazio espediente onartu eta martxan jartzea erabaki zuen Udalak: Gaz-telekuko zerbitzuarena, eta ar-gindarraren hornidurarena.

    Eta beste bi kontratu, esleitu egin ditu: Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko kon-tratua; eta kultur etxe berriko ikusentzunezko ekipamendua hornitzeko kontratua. Horren ba-rruan sartzen dira eszenako ma-kineria eta jantziak, argiztapen ekipoa, eta soinu ekipoa.

    Horrekin batera, Udalak jaki-

    narazi du uztailean egingo dutela trasladoa, egungo kultur etxetik berrira. Baina udazkenera atzera-tu dute inaugurazioa, irailera edo urrira. Egoeraren arabera eraba-kiko dute, noiz eta nola egin hori. Edozein kasutan, irailean ireki nahi dute, Erribera kultur etxea.

    DBHren lursaila hiritartzeko lanak, aurreraUdalak jakinarazi du, bestalde, aurrera jarraitzen dutela, DBH eraikitzeko lursaila hiritartze-ko lanek. Horrela, erosteko falta zitzaion azkeneko zatia erostea adostu du lurjabeekin. Eta beste-tik, onartu du goi-tentsioko sarea eta udal azpiegiturak lurpera-tzeko proiektua, hiritartze lanen barruan egin beharrekoa. Xabier Urdangarin alkateak azaldu du, «ondo» dijoazela lanak.

    Udazkenera atzeratuko da kultur etxearen inaugurazioaIrailean irekitzea espero du Udalak. Bestalde, Koronabirusaren eraginari aurre egiteko plana prestatzen ari da, eta laster aurkeztuko du.

    EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    LURDES HUIZI PERURENA

    Hernanin, 2020ko maiatzaren 2an

    Mila esker Lurdes, emandako guztiagatik.

    LURDES HUIZI PERURENA

    GOIZUETAKO SUHILTZAILEAKGoizuetan, 2020ko maiatzaren 2an

    Ze berri txar ta tristea jasoa dugun tamalezNahi ez genuen unea iritsi da zoritxarrezTaldekide bat joatea ezin da ulertu errez

    Nahiz ta zuk nahiko zenuken guk hau hartzera umorezEuskaltzalea izatez suhiltzailetan bolondres

    Beti muxutruk laguntzen bueltan ezer jaso nahi ez!Bihotz ona erakutsiz goiz, arratsalde ta gauez

    Mila esker denagatikAgur eta ohore Lurdes

    Gimnasia Mañe y Flaquerren, gaurHERNANI GIMNASIA

    Mañe y Flaquer auzoan Javi Zarallo, duela bi larunbatetik, balkoietan ariketa fisikoko klaseak ematen ari da eguer-diko 12:00etan hasita eta gaur hirugarren klasea emango du. Ordubete inguru irauten du eta hogeiren bat bizilagunek jarrai-tzen dute.

    Asteartean egingo da odol ematea HERNANI ODOL EMATEA

    Koronabirusak eragindako ego e ra honen aurrean, odola emateko deia luzatu nahi izan dute odol emaile elkartetik, eta astearterako jarri dute zita, maiatzaren 5ean, Goiz Eguz-kin. Txanda hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituz, 08:30etatik 14:00etara. Behin deituta, ordu zehatz bat eman-go dute, arratsaldeko 18:00eta-tik 20:30etara bitartean, odola ateratzera joateko, «aglomera-zioa sahiesteko asmotan».

    XXIV. URTEURRENA Jose Ignacio Astiazaran Usabiaga

    «Agustin»

    ETXEKOAKHernanin, 2020ko maiatzaren 2an

    Alaitasunaren iturritik edan genuen elkarrekin, oroimenean izango zara zu beti gurekin.

    Maite Zaitugu

    LURDES HUIZI PERURENAHerenegun, apirilak 30, hil zen, 61 urterekin

    Goizuetan bazan neska bat Orain joan zaigu, aio esan gabe, deitzen zitzaiona Lurdes. ai, penaz eta dolorez, Neska umila, euskaltzalea DOBERAN eginiko jarduna oso langilea, zinez, Ez zan alferrik izan ez, Hernanin ere urte batzutan urte zoragarri haiengatik lan egina gogo onez. eskerrik asko, bihotzez.

    DOBERAN ARITUTAKO LAGUNAK

    Hernanin, 2020ko maiatzaren 2an

    LURDES HUIZI PERURENA

    ARRANDEGI FAMILIAGoizuetan, 2020ko maiatzaren 2an

    Loreak ere ximeltzen dira negua ailegatzean zuri negua iritsi zaizu espero ez zenuenean.

    Nahiz ta gehiago ezin zaitugun eduki aldamenean toki goxo bat izango duzu beti gure bihotzean.

  • ASTEKO GAIA 6KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    «Erakutsi dugu, jostailutxoak bakarrik ez, oso gauza baliagarriak ere egin ditzakegula»Babes-pantailentzako biserak, eta maskarillak eusteko piezak egiten aritu dira Hernaniko eta Astigarragako hainbat 'maker', azken asteotan, «mediku eta erizainek ahalik eta modu seguruenean lan egin dezaten laguntzeko». Denbora librean aritu dira, beraien 3D inpresoretan, borondatez. Haietako bi dira Iurgi Los Arcos eta Victor Barahona.URUMEA 3D INPRIMAKETA

    Asko izan dira, bakoitza bere etxean, oihalezko maskarillak egiten aritu diren herritarrak, Urumea bailaran. Baina Koro-nabirusaren aurrean, maska-rillak ez ezik, bestelako piezak ere egin dituzte bailaran: ba-bes-pantailak eusteko biserak, eta maskarillak eusteko piezak egiten aritu dira, osasungintza-ko langileentzat, Astigarragako eta Hernaniko hainbat maker. Horrela izendatzen dituzte, bere kasa trasteatzen eta gauzak sortzen aritzen direnak, behar errealei erantzuteko. Eta kasu honetan, hiru dimentsiotako inpresorak erabiltzen dituzte. Horretan dabiltza, hain justu, Victor Barahona Astigarragan, eta Iurgi Los Arcos Hernanin.

    «CoronavirusMakers izene-ko komunitate baten parte gara, teknologiako adituen sare bat, martxoan estatu mailan sortu zena. Administratzaile talde bat daukagu, eta beraiek esaten di-gute zein den egoera eta zer in-primatu behar dugun, noiz hasi edo noiz eten produkzioa», azal-du du Los Arcosek. «Komunitate horretan, estatu mailan, dagoe-neko 500.000 pieza baino gehia-

    go egin ditugu», nabarmendu du Barahonak: «hemen bereziki ondo eta azkar antolatu gara».

    12.995 pieza Gipuzkoan, aste gutxitanEstatu mailakoa kudeatzeko, talde txikiagoak dauzkate, eta EAEn CovidEuskadi izenpean ari dira. EAEko datuak, covideuska-di.net web orrian dauzkate egu-neratuta: Gipuzkoan 12.995 egin dituzte, 143 lagunen artean, 179 inpresorekin. EAEn 54.687 egin dira dagoeneko, gehienak Biz-kaian, han bakarrik jarraitzen baitute martxan, beharra da-goelako: «Gipuzkoan produk-zioa eteteko esan ziguten, orain

    dela hiru aste, oraingoz gehiago behar ez zirelako. Batetik, mol-deak sortu zituztelako, fabrike-tan injekzio bidez egin ahal iza-teko bisera horiek; produkzioa azkarragoa da. Eta bestetik, or-durako ez zegoelako hasierako beharra».

    Printzipioz, osasungintza pu-blikora bideratutako talde bat da beraiena, eta taldeko arduradu-nak harremanetan daude, Osa-kidetzako arduradunekin. Haiek eskatutako diseinuak egiten dituzte, eta ideia berriak dauz-katenean, haiekin biltzen dira, proposamenak egiteko.

    Aisialdian lanean, mediku eta erizainei laguntzekoVictor Barahonak eta Iurgi Los Arcosek, bere aisialdian egiten dituzte piezak. Ingeniaria eta diseinatzaile mekanikoa da Los Arcos, eta bere lanean, piezen-tzako moldeak egiteko disei-nuak eta mekanizatua garatzen du ordenagailuz, Urnietako Mol-deberri enpresan; kalitate ardu-raduna ere bada. Betidanik izan du gustuko horretan aritzea, eta bere produkzio propioa egin eta saltseatzeko erosi zituen 3D inpresora montatzeko piezak, orain bi urte inguru. Hortaz, etxean aritu da pieza horiek egi-ten: «ni martxoaren 26an hasi nintzen, eta handik bi eguneta-ra enpresak ixtea agindu zute-nez, bi aste horiek aprobetxatu nituen, ahalik eta bisera gehien egiteko. Lankide batek komenta-tu zidan, bazegoela maker talde bat 3D inpresorekin lan horre-tan ari zena, eta laguntzea era-baki nuen, mediku eta erizainek ahalik eta modu seguruenean

    lan egin dezaten», azaldu du.CovidEuskadiren web orritik

    bertatik hartu zuen diseinua, Gipuzkoarako Osakidetzak es-katutakoa, eta bere inpresore-kin jarri ziren martxan. Pieza bakoitza egiteko beharrezko denbora, ordea, inpresoraren araberakoa dela azaldu du: «nire kasuan ordubete inguruko lana da bisera bakoitza egitea, eta de-nera 62 egin nituen, produkzioa eten aurretik».

    Barahonak, aldiz, lanbidea eta afizioa uztartzen ditu. Inge-niari industriala da, eta auto-nomo bezala aritzen da, 3D in-presioetan eta hardware libreko proiektuetan; eta dauzkan en-karguez gain, pieza berriak sor-tzen ditu aisialdian: «makerren artean, batzuek honetan egiten dugu lan, eta beste batzuek ai-sialdian egiten dute etxean. Baina guztiok egin dugu gure ekarpena. Nik martxoaren 12 edo 13an izan nuen honen berri Twitterren, mugitzen hasi ze-nean, eta tailerretik etxera era-man nituen lau inpresora txiki.

    120-130 bisera eta maskarillak eusteko 90 pieza inguru egin di-tut». Berak azaldu du, badagela jendea komunitatetik kanpo, di-seinu horiek hartu, piezak egin eta saltzen aritu dena: «batzuek merke saldu dituzte, baina beste batzuek oso garesti, eta hori ez zaigu gustatu».

    2009an deskubritu zituen Ba-rahonak 3D inpresorak, «orain-dik oso kontu berria zenean». Jarraipena egin zion, eta 2013an bere aurreneko inpresora mon-tatu zuen: «garai hartan, opari-tzen zizkiguten piezekin egiten genuen inpresora; burdindegian erositako torlojuekin eta abar, baina baita inpresora zeukan norbaitek egiten zizkizun pieze-kin, horiek ez baitziren saltzen. Zarauzko batek egin zizkidan piezak niri, berak bi hilabete lehenago montatu baitzuen in-presora. Eta inpresorako pieza-ren bat hautsiz gero, zerorrek egiten zenuen ordezkoa. Gerora hasi ziren kit osoa saltzen, eta orain, inpresora bera montatuta ere saltzen dute».

    Biseren ondoren, maskarillak eustekoakBeranduago hasi ziren, maska-rillak eusteko piezak egiten: «bi-seren produkzioa gelditu zenean ekin genion horri. Kontua da, maskarilla hainbeste denboran jantzita eramateak min ematen duela belarrietan, eta sare sozia-letan ikusi genituen buruaren atzealdean jarri eta maskarillak eusteko piezak bazirela. Taldeko administratzaileak Osakidetza-rekin bildu ziren, horrelakoak ere egiteko prest geundela adie-razteko eta diseinuaren ingu-

    Iurgi Los Arcos, bere 3D inpresorarekin eta egindako piezetako batzuekin. Tailerretik etxera horrelako lau inpresora eraman zituen Victor Barahonak, piezak egiteko.

    «CorovirusMakers izeneko komunitate baten parte gara, martxoan estatu mailan sortu zena. Dagoeneko 500.000 pieza baino gehiago egin ditugu, guztion artean»

    «Gipuzkoan produkzioa eteteko esan ziguten, fabriketan azkarrago egiteko moldeak sortu zituztelako, eta dagoeneko ez zegoelako hasierako beharra probintzian, biserak egiteko»

  • ASTEKO GAIA7 KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    ruan hitz egiteko».Pieza horiek, gainera, azka-

    rrago egin dituzte, txikiagoak direlako: «ordubetean 10 pieza egin ditzaket nirean. Horregatik, aurreneko entregan pieza asko eman genituenez, horrelako gehiago ere ez dira behar orain-goz», azaldu du Los Arcosek.

    Arnasgailuen piezak garatze-ko lanean ari dira orain, «bai-na osasun arloko arduradunek onartuko zain gaude».

    Egindako piezen entrega, DYAren eskuPieza sorta bat eginda dauka-tenean, Telegram bidez egiten dute eskaera, zerbitzu automati-ko batekin, horien bila pasa dai-tezen. DYA arduratzen da lan ho-rretaz: «guk desinfektatu egiten ditugu piezak, eta 15naka sartu poltsatan; eta poltsa horiek pol-tsa haundiagoetan, guanterik gabe manipulatu ahal izateko. DYAkoak etxera etortzen dira horien bila», azaldu du Los Ar-cosek. «Eskualdean sortutako guztia, Lasarte-Oriako lokal ba-tean biltzen du DYAk, eta bertan bukatzen dute muntaketa egi-ten, biserak eta babes-pantai-lak lotuz. PVC materialeko xafla garden bat da babes-pantaila hori, eta guk sortutako biserak, balio dute buruan finkatzeko», gaineratu du Barahonak: «eta behin prestatuta, eskatu duena-ri banatzen dizkiote. Eskaerak web orrian egin daitezke, for-mulario bat beteta».

    Beraien piezak egiteko, be-rriz, PLA izeneko materiala erabili dute, polimero biode-gradagarria: «landare jatorriko plastiko bat da, baldintza ba-tzuetan konpostatu daitekeena. Batzuk ABS edo PETG materialak erabiltzen ari dira, baina gehie-nek PLArekin egin ditugu», azal-du du Barahonak.

    Materiala, beraiek zeukate-na erabili zuten hasieran, baina bukatu zitzaien heinean, eman egin diete: «DYAk eman digu materiala, eta webgunean do-nazioak ere eskatu dira», dio Los Arcosek. Astigarragako Udalak ere egin du bat ekimen solida-rioarekin: 600 euroko ekarpena egin du, piezak sortzeko mate-riala erosiz.

    Ordenagailu bidez progra-matzen da inpresioa, eta mate-riala gehitzen zaio 3D inpreso-rari, piezak egiteko: «plastikoa urtu egiten du, eta behetik gora kapak osatzen doa, zuk eskatu diozun forma osatuz, hiru di-mentsiotan».

    Produkzioa etenda, gauza berriak martxanGipuzkoan biseren produkzioa eten dutenetik, ez dira geldirik egon makerrak. Los Arcosek, esaterako, lankide eta senideen-tzako egin ditu piezak: «nire en-

    presan maskarillak erabiltzen ditugu, eta proba egin nuen, maskarilla horiekin balio ote zuten Osakidetzarako egindako piezek. Konturatu nintzen ahu-legi geratzen zirela, eta erori egiten zirela. Horregatik, pixka bat aldatu, eta diseinu eta proba ezberdinak egiten hasi nintzen. Eta azkenekoarekin, gustura dabiltzala esan didate lanki-deek. Bestalde, aitarentzat ere egin ditut, elikagaien banatzai-lea baita. Eta hainbeste ordutan maskarilla erabiltzeak mindu egiten zizkion belarriak».

    Barahonak, berriz, proiek-tu berri bat dauka esku artean, CovidEuskadi taldeko beste zen-bait kiderekin: «joan den as-

    teburuan, Hackathon izeneko ekitaldi batean hartu genuen parte; hobekuntzak egiteko ma-ratoi batean. Europar Batasune-tik, deia luzatu ziguten diseina-tzaileei, enpresei, afizionatuei... Ideiak eduki zitzakeen edonori. Eta helburua zen gauza berriak sortzea Koronabirusaren pre-bentziorako. CovidEuskaditik, hiru talde osatu genituen parte hartzeko. Gurean, prototipo bat sortzen hasi gara: kasko modu-ko bat, bizkarrean dagoen ma-kinatxo batek aire fresko filtra-tua helarazten diona. Ekipo hau existitzen da, baina garestia da, eta interbenituta dago, Go-bernuen eskutik. 900-1000 euro dira, eta orain ez dago esku-ragarri. Formulak bilatzen ari gara merkeago egiteko, material arruntagoekin».

    «Elkarlana da, krisi hau menderatzeko bidea»Astigarragan bertan, beste ma-ker bat ere ari da piezak egi-ten, Barahonak azaldu duenez; eta Los Arcosek badaki, jende gehiago ere badela lan horre-tan Hernanin, bere borondatez. Eta horiekin batera, Hernaniko Lanbide Heziketak ere egin du bere ekarpena: 120 babes-pan-taila egin dituzte ikasleek, eta horietako batzuk Udalaren esku

    utzi dituzte, herriko dendarien artean banatzeko.

    Bertako ikasle izan zen Los Arcos bera ere, orain urte ba-tzuk: «pozgarria da, horrelako egoera baten aurrean, jendea laguntzen ikustea, osasungin-tzan zein herriko komertzioetan lanean ari direnei; eta bereziki, zuk ikasi duzun eskola ari bada horretan. Elkarlana da, krisi

    hau menderatzeko bidea».Gogoratu du, berak han ika-

    si zuen garaian, ez zegoela gaur egun bezain zabalduta, 3D in-presoren teknologia: «pena da garai hartan erabiltzen ez ikasi izana, baina gerora baliogarri izan zaizkidan gauza asko era-kutsi zizkidaten, eta baita espe-

    rientzia onak bizitzeko aukera eman ere».

    «Jendeak ez gintuen ezagutzen, baina kolektibo haundia gara makerrak»3D inpresorekin aritzen dute-nek, kolektibo bat osatzen dute-la nabarmendu du Barahonak, eta bakoitzak bere aportazioa egin duela, ahal zuen neurrian: «jendeak ez gintuen ezagutzen, baina kolektibo haundia gara makerrak, uste baino haundia-goa. Eta erakutsi dugu, jostai-lutxoak eta garrantzia gutxiko gauzak bakarrik ez, oso gauza erabilgarriak ere egin ditzake-gula. Uste dugu, aportazio on bat egin dezakegula. Orain sortu den antolaketa mantendu nahi dugu, etorkizunean gauza be-rriak egiteko elkarrekin».

    Zentzu horretan, Los Arcosek azpimarratu du, gauzak onak ere ekarri dituela egoera zailak: «Gipuzkoa eta Euskadi mailan gauden maker asko elkartzeko balio izan du, eta espero dut ha-rremana mantentzea eta hau dena bukatzean elkar ezagutze-ko aukera izatea. Taldean jende asko dago zalantzak argitzeko prest, eta eskertzekoa izan da beraien laguntza. Birusaren aur-kako borrokan gure alea jartzeaz gain, ikasi ere egin dugu».

    Babes-pantailak buruan finkatzeko biserak egin dituzte gehien. Maskarillak eusteko piezak ere egin dituzte, belarrietan lotu beharrik ez izateko.

    Babes-pantailak osorik egin dituzte, Hernaniko Lanbide Heziketako ikasleek ere. Maskarillak eustekoetan, modelo berriak probatu ditu Los Arcosek, lankideentzat.

    «Hackathon ekitaldian izan ginen aurreko asteburuan, taldeko batzuk. Prototipo bat sortzen hasi gara: kasko moduko bat, aire fresko filtratua helarazten dion makina bat duena, bizkar aldean»

    «Maker asko elkartzeko balio izan du honek, eta espero dut harremana mantentzea. Taldean jende asko dago zalantzak argitzeko prest. Birusaren aurka laguntzeaz gain, ikasi ere egin dugu»

  • ASTEKO GAIA 8KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    IREKITA DAUDEN KOMERTZIOAK

    >

    TTILIN-TTOLONTxirrita 10, Hernani 943 55 56 94

    ORDUTEGIA 08:45 - 13:30 / 17:00 -19:00

    Jakinarazten dizuegu kontsultak hastera doazela osasun neurri guztiak hartuta.

    Animo denei eta bereziki ondoezik zaudetenei!

    Eskerrik asko egoera berezi honetan arduraz jokatzeagatik.

    ARRIATZU BARAZKIAKAtzieta, 41

    688 688 691

    ORDUTEGIA 08:30-14:00

    Eskaerak whatsapp bidez edo erantzungailuan mezua utzita egin ditzakezu. 24 orduz egin ditzakezu, eta jaso, goizeko 10:30etatik aurrera (lehenago behar baduzu, abisatu lasai).

    Etxetik ateratzeko arazoak badituzu, guk eramango dizugu. Eskerrik asko guztioi!

    AMANE

    Urbieta kalea 7

    943389420 / 688773754

    ORDUTEGIA: Astelehetik ostiralera 9:00-13:30 / 16:30-19:30. Launbatetan: 9:00-13:30

    ESKAINTZAK Laister martxan jarriko ditugu berri-ro ere honako kontsultak:

    - Naturopata (intolerantzia test-a eta iridiologia)

    - Nutrizionista (Lab. Nutergia)

    - Biomagnetista (imanak eta kara-melo bidezko exfoliazioa)

    - Depilazio laserra (diodo)

    Hauetaz gain, honako zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu:

    - Gluten eta esneki gabeko ogia (asteazkenetan).

    - Sasoiko barazki ekologikoak (Balantxa Baserritik ekarriak).

    COVID-19 dela eta, beharrezkoak diren kasuetan erosketak etxera eramaten ditugu. Telefonoz edo WhatsApp bidez, zuen eskaera egin dezakezue.

    Animo eta denen artean lortuko dugu! Besarkada bat.

    PINEDA

    Andrekale kalea, 32 Hernani 943 55 16 43

    ORDUTEGIA 8:00 - 13:30

    URUMEA KOMERTZIOAK

    Martxoaren 15ean ezarri zen alarma egoera, eta geroztik, he-rritar orok ezin izan du kalera irten. Horrez gain, herriko taber-na, denda, eta beste hainbat es-tablezimendu ixteko agindua lu-zatu zen, eta hala bete da orain arte, egoerak hala behartuta.

    Hala ere, Urumea bailaran, badira zerbitzua ematen du-ten hainbat denda, komertzio eta sagardotegi. Honakoak dira Urumea bailaran, irekita dau-

    den denda eta komertzioak: Ez-kerro fruta denda, Ttilin Ttolon Belar denda, Coviran alimetazio denda, Lopez Pentsuak, Gardan-bera ekodenda, Pineda Harate-gia, Jaione Konjelatuak, Cane-xion, Amaia arrandegia, Itxaspe arrandegia, Orekan dietetika denda, Marife arrandegia, Goxo dietetika, Astigarragako Eros-ki, Arriatzu barazki denda eta Amane Ekodenda.

    Denda, komertzio edo sagar-dotegi asko irekita egon ez arren, etxeetara eramateko zerbitzua

    eskaintzen dute askok, eta hona-koak dira hala ari diren sagar-dotegiak: Altzueta, Larre Gain, Astarbe, Petritegi, Itxas Buru, Gu-rutzeta eta Oialume Zar.

    Komertzioak, egoera berrira egokitzenEgoera honen aurrean, ordutegi malguagoak jarri dituzte askok, edo murriztu beste hainbatek.

    Ematen diren zerbitzuak, bizi dugun egoera berri honetara egokitzen saiatu dira; esaterako, herritarren etxeetara eramate-ko zerbitzua eskainiz.

    Konfinamendu egoeran ere, Urumea bailarako denda, komertzio eta sagardotegiak, herritarren eskuraBizi dugun konfinamendu honetan, jatetxe taberna eta hainbat establezimendu itxita egon arren, badira Urumea bailaran, irekita dauden komertzioak, eta etxeetara elikagaiak eramaten dituzten denda eta sagardotegiak.

    Urumea bailarako komertzio, denda eta sagardotegi asko egokitu dira konfinamendu egoerara.

    AMAIAAndre kalea 34, Hernani

    Telefonoa: 943 55 07 52

    650 538 772

    ORDUTEGIA Eskaera 08:30-14:00, jasotzeko 08:30-14:30.

    ITXASPE

    Antziola 5, Hernani

    Telefonoa: 943 33 03 65

    ORDUTEGIA Eskaera 09:00-13:30, jasotzeko 09:00-14:00/17:00-19:00

    MARIFE

    Nagusia 34, Hernani

    Telefonoa: 943 55 04 89

    Etxera eramaten dugu

    ORDUTEGIA 8:00 - 13:45

    URUMEA BAILARAN IREKITA DAUDEN KOMERTZIOAK, ETA ETXEETARA ERAMATEKO ZERBITZUA DUTENAK

  • ASTEKO GAIA9 KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    ITXAS-BURU SAGARDOTEGIAOsiñaga Auzoa 20120 Hernani

    684360903

    ESKAINTZA Etxera gerturatzen dugu Sagardo Arrunta eta Euskal Sagardoa J.D.

    PETRITEGI SAGARDOTEGIAHELBIDEA: Petritegi bidea, 8 Astigarraga

    TELEFONOA: 687522734

    EMAILA: [email protected]

    ORDUTEGIA: Eskaerak egiteko: 10-13 eta 15-18 Eskura ematea: 13-15 eta 20-22 (Momentuz Astigarraga eta Martutenen soilik)

    ESKAINTZA Sagardotegia etxera. Dastatze menua bi lagunentzat: Txorizoa sagardotan, bakailao-tortillarako osagaiak (arrautzak ezik), entsalada berdea, legatza parrilan, etxeko mamia eta sagardo edo sagar zuku botila. Nahi izanez gero menua zure erara osatzeko aukera: legatza, Txuleta, txistorra, gazta.irasagarra... Aukera guztiak www.petritegi.eus-en (Asteartetik aurrera sagardotegian jasotzeko aukera).

    ASTARBE SAGARDOTEGIA

    601 903 103

    ESKAINTZAK Txuleta hanburgesak, bakailuak saltsan, oilasko hegoak parrilan eta sagardoak zuen etxeetara eramaten ditugu egunero.

    www.astarbe.eus

    LARRE-GAIN SAGARDOTEGIA

    Ereñotzu Auzoa 20120 Hernani 943 55 58 46 / 607 429 102

    ESKAINTZA Etxera eramango dizuegu sagardoa. Egin eskaera!

    GURUTZETA SAGARDOTEGIA

    943 55 22 42

    ESKAINTZA

    SAGARDOA ETXERAINO ERAMATEN DIZUGU

    HIRU SAGARDO MOTA ESKAINTZEN DIZKIZUGU

    Gurutzeta Gorenak (Lepoko beltza). Ezaugarriak: suabea, usain freskoa nabarmentzen zaiona, poteatzeko aproposa.

    Gurutzeta Euskal Sagardoa (Lepoko gorria). Ezaugarriak: Bertako sagarra, tradizioz jantzia eta sendoa. Arrain nahiz haragiekin ongi uztartzen dena.

    Gurutzeta Euskal Sagardoa Bio

    (Lepoko berdea). Ezaugarriak: Sagasti ekologikotik datorrena, Segurako Munjardin baserritik hain zuzen ere. Fruitu kutsu handia due-na eta orekatua, errexil sagarraren eragina. Jaki guztiekin ongi sartzen dena.

    6 eta 12ko kaxetan salgai.

    Erraz eros dezakezu honoko telefo-noa erabiliz: 943 55 22 42

    Gure web orria erabiliz ere bai: www.gurutzeta.com

    ETXERA ERAMATEN DUTENAK

    >

    OIALUME ZAR SAGARDOTEGIA

    Sagardoa etxera eramango dizuegu.

    625 256 777

    EUSKAL-PIZZA

    Larramendi 3, Hernani 943 33 33 73

    ESKAINTZAK Pizza ertaina + 3 osagarri + saltsa aukeran + hanburgesa osoa: 16,95 €.2 x 1 etxera eramanda ere bai.

    LA SQUADRALatsunbe auzoa 4, Hernani Telefonoa: 943 57 07 69

    ORDUTEGIA Astearte-ostegun: 19:30-22:30 Ostiral-igande: 13:00-15:00 y 19:30-23:00

    ESKAINTZAK Bertan jasotzeko 2 pizza, 15,90€

    LOPEZ PENTSUAKElkano kalea 13 behea Hernani

    TELEFONOA: 943 55 02 30

    ORDUTEGIA 8:30-13:30

    ESKAINTZA Ongarriak, haziak, fitosanitarioak, pentsuak, ardoak, patatak, leka-leak, fruitu lehorrak, kontserbak...

    JAIONE KONGELATUAKKale nagusia 40, Hernani

    943 55 07 87 635 701 436

    ORDUTEGIA 09:00-13:30

    GOXO BELARDENDA

    Nafar kalea 21, Hernani 943 55 10 68

    ORDUTEGIA 9:00-13:30 17:00-19:30

    Tomas Alba 11, Astigarraga

    Arratsaldez itxita.

    Zerbait behar baduzu: [email protected] 943 55 23 67

    ISABEL JANARI DENDA

    Akarregi poligonoa 10, Hernani 943 04 87 83

    Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza

    CANEXION

    EROSKI ASTIGARRAGA

    943 556519.

    ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera 9:00- 20:00. Larunbatean 9:00- 14:00.

    Arraindegian whatsapp bidez enkarguak egin ahalko zaizkio Maikari larunbat hontatik aurrera.

    659 361 408

    GARDANBERAAntziola 2, Hernani

    Eskatzeko whatsapez:

    688 758 683

    ORDUTEGIA Maiatzaren 4tik aurrera ohiko ordutegira itzultzen gara: - Astelehenetik ostiralera: 9:00 - 20:00 - Larunbatetan: 9:00 - 14:00

    EZKERRO

    Antziola, 5

    943 57 48 31 / 688 885 733

    ORDUTEGIA 07:30-13:00/ 17:00-19:00

    Irekita jarraitzen dugu, enkarguak jaso eta prestatzen ditugu.

    OREKANAgustin-darren plaza 1, Hernani

    Telefonoa: 943550846

    665 147 267

    ORDUTEGIA 9:30-13:30

    ALTZUETA SAGARDOTEGIA

    HELBIDEA: Osinaga 7, Hernani

    TELEFONOA: 943 55 15 02

    ESKAINTZA Nahi izanez gero, EUSKAL SAGARDOA ere etxera eramaten dugu.

  • KIROLAK 10KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    «Pilota gogor batzuekin aritu naiz garajean pixka bat, eskuak gehiegi ez biguntzeko»Konfinamenduan bete du urte erdia profesional mailan, Iker Salaberria Orbegozo esku pelotari goizuetarrak. Gimnasio inprobisatua utzi, eta entrenamenduetara bueltatzeko gogoz dago.

    GOIZUETA ESKU PILOTA

    Gaurtik aurrera, berriro ere izango duzue aukera entrenatzeko. Gogotsu, ezta?Bai, etxean sartuta luze egiten da. Eta gure kasuan, kirola egi-tera ohituta, beti kanpoan, ez da erraza. Ea pixkanaka neurriak arintzen dijoazen, eta zer ger-tatzen den aurrerantzean. Gu ohituta gaude kotxea hartzera, entrenatzera eta lanera joateko. Beste pilotariekin egon, lanki-deekin... Eta arraroa egiten da.

    Nolakoa izan da hilabete eta erdi hau, zuretzat? Nola aritu zara formari eusten?Prestatzaileak bidali zizkidan taula batzuk, ariketekin, fisikoa egiteko. Garajean aritu naiz ho-riek egiten, gimnasio txiki bat montatuta: eliptika bat, TRXa, pesa batzuk... Gimnasiora ere ezin nuen joan, eta zerbait egin beharra neukan. Eta eskuak ere gehiegi ez biguntzeko, garajean bertan aritu naiz, pilota gogor batzuekin kolpe batzuk ematen. Azken batean, nahi gabe ere, es-kuak pixka bat bigundu egiten dira. Baina saiatu gara, ahal den moduan forma mantentzen.

    Profesionaletan hasi berri tokatu zaizu, gainera. Buruaren aldetik, zaila izango da horrelako egoera bat eramaten. Nola daramakizu?Ohituta zaudenean rutina bat eramaten, ez da erraza. Eta hauek momentu zailak dira bai-ta ere, osasunaren aldetik eta ekonomikoki. Zentzu horretan, ezin gara kexatu, beste batzuen aldean. Baina psikologikoki go-gorra egiten da, tristetu egiten zara pixka bat. Eguneroko mo-tibazio hori galtzen duzu. Baina saiatu behar zara horrek ahalik eta gutxien afektatzen, eta egu-nerokotasuna ahalik eta on-doen eramaten.

    Guztiok dakigu hau denbora baterako dela, pasatu beharre-ko zerbait. Baina inorri ez zaio gustatzen horrelako egoerak pasa beharra. Ni, gainera, hasi berritan harrapatu nau, ongi ari nintzenean, eta buruz burukoa hasteko prest.

    Presio pixka bat sentitzen duzu, egoera honetan maila ez

    galtzearen aldetik?Kezka puntu bat beti dauka-zu. Ez zara frontoian ibili, nola bueltatuko zaren ez dakizu... Baina egia da, aldi berean, de-nak berdintsu egongo garela. Ez da lesio batetik ateratzen zarenean bezala, zu bakarrik egon zarela geldirik. Uste dut denoi kostatuko zaigula pixka bat, erritmoa eta maila hartzen. Prestaketa horretara bideratu, eta lehengo mailara bueltatzen saiatu beharko dugu, ahalik eta azkarren.

    Niri, egia esan, ez zait toka-tu denbora luzez geldirik egotea, lesio batengatik. Denbora gutxi-koak bai, eskuko minez aste-bete inguru geldirik egotekoak; baina hilabetetik gora, inoiz ez. Eta nire izaeragatik, beti etxetik kanpora eta mugitzen ibiltzen naizela, gogorra egiten zait.

    Zer dakizue, bueltatzeari buruz? Zein aukera planteatzen dituzte enpresek? Maiatzaren erdialdean entrena-menduak frontoian hasteko as-moa daukagu, banaka eta txan-daka. Kontu berria da oraindik, eman duten baimena, eta ez da-kigu gauza askorik oraindik.

    Eta txapelketen egutegia, hankaz gora geratuko da...Bai, hala da. Binakakoan jar-dunaldi pare bat geratzen dira finalerako, eta banakakoa ere hor dago. Baina ez dakigu nola egongo garen, eskuak nola edu-kiko ditugun... Eta buruz buru aritzeko, prestaketa espezifikoa behar da, bi-hiru aste horretan buru-belarri. Banakakoren, au-rreneko partiduaren data jarrita neukan; Logroñon, martxoaren 29an. Horretarako entrenatzen ari nintzen, eta orduan gelditu zen dena. Eta orain, ez dakigu zein egutegi izango dugun, zein txapelketa jokatuko diren... Iku-siko dugu zein plangintza ema-ten diguten, eta horren arabera ariko gara.

    Urte erdi profesionaletan. Zer moduzkoa izan da?Polita izan da. Disfrutatu egin dut, eta enpresak asko lagun-du dit; ezin naiz kejatu, alde horretatik. Hasieran bai kosta zaitzaidala pixka bat: dena be-rria, maila ezberdina, erritmoa

    ere bai... Hasieran presaka ari-tzen nintzen, baina lasaitu naiz pixka bat, eta uste dut erritmo-ra egokitu naizela. Promozioko Binakakoan, bigarren itzulia nahiko txukuna egin nuen, eta gustora geratu nintzen.

    Debuta egin eta berehala ekin zenion binakakoari. Zer moduzkoa izan zen? Hasieran pixka bat kosta zitzai-dan. Baina partiduak jokatu ahala, nire maila hobetzen joan nintzen, eta koxka bat gora egin nuen. Lehenengo itzulia nahiko txarra egin genuen, eta aurre-neko sei partiduetatik bakarra irabazi genuen. Bai nik eta bai Beñat Garmendia bikoteak, ara-zo fisiko batzuk izan genituen tartean. Eta bigarrenean, par-tidu batzuk Xabier Tolosarekin jokatzea tokatu zitzaidan, Gar-mendiaren ordez; eta ondo ari-tu ginen. Azkeneko zortzi par-tiduetatik sei irabazi genituen; eta semifinaletara sartzetik gertu egon ginen.

    Sailkatu zirenekin berdinduta geratu zineten, gainera.Bai, zazpina garaipenekin gi-nen, gu eta Zabala-Ruiz; baina elkarren arteko partiduetan tanto bakarreko aldea izan zen beraien alde: 22-29 irabazi ge-nien aurreneko itzulian, eta 18-22 galdu bigarrenean. Mo-

    mentuan pena hartzen duzu, txapelketa luze batean tanto bakarragatik kanpoan geratzea gogorra delako. Gainera orduan ginen gure onenean. Goiko pos-tuetan zeuden bi bikoteri irabazi genien, Agirre eta Eskiroz fina-listei, eta Elordi eta Etxebarria-ri. Eta azkenean, detaile txiki batengatik geratu ginen kan-poan. Baina aurrera begiratu beharra dago.

    Zertan nabaritu duzu aldea jokoan, afizionatu mailarekiko?Jokoan erritmoa biziagoa da, eta ez dizute pentsatzen uzten zer egin behar duzun, nola jarri... Gero telebista eta hedabideak ere hor daude, beste presio mota bat da; baina orain arte nahiko ondo moldatu naiz presioa era-maten, eta horrek ez nau berezi-ki kezkatzen. Aldaketa haundie-na erritmoa izan da.

    Eta zure jokoa eta prestaketa, nola aldatu da? Zertan egin duzu hobera?Orain fisikoa gehiago lantzen dut, astean bi edo hiru saio. Frontoian ere, prestatzaileak dauzkazu adi, gauzak hobetze-ko, gantxoa, botea... Eskuine-ko eskuarekin pilotari altuera ematen hobeto sumatu naiz, eta gantxoetan abiadura gehia-go ematen diodala ere bai. Na-

    baritu dut nire jokoa hobetzen nijoala.

    Non eta norekin entrenatzen duzu, normalean?Fisikoa entrenatzeko, Tolosan elkartzen gara, Jokin Etxaniz prestatzailearekin. Eta enpre-sako beste pilotariekin egoten naiz, Rezustarekin, Tolosarekin, Erostarberekin... Eta frontoian aritzeko, Tolosan edo Iruñean egiten ditugu saioak.

    Eta orain, profesionaletan, onartzen al dituzu aitaren gomendioak?Aitak badaki asko laguntzen didala beti, eta bere edozein go-mendio da onerako. Kontuan hartu behar dira, eta horietatik ikasi. Lehen bezalaxe hartzen ditut bere gomendioak.

    Zer izan da gehien harritu zaituena profesional mailan? Gehien harritu, Irribarria, Ez-kurdia eta Altuna bezalako pilo-tariek daukaten erritmoa, abia-dura... Oso oso onak dira. Eta Zabaletak eta Rezustak pilotari ematen dioten abiadura ere ha-rritzekoa da.

    Babesik ez duzu falta izan...Ez dut babesik falta, ez. Joan naizen toki guztietan ikusi da, lagunak han egon direla: Bilbon, Labriten... Ezin naiz kexatu.

    Iker Salaberria, bere garajean prestatu duen gimnasioan entrenatzen.

  • KIROLAK11 KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    HERNANI ERRUGBIA

    Duela zortzi urte, apirilaren 29an, poz malkoez bete ziren Hernaniko Errugbi Elkarteko jo-kalari, ordezkari eta zaleen ma-sailak, Alcobendaseko Las Terra-zas zelaian, Ohorezko Mailara bueltatzea lortu baitzuen, 25 urteren. Eta orain, zortzigarren urteurrena bete eta hurrengo egunean, negar malko bihurtu dira haiek. Ostegun gauean jaso zuen berri txarra talde triko-loreak, Madrilgo bulegoetatik: Hernanik maila galduko du, eta datorren urtean Ohorezko B Mailan lehiatu beharko da.

    Horrela erabaki zuen Espai-niako Errugbi Federazioaren Ordezkaritza Batzordeak, oste-gun arratsalde-gauean, telema-tikoki egin zen bilera eta gero. Denboraldiari amaiera ematea erabaki zuen, sailkapenak gel-dialdiaren unean zeuden bezala mantenduz. Horren ondorioz, Hernani jaitsi egin da, Ohorez-ko Mailarako azken igoeraren zortzigarren urteurrena bete eta biharamunean. Egiari zor, her-

    naniarrek oso zaila zuten mai-lari eustea, bost partidu falta zi-renean 15 puntuko desabantaila baitzuten azkenaurreko sailka-tuarekin alderatuta.

    Hala ere, Hernani Errugbi Elkartean mantentzen zuten es-perantza mailari eusteko, azken asteetan hartu ziren erabaki ba-tzuk ikusita, beste zenbait kiro-letan eta Europa mailako beste txapelketa batzuetan.

    «Suminduta eta harrituta gaude, baina kiroltasunez hartuko dugu erabakia»Juan Rodriguezek, Hernaniko presidenteak, gauerdian jaso zuen jaitsieraren berri. «Kolpe haundia izan da. Harrituta eta suminduta hartu dugu eraba-kiaren berri. Europako Sei Na-zioetako liga txapelketa denak bertan behera geratu dira, eta erabakia inor ez jaistea izan da. Hemen, berriz, erabaki desber-dina hartu da».

    «Eskerrak zaletu eta babesleei, jaso dugun babesagatik»Nahiz eta min eman, Hernanik

    kiroltasunez hartuko du era-bakia. «Zaletuei, herriari eta babesleei errespetua erakutsiz, burua tente dugula agurtuko dugu Ohorezko Maila. Galdetu dugu erabakia zilegia izan den, baina prentsa oharra bidaliko dugu azken urteetako ibilbidean jaso dugun babesa eta indarra eskertuz. Urte zoragarriak izan dira eta bagenekien lehenago edo beranduago etorriko zela. Zortzi urte egin ditugu, eta hori balentria da gu bezalako talde batentzat».

    Titulua Valladolideko VRAC Quesos Entrepinaresentzat da, eta Ohorezko Mailako beste tal-de gipuzkoarrak, Ampo Ordiziak denboraldia laugarren postuan amaitu du. Azpitxapeldun, Sil-verStorm El Salvador geratu da, eta hirugarren Alcobendas.

    Hernanik utziko duen hutsu-nea Getxok beteko du Ohorezko Mailan, bi urteren ostean. Oho-rezko B Mailan hiru taldetan daude banatuta 36 talde. Getxok A Multzoan, eta Jaenek C Mul-tzoan, puntu berberak lortu zi-

    tuzten, baina andaluziarren au-rretik geratu dira bizkaitarrak, aldeko puntu gehiago lortu di-tuztelako, 1015 bizkaitarrek eta 893 andaluziarrek. Andaluzia-rrek partidu bat gehiago irabazi zuten, baina hori ez dute kontu-tan hartu.

    Datorren urtean hernania-rrek zazpi talde euskaldun izan-go dituzte aurrez aurre. Beraz hamabitik zortzi izango dira: Hernani, Universitario de Bil-bo, Uribealdea, Bera Bera, Eibar, Gernika, Zarautz eta Gaztedi.

    Hernaniren poz malkoak, negar malko bihurtu dira, zortzi urte ondoren maila galdutaEspainiako Federazioaren Ordezkaritzak erabaki zuen, ostegun gauean, denboraldia bertan behera uztea eta postuak mantentzea. Beraz, Hernani azken postuan geratuko da, eta Getxok hartuko du bere lekua Ohorezko Mailan.

    Landaren azken partidua Santboianaren aurka jokatu zuen, nahiz eta Burgosen jokatu azken partidua.

    URUMEA KORONABIRUSA

    Gaurtik aurrera, Hego Euskal He-rrian, herritarrek aukera izango dute kalera ateratzeko, baldin eta kirola egitera edo paseatzera bada. Hala ere, ez da bakoitzak nahi duen ordu eta momentuan izango; izan ere, ordutegi baten barruan egin beharko dira jar-duera hauek. Pilaketak eragotzi nahi dituela aipatu du Espai-niako Gobernuak, eta horreta-rako, kalera irteteko ordutegiak finkatu ditu. Paseoak egiterako garaian, bizikide batekin irten ahal izango da, baina paseo ba-karra egingo da egunean, eta ki-lometro bateko eremuan eginez.

    Bi kasu hauetan, ez da denbora mugarik jarriko, muga bakarra ordutegian ezarritakoa da.

    Hiru tarte,kalera ateratzekoKalera ateratzeko hiru tarte be-reizi ditu Espainiako Gobernuak, eta honakoa dira: 06:00eta-tik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 14 urtetik gorako hel-duak, kirol jarduerak egiteko edo paseatzera irteteko; 10:00eta-tik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, berriz, mendekota-sunen bat dutenak eta 70 urtetik gorakoak; eta 14 urtetik behera-koak, 12:00etatik 19:00etara ate-ra ahalko dira kalera. Haurren

    kasuan ere, kilometro bateko eremuan atera beharko da, heldu bakarrarekin.

    5.000 biztanletik beherako herrietan, Aranon eta Goizuetan bezala, ez dute orduaren arabera-ko mugarik izango, eta 06:00eta-tik 23:00etara ateratzeko aukera izango dute denek.

    Paseoa eta kirola, nork eta noiz? Paseatzera bizikide batekin ate-ratzeko aukera dagoela adierazi du Espainiako Gobernuak, baina paseo bat eginez egunean, eta kilometro bateko distantzian. Ariketa fisikoari dagokionez, edozein kirol egitea ahalbidetu dute, egunean behin, udalerri-ko mugen barruan, eta bakarka. Gaineratu du Espainiako Gober-nuak, segurtasun tartea man-tendu behar dela, gutxienez bi metroko tartea utziz.

    Kirola egitera edo paseatzera atera daiteke, gaurtik aurrera Ariketa fisikoa egitera ateratzea baimendu du Espainiako Gobernuak, ezarritako ordutegien barruan, eta udalerriko mugen barruan.

    Distantziak mantentzea eskatu du Espainiako Gobernuak.

  • DENBORAPASAK 12KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    (eus

    kalm

    et)GAUR BIHARasdfasdf

    Min.13º / Max.21ºasdfasdf Min.16º / Max.25º

    TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

    TELEFONO ZENBAKIAK

    EGURALDIA

    FARMAZIAKEgunez: Aizpuru Latsunbeberri, 11 (Hernani) 943 336077 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    Labirintoa 7 desberdintasunak

    Sudokuak

    Mezu sekretua87

    5

    1

    41

    8

    6

    8

    2

    6

    5

    19

    2

    3

    4

    7

    1

    5

    9

    9

    95

    4

    8

    1

    9

    9

    7

    8

    55

    3

    6

    1 9

    8

    6

    5

    1

    6

    8

    7

    4

    7

    2 8

    3

    6

    68

    2

    9

    3

    91

    4

    ANGOJIK UNEBAZ NIZE TALIPO NDE UZ ZARKAEUS TEANETZU

    ______ ______ ____ ______ ___ __ ________ ________

  • ASTEKO GAIA 1 4KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    URUMEA ERRENTA AITORPENA

    Ezohikoa izango da aurtengoan, errenta aitorpenaren kanpai-na. Koronabirusak eragindako egoera aldrebesak, ez du ahal-bidetuko, oraingoz, aurrez aurre egitea aitorpenak, Ogasunaren bulegoetan; eta horretarako epeak zalantzan daudela eta, internet bidez egitera animatu dituzte herritarrak, prozesua erraztuta. Online bakarrik ez, euskeraz egiteko deialdia ere luzatu du Gipuzkoako Foru Al-dundiak, Ogasunarekin euskeraz kanpainaren bitartez.

    Euskeraz egiteko deia, urte-ro-urtero luzatzen dute Herna-niko eta Astigarragako Udalek ere, eta gero eta gehiago dira, bi herriotan, hala egiten dutenak.

    Joan den urtean, 2.218 her-naniarrek egin zuten aitorpe-na euskeraz, herriko aitorpen guztien %21,4; eta 590 astigartar izan ziren euskeraz egin zute-nak, guztien %16,2.

    Kopuruak urtez urte gora egin duela ikusi daiteke, 2010 eta 2015 ekitaldien datuekin aldera-tuz. 2010ekoan, 1.400 hernaniar

    (%13,34) eta 297 astigartar (%11,3) izan ziren aitorpena euskeraz egin zutenak; eta 2015ean, aldiz, 1.899 hernaniar (%19,01) eta 490 astigartar (%15,57).

    Datorren asteazkenean martxan, Nafarroako errenta kanpainaNafarroan, datorren asteazke-nean jarriko da martxan errenta kanpaina; baina nahi duenak, dagoeneko egin ditzake zenbait eragiketa eta proba, Nafarroako Gobernuaren webgunean (nava-rra.es), Ogasuna atalean sartuta.

    Bertan, bi txokotan dauzka-gu aukerak: PFEZ simulatzailea 2019 atalean, eta Errenta kanpai-na 2019 atalean. Aurrenekoan, aukera ematen du probako ai-torpen bat egiteko, kanpaina irekitzen denean behin betikoa egin aurretik trebatzeko. Biga-rren txokoan, berriz, bi trami-te egiteko aukera izango dugu, gero aitorpena egiteko balia-garri izango zaizkigunak: PINa eskatu, aitorpena internet bidez egin ahal izateko; eta gure datu fiskalak kontsultatu, Nafarroa-ko Ogasunak dauzkanak, eta ai-

    torpena egitean erabili beharko ditugunak.

    Gipuzkoan, berriz, apirilaren hasieratik dago martxan kan-paina. Autolikidazio proposa-mena jaso zutenek, gipuzkoa.eus webgunean kontsultatu, onartu eta aldatu dezakete, Ogasuna-ren atalean. Eta proposamenik jaso ez dutenek, internet bidez egin dezakete errenta aitorpe-na. Hala egiten saiatzeko eska-tu diete herritarrei, eta zenbait tutorial eta jarraibide ere eman dituzte web orrian bertan.

    Bestela, moldatzen ez denak, edo nahiago duenak, aholku-laritzetara jo dezake, laguntza eske. Izan ere, errenta aitorpe-nak ere egiten dituzte, Herna-niko Zulaica, Hator eta Brintza aholkularitza zerbitzuetan.

    Jarraibideak, aitorpena internet bidez egitekoGipuzkoako Ogasunean, errenta aitorpena internet bidez egite-ko, pauso ugari eman behar-ko ditugu, baina ez da prozesu zaila. Jarraian azalduko dugu, nola egin behar den. Prozesua hasteko, zergabidea.gipuzkoa.eus web orrian sartuko gara. Bertan, Giltza atalean sartu behar dugu, gure B@k erabiltzailea eta kodea erabilita. Dagoeneko edukiz gero, aurrerago azalduko dugu nola den prozesua hemendik aurre-ra. Baina oraindik ez badaukagu, erraza da lortzen: momentuan eskatu eta jasoko dugu internet bidez. Orain azalduko ditugu pausoak.

    Horretarako, Giltza atalaren azpiko aldean, Non eta nola es-

    katu Bak? ikusiko dugu. Bertan sakatuko dugu, eskaera haste-ko. Eta hurrengo leihoan, Es-katu zure Bak aukeratuko dugu. Eskaera egiteko, NAN zenba-kia eta izen-abizenak eskatuko dizkigute aurrena, helbidea eta telefonoa ondoren, eta posta elektronikoa azkenik. Ondoren, ziurtatzeko benetan gu garela gure B@k kodea eskatzen ari ga-renak, eskatuko digute aurreko lau urteetako errenta aitorpe-netako baten emaitza zein izan zen adieraztea.

    Behin datuak emanda, ak-tibazio kode bat jasoko dugu, 14 zenbaki edo letra dauzkana, ‘gi’ hasierarekin. Azpian esteka bat emango digute, eta horretan klik eginda, hurrengo leihoan eskatuko dugu B@k kodea: NANa eta bere iraungitze data, jaioteguna, eta aurreko aktiba-zio kode hori idatziko ditugu, eta emaila eta telefono mugiko-rra zehaztu. Hori eginda, Izen-peri baimena ematen diogula markatuko dugu, eta Baliozkotu sakatuko dugu.

    Orduan, mugikorrean jaso-ko dugu pasahitz bat, guretzako sortu dutena. Zabalduko zaigun hurrengo leihoan, pasahitz hori sartu beharko dugu, eta azpian, guk aurrerantzean erabili nahi dugun pasahitz berri bat jarriko dugu.

    Hori bukatuta, badaukagu gure B@k kontua. NAN zenba-

    Errenta aitorpena internet bidez eta euskeraz, aurtengo egoera ezohiko eta aldrebeseanAitorpena aurrez aurre egiteko epeak oraindik zalantzan, online egiteko deia luzatu dute. Horretarako jarraibideak eman dituzte, eta moldatu ezean edo nahiago izanez gero, aholkularitzek laguntzen dute horretan.

    Martxan da errenta kanpaina, Gipuzkoan; Nafarroan, datorren asteazkenetik.

  • ASTEKO GAIA15 KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    kia eta letra izango da gure era-biltzailea, eta jarri berri dugun pasahitza erabiliko dugu. Bi horiekin identifikatzeko eska-tuko digute segidan, eta proze-sua amaitzeko onarpena eman beharko dugu.

    B@k kodea lortuta, aitorpena egiten hasteko prestZergaBidearen web orrira buel-tatuko gara orain, eta Giltza atalean sartuko gara, gure NAN eta pasahitzarekin. Azalduko zaigun leihoan, ikusiko dugu Aitorpen zirriborroak, eta ber-tan, 109 eredua; horretan egingo dugu klik. Hemen egiten dugun guztia pribatua da, oraindik ez dugu ezer aurkeztuko. Aitorpen berria sakatuko dugu, eta Oina-rrizko datuen aukeraketa pantai-la zabalduko zaigu. 109 eredua aukeratuko dugu, aitortzailea nor den hautatu, eta 2019 eki-taldia dela jarri. Sortu sakatuko dugu orduan.

    Hurrengo leihoan aukeratu-ko dugu, nola bete nahi dugun aitorpena. Ez badugu autoliki-dazio proposamenik jaso, mar-katuko dugu Zerga informazioa zuzenean jaitsiz. Segidan azal-duko zaizkigu, Ogasunak guri buruz dauzkan datu guztiak. Horiek, ez dugu gehitu beharrik izango. Pauso hori gaindituta, azalduko zaigu errenta aitor-penaren laburpena. Pantaila horretan, litekeena da azaltzea koadrotxo gorri bat, triangelu bat eta harridura ikur bat dauz-kana, eskuineko aldean. Ho-rrek esan nahi du, informazioa falta dela atal batzuetan. Koa-drotxoan klik egingo dugu, eta menu bat zabalduko zaigu, falta

    den informazioarekin. Bertan sakatuta, informazio hori gehi-tzeko pantailara eramango gai-tu. Informazioa osatu, eta gorde egingo dugu.

    Berriro pantaila nagusira bueltatuta, bikotekidearekin ba-tera egin nahi badugu aitorpena, edota seme-alabak sartu, goikal-dean daukagun botoia sakatuko dugu: Ezkontidea eta seme-alaben informazioa jaitsi. Bertan, bikote-kidea aukeratu, eta Zerga infor-mazioa zuzenean jaitsiz klikatuko dugu, betetzeko era hautatzeko. Hurrengoa klikatuta, Ogasunak berari buruz daukan informa-zioa azalduko zaigu, gure ka-suan bezala. Horrela, zuzenean gehituko da bikotekidearen in-formazioa, gure aitorpenera. Begiratu beharko dugu, bere ka-suan ere abixu edo koadrotxo go-rririk ez azaltzea, eta hala bada, informazio hori bete.

    Pantaila nagusian, labur-penean azalduko zaizkigu datu eta kopuru guztiak, eta baita gure aitorpenaren emaitza zein izango litzatekeen ere, banaka eginda zein baterako aitorpena aurkeztuta. Beherantza mugitu-

    ko gara hori ikusteko. Laburpe-neko daturen bat gaizki badago, kontzeptu horren gainean egin-go dugu klik, eta hori aldatzeko pantailara joango gara horrela. Bertan aldatu eta gordeko ditu-gu datu zuzenak. Eta bestela-ko datuak gehitu behar diren kasuetan (autonomoak, etxe-bizitzaren bat alokairuan dute-nak...), laburpenaren pantailako Hurrengoa botoi berdearen bidez aurkituko dugu, falta diren datu horiek gehitzeko txokoa. Labur-penera joan sakatuta bueltatuko gara, pantaila nagusira.

    Aitorpena bukatzerik izan ez badugu, edo beste baterako utzi nahi badugu, lasai atera gaitez-ke bertatik, eta berriro sartzean, utzi dugun bezalaxe egongo da.

    Behin aitorpena bukatuta, laburpenaren pantailan behera egin beharko dugu, eta Aurkeztu baino lehen atalean, Aurkezpe-nerako datuak sakatuko dugu, eta tributazio mota aukeratuko dugu ondoren: banakakoa eta baterakoa. Kontu korrontea ere zehaztuko dugu bertan: nora bueltatuko diguten dirua, edo nondik kobratu, aitorpenaren

    emaitzaren arabera. Eta behin hori eginda, aitorpena aurkezte-ko moduan izango gara. Aurkez-tu botoi urdina sakatuko dugu orduan. Horrela, egoitza elektro-nikora bideratuko gaituzte, eta urdinak izango dira pantailaren

    ertzak. Horrekin jakingo dugu, orain bai gure aitorpena aurkez-tera goazela. Bidali sakatu, eta dagoeneko bukatu dugu. Bertan izango dugu aukera, baita ere, aitorpena bera eta frogagiria deskargatzeko.

    ZergaBideako Giltza ataletik hasi behar da, internet bidezko aitorpena.

    ERRENTA AITORPENA ONLINE, Gipuzkoan10 pauso orokor dira hauek; zabalago dago azalduta testuan.

    1) 'zergabidea.gipuzkoa.eus' web orrian sartu. Giltza atalaren bitartez hasiko dugu prozesua.

    2) B@k kodea lortu, Giltza atalean berta dagoen estekatik abiatuta: 'Non eta nola eskatu Bak?'

    3) Eskaera egiteko, datuak bete: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa, eta aurreko errenta aitorpen baten emaitza, ziurtatzeko gu garela.

    4) Kode bat jasoko dugu, eta es-teka bat azpian, eskaera hasteko. Datuak berriro bete, eta emandako kodea sartuko dugu. Jarraian, mezua jasoko dugu mugikorrean, behin behineko pasahitzarekin.

    5) Pasahitz hori sartuko dugu hu-rrengo orrialdean, eta ondoren, guk nahi dugun pasahitza aukeratuko dugu. Hori izango da gure B@k kodea: erabiltzailea gure NAN, eta pasahitza aukeratu duguna.

    6) ZergaBidearen web orrira bueltatuko gara, eta Giltza ataletik sartu, erabiltzaile eta pasahitzare-kin. 'Aitorpen zirriborroak' atalean '109 eredua' aukeratuko dugu, eta 'Aitorpen berria' sortuko dugu: 109 eredua hautatu berriro, aitortzailea

    aukeratu, eta ekitaldia. 'Sortu' sakatuko dugu orduan.

    7) Hurrengo leihoan, autolikidazio proposamenik jaso ez badugu, 'Zerga informazioa zuzenean jaitsiz' aukeratuko dugu, eta Ogasunak guri buruz dauzkan datuak azaldu-ko zaizkigu.

    8) Aurrera eginda, pantaila na-gusira iritsiko gara. Aitorpenaren laburpena azalduko zaigu, eta bertan egin dezakegu dena: oker dauden datuak aldatzeko, kontzep-tuan kilk egin; baterako aitorpena egin edota seme-alabak gehitzeko, 'Ezkontidea eta seme-alaben info. jaitsi' sakatu; eskuinean koadrotxo edo abixu gorri bat azalduz gero, datuak falta dira atalen batean, eta bertan klik eginda joango gara betetzera; eta bestelakorik gehitu behar izanez gero (autonomoen kasuan, edo etxebizitza bat aloka-tzen dutenen kasuan, adibidez), 'Hurrengoa' botoiarekin aurkituko dugu horiek sartzeko txokoa.

    9) Behin dena beteta, laburpena-ren beheko aldean, 'Aurkeztu baino lehen' ataleko 'Aurkezpenerako datuak' sakatuta aukeratuko dugu tributazio mota: banakakoa edo baterakoa.

    10) Bukatutakoan, 'Aurkeztu' botoi urdina sakatuko dugu, Ogasunaren egoitza elektronikoan sartu, eta errenta aitorpena aurkezteko.

  • 7.098 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-05-02 Larunbata

    URUMEA DOBERA EUSKARA ELKARTEA

    Nahiz eta Dobera Euskara Elkar-teko egitasmo gehienak gelditu, Doberan badute zer egina egun hauetarako, eta ez dira geldirik egoten. Etxean geratu behar den garai hauek goxatzeko, badituz-te hainbat eta hainbat ekintza esku artean.

    Gainera, martxan dago be-rriro, Doberaren webgune berri-tua, www.dobera.eus helbidean. Itxuraldaketa batekin jarri da abian, eduki eta baliabide egu-neratuekin. Bertan, elkartearen ekintza eta albisteen berri es-kaintzen da, Hernaniko euske-raren egoeraren edo egitasmo eta zerbitzuen informazioa es-kuratu daiteke, Doberaren den-dako eskaintzak kuxkuxeatu...

    Jarraian aipatuko diren egi-tasmo eta jarduera guztien berri ere ematen du webguneak, eta informazio gehiagorako [email protected] helbide elektro-nikoa ere erabili daiteke.

    Berrogeialdirako materiala eskuragarri, webgune berrianBestetik, egun hauei aurre egi-teko berrogeialdirako materiala ere sortu dute webgunean, txi-kienentzako zein helduentzako proposamen ezberdinekin: jo-lasak, audio-ipuinak, abestiak, ariketak, errezetak, eskulanak, liburuen gomendioak... Hau guztia Doberaren YouTubeko kanalera igoko dute, eta web-gunean zein sare sozialetan ere izango da eskura. Helburua da, itxialdian euskera erabili eta kontsumitzeko baliabideak jar-tzea herritarren eskura.

    Aurtengo Udaleku Ibiltariak, oraingoz aurreraJada zabalik dago epea, aurtengo Udaleku Ibiltarietan izena ema-

    teko. Maiatzaren 22ra arte egin daiteke matrikula, Doberaren webgunean bertan. Azaldu du-tenez, deskonfinamendu faseak kontutan hartuta eta epeak bere horretan ongi betez gero, uz-tailean egingo lirateke Udaleku Ibiltariak. Izenematearekin ba-tera ordainketa ere egin behar-ko da; baina COVID-19 birusaren egoera dela eta, Udaleku Ibilta-riak bertan behera geratuz gero, dirua bere osotasunean itzuliko da, erabakia hartu bezain laster.

    Doberak antolatzen dituen 10garren Udaleku Ibiltariak dira aurtengoak. Udaleku Ibiltariek, opor garaian eta aisialdian eus-keraren erabilera indartzea eta sustatzea dute helburu. Bai-na ez hori bakarrik, gazte eta gaztetxoek natura errespetatu, hezkidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatu, euskal kultura ezagutu, inguru eta la-gun berriak ezagutzea ere bila-tzen du egitasmoak.

    Udalekuetan, ekintza mor-doxka burutzen dira: ur ekin-tzak, abentura kirolak, txan-goak, mendi ibilbideak... Aurten ere, bi txanda antolatuko diraDobera Euskara Elkarteak aur-ten bi txandak berreskuratuko ditu. Horrela, 2005-2007 urtee-tan jaiotakoak, uztailaren 13tik 24ra, Urola-Kostan zehar ibiliko dira 12 egunez, kantauri itsa-soaren ondoko zein barnealdeko ingurune eta herriak ezagutuz. Prezioa 210 eurokoa da Doberako bazkideen kasuan, eta 250 euro gainerakoentzat.

    2008-2010 urteetan jaiota-koen Udaleku Ibiltari Txikiak, berriz, uztailaren 26tik 31ra egingo dira, Aralar inguruetan 6 egunez, Txindokiren magaleko parajeak eta herriak deskubri-

    tuz. Prezioa 140 eurokoa da baz-kideentzat, eta 170 euro gainera-koentzat.

    'Berrogeialdian euskaraz' egitasmoa, euskera online eta taldean praktikatzekoDoberak aurrera daraman beste egitasmoetako bat berrogeialdi-rako prestatu du, euskera onli-ne eta taldean praktikatzeko: Berrogeialdian euskaraz.

    Saioak ordenagailu edo mu-gikor bidezko bideo-deiez egingo dira, eta hitzorduak zein taldeak aurretik adostu eta koordinatu-ko ditu Doberak. Webgunean dago informazio guztia.

    'Etxealditik Euskaraldira' egitasmoan, ekimen bateratua egingo dute bihar Etxealditik Euskaraldira ekime-na ere, Dobera Euskara Elkar-tea ari da kudeatzen Hernanin. Euskaraldiaren Koordinazio Na-gusitik etorritako proposamena da, nazio mailakoa; Euskaral-dirako entrenamendu moduko bat. Aste honetan, proposamen fasea egin dute, jarduera des-berdinekin; eta biharko, ekimen bateratua antolatu dute.

    Aste honetan izandako bizi-pen bat hautatu, nahi den forma eman (marrazkia, argazkia...), eta bihar balkoian jartzea da proposamena. Argazkia atera, eta sare sozialetan jartzea ere proposatu dute, #EtxealditikEus-karaldira eta #EuskaraAriDu traolak jarriz, eta @euskaraldia eta @euskaraaridu aipatuz.

    Edozein zalantza edo propo-samen izanez gero, edota ize-nemateak egiteko, Doberarekin harremanetan jarri daiteke on-dorengo bideetatik: [email protected] helbide elektronikoan, edo 662 906 692 telefonora deitu edo whatsappez idatzita.

    Dobera Euskara Elkarteak egitasmo ugari ditu martxanMaiatzaren 22ra arte eman daiteke izena Udaleku Ibiltarietan. Urola Kostan zehar ibiliko dira helduenak, eta Aralar inguruetan gaztetxoenak. Berrogeialdirako materiala ere jarri dute eskura, webgune berrituan.

    Ederki pasa zuten aurreko urteko Udaleku Ibiltarietan.

    Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)