8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 851. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A Zurezko gorputz biribila, eta barruan sagardo pila; zurezko gorputz biribila, eta jendea sagardo bila. Zer da? m a n t a n g o r r i Erantzuna: upela. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). TRAKAMATRAKA Musika probatuz ikasteko Musika

Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 851. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A

Zurezko gorputz biribila, eta barruan sagardo pila;zurezko gorputz biribila, eta jendea sagardo bila.

Zer da?

m a n t a n g o r r iErantzuna: upela.

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

TRAK

AMAT

RAKA

Musika probatuz ikasteko

Musika

Page 2: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A berria

Zorionak, Jare! Jada atzamarrak adina urte! Ondo-ondo ospatu zureeguna lagunekin eta familian. Muxuak denon partez, eta ez ahaztu kaskoa.

Zorionak, polilla! Ondo-ondo ospatu zurelau urte horiek, Garazi, eta segi horrenbizi eta alai! Muxu bat guztion partez.

Intza BollarEizagirre (Aulesti,Bizkaia). Zorionak, txapeldun!Astelehenean 6 urte mandobeteko ditu gure artistahandiak! Muxu itzelakaitaren, amaren eta, batez

ere, Manexen partez.

Aupa denei! Guregelan,ikasturtekobigarrenurtebetetzeaospatu dugu.Gogoa genuen,eta, Laia berexaretoekin ikusigenuenean,berehalaxepoztu ginen.Aunitz urtez,Laia! Eskermila gosariagatiketa etxean eginzenutenmeriendagatik.Zure lagunak.

Mua!

Zorionak, Ager! Ospatu 9. kandela piraten moduan. Guretxoritxoen kanta eta izarren distirazugana, koalita. Maite zaitugu.

ZORiON AGURRAK

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izanmezuak astearte arratsaldea baino lehen jaso beharditugula. Asteartetik aurrera jasotzen diren mezuguztiak hurrengo asteko zenbakian argitaratuko ditugu.

Page 3: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Andoni Imaz

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZU ERE ARTiSTA

ArraunlariakZaragueta

ikastetxean

Kaixo! Euskotren liga etaDonostiako Kontxako Bandera

irabazi duten neskaarraunlarien ordezkari gisa,

Leire Arriola eta ItziarOlasagasti arraunlariak etorridira Orioko Zaragueta HerriEskolara (Gipuzkoa). Bertan,

LH3 eta LH4ko ikasleekprestaturik zeuzkaten

galderei erantzun diete.

Aupa Argiaikastola!

Gaur Baztanikastolako ikasleokTuteran egon gara (Nafarroa):Argia ikastolak laguntza beharzuen, eta gu, emateko prest!Paella egiten aritu gara gureamatxo eta aitatxoekin. Paellaegile ttikienak izan gara, bainatartetxo bat izan dugupuzgarrietan ibiltzeko.Bezperatik joan, eta ikastolanlo egin dugu. Lan egin dugu,baina baita arrunt ongi pasatuere! Euskarak denen laguntzabehar du! Aupa auzolana!

Ikasturtearekin batera, hasi zarete zuenmarrazkiak guztioi erakusten. Bidaltzendituzuen lan ederren trukean eskerrakemateko, zozketa bat antolatu dugu. Partehartzea oso erraza da: egin marrazki bat,

eta bidali [email protected], azaroaren 10a baino lehen.

Hori egiten duzuen guztien artean, bostliburu sorta zozkatukoditugu. Azaroaren 16ko MANTANGORRInemango dugu zozketaren irabazleen berri.Animatu parte hartzera!

ZOZKETA

Page 4: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A berria

ERREPORTAJEA Trakamatraka

klatuarekin. Trakamatraka dabera.

«Konpainia» bat da Trakamatra-ka, eta herriz herri ibiltzen diraikuskizunak egiten: kontzertuaketa tailerrak. Orain, lehendabizikoikuskizuna sortu dute: Matraka manon troppo. Material birziklatuekinsortzen dituzte musika tresnaezohikoak, eta «kontzertu didakti-ko bat» egiten dute horiekin: «Saia-tzen gara modu dibertigarrian era-kusten musika, ingurugiroarekikoerrespetua transmititzearekin ba-tera», azaldu du Urrutiak.

Emanaldi parte-hartzaileak izanohi dira: «Gurasoak eta haurrak ba-daude inguruan, ikusten dute tipobat azenario bat jotzen, eta geratuegiten dira». Bi zatitan banatu ohiditu ikuskizunak: kontzertua egiten

Trakamatraka konpainia herriz herri dabil‘Matraka ma non troppo’ ikuskizunarekin:material birziklatuarekin sortzen dituztemusika tresnak, eta tailer parte-hartzaileakegiten dituzte, kontzertuekin batera.

Musika kontzer-tuetara joa-nez gero,askotarikoereduak topadaitezke ager-

tokian: batzuek gitarra, baxua etabateria nahikoa izaten dituztemusika egiteko; besteek nahiagodute musika tresna gehiago sar-tzea: pianoa, haize instrumen-tuak, perkusioa... Badira orkestrahandiak ere, tresna kontaezinakdituztenak. Normalean, instru-mentu horiek guztiak ezagunakizaten dira, ordea; normalak. Jon Urrutiak kontzertuak ematenditu, musika tresna pila batekin,gainera. Horiek ez dira horrenerrazak ezagutzen, baina Urrutiakberak sortzen ditu, material birzi-

MusikakMusikakegindakotresnak

TRAKAMATRAKA

Page 5: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A

du hasieran, antzerki ukituarekin,eta tailerra ondoren, ikusleek eurekikas dezaten edozein materialekinsor daitekeela musika. Urrutiari gus-tatu egiten zaio eredu hori, haurreketa gurasoek guztiek elkarrekin har-tzen dutelako parte.

2017. urtean sortu zen Trakama-traka, baina ordutik asko aldatu de-la esan du Urrutiak, «hazi» egin dela.Gauza berriak probatzen ditu eten-gabe: «Konfort zonatik ateratzengara». Hala sortu dute «koktel»berezi bat, guztiek gozatzeko mo-dukoa.

Musikari soinua ateratzen

Urrutiak ez du ondo gogoan nolasortu zitzaion horrelako ikuskizunbatekin hasteko gogoa. «Jaialdi ba-tean ikusi nituen horrelako zerbaitegiten zuten tipo batzuk, eta jola-sean hasi nintzen gero, nire kasateknika berriak ikasten». Berak gi-tarra eta biolina jotzen ditu berez,musika ikasketak egin baitzituen,baina egin ditu haize tresnak, gita-rrak, perkusioa... «Bizitzak leku as-kotatik eramaten zaitu, eta musi-kan gauza asko egin behar izan di-tut». Hasi zen bere kasa sortutakomusika tresnekin bideoak egiten,eta jendeari gustatu egin zitzaiz-kion. Hala jarraitzen du orain ere:ikuskizun eta instrumentu berriakprestatzen. «Jarraitzen dut ikas-ten; ematen du hau ez dela inoizbukatzen», esan du barrez.

zion: «Ameriketako indioek erabil-tzen zituzten horien gisakoa da,batez ere soinuagatik». Musikatresnak egiten dituztenei luthier

esaten zaie, eta Urrutiak esan dubera «artisau kutrea» dela. Bere ka-sa ikasi du musika tresnak egiten,nahiz eta ikastaroak ere egin izandituen. «Ordu asko pasatu ditut: li-buruak irakurtzen, bideoak ikusteneta, batez ere, gauzak probatzen.Jende oso ona ikusi dut kontzer-tuak ematen, eta haiekin ere ikasidut».

Izan ere, horrelako proiektuakegon badaude munduan, bainaUrrutia saiatu da horietatik urrun-tzen, eta zerbait «pertsonalagoa»lortzen. Haren ustean, askok per-kusiotik jotzen dute, eta berak ezzuen horretara mugatu nahi: «Erre-ferenteak ditugu, edozein talderenmoduan, baina saiatzen gara geu-rea egiten, eta familia guztiak uki-tzen».

Musika ikasi zuen Urrutiak, kon-tserbatorioan; «ez zen gauzarikegokiena, metodologiari dagokio-nez». Harentzat, musika «dagoengauzarik onenetako bat» da, etahorregatik uste du badaudela huralantzeko beste modu batzuk: «Mu-sika maitatu egin behar da, eraku-tsi gauza oso sinpleekin gauza ika-ragarriak egin daitezkeela. Bai soi-

Trakamatrakaren tailerretan, ez dago adin mugarik musika tresnak sortzeko. TRAKAMATRAKA

nuaren aldetik, baita bestela ere:musika gure baitan dago, ez baka-rrik 1.000 euroko klarinete batean.Gauza horiei guztiei geuk atera be-har diegu soinua».

Soinua ateratzeko, askotarikoobjektuak erabiltzen ditu Urrutiak:adreilu bat, eskailera bat, libragailubat, azenarioak... Libragailuarenkasuan, «flauta ukitu bat» eman

EMANALDIAKd Bihar

17:00etan, Donostiako Bulebarreko kios-koan.d Azaroak 9

17:30ean, Arrietan (Bizkaia).d Azaroak 15

18:00etan, Barakaldoko kontserbatorio-an (Bizkaia).d Azaroak 23

11:30ean, BIME jaialdian, Bilbon.d Abenduak 14

11:30ean, Judimendiko gizarte etxekoliburutegian, Gasteizen.

Page 6: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A berria

DENBORA-PASAK 2.Bikiak. Igor pastelak egin eta eginaritu da sukaldean. Guztien artean, biberdin-berdinak egin ditu. Zein?

Zazpi aldeak. June mendian izan zenjoan den asteburuan. Zazpi ezberdintasun daude lagunek egin zizkioten bi argazkien

artean. Bilatu!

1.

A B

C D

E F

G H

Page 7: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26A

A

B

C

D

E

3. Dominoa. Hasi da domino partida.Ondorengoak dira partidan erabilitakofitxak. Jarri bakoitzadagokion lekuan.

4+5

16:2

6x4

13-6

18+6 5-3

19+2

7-5 7x3

2+2

9-1

13-3

5x2 8-1

Erantzunak:2.-A eta D. 3.- A-C-B-D eta E.

‘Doroteo eta Eliseohistoriaurrekoabentura epikoan’Doroteok eta Eliseok denbora makina ja-rri dute martxan; Big Bangera eramanditu makinak, unibertsoa sortzen denunera. Liburu honetan, orrialde bikoitzbakoitza aldi geologiko bati dagokio: de-voniarra, karboniferoa, triasikoa, jurasi-

koa, kretazeoa, neogenoa eta izotz aroa. Orrialde bikoitz ba-koitzean, protagonistek fauna bereizgarria ezagutuko dute,eta saiatuko dira espezie erasotzaileenetatik ihes egiten, be-ren denboraren makinak berriro etxera eraman arte.

LompArgitaletxea: Ibaizabal

‘Etxe honetan’Etxean arauak jartzera ohituta dagoen ai-tatxi baten eta egunerokotasuna etaerrutina hankaz goiti paratzera datorkionilobaren arteko harremana da liburuarengaia. Edonori ezagunak egin ahal zaizkigunegoerak bizitasunez kontatu eta marraz-

tu dituzte autoreek, umorea bikain erabiliz eta irribarrea ha-siera-hasieratik sorraraziz. Irakurleak erabaki dezala nork agin-tzen duen etxe honetan.

Aintzane Usandizaga eta GastonArgitaletxea: Pamiela

AZOKA

BAI BITXIA!Baleen babesaBaleen kantuaren inguruko ikerketa ugariegin izan dituzte zientzialariek. 2006. ur-tean argitaratutako artikulu batean, iker-tzaileek azaldu zuten baleen hotsak osokonplexuak direla, eta euren artean komuni-katzen direla hizkuntza berezi baten bidez. Kan-tuak kilometro askora entzun daitezke, eta hainbat funtzio betetzendituzte: balio dute estalaldirako, lurraldea markatzeko, baita minaadierazteko ere. Kantuak, ordea, harrapakariak ere erakartzen ditu.Balea handiek ez diete beldurrik, baina kumeei egiten diete eraso.Orain, ikerketa batek adierazi du sardako balea emeen eta euren ku-meen arteko hotsak bestelakoak direla: apalago hitz egiten dute,kantua 100 metrora besterik ezin da entzun. Alegia, baleek lengoaiaberezi bat dute euren kumeak erasoetatik babesteko.

Page 8: Zer da? Musika · Argia ikastolak laguntza behar zuen, eta gu, emateko prest! Paella egiten aritu gara gure amatxo eta aitatxoekin. Paella egile ttikienak izan gara, baina tartetxo

Bada hilabete udazkeneansartu ginela, eta, azkenegunotako eguraldiakohartarazi digunez, ne-

gua geroz eta gertuago dugu. Ho-rregatik, ordularietan ere negukoordutegia markatzeko garaia iritsizaigu. Gaur gauean, beraz, ordube-te atzeratu beharko ditugu ordu-lariak, eta 03:00etan 02:00akizango dira berriro. Horrela, ordu-bete gehiago izango dugu!Urtean bitan egiten dugu alda-

keta ordularietan; udazkenean,neguko ordutegia jartzen dugu;eta udaberrian, berriz, udakoa, or-dulariak ordubete aurreratuz. Al-daketa horien helburua da eguzki-orduak ahalik eta gehiena aprobe-txatzea. Ordu aldaketa horiek

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO URRIAREN 26AIRRIEN LAGUNAK

Negua ordularietanEuropako estatu guztietan, Errusian eta Amerikako EstatuBatuetan egiten dira. Hego Ame-rikan, Australian eta Afrikan, ordea, ez da ordurik aldatzen.Orduen gorabehera hori ezta-

baidarako gai izan da denboraaskoan, eta oraindik ere hala da.Batzuen ustez, beharrezkoa daargi artifizial gutxiago erabiltze-ko eta, horrela, energia aurrezte-ko. Beste batzuek diotenez, be-rriz, aldaketa hori gorputzaren-tzat kaltegarria izan liteke, haur eta gaztentxoentzat batezere.Hala ere, oraingoz, gozatu

gaua eta ondo aprobetxatu guz-tiok nahieran izango dugun ordu-bete gehigarri hori!