Upload
others
View
6
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 846. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A
Harantz eta honantzhormaren adatsa,
honantz eta harantz,suge baten antza. Zer da?
m a n t a n g o r r iErantzuna: huntza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
JASO
IKASTO
LA
Aske sortu,
aske bizi
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A berria
ZORiON AGURRAK
Zorionak, Ekain! 8 urte jada, txapeldun!!!!Ilargiraino eta bueltan maite zaitugu! Gora ❤❤❤❤!!!
Aupi!!! Gu Nerea Oteizaren lehengusinak gara, Nahia eta Anne. Nereak igandean3 urte bete zituen, eta denak elkartu ginen urtebetetzea ospatzeko. Arrunt kontent
zegoen, eta xarmanki pasatu genuen. Aunitz urtez, Nerea! Muxuak zuretzat.
Baztan Ikastolako Erle
Gelako ikasleak urteak
betetzen hasi gara dagoeneko!
Lehenbizikoa AnizkoHarriet izan dugu. Irailaren13an bete zituen urteak, eta,
Elizondoko parkeetan barrena
bueltatxo bat emanez, ederki
ospatu genuen haren eguna!
Aunitz urtez, Harriet!
Zorion agurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldeabaino lehen jaso beharditugula. Asteartetikaurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengoasteko zenbakianargitaratuko ditugu.
Mugikortasun astea Orioko Zaragueta Herri Eskolan
Zaragueta eskolan mugikortasun jasangarriaren astea egiten dugu urtero, eta aurten ere horretan
gabiltza. Zer da mugikortasun jasangarria? Ingurumen inpaktu txikiagoa sorrarazten
duen mugitzeko modua da; hau da, energia gutxiago eskatzen duena. Gero eta
gehiago gara egunero eskolako joan-etorriak bizikletaz, patinetez edo oinez
era jasangarrian egiten ditugunak. Batetik, gure garraio jarduerak ingurunean
izan ditzakeen ondorioez arduratzen garelako, eta, bestetik, jarduera fisikoa
sustatuz gure osasuna hobetzen dugulako!!
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
BaztanIkastolakoakherriko txokoakbisitatzen
Ikasturte berria hasi dugu Baztan
ikastolan. Joan den ostiralean
denbora arrunt ona egin zuen, eta
Erle Gelakoak eta 1. mailakoak
herriko xokoak bisitatzera atera
ginen. Zein ongi pasatu genuen
elkarrekin jostetan. Aspaldi ez ginen
denok batera jostatu, eta
aprobetxatu genuen. Akitzean, gure
andereño Idoia ikustera joan ginen,
sorpresatxoa emanez. Ikasturtea
ongi pasatu Euskal Herriko ikasle
guziek!!
Kuku, lagunok!
Urnietako Egapeikastolako ikasleak gara,
6 eta 12 urte artekoak. Marrazketa
artistikoko eskolaz kanpoko
saioetan ibili gara. Iragan
ikasturtean egindako marrazki
batzuk bidaltzen dizkizuegu,
MANTANGORRI apaintzeko. Ea gustuko
dituzuen!
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A berria
ERREPORTAJEA ‘Aske’ musikala
Etiketa bat duzu, etike-ta bat duzu», entzu-ten da bozgorailueta-tik; Iruñeko Jaso Ikas-tolako DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzako
hamarnaka ikasle ari dira abesten,hainbat ahotsetara. Aske ikuski-zun musikala sortu dute 49 gazte-txok, hiru irakasleren zuzendari-tzapean. Genero berdintasuna etasexu aniztasuna lantzen dituenobra hori iragan ikasturtean ondueta estreinatu zuten —maiatzean,Iruñeko Baluarte auditoriumean—.Baionan, Tuteran eta Donostianemango dute irailaren 27an, urria-ren 11n eta 19an, hurrenez hurren.
Sexu aniztasuna eta genero berdintasuna lantzen dituen ‘Aske’ ikuskizun musikalasortu dute Iruñeko Jaso Ikastolako DBHko ikasleek. Baionan, Tuteran eta Donostianemango dute datozen asteetan; hurrengo ikuskizuna sortzen hasiak dira.
Etiketen aurkako doi
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A
Jaso Ikastolan jaio da Askemu-sikala, eta ikastetxe batean erna-tzen da ikuskizuneko istorioa ere:«Proiektuen astea dute ikastetxebatean. Bi talde daude: batzuk ge-nero berdintasunaren tailerreandabiltza, eta besteak arte tailerre-an. Haien arteko ezberdintasunaknahiko nabariak dira; tentsioadute», azaldu du Imanol Janiceszuzendarietako batek. Egoera ho-rri aurre egiteko, irakasleek bi tal-deak kanpaldi batera eramaten di-tuzte.Iker Aramendia da aktoreetako
bat; 14 urte ditu, eta lehenengo al-dia du Jasoko musikalean. Patxiizeneko ikasle baten rola jokatzen
du: «Arte tailerreko ikasle bat da.Genero berdintasuna ez du ondoikusten hasieran; gero, onartzenikasiko du». Janicesek azaldu due-nez, haien aurreiritzien aurka bo-rrokatzen dira pertsonaiak: «Zer-gatik mutil batek ezin duen gonabat jantzi, zergatik neska batekezin duen beste neska bat maita-tu... Horrelako barne borrokakikusten dira».Abestiek, musikak, dantzak eta
akrobaziek girotzen dute kontaki-zuna. Akrobatetako bat da Irati Ka-mino, 15 urteko ikaslea. «Akroba-tek egun bat gehiagoz egiten ditu-gu entseguak. Hasieran ez dira osogogorrak, baina, estreinaldiko as-tea iritsi ahala, gogorragoak izatendira». Hiru urtetan hartu du partemusikalean, eta esperientzia ede-rra dela nabarmendu du: «Bestemailetako lagunak egiten ditugu.Gorputz Heziketan edo beste kirolbatzuetan ikasten ez ditugun gau-zak ere ikasi ditugu».Urteetako esperientzia dute Ja-
sokoek ikuskizunak sortzen; zazpi-garren lana izan da Aske. Euskarasustatzea da haien helburu nagu-sia, Janicesen arabera: «Euskal kul-tura tradizioarekin lotzen dugu as-kotan, txistuarekin-eta. Euskarazegiteko beste modu bat ere bada-goela erakutsi nahi dugu». Halaber,mezu bat zabaltzea ere badu xedeobra bakoitzak: «Aurten, genero
berdintasuna eta sexu aniztasuna-ren trataera normalizatzearen be-harra aldarrikatu dugu».
Hurrengo obra sortzen
Ikasleak eurak aritzen dira ohol-tzan, baita itzaleko lanetan ere; gi-doia egiten eta eszenografia pres-tatzen, kasurako. Horretan arituda June Osinaga; 13 urte ditu, etalehenengoz hartu du parte. «Zortzilagun aritu gara eszenografian. Ba-tzuetan indarra behar da, atrezzo-ko gauza batzuk astunak baitira».Emanaldian bertan ere izaten dutezer eginik: «Gauzak oholtzan jar-tzen eta kentzen aritzen gara. Es-zenografiaren zati bat zintzilikatu-
ta dago, eta hura jaisteaz eta igo-tzeaz ere gu arduratzen gara».Ikasleen lan eskerga nabarmen-
du du Janicesek: «Ikasleek proiek-tua eurena sentitzen dute erabat,eta horrek inplikazioa %120koaizatea dakar». 2018ko ekaineanhasi zen gidoilarien taldea gaia au-keratzen eta gidoia sortzen. Tal-dekako entseguak egin zituztengero; 2019ko martxoan, berriz, en-tsegu orokorrei ekin zieten. Uda-berrian egin zituzten lehenengo biemanaldiak, eta datozen hirurakizango dira azkenekoak. Baina sor-kuntzak ez du etenik, zortzigarrenmusikala prestatzen hasiak baitirajadanik; Aramendia, Kamino etaOsinaga gidoilarien taldean daude.
FITXA
d Izena: ‘Aske’.d Egilea: Iruñeko Jaso Ikastola, JasoFundazioaren bitartez.d Zuzendaria: Imanol Janices,Irantzu Zabalza eta Nerea Martinez. d Sortzaileak: Jaso Ikastolako DBH1 eta 4 arteko 49 ikasle.d Iraupena: 100 minutu.dDatozen emanaldiak:
• Irailak 27: Baionan, 14:00etan(ikastetxeentzat) eta 19:30ean,Scenne Nationale aretoan.• Urriak 11: Tuteran (Nafarroa),11:00etan (ikastetxeentzat) eta19:00etan, Gaztanbide antzokian.• Urriak 19: Donostian, 18:00etan,Kursaalen.
Aktoreak, abeslariak eta akrobatak aritzen dira oholtza gainean; gidoia eta eszenografia egiteaz ere
ikasleak arduratu dira. JASO IKASTOLA
inuak
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A berria
DENBORA-PASAK 2. Itzalak.Jatetxekosukaldetikirteten ari daAratz, bigarren
platera eskuetan duela. Itzalhauetatik, zein dasukaldariarena?
A
E
D
F
B
C
1. Osatu eta margotu. Marrazki bat egiten hasi daEguzki, baina ez du amaitzeko betarik izan. Marraztufalta den erdia, eta margotu.
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A
Erantzunak: 2.-A.
3. Labirintoa. Kiroldegira doa Aiora,baina ez ditu oinetakoak topatzen.Lagunduko al diozubilatzen?
AZOKALIBURU SORTA
Carmen Elvira KALANDRAKA-PAMIELAKO KOORDINATZAILEA
«Nanoliburuaksakelakoarenneurrikoak dira,soinean eramanditzakezu»
Zer dira nanoliburuak?Liburu txiki batzuk dira. Tamainahandian ditugu liburu horiek, etaorain txikian atera ditugu. Nanoli-buru hitzarekin liburu kuttunak di-rela adierazi nahi dugu: klasikoakdira, eta formatu handian asko ira-kurtzen direnak. Kartoizko kaxa-txo batean daude zazpi liburuak. Nondik sortu da proiektua?Kalandrakak atera ditu nanolibu-ruak gaztelaniaz. Duela dozena baturte, euskaraz ere atera zuen bat.Beti gustatu izan zaizkigu nanoli-buruak, oso produktu bitxia etagoxoa baita. Horregatik, euskarazere argitaratzea erabaki dugu. Zer liburu aurkituko ditu irakur-leak kaxatxoan?Zazpi daude: Hiru hartzaketa Bar-bantxo ipuin tradizionalen molda-ketak dira. Antxume bizardunakere hala da, baina ez da hain ezagu-na. Bestalde, Tximeleta belarriakdago, autoestimua eta irudimenalantzeko liburu bat da. Asko irakur-tzen dute, eta kaxatxoaren kanpo-aldean ere jarri dugu haren azala.Goikoak eta behekoak liburuananiztasuna lantzen da, eta Hurbil li-buruan, berriz, inkomunikazioa. Az-kenik, Etxeko sagua liburua ipuinerrimatua da.Zergatik aukeratu dituzue libu-ru horiek?Konbinazio hori osatu dugu, gustuezberdinak dituztenengana iriste-ko. Gure asmoa ez da irakurketansakontzea, baizik eta irakurtzengozatzea. Horregatik, esaterako,Hurbil letra larriz dago idatzita, ira-kurtzen hasiberriak direnentzat.
Txiki-txikiak dira liburuxkak.Non irakur daitezke?Umeari ondoan duguna ematendiogu entretenitzeko; egun, sake-lakoa. Nanoliburuak sakelakoarenneurrikoak dira, soinean eramanditzakezu: autoan zoazeneaneman diezazkiokezu umeari, edoparkean, haur asko daudenean. Ur-tebetetzeko gozoki poltsetan eresar daitezke, gozoki bat baita huraere. Gainera, txikiak direnez, ludi-koagoak dira, jolas bat bezala da. Amets egiteko liburutxoak di-rela diozue. Zergatik? Kalandrakan aspalditik dugun leloada hori. Liburua da irakurtzen du-zuna baino apur bat gehiago: irudi-mena lantzeko, amets egiteko...balio du. Afektibitatearekin erelotu nahi dugu: amets egiteko li-buruak dira, lotara joan aurretikirakurtzen ditugulako.Lehenengo sorta da honakohau. Izango al da besterik?Bai, etorriko da. Iraileko nobeda-dea izan da, eta amaitzear dago.Bigarren bilduma prest dugu, eta laster argitaratuko dugu.
d Izenburua: ‘Ezinbesteko
nanoliburuak 1’.
d Liburuak: ‘Tximeleta belarriak’,
‘Hiru hartzak’, ‘Hurbil’, ‘Antxume
bizardunak’, ‘Barbantxo’, ‘Goikoak eta
behekoak’ eta ‘Etxeko saguak’.
d Tamaina: 7x7 cm.
d Testua eta marrazkiak:
hainbat egilerenak.
d Adina: 3 urtetik aurrerakoentzat.
d Prezioa: 10 euro.
d Argitaratzailea: Kalandraka-
Pamiela etxea.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO IRAILAREN 21A
JOLASA
Gutxienez, hiru lagun behar dira.Jokalari guztien artean, batama izango da, eta beste guztiakharen atzean kokatuko dira, lerroan. Ama korrika abiatuko da
edozein aldetara, eta besteguztiek atzetik jarraitubeharko diote, hark egitendituen gauza guztiak errepika-tuz. Amak nahi duena egin deza-ke: hanka bakar baten gainean ibili,salto egin, birak eman... .Jokalari batek amak egindakoa
gaizki errepikatuz gero, jolasetik atgeratuko da. Jolasak aurrera jarraituko du ama
bakarrik geratzen den arte.
Amari jarraitu
DATUAK
Kontinentea:
Ozeania.
Adina: 3-8 urte.
Lantzen dituen
alderdiak: arreta eta
motrizitatea.
Iturria: Munduko
jolasak (Txatxilipurdi).
Webgunea:
www.txatxilipurdi.com