17

zuria izan nahi zuen hartza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

zuria izan nahi zuena artzea

Citation preview

Page 1: zuria izan nahi zuen hartza
Page 2: zuria izan nahi zuen hartza

Behin batean bazen hartz familia bat. Familia hartan guztiak zuriak ziren, bat izan ezik beltza zena. Familian hartz beltza oso maitatua zen.

Zein polita den! Esaten zuen amak.

Bai, oso polita da! Esaten zuen aitak.

Bere anaiek ere oso maite zuten.

Page 3: zuria izan nahi zuen hartza
Page 4: zuria izan nahi zuen hartza

Baina berari beltza izatea ez zitzaion gustatzen. Berak besteak bezalakoa izan nahi

zuen: zuria.

Nik zuria izan nahi dut. Nik zuria izan nahi dut.

Eta horretarako denbora asko pasatzen

zuen uretan garbitzen eta garbitzen.

Page 5: zuria izan nahi zuen hartza
Page 6: zuria izan nahi zuen hartza

Egun batean, etxea pintatzeko pintore bat etorri zen, etxea zuri-zuria uzteko.

Oh, zein ederto, orain nire buruari pintura botako diot eta zuri bihurtuko naiz!

Page 7: zuria izan nahi zuen hartza
Page 8: zuria izan nahi zuen hartza

Honela pentsatu, eta honela egin. Pintura potea bere buruari bota zion.

Je, je, orain zuri-zuria izango naiz!

Zuri-zuria nire anaiak bezalakoa!

Page 9: zuria izan nahi zuen hartza
Page 10: zuria izan nahi zuen hartza

Baina hartz beltza pinturaz beteta ia ia zuri geratu zen, baina oso itsusi.

Page 11: zuria izan nahi zuen hartza
Page 12: zuria izan nahi zuen hartza

Etxera joan zen familiakoekin egoteko.

Etxeko atean jo zuen, atea zabaldu

zioten baina inork ez zuen ezagutu.

Nor da hartz itsusi hori?

Ez dakit, ez dakit. Nik ez dut ezagutzen.

Ba, itxi atea, itxi atea.

Page 13: zuria izan nahi zuen hartza
Page 14: zuria izan nahi zuen hartza

Hartza kanpoan geratu zen negarrez eta negarrez.

Utzi sartzen, ni naiz, zuen semea, hartz beltza naiz. Zabaldu atea, zabaldu atea mesedez! Orain pintatuta nago, hau ez da nire kolorea.

Amak berehala ezagutu zuen.

Egia da, hau da gure semea, zabaldu atea, zabaldu atea!

Page 15: zuria izan nahi zuen hartza
Page 16: zuria izan nahi zuen hartza

Amak bainontzian sartu zuen hartz txikia eta xaboiez pintura kendu zion betiko.

Eskerrik asko ama, ez dut berriro egingo. Ez dut berriro egingo!

Page 17: zuria izan nahi zuen hartza