4
ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 LEHEN HEZKUNTZA https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/ 1. ZIENTZIA-HEZKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK: • Lehen Hezkuntzako irakasleei zientzien irakaskuntzarako eta oinarrizko konpetentzien garapenerako baliabide didaktikoak eta estrategia praktikoak eskaintzea. • Curriculumaren edukiak era aktibo eta integratuan lantzeko proposamen zehatzak egitea, gomendatutako laborategi eta IKT baliabideak erabiliz. • Curriculumeko eduki zientifikoetatik oinarrizko konpetentziak garatzeko egokiak diren jarduerak eta irakaste/ikaste sekuentziak aukeratu, diseinatu eta ebaluatzeko gaitasuna hartzea. 2. EKIMENAREN ATALA NAGUSIAK 2.1. Ikastetxeak 2012-13 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 20 ikastetxe publiko sartuko dira: BIZKAIA: 10 GIPUZKOA: 6 ARABA: 4 Ikastetxe bakoitzetik gehienez bi irakaslek parte har dezakete. 3. zikloko irakasleriak lehentasuna izango du. Irakasleen parte hartzea borondatezkoa izango da, formakuntzaren parte bat lan ordutegiz kanpokoa izango da eta saio bat ostiral goiz batean (irakurri 065 eta 066 GARATU ikastaroen ezaugarriak). Ordezkapenik egongo ez denez, zuzendaritza arduratuko da goiz batez irakasleak ordezkatzeaz. Aurreko ikasturteetan (2008-2012) programan egondako ikastetxeetako irakasleek, tokia egonez gero, aukera izango dute GARATU ikastaroetan parte hartzeko. Baina, ikastetxeak ez du baliabideak erosteko dirulaguntzarik jasoko. 2.2. Laborategi-baliabideak eta dirulaguntza Programan sartzen den irakaslearen edo irakasleen ikastetxeak gomendatzen diren laborategi baliabideak eta haiek ordaintzeko 1.500 € jasoko ditu: · Lupa / Mikroskopio digitalak · APQUA 10-12 moduluak · Lur-zientziak kit-a · Estetoskopioak eta Pultsometroak.

ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 … · • Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa? (jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 … · • Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa? (jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia

ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 LEHEN HEZKUNTZA

https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/

1. ZIENTZIA-HEZKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK:

• Lehen Hezkuntzako irakasleei zientzien irakaskuntzarako eta oinarrizko

konpetentzien garapenerako baliabide didaktikoak eta estrategia praktikoak

eskaintzea.

• Curriculumaren edukiak era aktibo eta integratuan lantzeko proposamen

zehatzak egitea, gomendatutako laborategi eta IKT baliabideak erabiliz.

• Curriculumeko eduki zientifikoetatik oinarrizko konpetentziak garatzeko

egokiak diren jarduerak eta irakaste/ikaste sekuentziak aukeratu, diseinatu eta

ebaluatzeko gaitasuna hartzea.

2. EKIMENAREN ATALA NAGUSIAK

2.1. Ikastetxeak

• 2012-13 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 20 ikastetxe publiko sartuko dira:

BIZKAIA: 10

GIPUZKOA: 6

ARABA: 4

• Ikastetxe bakoitzetik gehienez bi irakaslek parte har dezakete. 3. zikloko

irakasleriak lehentasuna izango du.

• Irakasleen parte hartzea borondatezkoa izango da, formakuntzaren parte bat

lan ordutegiz kanpokoa izango da eta saio bat ostiral goiz batean (irakurri 065

eta 066 GARATU ikastaroen ezaugarriak). Ordezkapenik egongo ez denez,

zuzendaritza arduratuko da goiz batez irakasleak ordezkatzeaz.

• Aurreko ikasturteetan (2008-2012) programan egondako ikastetxeetako

irakasleek, tokia egonez gero, aukera izango dute GARATU ikastaroetan parte

hartzeko. Baina, ikastetxeak ez du baliabideak erosteko dirulaguntzarik jasoko.

2.2. Laborategi-baliabideak eta dirulaguntza

• Programan sartzen den irakaslearen edo irakasleen ikastetxeak gomendatzen

diren laborategi baliabideak eta haiek ordaintzeko 1.500 € jasoko ditu:

· Lupa / Mikroskopio digitalak

· APQUA 10-12 moduluak

· Lur-zientziak kit-a

· Estetoskopioak eta Pultsometroak.

Page 2: ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 … · • Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa? (jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia

• Laborategi baliabide horien erabileraz eta aplikazio didaktikoaz irakasleek

formakuntza jasoko dute GARATU ikastaro baten bidez

2.3. Formakuntza Garatu ikastaroen bitartez

• Izena ematen duten Irakasleek GARATUko 065 edo 066 ikastaroetan parte

hartu beharko dute (40 ordu).

• GARATU ikastaroen aplikazioan ez dute izena eman beharko, ekimenaren

arduradunak lan horretaz arduratuko baitira.

1. FASEA. Lan egiteko era oso praktikoa izango da, eduki teoriko laburra

eman ondoren, proposatutako IKT eta laborategi baliabideen erabileran

oinarritzen diren jarduerak egingo dira

065 Zientzia-hezkuntza Lehen Hezkuntzan (12 ordu)

Tokia Berritzegune Nagusia - Lasarte

Egunak: 2012/11/7-8-9

Ordutegiak: 7 eta 8an 17:00tik 20:00tara

9an 9:00tik a 15:00tara

Mintegia (3 saio: urtarrila, martxoa, maiatza)

Ikastetxeak: 10 (Gipuzkoako 6 eta Arabako 4)

Irakasle kop: 20 irakasle gehienez

Ordutegia: 17:00tik - 20:00tara

066 Zientzia-hezkuntza Lehen Hezkuntzan (12 ordu)

Tokia: Berritzegune Nagusia - Bilbo

Egunak: 2012/11/14-15-16

Ordutegiak: 14 eta 15ean 17:00tik - 20:00tara

16an 9:00tik 15:00tara

Mintegia (3 saio: urtarrila, martxoa, maiatza)

Ikastetxeak: 10 (Bizkaiako 10ak)

Irakasle kop: 20 irakasle gehienez

Ordutegia: 17:00tik - 20:00tara

2. FASEA. Beste sekuentzia didaktiko batzuk aurkezteko eta izandako

esperientziaren azalpenerako bi hileroko bilerak (3 bilera):

urtarrila,martxoa, maiatza. 17:00tik 20:00tara.

3. FASEA. Zientzia-hezkuntzarako prestaturiko moodle plataforman parte

hartzea. Ikasleekin ikastaroan landutakoa praktikan jartzea.

Page 3: ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 … · • Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa? (jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia

3. GARATU IKASTAROAREN EDUKIAK:

• Lehen Hezkuntzako gelan, zientzia arloko eduki kurrikularei eskaintzen zaien

denboraren analisia eta zientzietako edukien sekuentziazioa.

• Zientzia, teknologia eta osasuneko konpetentzia. Haien garapenerako

orientabideak eta hainbat estrategia metodologiko.

• Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa?

(jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia.

• Laborategi baliabideei eta baliabide didaktikoei lotutako jarduerak eta lanak.

Hauek ondoko edukiekin erlazionatuak daude: flora, harriak eta mineralak,

lurzoruko osagaiak, uraren zikloa, giza gorputza, materia eta energia (nahasketa

baten osagaien bereizte-prozesuak, materialen ezaugarriak (magnetismoa),

aldaketa kimikoak…

• Simulazio digitalak eta beste baliabide interaktibo eta multimedia.

• Moodle plataforma batean erabiltzaile gisa lan egiteko prozedura.

Page 4: ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 … · • Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa? (jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia

LABORATEGI-BALIABIDEAK

LUR-ZIENTZIAK ETA LANDAREAK

Lur-zientzietarako kit-a

OSASUNA

Fonendoskopioak eta Pultsometroak

LUPA / MIKROSKOPIO DIGITALAK