17

Zurriola Aldizkaria 2011

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Zurriola Ikastolako aldizkaria 2011

Citation preview

Page 1: Zurriola Aldizkaria 2011
Page 2: Zurriola Aldizkaria 2011

AURKIBIDEA

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 2

Editoriala Aurtengo Gabon Eguna laster ospatuko dugu eta handik aste betera urteko azken eguna ere iritsiko da. Ohituraz beteriko garaiak dira. Eta ohitura horietariko bat urtean zehar gertatukoaren balantzea egitea da. Guk ere, ohiturari jarraituz, Zurriola ikastolan azken urtean gertatutakoaren errepasoa eta balantzea egingo dugu. Urte honek izan duen berezitasuna da ardura esanguratsuak betetzen dituzten postuetan aldaketak izan direla:

- Orain urte bete Batzar orokorrak Artezkaritza berriaren osaketa aukeratu zuen. Izan ere, aurreko artezkaritzako hainbat kidek, urtetan ikastolari beraien lana eskaini ondoren, lankidetza hori beste modu batean bideratzea aukeratu zuten eta ordezkatuak izan ziren. Beraz, aldaketa horien artean lehendakari berria hautatu zen.

Aurkene Mora, zuzendari orokorrari, horrenbeste urtetako lanaren ondoren merezitako erretiroa iritsi zitzaion. Egoera horrek zuzendari berriaren hautaketa-prozesua martxan jarri zuen, eta egun Josebe Muguruza dugu zuzendari.

- Etapetako arduradunetan ere izan ditugu aldaketak. Mari Karmen Mugika ere jubilatu zen, urteetan irakasle, tutore eta Lehen Hezkuntzako koordinazio lanetan aritu ondoren. Haren lekukoa Unai Arregik jaso du. DBHn, berriz, Maider Telleriak epe baterako utzi gaitu eta haren ardurak Iñaki Villarrek hartu ditu.

Aldaketa horiekin batera trantsizio garaia iritsi da. Izendapen bakoitzaren atzean prozesu bana egon da eta prozesu bakoitzean gogoeta bana. Hausnarketari lehenik ekin diotenak kudeaketa taldeko irakasleak izan dira. Gogoeta beharrezkoa da eta oraindik jarraitzen du. Ideia berriak ere sortzen ari dira, adibidez, ikasketa burua jartzea… Administrazioan ere birmoldaketa handia izan da, pertsonak aldatzeaz gain, funtzio eta arduren berrantolaketa gertatu delako eta gertatzen ari delako. Atal honetan, gainera, aipamen berezia merezi du teknologia berrien erabilerak, ikastolako web orria sarean dago eta horrek aukerak zabaltzen ditu; adibidez, oraingoan aldizkaria paper formatuan argitaratu beharrean, web orrian zintzilikatuko da eta denontzat eskuragarri izango da.

- Gogoeta horiekin kutsatuta-edo, artezkaritzako gurasook ere geure foroa abian jarri dugu. Ikastolako organigrama oinarritzat hartuta eta egungo dinamikak kontuan hartuta, hainbat berrantolaketa baloratzen ari gara, adibidez Olarrizu, Zurriola ikastolako guraso elkartea indarberritzea.

Garai hauek errepaso eta balantzea egiteko dira, eta beraz, datorren urtea proposamenak eta konpromisoak hartzeko izango da. Zentzu horretan gure konpromiso nagusia Zurriola ikastolak pairatzen duen espazio arazoari erantzutea izango da. Ekaineko aldizkarian ordura arte emandako urratsen berri eman genizuen. Ekainetik hona ezer gutxi gertatu da, baina ez gara geldirik egon: Eraikuntza batzordea berregituratu dugu eta eraikuntza eta finantza sektoreetako profesionalen parte-hartzea indartu. Orubeak bilatze horretan erakundeekin harremanetan jarraitzen dugu, Hezkuntza Sailarekin eta batez ere Donostiako udal berriarekin. Eskakizunik handiena, ordea, Lesakako basoetatik datorren Olentzerori eta Ekialdetik datozen Erregeei ZORIONTSUAK izan gaitezen.

3 Elkarbizitza proiektua 4 Musika eta Dantza eskola 5 Denborapasak 6 Aurrejubilatuei agurra 7 Antzerki eskola

8 Kudeaketa talde berritua 9 Euskararen eguna 2011 10 Ikasle ohiak 11 Eskola virola

12 Mendigoizale taldea 13 Iritzi-miritziak 14 Zumaiara irteera 15 Ongi etorri eta ongi izan 16 Agenda eta argibideak 17 Gabon txartelen lehiaketa

ZURRIOLA Indianoene, 1 943 27 25 87 20013 Donostia [email protected] Argitaratzailea: Zurriola Ikastola

Page 3: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 3

ELKARBIZITZA PROIEKTUA GURASOEI GALDEKETA

Zurriola ikastolako Elkarbizitza Proiektua eta Elkarbizitza Plana sortzea da 2011-2012 ikasturterako geure buruari jarritako helburuetako bat.

Elkarbizitza Proiektua ikastolan lanerako, ikasteko eta kideen arterako giro egokia sustatzeko markoa eskainiko duen tresna da. Behin markoa finkatu ondoren, urtero-urtero, Elkarbizitza Plana egingo dugu, hutsuneak edo esparru ahulak hobetzeko ekintzak planifikatuz.

Kudeaketa taldeak tresnak landuko ditu ikastolako kideen iritziak eta bizipenak konpartitzeko, ikastolako kolektibo edo partaide mota guztien ekarpenak eskatuz (ikasle, guraso eta langileenak) eta, hainbat unetan, eztabaidarako guneak sortuko ditu. Lanari ekiteko ikastolan harreman giroaren diagnostikoa egingo dugu. Horretarako, ikastola osatzen dugun kolektiboetako kideen iritziak eta ekarpenak behar ditugu: ikasleenak, langileenak eta baita gurasoenak ere.

Gurasoek elkarbizitzaren inguruan zuen ekarpenak egin ditzakezue idazkaritzetan eta ikastolaren web orrian aurkituko duzuen galdeketa erantzunez. Web orriaren bidea erabiltzera animatu nahi zaituztegu. www.zurriolaikastola.com helbidean galdeketa deskargatu eta, bete ondoren, segidan azaltzen zaizuen posta helbidera urtarrilaren 23rako bidaltzea eskatzen dizuegu: [email protected] Denon ekarpenak behar ditugu, galdeketa erantzun.

Crear el Proyecto de Convivencia de Zurriola Ikastola es uno de los trabajos que nos habíamos propuesto para el curso escolar 2011-2012.

Dicho Proyecto debería ser la herramienta para promover un apropiado ambiente de trabajo, estudio y relación entre los integrantes de la Ikastola. Una vez definido dicho marco realizaremos el Plan Anual de Convivencia, mediante el cual se planificarán las intervenciones que se consideren necesarias para mejorar la convivencia en la ikastola.

El equipo de dirección elaborará las herramientas que crea necesarias para recoger las opiniones y compartir vivencias de los/as integrantes de la ikastola, solicitando su colaboración a todos los colectivos (alumnos/as, padres, madres y trabajadores/as) y, en momentos puntuales, promoviendo situaciones de debate. Para empezar queremos realizar el diagnóstico del clima de convivencia en la ikastola. Para ello necesitamos las aportaciones de todos/as vosotros/as. Os pedimos que contestéis a la encuesta que hemos elaborado encontraréis en cualquiera de las secretarías o en la página web de la ikastola.

Podéis descargar la encuesta en la dirección www.zurriolaikastola.com y, tras rellenarla, enviarla a la siguiente dirección: [email protected]

Page 4: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 4

Musika eta Dantza Eskola

Kaixo lagunok: Hemen ari gara 2011. urteari eta lehenengo hiruhileko honi bukaera ematen.Ikasturtea lasai hasi bagenuen ere azarotik abenduak bitarte gure ikaslegoak emanaldi ezberdinetan parte hartu du. Azaroan: 17an Gros auzotik ibili zen gure txaranga auzoko bizilagunen belarriak goxatzen, 26an konbo taldea Nafarroa beherako plazan izan genituen euskal kantekin.

Abenduan: 2an hiru eraikinetan esna deiak trikitilari eta txarangaren eskutik, Manteon EUSKARAREN EGUNA dela eta, musika zuzenean euskal abestiak entzuteko eta abesteko aukera izan genuen. 16ean piano eta zeharkako xirula, 17an TTipigabonak (Musika eskolan sortutako gabon ipuina entzun eta ikusteko aukera), 19an abesbatzako abeslariak San Jose de la montañako aiton- amonei

bixita egingo diete, 20ean Biolineko emanaldia, Abenduko hilabetea ondo bukatzeko trikitilariei emango diegu lan pixka bat, 21ean Santo Tomas (Grosen eta Erdialdean) 24ean Olentzeroa (ikastola eta Donostiako Udaletxeak antolatutako, mendi jeitsiera eta desfilea) eta 2012 urtea ondo hasteko trikitilariak Donostiako Udaletxeak antolaturiko Errege kabalgata.

Teknologi berriak ere pixkanaka musika eskolan sartzen ari gara gure musika saioetan, programa ezberdinak erabiltzen hasi gara, ikaslegoaren artean oso harrera onarekin, musikograma birtualak, wix programaren bitartez partituren erabilpena……..Aipatu beharrrekoa da web orrian sortutako partituren

txokoa, pixkanaka partiturak eta audioak sartzen joan gara, bai ikasle eta gurasoentzat, etxean duzuen instrumentu horri hautsa kentzeko momento aproposa, errezak eta edonork interpretatzeko moduan, lehen melodiak gabonetakoak dituzue, emanaldi guztien argazkiak, bideoak, denborapasak…….denon artean elikatu behar dugu gune hau, zuek egindako bideoak edo argazkiak zintzilakatu nahi izanez gero [email protected] bidali eta guk zintzilikatuko ditugu.

Hau guztia ondoren opor

batzuk merezi ditugu ez da? Eta gogoratu urtarrilean gehiago ikasle-irakasle emanaldia urtarrilaren 28an……..

Page 5: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 5

DENBORAPASAK K A T E H I T Z A K : Letra kopuru desberdineko hitzak ageri zaizkizu ondoan. Helburua zera da, eskuineko taula osatzea, puzzlea bailitzan. Pasa ezazu hitz bakoitza dagokion lekura, kontuan harturik hitzok ezker eskuin eta goitik behera joan daitezkeela.

I 8 Letra 4 Letra 3 Letra R Alukeria Akta Isun Aio U Arranoak Alai Izua Ari N Batasuna Atal Katu Rat I Z U A I R A N Errekina Babo Nion Tir T baoa Orba O 7 Letra Behi Riga 2 Letra R Barruan Esan Tori Ak I Izarrak Igoa Tren An Ohitura Irak Ugao Is Urkiaga Iran Ulua Li Irun Zera Un Zola Ot Rb Ru

GURUTZEGRAMA

.

EZKER ESKUIN 1.-Harpidetzeari dagokion diru-kopurua 2.-Izurria. 3.-Errepikatuz, nahi. Bizkaiko herria. Ogigile. 4.- Euskal eskola. Bokala. 5.-Oilasko zikiratu. Seinale. 6.- Izan.Musika nota. Musika nota. 7.-Nitrogenoa. Zezen zikiratua. Urtaro beroa. 8.-Nafarroako herria. 9.- Interjekzioa. Adin txikikoak. 10.- Iparraldean astia. Alderdi troskista. GOITIK BEHERA 1.- Mugimendua. 2.-Merkatuak. Intsektu mota. 3.-Rutenioa. Apaindura. Azkenekoa. 4.- Kartzela. 5.-Nafarroako oihana. Egon. 6.-Bostehun eta bat. Zero. Gogorra. 7.- Greziako eskualdea. Alderantziz, infusio mota. 8.- Pluralean, zuhaitz mota. More. 9.- Gipuzkoan, zain. Zerriak. 10.- Lehenengoa. Emakume izena. Modu atzizkia.

Page 6: Zurriola Aldizkaria 2011

Aurrejubilatuei Agurra

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 6

ZURETZAT MARI KARMEN Ai Mari Karmen, Uzten gaituzu hutsik hemen Ai Mari Karmen Bisitan etorri arren! Emakume fina dugu Bai, bai gure Mari Karmen Emakume fina dugu Bai, bai gure Mari Karmen Zu bezalakorik ez da Ez Donosti, ez Beasainen! Ai Mari Karmen … Idazkaritzan o goian Eskailera gora-behera Idazkaritzan o goian Eskailera gora-behera Hainbeste lan egin eta Inoiz nekatzen ote da? Ai Mari Karmen … Guretzat izan zara zu Amatxo eta eredu Guretzat izan zara zu Amatxo eta eredu Denok esaten dizugu Asko-asko maite zaitugu! Ai Mari Karmen … (bis)

MARI JOSE IRIZAR, BETI GERTU Aspalditxo gerturatu zitzaigun Donostiara Beasaindik Mari

Jose Irizar. Hasieran, Lehen Hezkuntzan aritu zen irakasle lanetan Donostiako eta Donostia inguruko bost ikastolek sortutako Barandiaran Lizeoan. Ikasleen jarraipena beti gertutik eginez irakasle zein tutore lanetan. Gerora, gertutik ezagutu ditu hezkuntzan izandako hamaika erreforma eta kontraerreforma: BBB, DBH… Alabak aldamenean, beti gertu, etxean, Zurriola Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan. Irakasleontzat gertuko eredua izan da. Ikasleentzat, berriz, gertuko laguntza. Orain aurrejubilazioa iritsi zaizun honetan zure ibilbidean egindako lana bihotzez eskertu nahi dizugu eta ongi merezitako atsedenaz goza dezazun espero dugu. Badakigu, gainera, laguntza behar izanez gero ez dugula urrutira joan beharko. Txofretik ibiliko zara, seguru. Gugandik beti gertu.

Aurkene Mora Eskerrik asko, Aurkene.

Urte luzeetan Ategorrietako itsasargia izan zara gutako askorentzat. Zure ateak beti izan dituzu irekita aholku bila joan garenontzat, nahiz profesionala zein pertsonala izan. Gure buru zen lagun bat izan zara beti. Edo alderantziz. Beti ikastolaren alde, eta ikastola osatzen dugun guztion alde. Une honetan, gurekin xahutu dituzun indar guztiak, bueltan bidali nahi dizkizugu besarkada estu batean. Animo eta zorte handia izan. Muxu erraldoi bat, Aurkene.

Page 7: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 7

ANTZERKI ESKOLA Aurten ZAEk (Zurriola Antzerki Eskolak) hamar urte bete ditu. Ikastolan antzerkia aspalditik landu da eta ikastolako ezaugarri inportante bat dela esan daiteke, baina elkarte bezala 2001ean sortu zen. Helburu nagusiak euskaraz antzerkia egitea, ondo pasatzea eta baloreak zabaltzea izan dira hasieratik. Garapen handia izan du eskolak. Hastapenetan, orain dela 17 urte, 4 talde bakarrik ziren orduz kanpoko iharduera aberasgarri honetan, orain 230 ikasle inguru badaude, 24 taldetan banatuta, LH3 ikasleen taldeetatik amateur taldeetara. Zuetako askorentzat berria izango den informazio gisa: hasieran, ikastolako aldameneko mojen komentuan egiten ziren klaseak eguerdietan, gero Kortxosen, eta orain 3 areto ditugu (2 tailer eta areto nagusia). Ikasturtean zehar landutako obrak ikasturte bukaeran ikusteko aukera izango dituzue: Hurrako aretoan, alde batetik, eta ikastolatik kanpo hainbat ekimenetan bestetik (Gazteen Topaketak, Mutrikuko Antzerkiaz blai!, Azpeitiko Antzerki Topaketak…). Azken urteotan Joserra Fachado izan da ZAEko koordinatzailea eta ikasturte honetan Oihana Maritorena

irakasleak hartu dio testigua. Aukera hau aprobetxatu nahi dugu Joserrari egindako lanagatik eskerrak emateko. Oihana Maritorenak ZAEren kudeaketa eta antolakuntzaren ardura bere gain hartu du eta gogoz hasi da lanean ZAE dinamizatzeko erronkan. Zurriola Antzerki Eskolari buruzko berriak ikastolako web-orrialdean txertatuta dagoen blogean aurkituko duzue (www.zurriolaikastola.com/antzerki eskola). Horretaz aparte, aurten ere helbide elektroniko propio bat sortu dugu:

[email protected]

Helbide honen bitartez bazkide guztiak gonbidatuta zaudete dauzkazuen iruzkinak eta proposamenak egitera. Horretaz aparte, antzerkiarekin lotuta helarazi nahi duzuen materiala (emanaldien argazkiak, bideoak, etab.) bidaltzera animatu nahi zaituztegu. Zuen ekarpenak eskertuko ditugu! Ikasturte bukaerako emanaldietan ikusiko garelakoan… urte berri on eta agur bero bat!

Este año es el décimo aniversario de Zurriola Antzerki Eskola (ZAE) como sociedad cultural. Los objetivos principales de la ZAE son disfrutar aprendiendo a hacer teatro en euskera y trabajar al mismo tiempo una serie de valores. El crecimiento de la escuela de teatro ha sido considerable y hoy en día contamos con unos 230 alumnos repartidos en 24 grupos desde LH3 hasta los grupos amateur de adultos. Queremos aprovechar este espacio para agradecer a Joserra Fachado su labor como coordinador de la ZAE durante los últimos años. A partir de este curso será Oihana Maritorena quien se haga cargo de coordinar y dinamizar la ZAE. Podréis encontrar más información y noticias sobre la ZAE en nuestro blog: (www.zurriolaikastola.com /antzerki eskola). Por otra parte, este año contamos con una dirección de correo electrónico propia: [email protected]. Os invitamos a enviarnos vuestros comentarios y sugerencias, así como el material que queráis compartir con la ZAE (fotos, videos de las actuaciones, etc.). Os invitamos también a disfrutar de las actuaciones de fin de curso! URTE BERRI ON ETA AGUR BERO BAT!

Page 8: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 8

KUDEAKETA TALDE BERRITUA Kudeaketa Taldea deiturikoa, Zuzendaritza eta Artezkaritza Kontseiluakin batera, ikastolako

aginte organu nagusienetako bat da. Egunerokoa kudeatzea eta etorkizuna lantzea izan dira bere egiteko nagusiak urte askotan.

Abiatu berri dugun ikasturtean, zenbait arduradun aldatzearen ondorioz, Kudeaketa Taldea ere berritu egin dugu, eta taldea aldatzearekin batera, taldean landuko diren gaiak eta izango ditugun ardurak ere handitu egin dira.

Kudeaketa Taldeari ardura zabalagoa eman zaio. Artezkaritza Kotseiluaren eskutik zuzenean, ikastola -bere osotasunean- kudeatuko duen organua izango da. Bere lan esparruan sartuko da hainbat gairen kudeaketa. Esaterako, funtzionamentu orokorra, irizpide didaktikoak, pedagogia, elkarbizitza, giza baliabideak, ekonomia, finantzak, inbertsioak, …

Ikastolako zuzendaria eta arlo pedagogikoaren arduradun nagusia Josebe Muguruza izango da eta lan horretan laguntzeko etapa arduradun bezala, ondorengoak izango ditu: Xabier Ariztegi (HHn eta LHko lehen zikloan), Unai Arregi (LH3tik LH6ra), Iñaki Villar (DBH), Ana Iturregi (Batxillerra) eta Lizar Irazusta (Lanbide Heziketa).

Arlo ez pedagogikoan, berriz, Mikel Sorozabal izango dugu ikastolako kudeatzailea.

Ezkerretik eskubira: Unai Arregi, Mikel Sorozabal, Ana Iturregi, Josebe Muguruza, Xabier Ariztegi, Lizar Irazusta eta Iñaki Villar.

Page 9: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 9

EUSKARAREN EGUNA 2011 Urte sasoi honetan haizea iparraldetik

datorkigu, Xabier Lete zenak kantatzen zigun bezala,. Eta ipar haize eta giro bustiarekin batera abenduaren 3a, Euskararen eguna ere etorri zaigu. Aurten abenduaren 3a larunbata izanik, ikastolan ostiralean ospatu genuen.

Azken urtetan euskarak majo nabaritu du Donostiako udaletxeak egin duen ahalegina egun gogoangarri hau girotze aldera. Izan ere, euskara eguna baino aste bete lehenago auzoka euskararen aldeko ekitaldi ugari bultzatu baititu. Zurriolako ikasle, guraso zein irakasleek ere euskararekin duten atxikimendua argi utzi zuten Nafarroa Behera enparantzan antolatutako ospakizunean. Azpimarratu eta eskertu beharrekoa da Zurriolako Musika Eskolako ikasle zein irakasleek eskainitako kanta saio bikaina eta Andrea Cerrillo eta Iñigo Etxezarretak sortutako koreografia mundiala, dantzan jarri baitzuten enparantzan bildutako guztiak (oraindik ere garaiz zaudete Flash Mob hori ikastolako web orrian ikusteko!). Ordurako ikastolan ere euskararen egunerako girotzen lanak ondotxo hasiak ziren. DBH3ko ikasleak – isilik baina zintzo- Argitxo aldizkarian azaldu beharreko berriak, elkarrizketak eta txisteak lantzen ari ziren; bat-batean Haddock kapitainaren aurpegi haserrea ikastolan nonahi azaltzen hasi zitzaigun... Enarek nola udaberria, halatsu ari zitzaigun Haddock kapitaina abenduaren 3aren etorreraren berri ematen. Giro bustian bertaratu zitzaigun euskararen eguna. Hala ere, euria ez zen oztopo izan egun seinalatua jai giroan ospatzeko. DBHn gonbidatuak izan genituen goiz-goizetik: DBH1. mailako ikasleek Eli Enciso eta Ainara Herrero izan zituzten bisitari; DBH4. mailako ikasleek, berriz, Tutty Thusberg moda diseinatzaile

finlandiarra hartu zuten. Tutty-rekin solasean ikasleek gertutik ezagutu zuten euskal herritarrok ez garela euskaraz ongi moldatzen garen bakarrak. Bitartean, DBH2 eta DBH3ko ikasleak prestaketa lanetan ari ziren. Bigarrenekoek, urtero bezala Ategorrietara joan behar zutelako bertako ikasleentzako jolasak antolatzera. Hirugarrenekoek, ostera, antzerki lanei azken ukituak ematen aritu ziren Josefinetako neska-mutilentzat. Esan gabe doa bai Ategorrietan nola Josefinetan primeran pasa zutela bertako ikasleak! Festa giroan (nola bestela!) eman zion hasiera Olatzek Manteoko ekitaldiari euskara eguneko pregoia irakurriz. Manteon ikasle eta irakasle mordoa bildu ginen, LH 2. mailatik DBH 4. mailara hain zuzen ere. 400 abeslari inguru musikariekin batera euskaraz eta euskarari kantatzeko:

ikusgarria! Egunaren errematea egunaren hasiera bezain dotorea izan zen: DBH1 eta DBH2ko ikasleak herri kiroletan aritu ziren goi mailako heziketa zikloko ikasleen laguntzaz. DBH3ko ikasleek euskal marinelen omenez “Boga-boga” izeneko lip-duba grabatzeari ekin zioten eta DBH4ko ikasleek, batxilergoko 2. mailako ikasleekin batera, poesia emanaldi abanguardista, Komuneko paperean poesiak ikusgai izan zuten. Imanol Epeldek botatako olerkiek ikusleengan mota guztietako erreakzioak eragin zituzten. Emanaldia klasifikatzeko erabilitako adjektiboak mutur batetik besterako bidea egin

zuten: jasangaitza, txundigarria, ausarta, gogorra, ulergaitza... hitz batean, abanguardista. Euria eta Xabier Letek bidalitako ipar haizea lagun, amaitu zitzaigun euskararen festa ikastolan. Espero dezagun datorren urteko euskararen aldeko haize bolada aurtengoa bezain indartsu etortzea!

En esta época del año, como cantaba el fallecido Xabier Lete, el viento nos viene del norte. Con este viento y en un día lluvioso el pasado 3 de Diciembre celebramos el día del Euskara. Este año ha coincido en sábado por lo que la Ikastola lo celebró el viernes. En los últimos años ha sido muy notable el esfuerzo e interés demostrado por el Ayuntamiento de Donostia en la organización de este día tan importante. Una semana antes se han impulsado en todos los barrios numerosos actos en torno al euskara. Alumnos, profesores, padres y madres de Zurriola quisieron adherirse al euskara con un acto celebrado en la plaza Nafarroa Behera. Quisiéramos agradecer y destacar especialmente la actuación ofrecida por los profesores y alumnos de Zurriola Musika Eskola, así como a Andrea Cerrillo e Iñigo Etxezarreta por su coreografía, invitando a bailar a todos los congregados en la plaza (podéis ver el Flash Mob en la web de la ikastola). En la Ikastola también se fue ambientando la llegada del día del euskara. Los alumnos de DBH3 preparaban las noticias, entrevistas y chistes para la revista Argitxo cuando de repente la enfadada cara del Capitán Haddock inundó la Ikastola… nos anunciaba el 3 de Diciembre, día del euskara. Amaneció lluvioso el día del euskara, pero ello no fue impedimento para celebrar tan señalado día. Los alumnos de DBH1 tuvieron la visita de Eli Enciso

y Ainara Herrero y los de DBH4 la visita de Tytti Thusberg, diseñadora de moda finlandesa. Con la entrevista de Tytti los alumnos comprendieron que no solo los nacidos en Euskal Herria pueden hablar un correcto euskara. Como todos los años los alumnos de DBH2 organizaron juegos para los txikis de Ategorrieta y los de DBH3 teatro para los alumnos de Josefinas. ¡Fue un gran día tanto en Ategorrieta como en Josefinas! La fiesta de Manteo la inició Olatz con la alegre lectura del pregón. En Manteo nos reunimos

numerosos alumnos y profesores desde LH2 hasta DBH4. 400 cantantes con ayuda de música cantaron en euskara y para el euskara. ¡Espectacular! El remate del día fue tan elegante como su inicio. Alumnos de DBH1 y DBH2 participaron en pruebas de Herri Kirolak con la ayuda de los alumnos del Ciclo Superior de Deportes. Los alumnos de DBH3 grabaron el lipdub “Baga-boga” en honor a los marineros vascos, y los alumnos de DBH4 junto con los de 2º de Bachiller ofrecieron el recital vanguardista de poesía “Komuneko paperean poesiak”. Los poemas de Imanol Epelde causaron todo tipo de reacciones entre los asistentes. Los adjetivos utilizados para clasificar el recital fueron de un extremo a otro: insoportable, increíble, atrevido, duro, incomprensible… en una palabra, vanguardista.

Page 10: Zurriola Aldizkaria 2011

IKASLE OHIAK

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 10

IBON ZALDUA IKASLE OHIAK EUSKAL HERRIKO HITZ GURUTZATUEN 5. TXAPELKETAN BIGARREN SARIA JASO DU

Zurriolako ikasle ohia den Ibon Zalduak adimena eta hizkuntza lantzeko balio duten denbora pasak gustuko ditu. Ibon hitz gurutzatuen zalea da eta lehiatzea ere gustuko du.

Aspaldi bukatu zituen ikastolako ikasketak, baina oraindik ere ikastolako atarian edo antzerki aretoan ikus dezakegu sarri, ikastolaren eguna ospatzera datorrelako edo bere ama, Miren, antzezlana estreinatzen duenean, Hurran.

Bosgarren urtez, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketan parte hartu du. Orain arteko edizio jendetsuena izan da aurtengoa, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako hogeita hamazazpi lehiakide bildu baitziren. Eta horien guztien artean Ibon bigarren amaitu zuen.

Txapelketaren kanporaketa eta finalaurrekoa, 12×12 eta 12×15 tauletako probak izaten dira. Orriarekin eta mahaian eserita egiten dira. Finalean, berriz, zutik eta jende aurrean osatu behar dute hitz gurutzatua lau finalistek. 15×15 neurriko taula duten paneletan egiten da, batak besteak ez ikusteko moduan. Definizioak proba guztietan berdinak dira denentzat; eta hiztegia erabil daiteke, baina ez smartphone edo sakelako telefonorik.

Irabazlea aukeratzeko bi aldagai daude. Garrantzitsuena dena akatsik gabe osatzea da. Bakoitzak egindako akats kopurua kontuan hartzen da, eta berdinketa badago, orduan denbora hartzen dute kontuan eta azkarren egin duena da garailea.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa ez da sinonimo txapelketa hutsa, baizik eta euskararen alderdi jostalariena agerian jarri behar da bertan. Gainera, orotariko kultura eta euskal kulturaren ezagutza dira beharrezkoak , baina baita hizkuntza bera, euskara eta euskalkia, ezagutzea.

Beti egin izan ditu Ibonek hitz gurutzatuekin ariketak. Haurra zela egunkarietan argitaratzen ziren gaztelaniazkoak egiten zituen, euskarazko gutxi zeudelako. Luma ezagutu zuen arte. Lehen txapelketaren iragarkia ikustean, harpidedun egin zen eta hor ibili izan da jo eta ke.

Hitz gurutzatuez gain, hitz gezidunak, matematika ariketak, bertso ezagunak osatzeko ariketak, logika ariketak… atsegin ditu. Adimena lantzea eta gure hizkuntza ezagutzea garrantzitsua da Ibonentzat.

JULEN MAESTRO IKASLE OHIAK KUTXAKO KARRERA AMAIERAKO SARIA JASO DU

Gipuzkoako campusean unibertsitate-ikasketak 2010ean amaitu zituztenen artean, 42 espediente akademiko onenek Kutxak ematen dituen Karrera Amaierako Sariak jaso zituzten azaroan. Horien artean Zurriola ikastolako ikasle ohia den Julen Maestro Ibirriaga dago.

Julenek Zurriola ikastolan egin zituen ikasketak DBH 4 arte, Batxilergoa Barandiaran Lizeoan gero eta Mondragon Unibertsitatean ingeniaritza ikasketak amaitu zituen. Ikasle ona zela erakutsi zigun txikitan eta unibertsitatean ere primerako lana egin du nonbait. Hori adierazten du behintzat jaso berri duen sari honek.

Unibertsitateko azken ikasturtea egin ari zela jaso zuen jada beste sari garrantzitsu bat, 'Get Up Orona' saria. Saria jaso zuen lanean “ingurumen-irizpideetan oinarritutako igogailuetako argiztapen eraginkorrak” aztertzen zituen Julenek. Horren ondorioz, gainera, Oronan dugu lanean gaur egun.

Oraindik ere, Zurriola ikastolaren inguruan ikus dezakegu askotan bere trikitixaren soinu alaiekin ikastolan antolatutako hainbat ekimenetan laguntzen.

Kutxako saria jasotzen dutenen artean, azken urteotan ohikoa izan den bezala, gizonezko baino emakumezko gehiagok jaso dute sari hau. Aurten 23 izan dira emakumezkoak eta 19 gizonezkoak. Deustuko Unibertsitateko bost espediente onenak emakumezkoenak dira; Nafarroako Unibertsitateko bostetatik lau gizonezkoenak dira. Ekitaldi honetan parte hartu duten sarituei, beren senide eta adiskideei hitzaldi bat, “Zuen etorkizunaz hizketan" izenekoa, eman zien Pedro Miguel Etxenikek, EHUko katedradun eta Donostia Internacional Physics Center-eko lehendakariak. Etxenike irakasleak zorionak eman zizkien familiei saridunen arrakasta akademikoan dagokien parteagatik; sarituak, berriz, aurrean izango duten lan- eta gizarte- panorama zailaz ohartarazi zituen.

Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak eman zion bukaera Karrera Amaierako Sariak emateko ekitaldiari, eta zenbait balio azpimarratu zituen: lankidetza, sormena, prestakuntza, etengabeko ikaskuntza, emozio zentzuduna eta aldaketetara etengabe egokitzea.

Page 11: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 11

ESKOLA KIROLA

Hasi da Eskola Kirola, aurten LH 2tik hasi eta 6. mailara arteko haurrak dauzkagu astero gure pistetan jolasean, guztira 203 neska-mutil kirola egiten ZURRIOLA ikastolan.

Berrikuntzen artean astelehenetan, urte osoan zehar

LH 2 mailako haurrak kirola egiteko aukera izango dugu, eta gainera lehiatzeko aukera duten taldeek (L.H.3- L.H.6) astean bitan entrenatzen arituko dira.

21 talde eta 23 begirale-entrenatzaile dira astero

jolasean aritzen direnak. Gure helburua haurrek ondo pasa eta kirola ezagutu eta gozatzeaz gain, kirolak dituen balore garrantzitsuak erakustea da, errespetua, diziplina, elkartasuna … Lan polita, baina zaila benetan! Gure helburua ez da asteburuetako partidak besterik gabe irabaztea, baizik eta haur hauek duten maila hobetzen saiatzea. Irabazten badute hobe, baina gure erronken artean bestelakorik ere bada; iaioa ez den haurra trebatzea, taldearen parte izan eta sentitzea, trebetasun berezia duenari laguntzea, adiskideengan babesten ikastea, beraien kirol maila eta izateko era hobetzen saiatzea …

Horretarako ezinbestekoa da guztion lana. Begirale-

entrenatzaileak; gazteak, ZURRIOLAko ikasleak gehienak, esperientzia gutxirekin, agian, baina ilusioz beterik eta konpromisoa hartu dutenak. Gurasoen lana ere azpimarratzekoa da, partidetan, gure jarrera oso garrantzitsua da,beraien eredu garen aldetik. Lasai agertu beharko genuke, gure taldea animatu, beti era positiboan eta aurkaria ez gutxietsi. Ez da makala aurrean dugun erronka baina pena merezi duela uste dut, zuen seme alabei, gure Eskola Kiroleko neska mutilei, beraien heziketan laguntzea.

Iaz jakinarazi genizuen moduan, gure kirol proiektua

garatu dugu, hemendik aurrera helburu zehatzen bila arituko gara, gure nahia zuen Eskola Kiroleko esperientzia positiboa eta ona izatea baita.

Besterik gabe eta zuen laguntza, zuen iritziak,

galderak, proposamenak asko eskertuko genituzkeela esanez, guregana hurbil zaitezten animatzen zaituztegu Hurrako ikastolan Eskola Kirolerako prestatuta dugun bulegotik pasata edo gure e-mailera idatziz, gure helbide elektronikoa: [email protected].

Otro año más el deporte escolar a echado andar; 203

niñ@s practicando deporte. Como novedad la incorporación de los niñ@s de segundo de primaria que todos los lunes disfrutan del deporte con sus amigos.

21 equipos y 23 monitores con un objetivo claro:

aprender para ser mejores, no solo en lo deportivo que, aún siendo importante, no lo es tanto como el aprender a respetarse a uno mismo y a los demás. Un trabajo bonito pero difícil.

Para ello es necesario el trabajo de todos, El de los monitores-entrenadores; jóvenes, la mayoría estudiantes en ZURRIOLA IKASTOLA, con poca experiencia pero con ganas e ilusión. La labor de los padres también es de destacar, espejo para vuestros hijos, el animarles y hacerles ver que ganar es importante, pero como te comportas, ganes o pierdas, lo es más. Nos ayudara en la formación de estos niños para convertirlos en buenas personas.

Como ya os adelantamos el año pasado, el proyecto

deportivo va cogiendo cuerpo, saber hacia donde dirigirnos y por que será importante, nuestro objetivo es que los niños aprendan, disfruten con el deporte y vosotros, sus padres, veáis esta labor con agrado.

Por ultimo, queremos animaros a que os acerquéis o

escribáis al correo electrónico del deporte escolar, para aportar vuestra opinión, colaboración, preguntas… Porque nuestro objetivo es mejorar la organización del deporte escolar de la ikastola y para ello vuestra aportación es importantísima. Correo electrónico del deporte escolar: [email protected].

Page 12: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 12

ZURRIOLA K.E. Mendigoizale taldea

IBILALDIEN EGUTEGIA: 2011/2012 Orain arte egindako irteerak hauek izan dira:

Iraila Guadalupe – Artzuko Portu Urria Iturriotz – Gazume Azaroa Leurtza – Munazorrotz

Egiteko falta direnak:

Abenduaren 18an Mandubia - Izazpi Urtarrilaren 29an Larraitz – Legunbe Otsailean Azkarate – Urreako Haitzak Martxoaren 25ean Urbasa – Legunbe Apirilaren 22a Aiztondo – Irusta Maiatzaren 20an San Adrian – Aratz Ekainaren 10ean Flysch - Zumaia

Hemen dituzue joan den kurtsoko sarituak izan diren ikasleak: Itsaso Alonso Etxeberria Uxue Alonso Etxeberria Lorea Esnaola Etxabe Garazi Esnaola Etxabe Ihintza Esnaola Etxabe Julen Garmendia Egizabal Miren Garmendia Egizabal Irati Hernandez Ikazeta Ihalar Hernandez Ikazeta Martin Larrañaga Altzelai Irati Larrañaga Altzelai Lore Lasa Elosegi Martxel Lasa Elosegi Olatz Latierro Rekondo Anari Latierro Rekondo Aritz Ormazabal Urreizti Intza Ormazabal Urreizti Aitzol Ortiz Uranga

Page 13: Zurriola Aldizkaria 2011

IRITZI-MIRITZIAK

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 13

GAZTEENTZAKO TOPALEKUAK Gaur egun, egia da gazteleku eta gaztetxe berriak sortu dituztela, eta auzo bakoitzak gazteentzako topaleku bat duela, baina arratsalderako, besterik ez. Orain, adin honekin gauean ateratzen hasteko goga izaten dugu, baina ez dugu baliabiderik gauez ateratzeko. Diskotekak oso berandu irekitzen dituzte gure ordutegiarekin konparatuz eta leku gehienetan 18 urtetik beherakoentzako sarrera debekaturik dago. Hortaz,zer egin dezakegu guk gauean? Gure proposamena gauetan irekitzen den dantza egiteko, afaltzeko, … leku bat sortzea, 13-18 urte bitarteko jendea besterik sar litekeena, gaueko bederatzietatik aurrera irekita dagoena. Gauetan gazteek ondo pasatzeko leku bat nahi dugu! Logroñon, Bilbon eta beste leku askotan badakigu horrelako lekuak daudela, zergatik ez Donostian?

Lorea Diez eta Maite Txokarro MUNDU HAU KERIK GABEKO “PARADISUA” Gazteak geroz eta lehenago hasten dira droga munduan barneratzen. Zertarako hasi mundu beltz horretan hain gazterik? Zergatik behelainoa argitasuna egon daitekeenean?

Gure ustez gazteek erretzeagatik garrantzitsuagoak direla pentsatzen dute. Horren ondorioz, putzu sakon eta ilun baten barnean daude, menpekotasuna deituriko kate batez inguratuta. Ikasketak alde batera uzten dituzte etorkizunean pentsatu gabe. Lagunen eraginak erakarrita ere hasten dira, erretzea iman indartsu batek iltzeak erakartzen dituen bezala. Baina zer egin putzu sakon horretatik ateratzeko?. Zer egin erakartasun horri aurre egiteko? Hasteko, beren buruari egiten dioten kalteaz ohartu behar dira, irteerarik gabeko kale estu eta ilun batean bukatu nahi ez badute. Drogek kalte egiten dute, baina kontsumitzen dutenei bakarrik ez. Gu ere zipriztindu egiten gaituzte besteek egiten dituzten kalteek.

Mendebaleko “sheriff” bat bezala gaude indioz inguraturik. Honi aurre egin behar zaio.

Aritz Huete, Alain Okendo eta Mikel Irazusta

EGUBERRIAK: ESKUZABALTASUNA ALA KONTSUMISMOA? Eguberriak duela mende askotatik ospatzen dira. Gure ustez, egun hauek urtean zehar adierazten ez dugun eskuzabaltasuna adierazteko dira, duela urte batzuk , ordea, hainbat pertsona festa hauei etekina ateratzeko ahaleginetan hasi ziren. Oinarria kristautasunean duen arren, enpresa askok Eguberriak orokortu eta probetxu ekonomikoak lortzeko sistema ugari asmatu dituzte: opariak, janaria, apaingarriak… eta jendeak, arrain inozoak bezala, amuari bete-betean egiten dio hozka. Geratzen al da oraindik egiazko Eguberritako izpiriturik ala kontsumista itsu aseezin bihurtu gara? Erantzun bakar eta zehatza ez badago ere, garbi dago horrelako arazoek galbidera eraman ditzaketela bai Eguberriak, bai gizakia eta baita mundua bera ere. Erne!

Josu Salinas eta Ekain Arrieta

Page 14: Zurriola Aldizkaria 2011

IRITZI-MIRITZIAK

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA 14

Zumaiako Algorriko hondartzako K / T mugan, batxilergo 1eko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleak

Kretazeo/Terziario (Paleogenoa) muga, Algorriko itsasarte txikian aurki dezakegu. Bertan ikus daitekeen geruza fin beltz batek planetan bizi ziren bizidunen %70-aren desagerpena adierazten du. Dinosauroak desagerrarazi zituen suntsipen biologiko masibo hori Yucatango penintsularen parean talka egin zuen meteorito batekin erlazionatzen da. Talkaren teoriaren aztarna nagusia Euskal Herriko leku honetan dago. Teoria horren arabera, asteroide batzuek Lurra jo zuten duela 65 miloi urte, eta talkak eragindako aldaketen ondorioz, garai hartako espezie asko desagertu egin ziren, dinosauroak eta amoniteak barne. "Talkaren edo Meteoritoaren teoria": ... Duela 65 m.u. 10km-tako meteoritoa Mexikoko Yucatango penintsulren parean erori zen eta 5.000m-tako sakonerako itsas hondoan talka egin. Uraren aurka egitean eta itsas hondoko basaltoa ukitzean lehertu egin zen. Horren ondorioz, dena lurrindu eta atmosfera osoan zabaldu zen eta tenperatura 18.000 ºC- tara igo. Material guztiak lurrintzean, asteroidearen materiala, bere iridio eta guzti, planeta osoan sakabanatu zen. Leherketaren beste ondorio bat suteak izan ziren. Baso guztiak erre ziren, O2 maila jaitsi eta CO2-rena (toxikoa) maila igo. Uste denez, horren ondorioz hil ziren dinosauroak. Hauts moduan (kedarra) lurrindutako materialek ez zuten eguzki izpirik atmosfera zeharkatzen uzten eta ondorioz tenperatura jaitsi egin zen, glaziazio edo izotzaldi bati hasiera eman zitzaion, eta landaretza eta bizitza oro har desagertu egin zen. Atmosferako hautsa berriro lurreratzean, eguzki izpiak pasatzen utzi zituen, euria etorri zen eta atmosfera garbitu. Hala ere, atmosferan artean lurrina geratu zen. Horrek negutegi efektua eragin zuen, ondorioz tenperaturak gora egin zuen, itsasoan ere bai eta plankton maila jaitsi eta O2-ren produkzioa horren menpekoa denez, horren gabeziaz animaliak eta planktonjaleak hil egin ziren ... Horrek guztiak bizitza gehiena desagertu arazi eta geruza beltza metatu zen itsas hondoan, gaur egun munduko hainbat lekutan ikus daitekeena, eta Euskal Herrian ere Zumaiko flysh-ean. Mesozoiko-Zenozoiko trantsizioa Maastrich eta Daniarraren pisuei dagokiena katastrofe gisa gertatu zen dirudienez, aurrean irakurri dugunez. Hori da, bada, gure historia geologikoaren atal txiki bat.

Arantzazu Arregi

Page 15: Zurriola Aldizkaria 2011

ONGI ETORRI ... Ikasturte berria hasia dugu, eta, urtero bezala, lagun berriak ditugu gure artean. Txikienak hasierako beldurra gainditzen hasiak dira, eta gehienentzat, dagoeneko, ikastola bigarren etxea da. Handienak ere giro berriari, irakasleei eta lagun berriei egokitzen hasiak dira. ONGI ETORRIA ematen dizuegu guztioi, eta ziur izan, ahalegin guztia egingo dugula gurekin zaudeten bitartean zoriontsuak izan zaitezten. Ha comenzado el nuevo curso escolar y con él los nuevos alumnos; los más pequeños van superando sus temores iniciales y empiezan a vivir la ikastola como su nuevo hogar. Los mayores igualmente van adaptándose al nuevo ambiente, profesores y nuevos compañeros. A todos os damos la BIENVENIDA, y tened la seguridad de que haremos todo lo que esté en nuestras manos para que seáis felices el tiempo que estéis entre nosotros. 2 urteko UNTXI GELA PERU ANZA ZALAKAIN, ANE ARISTIMUÑO IBAÑEZ, JULEN BUENO IRASTORZA, JAKES DIESTE AYERZA, KOLDO ECEIZARRENA DE LOS MOZOS, MALEN GALLEGO FERRADANEZ, MAIDER GOIKOETXEA TOQUERO, ANE GOÑI BADIOLA, OIER GURRUTXAGA ITURBE, IERA HERNANDEZ ALVAREZ, JON HERNANDEZ SANCHEZ, ANDER LAGAR VALLESPIR, OIER MARTINEZ BENITEZ, ALAITZ MONTECELO GARCIA, NICA OLABERRIA PEREZ-MARIQUE, EÑAUT OLARRA AYERDI, JON OTEGUI REDONDO, LOREA OTERMIN ELORZA. 2 urteko KATTAGORRI GELA IZARO ARRAZOLA ETXEZARRETA, MALEN BEOBIDE FRIAS, ANARTZ BERASALUZE GALDOS, XABIER CALVIÑO REKALDE, JOANNES ECHEVERRIA ARQUERO, IBAI

ETXEBERRIA GOIENETXEA, LOLA GASCON HERNANDEZ, ANDER GOIKOETXEA ASTIAZARAN, ANDER GURUTZEALDE GOMEZ, JON ILLARRAMENDI GURRUTXAGA, EKAI IRAETA URIA, IZAR MANZANO CASTILLO, IBAI-ELLANDE MILLA DOMINGO, IKER PEÑALBA CAMPOS, AMETS RODRIGUEZ BAHON, NAHIA SANZ VILLORIA, ANE VEGA DE LUCAS, BEÑAT ZINKUNEGI ASENSIO. 2 urteko SAGUTXO GELA MADDI ANZA ZALAKAIN, SARA BALERDI MENDIZABAL, IKER CANTERA PEREZ-EGEA, DANEL CARRASCO IBAÑEZ DE ASPURU, BEÑAT CARRASCOSA PREGO, IRATI DELGADO BIZKARGUENA, JUNE ERKIZIA HEDILLA, UNAI GOÑI LICEAGA, AINHOA IRIBAS BENGOETXEA, JON MARIÑO APEZTEGUIA, AURORA MARTINEZ ROMANO, ANDER MIRANDA BLANCO, LIBE MUGUERZA MARTINEZ, MARKEL PINTO ORTIZ, OIER REDONDO OLAZABAL, AURITZ SALTERAIN GONZALEZ, OIER TORRES COSTAS, HELENA VILLAGARCIA ARAQUISTAIN. 2 urteko HARTZATXO GELA JON ABELLAN TELLERIA, KATTALIN ALBERDI ALVAREZ, MADDI ALCAIN BALERDI, EKAITZ ARRIZABALAGA MADINA, MARKEL BALDA AZUABARRENA, BRUNO ELOSEGUI IMAZ, EÑAUT ESNAOLA PEREZ, NAHIA ETXEBERRIA AGIRRE, MARKEL GALAN ESTALA, HUGO GONZALEZ MENDEZ, ANDER GONZALEZ PEREZ-EGEA, MADDI GONZALEZ VIDAL, JONE IBARGUREN ARANA, EKHI JIMENEZ JAUNARENA, LIHER TELLERIA LOYARTE, ELAIA URKIZU ANSA, MAIALEN VADILLO USABIAGA, OIHANE ZALDUA GOMEZ.

3 urteko BARBANTXO GELA LOREA ABAD BASKARAN. 3 urteko ERPURUTXO GELA INAR MONREAL ARCE. 3 urteko TXANO GORRITXO GELA AIMAR SALABERRIA MAYO 3 urteko PINOTXO GELA MARKEL PASCUAL MURO. 4 urteko TXIBA GELA IRATI OSA LOPEZ. LH 5. maila AINHOA PEREZ GARRIDO. LH 6. maila IKER EIZAGIRRE CARRERA. DBH 1. maila YARA DIAZ DE CERIO ARZAMENDI, ANDER PRIETO RODRIGUEZ, MARKEL ARISTIGUIETA LABARBERA, IRAIA ARTOLA ISTURIZ, LOREA TXOKARRO VAQUERIZA, NAHIKARI ISTURIZ SUBIJANA, LANDER MIRASOLAIN BLANCO, AMAGOIA ROMAN LAZPIUR. DBH 3. maila ENEKO-TXEDO SINERA MUXIKA, ANDER ARRIETA ODRIOZOLA, MADDI EIZAGUIRRE CARRERA, MARIA PEREZ GARRIDO. DBH 4. maila AITOR ANDUEZA MUJIKA. BATXILERGO 1. maila GOIATZ ARAMENDI LEKUONA, ENEKO CAPILLA GONZALEZ, CLARA ECHARRI MENDIBURU, MIKEL GONZALEZ MARTINEZ, AINHOA IGAL DE IRIBARREN,

IRATI ISASA OTAEGUI, OIHANE JUANENA MUGURUZA, NAIKARI MARTIN ESTEBAN, NEREA MUNILLA NAVA, XABIER OREJA ELEZGARAY, JON SANCHEZ GOMEZ, SHEILA SASTRE SANCHEZ, BEÑAT URKIA IRAZU, MADDI ZUBELDIA BUSTAMANTE, OLATZ ERDOZIA COMENDADOR, JASONE GOMEZ SIMO, OLATZ GONZALEZ ILLARREGI, JAVIER GONZALEZ RUEDA, KAREN HERRERO GARCIA DE ANDOIN, GARAZI LASARTE ESCUDERO, JONE LASPIUR GOROSABEL, ZIORTZA SALABERRIA LEKUONA, EGOITZ TROITIÑO EIZAGUIRRE, XIKER URQUIA GOROSTIDI, ANE ZABALZA GARCIA, ESTELA NIETO RAMOS. BATXILERGO 2. maila NURIA VILARES ALONSO. GORPUTZ ETA KIROL EKINTZEN SUSTAPENA (GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA) AITOR ARAMENDI IZETA, IMANOL ARTECHE ARAMBURU, XABIER AZPIROTZ LARRAÑAGA, ANDITZ AZURMENDI SAGASTIBELTZA, ERIK BALENCIAGA AZCUE, AITOR BIAIN URTEAGA, GORKA CAMIO RODRIGUEZ, MADDALEN CARDENAS AÑORGA, AINARA CEPA IZA, MIKEL DE LA MAZA GOROSABEL, AINHOA GASPAR HERNANDEZ, IZARO GOIKOETXEA AGUIRREURRETA, UNAI IBARGUREN BALENCIAGA, ENEKO IÑURRITEGUI MURUGARREN, AITOR IRASTORZA IZTUETA, ASIER IRASTORZA PEREZ, JOSEBA LARRAÑAGA GORRICHATEGUI, BORIS LASA MEDIAVILLA, GUILLERMO LOPEZ GARCIA, OIER LUJAMBIO RIPA, ENEKO MARTIJA CASTELLANO, JULEN ORTEGA PINTO, MIGUEL ORTIZ GARCHITGORENA, EGUZKIÑE PEÑA BERECIARTUA, SVEN PIERRE RODRIGUEZ AUMAITRE, OLATZ UNAMUNO GOIRIENA, ERIK VARELA GONZALEZ, SORAYA VENEGAS CONTRERAS, IRANTZU YEROBI RUIZ DE GAUNA.

... ETA ONGI IZAN! Ziurrenik ia ohartu gabe, hezkuntza etapa bat bukatu duzue. Hurrengo nahitaezkoa ez denez, bakoitzak bere erabakia hartu eta norberak bere bidea egingo du: ZORTE HANDIA OPA DIZUEGU!.

ANDER ALVAREZ OLABERRIA, AMAIA AMIANO ZUAZNABAR, XABIER ANDRES IRULEGUI, ANDER ARISTEGUI MORENO, MADDI ARRIETA LACA, LETICIA ARRILLAGA EZQUERRO, OIER ARRONIZ ARISTI, IDURRE ARZELUS LARRAÑAGA, ANE BALZOLA REZOLA, MIKEL BENGOECHEA ARRAZOLA, CARLA BLASCO DE IMAZ, UNAI CORTES GARCIA, KARMELE CUESTA ZIGORRAGA, IRATI DOMINGO BENEDICTO, BINGEN ELORTZA LARREA, OLATZ ETXEBARRIA MENDIZABAL, ANE FERNANDEZ BARRADO, ITZIAR GALPARSORO MANTEROLA,

FELIX GOIBURU MITXELENA, UNAI HUETE BELOQUI, GUILLERMO HUGUET RODRIGUEZ, MATTIN LARREA ALBISU, IRATXE MUÑOZ ETXEZARRETA, UXUE NAVARLAZ MUGURUZA, AROA OLIVENZA AGIRREOLEA, AITOR PEREZ DIEZ, GARAZI PEÑA ZALDUA, JOSU RUIZ DE AZUA MICHELENA, JULEN SAINZ ANSA, UNAI SANCHEZ VIOLA, IMANOL VALLE OTEIZA, XABIER ZABALA ATORRASAGASTI, MAIDER ALONSO SAN MARCELO, ENARA ANTON SARASUA, BEÑAT ARRUTI AIZPURUA, BEÑAT ARZELUS LARRAÑAGA, JON BURGOS IGOA, IMANOL CARCEDO CAZABAON, AITZIBER CRUZ ARANA, ANDER ECHEVESTE AGUIRRE, MANEX ELORTZA LARREA, IONE ETXEBERRIA EGIA, MARIA GONZALEZ COMBARROS, EÑAUT HERNANDEZ ELORZ, ENEKO LERTXUNDI TXOKARRO, MADDALEN LIZASO

URRETAVIZCAYA, LIDE LOPETEGUI OLEA, MARKEL MINA AZURMENDI, JULEN MINDEGIA ARTETXE, ANDER MUTUBERRIRA GOMEZ, IKER OTXOA ZULUETA, MAIALEN PEREZ BOHOYO,

ALAZNE ROMAN LAZPIUR, UNAI SALINAS COLINA, JON MIKEL SORARRAIN SALSAMENDI, AMAIA VESGA GUTIERREZ, JON ANDER ZUMETA MUGABU

Page 16: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA

AGENDA GROSEKO HAURTXOKOA 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako gunea (Espacio para niñ@s de 6 a 12 años) Asteartetik ostiralera / De martes a viernes : 16:30 – 20:00 Larunbatean / Sábados : 16:00 – 20:30 1,2 Kaxa margoketa 7,13 Jolas librea 3,10 Familiarekin jolasean 9 Uztai jaurtiketa 14,15 Gabon apainketa 16,17 Erakusketa “Jarri jolas bat zure bizitzan” 20 Marrazki magikoak 22 Gabon postala 23 Olentzeroren etorrera 27 Jokoa: Opari musikala 28 Opari eskulana 29 Sobreviviendo a la navidad filma. 30 Urte zahar festa.

ARGIBIDEAK GURUTZEGRAMA: EZKER ESKUIN.-1.-Harpidetza. 2.-Izurritea. 3.- Go. Ea. Okin. 4.- Ikastola.E. 5 .-Kapoi. 6.-Ukan. La. Re. 7.-N. Idia. Uda. 8.- Doneztebe 9.- Et. Gazteak. 10.- Aizina. LKI.

GOITIK BEHERA. 1.-Higikundea. 2.- Azokak. Oti. 3.- Ru. Apain. Z. 4.- Presondegi. 5.- Irati. Izan. 6.- DI. O. Latza. 7.-Etolia. Et. 8.- Tekak. Ubel. 9.- Zai. Urdeak. 10.- A. Nerea. Ki. KATE HITZAK:

B A B O O R B A Z E R A I B A L A O H I T U R A R A T L I A L U K E R I A A I S U N R U I

I Z U A I R A N K A N T R E N E A R R A N O A K I S T I R U R K I A G A U G A O I N I O N

A K T A B A O A

Page 17: Zurriola Aldizkaria 2011

2011ko abendua – XXXIV zenbakia ZURRIOLA

GABON TXARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK HONAKO HAUEK IZAN DIRA:

Gabonak heldu dira badator Olentzero. Haren zain daude urtebete ta gero. Denok poz pozik gaude familia artean, opariez disfrutatuz kalean ta etxean. DOINUA: Udazkena badoa. Paulo Goenaga LH 3C

Gabonak heldu dira denon poztasuna, jolasteko denbora hau alaitasuna. Bakea da guretzat eta maitasuna, familia guztia denon batasuna. DOINUA: Pasaiako herritik. Jon Azkonobieta LH 5A

Pobreak orain daude kalean sufritzen ta gu berriz etxean gabonei itxoiten. Opari izkutua oso ondo dago baina olentzerorekin opari gehiago. Olentzero sartu da tximini batetik ta hantxe gelditu da mugitu ezinik. Tximinia piztuta sentitu du azpitik suziri bat bezala atera da goitik. DOINUA: Olentzero joan zaigu. Jon Irazabalbeitia LH 6C

Uxue Alonso LH 3A

Izadi Arzak LH 3B

Haritz Aranburu LH 4A

Marta Buendía LH 4B

Joseba Goiburu LH 5B

Iker Izagirre LH 6A

Eider Beobide LH 6B

Ane Mai Hook LH 4C