9
Zelularen zahartzea eta heriotza Zahartzea: zelulek hil aurretik jasaten duten endekapen morfologiko eta funtzionala. Heriotza: bizi-prozesu guztien etendura eta zelulak osatzen dituen materiaren sakabanaketa.

Zelularen zahartzea eta heriotza

  • Upload
    oro

  • View
    78

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Zelularen zahartzea eta heriotza. Zahartzea: zelulek hil aurretik jasaten duten endekapen morfologiko eta funtzionala. Heriotza : bizi-prozesu guztien etendura eta zelulak osatzen dituen materiaren sakabanaketa. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: Zelularen zahartzea eta heriotza

Zelularen zahartzea eta heriotza

• Zahartzea: zelulek hil aurretik jasaten duten endekapen morfologiko eta funtzionala.

• Heriotza: bizi-prozesu guztien etendura eta zelulak osatzen dituen materiaren sakabanaketa.

Page 2: Zelularen zahartzea eta heriotza

• Izaki zelulabakarrak mugarik gabe zatitzen dira eta horregatik, kasu horretan ezin liteke zelularen zahartzeaz eta heriotzaz hitz egin.

• Izaki zelulanitzen zelulen zahartzea eta heriotza aztertzeko orduan, beharrezkoa da zelula somatikoak eta zelula sexualak bereiztea:

- Zelula somatikoek gorputzeko organo eta atalak eratzen dituzte eta funtzio anitzak burutzen dituzte. Denboraren poderioz endekatu egiten dira eta azkenik hil.

- Zelula sexual edo gametoek, ernalkuntzaren ondoren, indibiduo berri bat sortzen dute eta mezu genetikoa transmititzen diote; azken horrek, hurrengo belaunaldiari transmitituko dio. Beraz, zelula ez da zahartzen, ezta hiltzen ere.

Page 3: Zelularen zahartzea eta heriotza

In Vitro kultibo zelular baten ohiko prozesua.

Page 4: Zelularen zahartzea eta heriotza

Nahiz eta prozesu hori izaki bizidun gehienen ehunetan gertatu, badira haibat alde, ondoko bi faktore hauen araberakoak:

- Indibiduoen adina: indibiduo gazteen ehunak baliatuz

ereiten diren kultiboak zaharrenak baino gehiagotan zatitzen dira.

( Adibidez: Giza fetuetatik lortutako fibroblastoak in vitro 50 bat aldiz zatitzen dira; 40 urteko indibiduo batenak 40 aldiz, eta 80 urteko pertsona batenak 30 inguru. )

Page 5: Zelularen zahartzea eta heriotza

• Indibiduoen bizitzaren iraupen normala: bizitza laburreko espezieetatik lortutako ehunen kultiboak bizitza luzeagokoenak baino gutxiagotan zatitzen dira.

(Adibidez, saguaren batezbesteko bizitza 3 urtekoa izan ohi da; animalia horren zelulak in vitro 25 aldiz bikoizten dira; Galapagoetako dortokaren zelulak, ordea, in vitro 125 aldiz bikoizten dira...)

Page 6: Zelularen zahartzea eta heriotza

• Badira zelularen zahartzea eta heriotza kodetzen duten geneak.• Zelulek erroreak metatzen dituzte enbrioi-zeluletatik abiatuz gertatzen

diren zatiketetan zehar.• Kromosometan geneetako sekuentzia errepikatu asko agertzen dira; kopia

horiek bizitzan zehar kalteak jasaten dituzten geneak ordezkatzeko balioko lukete.

Hiru hauek batera jardun dezakete baina beste bi substantzia-motak ere

parte hartzen dute:• Glukosak bizitzan zehar proteina jakin batzuk aldarazten dituen agente

gisa jardun dezake.• Erradikal askeak talde funtzional erabat erradiaktiboak dira eta produktu

sekundario gisa lortzen dira erreakzio metaboliko askotan.

Page 7: Zelularen zahartzea eta heriotza

Nekrosia eta apoptosia

• Nekrosiak eragindako heriotza gertatzen dazelulek lesio bat jasan eta horrek eragindako kalteak konpontzeko ahalmena gainditzen denean. Zaurien, infekzioen edo agente kimikoen erasoaren ondorioz etorri ohi da nekrosia.

• Apoptosiak eragindako heriotza zelulak berak kontrolatzen duen prozesua da: une jakin batean zenbait entzima aktibatzen ditu zelulak autosuntsipenaz ardura daitezen.

Page 8: Zelularen zahartzea eta heriotza

Apoptosia modu naturalak edo berez jazotzen da organismoaren bizitzan zehar:

-Gure espeziean, garapenaren lehen faseetan, hatzak banandu egiten dira elkarturik mantentzen dituen ehunen apoptosia gertatzen delako.

-Dermisean, keratinozitoak sortzen dira. -Apaburuek isatsa galtzen dute. -Landareek hosti hilak askatzen dituzte. Apoptosia jazotzen da, aldakuntza baten ondorioz zelulak ezohiko

moduan jokatzen hasten direnean, ehunen funtzionamendua eragotziz eta kaltetuz. Horixe da kantzeroso bihurtzen diren zelulen kasua.

Page 9: Zelularen zahartzea eta heriotza

Nekrosia Apoptosia