7
»ostirala • 1998ko urriaren 9a Egunkaria Zubieta • Gaur irekiko dute errota zaharberritua. Jabier Igiftiz •«Baliagarria izatea da nire lielburua». Abian da arkitektura Arkitektura bioklimatikoaren irizpideak jarraituz eraikitako etxeak herrialdean gutxiengoa diren arren, gero eta proiektu gehiago ari dira gauzatzen. Horren lekuko dira Goizeder kooperatibak Egusibarran egindako etxebizitza saila edo Gobernuak Zolinako herrian kokatu nahi duen hiri bioklimatikoa.

Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

  • Upload
    duongtu

  • View
    216

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

»ostirala • 1 9 9 8 k o urriaren 9 a

Egunkaria

Zubieta • Gaur irekiko dute errota zaharberritua. Jabier Igiftiz •«Baliagarria izatea da nire lielburua».

Abian da arkitektura

Arkitektura bioklimatikoaren irizpideak jarraituz eraikitako etxeak herrialdean gutxiengoa diren arren, gero eta proiektu gehiago ari dira gauzatzen . Horren lekuko dira Goizeder kooperatibak Egusibarran

egindako etxebizitza saila edo Gobernuak Zolinako herrian kokatu nahi duen hiri bioklimatikoa.

Page 2: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

<dmm U I C t 3 ^ Errota zaharra ekomuseo bihurtua

Bihar inauguratuko dute, zaharberrituta, Euskararen Egunaren baitan

Zubietako hainbat

familiaren esku

zegoen errota Udalak

hartu du hamabost

urterako. Eta,

berriztatu ondoren,

ekomuseoa paratu du

bertan.

I 1 RAINDIK ERE ARTOA XEHETZE-

KO erabiltzen dute zubieta-rrek errota, eta aurrerantzean ere erabiltzen jarraitu ahal iza-nen dute, nahiz eta erabilera horre taz gain ekomuseoa ere aterbetuko duen. Udalaren esku utzi dute errota, 15 urterako, haren jabe diren 49 herritarrek. Dena konpondu, berriztatu eta txukundu ondotik, prest da jada-nik baserri giroa islatuko duen museoa, eta bihartik aitzinera bisitatu ahal izanen da. 21 milioi pezetako aurrekontua izan du zaharberritzeak, eta horietatik 13,5 Europatik lortu ditu Zubie-tako Udalak.

Zubietakoa Nafarroan dagoen lehenbiziko ekomuseoa izanen da. Baserri giroan erabili izan diren tresnak, lanabesak, etxeko ontziak, ohiturak eta jantziak bil-tzen ditu, eta galtzear dagoen bizimodu horretara hurbiltze bat izan nahi du. Ituren eta Zubieta-ko inauteriek ere leku berezia izanen dute ekomuseoan.

Baztan-Bidasoa eskualde osoan, ari diren bi errota baino ez dira gelditzen (Zubietakoa eta

Etxalarkoa), eta arront gelditu aitzinetik erabaki dute Zubieta-koari iraupen luzeagoa eskain-tzea. Ikastetxeentzat ere bisitaldi gidatuak presta'tu dituzte, eta errota martxan ikusi ahal izanen da, museoa bisitatzearekin bate-ra.

Errota aterbetzen duen eraiki-naren jatorria noizkoa den ez dago argi, ba ina ate gaineko harriak 1785eko data biltzen du. Antzinako eraikin horren itxura kanpotik zein barrenetik gorde nahi izan dute, eta hortaz, eko-museoak ez dio kalterik ekarriko. Barrenean egin diren aldaketak ttikiak dira. Sotoan dauden hiru harriak martxan paratuko dira: artoa xehetzeko erabiltzen diren biak, eta hirugarrena garirako. Lehenbiziko solairuan errotaria-

ren etxea egonen da, eta museoa bera ganbaran izanen da. Gan-barako erakusketan errotaren prozesu osoa ikusi ahal izanen da.

Inaugurazioa Euskara-ren Egunean

Biharko inaugurazioa Zubietan ospatuko den Euskararen Egu-naren baitan eginen da. Egun osoan hainbat ekitaldi izanen dira, Zubietako Udalak antolatu-ta. Zubieta da UEMAk Nafarroan dituen lau herrietako bat, eta orain berriki hasi den Kultur Ele-j i r a ren b a r r e n e a n izanen da biharko eguna. Goiz-goizetik Joaldunak aterako dira karrikaz karrika, l l :00eta t ik aitzinera. Ordu erdi be randuago , ll:30etan, inaugurazio ekitaldia

eginen da. Trikitlariek eta txala-partariek ongi etorria eskainiko diote museo berriari. Errotako erakusketa ikusi ahal izanen da, eta bertaratutako guztiei eskaini-ko zaien luntxean ez da talorik faltako; Zubietako errotak ehota-ko artirinarekin eginak, jakina.

Eguerdian, herritarrak bazkal-tzera elkartuko dira, Mendizabal eta Zeberio bertsolariekin batera, eta Xapre eta Zaharra trikitilarie-kin. Arratsaldeko 7:30etan herri-ko dantzariek euren ikuskizuna eskainiko dute, eta 20:00etatik ai tzinera dantzaldia girotuko dute Xapre eta Zaharra trikitila-riek. 12:30etat ik a i tz inera , berriz, Imuntzo eta Belokik ema-nen diete akabera bestari.

—^ Jon Abril

Bihar zabalduko

dute Zubietako

errota zahar-

berritua. •

JAGOBA •'•II

M A N T E R O L A

Gaintza •

Gipuzkoako Gaintzarekin senidetzea, igandean

TOLOSARA FERIARA EDO PARRAN-

dara joaten direnean, behin baino gehiagoan argitu behar izaten omen dute gaintzarrek ez direla Gipuzkoako Gain-tzakoak, Nafarroakoak bai-zik. Horregatik, herr i tar askok behin baino gehiago-tan entzun dute izen bera duen Gipuzkoako herria.

Hori horrela izanik, duela bi urte ideia bat bururatu zi-tzaien Gaintzako gazte ba-tzuei. Orduan saiatu, saiatu ziren ideia hori gauzatzen, baina aurten arte ez da posi-ble izan. Azkenik, igande ho-netan, txango bat egingo du-te. Batzuk oinez, be'ste ba-tzuk autoz, Gipuzkoako Gaintzara joango dira herri-tarrak, mendiz mendi. Muga zeharkatuz, Goierriko herri-raino iritsiko dira, baina bide guztia ezagutzen ez dutenez, giputxiak gerturatuko omen zaizkie bide erdiraino, azken pausoak elkarrekin eman as-moz. Gero, hango elkartean, bazkari ederra izango dute, bai baitakite adiskidetasunik handienak mahai baten ingu-ruan sortzen direla.

Ideiaren sortzaileek ez dute elkartze festa hau erre-pikatzeko aukera baztertzen. Esate baterako, datorren urtean txangoa beste aldera egin daitekeela .uste dute, hau da, gipuzkoarrei harrera egin beharko dietela Nafarro-an.

Horrela, agintari nafar batzuk bi elkarte autonomo-en arteko harremanak eteten saiatu arren, galntzarrek argi dute bere izen bereko sende-ekin ha r remanak es tu tu behar dituztela.

—6» Urko Aristi

zubian barna

BINGEN AMADOZ

Entzungor

Gorragorik ez da, entzun nahi ez duena

baino ezta itsuagorik ikusteko egina-

halak egiten ez duena baino. «Euskal

arazoaren» inguruan gor, itsu eta mutuarena

egiten du Nafarroako Gobernuak etaGobernua

bera sostengatzen duen partiduak.

Hain ezaguna den tximinoaren modura, kan-

potik zirikatzen ez bazaio hortxe segituko dute

gure tximu mandatariek batere emankor ez

diren beren esku txikiz begiak, ahoa eta bela-

rriak estaltzen.

Bizitzea tokatu zaigun garai honetan telebis-

tan ikusten ez dena ez omen da gertatzen. Bai-

nan begiak itxirik, zaii xamarra izanen dute

agintariek telebistak zer ematen duen ikustea

eta inguru gertutik suertatzen dena sumatzea

ere.

Euskalherria Irratiak hamar urte daramazki

legez kanpo lanean. Iruñerriko euskaldungoari

zor zaio bere hasmentatik ofizialtasuna. Geroz

eta ozenago aditzen da horren aldeko garraxia,

gizarteko alor guztietan, karriketan. UPNko

Gobernua gorrarena egiten segitzen du. Eskue-

tan duen legea erabiltzen du nahi duena egite-

ko, hau da, betiko moduan euskararen kontra

jotzeko. Baimenen banaketa gure kulturaren

etsai amorratua dugun sailburu baten eskuetan

egin da gainera.

Erabakia, horren amorratuak ez omen zire-

nen eskuetan egon zenean etzen hobeagorik

gertatu. Euskal usaia duen guztiaren kontra

jotzeko atxaki ederrak asmatu dituzte beti orain-

goan eta lehengokoek. Beharrik besteon espa-

rruetan txinaurrien lanak ez duela etenik izan.

Mantso bainan tinko, aurrerantz. Goitik agindu-

tako norabidea kontrakoa izanik ere geurea egi-

ten.

Inun baino gehiago argi dago hementxe lege-

aren aurretik doala gizartea. Azkenean ezinbes-

tekoa eginen zaie lege-egileei aldaketa. Ez

dago urtegi-ormarik ekaitz bortitzaren indarrari

eusteko gauza denik. Herriaren borondateak

lortuko du honetan ere burugogorkeri politikoa

gainditzea. Berez, eskuak zabaltzen ez baditu,

egurra tximinoari, hemen gaudela ohartu arte.

Egunkaria ostirala, 1998ko urriaren 23a ostirala, 1998ko urriaren 23a Egunkaria

Page 3: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

Mafarkaria 3

Lizarra • Gustavo de lVlaeztu A/luseoaren taupada berriak

Artelanen mundura hurbiltzeko aukera am'tz eskaintzen ditu museoak

Erakusketak,

hitzaldiak eta

ikastaroak

antolatzeaz gain,

Gustavo de Maeztu

Museoa Espainiako

literaturgileen

zenbait

fundaziorekin batu

berri da, elkarlanean

aritzeko xedearekin.

ORTU BERRIA DEN ESPAINIAKO

Museo Etxe eta Literaturgi-leen Fundazioaren kide aitzinda-ria da Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoa. Irailaren erdial-dean bildu ziren Salamancan Espainiako hainbat museo eta fundazio, eta handik jaio zen aipatu elkartea. Xedea gizartea-rengan kulturarekiko grina sor-tzea da". Camino Paredes Liza-rrako museoaren zuzendariaren hitzetan, helburu nabarmen hori bete ahal izateko elkarlanean aritzea otu zaie. «Lanean bakar-ka aritzeak muga asko jartzen eta sortzen dizkizu. Sortu berria den elkartearekin, berriz, bakar-ka ezinezkoak liratekeen hainbat proiektu bideratu ahal izango ditugu; izan ere, laguntza eskai-niko diogu elkarri». Horrela, tru-keak, argitalpenak, ikerketak, biltzarrak eta erakusketak bide-ratu ahal izanen dituzte elkarren artean. Camino Paredesen hitze-tan, elkarlaguntza bi modutan

egin daiteke. Batetik, elkartea-ren be ra ren ekimenetik eta, beraz, fundazio eta museo etxe guztien partehartzearekin. Eta bertzetik, erakunde ezberdinek elkarren artean lortzen dituzten akordioen bidez. Kasu honetan bi erakunde ezberdinek elkarren artean lortzen dituzten akordio-en bidez eginen da eta bi era-kunde nahikoa lirateke proiektu komun bat aurrera eraman ahal izateko.

Hemeretzi kide Museo Etxe eta Literaturgileen Fundazioko kideak —19 orotara— bost alditan bildu dira elkartea sortu aurretik. Hauexek dira el-kartean parte hartzen duten 19 erakundeak. Sei museo etxe: Azo-rinen Etxe Museoa; Legado de Ar-niches Museoa; Antonio Macha-

doren Etxe Museoa; Perez Galdos eta Tomas Moralesen etxe museo-ak A Coruñan eta Jovellanosen Etxe Museoa Gijonen. Bestalde, elkartean daude; Miro Liburutegia (Alacant); Madrilgo Ikasleen Egoi-tza; Giner de los Rios Fundazioa; Ortega eta Gasseten Fundazioa; Santanderko Menendez Pelayo li-burutegi; Unamunoren etxea Sa-lamankan eta Fuenteventuran; Odon Betanzos del Condado Fun-dazioa Huelvan; Huerta de San Vi-cente Patronatua Granadan, eta Palafrugell del Baix Emporda Mu-seoa Gironan.

Baina museoak harremanak zabaldu ez ezik, erakusketak egi-tarau oparoa izaten jarraitzen du. Eraikinaren hormetan margo era-kusketa dago eskegita azaroaren 22ra arte. Bertan, Carlos Saenz de Tejada, Marokoko artistaren mar-

goak ikus daitezke.Margolariak 1920-1934 urte bitartean eginda-ko 224 irudi jaso ditu erakuske-tak. Saenz de Tejada mende ho-nen aurreneko hamarkadetako margolari garrantzitsuenetako bat da. Askatasunaren garaia izenburupean, urte haietan bizi izan zen ziurgabetasuna ageri du-te irudiek.

Halaber, Mertxe Gil margolari bilbotarraren lanak bistatu dai-tezke egunotan museoan. Era-kusketan hizkera abstraktoa eta errealista uztartzen ditu Gilek, irudiekin alegoriaz jokatuz. Ildo beretik, Gustavo de Maeztu Muse-oak hainbat ikastaro antolatu di-tu, artearen sakontasunean mur-giltzeko bidea egiten dutenak de-nak ere.

Kristina Berasain

Gustavo de Maeztu

museoan erakusketa

berriak ikusi ahal

izanen dira datorren

hilbeteetan. •

Luis A Z A N Z A

u r d a i a r e n mintzoa

Xabier Larraburu

Nafar Erreinua j pong Tertuliano moduan arituko naiz •

orain. Hemen nago, nire etxeko •

sala dotorean, eserita, zangoak •

gurutzaturik, liburu mardul eta j

erdi ireki bat eskuen artean, eta :

nire begirada leihotik haruntza- :

go doa ikusten ez duzuen zer •

edo zerri begira, segurasko pen- j

tsamendu sakonetan murgildu- •

rik. Nire aurrean ardo botila bat •

dago, hustuta. Orain zuei begira j

nago eta hitzegiten hasi naiz. j

-Nafarroan euskalduna naizen j

; aldetik lege eta instituzio batzuk •

: soberan eta beste batzuk, berriz, •

: faltan ditudala pentsatzen dut. •

: Sobran, esate baterako, Gober- :

: nu Zibila. Faltan, esate baterako, j

| gainontzeko euskaldunekin erla- j

: zioak erraztuko dituen baten bat. :

: Orain, gogo eta behar hauek •

j asetzeko, ez dut zertan aintzina- •

j ko historioetara jo beharrik. Hor- •

: taz historiakeria gorroto dut. :

: Gaur egungo egoeraz ari garela, j

: berdin zait erromatarrek Euskal j

• Herria konkistatu zuten ala ez, j

: giputxien partehartzea Noainen •

j eta nafar reketeen erasoak •

j Gipuzkoan. Askok eta askok, •

: egungo egoeraz ari direla, aipa- •

• tzen dituzten Antso Azkarra eta j

• karlistadak bost axola neri. j

| (Pausa dramatikoa. Liburua j

: altxatzen dut). -Txinatarren hiz- :

j kuntzan idatzia dagoen liburu •

j hau bezain arrotzak dira niretzat. \

: Txan txuen txin pong. Ez dut •

• ulertzen. Antso Azkarra? txan j

• txuen. Santa Krutz apaiza? txin j

• pong. (Pausa dramatikoa). Nire j

: aukerak berez legitimoak direla •

j uste dut. Ez dute zertan histo- •

j rian parekotasunik izan behar. :

: Historiak gauzak argitzeko balio :

i du bainan ez aukerak baztertu j

• edo indartzeko. Gaur jakin dut j

• Blas de Beaumont batek Foixe- :

: ko Dukea Nafar Erregetzarako

j proposatu duela. Historiakeria- •

j ren gailurrera iritsi gara. Eskua- ]

: rekin aintziñako garaiak erakutsi :

• eta legitimitate hitza aipatuko

• dute gaur egungo errealitateari

j muzin eginez. Nire ustez Suitza-

: rekin federatu nahi den nafar

j baten eritzia bestea bezain legi-

j timoa da, gehiago akaso. Kon-

: tua da gaur egungo jendeak zer

• nahi duen, zeintzuk diren

• beraien interes kulturalak,

• humanistak, ekonomikoak. His-

: toriaren makuluak botatzeko

j garaia da. Erdi aroko arbasoak

j txan txuen. Nafar Erreinua txin

: pong.

herri aldizkariak Edutne F.lizondo

Sakanako bideetari barna Sakanako ibilbideen azterketa egin du Guai-xe hilabetekariak azken zenbakian, Arbizun lau mendibide berri egokitu dituztela aitza-kitzat hartuz. Mendibideok, Sakanako turis-mo eskaintza handitu dute; hala ere, eskual-deko naturaz gozatzeko dauden aukerak promozionatzeko orduan koordinazio eza da nagusi, Guaixeko artikuluak azpimarratzen duenez. «Sakanako ibilbide turistikoak on-doko hauek dira: Etxarri-Aranazko Trikuha-rrien Ibilbidea, Irurtzungo Bide Berdeak, Iturmendiko Galtzadako Bidea eta, azkenik, Arbizuko lau ibilbideak. Sara Berastegik, he-

rriko ibilbideak prestatzen ibili den arbizua-rrak, turismoa Sakanara erakartzeko es-kualde mailan lan egin behar dela uste du».

«Koordinazioa beharrezkoa da. Turismo patzuergoak onak dira egitasmo eta ekime-nak bateratu eta herri guztietan zer aukerak dauden ezagutzera emateko», aipatzen du Sara Berastegik, Guaixe-ko azken zenbakiko orrialdeetan.

«Arbizuko lau ibilbideak Beriaingo mal-korpean egokitu dituzte, eta hiru milioi peze-tako aurrekontua izan dute. Finantziazioari dagokionez, hiru erakundek lagundu dute.

Zehazki, egitasmo berri honen finantziazio-an parte hartu duten erakundeak honako hauek dira: Europar Batasuna (% 50), Nafa-rroako Gobernua (% 41), eta Arbizuko Udala (% 9). Lau ibilbideetatik hiru patxadaz egite-koak dira, Beriaingo tontorrera igotzeko ibil-bidea izan ezik, gainontzeko hirurak nahiko ibilbide leunak dira-eta. Ibilbideen nondik-norakoak finkatzeko Nafarroako Mendi Fe-deraizioaren laguntza izan dute. Ibilbideak egiteko beharrezko informazioa, polikirolde-giko kanpoko aldean kokatu argibide-taulan paratu dute».

ostirala, 1998ko urriaren 23a Egunkaria|

Page 4: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

naturarekin egindalo auker Herrialdean gero eta gehiago dira eraikuntza horren

oinarriak hartuz eraikitzen diren etxeak

Arkitektura biokiimatikoaren irizpideak jarraituz eraikitako etxeak herrialdean

gutxiengoa diren arren, gero eta proiektu gehiago ari dira gauzatzen. Horren

lekuko dira Goizeder kooperatibak Egusibarran egindako etxebizitza saila edo

Gobernuak Zolinako herrian kokatu nahi duen hiri bioklimatikoa.

| \ | ATURAREN ERRIT^OARI EGOKITUZ ETA HARK

* eskaintzen dituen energia baliabideak aprobetxatuz bizi osasuntsuago bat izateko asmoa ez da berria. Irizpide hori hartzen du ain-tzat eta aplikatzen du arkitektura bioklimatiko-ak.

Definizio zehatzik ez dagoen arren, arkitektura bioklimatikoa inguruko energia berriztatzaileak aprobetxatzeko baliabideak jartzen dituen eta eguzkiaren energia pasiboa jasotzen duen arki-tektura litzateke Iñaki Urkia arkitektura biokli-matikoa aplikatuz lan egiten duen arkitektoaren ustez. «Beraz, arkitektura bera da energia har-tzailea eta biltzailea. Horrela etxebizitzaren man-tenimendu kostuak %70 jaisten dira. Aldi bere-an, produzitzeko energia gastu gutxi izan duten materialeak erabiltzen dira eraikuntzan eta erai-kinaren parte izateaz gain, beroa gordetzeko fun-tzioa dute», azaldu du.

Irizpide hori aintzat hartuz egunotan mintza-gai da Iruñean arkitektura bioklimatikoa. Eus-kal Herriko Arkitektoen Elkargoak antolatutako jardunaldietan hainbat esperientzia mahaigaine-

Hegoaldera irekiak

izateaz gain, egurra eta adreilua

dute eraikuntza

oinarri. •

O S K A R

M O N T E R O

ostirala, 1998ko urriaren 9a

«Orain arte ez

zegoen horrelako

planteamendurik.

Bioklimatikaren

irizpideak hartuz,

hainbeste

etxebizitzako planik

ez da oraindik

gauzatu. Zolina

bezelakoak

etorkizuneko hiriak

dira, nolabait»

ratzen ari dira eta horien artean Nafarroan dau-den esperientziak eta asmoak azaleratuko dira gaur. Bakarkako egitasmo gauzatuak badiren arren, hiri edo herri oso bat egiteko asmoak hasi berriak dira. Horren adierazgarri dira, Eguesiba-rrean kokatzen den Goizeder kooperatibaren proiektua eta Nafarroako Gobernuak Zolinako herrian, Ekoriz urmaelan, kokatu nahi duen hiri bioklimatikoa. Urkiak dioenez, arkitektura bio-klimatikoak eskura dauden baliabideak erabil-tzen ditu. «Ez da dauden materialeak ukatzea eta dauden aurrerakuntza teknologikoak baztertzea. Azken 40 urteetako arkitektura ingurugiroa-ri bizkar emanez bizi da. Betidanik egiten

jakin duguna berreskuratzea litzateke gurea. Eraikitzen dugunean gure ingurune naturalera egokitu. Naturari bizkar emanez eraikitzen hasi ginenetik, erregai fosilekin (petroleoa eta gasoila) ez gara konturatzen luzera ez dela bidera-garr ia eta gainera asko ku t sa t zen duela», gaineratu du.

Goizeder kooperat iba

Eguesibarreko Eran-sus herriko lursaile-tan kokatzen da Goi-zeder Etxebizitza Kooperatiba egiten ari den etxe bioklima-t ikoen pro iektua . Guztira 100 metro karratu inguru dituz-ten zazpi etxebizitza lekutzen ditu eta zor-tzigarren ba t non guztientzako energia sortuko duen haize errota bilduko den. Egitas-moa 1991an abiatu zen eta urte bat beranduago Nafarroako Gobernuaren baimean lortu zuten. 1995an hasi ziren eraikuntza lanen lehen pauso-

ak eta dena uste bezala badoa datorren urtean Eransusen bizitzen egon nahi

lukete Goizederreko zazpi bazkideak. Iñaki Casa-do, bazkideetako batek dioenez, ideia «herri eko-logiko txiki bat eraikitzea zen». Egun nahiko aurreratua dago. Jadanik etxeei teilatua eman

zaie eta gutxinaka isten ari dira.

Itxuraz etxebizitza arruntetatik gehiegi aldentzen ez badira ere, aurretiaz koka-pena ez ezik, eraiki-tzeko mater ialea. «Termobuztinezko adrei luak erabili ditugu, ongi isolatzen dutenak eta materia-le ekologikoekin lan-dutako egurra teila-tua eta

zoluarentzako», azal-du du Casadok. Baina etxebizitza bio-klimatiko baten erai-kuntzan materialak ez ezik, diseinuak ere

berebiziko garrantzia du. «Ongi isolatua behar du beroa gordetzeko eta hotza ez sartzeko. Era bere-an, eguzkiaren aprobetxamendu pasiboa ahalbi-deratu beharko du etxearen kokapenak: iparral-dea ongi isolatuz, lehio gutxi edo bat bera ere jarri gabe, eta, hegoaldera aldiz, lehio handiak jarri eta ahal baldin bada negutegi bat egin. Horrela eguzkiaren beroa sartzen da baina etxea ongi isolatua dagoenez beroa ez da joaten». Ura berriz, bertan duten iturri batetik bideratuko dute eta etxe bakoitzak izanen dituen eguzki bil-tzaileen bidez berotuko dute. Iruñerrian dauden eguzki orduak aintzat hartuz kalkulatzen da behar duten energiaren %80 edo lor dezaketeela. Elektrizitateari dagokionez, etxeak autornikun-tza elektrikoa izanen dute zortzigarren eraikun-tza batean kokatuko duten haize errotarekin. «Haize errota jarriko dugu, eta hura gordetzen duten bateriak etxe guztietara banatu», dio Casa-dok. Proiektuan guzti horrezaz landa, zaborrak eta ur txarrak birziklazea ere pentsatu. Konpos-tero batean sartuko dituzte eta konpost sistema-ren bidez ongarri bihurtu. Zaborrak bildu ondo-ren lehor mantendu behar dira oxigenorik gabe ez hartzitzeko. Airearen oxigenoarekin batera, uretan sartu gabe kanpoan egonen da zaborra eta ongarri bihurtuko da.

Zolinako hiri bioklimatikoa: esanguratsuena

Goizederreko proiektua gauzatzen ari den lehen herria bada ere, Zolinako hiri bioklimatikoa da martxan jarri daitekeen proiektu esanguratsue-na. Zolinako herrian, Egues eta Aranguren iba-rren lurretan kokatua dagoen Ekoriz urmaela-ren inguruan kokatuko da hiria. Nafarroako Gobernuak bultzatua Emiliano Mitre arkitektoa-ren taldeak aurkeztutako hiri bioklimatikoaren proposamenari bideragarritasun ikekerketa bat egin zitzaion eta hasieratik zituen bi helburuak -irizpide bioklimatikoekin eraikitzea eta energia

Plan baten bila Zolinaren berri jakin zenean oposizio-ko alderdiek proiektua begi onez ikusi bazuten ere. haren dinamika aprobe-txatuz Nafarroa osoan aplikatu ziteke-en Etxebizitza Bioklimatikoen Plana eskatu zioten Gobernuari. Plana ain-tzindaria da Hegoaldean zein Espai-nian. Parlamentura aurten igorriko den planaren koordinatzailea Manolo Enriquez Vinsako arkitektoa da. Pla-naren helburua «etxebizitza bioklimati-koen eraikuntza erraztea» litzateke, batipat. Neurriak oraindik zehaztuak ez baldin badaude ere, hiru irizpide hartuko dira kontutan etxebizitza bat egiteko garaian: energia aurreztea, energia berriztatzaileak eta eraikuntza osasuntsua. Modu horretan eraikun-tza bioklimatikoak bideratu ahal iza-nen dira Nafarroan».

Plana egituratua badago ere, ez dago

etxebizitza bioklomatikoen sailkapenik eta zenbaketarik. «Ez dago zenbaketa-rik baina planak Zolina sostengatzen du. Helburuetako bat Zolina ongi ate-ratzea baita eta hori gauzatzen bada mila etxebizitza inguru izanen ditugu», dio. Eraikuntza bioklimatikoak egiten dituzten gero eta arkitekto gehiago badaude ere, hauek arautzen dituen legerik ere ez dago oraindik. «Ez dago planifikaziorik eta egiten diren erai-kuntzak pribatuak dira. Planifikaziorik ez izatean ez dago ere legedi egokirik. Beraz, planifikazioak ekarriko digu ondoren ezarri beharreko araudia».

Enriquezen ustez, gainera, plana eredugarria izan daiteke Europan. «Hiri bioklimatikoak egiten ari dira Europan eta badago hiri horien arteko sare bat ere, baina ez dago aurreplani-fikaziorik».

Arkitektura bioklimatikoaren filosofiari jarraituz, planak ez ditu bakarrik eraikuntza bioklimatiko berriak sostengatu nahi baizik eta haratago joan nahi du. «Eraikuntza bioklimatiko berriak bakarrik sosten-gatuko dituela balio hankamotz gera-tuko litzateke. Planaren puntuetako bat energia aurreztea da eta horregatik jadanik eraikiak dauden etxebizitzetan ere aplikatu-daiteke.

Alde Zaharreko etxe bat eraldatu daiteke ongi isolatuz eta energia lortze-ko aterabide alternatiboak erabiliz, beraz, hark ere planean egon beharko luke. «Ez du bakarrik eraikuntza berrian erreparatu behar baizik eta jadanik egina dagoena hobetzean. Modu horretan guztiok identifikatuko dira planarekin eta sostengua izan», bukatu du. \

berriztatzaileak erabili hiria hornitzeko- gorde dituen arren, proiektuak, paperean behintzat, eskuragarriagoa dirudi. Horrela proiektuan aurreikusten diren 956, etxebizitzetatik 216 babes ofizialekoak izanen dira. Gainontzekoak beste lau etxebizitza motetan saialkatzen dira, prezioa eta aukera ezberdinekoak. Ildo beretik, Ekorizeko Urmaela, orain arte Subizako Potasa-sen lohiak botatzeko erabiltzen zena berreskura-tuko da eta erabilera publikoa izanen du. Horre-la urmaelaren ingurugiroaren berreskurapena-rekin zerikusia duen guztia tratatuko da:ura, lurra eta landaretzari.

Dena den, 20.000 milioi pezetako aurrekon-tua duen (800 milioi libera) proiektua gauzatze-ko eta zehazteko asko gelditzen da oraindik.

Orain, Udalez Gaindiko Eraginaren Gaineko-Plan Sektoriala egiten ari da eta hilaren bukae-ran Nafarroako Gobernuari igorriko zaio. Jesus Aldariz, Zolinako hiriaren bideragarritasun iker-ketaren koordinatzaileak dioenez, «Orain arte ez zegoen horrelako planteamendurik. Bioklimati-karen irizpideak hartuz, energia berritzaileekin

«Arkitektura bera da

energia hartzailea.

Horrela

etxebizitzaren

mahtenimendu

kostuak %70 jaisten

dira. Aldi berean,

produzitzeko

energia gastu gutxi

izan duten

materialeak

erabiltzen dira

eraikuntzan»

hornituz bideragarria izan daitekeen hainbeste etxebizitzeko planik ez da oraindik gauzatu. Etorkizuneko hiriak dira, nolabait».

Juan Miguel Otxotorenaren proiektuan parte-hartu duen arkitektoetako batek dioenez.

Babes Ofizialeko Etxebizitza eta Urmaelaren ingurua publikoa izateko ekarpen berriak

asko aldatu du hasierako proiektua. «Disei-nua razionalizatzen saiatu gara bai kokapenean eta bai espazioaren aprobetxamenduan. Disei-nua aldatu egin da ekonomiaren alde. Horrek ez du esan nahi hasierako helburuak aldatzen direnik. Hiriak printzipioz behar duen energia-ren %75 energia sortuko luke. Autohornikuntza posiblea da baina arazoa prezioa da eta oraindik erabakitzeke daude faktore batzuek, materiale-ak... Erabateko autohornikuntza lortu daiteke beti ere hura ordajntzeko prest bazaude», azaldu du.

Ikerketak hiria hiru zatitan banatzendu: urba-nizazioa bera, ibaiaren ingurunea eta-basoa.

—£> lrene Arrizurieta

ostirala, 1998ko urriaren 9a Egunkaria

Page 5: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

Njafarkaria

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k l a s i k o

Joxemiel Bidador

Andima lbinagabeitiaz

asimasiak 11: Euskal lanak Andimaren idazlanak aterbetu zein zabaldu zizkion

argitalpenen bat aipatu beharrean bageunde, horixe Euzko

Gogoa litzateke, duda-mudarik ez da, 1954.ean Guatemalara buruz joko zuenean berauk lematuko zuen ber alegia.

Andima Ibiñagabeitiaren idazgintza oparoa Pari-

sen zegoela hasi zitzaigun gau-zatzen, hala zenbait euskal al-dizkarietan nola irrati progra-metan ere, alabaina, Andima-ren idazlanak aterbetu zein za-baldu zizkion argitalpenen bat aipatu beharrean bageunde, horixe Euzko Gogoa litzateke, duda-mudarik ez da, 1954.ean Guatemalara buruz joko zue-nean berauk lematuko zuen ber alegia. Ia euskal literatura-ren esku-liburu guztietan, An-dimaren lehenengo lan goiztiar J. Benaventeren Lajuerza bru-ta idazkiari egin zion Abere-in-darra itzulpena agertzen zaigu, 1951. ean karrikaratua, eta Zaitegirekin batera egina non-bait. Andima bera, nahiz per-tsonalki ez, ongikiro ezagutzen zuen Santi Onaindiak Euskal idazti baten eunkiaren ingu-ruan zenbait gogoeta, G. Garri-gak erderaz egindakoaren eus-karapenaren berri ekarri zigun bere bildumaren azken ale-kian, hau ere 1951.eko Euzko Gogoa-n. Baina urte hartan agertu lanik interesgarrieneta-koa hamairu ataletaniko Lan-dareetaz atsapenak: botanika asimasiak zatekeen ausaz, gazte garaian eginiko lana, eta bere momentuan argitara eman gabekoa, geroago, Zaite-gik eskatuta, Andimak arra-idororik, bere hitzekin esatea-rren, lehen-ikastola-mailako neska-mutikoentzako egina: «Lau euskaltzale gazte elkartu giñan, ikastoletarako, euske-raz, gauzen-ikaskizunetaz or-nitutako liburu bat egin bear genuela-ta. Botanika, zoologi ta geologiazko egitekoa eni egotzi zidaten».

Parisen emaniko urteek Mi-randerekin hartu-eman naroa aisatu zuten; horixe, neurri batean bederik ere, hainbat la-netan erraz azta liteke. Pako Sudupek esanaren arabera, Andimak erotikaren alorra ere jorratu zuen, Miranderen bide beretik, Ovidioren Ars amandi-

ren iraulketaren bidez. Itzul-pen hau, baina, beste aldetik zitzaiokeen kezka-iturri, bere burua zuritu beharra izan bai-tzuen: «Norbaitek lan garbiago bati ekin bear niola erasoko dit. Erasoleak berak egin beza. Errex esaten da: au egin bear zenuen, beste au obeto izango zan. Buru ederra asmo ederra-goz gainezka duzutenok, zer-gatik ez zerate zeuok lanera yartzen? Ez neri esan beste zerbait egin bear nuenik, zeo-rrek egin ezazu». Euzko Gogoa-n 1952.eanagerturik, azken edizioa Aintzane Arrietak apai-latu zuen Klasikoak bilduma-rako -Bilbo, 1994, 74. zenba-kia-.

Urte bertsuetan ere, Virgi-lioren zenbait testuren itzulpe-na eman zuen Euzko Gogoa-n. Ameriketara zihoano, untzian landuak, 1954.eanagertuzi-ren Unai-kantak. Alor-kañtak, ostera, Bilbon ageri ziren 1966.ean, Santi Onaindiak lu-zatu gonbiteari erantzun, kar-meldarrak Eneida-ren eginiko iraulketarekin batera. Azken edizioa, oixtian, Iñigo Ruiz Ar-zalluzen eskutik agertu da, Klasikoak sailean ere -Donos-tia, 1992, 55. zenbakia-.

Hizkuntza-konturik aipatu dugula, euskara aldetik ez ze-goen guztiz ados Euskaltzain-diak aitzinaratu lanarekin, nahiz 1961.ezgeroz euskal-tzain oso izendatu. Bere apos-tua Azkueren gipuzkera oso-tua zen, Lapurteraren aldeko saioaren gainetik, nahiz na-barmenak ziren Mirande eta Peillen iparraldetarrengandik jasotako eraginak. Euskara izan zuen beti asmo guztien helburu. Euskara ikasteko metodoak egin zizkigun: esate-rako Euskera irudi bidez, Pari-sen 1953.ean Norbait ezizenez sinatua agertu zena; 1960.ean eta Zarautzen berriz, Euskal ikasbide erreza: Aprenda el vasco en 60 horas agertarazi zuen; honi buruz Koldo Mitxe-lenak iruzkin baikorra agertu

zuen 1961.ekoEgan-en. Argitara eman gabe Lazkao- j

ko beneditarren etxean laga zi- | tuen lanen artean, euskal hiz- 1 tegia ere badatza lo geldian. |

Lazkaoko artxibategian ere, J Euskal elertiaren edestia 300 | orrialdeko eskuizkribu gotorra J bada, argitara zain, Andima- | ren kezka literarioen ispilu. J Euskal literaturaren amaseiga- j rren mendea izenburuko arti-kulua Euzko Gogoa-n agertu zuen 1954.ean, aurretikLon-dresko BBC irratian bi alditan esandakoaren laburpen. Egan eta Revista conmemorativa del centro vasco de Caracas aldiz-karietanere, Munduberriko euskfil idazleak artikulua agertu zuen erbeste-aldiko euskal literatura kondagai. Edozein modutan ere, Andima ez zen ohiko kritikaria ere. Iñi-go Ruizek dioenez, Andimaren asmo bakarra euskara izan zen. Horregatik ere, askotan Andimari makalegia zela lepo-ratu zioten, eta berak horren berri bazuen: «Bein baiño sa-rriagotan idatzi didate makale-gia naizela kritikagintzan; obe nukela eztia baiño egurra era-billi nere idaz-lanetan, baña ez diet kasurik egin (...) Naiago dut luma au milla zati egin eta surtara jaurti, euskal idazle bat, den delakoa, betiko onda-tu baiño. Ain oparoa da gure soroa ernemin xamurrenak ere ostikopean zapaltzeko?».

Alabaina, ez zen horretan bakarrik Andimaren lana kolo-kan ezarri, eta politikaz denez bezanbatean, bereak eta bost ere jasan behar izan zituen. Caracasen zegoela Irrintzi al-dizkariko zuzendaria eta eus-karazko testu gehienen egilea izan zen; hemen azaldu zuen bere testamentu politikoa, une mingotsak bizi zitueno. Alabai-na 10. alerako utzi zuen aldiz-karia Matxari zuzendariarekin izaniko tira-birengatik, Agirre hil berria zela eta agertu arti-kuluari eginiko zentsura zela eta.

P a t z i k u P e r u r e n a

Kristo gure errege, adora... OTERE POLITIKOAREN Bi rudia h i s to r ian zehar beti erlijioz-ko jainkotasunari

i loturik erabili izan da. Is raeldarren

artean botere politikoa eta erli-jiosoa erabat loturik ageri dira. Erromako inper ioan Zesar jainkotzat jo, eta enperadoare-kiko adorazioa sortu zen, eta abar.

Kristau aroaren hasieran, III-IV mendeetan, inperioaren botere kontzeptua ezin zuen ulertu herri xehe eskolagabe-ak. Dioklezianok (284-305), Enperadorea Erromako hiritar guzien buruzagia zela ongi jakin arren, haren irudia jain-koaren irudiari lotu behar izan zion; jendeak lurreko gizon haren botere ahalguztiduna onetsiko bazuen. Gero Kons-tantinok (307-337) kristauta-suna onetsi zuenean, elizaren laguntza izandu zuen, eta honek, emperadorea jainkoa-ren graziz aukeratutzat joko zuen.

Irudi be rbe ra i ragan zen bisigotoen artera, monarka arrianoak katolizismora bihur-tu zirenean. Sevillako Isidoro Sainduak hala dio, baskoiak mendean hartu zituen Suintila erregeaz: (grati divina ergni susceptit sceptra) errege maki-la jainkoaren graziz beregandu zuela, alegia. Eta gauza berbe-ra herrialde germanikoetan: errege merovingio zaharrek jainkoa ahotan hartuz zuritzen zuten beren indar ahalguzti-duna.

Halaere, musulmandarren etorrerarekin, eta Ertaroan kristauen artean sortu zuen hausturarekin, galdu egin zen erregeren izaera jainkozkoa, eta VIII mende aldera, errege-ren irudi ahalguztiduna, mili-tar eta politiko hutsa zen. Bai-na , monark ia merovingioa ahu l t zean , eta karolingioa indartzean, Erromako Eliza lonbardoen aurka burrukan sartu, eta karolingioen lagun-tzaz Aita Santuaren boterea sendotu egin zen, erregeari

indar erlijiozko berria emate alde.

Eta geroztik irudi hau indar-tu zen, Ertaro guzian barrena, izkribu, moneta, eta inprimaki guzietan edo esalege sakratua ohiko bihurtuz. Sineste honek, Paulo Sainduaren esanetatik h a r t u omen zuen indar ra : «Izan zaitezte, Jainkoagatik, ag in ta r ia ren men meneko: nahiz den errege, buruzagi edo gobernari, hark aukeratu bai-titu gaizkileak zigortzeko eta ongileak laudatzeko».

Geroztik, erlijio/politikak erabat uztarturik ageri zaizki-gu historian, eta zer esanik ez, hainbeste gerra eta errege isti-lu bizi izan dituen euskal lur sinesbera honetan. Trentoko Kontzilio ondotik piztu ziren erlijio gerrak lekuko.

Eta, egundaino lelo berbe-rak iritsi zaizkigu: si supieran los curas yjrailes, las hostias que iban a llevar, subirian al coro cantando: libertad! liber-tad! libertadj,... Beste milaren artean, ezagunenak aipatze arren.

Karlistadako bertsoa ere ho-rretaz da damu:. Nola ba, bes-tela? Triangelu hautsi ezin bat osatu baitute betidanik erlijio-soak, politikeroak eta iraultzai-leak, eta badirudi ez dela sor-tuko triangelu hori hautsiko duen jainkorik sekulan. Ber-din dio eliza, gobernua, edo ka-le gorria izan, triangelu horre-tantxe babesten dute elkar hi-pokritak eta inozenteak.

Orain, erlijioa galdu dela us-te den honetan, ikusten da ho-ri aisena: politika edo iraultza kasik erlijio huts bihurtu dene-an. Nik benpe, buruan jainko bana eta haren mila adoratzai-le dituen jendajea besterik ez dut sumatzen inorekin hizke-tan hasi ordu.

Bai, zail da Jainkoa hiltzen. Zerorrek ixilka eta xuhur ez baduzu hiltzen, beste hamalau mila jaiotzen baitira inguruan, bat hil orduko. Egungo jende builoso eta antsikabea lekuko, poltsean jainko bana darama-na.

Motxorrosolo

Garazira bidean

ALDERDIEK EZ OMEN ZUTEN o s o GARBI LIZARRATIK GARAZIRA J O A T E A -

ren kontua. Karta birritan behatu behar bide egokiaren zer-kan. Alta, ez zaie damutu, egindako hautua zuzena oso. Garazira bidean alderdi edota talde ezberdinetako partaideak bidailagunak bihurturik, adostasunaren marka. Giza-mugimenduak dira afera

"honen konponbidea klarkien pausatu dutenak. Datorrenerako ez dute karta birritan behatuko.

Egunkaria ostirala, 1998ko urriaren 9a

Page 6: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

Mafarkaria 7

J# | f \ | * | H | f I i f 1 1 i / i • * « # i J J J i J #

Kooperaz ioan adi tua

«Baliagarria izatea da nire helburua»

Jabier igiftiz, Peruko Unibertsitate

Katolikoko Ekonomia fakultateko dekanoa,

Nafarroan izan da egunotan garapen bidean

dauden herrialdeetan nazioarteko

kooperazioak duen etorkizunaz mintzatzeko.

Jaiotzez lesakarra bada ere, gaztetatik

Llman bizi da. Bere helburua besteentzako

baliagarria Izatea dela dlo.

HITZALDI BATEN ATARIAN H A -

r r a p a t u genuen . Belarr i ba t gure galderetan eta bestea kide batek ari zuen j a r d u n e a n e d u k i b a z u e n ere, p r e s t u eta soseguz erantzun zion i taundu-takoari.

• Zerk eraman zintuen Perura? Aitak deituta joan ginen hara.

Haurtzaroa Irunen eta gaztaroa Lesakan bizi izan eta gero, hama-lau urte nituela, Lesakatik atera n in tzen Limarantz , bes te h i ru anaia gazteagoekin eta amarekin. Han, Ingeniaritza Elektrikoa ikasi nuen, eta Estatu Batuetan Eko-nomia.

• Zer egi ten du lesakar batek han? Uniberts i ta tean aritzen naiz;

ekonomia katedraduna naiz, eta, aldi berean, heziketa lortzeko au-kerarik ez duten taldeekin egiten dut lan. Komunikabideetan ere idazten ditut artikuluak. Nire hel-burua baliagarria izatea da. Izan d i t u d a n a b a n t a i l a k tx i roenen onurarako erabiltzen eta islatzen sa ia t zen naiz bet i . Egun , asko kezkatzen naute oso gaizki har-tuak eta baztertuak izan diren gi-zarteko sektoreenganako giza ha-rremanek eta etika elementuek.

• Ameriketako beste herrialde b a t z u e t a n ez bezala , ez da ohikoa Perun euskaldunak aurkitzea. Zergatik aukera hori? Ez dago euskaldun asko, Peruk

ez duelako mende honetan etorki-narekiko esku zabaleko politika-rik izan. Askotan begi txarrez har-tu eta ukatu egin ditu etorkinak, eta horregatik daude gehiago Me-xikon, Caracasen eta Buenos Ai-resen, han politika irekiak izan zi-tuztelako.

• Nolako harremanak di tuzu hemengo familiarekin? Oso o n a k e t a x e r a t s u a k . Bi

osaba di tut Lesakan, eta haiek agurtzera etortzen naiz ahal du-danean. Atlantiko itsasoa hitzal-dien a r a b e r a gu ru tza t zen du t ,

Aita irundarra eta ama lesakarra

zituen Jabier Igiñiz Etxeberria 54

urteko lesakarrak. Aita gudaria

izan zuen, eta amnistia lortu

bazuen ere, Euskal Herrian garai

txarrak zirenez Perura joatea

erabaki zuen. Aitak deituta joan

zen hara, familiarekin batera,

1960ko uztailaren 7an, San

Fermin egunean. Geroztik Liman

bizi da. Perutar batekin ezkondua

da, eta hiru seme eta iloba bat

ditu.

Nazioarteko kooperazioan aditua

izanik, hainbat hitzaldi eskaini ditu

Atlantiko itsasoaren bi aldetako

hainbat herrialdetan.

Unibertsitateko irakaslea izateaz

gain, Cuscoko Pastoral Andina

Institutoko Allpanchis Phuturinga

aldizkari zientifikoa zuzentzen du.

Igiñizek ez duela aisialdiarik dio.

Dena den, honantz hurbiltzen den

aldioro Lesakako lagunekin

txikiteoan ibiltzen da, eta Irungo

lehengusuarekin kayak egitera

joaten da Bidasoa ibaira.

Zinemara ere joaten da

noizbehinka. Azken boladan ikusi

dituen filmen artean Montxo

Armendarizen Secretos dei

corazdn pelikulak asko hunkitu

omen du, protagonistarekin oso

identifikatua sentitu delako. «Nire

haurtzaroaren eta harenaren

arteko parekotasun ikaragarriak

daudela sentitu dut», aitortu du.

gonbidatzen banaute hurbiltzen naiz. Irunen ere gauza bera egi-ten dut, h a n badudalako izeba bat eta lehengusu asko. • Nola ikusten duzu Euskal He-

rria? Ahal dudanean egiten ditudan

bisitok ez didate uzten hemengo egoera nahi nukeen bezainbeste

ulertzen, eta interes handiarekin jarrai tzen dut hemengo bizitza. Dena den, ez naiz i np l ika tuko bertako arazoetan hemen biziko ban in tz eginen nukeen bezala. Hala ere, oso interesaturik nago hemen gertatzen denaz. Euskal Herrian gelditu ziren nire sustrai batzuk eta han beste batzuk eza-rri d i tu t . Horrek osoago egiten nau eta etorrera hauek osatu egi-ten naute.

• Behin bet iko i tzul tzea pen-tsatu duzu? Ez. Baina badu t luzeagorako

etortzeko gogoa, nire euskara be-rreskuratzeko asmoz. Lesaka eta Donostia ar teko a u t o b u s a har-tzen dudan bakoitzean Lesakako e u s k a r a dexente u le r tzen du t . Denbora luzeagorako etortzeko aukera banu, familiarteko euska-ra berreskura tzea gus ta tuko li-tza idake . Eguber r i k a n t a k eta abest i z aha r r ak oroitzen di tut , baina bestea ahantzia dut. Gaine-ra, alde egin nuenean euskara ez erabiltzeko politika oso aktiboak zeuden eta ho r rek ere e rag ina izan zuen niregan.

• Euskaldunak Ameriketan oso ongi hartuak izan ziren mo-duan, egun oro har gurean handik etorritakoak ez dira begi onez onartuak. Beharra zer den ahaztu egiten da? Denetarik dago. Ez dira egoera

guztiak zaku berean sartu behar. Krisi ekonomikoak eta langabe-ziak harremanak ozpindu egiten di tuzte . I r tenbideak aurk i tzen saiatu behar dugu, oztopoak jarri ala ez, edonola ere, etorriko den jendeari tokia egiteko. Galga jarri aha l i zanen diogu hegoaldet ik iparralderako emigrazioari, baina herrialdeen arteko ezberdintasu-nak hainbeste handitzen ari dire-nez, behar handiena dutenen ir-tenbide b a k a r r a migrazioa da. XXI. m e n d e a n gurek in egonen den arazoa izanen da eta ez dugu gehiegi kezkatu behar. Arrazoia oso argia da, herrialdeen arteko ezberdintasuna askozaz gehiago handitzen ari da herrialde horien b a r r u a n b a i n o . Hori gero e ta gehiago nabaritzen ari da eta alde egitea garapenerako ezinbesteko aukera izanen da.

• Nafarroak 1.612 milioi pezeta (64,58 milioi libera) eman di-tu aurten nazioarteko koope-razio pro iektuetarako. He-mendik e s k a i n t z e n den la-guntzak us t e den emaitzak lortzen ditu?

Ez diezaiogun kanpoko koope-razioari gehiegi eskatu. Garapen prozesuaren %90 gure esku dago. Nazioarteko kooperazioa kualita-tiboki oso garrantzitsua da, berta-ko jendeak askotan saiatu ez di-tuen baliabideak frogatzeko au-kera eskaintzen duelako. Balan-tzea baikorra da. Ez diegu hain-beste e r repara tu behar dauden baliabideei, baizik eta horietaz egiten den erabilerari: osasune-an, elikaduran edota hezkuntzan lortzen den kalitateari, alegia. • Zein asmo dituzu etorkizune-

rako?

Unibertsi tatean lan egiten ja-rraituko dut, eta GKEekin. Biak uztartzen jarraituko dut, irakas-kuntzan neure buruari zer galde-ra egin behar dizkiodan jakiteko.

—s» l rene Arrizurieta

ostirala, 1998ko urriaren 23a Egunkaria|

Page 7: Zubieta Jabier Igifti Abian da arkitektura - Euskaltzaindia · artean lortze dituzten akordion - en bide eginez dna eta bi era-kunde nahiko lirateka proiekte u komun bat aurrera erama

Mifarkaria Egunkar ia

> ostirala • 1 9 9 8 k o urriaren 9a

Xike Diez de Ultzurrun

lridarkeriaren kulturaz

ALANTZARIK GABE, ZUZEN

dabil oso barne aferetara-ko j aun ministroa, indarkeriaren kultura ez baita astebetean ur tu-tzen edo desegi ten. Konparazio ba tera , hemengo gobernadorea-ren jokamoldeak ez dira ez aste-betean, ez hilabetean, ez urtebe-t e a n , ez t a s e k u l a s a n t a n e re a lda tuko . Azken b u r u a n , ez da h e z i a i zan d e m o k r a z i a t z a t jo genezakeenaren arauen pean, eta adinez aitzinera doa bere ohiko jokaera makur ra raz t eko . Baina argi dago gisa horretako jarrerak eta h o n d a r r e k o eguno tan ikusi ditugun bertze batzuk ez datozela bat egoera berri honekin. Bitarte-a n , j e n d e f r a n k o —pol i t ika r i , kazetari, irrati-solaskide— ikus-ten da zer egin ez dakiela, ez baita joan deneko urte sail luze hone-tan begien aitzinean agertzen zai-gun marrazkia, ezohikoa baizik, eta iduri du marrazki berri horrek e r ro t ik a z t o r a t u e ta n e r b i o s t u di tuela , eta aha legine tan dabil-tzala euren begiradaren jomuga betikoa izan dadin.

Bizkitartean, corellarrak, irri-gar r t , ad ie raz i d u A z n a r r e k ez duela har tu biok horrela adostu-ta, bilera horrek nafar gizartean estura eta larrialdia sortuko zue-l a k o a n . J a k i n a , n o l a e r r a n e n z u e n S a n z e k Madr i lgo PPt ik D i p u t a z i o r a d e i t u z u t e l a h a r i ag indu zehatza emateko? Agin-dua honetan zetzan, hots, «Presi-denteak ez zaitu har tuko Donos-t ian. Beraz, ez zaitez h a r a j oan la runbat honetan». Diputaziobu-r u a k , o rduan , berealdiko hase -rrea h a r r a p a t u zuen eta ez zaio oraindik arindu.

KONTZERTUAK

> I r u ñ e a : Elektro Break Beat festa eginen da etzi, 21:30etan, Donegal tabernan.

> O t s a g i : Daniel Xalbadorrek, Gerard Ihidoik eta Ziztu bizian taldeak musika saioa eskaini-ko dute bihar, frontoian, 23:30etan.

I Z a n g o z a : Carmengo Audito-riumean, pop musikara hur-biltzeko kontzertu didaktikoa eskainiko du Artsaiako Musi-ka Moderno Eskolak. Emanal-dia bihar izanen da, 19.:00eta-tik 21:00etara.

ZINEMA

> Ezkaroze: Etzi Azken Mohika-noa filma eskainiko da Junte-txean, 16:30etan. Pelikulabe-ra pantailaratuko da ordu eta toki berean heldu den astele-henean.

ANTZERKIA

> E z k a r o z e Mozorro Berri tal-deak Gure lurreko kondairak ikuskizuna eskainiko du bihar, Juntetxean, 19:30etan.

I A z k o i e n Pasadas las 4 talde-ak Baby boom en el paraiso la-na eskainiko du gaur, 22:00etan, Kultur Etxean.

I T a f a l l a Behi Bi's taldearen Zuk zeuk txotxongilo emanal-dia izanen da datorren asteaz-kenean, 18:00etan, Kultur Etxean. -

IKASTAROAK

I I r u ñ e a : Nafarroako Antzerki Eskolak ikastaroak antolatu ditu. Haurrekjoko dramati-koa eta antzerki t ekn iken hastapenak ikasteko aukera izanen dute, euskaraz zein gaztelaniaz. Bestalde, hel-duentzako antzerki tekniken hastapenak ere irakatsiko di-ra bi hizkuntzetan. Matriku-lazio epea urriaren 15ean bu-

katuko da. Informazio gehia-go nahi duenak 22-92-39 te-lefonora deitu behar du edo eskolak dituen bulegoetara jo dezake, San Agustin kalea, 5.

BESTELAKOAK

» Z u b i e t a : UEMA Egunean, Mi-kel Mendizabal eta Xabier Ze-berio bertsotan ariko dira.

I Izalzu: J . Guru tz iaga ren An-

duña ibaiaren inguruan egin-dako diapositiba emanaldia izanen da gaur, 20:30etan, El-kartean.