79
PLA. 8–T/2013 ZERBITZU PUBLIKOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ KONTRATATZEA BALDINTZA ADMINISTRATIBO PARTIKULARREN AGIRIA EZAUGARRIEN TAULA KONTRATUAREN XEDEA GAKOA KODEKETA TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIORAKO ZERBITZU PUBLIKOA ZONA EMAKIDA BATEZ EMATEA. LUR Z-03 14-MO-95/2013 PJS: 49.39.11 KLK: 60129000-8 AURREKONTUA Zifratan Letratan LIZITAZIOAREN OINARRIZKO AURREKONTUA: Kontratuaren urteko aurrekontua, hau da, lineako zerbitzu erregularrengatik eskainitako kostuen zenbateko gordina eta ordutegi finkoko eskaeraren zerbitzu osagarrien konpentsazioa, 1.949.579,36 eurokoa izango da. Kontratuaren lizitazioko oinarrizko aurrekontua 13.647.055,52 eurokoa da. HAMAHIRU MILIOI SEIEHUN ETA BERROGEITA ZAZPI MILA ETA BERROGEITA HAMABOST EURO ETA BERROGEITA HAMABI ZENTIMO. BALIO ZENBATETSIA, kontratuaren guztizko balio zenbatetsia, hasierako zazpi urteko iraupena eta aurreikusten den luzapen epea kontuan hartuta, eta aurreikusten diren gehienezko aldaketak ere jasoz (% 35), 27.635.287,37 eurokoa da. HOGEITA ZAZPI MILIOI SEIEHUN ETA HOGEITA HAMABOST MILA BERREHUN ETA LAUROGEITA ZAZPI EURO ETA HOGEITA HAMAZAZPI ZENTIMO. URTEKOAK Ekitaldia Zenbatekoa Aurrekontu xedapena 2014/2020 13.647.055,52 € ALDEZ AURREKO TRAMITAZIOA (Ikusi 4.- klausula) Kontratua iraunkor eta segidako traktukotzat hartzean, 4/2007 Foru Arauaren I

ZERBITZU PUBLIKOA PROZEDURA IREKIAREN …€¦ · Web view2004ko martxoaren 18ko 4/2004 Legea, Euskadiko Errepideko Bidaiari Garraioarena. 2012ko apirilaren 3ko 51/2012 Dekretua,

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

PLA. 8–T/2013

ZERBITZU PUBLIKOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ KONTRATATZEA

BALDINTZA ADMINISTRATIBO PARTIKULARREN AGIRIA

EZAUGARRIEN TAULA

KONTRATUAREN XEDEA GAKOA KODEKETA

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIORAKO ZERBITZU PUBLIKOA ZONA EMAKIDA BATEZ EMATEA. LUR Z-03

14-MO-95/2013PJS: 49.39.11

KLK: 60129000-8

AURREKONTUAZifratan Letratan

LIZITAZIOAREN OINARRIZKO

AURREKONTUA:

Kontratuaren urteko aurrekontua, hau da, lineako zerbitzu erregularrengatik eskainitako kostuen zenbateko gordina eta ordutegi finkoko eskaeraren zerbitzu osagarrien konpentsazioa, 1.949.579,36 eurokoa izango da. Kontratuaren lizitazioko oinarrizko aurrekontua 13.647.055,52 eurokoa da.

HAMAHIRU MILIOI SEIEHUN ETA BERROGEITA ZAZPI MILA

ETA BERROGEITA HAMABOST EURO ETA BERROGEITA

HAMABI ZENTIMO.

BALIO ZENBATETSIA, kontratuaren guztizko balio zenbatetsia, hasierako zazpi urteko iraupena eta aurreikusten den luzapen epea kontuan hartuta, eta aurreikusten diren gehienezko aldaketak ere jasoz (% 35), 27.635.287,37 eurokoa da.

HOGEITA ZAZPI MILIOI SEIEHUN ETA HOGEITA HAMABOST

MILA BERREHUN ETA LAUROGEITA ZAZPI EURO ETA HOGEITA

HAMAZAZPI ZENTIMO.

URTEKOAKEkitaldia Zenbatekoa Aurrekontu xedapena

2014/2020 13.647.055,52 €

ALDEZ AURREKO TRAMITAZIOA (Ikusi 4.- klausula)

Kontratua iraunkor eta segidako traktukotzat hartzean, 4/2007 Foru Arauaren 54.3 artikulua aplikaturik bakar-bakarrik 1.206.892 euroko gastua baimenduko da 2014ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko eperako, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2014ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Proiektuko 1 0810.100.492.00.01 partidaren kargura.

GAUZATZEKO EPEAGUZTIRAKO EPEA: ZAZPI (7) URTE.

KONTRATUAREN LUZAPENA: Baldintza Administratibo Partikularren Agiri honetako 6. puntuak aurreikusitakoa jarraituko da.

KAUDIMENA EGIAZTATZEALizitatzailearen kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa agiri hauen bidez egiaztatuko da:

I

PLA. 8–T/2013

- Kontratuaren xedeari dagokion jarduera eremuan dituen negozioen bolumenari buruzko adierazpena, gutxienez 779.829 euroko kopurukoa urtean azken hiru ekitaldieetako bakoitzari dagokionez, enpresariaren jarduerak eratu edo hasi ziren egunetik kontatuta, betiere aipatutako negozio bolumenaren erreferentziak esku artean izanez gero.

Enpresa-talde edo -batasun batek aurkeztutako proposamena denean, urteko negozio bolumena ateratzeko batu egingo dira taldeko enpresek lortutako fakturazioak, betiere sozietateetako bakoitzak enpresa esleipendunean izango duen partaidetzaren arabera haztatuta.

Justifikatutako arrazoiren batengatik enpresaria eskatutako erreferentziak aurkezteko moduan ez badago, kontratazio organoak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango du bere kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa.

Lizitatzaileen kaudimen teknikoa edo profesionala, bidaiarien garraio publiko erregularrari dagokionez, ondoko dokumentu hauetakoren bat aurkeztuta egiaztatuko da:

- Jarduera egoki egin izanaren ziurtagiria, administrazio eskudunak egindakoa, eta gutxienez 3 urteko esperientzia izatea, deialdi hau baino lehenago, erabilera orokorreko edo bereziko bidaiarien errepideko garraio erregularreko herriarteko zerbitzua eskaintzen, gutxienez 8 autobus erabilita. Ez da eskatzen aurrez formalki iraungitzea kaudimen tekniko edo profesionalaren froga gisa aurkeztutako zerbitzuak.

- Aurrez hiriarteko bidaiari garraiorako zerbitzu erregular baten esleipendun izan ez diren lizitatzaileen kasuan, deialdi honen aurreko hiru urteetan, etenik gabe, gutxienez 10 VD baimen eduki izanaren frogagiria.

Enpresa-batasunen kasuan, lizitazioan onartuak izateko, lehenago aipatutako baldintza bakoitza bete behar du batasunean integratuta dagoen % 25eko edo handiagoko partaidetza duen enpresaren batek.

Edonola ere, ERANTZUKIZUNEZKO BERARIAZKO ADIERAZPENA, azken hiru urteetan enpresak izan duen urteko batez besteko langile kopuruari eta zuzendarien garrantzi mailari buruzko adierazpena eginez bertan, frogagiriak erantsita.

PREZIOEN BERRIKUSPEN SISTEMA

Agindu Teknikoen Agiriko 22. puntuan aurreikusitakoa jarraituko da.

BERMEAKBehin-behinekoa Behin betikoa

68.235,27 euro, kontratuaren hasierako epearen aurrekontuaren ehuneko 0,5i dagokiona.

Behin-behineko bermea exijitzen da, kontratuaren xedea zerbitzu publiko bat ematea delako eta aurkezten diren proposamenen segurtasuna eta bideragarritasuna ziurtatzeko.

Esleipen zenbatekoaren ehuneko 5.

LIZITAZIOKO PUBLIZITATEKO GEHIENEZKO GASTUEN ZENBATEKOA

Esleipendunak iragarkia argitaratzeagatik ordaindu beharreko gehienezko zenbatekoa: 3.000,00 euro.

OINARRIZKO ESKAINTZA ETA ALDAERAKOnarpena Eskakizunak, modalitateak eta aspektuak

ALDAERAK EZ EZ DA ALDAERARIK ONARTUKO.

ESLEIPEN IRIZPIDEAK, FORMULA ARITMETIKOAK APLIKATUTA BALORATUKO DIRENAK

Irizpidea Balioa

II

PLA. 8–T/2013

2.-

Distantzia, instalazioetatik emakidaren herri nagusi Tolosa eta Villabonaraino. 6 puntu

Irizpide horri dagokion puntuazioa lortzeko formula hau aplikatuko da:

D = (d1 + d2 ) / 2

Azalpena:

d1 = lerro zuzenean autobus-tokitik Tolosako udaletxera dagoen distantzia, kilometrotan.

d2 = lerro zuzenean autobus-tokitik Villabonako udaletxera dagoen distantzia, kilometrotan.

6 puntuak honela banatuko dira:

D < 5 km …………. 6 puntu.

D ≥ 5 km eta < 10 km …………. 4 puntu.

D ≥ 10 km eta < 20 km ..…… 2 puntu.

D ≥ 20 km .………………… 1 puntu.

Aurretiko tarteari dagokion puntuazioa eman ahal izango da, baldintza hau betetzen bada: proposatzen diren autobus-tokietatik ezarritako puntuetarainoko bidea egiteko erabiltzen den denbora, errepidearen ezaugarriei erreparatuz eta zirkulazio-arauak errespetatuz egiten den bidaiarena, aurreko tarteko ibilbideak egiteko behar den denboraren berdina edo laburragoa izatea.

Aurkeztutako eskaintzaren batek autobus-toki bat baino gehiago aurkeztuko balitu, neurketa-puntutik gertuen dagoen autobus-tokitik kalkulatutako da distantzia.

0 puntutik 6ra

BALIO JUDIZIO BIDEZ EBALUA DAITEZKEEN ESLEIPEN IRIZPIDEAK

Irizpideak Balioa

3.-

Ustiapen proiektuaren definizioa: 20 puntu.

Zerbitzuaren operatiba (bidaia-kopurua, garraio publikorako beste modu batzuekiko koordinazioa hobetzen laguntzen duten ordutegi-hobekuntzak...) (10 puntu).

Flota-mota eta horren egoera, bai zerbitzu erregularrekoa bai osagarrietakoa. (8 puntu). Zerbitzua hobetzen laguntzen duten beste proposamen batzuk, esaterako ekarpen

teknologikoak (2 puntu).

0 puntutik 20ra

4.-

Erabiltzaileentzako informazio plana eta bezeroaren arreta: 13 puntu.

Zerbitzu-eskaerak kudeatzeko sistema, agindu teknikoen agiriko 8. puntuan aurreikusiarekin bat (5 puntu).

Geralekuetarako informazio eta gaurkotze plana, bai zerbitzuari buruzko informazio iraunkorrerako bai gorabeherei buruzko informaziorako (2 puntu).

Informazio plana, liburuxka eta gidaliburu bidezkoa, zerbitzuei buruzko xehetasunak emanez. (2 puntu)

Zerbitzuari buruzko informazioa web orrian edo beste baliabide elektroniko batzuetan. (2 puntu)

Kexa eta iradokizunen kudeaketa. (2 puntu).

0 puntutik 13ra

5.- Energi eraginkortasunari lotutako jarduera plana (2 puntu) Hondakinen tratamendua (2 puntu) Ingurumenaren zaintza (2 puntu).

0 puntutik 6ra

III

PLA. 8–T/2013

6.- Euskararen erabilera: 6 puntu. Euskararen erabilera ziurtatzeko inplementatu beharreko ekintzak. 0 puntutik 6ra

7.- Ustekabekoei aurre egiteko plana: (3 puntu). Flotaren prebentzio-mantentze eta garbiketarako prozedurak (1 puntu).

0 puntutik 4ra

ASEGURUAKEsleipendunak, 1987ko uztailaren 29ko 16/1987 Legeak, Lehorreko garraioa antolatzekoak, 21. artikuluan eta 1990eko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, Lehorreko garraioa antolatzeko Erregelamendua onartzekoak, 5. artikuluan aipatzen dituzten aseguruak kontratatzeaz gain, oro har, zerbitzuarentzat erantzukizun zibil borondatezko edo osagarrizko aseguru bat egin behar du, alderdi orokor, patronal eta amaitutako lanei dagokienez, aseguratu gisa kontratista eta azpikontratista, hala behar denean, barne hartuta, gutxienez 50 milioi euroko kopuruaz, zerbitzua eskaintzetik eta kontratuko betekizunak betetzetik beste batzuei eragin dakizkiekeen kalteengatik eska dakizkiokeen zuzeneko edo zeharkako kalteak aseguratzearren. Gainera, sute kontrako poliza bat eduki beharko du.

AZPIKONTRATAZIOA

Bakar-bakarrik prestazio lagungarrietan eta Agirietan ezarritako baldintzak betez egin ahal izango da.

SUBROGAZIOA

Langileen egonkortasuna ziurtatzearren, xede bereko kontratuak behin baino gehiagotan esleituko direla aurreikusten den kontratuetan, esleipen bakoitza egiteko garaian, enpresa esleipenduna aldatzen bada, enpresa berriak bermatu beharko du subrogazioz hartuko dituela lantegi edo produkzio unitate autonomo horretan –kontratuari atxikita- lan egiten duten langileak. (Ikusi 25. klausula).

BERME ALDIAEz da inolako berme aldirik eskatzen, ulertzen baita prestazioa gauzatze unean betetzen dela, haren ondorioak ezin baitira etorkizunera eraman.

ZIGORRAK

Baldintza Administratibo Partikularren Agiri honetako 34. puntuak aurreikusitakoa jarraituko da.

KONTRATUA GAUZATZERAKOAN BETE BEHARREKO HIZKUNTZA BALDINTZAKKontratu honek nahitaez bete behar du hizkuntza ofizialtasun bikoitzaren araubidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan ezarria eta Euskararen erabilpena arauzkotzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta hori garatzen duten arauetan, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen Foru Dekretuan, erregulatua. Esana bete ezean, kontratua deuseztatzea etor daiteke, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 223.g) artikuluarekin bat (Ikusi 29. klausula).

BALDINTZA SOZIAL BEREZIAK BETETZEA

Kontratu honek bete egin behar ditu lan, gizarte segurantza eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan indarrean dauden legezko, erregelamenduzko eta bestelako xedapenak eta, bereziki, gutxienez aplikatu beharko ditu Gipuzkoako Errepidezko Bidaiari Garraioaren Hitzarmen Kolektiboak, 2006-2014 urteetarakoak, jasotzen dituen laneko baldintzak, edota hori berrikusten duten hurrengo hitzarmen kolektiboek ezartzen dituztenak.

Era berean, Agirian zehazten diren obligazio sozialak bete beharko ditu azpikontratazioaren, kontziliazioaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenaren arloan.

IV

PLA. 8–T/2013

ALDAKETAK

Kontuan harturik honakoa zona-emakida bat dela, eta komeni dela emakidaren xede den errealitatean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko aukera aurkeztea, Sektore Publikoko Kontratuen Testu Bategineko 106. artikuluan xedatutakoaren bidetik ondokoak jotzen dira, gertatuz gero, kontratua aldatzeko berariazko balizko:

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailarekiko lankidetza hitzarmena egitea, hala badagokio, emakidan eskolaumeentzako zerbitzu bereziak sartzeari buruz, horrek eskatzen duen finantzaketa akordioarekin batera.

Bide azpiegituretako aldaketak, emakidako funtsezko elementuetan aldaketak eragiten badituzte. Garraio eskarian mamizko aldaketak, emakidaren funtsezko elementuen alterazioa dakartenak. Besteak beste,

ordutegi finkoan izan daitezkeen eskaerarentzako zerbitzu osagarriak zerbitzu erregular bihurtzea, edo alderantziz. Kostu egituran % 10etik gorako alterazioa dakarren aldaketa oro, Agindu Teknikoen Agiriko 22. klausulan

ezarritako baldintzetan.

Aurreko paragrafoan aurreikusten diren aldaketek ez dute lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren % 35etik gora egingo. (Ikusi 38. klausula)

KONTRATISTAREN BESTE BETEBEHAR BATZUK, KONTRATUA GAUZATZEN DEN BITARTEAN

Esleipendunak gutxienez establezimendu iraunkor bat eduki beharko du Gipuzkoan kontratuaren iraupenean zehar, emakidaren kudeaketara begira. Bertan gordeko dira, kontratuaren zuzendaritzaren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Ikuskaritza Zerbitzuen eskura, enpresaren dokumentu nagusiak, 16/1987 Legearen 44. artikuluaren baldintzetan. (Ikusi 29. klausula).

UKO EGITE EDO ATZERA EGITE KASUAN LIZITATZAILEEK JASOKO DUTEN KONPENTSAZIOA Uko egite kasuan: egindako gastuen ordaina emango zaio; gehienez 3.000 €.

Atzera egite kasuan: egindako gastuen ordaina emango zaio; gehienez 3.000 €.

DOKUMENTAZIO INTERESGARRIA AZTERTZEKO LEKUATolosaldeko eskualdeko errepideko hiriarteko bidaiari garraio publikorako zerbitzua ezartzeko proiektua (LUR-Z-03)) eta baldintza administratibo partikularren eta agindu teknikoen agiriak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren Idazkaritza Teknikoan daude eskuragarri (Miramon pasealekua, 166 – 2. solairua 20014 Donostia).

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

Proposamenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako lizitazio iragarkian ezarritako epean aurkeztuko dira; epea, gutxienez, 29 egun naturalekoa izango da.

ESKAINTZAK AURKEZTEKO LEKUA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUAIDAZKARITZA TEKNIKOAMiramon pasealekua 166 - 2. solairua.20014 Donostia.

KONTRATATZAILEAREN PROFILA

http://www.gipuzkoa.net

KONTRATAZIO MAHAIA

Kontratazio Mahaia hauek osatuko dute:

Lehendakaria: Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendari nagusia.

Lehendakariordea eta 1. mahaikidea: Bide Azpiegituretako zuzendari nagusia.

V

PLA. 8–T/2013

2. mahaikidea: Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuko burua.

3. mahaikidea: Departamentuko idazkari teknikoa.

4. mahaikidea: Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritzako teknikari bat.

5. mahaikidea: Ogasun eta Finantza Departamentuko Kontu Hartzailetza eta Kontu Ikuskaritza Zerbitzuko ordezkari bat.

Idazkaria: Kontratazio Zerbitzuko burua.

Diputatuen Kontseiluaren 20-T/2013 Erabakiaz onartua.

Donostia, 2013ko abenduaren 26a.

IDAZKARI TEKNIKOA

Iñaki Arrue Espinosa

VI

A U R K I B I D E A

I. KAPITULUA XEDAPEN OROKORRAK.................................................................................................................................................91.- IZENA.......................................................................................................................................................................................................92.- KONTRATUAREN XEDEA....................................................................................................................................................................93.- BALIO ZENBATETSIA, LIZITAZIOAREN OINARRIZKO AURREKONTUA ETA KONTRATUAREN PREZIOA.....................94.- FINANTZAKETA.....................................................................................................................................................................................95.- KONTRATUAREN IRAUPENA...........................................................................................................................................................106.- LUZAPEN AUKERA.............................................................................................................................................................................107.- EMAKIDA ABIAN JARTZEA..............................................................................................................................................................118.- KONTRATUAREN ARAUAK ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA.....................................................................................................119.- ESPARRU GEOGRAFIKOA.................................................................................................................................................................1210.- ZERBITZUAREN TITULARITATEA...................................................................................................................................................12II. KAPITULUA. KONTRATAZIOA.................................................................................................................................................................1211.- ESPEDIENTE MOTA ETA LIZITAZIO PROZEDURA ......................................................................................................................1212.- LIZITAZIOAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK.........................................................................................................................1213.- BEHIN-BEHINEKO BERMEA..............................................................................................................................................................1314.- PROPOSAMENAK: DOKUMENTAZIOA ETA PROPOSAMENAK.................................................................................................1315.- OINARRIZKO PROPOSAMENA ETA AUKERAK............................................................................................................................2016.- FISKALITATEARI, INGURUMENAREN BABESARI, ENPLEGUARI ETA LAN BALDINTZEI BURUZKO

BETEBEHARREN INGURUKO INFORMAZIOA LORTZEA..........................................................................................................2017.- ESKAINTZAK AURKEZTEA...............................................................................................................................................................2018.- ESKAINTZAK IREKITZEA ETA AZTERTZEA.................................................................................................................................2119.- ESLEIPEN IRIZPIDEAK.......................................................................................................................................................................2220.- ESLEIPENA............................................................................................................................................................................................2321.- BEHIN BETIKO BERMEA....................................................................................................................................................................2522.- PROPOSAMENEKIN BATERAKO DOKUMENTAZIOA..................................................................................................................2623.- ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA........................................................................................................................................................2624.- KONTRATUA OSATU ETA SINATZEA.............................................................................................................................................2625.- LANGILEEN SUBROGAZIOA.............................................................................................................................................................28III. KAPITULUA. KONTRATUA GAUZATZEA.............................................................................................................................................2926.- GALDU-GORDEAN JARDUTEA.........................................................................................................................................................2927.- KONTRATUA BETETZEKO OBLIGAZIOA.......................................................................................................................................2928.- ADMINISTRAZIOAREN ESKUMENAK.............................................................................................................................................2929.- EMAKIDADUNAREN BETEBEHAR OROKORRAK........................................................................................................................3030.- LAN ETA GIZARTE BETEKIZUNAK.................................................................................................................................................3231.- LANGILEAK ETA LANTALDEA........................................................................................................................................................3332.- BITARTEKO TEKNIKOAK..................................................................................................................................................................3333.- ASEGURUAK.........................................................................................................................................................................................3434.- ZERBITZU BEREZIAK.........................................................................................................................................................................3435.- DATUEN BABESA................................................................................................................................................................................3436.- GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN BETEKIZUNAK................................................................................................................3537.- EZ-BETETZE ETA ZIGORRAK...........................................................................................................................................................3538.- KONTRATUA ALDATZEA..................................................................................................................................................................3839.- KONTRATUA LAGATZEA ETA AZPIKONTRATATZEA...............................................................................................................3940.- AKZIOAK ESKUALDATZEA SOZIETATE ESLEIPENDUNEAN....................................................................................................4041.- PREZIOA ORDAINTZEA......................................................................................................................................................................40IV. KAPITULUA. KONTRATUA IRAUNGITZEA..........................................................................................................................................4042.- KONTRATUA IRAUNGITZEA............................................................................................................................................................4043.- ERRESKATEA ETA UKO EGITEA......................................................................................................................................................4144.- KONTRATUA IRAUNGITZEAREN ONDORIOAK...........................................................................................................................4245.- ZERBITZUA ITZULTZEA....................................................................................................................................................................42I. ERANSKINA ESKAINTZA EREDUA.....................................................................................................................................................43II. ERANSKINA ERANTZUKIZUNEZKO ADIERAZPENAREN EREDUA..........................................................................................45III. ERANSKINA ERANTZUKIZUNEZKO ADIERAZPENAREN EREDUA..........................................................................................47IV. ERANSKINA SOZIETATE EMAKIDADUNA ERATZEKO KONPROMISOAREN EREDUA.....................................................49V. ERANSKINA DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA AURREZ AURKEZTEKO EREDUA...................................................51VI. ERANSKINA BALIABIDE PERTSONALAK ETA MATERIALAK ATXIKITZEKO EREDUA...................................................52VII. ERANSKINA INSTALAZIO FINKOEN ERABILGARRITASUNARI BURUZKO ADIERAZPENAREN EREDUA....................53VIII. ERANSKINA. ESKAINTZA ERREGISTROAN AURKEZTEKO EREDUA......................................................................................54IX. ERANSKINA. LAN SUBROGAZIOARI BURUZKO ADIERAZPENERAKO EREDUA...........................................55

I. KAPITULUA XEDAPEN OROKORRAK

1.- IZENA

Lizitazioaren gai den emakida LUR-Z-03 izenaz identifikatuko da.

2.- KONTRATUAREN XEDEA

2.1. Kontratu honen xedea Tolosaldeko eskualdeko errepideko hiriarteko bidaiari garraiorako zerbitzu publikoa zona-emakida batez ematea da.

Kontratu honen bidez ase egingo dira Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Garraiorako Zona Emakida Ustiatzeko Planean, 2013ko urriaren 1ean foru gobernuaren erabaki batez onartuan, deskribatzen diren beharrak, Planean bertan deskribatzen diren zerbitzuak emango baitira.

2.2. Agiri honen karatulan emana daude 2008ko Jardueren araberako Produktuen Sailkapen Estatistikoko nomenklaturan dagokion kodea (PJS 2008) eta Kontratuen Lexiko Komuneko nomenklaturari (KLK) dagokion kodea.

3.- BALIO ZENBATETSIA, LIZITAZIOAREN OINARRIZKO AURREKONTUA ETA KONTRATUAREN PREZIOA

3.1. Kontratuaren balio zenbatetsia, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 88. artikuluan azaldutako moduan kalkulatua, eta agiri honen hasierako “ezaugarrien taulan” ageri dena, izan da kontuan hartu dena kontratu honi zer esleipen prozedura aplikatuko zaion hautatzean.

3.2. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, agiri honen hasierako “ezaugarrien taulan” ageri den zenbatekoa da.

3.3. Kontratuaren prezioa itxuratzeko, zerbitzu erregularrei dagokienez, gehienezko ustiapen-kostu bat finkatu da kilometroko, 2,8217 €/km zehazki, zerbitzuan 619.467 km egingo direla jota. Aipatutako konpentsazioak ustiapena behar bezala garatu ahal izateko beharrezko kilometro-kopurua jasotzen du (herri nagusian kokatzea, autobus-tokietara itzultzea, ikuskapenak, konponketak, etab.).

3.4. Eskaeraren zerbitzu osagarrien kasuan, gehienezko prezio unitario bat ezarri da emandako zerbitzuko, linearen eta prestazioaren egun motaren arabera.

4.- FINANTZAKETA

Kontratazio espedientea aldez aurretik tramitatuko da, hala ezartzen baitu Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bateginak 110.2 artikuluan; beraz, esleipena baldintza etenarazle bati lotuta geratuko da, dagokion aurrekontuan kontratuaren betebeharrei aurre egiteko kreditu egokia eta nahikoa izateari, hain zuzen ere.

5.- KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratuak zazpi (7) urteko indarraldia izango du, Euskadiko Errepideko Bidaiari Garraioaren martxoaren 18ko 4/2004 Legearen 24.1 artikuluan ezarritakoarekin bat. Zazpi urteko epe hori kontratua formalizatzen den datan hasiko da zenbatzen. Emakidaren epea amaiturik ez bada hurrengo zerbitzu prestazioa zehaztera zuzendutako prozedura osatu, emakidadunak, administrazioak eskatzen badio, zerbitzuaren kudeaketa luzatuko du prozedura hori amaitzen den arte; ez du inolako obligaziorik izango luzapen horretan hamabi hilabete baino gehiago egiteko.

6.- LUZAPEN AUKERA

Beharrezkoa denean, eta kontuan hartuta aktiboen amortizazio baldintzak, zerbitzu publikoko kontratuaren iraupena jatorrizko epearen erdia luza daiteke gehienez, zerbitzu publikoaren operadoreak aurkezten baditu aktiboko elementuak, aldi berean garrantzitsuak direnak zerbitzu publikoko kontratu honen xede den bidaiarien garraio zerbitzuak eskaintzeko beharrezko diren aktiboekin alderatuta eta horiekin nagusiki lotuta daudenak.

7.- EMAKIDA ABIAN JARTZEA

Esleipendunak hasieratik beretik emakidaren linea guztiak kudeatuko ditu. Une honetan, eginda egon beharko dute iraungitako emakidaren esparruan esleipendun berriak zerbitzua eman ahal izatea bermatzera zuzendutako jarduerak, betiere emakida berria arautzen duten baldintza administratibo eta agindu teknikoen agiri hauetan ezarritakoarekin bat, zehazki lan subrogazioari eta material mugikorrari dagokienez.

8.- KONTRATUAREN ARAUAK ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

1.- Kontratu hau zerbitzu publiko bat kudeatzeko kontratu bat da, emakida modalitatekoa, martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, Errepideko Bidaiari Garraioarenak, bere 21. artikuluan xedatzen duenaren arabera, eta arau izango ditu honakoak:

Baldintza Administratibo Partikularren Agiri hau, bere karatula eta eranskinekin, Agindu Teknikoen Agiria, Tolosaldeko eskualdeko errepideko hiriarteko bidaiari garraio publikoaren zona-zerbitzua ezartzeko Proiektua (LUR-Z-03), ondoren bideratuko den kontratu dokumentua eta esleipendunak aurkeztutako eskaintza.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1370/2007 zk.ko Erregelamendua (EE), 2007ko urriaren 23koa, tren eta errepideko bidaiari garraiorako zerbitzu publikoei buruzkoa eta Kontseiluaren 1191/69 (EEE) eta 1107/70 zk.ko (EEE) Erregelamenduak indargabetzen dituena bera.

Lehorreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 29ko 16/1987 Legea, uztailaren 4ko 9/2013 Legeak aldatua oinarrizko artikuluei dagokienez.

2004ko martxoaren 18ko 4/2004 Legea, Euskadiko Errepideko Bidaiari Garraioarena. 2012ko apirilaren 3ko 51/2012 Dekretua, Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua

onartzen duena. 16/1987 Legea, uztailaren 29koa, Lehorreko Garraioa Antolatzekoa, uztailaren 4ko 9/2013

Legeak artikulu ez oinarrizkoetan aldatua. 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen

Erregelamendua onartzen duena (aplikazio osagarrikoa da Eusko Jaurlaritzaren 51/2012

Dekretuan aurreikusten ez denari dagokionez, aipatu dekretuko Amaierako Lehen Xedapenean ezarritakoarekin bat).

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina. 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuen 29/2007 Legea

neurri batean garatzekoa. Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra, 1098/2001 Errege

Dekretuak, urriaren 12koak, onartua, eta horren geroagoko aldaketak. 4/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu eta finantza erregimenari

buruzkoa. Kontratazioa arautzen duen eta kontratazioari dagokion esparruan aplikagarria den Erkidegoko,

estatuko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko edo Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste edozein xedapen.

2.- Baldintza Administratibo Partikularren Agiria –karatula eta eranskinekin batera-, Agindu Teknikoen Agiria, esleipendunak aurkeztutako eskaintza -eskaintza ekonomikoarekin batera doan azterketa ekonomiko-finantzarioa izan ezik- eta ondoren bideratzen den kontratu dokumentua kontratu izaerako dokumentuak dira. Xedapenetan kontraesanik badago, klausula honetan ageri diren hurrenkeraren arabera interpretatutako dira dokumentuak; era horretan, hurrenkeran lehenago dagoenak izango du lehentasuna atzekoen aurretik.

3.- Kontratua aplikatu edo interpretatzerakoan sor litezkeen auziak, kontratua gauzatzea, aldatzea, betearaztea eta suntsitzea Foru Aldundiko organo eskudunek erabakiko dituzte, kontratistari entzun ondoren, HAKLEOk 97. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Organo horiek hartzen dituzten erabakiak betearazi beharrekoak izango dira berehala.

4.- Erabaki horiek aurkaratzeko, administrazioarekiko auzietako jurisdikziora joko da.

5.- Hala eta guztiz ere, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehenago, eta nahiz eta erabakien aurka ezin den administrazio errekurtso arruntik aurkeztu, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 40. artikuluan araututa dagoen errekurtso berezia jar daiteke honakoen kontra:

a) Lizitazioko iragarkien eta lizitazioa arautzen duen agiriaren eta lanaren ezaugarriak ezartzen dituen agiriaren kontra.

b) Prozeduran egindako tramiteko egintzen aurka, baldin eta tramite egintza horiek esleipenari buruz zuzenean edo zeharka zerbait erabakitzen badute, prozedurak aurrera jarraitu ezina badakarte edota defendatu ezina edo eskubide edo interes legitimoentzako kalte konponezinen bat ekartzen badute. Prozedurak aurrera jarraitzea eragozten duten izapide-egintzatzat joko dira kontratazio mahaiaren egintzak, lizitatzaileak baztertzea erabakitzen dutenean.

c) Esleitzeko ahalmena dutenek hartutako esleipen erabakiak.

6.- Errekurtsoaren xede diren erabakiek kaltetu dituzten edo kalte ditzaketen eskubide edo interes legitimoen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek jar dezakete kontratazio arloko errekurtso berezia.

7.- Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 43. artikuluan xedatuta dagoen bezala, aurreko paragrafoaren arabera, lizitatzaileek eta Administrazioaren erabakien ondorioz eskubideetan edo

interes legitimoetan kalteren bat izan dezaketen pertsona fisikoek eta juridikoek aukera dute errekurtsoa ebazteko ahalmena duten organoaren aurrean prozedurako urraketak zuzentzera edo erasandako interesetan beste kalterik ez eragitera bideratutako behin-behineko neurriak har daitezela eskatzeko, eta neurri horien artean egon daitezke kontratuaren esleitze prozedura edo kontratazio organoen edozein erabakiren exekuzioa etetera edo etenaraztera bideratuta daudenak. Eskaera hau kontratazio arloko errekurtso berezia jarri baino lehen egin daiteke.

9.- ESPARRU GEOGRAFIKOA

Tolosaldeko eskualdeko errepideko hiriarteko bidaiari garraio publikoaren zonako zerbitzua ezartzeko Proiektuan (LUR-Z-03) deskribatzen denarekin bat, emakidaren lurralde esparruan Tolosaldeko eskualdeko udalerri hauek sartzen dira: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Villabona, Zizurkil eta Tolosa.

10.- ZERBITZUAREN TITULARITATEA

10.1 Emakidaren gai diren zerbitzuak zerbitzu publikoak dira, eta horien titularitatea Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio.

10.2 Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 249. artikuluan xedatuarekin bat, administrazioak beharrezko polizia-ahalmenak izango ditu, kontratu honen gai diren zerbitzuen martxa ona ziurtatzeko.

II. KAPITULUA. KONTRATAZIOA

11.- ESPEDIENTE MOTA ETA LIZITAZIO PROZEDURA

Kontratazio espedienteak TRAMITAZIO ARRUNTA izango du. Kontratuaren lizitazioa eta esleipena egiteko PROZEDURA IREKIA erabiliko da, zehazki, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 157. artikulutik 161.era bitartekoetan eta HAKLEOn horiei dagozkienetan aurreikusia eta arautua dagoena.

12.- LIZITAZIOAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

12.1. Lizitazioan pertsona naturalek edo juridikoek hartu ahal izango dute parte, baldin eta jarduteko gaitasun osoa badute, Herri Administrazioarekin kontratatzeko debekurik ez badute, kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko edo profesionala dutela egiaztatzen badute eta, Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamenduaren 70. artikuluan xedatuarekin bat, beronen 42. artikuluan aurreikusten diren baldintzak betetzen badituzte.

12.2. Proposamenak aurkezteko epearen amaiera egunean, lizitatzaileek ez dute izango Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 60. artikuluan aurreikusitako kontratatzeko debekurik. Kontratatzeko debekurik ez dute izango, ezta ere, kontratua esleitzeko garaian.

12.3. Enpresaburuek, halaber, kontratuaren objektu den jarduera edo prestazioa gauzatzeko beharrezkoa den enpresa- edo lanbide-gaikuntza izan beharko dute, hala badagokio.

12.4. Pertsona juridikoei ez zaie kontraturik esleituko, baldin eta estatutuen edo sorrerako araudiaren arabera berezko dituzten helburuak, xedea edo jarduera-esparrua kontratuaren prestazioekin bat ez badatoz.

12.5. Espainiakoak ez diren baina Europar Batasuneko estatuetako nazionalak diren enpresariei dagokienez, kontratatzeko gaitasuna izango dute, baldin eta ezarrita dauden estatuko legeen arabera dena delako prestazioa gauzatzeko gaikuntza badute.

12.6. Lizitatzaileak enpresa-talde gisa aurkez daitezke, eskaintza bakar bat eginda, betiere, pertsona juridiko bat eratzeko konpromisoa modu formalean hartzen badute, hura hautatua izanez gero, hau da, Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamenduak 42.1 artikuluko a) letran zerrendatutakoetako bat eratzeko konpromisoa hartzen badute, kontratua hari esleituko baitzaio. Modu horretan aurkezteko ez da beharrezkoa enpresa horiek egiaztatzea aldi baterako batasun bat eratu izana, ez eta enpresa lankidetzako beste era bat ere. Baina, haietako inork ezin izango du lizitazioan beste eskaintzarik aurkeztu, bakarka edo beste batzuekin batera. Horregatik, bada, zehatz-mehatz eta banan-banan identifikatu behar da eskaintza bateratuan aurkezten den enpresa bakoitza.

Enpresa-taldeen kasuan, eskaintzan adierazi egingo da horietako bakoitzaren partaidetzaren zenbatekoa. Pertsona fisiko bat zehaztu beharko da solaskide eginkizunetarako, hala dagokionean pertsona juridiko berria eratzen den arte.

12.7. Lizitazio honetan ezin izango dute eskaintzarik aurkeztu pertsona juridiko desberdinek, horietako bat bestearen kapital sozialaren % 50 baino gehiagoren titularra bada, edo pertsona fisiko edo juridiko bat bataren zein bestearen kapital sozialaren % 50 baino gehiagoren titularra bada.

12.8. Aurreko bi paragrafoetan jasotzen diren arauak urratuz gero, ez da onartuko arau-urraketa egin duten enpresetako edozeinek sinatutako edo partizipatutako proposamenik.

13.- BEHIN-BEHINEKO BERMEA

13.1. Lizitazioan sartzeko, lizitatzaileek bermatu egin beharko dituzte bere eskaintzak, horien alde behin-behineko berme bat jarriz, Agiri honetako karatulan ezarriarekin bat, eta han bertan ageri den hainbestekoaz. Berme hori kontratazio organoaren eskura jarri beharko dute, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 96. artikuluan aurreikusitako moduren batean eta arauz ezarritako baldintzetan.

Aldi baterako enpresa-batasunen kasuan, batasuneko enpresa batek nahiz gehiagok eratu ditzakete behin-behineko bermeak, baina denen artean iritsi behar dute Agiri honetako karatulan eskatzen den zenbatekora, batasuna osatzen duten guztiak izanik solidario bermean.

13.2. Lizitatzaileren batek esleipena egin baino lehenago eta bidezko arrazoirik gabe erretiratzen badu bere eskaintza, edo esleipendunak ez badu behin betiko bermea jartzen, edo esleipendunaren erruz kontratua ezin bada epe barruan sinatu, behin-behineko bermea konfiskatu egingo zaio eta Foru Diruzaintzan sartuko da.

14.- PROPOSAMENAK: DOKUMENTAZIOA ETA PROPOSAMENAK

14.1. Eskaintzak isil-gordekoak izango dira; horregatik, behar adina neurri hartuko da lizitazioa jendaurrean egin arte sekretua ziurtatzeko. Enpresariak eskaintza aurkezten duenean, inolako baldintzarik eta salbuespenik gabe oso-osorik onartzen ditu Baldintza Administratibo Berezien Agiria eta Agindu Teknikoen Agiria.

14.2. Lizitazioetan, lizitatzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkez dezake, Agiri honen karatulan aldaerak edo aukerak onartzeari buruz xedatutakoa alde batera utzi gabe. Lizitatzaile bat bakarka aurkeztu bada, ezingo da beste batzuekin enpresa-batasunean elkartuta aurkeztu, ezta lizitazioan parte hartzen duten enpresa-batasun batean baino gehiagotan sartuta egon ere. Arau horiek hautsiz gero, ez da onartuko lizitatzaile horrek izenpetutako proposamen bakar bat ere.

14.3. Agirien eta dokumentazio osagarriaren argibide gehiago behar izanez gero, eskabide orria Departamentuko Erregistroan aurkeztu behar da, eskaintzak aurkezteko epemuga baino hamar egun natural lehenago gutxienez.

14.4. Dokumentazioa aurkezteko originalak edo Administrazioak edo notario batek indarrean dagoen legediaren arabera behar bezala kautotutako kopiak erabili ahal izango dira; salbuespena izango da behin-behineko bermea eratzeari buruzko dokumentazioa, originala izan beharko du eta kasu guztietan.

14.5. Proposamenak hiru gutun-azal itxitan aurkeztuko dira, 1etik 3rako zenbakiez, azalean identifikatuta, parte hartzen duen lizitazioa adierazita eta lizitatzaileak edo ordezkatzen duen pertsonak sinatuta eta izen-abizenak edo enpresaren izena adierazita.

14.6. Gutun-azal bakoitzean, aparteko orri batean, gutun-azalaren edukia zehaztuko da, zenbaki bidez zerrendatuta (Herri Administrazioen Kontratu Legearen Erregelamendu Orokorra, 80.1. artikulua).

14.7. Lizitatzaileek 2 eta 3 zk.ko gutun-azaletan ematen duten informazioa paperean eta euskarri informatikoan egongo da (diskete, CD, DVD edo antzeko euskarrian). Bi sistemen artean desberdintasunik edo kontraesanik baldin badago, paperean aurkeztutako informazioa hartuko da kontuan. Gainera, zenbaki-informazio guztia kalkulu-orri formatuan aurkeztuko da.

Gutun-azaletan agiri hauek sartuko dira:

1. GUTUN-AZALA: GAITASUNA ETA KAUDIMENA

1.- 1. gutun-azalaren barnean dokumentu hauek egon behar dute:

a) Enpresariaren jarduteko gaitasuna eta, behar denean, ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak , HAKLEOren 21. artikuluan aurreikusita dagoen bezala.

Jarduteko gaitasuna egiaztatzeko modua:

Enpresa pertsona juridikoa bada, eraketa edo aldaketa eskritura aurkeztu behar da, Merkataritza Erregistroan inskribatua, baldin merkataritza gaietako legeriaren arabera hala badagokio. Merkataritza Erregistroan inskribatzeko obligaziorik ez badago, jarduteko gaitasuna frogatzeko, dagokion erregistro ofizialean inskribaturiko eraketa eskritura edo agiria, estatutuak edo sorrera agiria, jarduera erregulatzen duten arauak jasota ageri dituena.

Enpresa pertsona bakarrarena denean, Nortasun Agiri Nazionala edo haren ordez balio duen dokumenturen bat aurkeztu behar da.

Espainiaz kanpoko enpresak badira, Europar Batasuneko kide edo Europar Espazio Ekonomikoari buruzko Akordioaren sinatzaile den estaturen batekoak, HAKLEOren 9. artikuluari jarraituz egiaztatu behar dute.

Espainiaz kanpoko gainerako enpresek HAKLEOren 10. artikuluari jarraituz egiaztatu behar dute; horrelako enpresek Espainian sukurtsala zabalik eduki behar dute, eragiketetarako ahaldun edo ordezkariak izendatuta, eta Merkataritza Erregistroan izena emanda egon.

Beste norbaiten izenean agertu edo eskaintzak sinatzen dituztenek, Nortasun Agiriaren edo haren ordez balio duen dokumenturen baten kopia aurkeztu behar dute, eta behar adinako ahalordea dutela egiaztatu. Enpresa pertsona juridikoa bada, ahalordeak Merkataritza Erregistroan erregistratuta egon behar du. Alabaina, egintza konkretu baterako ahalordea bada, ez da beharrezkoa izango Merkataritza Erregistroan idatzita egotea, betiere Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.1.5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Berariazko eta erantzukizunezko adierazpena egin beharko da agiri honen II. ERANSKINEAN jasotzen den eredua erabiliz, eta esan beharko da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 60. artikuluak xedatutakoaren arabera eta artikulu horretako l. puntuko c) letrak laneko segurtasun eta osasun alorreko arau hauste oso larriagatik zigor irmorik jaso ez izateari buruz dioena aipatuz, kontratatzeko inolako debekurik ez duela, zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela HAKLEOren 13. eta 14. artikuluetan jasotako moduan, eta kontratuaren xedeari dagokion epigrafean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela. Hala ere, gerta daiteke betebehar hori esleipena baino lehen egiaztatu behar izatea esleipen hartzaileak.

c) Fax zenbakia edota helbide elektronikoa, jakinarazpenak egiteko.

d) Kaudimena. Lizitatzaileek bere kaudimen ekonomiko-finantzario eta teknikoa edo profesionala frogatu beharko dute, Agiri honetako karatulan jasotzen diren bitartekoekin bat.

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: lizitatzaileek bere kaudimen ekonomiko-finantzarioa frogatu beharko dute, Agiri honetako karatulan jasotzen diren bitartekoekin bat.Justifikatutako arrazoiren batengatik enpresaria eskatutako erreferentziak aurkezteko moduan ez badago, kontratazio organoak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango du bere kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa.

Kaudimen teknikoa edo profesionala: lizitatzaileek bere kaudimen teknikoa edo profesionala frogatu beharko dute, Agiri honetako karatulan jasotzen denarekin bat.

e) Lizitatzaileak azpikontratatzeko asmoa duen kontratu zatiari buruzko adierazpena. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 63. artikuluan xedatzen duenaz gain, agiri honen karatulan hala aurreikusten bada, lizitatzaileek bere eskaintzan adierazi beharko dute kontratuaren zer zati azpikontratatzea aurreikusi duten, azpikontratazioa dirutan zenbat den eta lan hori egingo duen azpikontratistak zer izen edo enpresa-profil duen (kaudimen profesional edo teknikoko baldintzen arabera definituta) zehaztuta.

Laguntzaileak proposatuz gero, bakoitzaren lankidetza-konpromisoaren deklarazioa aurkeztu beharko da.

f) Lizitatzaileen agiri eta datu konfidentzialak. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 140. artikuluan xedatzen duen modura, lizitatzaileek adierazi behar dute zein agiri administratibo eta tekniko eta zer datu hartu behar diren konfidentzialtzat, hartu beharrekorik badago, eta adierazpen osagarri batean azalduko dute hori. Hori, gainera, argi eta garbi adierazi beharko da (gaininprimatua, marjinan edo beste edozein modutan) halakotzat adierazitako dokumentuan bertan.

Enpresa lehiatzaileek aurkeztutako dokumentu eta datuak izaera konfidentzialekotzat jo ahal izango dira egoera hauetan: hirugarrenei ezagutzera ematea merkataritzako legezko interesen aurkakoa denean edo arloko enpresen arteko lehiakortasunaren kalterako denean, edo dokumentu eta datu horiek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren debekuen artean daudenean. Adierazpen hori egiten ez bada, ulertuko da aurkeztutako agiri edo datu guztiak edo batzuk, ezaugarrien arabera, ez direla konfidentzialak.

g) Proposamena enpresa-talde batek egiten duenean, talde hori osatzen duen bakoitzak bere gaitasuna, izaera, ordezkaritza eta kaudimena frogatu beharko ditu, eta aparteko dokumentu batean adierazi proposamena sinatzen dutenen izenak eta zertzeladak eta horietako bakoitzaren partaidetzaren portzentajea; eta kontratua indarrean dagoen bitartean Administrazioaren aurrean denen erabateko ordezkari izango den pertsona izendatu. Era berean, kontratuaren esleipendun ateraz gero pertsona juridiko bat eratzeko konpromisoa adieraziko dute, zehazki Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamenduko 42.1 artikuluaren a) letran jasotzen direnetako bat.

IV. ERANSKIN gisa dagoen ereduarekin bat, enpresa guztietako legezko ordezkarien konpromiso formala jasoko da, proposatzen diren helburuetarako pertsona juridiko egokia balioz eratzekoa alegia, etorkizuneko sozietatean bakoitzak izango duen partaidetza ere adierazita. Enpresa-taldeak, eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duela eta eskatzen bazaio, Administrazioaren aurrean egiaztatu beharko du pertsona juridikoaren eraketa, berariaz adieraziz horretan enpresa bakoitzaren partaidetza, errekerimendua jasotzen duenetik gehienez bi hilabeteko epean; horrelakorik egin ezean, eskaintza atzera bota duela ulertuko da.

h) Behin-behineko bermearen egiaztagiria , agiri honen hasierako “ezaugarrien taulan” eskatzen den diru kopurukoa, han eskatzen bada. Bermea abal edo kauzio aseguruko kontratu moduan eratuta badago, ez da gordailatu beharko Aldundiaren Diruzaintzan.Enpresari taldeen kasuan, enpresa partaideetako batek nahiz gehiagok era dezakete behin-behineko bermea, baina denen artean kontratazio organoak eskatzen duen zenbatekora iritsi behar dute eta taldea osatzen duten guztien berme izan behar du modu solidarioan.

i) Merkataritza Kodeko 42.1 artikuluan aurreikusitako kasuen arabera beste enpresa batzuekin elkarloturik ez egotearen adierazpena, eta, talde bereko enpresa bat baino gehiago lizitazio berera aurkezten badira, kontratuaren esleipenera indibidualki proposamenak aurkezten dituzten eta lizitatzailearen enpresa-talde berekoak diren enpresen zerrenda. Adierazpen hori agiri honen III. ERANSKINEAN jasotzen den eredua erabiliz egin beharko da.j) Atzerriko enpresek adierazpen bat aurkeztuko dute, kontratutik zuzenean edo zeharka etor litezkeen gorabehera guztietan Espainiako edozein motatako epaitegi eta auzitegiren mende jarriz beren burua eta, hala dagokionean, lizitatzaileari atzerrian egokitu dakiokeen jurisdikzio foruari uko eginez. Aurrekoaz gain, Europar Batasunetik kanpoko atzerriko enpresek egiaztatu beharko dute Espainian sukurtsal bat irekia dutela, eta egin beharreko eragiketetarako ahalordeak edo ordezkariak izendatuta dauzkatela, baita Merkataritza Erregistroan izena emanda daudela ere.Enpresa horiek aurkeztuko duten dokumentazioak ofizialki gaztelerara edo euskarara itzulita egon beharko du, HAKLEOren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

k) Eskatutako dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak izapidetutako beste espediente baterako aurkeztu dutenek ez daukate berriz aurkeztu beharrik, han aldaketarik egin ez bada behintzat; gorabehera hori V. ERANSKIN modura doan ereduaren arabera eginiko erantzukizunpeko adierazpenaren bidez adieraziko da. Letra honetan jasotako formula erabiltzen bada, lizitatzaileek agiri honetako II. ERANSKINAK jasotzen duen adierazpena aurkeztu behar dute beti.

l) Pertsona ezinduak lanean dituzten enpresak. Esleipenerako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 4. xedapen gehigarrian arautzen den lehentasuna baliatu nahi duen lizitatzaileak, proposamena aurkezterakoan, egiaztagiriak aurkeztu behar ditu, eta horietan egiaztatu behar du bere langileen artean % 2 ezgaitu baino gehiago dituela edo enpresa lizitatzailearen berariazko eginkizuna gizartean baztertuta dauden pertsonak lan munduan txertatzea dela, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 4. xedapen gehigarrian aipatzen den kontratazioa egiteko konpromisoarekin batera.

Aipatutako 1 zk.ko gutun-azaleko agiri horien guztien jatorrizko aleak edo kopia kauto edo konpultsatuak –gai horretako legeriaren arabera– aurkeztu behar dira.

2.- Aipatutako 1 zk.ko gutun-azaleko agiri horien guztien jatorrizko aleak edo kopia kauto edo konpultsatuak –gai horretako legeriaren arabera– aurkeztu behar dira.

3.- Lizitatzailea Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emanda badago (Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistro Ofiziala eta sailkapena ezartzen dituen 1998ko otsailaren 3ko 12/1998 Dekretuak arautua eta Kontratisten Erregistro Ofizialaren jarduerari buruzko arauak finkatzen dituen 1998ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez garatua), Erregistroaren ardura duen legelariak emandako ziurtagiria edo haren kopia konpultsatua aurkez dezake, aurreko ataleko a) eta d) letretan aipatutako derrigorrezko dokumentazioaren ordez. Aipatu den dokumentazio horren ordez, Europar Batasuneko sailkapenaren ziurtagiria ere aurkez dezake, edo baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontu Hartzailetza eta Kontu Ikuskaritza Zerbitzuak emandako kontratatzeko gaitasunaren ziurtagiria ere, hala aurreikusita baitago Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontratatzeko gaitasuna egiaztatzeko prozedura ezartzen duen 2001eko martxoaren 13ko 24/2001 Foru Dekretuan.Aurreko atalean (1. gutun-azala: Gaitasuna eta Kaudimena) a) edota d) letretan aipatu diren eskakizunak han adierazi diren ziurtagirien bitartez egiaztatzen badira, lizitatzaileak erantzukizunezko adierazpena ere aurkeztu behar du –II. ERANSKINEKO eredua–, ziurtagirietan azaltzen diren egoerak ez direla aldatu baieztatzen duena.

2. GUTUN-AZALA: DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

2 zk.ko gutun-azalean sartu beharko da Agiri honen karatulan zehazten diren balio judizio bidez ebaluatu beharreko esleipen irizpideak baloratzeko behar den dokumentazio guztia.

Zehazki, agiri hauek sartu behar dira:

1. Zerbitzuaren operatibaren Ustiapen Plana (maiztasunak, ordutegiak, bidaiak...), horretan sarturik linea guztiak bere ordutegiez, onartutako Ustiapen Planean sartutako zerbitzuetatik abiatuta. Eskaintzak aurkeztera begira Ustiapen Planaren edukia, ibilbide, geraleku eta bidaia-kopuruari dagokionez, gutxienekoa dela jotzen da, hain zuzen 4/2004 Legearen 25.3 artikuluaren eta 51/2012 Dekretuaren 24. artikuluaren baldintzetan. Aurkezten den proposamenean berariaz adieraziko dira Ustiapen Planean jasotako gutxienekoen gaineko hobekuntzak.

2. Eskaintzen den flota. Aurkezten den ibilgailu mota bakoitzeko, ezaugarrien taula aurkeztu beharko da, eta horretan jaso gutxienez honako datuok: marka, modeloa, zoru mota, eserita joateko lekuak eta guztirako lekuak, luzera, zilindrada, potentzia, pisua, biodiesel % eta emisio-maila. Gainera, ibilgailuaren barne banaketaren planoa eta fitxa teknikoa gehituko dira.

3. Flota berritzeko azterketa. Autobus-flota berritzeko proposamena, flota subrogatuaren antzinatasuna eta flota erosi berria kontuan hartuta. Hobekuntza teknikoei, erabiltzailearentzako erosotasunari eta abarri buruzko konpromisoak ere jasoko dira. Teknologia berriak eta horiei lotutako ekipamendua sartzeko konpromisoa; adibidez, erregai berriak, irisgarritasunaren hobekuntzak, etab.

4. Ibilgailuen mantentze eta aztertze plana, azterketa bakoitzaren irismena adierazita, hain zuzen segurtasun, irisgarritasun eta erosotasun baldintzak egokiak direla egiaztatzearren. Agindu Teknikoen Agiriko 11. apartatuan jasotzen den dokumentazioa erantsi beharko da.

5. Autobus-flotako ibilgailuak eta zerbitzuko beste elementuak Garbitu eta Egokitzeko Plana.6. Jarduera plana, energi eraginkortasunari, hondakinen tratamenduari eta ingurumena zaintzeari

loturikoa. Energi eraginkortasunaren, ingurumenaren babesaren eta instalazioen ezaugarrietan hobekuntzak.

7. Gorabehera plana, Agindu Teknikoen Agiriko 17.7 apartatuan ezarritakoarekin bat.8. Euskara erabiltzeko plana. Inplementatu beharreko ekintzak aurkeztuko dira zerbitzuan euskara

erabiliko dela ziurtatzeko, bai pertsonal subrogatuari bai pertsonal sartu berriari dagokionez. Apartatu hau baloratzeko, zerbitzuko erabiltzaileekin harreman zuzena duen pertsonal kontratatu

berriaren euskara maila hartuko da kontuan. Osterantzean, helburu horretara begira, aukeraketa plan bat eta prestakuntza plan bat aurkeztu beharko dira. Plan horiek urtarrilaren 27ko 4/2009 Foru Dekretuaren edukiarekiko kongruenteak diren baloratuko da, dekretu horrek arautzen baitu Gipuzkoako Foru Aldundiaren esparruan hizkuntza ofizialen erabilera.

9. Erabiltzaileentzako informazio eta bezeroentzako arreta plana; honakoak jasoko ditu:

Zerbitzu-eskaerak kudeatzeko sistema proposamen bat, agindu teknikoen agiriko 8. puntuan aurreikusiarekin bat.

Bezeroarentzako informazio eta arreta plan bat, honakoak jasoz horretan:o Kexa eta iradokizunak kudeatzeko sistema.o Geralekuetarako informazio eta gaurkotze plana, bai zerbitzuari buruzko informazio

iraunkorrerako bai gorabeherei buruzko informaziorako.o Informazio plana, liburuxka eta gidaliburu bidezkoa, zerbitzuei buruzko xehetasunak

emanez.o Zerbitzuari buruzko informazioa web orrian edo beste baliabide elektroniko batzuetan.

Informazio guztia eman eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Publikoaren Kudeaketa Integralerako Zentro-Lurraldebus gunearekin koordinatu beharko da uneoro.

Gutun-azal honetan ez da, inoiz, eskaintza ekonomikorik sartu behar, ezta eskaintza ekonomikoari buruzko inolako dokumentu garrantzitsurik ere. Horrelako daturik sartuz gero, lizitatzailea lizitaziotik kanpo geratuko da.

Enpresa lizitatzaileek, aurkezten dituzten eskaintzetan, bakar-bakarrik Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Garraiorako Zona Emakida Ustiatzeko Planean jasotzen diren kilometro-distantziak hartu beharko dituzte kontuan. Geroko balorazioak aipatutako Ustiapen Planean jasotako datuetan oinarrituta egingo dira.

3. GUTUN-AZALA: ESKAINTZA EKONOMIKOA

3. gutun-azalean agiri hauek sartu behar dira:

I. Eskaintza ekonomikoa jasotzen duen dokumentazioa, Agiri honetako I. ERANSKINAREN arabera (inoiz ezingo da lizitazio aurrekontua gainditu), behar bezala sinatu eta datatua; horrekin batera, azterketa ekonomiko-finantzario bat aurkeztuko da.

Ez dira onartuko proposamenak, honelako kasuetan:

Administrazioak derrigorrez jakin beharreko datuak ikustea eragozten duten kontraesanak, gabeziak, akatsak edo zirriborroak badituzte.

Aztertua eta onartua izan den dokumentazioarekin bat ez badatoz.

Lizitazioaren gehienezkoa gainditzen badute.

Errematearen zenbatekoan akats nabarmena baldin badute.

Baldintza agiri honen Eranskinean ageri den proposamen eredutik asko aldentzen badira.

Hitzez eta zenbakiz idatzitako zenbatekoen artean alderik izanez gero, baldin eta eskaintzen den prezioa benetan zein den ezin bada argi ikusi, eskaintza baztertu egingo da.

Ondorio guztietarako, ulertuko da aurkezten den eskaintzak egin beharreko zerbitzu guztien guztirako zenbatekoa jasotzen duela, aplika dakizkiokeen zerga, gastu jasanarazgarri, aseguru, muga-zerga, lizentzia eta baimen guztiekin batera.

Azterketa ekonomiko-finantzarioari dagokionez:

Azterketa ekonomiko-finantzarioaren xedea: Horren xedea, zerbitzu publikoaren izaera dela-eta, lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzen bideragarritasun ekonomiko eta teknikoa frogatzea da; horretarako, eskainitako zerbitzuaren alderdi teknikoen inguruko beharrezko kontraste eta egokitzapenak egin behar dira, eta hori guztia azterketa ekonomiko-finantzarioan islatu.

Azterketa ekonomiko-finantzarioaren edukia:

a) Zerbitzuaren kostu egitura, lehen urtekoari dagokiona, gutxienez Agindu Teknikoen Agiriko III. tituluan jasotzen den banakapenaz.

b) Enpresaren galera eta irabazien kontuaren, kutxako fluxuaren egoeraren eta enpresaren balantzearen proiekzioak emakidak iraun behar duen 7 urteko eperako. Atal honetan, ekipamendu teknologikoa erabat ordezkatzea jaso beharko da, egungoa zaharkituta geratuko baita kontratuaren hasierako iraupenean zehar.

c) Zerbitzua garatzeko beharrezko pertsonalaren zehaztapena, pertsonal zuzena, pertsonal zeharkakoa (lantegietako eta administrazioko langileak) eta zuzendaritzako pertsonala bereiziz.

Dokumentazio horrek jaso egingo ditu kopuruak behar bezala eta goitik behera ulertzeko beharrezko azalpen guztiak eta, bereziki, emakidaren epe osoan zeharreko une bakoitzerako aukeratutako finantzaketaren egitura eta finantzaketaren baldintzak justifikatuko dira. Ikuspegi juridikotik, dokumentazio honek ez du kontratu izaerarik.

Beraz, aurkeztutako eskaintzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa behar bezala justifikatu ezean, eskaintza atzera botako da, behar bezala arrazoiturik betiere, martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, Euskadiko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, 25. artikuluko 5. apartatuan adierazten duenarekin bat.

II. Agindu Teknikoen Agiriko 14. apartatuak aipatzen dituen instalazio finkoei, lizitatzaileak zerbitzuari atxikitzeko konpromisoa hartzen duen horiei, dagokienez, horien kokapen, Tolosa eta Villabonako herri nagusiekiko distantzia, erabilgarritasun, neurri, deskripzio eta ekipamenduari buruzko egiaztagiriak, instalazio horien bestelako ezaugarri tekniko eta fisikoei buruzkoak bezalaxe. Dokumentazio honekin batera, lizitatzaileak instalazio finkoen erabilgarritasunari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, Agiri honen VII. ERANSKINEAN jasotzen den ereduaren arabera.

15.- OINARRIZKO PROPOSAMENA ETA AUKERAK

15.1. Lizitatzaile guztiek "Oinarrizko proposamen" bat egin beharko dute, derrigorrean, modu esklusibo eta literalean bai Administrazio Baldintzen Agiri honi eta Agindu Teknikoen Agiriari buruzkoa bai Administrazioak behin betiko onartu duen Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Garraiorako Zona Emakida Ustiatzeko Planari (LUR-Z-03) buruzkoa.

15.2. Karatulan adierazitakoarekin bat, ez da aldaera edo alternatibarik onartzen.

16.- FISKALITATEARI, INGURUMENAREN BABESARI, ENPLEGUARI ETA LAN BALDINTZEI BURUZKO BETEBEHARREN INGURUKO INFORMAZIOA LORTZEA

16.1. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 119. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lizitatzaileek kontratua gauzatu bitartean eskainitako zerbitzuei aplikagarriak izango zaizkien fiskalitateari, ingurumenaren babesari, eta enpleguaren babes, lan baldintza eta laneko arriskuen prebentzio alorreko xedapenei buruzko betebeharren inguruko informazioa lortu ahal izateko, ondorengo erakundeak aipatzen dira:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuko Ogasun Zuzendaritza Nagusia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusia.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako Saila (Gipuzkoako Lurralde Bulegoa).

16.2. Aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera eta I. ERANSKINARI jarraituz, lizitatzaileek berariaz adierazi behar dute bere eskaintzak prestatzerakoan kontuan hartu dituztela enpleguaren babesaren, lan baldintzen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumenaren babesaren inguruko xedapenetatik eratorritako betebeharrak.

17.- ESKAINTZAK AURKEZTEA

17.1. Nahi izanez gero, deialdiaren iragarki ofizialean ezarritako eskaintzak aurkezteko epearen barruan, lanegunetako bulego orduetan, enpresa interesatuek azter ditzakete zerbitzu kontratu hau ekarri duten aurrekariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuko Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan.

17.2. Aipatu diren gutun-azalak, agiri honen VIII. ERANSKINA den eskaintzak aurkezteko ereduarekin batera, aldizkari ofizialetan argitaratutako deialdiaren iragarkietan eta kontratatzailearen profilean (http://www.gipuzkoa.net) zehazten den lekuan eta epean aurkeztu behar dira.

17.3. Lizitatzaileak postaz bidaltzen badu eskaintza, HAKLEOren 80.4 artikuluak xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko du zein egunetan utzi zuen eskaintza posta bulegoan eta bidalketaren berri eman beharko dio Kontratazio Organoari telex, fax edo telegrama bidez, egunean bertan. Hori guztia posta elektronikoz ere jakinarazi ahal izango du, baina kasu horretan bide hori baliagarria izan dadin ezinbestekoa izango da bidalketa igorri eta jaso izana behar den eran jasota geratzea, komunikazioen datak eta eduki osoa agerikoak izatea eta igorlea eta jasotzailea modu sinesgarrian identifikatuta egotea; hala eginez gero, kopia inprimatua espedientean sartuko da. Bi baldintza horiek betetzen ez direnean, dokumentazioa ez da onartuko kontratazio organoak iragarkian adierazitako eguna eta ordua bete ondoren jasotzen badu. Hala eta guztiz ere, esandako eguna iritsi ondorengo hamar egun naturalak igarotzen badira dokumentazioa jaso gabe, berau ez da inolaz ere onartuko.

17.4. Gutun-azalak itxita eta lizitatzaileak edo ordezkariak sinatuta aurkeztu behar dira, izen-abizenak edo enpresa lizitatzailearen izen soziala, telefono eta telekopia zenbakiak eta helbide elektronikoa adierazita, eta idazpuruan honakoa jarriko da: “TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO

HIRIARTEKO BIDARIARI GARRAIORAKO ZERBITZU PUBLIKOA ZONA EMAKIDA BIDEZ EMATEA. LUR Z-03 (14-MO-95/2013)”.

Horrez gain, gutun-azal bakoitzean bere edukia adieraziko da, honela:

1. GUTUN-AZALA: GAITASUNA ETA KAUDIMENA

2. GUTUN-AZALA: DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

3. GUTUN-AZALA: ESKAINTZA EKONOMIKOA

18.- ESKAINTZAK IREKITZEA ETA AZTERTZEA

18.1. Lehenik, Kontratazio Mahaiak garai eta modu egokian aurkeztutako eskaintzen 1. gutun-azaleko dokumentuak kalifikatuko ditu (GAITASUNA ETA KAUDIMENA). Kalifikatu ahal izateko, gutun-azalak irekitzeko aginduko du mahaiburuak.

Mahaiak dokumentazioan akats materialik aurkitzen badu, interesatuei jakinarazi eta gehienez hiru laneguneko epea emango die, Kontratazio Mahaiaren beraren aurrean zuzendu edo osatzeko.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 82. artikuluan xedatutakoari begira, Kontratazio Mahaiak enpresariak aurkeztutako ziurtagiriei edo dokumentuei buruzko argibideak emateko edo agiri osagarriren batzuk aurkezteko eska diezaioke, eta hark gehienez hiru egun baliodunen buruan bete beharko du eskatutakoa. Orduan Kontratazio Mahaiak ezingo du aintzat hartu lehenago aurkeztu beharrekoa zen dokumenturik, hau da, eskaintzak onartzeko epean edo akats edo hutsuneak zuzendu edo osatzekoan aurkeztu behar zenik.

18.2. Sektore Publikoko Kontratuen Legeko Testu Bategineko 146. artikuluan aipatzen den dokumentazioa, zehazki 1. gutun-azalekoa, kalifikatu ondoren eta dokumentazioan egon zitezkeen akats edo hutsuneak konpondu eta gero, HAKLEOren 1. artikuluak aipatzen dituen hautaketa irizpideak zein enpresak betetzen dituzten erabakiko du Mahaiak, eta berariaz azalduko du lizitazioan zein onartu diren eta zein baztertu eta zergatik.

18.3. Balio judizio bidez ebaluatzeko esleipen irizpideei buruzko 2. gutun-azala irekitzea (DOKUMENTAZIO TEKNIKOA) jendaurreko ekitaldi batean egingo da. Ekitaldi hori, luze jota, zazpi eguneko epean egin beharko da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 146. artikuluan aipatzen den dokumentazio administratiboa (1. gutun-azala: Gaitasuna eta Kaudimena) irekitzen denetik aurrera kontatuta. Kontratatzailearen profilean (http//www.gipuzkoa.net) eta onartutako lizitatzaileei bidaltzen zaien jakinarazpenean adierazitako tokian, egunean eta orduan egin beharko da, eta haren balorazioaz arduratzen den organoari emango zaio gutun-azalak daukan dokumentazioa.

18.4. Onartutako proposamenetako 3. gutun-azala irekitzea (PROPOSAMEN EKONOMIKOA), aurreko jardunbideen ondoren, jendaurreko ekitaldi batean egingo da, kontratatzailearen profilean (http//www.gipuzkoa.net) adierazitako tokian, egunean eta orduan, balio judizio baten mende dauden irizpideei emandako ponderazioa jakinarazi ondoren.

18.5. Eskaintzaren bat ez bada egokitzen aztertu eta onartutako dokumentazioarekin, lizitazio oinarriaren aurrekontua gainditzen badu, ezarritako eredua nabarmen aldatzen badu, eskaintzaren zenbatekoan akats nabaria badu edo lizitatzaileak berak aitortzen badu akatsak dituela eta ez dela bideragarria, Mahaiak baztertu egingo du ebazpen arrazoitu bat emanez. Aldiz, ereduko hitz batzuk aldatzea edo kentzea, baldin eta ez badute ereduaren zentzua aldatzen, ez da nahiko arrazoi izango proposamena baztertzeko.

18.6. Mahaiak eskaintzen ebaluazioa egingo du agiri honetan jasota dauden balorazio irizpideei jarraituz, garrantzi eta haztapen handienetik txikienerako hurrenkeran, eta bere iritziz egokiena dena proposatuko dio kontratazio organoari. Mahaiak, proposamena egin aurretik, kontratuaren xedearekin zerikusia duten eta beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu.

19.- ESLEIPEN IRIZPIDEAK

19.1. Administrazioak, lizitazioa hutsik geratu dela deklaratu ezean, bere ustez ekonomikoki onena den eskaintzari esleituko dio kontratua.

19.2. Kontratua esleitzeko kontuan hartu beharreko irizpideak eta horien balorazio edo haztapena Agiri honen hasieran dagoen karatulan ezarritakoak izango dira.

19.3. Lizitatzaileren batek ez badu aurkezten esleitzeko irizpideei dagokien dokumentazioa, edo aurkezten duen dokumentazioak ez baditu betetzen aurreko paragrafoetan aipatu diren eskakizun guztiak, orduan, dagokion irizpidearen araberako baloraziorik ez zaio egingo lizitatzaile horren eskaintzari.

19.4. Dena den, eskaintzak ezetsi egingo dira baldintza ekonomiko ausartegiak ezartzen dituztenean, teknikoki desegokiak direnean edo zerbitzua beharrezko baldintzetan eskaintzea eta haren jarraipena behar bezala eramatea bermatzen ez dutenean, 2004ko martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, 25. artikuluaren 5. paragrafoan xedatutakoari jarraituz.

19.5. Prezioaren balorazioari dagokionez, eskaintzak anormalki baxutzat joko dira, aurkeztutako eskaintzen batez besteko aritmetikoa baino ehuneko 10 baino baxuagoak badira. Dena den, hiru eskaintza edo gehiago baldin badira eta horien artean batez bestekoa ehuneko 10 puntu baino gehiagoz gainditzen duen eskaintzarik egonez gero, beste batez besteko bat kalkulatuko da, kasu horretan ez dauden eskaintzekin. Nolanahi ere, gainerako eskaintza kopurua hiru baino txikiagoa bada, batez besteko berria munta txikieneko hiru eskaintzen gainean kalkulatuko da.

Proposamen bat neurrigabea edo anormala izan daitekeelako susmoa izanez gero, entzunaldiaren izapidea egin beharko da, proposamena aurkeztu duen lizitatzaileak esateko zer duen entzuteko, eta eskaintzaren balorazioa arrazoitu eta eskaintzaren baldintzak zehaztu ditzan, batez ere, honako gai hauei buruz: kontratua gauzatzeko prozeduraren bidez zenbat aurrezten den, prestazioa gauzatzeko zer soluzio tekniko hautatu dituen eta prestazioa gauzatzeko zein baldintza dituen bereziki aldekoak, proposatutako prestazioak originalak direnetz, prestazioa gauzatuko den lekuan enplegua babesteari eta lan baldintzei buruz indarrean dauden xedapenak betetzen ote diren, edo Estatuaren laguntza jasotzeko aukera izan ote duen.

Ezohiko edo neurriz kanpoko balioak direla-eta proposamenak ez direla beteko uste izateko parametro objektibotzat hartuko da indarrean dagoen hitzarmen kolektiboan lanbide kategoria bakoitzeko agertzen diren gutxieneko soldaten kostuak baino prezio txikiagoa adieraztea.

Lizitatzaileak emandako azalpenak eta aurreko paragrafoan aipatutako txostenak ikusirik, kontratazio organoak uste badu ezohiko edo neurriz kanpoko balioak direla-eta eskaintza hori beteezina dela, orduan, Administrazioaren iritziz ongi gauzatuko diren eta ezohikoak edo neurriz kanpokoak ez diren proposamenen artean, sailkapen ordenari jarraituz, ekonomikoki onena den hurrengo proposamenari egingo dio esleipena.

19.6. Eskaintzen ebaluazioa egiteko prozeduran, lehenik formula aritmetikoen bitartez neurtzekoak ez diren esleipen irizpideak aplikatuko dizkie eskaintzei Kontratazio Mahaiak.

Ildo horretan, irizpide horien arabera onenetik txarrenera baloratuko ditu eskaintzak, bakoitzaren ezaugarriei begiratuta eta beste eskaintzekin konparatuta, eta kontratuaren xedea ondo eta doitasunez betetzeko egokitasuna kontuan hartuta. Balorazio horren emaitza arrazoitu eta justifikatu egin behar du balorazio txostenean.

Mahaiak gero egingo duen beste egintza batean, zifra eta portzentaje bidez neurtzekoak diren gainerako irizpideen arabera baloratuko ditu eskaintzak.

Eskaintza guztiak balorazio irizpide guztien arabera baloratu eta gero, bakoitzak lortu dituen puntuazio guztien batuketa egingo du, eta guztira puntuazio onena lortzen duen eskaintza hautatuko du.

19.7. Elkarlotura duten enpresek eskaintza desberdinak aurkezten badituzte, neurriz kanpoko eskaintzetarako arauz erabakita dauden ondorioen menpe egongo dira, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 152. artikuluan aurreikusi bezala.

19.8. Parekotasuna gertatzen bada, kontratua esleitzeko unean lehentasuna izango dute kaudimen teknikoa egiaztatzeko garaian enpresako langileen artean % 2 ezgaitu baino gehiago duten enpresek aurkeztutako proposamenek, proposamen horiek esleipenerako oinarri diren irizpideen ikuspegitik proposamen abantailatsuenen parean baldin badaude betiere. Enpresa lizitatzaile bat baino gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada proposamenik onuragarrienari dagokionez, eta horiek guztiek desgaitasunen bat duten langileak badituzte langile-zerrendan 100eko 2 baino proportzio handiagoan, langile-zerrendan desgaitasunen bat duten langile finkoen portzentaje handiena duen lizitatzaileak izango du kontratua esleitzeko lehentasuna. Hala ere parean badaude, prezio baxuena eskaini duen proposamena aukeratuko da; prezioa ere berdina bada, esleipena zozketaz erabakiko da.

20.- ESLEIPENA

20.1. Mahaiak proposamenen ebaluazioa egingo du Agiri honetako karatulan garrantzi eta haztapen handienetik txikienerako hurrenkeran jasota dauden esleipen irizpideei jarraituz, eta bere iritziz egokiena dena proposatuko dio kontratazio organoari.

Kontratazio Mahaiak, proposamena egin aurretik, kontratuaren xedearekin zerikusia duten eta beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu.

20.2. Kontratazio organoak maila gorenekotik beherantz sailkatuko ditu aurkeztutako proposamenak, eta gehienez zazpi hilabeteko epean esleituko du kontratua, proposamenak zabaltzen direnetik kontatzen hasita, garraioei buruzko araudi espezifikoan ezarrita dagoenaren, hots, Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 3ko 51/2012 Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoaren arabera interpretatutako Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategineko 161. artikuluan xedatuarekin bat.

Esandako epean kontratua esleitzen ez bada, lizitatzaileek eskubidea izango dute eskaintza lizitaziotik ateratzeko eta aurretik eratutako bermea jaso ahal izateko.

20.3. Kontratazio organoak, Kontratazio Zerbitzuaren bidez, eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileari eskatuko dio bi hilabeteko epean –errekerimendua jaso eta biharamunetik kontatzen hasita- froga ditzan honakoak:

— Behin betiko bermea eratu duela, agiri honetako karatulan aurreikusiaren arabera.

— Lizitazioaren publizitate gastuak ordaindu dituela. (Agiri honen karatulan agertzen da publizitate gastuengatik esleipendunak zenbat ordainduko duen gehienez).

— Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Ziurtagiri horiek guztiak bitarteko elektronikoen, informatikoen edo telematikoen bidez eman daitezke.

— Kontratuaren xedea gauzatzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoan jarduteko beharkizun formalak betetzen dituela.

— Nortasun, gaikuntza profesional, ohore eta gaitasun ekonomikoari dagozkion baldintzak betetzen dituela esleipenaren unean, martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, 10. eta 11. artikuluetan aurreikusten duenarekin bat.

— Enpresari-talde bat baldin bada, Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamenduko 42.1 artikuluaren a) letran zerrendatzen direnetako erakunde juridiko baten eraketaren eskritura publikoa aurkeztu beharko du. Era berean, talde horretako kide bakoitzak ziurtagiri positiboa aurkeztu beharko du ogasun eta Gizarte Segurantzari dagokionez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko dokumentazioarekin batera.

— Emakidako bidaiak egiteko izango duten egutegia eta ordutegi-taula.

— Zerbitzuen abiapuntu eta geralekuen kokapen geografiko zehatza, emakidaren trafikoak atenditzeko geralekuak zein geraleku tekniko hutsak direnak sartuz horretan.

— Ibilgailuen zerrenda, VI. ERANSKINAREN arabera, matrikulen bidez identifikatuta, emakidari atxikirik geratuko diren beste baliabide material batzuekin batera. Datu horiek, geroago, emakida tituluaren eranskin modura joango dira.

— Kontratua egiteari lotuta egongo den pertsonalaren zerrenda, VI. ERANSKINAREN arabera.

— Esleipendunak subrogatu beharko duelarik emakida lagatzen dutenek bere langileekin zeuzkaten lan arloko harreman juridikoetan, obligazio hori eskatutako baldintzetan bete duela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, agiri honen IX. ERANSKIN gisa doan lan subrogazioari buruzko adierazpenaren ereduarekin batera.

20.4. Ondorio horietarako, lizitatzaileak, II. ERANSKINEKO eredua betez, berariazko baimena eman diezaioke administrazio kontratatzaileari, berari buruz Gipuzkoako Foru Aldundian jasota dauden zerga datuak administrazio horrek zuzenean ikusi eta dagokion egiaztagiria egin dezan. Baimen hori emanez gero, lizitatzaileak ez du aurkeztu beharko Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga betebeharretan egunean egotearen ziurtagiririk, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokiona izan ezik.

20.5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko, gauden ekitaldiari dagokion alta agiria edo azken ordainagiria aurkeztu beharko du, betiere, baita zerga horren matrikulan baja ez duela eman esanez egindako erantzukizunpeko adierazpena ere (HAKLEOren 15. artikulua).

Nolanahi ere, lizitatzailea legediak zehaztutako salbuespen egoeraren batean egonez gero, zergan alta emanda dagoela egiaztatu behar izateaz gain, salbuespen egoera hori egiaztatu beharko du zerga administrazio eskudunak emandako berariazko ebazpena aurkeztuz, edo, bestela, salbuespenaren arrazoia azalduz erantzukizunezko adierazpena egin beharko du.

20.6. Martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, 60.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, lege horretan jasotzen diren diruzko zigorrak, arrazoia dena dela administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen batez ezarriak, ordaindu egin beharko dira, ezinbestez, kontratua esleitu ahal izateko.

20.7. Esleipenerako ezarritako gehienezko epea luzatu ahal izango da, salbuespen gisa, Administrazioaren iritziz horretarako behar besteko justifikazio badiren arrazoiak direnean tartean.

20.8. Eskatutako agiriak adierazitako epe horretan aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza kendu duela joko da. Hori gertatzen bada, behin-behineko bermea konfiskatuko da, eta puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondoko lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

Alderdi horiek guztiak egiaztatu ondoren, Administrazioak emakidaren esleipena egingo du.

20.9. Esleipena ebazpen arrazoitu batez erabakiko da. Ebazpen hau lizitatzaileei jakinarazi eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta kontratatzailearen profilean (&fAhttp://www.gipuzkoa.net;) argitaratu beharko da.

Edonola ere, kontratua zer epetan sinatu behar den adieraziko da jakinarazpenean eta kontratatzailearen profilean.

20.10. Eskaintzaren batek klausulen agirietan ezarritako eskakizunak betetzen baditu, esleipena nahi eta nahi ez egin behar da, eta horrelakoetan lizitazioa ezin da hutsik utzi.

Hala ere, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bateginearen 155. artikuluan aurreikusitako moduan, kontratazio organoak, interes publikoaren onerako, uko egin diezaioke kontratua egiteari, edo, izapidetutako prozedurak akats zuzendu ezinak baditu, prozeduran atzera egin dezake. Horrelakoetan, lizitatzaileei lizitazioan parte hartzeak benetan ekarri dizkien gastuen ordaina eman behar die kontratazio organoak (gehienez 3.000 €).

21.- BEHIN BETIKO BERMEA

21.1. Behin betiko bermea eratzea Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 96. artikuluan aurreikusitako edozein modutan egin daiteke, HAKLEOren 55. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako eskakizunak beteta. Eskakizun hori esleipendunaren erruz betetzen ez bada, kontratua amaitutzat emango du Administrazioak.

21.2. Behin betiko bermeak SPKLTBko 100. artikuluan aipatzen diren kontzeptuei erantzungo die.

21.3. Kontratua aldatu dela-eta aldatzen denean jarritako behin betiko bermearen eta prezioaren arteko proportzionaltasuna, bermetzat jarritako zenbatekoa egokitu egin beharko da, une horretan indarrean dagoen kontratuaren prezioa eta bermea elkarrekin dagokien proportzioan egon daitezen; bermea egokitzeko epea 15 egun naturalekoa izango da, enpresariari aldaketa jakinarazten zaion egunetik aurrera.

21.4. Esleipendunari zigorrik edo kalte-ordainik jarri bazaio, bermea dagokion zenbatekoan berritu edo gehitu beharko du, haiek gauzatzen diren egunetik hasi eta 15 egun naturaleko epean, eta, hala egiten ez badu, kontratua suntsitzeko arrazoia emango du.

21.5. Behin betiko bermea itzuli edo kitatzea, obraren berme aldia amaitu eta kontratua ondo bururatu eta gero egingo da, edo, kontratistaren errurik gabe kontratua amaitzen bada, amaitu dela deklaratzean (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 102. artikulua eta Administrazio Publikoen Kontratuen Erregelamenduko 65.2 eta 3. artikuluak).

22.- PROPOSAMENEKIN BATERAKO DOKUMENTAZIOA

Aurkeztutako eskaintza guztiak artxibatuko dira espedientean, bai onartuak, bai ireki gabe baztertuak, bai ireki ondoren baztertuak. Behin kontratua esleituta dagoenean, errekurtsoak aurkezteko epea errekurtsorik jarri gabe amaitu bada, eskaintzekin batera aurkeztutako dokumentazioa interesatuen esku geldituko da. Dena den, esleipena irmo denetik hiru hilabeteko epea igarota, Administrazioak erabaki ahal izango du lizitatzaileek aurkeztutako dokumentazioa suntsitzea, lizitatzaileek ez badute dokumentazioa jaso.

23.- ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEA

Kontratua izenpetu aurretik, agiri honetan ezartzen zaizkion eskakizunak betetzen dituela egiaztatu behar du esleipendunak.

24.- KONTRATUA OSATU ETA SINATZEA

24.1. Kontratua esleitu ondoren, dokumentu administratibo batean formalizatuko da, eta publizitatea emango zaio, Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bategineko 154. eta 156. artikuluetan xedatuarekin bat.

24.2. Kontratua, formalizatzen denean burutuko da.

24.3. Kontratua eskritura publiko bihurtzeko eska dezake kontratistak, eta, orduan, bere kontura izango dira eskritura publikoak egiteak sortzen dituen gastuak.

24.4. Kontratazio alorrean errekurtso berezia jartzeko aukera baldin badago, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 40.1 artikuluaren arabera, kontratua ezingo da formalizatu harik eta lizitatzaileei eta izangaiei esleipenaren jakinarazpena igortzen zaienetik 15 egun baliodun iragan arte. Kontratua formalizatzeko, kontratazio organoak gehienez bost egun naturaleko epea emango dio esleipendunari, esleipendunak errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, baldin eta aurreko paragrafoan adierazitako epea iragan bada eta kontratuaren sinadura etetera behartzen duen errekurtsorik ez bada jarri. Berdin jokatuko du errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoak etenaldia bertan behera uzten duenean.

24.5. Kontratua formalizatzeko ekitaldi berean, eta kontratuaren sinadurarekin batera, esleipendunak sinatu egingo ditu Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Bidaiari Garraio Publikorako Zerbitzua Ezartzeko Proiektua (LUR-Z-03), Agindu Teknikoen Agiriak, eta Baldintza Administratibo Partikularren Agiri hau; dokumentu hauek guztiak kontratu izaerakoak dira.

24.6. Kontratu hori emakida titulua izango da, eta bertan zehaztuko dira zerbitzu prestaziorako baldintzak, Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Bidaiari Garraio Publikorako Zerbitzua Ezartzeko Proiektuari (LUR-Z-03), Agindu Teknikoen Agiriari, Baldintza Administratibo Partikularren Agiriari eta esleipendunaren eskaintzari egokituta.

24.7. Kontratua ez bada epe barruan formalizatu kontratistari egozteko arrazoiak direla tartean, Administrazioak kontratua deuseztatzea erabaki ahal izango du, behin-behineko bermea inkautatzearekin batera halakorik jarri den kasuetan.

24.8. Kontratua ez formalizatzea administrazioari egotzi ahal zaizkion kausengatik gertatu bada, berandutzeak eragindako kalte-ordainak ordainduko zaizkio kontratistari.

24.9. Ezin izango dira kontratuko jarduerak abiatu aurrez formalizatu ez bada; salbuespena izango da espedientearen tramitazioa premiazkoa edo larrialdikoa denean. Kontratua formalizatzea ezinbesteko baldintza izango da, gainera, edozein ordainketa bideratzeko.

24.10. Kontratua formalizatzeko data emakidaren epea kontatzen hasten den eguna izango da. Prestazioa egiaz hasten den data izango da kontratu honi darizkion kontraprestazio ekonomikoak jasotzen hastea ekarriko duena.

Kontratua formalizatu dela emango da aditzera, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 154. artikuluan xedatutakoaren arabera.

24.11. Emakidaren zerbitzuaren funtzionamenduaren hasiera erasota geratuko da Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuek hasiera hori gertatzen den egunean egingo duten Abiatze Aktan, 51/2012 Dekretuaren 29. artikuluak eskatzen dituen baldintza guztiak betez betiere. Abiatze akta horretan erasota laga behar da, hala badagokio, inaugurazio-zerbitzua erabat egokitzen dela emakida tituluan adierazten diren prestazio baldintzetara.

Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuek Abiatze Aktan erasota uzten badute emakidadunari egozteko moduko akatsik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz akats horiek denbora laburrean konpon baditzake hark, emakida behin-behinean inauguratutzat jo ahal izango da, eta deklarazio horretatik gehienez hilabeteko epean konpondu beharko dira ikusitako akats horiek.

Aipatutako epea amaiturik, Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuek egiaztatu egingo dute akatsak konpondu diren. Horrela denean, behin-behineko inaugurazioa berretsi eta behin betiko bihurtuko da, atzeraeraginez.

Txostenean jasotzen direnean kontratistari egozteko moduko akatsak eta horiek, Administrazioaren iritziz, ezin badira hilabeteko epean konpondu, ez da emakida inauguratuko, eta emakidadunari aditzera emango zaio egoera hau; hurrena, egoki irizten dien alegazio guztiak aurkezteko gonbidapena egingo zaio, inolako ebazpenik eman aurretik, ezen ebazpen batek esleipendun izaera galtzea ekar diezaioke, 51/2012 Dekretuaren 29. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

24.12. Lehiaketan hasieran ateratako esleipendunak horrelakotzat dituen eskubideak galtzen dituenean lehen adierazitako balizkoetakoren batengatik Administrazioak, beste deialdi bat egin baino lehen, beste esleipen bat egin ahal izango die haren ondotik geratutako lizitatzaileei, betiere eskaintzak geratutako hurrenkeraren arabera, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 151. artikuluak eta 51/2012 Dekretuaren 27. artikuluak xedatzen dutenarekin bat.

25.- LANGILEEN SUBROGAZIOA

25.1. Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Garraiorako Zona Emakidaren Ustiapen Planean (LUR-Z-03), Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartuan, emakidadun ateratzen den lizitatzaileak, lehengo emakidadunaz bestekoak, bere gain hartu behar dituen kontratuak dauzkaten langileen zerrenda islatzen da (langileek, betiere, xurgatze hori onartzen dutela adierazi behar dute).

25.2. Langile horiek duten lan erregimenaren baldintzei dagokionez Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu duen zerrenda honen dokumentazio osagarria lizitatzaileen eskura dago, kontsultatu ahal izateko moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan (Miramon pasealekua, 166 - 2. solairua 20014, Donostia). Dokumentazio hau eskuratzen duten lizitatzaileek ezingo dute horren edukia erabili klausula honetan zehaztutakoaz bestelako helburu baterako.

25.3. Aurreko paragrafoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitatzaileei ematen dien dokumentazioa informazio maila hutsekoa da eta, horregatik, ez du Gipuzkoako Foru Aldundiaren inolako jarrerarik islatzen.

25.4. Subrogazioa 24.1 apartatuan aipatzen diren langileek dituzten harreman juridikoen gainean zertuko da. Dena den, enpresaren jardueraren berezko zertzeladak direla eta langile hauen ordez beste batzuk jartzen badira, iruzurrik izan gabe tartean, subrogazioak azken hauek ezarritako harremanaren gainean izango du eragina. Horrelakoetan, emakida lagatzen duen emakidadunak beharrezko dokumentazioa eman beharko du, Administrazioak zentzu honetan egiten dion jakinarazpena jaso eta hurrengo 10 egun naturaleko epearen barnean.

25.5. Emakidadun izateari lagatzen dionak eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileari eman beharko dio, Administrazioak zentzu honetan egiten dion jakinarazpena jaso eta hurrengo 10 egun naturaleko epearen barnean, obligazio hau betetzeko behar duen informazio guztia, eta betiere honakoa: dagokien langileen azken hamabi nominen fotokopia; Gizarte Segurantzako kotizazioen TC-1, TC-2 eta TC2/1en fotokopia, azken hamabi hilabetekoena; langileen zerrenda, honakoak zehaztuta: izen-abizenak, helbidea, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia, antzinatasuna, ordutegia, lanaldia, kontratazio mota, oporrak hartzeko data eta langilearen agintaldiaren epearen zehaztapena ordezkari sindikala baldin bada; lan kontratuaren eten egoeran dauden langileak, aurreko datu guztiak adierazita; subrogazioak eragiten dien langile guztiei une hau arteko hartzekoen zati proportzionala ordaindu izanari buruzko frogagiria, inolako kopururik ez dagoelarik ordaintzeko; eta, azkenean, Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren ziurtagiriak, inolako zorrik ez izateari buruzkoak.

25.6. Era berean, aipatutako 10 egun natural horietan zehar, bete egin beharko dira legez ezarritako langileen informazio eta kontsulta eskubideak.

25.7. Eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileak, Agiri honetako 20. klausulan adierazten den errekerimendua jasotzen duenetik 2 hilabeteko epean, subrogazio betekizuna bete ahal izatearren legez behar diren izapide guztiak egin beharko ditu.

25.8. Eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileak ezin badu, bere borondatetik at dauden arrazoiak tarteko, aurreko paragrafoan jasotzen den obligazioa bete aipatu epearen barnean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, salbuespen gisa eta arrazoituta betiere, epe hori luzatu ahal izango du, esleipendunak aurrez eskatuta.

25.9. Klausula honetan ezarritakoarekin bat, izapide horiek burutzen direnetik 3 egun naturaleko epearen barnean, eskaintza ekonomiko abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileak subrogazioa bete duelako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du Gipuzkoako Foru Aldundian, baldintza-agiri honen IX. ERANSKIN gisa doan lan subrogazioari buruzko adierazpen eredua baliatuta.

25.10. 4/2004 Legeak, martxoaren 18koak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, bere 25. artikuluaren 7. apartatuan xedatzen duenarekin bat, enpresa emakidadun berriak ez du erantzun beharko zerbitzuak modu efektiboan bere gain hartu aurretik sortutako soldata-eskubideei dagokienez, ezta aurreko enpresariak Gizarte Segurantzarekin, zergen arloan edota bestelakoetan dituen zorrak direla eta.

25.11. Zerbitzuari atxikitako pertsonala bakar-bakarrik emakidadunarekin egongo da lotuta, eta ez du inolako harremanik izango Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

25.12. Emakidadunak errespetatu egin beharko du, emakidaren indarraldian zehar, esleipendunaren posizioan subrogatutako pertsonalak dituen eskubideak, konpromiso hori bere gain hartu badu.

III. KAPITULUA. KONTRATUA GAUZATZEA

26.- GALDU-GORDEAN JARDUTEA

26.1. Kontratua gauzatzean kontratistak galdu-gordean jardungo du.

26.2. Hala ere, emakidadunari bermatu egiten zaio oreka ekonomikoa, martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, 26. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan aurreikusitako baldintzetan.

27.- KONTRATUA BETETZEKO OBLIGAZIOA

27.1. Kontratua bere klausuletan ezarritakoaren arabera bete beharko da, hargatik eragotzi gabe oinarrizko legerian herri administrazioen alde ezarritako eskumenak.

27.2. Kontratistak emakida tituluan ezarritako ezaugarriak zorrotz betez antolatu eta eman beharko du zerbitzua.

27.3. Nolanahi ere, zerbitzuek ondo dihardutela bermatzeko beharrezko polizia-ahalmenak gordeko ditu administrazioak beretzat.

28.- ADMINISTRAZIOAREN ESKUMENAK

Administrazioak du eskumena kontratu administratiboa interpretatzeko, kontratua betetzean sortzen diren zalantzak erabakitzeko, interes publikoko arrazoiak direla eta kontratua aldatzeko, edota kontratua deuseztatu eta deuseztatze honen ondorioak zehazteko. Administrazioak hartzen dituen erabakiek amaitu egingo dute administrazio bidea, eta berehala betearazi beharrekoak izango dira.

29.- EMAKIDADUNAREN BETEBEHAR OROKORRAK

Kontratistak, besteak beste, betebehar hauek izango ditu:

29.1. Dena delako zerbitzua adostutako jarraitasunaz eskaini behar du, eta, partikularrei, zerbitzua erabiltzeko eskubidea bermatu behar die, xedatutako baldintzen arabera eta onartutako tarifen barruan doan ordain ekonomikoa ordainduz, erabili ere.

29.2. Zerbitzuaren ordena egokia zaindu behar du, beharrezko jarraibideak emanez behar izanez gero; dena den, Gipuzkoako Foru Aldundiak beretzat izango ditu baldintza-agiri honetako 27. klausularen hirugarren apartatuan aipatzen diren polizia-ahalmenak.

29.3. Zerbitzua eman behar die, bakar-bakarrik behar besteko titulua duten erabiltzaileei.

29.4. Autobus guztiek eta emakidadunaren kontrol-guneak eduki behar duten azpiegitura teknologikoa egoki mantendu eta horren behar bezalako funtzionamendua zaindu behar du.

29.5. Errespetatu egin behar ditu, konpromiso hori hartu baldin badu, lehendik zeuden emakidetatik iritsitako pertsonalak irabaziak zeuzkan eskubideak, emakidadun berria lan harreman horietan subrogatu den kasuetan, Baldintza Administratiboen Agiri honetako 25. apartatuak ezartzen duenaren arabera.

29.6. Zorrotz bete behar ditu Agindu Teknikoen Agirian adierazten diren zehaztapenak emakidari atxikitako ibilgailuei dagokienez (gehienezko antzinatasuna, ezaugarri teknikoak, irudia, ekipamendua, emakidari atxikitako gutxieneko ibilgailu kopurua, etab.).

29.7. Ibilgailuak bakar-bakarrik emakidako zerbitzuetarako erabili behar ditu (Gipuzkoako Foru Aldundiak berariaz baimendu ezean ezarritako zerbitzutik kanpoko beste zerbaitetarako erabiltzeko).

29.8. Emakidaren bizitza osoan zehar mantendu behar ditu zerbitzuari atxikitako instalazio eta elementuak, Administrazioak horietan aldaketak egitea baimendu ezean, eta horiek behar bezala funtzionatzen dutela zaindu.

29.9. Lurraldebus-en irudia erabili behar du emakidaren xede den zerbitzuaren gaineko ezagutza edo zerbitzuaren zabalkundera begira emakidadunak abian jartzen duen jarduera orotan, horretarako erabiltzen den baliabidea dena dela.

29.10. Gipuzkoako Foru Aldundiari aditzera eman behar dizkio zerbitzuaren garapenean sortzen diren eta zerbitzua kontratatuarekin bat eskaintzea oztopatzen duten gorabeherak.

29.11. Administrazioak emakidadunari emandako zerbitzu jarraibideak bete behar ditu, hark onartutako Zerbitzuko Erregelamenduan ezartzen diren betekizunekin batera.

29.12. SPKLTBko 214. eta 290. artikuluetan xedatzen denarekin bat, emakidadunaren obligazioa izango da kontratua gauzatzeak eskatzen dituen operazioetan zehar hirugarrenei eragiten zaizkien kalte guztien kalte-ordainak ematea, kaltea sortu duen arrazoia Administrazioari lepora dakiokeenean izan ezik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak berariaz gordetzen du beretzat emakidadunari, bidezko diren lege ekintza guztiez, erreklamatzeko eskubidea, emakidan sartzen den zerbitzuaren funtzionamendu normal edo anormalarekin lotutako ekintzen ondorioz erantzule jotzen duten kasu guztietan.

29.13. Nazionalitatea dela eta inor ez diskriminatzeko printzipioa errespetatu behar du, baldin eta zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuaren ondorioz hornidura-kontratua egin behar badu Europako Erkidegoko estatu kideetako enpresekin edo Munduko Merkataritza Antolakundearen Kontratazio Publikoetarako Akordioa sinaturik duten estatuetako enpresekin.

29.14. Gerente bat izendatu behar du, jardueraren zuzendaritza eraginkor eta iraunkorrerako ahalmenez, emakidadunaren ordezkari aritzeko bai Foru Aldundiarekiko harremanetan bai, bereziki, kontratuaren zuzendaritzarekikoetan.

29.15. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen proiektuetan parte hartu behar du, zerbitzuaren hobekuntza teknikoa, soziala edo ingurumenekoa dakartenean.

29.16. Emakidadunak enpresa matrizetik bereiziriko kontabilitatea edukiko du, eta argi eta garbi bereiziriko pertsona, teknikari eta baliabide materialak halaber, kontratu honen xede den zerbitzu publikoaren kudeaketara atxikiak soilik.

29.17. Urtean behin kontabilitateko auditoria bat egin behar du, esleipendunaren kargura; auditoria hau Foru Aldundira igorriko da. Era berean, ustiapenaren kontu analitiko bat aurkeztuko du, aditu independente batek egiaztatu bat, uztailaren 29ko 16/1987 Legearen 19.7 artikuluak jasotzen dituen baldintzetan.

29.18. Esleipendunak gutxienez establezimendu iraunkor bat eduki beharko du Gipuzkoan kontratuaren iraupenean zehar, emakidaren kudeaketara begira. Bertan gordeko dira, kontratuaren zuzendaritzaren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garraio Ikuskaritza Zerbitzuen eskura, enpresaren dokumentu nagusiak, 16/1987 Legearen 44. artikuluaren baldintzetan. Dokumentazio hau kontratua amaitu eta gutxienez hurrengo 3 urteetan zehar gordeko da.

29.19. Gipuzkoako Foru Aldundiari baimena eskatuko dio, zerbitzu prestazioa finantzatzen laguntzen duen edozein erakunderen laguntza-deialdi, dirulaguntza-deialdi eta abarretara aurkezteko, eta jasotako dirulaguntzen berri emango dio.

29.20. Zerbitzua emateko behar diren lizentzia edo baimen administratiboak eskuratzea enpresa emakidadunaren kargura izango da beti, eta honek bere izenean eskatu beharko ditu.

29.21. Kontratatutako zerbitzuei buruz enpresa esleipendunak dakizkien datu guztiak isilpekoak dira, eta horien izaera eta sekretua gorde beharko ditu. Emakidadunak isiltasun profesionalaren betebeharra hausteagatik Foru Aldundiari eta eragindako pertsonei kalte-ordaina eman beharko die.

29.22. Emakidadunak euskara eta gaztelania erabili beharko ditu errotulazioan, komunikazioetan, erabilera-jarraibideetan, emakidaren xede diren zerbitzuetarako ordainketa-bidetzat une bakoitzean Gipuzkoako Foru Aldundiak onartzen dituen garraio-tituluetan, eta eskaintzen den zerbitzuak sortzen dituen dokumentuetan.

Kontratua gauzatzeko ardura duen enpresak eta jardun horretan berarekin harremana duten pertsonek elkarrekin izan beharreko komunikazio hitzezko nahiz idatzizkoak, kasu bakoitzean, erabiltzaileak edo hirugarrengoak aukeratutako hizkuntzan egingo dira. Berariaz ez bada hizkuntza aukerarik egin, bi hizkuntza ofizialetan egin beharko ditu enpresa esleipendunak pertsona fisiko eta juridikoei zuzentzen dizkien edonolako jakinarazpen eta komunikazio guztiak, fakturak eta bestelako merkataritza dokumentuak barne, nahiz eta herritarrek noiznahi erabil dezaketen hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta beraiekin hizkuntza ofizialetako bat bakarra erabiltzeko eskatu.

Obligazio hau bete ezean, kontratua deuseztatzea etor daiteke, SPKLTBko 223.g) artikuluak dioenarekin bat.

29.23. Zerbitzu publikoetan euskararen erabilera etengabe hobetzeko testuinguruan, emakidadunak euskararen erabilera bultzatzeko plan bat prestatu eta inplementatu beharko du, euskararen erabileraren ziurtagiria lortzeko pausoak ematearekin batera (Bikain edo Euskararen Ziurtagiria). Prozesu hau kontratuaren exekuzioaren lehen urtearen barnean abiatuko da, eta indarrean mantendu beharko da kontratuaren indarraldian zehar; aipatutako ziurtagiria zerbitzuaren lehen hiru urteak amaitu baino lehen lortu beharko da.

29.24. Enpresa zerbitzu-emaileak konpromisoa hartzen du Euskadiko Garraioaren Arbitraje Batzarren arbitrajetik at ez geratzeko, garraio kontratua dela eta zerbitzuaren erabiltzaileekin sor daitezkeen auzietan.

29.25. Edonola ere, funtsezko obligazioa izango da kontratuaren esleipenean baloratu diren proposamen aurkeztuetan eskainitakoa betetzea; horrenbestez, horiek ez betetzea kontratua deuseztatzea ekar dezake.

30.- LAN ETA GIZARTE BETEKIZUNAK

30.1. Kontratistak, esleitutako lana egiteko erabiltzen duen pertsonalari dagokionez, zehatz-mehatz bete beharko du lan, Gizarte Segurantza, minusbaliatuen gizarteratze eta lan arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia; eta azken hauei dagokienez, prestakuntza soziala zertu beharko du, konpromisoa

hartuz enpresa azpikontratatuek ere –horrelakorik dagoenean- bete dezaten, bere langileekiko, lan arloan indarrean dagoen legedia. Zehazki, Gipuzkoako Errepideko Bidaiari Garraioaren Hitzarmen Kolektiboak (2006-2014) jasotzen dituen lan baldintzak aplikatu beharko ditu gutxienez, edota hitzarmen hori berrikusten duten hurrengoetan ezartzen direnak.

30.2. Gainera kontratistak zaindu beharko du lana, bai bere enpresan bai, hala dagokionean, azpikontratatzen dituen enpresetan, baldintza duinetan egiten dela; eta langileei dagokien arloaren hitzarmena aplikatuko zaie, bereziki pertsonalaren subrogazioari dagokionez.

30.3. Klausula honetan aipatzen diren obligazioak betetzea enpresa emakidadunaren erantzukizun esklusiboa da; Gipuzkoako Foru Aldundia horren inguruko obligazio orotatik at dago. Esleipendunak kontratatzen duen pertsonalak, beraz, ez du inolako lan loturarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

30.4. Era berean, bakar-bakarrik emakidadunak erantzungo du bere langileekin soldata eta Gizarte Segurantza kontuetan hartzen dituen obligazioei dagokienez; Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik izango kontzeptu hauek direla eta.

30.5. Kontratistak, edo azpikontratistak, kontratu honi atxikitako langileen bizitza pertsonala, familiakoa eta lana elkarren artean bateragarri egitea ahalbidetzeko neurriak ezarri behar ditu.

30.6. Kontratua gauzatzeko langile berriak kontratatu behar badira eta enpresa kontratistak edo azpikontratistak desoreka badauka emakumeen eta gizonen artean, kontratua gauzatzeko, eta gauzatzen den aldi osorako, emakumea kontratatu beharko du edo, behintzat, emakume bat aldi baterako kontratatuta badu, mugagabe kontratatu beharko du. Langile talde desorekatua izango da langile guztien artean emakumeak % 40 baino gutxiago badira.

30.7. Aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak egikaritze baldintza berezi moduan ezartzen dira, eta kreditatu egin beharko dira kontratua gauzatzean eta oinarrizko izaera duten kontratuzko betebehartzat joko dira; beraz, bete ezean isun ekonomikoak ezarri ahal izango dira (ez betetzearen larritasunaren araberakoak, kontratuaren aurrekontuaren 100eko 10 gainditu gabe betiere). Orobat, kontratua amaitzea eragin dezakete, SPKLTBko 212.1 eta 223 f) artikuluek diotenari jarraituz. Isun horiek kontratistari ordaindu beharreko zenbatekoak, osoki edo zati batean, kenduta ordainduko dira; bestela, bermearen bidez ordainduko dira, SPKLTBko 212.8 artikuluak dioenari jarraituz.

31.- LANGILEAK ETA LANTALDEA

31.1. Kontratistak lantalde eta langile egokiekin egin behar ditu lanak, eta lanen martxak noiznahi sortzen dituen premiei behar bezala erantzun.

31.2. Zehazki, bere kontura aurreikusi behar du proiekturako eta obrarako beharko duen laguntza tekniko guztia, lan eta espezialitate bakoitzak eskatzen dituen premiei ondo erantzuteko gai izango dena.

31.3. Kontratista behartuta dago, agiri honetan aipatzen diren lanak egiteko, VI. ERANSKINEAN izenez aipatutako langileak izendatzera, bertan zehazten den dedikazioarekin. Ondorioz, kontratuak irauten duen bitartean, dedikazio osoarekin izendatutako langileek ezingo dute beste ezertan lan egin. Era berean, kontratistak ezingo du eranskin horretan izendatutako pertsonala ordezkatu, Administrazioak berariaz baimendu ezean. Horregatik, izendatutako langileak aldatu ahal izateko Administrazioaren onarpena beharko du eta, hala eskatzen bazaio, sartu nahi dituen langile berrien curriculuma aurkeztu beharko du aldez aurretik.

31.4. Laguntzaileak proposatuz gero, agiri honetan ezarritakoaren arabera, bakoitzaren lankidetza-konpromisoaren deklarazioa aurkeztu beharko da. Kontratistak ezingo ditu eskaintzan proposatutako laguntzaileak alboratu, ez eta horien ordez beste batzuk jarri ere, Administrazioaren onarpenik gabe. Betebehar honek funtsezko izaera du SPKLTBko 223.f) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

31.5. Aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak egikaritze baldintza berezi moduan ezartzen dira, eta kreditatu egin beharko dira kontratua gauzatzean eta oinarrizko izaera duten kontratuzko betebehartzat joko dira; beraz, bete ezean isun ekonomikoak ezarri ahal izango dira (ez betetzearen larritasunaren araberakoak, kontratuaren aurrekontuaren 100eko 10 gainditu gabe betiere). Orobat, kontratua amaitzea eragin dezakete, SPKLTBko 212.1 eta 223 f) artikuluek diotenari jarraituz. Isun horiek kontratistari ordaindu beharreko zenbatekoak, osoki edo zati batean, kenduta ordainduko dira; bestela, bermearen bidez ordainduko dira, SPKLTBko 212.8 artikuluak dioenari jarraituz.

32.- BITARTEKO TEKNIKOAK

32.1. Kontratistak VI. ERANSKINEAN aipatutako bitarteko teknikoak ere jarriko ditu eta, oro har, lanak ondo egiteko behar diren guztiak.

32.2. Esleipendunak eranskin horretan sartutako bitarteko teknikoak aldatu ahal izateko, proposamen arrazoitu bat aurkeztu beharko du, eta Administrazioaren onarpena behar du.

32.3. Aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak egikaritze baldintza berezi moduan ezartzen dira, eta kreditatu egin beharko dira kontratua gauzatzean eta oinarrizko izaera duten kontratuzko betebehartzat joko dira; beraz, bete ezean isun ekonomikoak ezarri ahal izango dira (ez betetzearen larritasunaren araberakoak, kontratuaren aurrekontuaren 100eko 10 gainditu gabe betiere). Orobat, kontratua amaitzea eragin dezakete, SPKLTBko 212.1 eta 223 f) artikuluek diotenari jarraituz. Isun horiek kontratistari ordaindu beharreko zenbatekoak, osoki edo zati batean, kenduta ordainduko dira; bestela, bermearen bidez ordainduko dira, SPKLTBko 212.8 artikuluak dioenari jarraituz.

33.- ASEGURUAK

33.1. Prestazioa hasi aurretik, emakidadunak honakoak egiaztatu beharko ditu:

a) Lehorreko Garraioa Antolatzeko uztailaren 29ko 16/1987 Legearen 21. artikuluak eta Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 5. artikuluak aipatzen dituzten aseguruen kontratazioa.

b) Zerbitzuarentzat erantzukizun zibileko aseguru baten harpidetza, alderdi orokor, patronal eta amaitutako lanei dagokienez, aseguratu gisa kontratista eta azpi-kontratista, hala behar denean, barne hartuta, zerbitzua eskaintzetik eta kontratuko betekizunak betetzetik beste batzuei eragin dakizkiekeen kalteengatik eska dakizkiokeen zuzeneko edo zeharkako kalteak erreserbarik gabe aseguratzeko adinako kopuruz.

Agiri honetako ezaugarrien taulan ez bada kopururik aipatzen, asegurua lanaren exekuzioa ziurtatzeko adinako zenbateko batez harpidetuko da.

Aipatutako kopurua minimotzat hartuko da, noski, eta zatiezintzat, baina ondorio berberez iritsiko da hirugarrenen aurrean sor daitezkeen gorabeheretarako ere zerbitzu osoari dagokionez, indarrean

dagoen erregelamenduarekin bat, eta kasu bakoitzean edo zuzenbideari jarraiki bidezko diren jardueren bidez, kontratistari erantzukizuna eska dakiokeenean.

Kontratistak aseguru hau kontratatuta ere, ez da bere erantzukizunetatik libre geratuko; beraz, bere gain hartu beharko ditu aseguru-konpainiak ezarrita dituen ez-betetzeak.

33.2. Nolanahi ere, esleipendunaren gain joango dira aseguru polizetan ezarrita egon litezkeen frankizien ordainez edo polizaren mugak gainditzen dituzten kalte eta galeren ordainez ordaindu beharreko zenbateko guztiak, bai eta aseguru polizetan estali gabeko ondasunei eta arriskuei legozkiekeenak ere.

34.- ZERBITZU BEREZIAK

Kontratua indarrean dagoen bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiak emakidadunarekin ados dezake, 48 ordu lehenago jakinarazita, ezohiko edo presazko kasuetan izan ezik (kasu horretan presa handiagoa izango da), aparteko ekitaldiak direla-eta Ustiapen Planean aurreikusita ez dauden zerbitzu bereziak eskaintzea, kontratua betetzeari modu larrian eragiten ez badiote behintzat. Informazio huts gisa, horrelakotzat hartzen dira kultur, kirol eta gizarte ekitaldien ondorioz zertzen direnak, aurreikusi gabeko mugikortasun eskaera eragiten dutenean.

35.- DATUEN BABESA

35.1. Zerbitzuko erabiltzaileei buruzko informazioa eta datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babesean daude. Esleipendunak garatu egin beharko ditu babes hori bermatzeko aplikazioak, eta Legeak eskatzen dituen neurriak hartu halaber. Era berean, bai erakunde esleipendunak bai lanak eta zerbitzu prestazioa egin behar duten langileek sekretu profesionala gorde beharko dute kontratuaren indarraldian zehar ikusten eta ezagutzen dituzten informazio, dokumentu eta gai guztien gainean, eta ezingo dituzte publiko egin, ezta inori aditzera eman ere, kontratuaren ondorioz edo kontratua gauzatzearen ondorioz ezagutzen dituzten datuak, ezta kontratu honen indarraldia amaitu eta gero ere.

35.2. Era berean, kontratuaren indarraldia amaitu ondoren, esleipendunak Gipuzkoako Foru Aldundiari eman beharko dio kontratu honen ondorioz berak daukan zerbitzuko erabiltzaileei buruzko dokumentazio guztia, bai euskarri materialean bai euskarri informatikoan, eta bermatu egin beharko du bere ekipo informatikoetan pertsona horiei buruzko datuz dituen fitxategi guztiak ezabatu dituela.

36.- GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN BETEKIZUNAK

Gipuzkoako Foru Aldundiaren betekizunak:

a) Emakidadunari beharrezko babesa ematea, zerbitzua modu egokian eskaini ahal izan dezan.

b) Agindu Teknikoen Agiriko 20. puntuan adierazten diren baldintzetan, zerbitzutik ondorioztatzen diren kostuen finantzaketan parte hartzea, ezarri diren baina sortutako sarrerez estaltzen ez diren zerbitzu publikoko betekizunen konpentsazio gisa.

c) Emakidaren oreka finantzarioa mantentzea. Horretarako, emakidadunari konpentsazio ekonomikoa emango dio, zerbitzuan sartzeko agintzen duen aldaketak direnean, hauek kostuak handiagotzen edo ordainketak murrizten dituztenean.

d) Emakidadunari kalte-ordaina ematea, Administrazioak zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa bere gain hartzeak eragiten dizkion kalteengatik, kudeaketa bere gain hartze honen atzean emakidadunaren errua ez diren interes publikoko arrazoiak daudenean.

37.- EZ-BETETZE ETA ZIGORRAK

37.1. Errepideko garraioa erregulatzen duten xedapenak urratzeak berekin ekar dezake martxoaren 18ko 4/2004 Legean, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenean, eta Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamenduan (LGALE) aurreikusten diren zigorrak ezartzea, aurrez, betiere, Garraio Zerbitzuaren Ikuskaritzak beharrezko espedienteak ireki eta tramitaturik.

37.2. Bestetik, kontratuaren ondorioetarako, ez-betetze zigorgarritzat hartzen da agiri honetan zehaztutako baldintzak haustea eragiten duen emakidadunaren edozein egintza edo ez-egite.

37.3. Zigorrak ezartzeko beharrezko espedientea bideratu beharko da; Gipuzkoako Foru Aldundiak, edozeren bidez, ez-betetzearen berri duenean abiatuko da espedientea. Eskumena duten foru zerbitzuek beharrezko izapideak egingo dituzte gertakariak argitzeko; aurrez, emakidadunari entzungo diote.

Zerbitzu prestazioko anomalietatik edo Agirietan zehaztutako eskakizunak ez-betetzetik ondorioztatuko dira zigorrak, betiere horiek ez badira delitu edo falta Kode Penalaren arabera.

37.4. Ez-betetzeen sailkapena:

Ez-betetzeak, garrantzi edo larritasunaren arabera, arinak, larriak edo oso larriak izango dira.

a) Ez-betetze arinak

Ez-betetze arinak izango dira ekintza edo ez-egite hauek:

o Linea eta egun baterako ezarritako zerbitzuaren murrizte arduragabea, hiru orduz segidan baino gehiago mantendua.

o Zerbitzuko sarreran bost (5) minutuko atzerapenak, emakidadunari egozteko modukoak, edo zerbitzua amaitzeko unean aurrerapenak, hamar (10) minututik gorakoak ibilgailuko.

o Ezarritako martxa taulak ez betetzea, arrazoi justifikaturik gabe, ez-betetze hori errepikatua ez bada.

o Ezarritako ibilbidetiko desbideratzeak arrazoi justifikaturik gabe gertatzea onartzea, gauza errepikatua ez bada.

o Ardurarik eza lantegi edo lineetako instalazio osagarriak mantentzeko unean, errepikapenik gabe.o Linea baten erregulartasunean akatsak, hilabetean 5 egun baino gehiagotan, horren arrazoia

emakidadunaren arduratik at dagoenean izan ezik.o Emakidadunak bere langileei ez eskatzea uniformetasunik, txukuntasunik eta dagozkien xedapenak

betetzeko ardurarik.o Ibilgailuak garbitzeko arduragabekeria edo utzikeria.o Araudiak eskatua ez betetzea, jendearen eskura egon behar duen erreklamazio liburuari

dagokionez.o Kontratuari egozteko moduko atzerapen edo akatsak, datuak eta azterketak Agiri honetan jasoaren

arabera emateko unean.o Komunikaziorik eza hainbat arrazoi tarteko gerta daitezkeen zerbitzuko gorabeherei dagokienez.o Kontrolik eza, Administrazioaren langileek egiaztatua, zerbitzua ematen ari den ibilgailu batean

bidaiariek bere txartela edo garraio-titulua eraman dezaten.o Bidaiariekin hitz egitea autobusa gidatu bitartean.o Ez betetzea irisgarritasunaren arloan Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako protokoloak.

o Erabiltzailearen eskubide eta betekizunen Erregelamendu edo Eskuliburuan ezarritako obligazioetakoren bat ez betetzea, atal honetan sartuz halaber Agiri honetan berariaz jaso gabeko bestelako ez-betetze batzuk.

b) Ez-betetze larriak

Ez-betetze larriak izango dira ekintza edo ez-betetze hauek:

o Kontratuaren zuzendaritzak emandako berehala betetzeko aginduak ez betetzea, edo horretan justifikatu gabeko atzerapenez jardutea.

o Administrazioak emakidadunari emandako zerbitzu jarraibideak ez betetzea, edo hark onartutako Zerbitzuko Erregelamenduan ezartzen diren betekizunen bat ez betetzea.

o Zerbitzu aldaketetarako ezarritako epeak betetzeko atzerapena.o Bi ordu baino gehiagoz zerbitzuan mantentzea txartel-makina matxuratuta daukan ibilgailu bat,

ordezko sistemarik erabiltzeke.o Zerbitzua bakar-bakarrik behar besteko titulua duten erabiltzaileei emateko obligazioa ez betetzea.o Exiji daitekeen dokumentazioa ez daukan ibilgailu bat zerbitzuan erabiltzea.o Ez betetzea Agindu Teknikoen Agirian adierazten diren zehaztapenak emakidari atxikitako

ibilgailuei dagokienez (gehienezko antzinatasuna, ezaugarri teknikoak, irudia, ekipamendua, emakidari atxikitako gutxieneko ibilgailu kopurua, etab.).

o Zerbitzurako aurreikusitako ibilgailuren bat egun oso batez kentzea, aparteko eta behar bezala jakinarazitako zertzeladak direnean izan ezik.

o Lan eta kontratuen arloko araudiak emakidadunari atxikitzen dizkion antolaketa eta diziplina ahalmenetan utzikeriaz jardutea.

o Zerbitzuari atxikitako ibilgailu edo instalazioak zerbitzutik kanpoko xedeetarako erabiltzea, foru baimenik izateke.

o Erabiltzaileekiko harremanean zein Agiri honetako baldintza ekonomikoak erregulatzen dituen araudia zorrotz betetzeari dagokionez, langileek duten portaera kontrolatzeko enpresa-eginkizunean utzikeriaz jardutea.

o Autobus guztiek eta emakidadunaren kontrol-guneak eduki behar duten azpiegitura teknologikoa egoki ez mantentzea eta horren behar bezalako funtzionamendua ez zaintzea.

o Zerbitzuari atxikitako bestelako instalazioen kontserbazio edo mantentzean arduragabekeria nabarmenez aritzea.

o Ez betetzea emakidaren bizitza osoan zehar zerbitzuari atxikitako instalazio eta elementuak mantentzeko obligazioa; salbuespena izango da Administrazioak horietan aldaketak egitea baimentzea. Eta ez zaintzea horien funtzionamendu egokia.

o Ez betetzea ematen duen zerbitzua azaltzeko edo zerbitzuaren zabalkundera begira emakidadunak abiatutako jarduera orotan Lurraldebus-en irudia erabiltzeko obligazioa, jarduera horietan erabiltzen diren baliabideak direnak direla.

o Emakidadunak Foru Aldundiaren ikuskaritza-lana oztopatzea, bai ibilgailuei bai enpresaren instalazioei berei dagokienez.

o Foru Aldundiaren ikuskaritza lana oztopatzea, kontratu honetan ezarritako kontrol ekonomikoari dagokionez.

o Hilabeteko epean bost (5) ez-betetze arin gertatzea.o Ez-betetze arin bera errepikatzea hilabeteko epearen barruan.

c) Ez-betetze oso larriak

Ez-betetze oso larriak izango dira ekintza edo ez-betetze hauek:

o Sei hilabetez gainditzea Agindu Teknikoen Agirian ibilgailu bakoitzarentzat aurreikusten den gehienezko antzinatasuna, foru baimenik izan ezean.

o Zerbitzuari atxikitako ibilgailuak edo instalazioak saltzea, kargatzea edo besterentzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako idatziz emandako berariazko baimenik gabe.

o Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu gabeko txartelak edo antzeko dokumentuak saltzea.o Agiri honetan eta Agindu Teknikoenean ezarritakoaren arabera emakidadunak aurkeztu behar duen

dokumentazio ekonomikoa faltsutzea, iruzur egiteko asmoz.o Berdintasun eta euskara arloan diren arau eskakizunak edo hartutako konpromisoak ez betetzea.o 3 hilabeteko epean bost (5) ez-betetze larri gertatzea.o Ez-betetze larri bera errepikatzea hilabeteko epearen barruan.o Agiri honetan jasotzen diren alderdi teknikoen inplementazioan atzerapena.

Aurreko paragrafoetan jaso gabeko ez-betetzeak arintzat hartuko dira.

37.5. Zigorrak:

a) Ez-betetze arinak:

Gehienez 750 €ko zigorra edota ohartarazpena izango dute.

b) Ez-betetze larriak:

Gehienez 1.500 €ko zigorra izango dute.

c) Ez-betetze oso larriak:

Ez-betetze oso larriak 3.000 €rainoko zigorra izango du, V. eta VI. apartatuetan jasotako kasuetan izan ezik, horrelakoetan, jarritako bermea galtzeaz gain, emakidadunak ez baitu inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango; eta kontratua deuseztatzera ere hel daiteke.

VII. apartatuko ez-betetzeagatiko zigorra hilero aplikatzekoa izango da, kasuan kasuko alderdi teknikoaren epemuga datatik kontatzen hasita.

37.6. Aurreko zigorrak garraio-araudiaren zigor erregimenak ezartzen duenetik apartekoak dira.

37.7. Zigorrak gauzatzeko, emakidadunari ordaindu beharreko kopuruetan kenkariak aplikatuko dira.

37.8. Aurreko paragrafoetan adierazitako kopuruak berrikusi ahal izango dira kontratua hasten denetik urtea igarota, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak Euskadiko Autonomia Erkidegoari dagokionez argitaratzen duen KPIk aurreko ekitaldian izandako urteko aldeaz.

38.- KONTRATUA ALDATZEA

38.1. Zerbitzua emateko baldintza zehatzetako aldaketak, esaterako kontratuaren dokumentazio erantsian aipatzen diren egutegi, bidaien ordutegi-taula, flotaren berrikuntza eta geralekuen kokapen geografikoari lotuak, ez dira zerbitzu publikoko kontratuaren aldaketatzat hartzen, 51/2012 Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat. Gipuzkoako Foru Aldundiak aldaketa modu hori sartu ahal izango du, obligazio gisa, zerbitzua emateko baldintza zehatzei eraginez, Zerbitzu Teknikoaren txosten baten bidez justifikatuta dauden arrazoi objektiboak badirenean, eta emakidadunari aurrez entzunda betiere. Emakidak zona izaera duenez, ez da kontratuaren aldaketatzat hartzen baizik eta zerbitzua emateko baldintza zehatzen aldaketa hustzat, ordutegiak eta bidaiak eskola-urteari egokitzea.

38.2. Bide azpiegituretako aldaketak, eta behar bezala justifikatutako bestelakoak, gertatzen direnean, aukera izango da esleipendunak eman beharreko zerbitzu esperimentalak jartzeko, gehienez ere urtebeteko eperako. Zerbitzu esperimentalaren ebaluazioa egin eta, hala badagokio, beharrezko kontratu aldaketa egingo da. Zerbitzu horiek zerbitzu publikoko obligaziotzat hartuko dira, eta Administrazioak ordaindu beharko ditu, agiri hauetako irizpideei jarraiki.

38.3. Kontratua burutu ondoren Administrazioak, interes publikoko arrazoiak direla eta SPKLTBko I. liburuko V. tituluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira, kontratatutako zerbitzuaren ezaugarriak alda ditzake.

Emakida honek zona izaera duela eta, eta xede duen errealitatean gerta daitezkeen aldaketei egokitzeko aukera ere jasotzea komeni denez, SPKLTBko 106. artikuluan xedatutakoa aplikaturik aldaketarako berariazko balizkotzat hartuko dira, hala dagokionean, honakoak:

Formalizatzea, hala dagokionean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekiko lankidetza hitzarmena, eskolaumeentzako zerbitzu bereziak ematea eta honi dagokion finantzaketa akordioa emakidan sartzeari dagokionez.

Bide azpiegituretako aldaketak, emakidako funtsezko elementuetan aldaketak dakartzatenean. Garraio eskariko mamizko aldaketak, emakidaren funtsezko elementuen alterazioa

dakartenean. Besteak beste, eskaerarentzako ordutegi finkoko zerbitzu osagarriak zerbitzu erregular bihurtzea, edo alderantziz.

Kostuen egituran % 10etik gorako aldaketa dakarren aldaketa oro, Agindu Teknikoen Agiriaren 22. klausulan ezarritako baldintzetan.

Aurreko paragrafoan aurreikusten diren aldaketek ez dute agiri hauetako karatulan aurreikusten den kostuaren % 35 gaindituko.

Edonola ere, Zerbitzu Teknikoaren txostena beharko da kontratua aldatu beharra justifikatzeko, eta emakidadunari entzun egingo zaio.

38.4. Aurrekoaz gain, eta martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, martxoaren 18koak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, bere 26. artikuluaren hirugarren apartatuan xedatzen duenarekin bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldatu ahal izango ditu, interes publikoko arrazoiak tarteko, zerbitzu kontratatuaren ezaugarriak (zerbitzua emateko baldintzak, zerbitzua zabaltzea, murriztea edo ibilbideak ordezkatzea, betiere zerbitzua hobeto emateko beharrezkoak edo komenigarriak direnean).

38.5. Aldaketa horiek kontratuaren erregimen ekonomikoa ukitzen badute, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainen bat eman beharko dio emakidadunari, hartara, kontratua esleitu zenean oinarrizkotzat jo ziren baldintza ekonomikoen orekak bere horretan jarrai dezan.

38.6. Kontratuaren aldaketak Baldintza Administratiboen Agiri honetako 23. artikuluan xedatutako moduan formalizatu behar dira.

38.7. Foru Aldundiak zerbitzuaren garapenari buruz ematen dituen eragin ekonomikorik gabeko akordioen kasuan, emakidadunak ez du horiengatiko kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

38.8. Gipuzkoako Foru Aldundiak, egoera hauetakoren bat gertatuz gero, lehengoratu egin beharko du kontratuaren oreka ekonomikoa, dagokion aldearen onurarako:

a) Administrazioak, interes publikoko arrazoiak direla medio eta SPKLTBko I. liburuko V. tituluan ezarritakoaren arabera, zerbitzu kontratatuaren ezaugarriak aldarazten baditu.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduerek zuzen-zuzenean kontratuaren ekonomiaren funtsa haustea eragiten badute.

c) Ezinbesteko kausek, zuzen-zuzenean, kontratuaren ekonomiaren funtsa haustea eragiten badute. Horrelakoetan, SPKLTBko 231. artikuluan jasotako kausak hartuko dira ezinbesteko kausatzat.

38.9. Emakidadunak bere langileekin zertzen duen negoziazio kolektibotik ondorioztatuak ez dira ustekabeko edo aurreikusi ezindako zertzeladatzat hartuko. Horrenbestez, emakidadunaren eta beronen langileen arteko akordioak ezin izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean alegatu, prestazio ekonomikoaren oreka hautsi dela egiaztatzearren.

38.10. Kasuan-kasuan onartu beharreko neurriak onartu beharko dira kontratuaren oreka ekonomikoa lehengoratzeko.

39.- KONTRATUA LAGATZEA ETA AZPIKONTRATATZEA

39.1. Esleipendunak berak eraman beharko du esleitutako zerbitzuaren kudeaketa, eta ezingo du ez laga ez hirugarrenei eskualdatu, non eta ez diren honakoak gertatzen:

a) Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrez eta berariaz baimentzea lagapena.

b) Ustiapena dagoeneko gauzatua izatea kontratuaren iraupen epearen bosten batean zehar.

c) Lagapen-hartzaileak Administrazioarekin kontratatzeko ahalmena izatea, exiji dakiokeen kaudimena izatea eta, LGAEren 70. artikuluan xedatuarekin bat, erregelamendu horren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzea.

d) Lagapena eskritura publikoan formalizatzea.

39.2. Azpikontratazioa bakar-bakarrik prestazio lagungarri edo osagarrietan zertu ahal izango da. Azpikontrataziorako bete egin beharko dira SPKLTBko 227.2 artikuluan ezartzen diren arauak.

39.3. Edonola ere, azpikontratatutako zerbitzuen zenbatekoa ez da kontratuaren bolumen osoaren % 40 baino handiagoa izango.

40.- AKZIOAK ESKUALDATZEA SOZIETATE ESLEIPENDUNEAN

40.1. Kontratuaren esleipendun den sozietatearen akzioak eskualdatzeko kontratazio organoak aurrez emandako baimena beharko da.

40.2. Kontratazio organoak eragiketa honen izaera zehaztu ahal izan dezan, kontratuaren enpresa esleipendunak gutxienez honako dokumentazioa bidali beharko du:

1. Operazioan parte hartzen dutenen identifikazioa.2. Eskualdatuko den akzio kopurua eta partaidetza portzentajea.3. Hori egituratzeko negozio juridikoa, eta, baldin badago, prezioa edo kontraprestazioa.4. Enpresaren akzio-mapa berria.

Akzioak eskualdatzearen ondorioz sozietatearen kontrolean aldaketarik gertatzen bada, operaziorako bete egin beharko dira SPKLTBko 226. artikuluan ezartzen diren baldintzak.

41.- PREZIOA ORDAINTZEA

Agindu Teknikoen Agiriko 22. klausulan ezarritakoarekin bat, kontratuaren prezioa ordaintzeko aurreko hileari dagokion behin-behineko likidazioa aurkeztuko da; likidazio horretarako oinarria egindako zerbitzu-kilometroen kopurua izango da, Lurraldebus-en “Kontratu Programa” softwarearen bidez justifikatua, horrexek egiaztatuko baititu hilean egindako bidaiak. Ekitaldia amaiturik, eta hurrengoaren lehen hiru hilabeteen barnean, behin betiko likidazioa egingo da. Likidazio hau egiteko, alde batetik zehaztu egingo da egindako kilometro kopurua guztira, lortutako sarrera errealekin batera, eta, bestetik, zerbitzuaren kalitatea ebaluatuko da.

IV. KAPITULUA. KONTRATUA IRAUNGITZEA

42.- KONTRATUA IRAUNGITZEA

42.1. Kontratua iraungitzeko arrazoiak martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenak, aurreikusiak eta SPKLTBko 223. eta 316. artikuluetan adieraziak izango dira.

42.2 Era berean, Administrazioak kontratua suntsitzea erabaki dezake kontratistak agiri honetan funtsezko gisa ezarritako betebeharrak edo kontratuko gainerako agirietan ezarritakoak betetzen ez baditu.

42.3 Zerrenda honek izaera exhaustiboa izan gabe, bereziki, kontratua suntsitzeko arrazoi dira hauek:

a) Kontratuaren hasiera bertan behera uztea, esleipendunari egozteko arrazoiren batengatik.

b) Zerbitzu prestazioa Agiri honetan aurreikusitako epearen barnean hasteko obligazioa ez betetzea.

c) Zerbitzua erabat edo neurri batean abandonatzea; horrelakotzat hartuko da zerbitzu prestazioa bertan behera uztea, arrazoi justifikaturik gabe, 24 ordu baino gehiagoko denboraz.

d) Emakida edo emakidari atxikitako ondasunetako edozeinen titularitatea lagatzea, eskualdatzea edo berritzea, haren edo hauen gainean karga edo hipoteka jartzea bezalaxe, aipatutako kasu guztietan Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrez emandako onespenik gabe.

e) Ondasun atxikiak emakidan adierazitakoez bestelako erabilera batzuetara bideratzea.

f) Utzikeriaz aritzea instalazio edo ondasunen kontserbazioan edo zerbitzu prestazioan, jarrera horretatik kalte oso larriak ondorioztatzen direnean bai zerbitzuarentzat bai ondasunetan beretan.

g) Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzua erreskatatzea.

h) Ez betetzea zerga betekizunak, lan arlokoak, Gizarte Segurantzarekikoak, laneko segurtasun eta higieneari lotuak eta sindikalak.

i) Esleipendunak behin eta berriro ez betetzea Agiri honetan ezartzen zaizkion obligazioak. Horrelakotzat hartzen da huts oso larriak behin eta berriro egitea.

j) Iruzur ekonomikoa; horrelakoetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak aukera izango du izaera zibil edo penaleko beste bide batzuk ere jorratzeko.

k) Beste edozein prozeduratan, hartzekodunen konkurtsoa deklaratzea edo kaudimengabezia deklaratzea.

l) Kontratua epe barnean ez formalizatzea, kontratistari egozteko arrazoiren batengatik.

m) Administrazioa sei hilabete baino gehiago berandutzea kontratuaren arabera kontratistari agindu zizkion kontraprestazioak edo baliabide lagungarriak entregatzen.

n) Interes publikoko arrazoiak direla-eta zerbitzua ezabatzea.

ñ) Zerbitzua ustiatzea ezinezkoa izatea kontratua egin eta gero Administrazioak hartutako erabakien ondorioz.

o) Pertsonal subrogatuak bereganatuak dituen eskubideak mantendu beharra ez errespetatzea emakidaren indarraldian zehar, konpromiso hori hartua zen kasuetan.

p) Instalazio finkoak eta beharrezko bestelako baliabide materialak modu eraginkorrean ez jartzea, kontratua indarrean sartzen den unean bertan zerbitzua eskaini ahal izatearren.

q) Ez betetzea zerbitzu emailearen kokapenari buruz Agiri honetako 31.14 eta 31.18 klausuletan adierazten diren obligazioak.

r) Edonola ere, funtsezko obligazioa izango da kontratua esleitzeko unean baloratu diren proposamen aurkeztuetan eskainia betetzea; hori ez betetzea kontratua deuseztatzea ekar dezake.

s) Kontratuko gainontzeko funtsezko obligazioak, Agiri honetan edo kontratuan halakotzat ezarri direnak, ez betetzea.

43.- ERRESKATEA ETA UKO EGITEA

43.1. Zerbitzua kentzea erabakitzen denean, edo hori justifikatzen duten interes publikoko beste arrazoi batzuk badirenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak emakida erreskatatu ahal izango du, epemugara iritsi aurretik edozein unetan.

Erreskate hori egiten bada zigor gisa kontratua iraungitzea justifikatzen duen emakidadunaren ez-betetzerik gabe, kalte-ordain bat egokituko zaio hari, kasuan-kasuan dagokiona.

43.2. Emakidadunak, hamabi hilabete lehenago beharrezko aurre-abisua emanez eta Administrazioak aurrez baimenduta, uko egin diezaioke zerbitzu prestazioan segitzeari.

Uko egite hau garbi eta sinplea izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean idatziz egina; horrek kontratua deuseztatzea ekarriko du, bermea itzuli gabe, eta kontratistak berak ordaindu beharko ditu eragindako kalteak.

44.- KONTRATUA IRAUNGITZEAREN ONDORIOAK

44.1. Kontratua iraungitzearen ondorioak, oro har, martxoaren 18ko 4/2004 Legean, EAEko Errepideko Bidaiari Garraioarenean, apirilaren 3ko 51/2012 Dekretuan, Errepideko Bidaiari Garraioaren Erregelamendua onartzekoan, eta SPKLren 223. eta 316. artikuluetan adieraziak izango dira.

44.2. Aurreko guztiaz gain, iraungitze kasuetan honela jokatuko da: kontratuaren likidazio sumario bat erredaktatu eta esleipendunari jakinaraziko zaio, emakidadunari hamabost eguneko epea emanez entzuna izateko; ondoren, kontratazio organoak likidazio hori onartuko du.

44.3. Hala dagokionean, emakidadunak eragindako zigor eta kalteen zenbatekoa kobratuko da, bermearen kargura, eta zuzenean kobratuko da bermetik gora egiten duen partea.

44.4. Emakidadunak modu esklusiboan hartuko ditu bere gain, eta, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako inolako eraginik gabe, kontratua ezeztatzetik hirugarrenen aurrean ondoriozta daitezkeen erantzukizun guztiak, bereziki lan arlokoak.

44.5. Kontratua emakidadunari egozteko arrazoiren batez deuseztatzen bada, konfiskatu egingo da jarritako behin betiko bermea.

45.- ZERBITZUA ITZULTZEA

45.1. Kontratua amaitu edo ezeztatzean, kasuan kasukoa, zerbitzuaren kudeaketa Gipuzkoako Foru Aldundira itzuliko da.

45.2. Era berean, kontratuari atxikitako material mugikorra eta bestelakoa Gipuzkoako Foru Aldundira itzuliko da, aukeratzen den eroste modalitatearen arabera dagozkion betekizun eta obligazioez.

45.3. Kontratua amaitu aurreko azken hiru hilabeteetan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiak aztertu egingo ditu kontratuari atxikitako ondasunak eta bestelako elementuak, eta emakidadunak zertu beharreko jarduerak ezarriko ditu, itzultze hori adostutako baldintzetan gauzatu ahal izatearren.

I. ERANSKINA. ESKAINTZA EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

ADIERAZTEN DU

Lehena.- Ezagutzen dituela TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeko Baldintza Administratibo Partikularren eta Agindu Teknikoen Agiriak.

Bigarrena.- Bere erantzukizunez adierazten duela enpresa lizitatzaileak ez duela legearen arabera inolako eragozpenik Administrazioarekin kontratua egiteko, badituela lanak egiteko behar adinako lege gaitasuna eta bitartekoak eta betetzen dituela kontratu honetarako ezarrita dauden eskakizun espezifikoak.

Hirugarrena.- Enpresa esleipendun gertatzen bada, bere eskaintzako baldintzetan eta aipatutako agirietako eskakizunak eta baldintzak zehatz-mehatz betez egingo dituela lanak.

Laugarrena.- Berariaz adierazten duela bere eskaintza prestatzerakoan kontuan hartu dituela enpleguaren babesaren, lan baldintzen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumenaren babesaren inguruko xedapenetatik eratorritako betebeharrak. Zehazki, gutxienez Gipuzkoako Errepideko Bidaiari Garraioaren Hitzarmen Kolektiboak -2006-2014- jasotzen dituen laneko baldintzak, edo hitzarmen hori berrikusten dutenek jasotzen dituztenak, aplikatu beharko ditu.

Bosgarrena.- Konpromisoa hartzen duela Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Garraiorako Zona Emakidaren Ustiapen Planean jasotzen diren zerbitzu erregularrak, 619.467 km-koak, egiteko, eskainitako hobekuntza guztiez, Baldintza Administratibo Partikularren Agiriak eta Agindu Teknikoen Agiriak diotenaren arabera, ondorengo kopuruotan (kopuruak letraz eta zenbakiz adierazi): _________________________________________________________ ( ) euro.

Seigarrena.- Konpromisoa hartzen duela Tolosaldeko Eskualdeko Errepideko Hiriarteko Garraiorako Zona Emakidaren Ustiapen Planean jasotzen diren eskaeraren araberako ordutegi finkoko zerbitzu osagarriak ondoko prezio unitario hauetan egiteko (kopuruak letraz eta zenbakiz adierazi):

LINEA EGUN MOTA ZENBATEKOA (€)

ORENDAIN-ALEGIA LANEGUNA ( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

ALTZO-ALEGIA LANEGUNA ( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

BALIARRAIN-ALEGIA LANEGUNA ( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

TOLOSA-ANOETA-ALKIZA

LANEGUNA( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

VILLABONA-ALKIZA LANEGUNA ( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

TOLOSA-HERNIALDE LANEGUNA ( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

AMEZKETA (Ugarte)-BEDAIO

LANEGUNA( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

IBARRA-Izaskun LANEGUNA ( )

LARUNBAT, IGANDE ETA JAIEGUNAK

( )

Honi erantsirik doa hurrena: Azteketa ekonomiko-finantzarioa.

…………………………….n, 2014ko ……………………ren …….an.

Izpta.: ______________

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

II. ERANSKINA. ERANTZUKIZUNEZKO ADIERAZPENAREN EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeari dagokionez.

ADIERAZTEN DU

Bat. Kontratu honi dagokionez, jarduteko erabateko gaitasuna duela, jarduera horretan aritzeko beharrezko baimen guztiekin batera.

Bi. Ez bera, ez ordezkatzen duen enpresa, ez eta enpresaren legezko administratzailea edo ordezkariak, ez daudela sartuta administrazio publikoekin kontratatzeko SPKLTBko 60. artikuluan adierazten diren debekuetan. Zehazki berariaz adierazten du laneko segurtasun eta osasunaren alorreko inolako urratze oso larriren ondoriozko zigor irmorik ez zaiola ezarri, ez berari ez ordezkatzen duen enpresari, SPKLTBko 60.1 c) artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hiru. Legez aginduta dauden zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela, HAKLEOren (1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa) 13. eta 14. artikuluetan eskatzen den bezala.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela, kontratuaren xedeari dagokion epigrafean, eta ez duela bajarik eman zerga horren matrikulan.

Lau. Kontratu hau arautzen duten Baldintza Administratibo Partikularren Agiriko hamalaugarren klausulan aipatzen diren ziurtagiri aurkeztuetan jasotzen diren zertzeladetan ez dela inolako aldaketarik izan.

Bost. Bere eskaintza ateraz gero ekonomikoki abantailatsuen, konpromisoa hartzen duela martxoaren 18ko 4/2004 Legeak, Errepideko Bidaiari Garraioarenak, bere 12. artikuluan, eta LGAEk 42. artikuluan jasotzen dituzten baldintza guztiak kontratua esleitu aurretik betetzeko.

Era berean, BAIMENA EMATEN DIO / EZ DIO BAIMENIK EMATEN Administrazio publiko kontratatzaileari, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dituen zerga betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko duen informazioa zuzenean biltzeko.

Eta horrela erasota gera dadin, honakoa sinatzen dut ..........................n, 2014ko ...............aren .........an.

Izpta.: ______________

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

III. ERANSKINA. ELKARLOTURA DUTEN ENPRESEN ADIERAZPENAREN EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................)

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeari dagokionez.

ADIERAZTEN DU

Ordezkatzen duen enpresa:

BADAGOELA Merkataritza Kodeko 42.1 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean.

EZ DAGOELA Merkataritza Kodeko 42.1 artikuluan aurreikusitako inolako egoeratan.

Erantzuna baiezkoa bada:

EZ du parte hartzen, ordea, banakako proposamena aurkezten duen talde bereko beste inolako enpresarekin batera, ezta Merkataritza Kodeko 42.1 artikuluan jasotako kasuren batean dagoen ezeinekin ere.

BAI, banakako proposamena aurkezten duen talde bereko beste enpresaren batekin (edo batzuekin) parte hartzen du, edo Merkataritza Kodeko 42.1 artikuluan jasotako kasuren batean dagoenen batekin, eta hau da (edo hauek dira):

I.F.K. zk.: Enpresaren izena:

Eta horrela erasota gera dadin, honakoa sinatzen dut ..........................n, 2014ko ...............aren .........an.

Izpta.: ______________

_______________________________

Merkataritza Kodeko 42.1 artikulua: “Edozein sozietate taldetako sozietate nagusiak atal honetan aurreikusten den bezala eman behar ditu urteko kontu eta kudeaketa txosten finkatuak. Sozietate nagusi identifikagarririk ez duten taldeetan, lehen finkatze datan aktiborik handiena zuen sozietatearena izango da betebehar hori.

Sozietate batek baino gehiagok erabaki unitate bat osatzen dutenean, taldea sortzen dute. Zehazki, erabaki unitate bat badagoela esango da, sozietate bat beste sozietate bateko bazkide denean –lehenari nagusia eta bigarrenari mendekoa esango zaie–, eta nagusia kasu hauetakoren batean dagoenean mendekoari dagokionez:

a) Boto eskubideen gehiengoa duenean.

b) Administrazio organoko kideen gehiengoa izendatzeko edo kargutik kentzeko eskumena duenean.

c) Beste bazkide batzuekin lortutako akordioen bidez boto eskubideen gehiengoa eskuratu dezakeenean.

d) Kontu finkatuak emateko garaian eta horren aurreko bi ekitaldietan, administrazio organoa osatu duten kideen gehiengoa bere botoekin bakarrik aukeratu duenean. Kasu honek ez du finkapenik eragingo, baldin eta izendatutako administratzaile horien sozietatea beste batekin elkartuta badago artikulu honetako lehen bi hizkietan aurreikusitako kasuren batean.

Ondorio horietarako, entitate nagusiaren boto eskubideei erantsi egingo zaizkie mendeko sozietateen bitartez dituen boto eskubideak, norberaren izenean baina entitate nagusiaren edo beste mendeko entitate batzuen kontura diharduten pertsonen bitartez dituenak, eta beste edonorekin egindako hitzarmenaren bitartez dituenak.”

IV. ERANSKINA. SOZIETATE EMAKIDADUNA ERATZEKO KONPROMISOAREN EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

(Taldeko partaide diren enpresak adina ordezkari gehituko dira)

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeko deialdia egiten duen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela jakinik,

ADIERAZTEN DUTE

1) Lehiaketan esleipendun ateratzen badira konpromisoa hartzen dutela Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamenduaren 42.1 artikuluan jasotzen diren pertsona juridikoetako bat eratzeko, Baldintza Administratibo Partikularren Agiriak ezartzen duen epean.

2) Sozietatearen xedean prozedura honen gai den emakida gauzatzea jasoko dela.

3) Sozietate horretako partaidetza honakoa izango dela:

Enpresa Partaidetza (%)

4) Eratuko den sozietatearen helbidea ...............................an egongo dela. .................................................................... ..........................................................................................................................................................................

5) Sozietate eratuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean izango duen ordezkari bakar izendatuko dutela, kontratu honen xedearekin lotutako guztiaren inguruko erabakiak eratuko den sozietatearen izenean hartzeko behar beste ahalmen emanez gainera, ................................................jauna/andrea (NAN: ..........................; helbidea: ..............................................................................). Eratuko den sozietatearen helbidea honakoa izango da: ............................................................. (posta-kodea: ........................; telefonoa: .................................; IFK: .................................).

6) Konpromiso hau sinatzen dutenek, ordezkatutako enpresek bezalaxe, baterako obligazio solidarioa hartzen dutela Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, bere xede esklusiboa betetzearren gauzatzen dituzten jarduerekiko, emakida erabat gauzatu bitartean.

7) Esleipendun ateraz gero, dokumentu honetan hartutako konpromisoak frogatzen dituzten dokumentu guztiak aurkeztuko dituztela.

Eta erasota gera dadin, honakoa sinatzen dut ..............................an, 2014ko .................aren .............an.

Sin.:______________

V. ERANSKINA. DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA AURREZ AURKEZTEKO EREDUA

...................................................................................................... jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

ADIERAZTEN DU

I. TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeko deialdian parte hartzeko eskatzen den dokumentazio administratiboa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoela, .........................................................ri buruzko espedientean aurkeztu baitzen.

II. Aipatu dokumentazioan aldaketak egin direla / ez dela egin aldaketarik (aldaketak edo eguneratzeak izan badira aurkeztu egin behar dira).

Eta horrela erasota gera dadin, honakoa sinatzen dut ..........................n, 2014ko ...............aren .........an.

Izpta.:_________________

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

VI. ERANSKINA. BALIABIDE PERTSONALAK ETA MATERIALAK ATXIKITZEKO KONPROMISOAREN EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeari dagokionez.

ADIERAZTEN DU

KONPROMISOA hartzen duela bere produkzio-erakundea erabiltzeko jarduera kontratatua garatzeko, eta, gainera, zerbitzu prestaziorako behar diren baliabide pertsonal eta materialak, ondoren zerrendatzen direnak, kontratua gauzatzera bideratzeko:

…………………………….n, 2014ko ……………………ren …….an.

Izpta.: ______________

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

VII. ERANSKINA. INSTALAZIO FINKOEN ERABILGARRITASUNARI BURUZKO ADIERAZPENAREN EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeari dagokionez.

ADIERAZTEN DU

Bat. Ordezkatzen duen enpresak, kontratuan esleipendun ateraz gero, konpromisoa hartzen duela lizitazio hau arautzen duen Agindu Teknikoen Agiriaren 14. klausulan aipatzen diren instalazio finkoak zerbitzuari atxikitzeko (horien kokapen, erabilgarritasun, deskripzio, neurri, ekipamendu eta bestelako ezaugarri tekniko eta fisikoak jasota daude adierazpen honekin batera doan dokumentazioan).

Bi. Baldintza Administratibo Partikularren Agiri honetako 19. klausulan ezarritakoarekin bat, ordezkatzen duen enpresak, berea bada eskaintza ekonomiko abantailatsuena, konpromisoa hartzen duela Administrazioaren errekerimendua jasotzen duen egunetik bi hilabeteko epean aurkezteko aurreko paragrafoak aipatzen dituen instalazio finkoak kontratuaren indarraldian zehar erabat erabilgarri daudela frogatzeko dokumentazioa. Dokumentazio hori aurkeztu ezean, Baldintza Administratibo Partikularren Agiriko 19. klausulan xedatutakora joko da (ulertuko da lizitatzaileak kendu egin duela bere eskaintza, eta horrelakoetan konfiskatu egingo da behin-behineko bermea; eta hurrengo lizitatzaileari dokumentazio bera eskatuko zaio, betiere eskaintzen sailkapenari jarraiki).

Hiru. Aurrekoarekin bat, instalazio proposatuak egiaz erabilgarri egongo direla funtzionamendua abiatzean zerbitzua emateko, Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duen irailaren 29ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 75. artikuluan xedatutakoarekin bat. Bestela, Baldintza Administratibo Partikularren Agiriko 37.3.p) klausulan jasotako kontratua deuseztatzeko balizkoa gertatuko da.

…………………………….n, 2014ko ……………………ren …….an.

Izpta.: ______________

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

VIII. ERANSKINA. ESKAINTZA ERREGISTROAN AURKEZTEKO EREDUA

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

ADIERAZTEN DU:

Gaurko ........ ak (*) direnean, 3 gutun-azal entregatzen dituela TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeko prozeduran parte hartzeko bere proposamenarekin.

Donostian, .........ko ..................... ren .....(e)an

Izpta.:________________________

(aurkezlearen sinadura)

(*) Erregistroko arduradunak bete behar du.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA. Idazkaritza Teknikoa.

IX. ERANSKINA. LAN SUBROGAZIOARI BURUZKO ADIERAZPENERAKO EREDUA (AURREZ ERREKERIMENDUA IZAN DELARIK KONTRATUA ESLEITU AURRETIK AURKEZTU BEHAR DU EKONOMIKOKI ABANTAILATSUENA DEN ESKAINTZA AURKEZTEN DUEN LIZITATZAILEAK)

............................................................................................ jaunak/andreak (NAN: .......................; helbidea: ..................................., ...............................................................................) (ordezkatzen duen pertsonaren, enpresaren edo erakundearen izena) izenean (helbide soziala: ………………, ……………………………….…………..; posta-kodea: ..................., IFK: ......................; tel.: .....................; faxa: .............................; helbide elektronikoa: .........................),

TOLOSALDEKO ESKUALDEKO ERREPIDEKO HIRIARTEKO BIDAIARI GARRAIO PUBLIKORAKO ZERBITZUA ADMINISTRAZIO EMAKIDA BIDEZ EMATEA (LUR-Z-03, 14-MO-95/2013) kontratatzeari dagokionez.

ADIERAZTEN DU

Bete egin duela Baldintza Administratibo Partikularren Agiriko 24. klausulan adierazitako obligazioa, emakida lagatzen dutenek bere langileekin zeuzkaten lan arloko harreman juridikoetan subrogatzea alegia, kontratuaren lizitazioa arautzen duten agirietan eskatutako baldintzetan (horrenbestez, lan arloko harreman juridikoak esleipendunaren posizio juridikoan subrogatuta geratzen dira).

Obligazio hori bete dela frogatzen duen dokumentazioa eransten da.

Eta horrela erasota gera dadin, honakoa sinatzen dut ..........................n, 2014ko ...............aren .........an.

Izpta.: ______________

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA