Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
II. ATARIKO LEHEN AURKEZPENAK
EUSKARA·Lelo-ren kanta
·Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak (Leioa, 1980)
Euskara, Europako hizkuntzen artean Europako hizkuntzak (mapa)
Euskal hiztungoa Euskaldungoaren estatistikak
Euskararen lurraldea Euskararen hizkuntz area
Nafarroako hizkuntz areak (1986)
Euskararen mapa berriak EKAko hizkuntz eskualdeak (1986)
Euskararen lurralde historikoak Euskara, historian zehar (mapa)
Basconcillos de Muñó (Burgos)
Atlas linguistikoak eta hizkuntzengeografia
Jatorria eta ahaidekoak Euskararen hizkuntz ahaidetasunak
Munduko biztanleria, hizkuntz familien etahizkuntzen arabera
Sistema fonologikoa Berezitasun fonologikoak
Euskara/Gaztelania/Frantsesa(lauki konparatiboa)
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
II. ATARIKO LEHEN AURKEZPENAK
EUSKARA
Hizkuntza, alde edo ikuspegi ezberdinetatik begira nahiz deskriba daiteke:
• Kanpotik begiratuz, edo haren historia soziala aurkeztuz, nahiz duen barruti geografikoadesbrikatuz, edota hiztunen kopurua eta gizartekera emanez, etab., batetik.
• Era berean, nahiago bada, beraren baitandik, barnetik alegia, barnealdeak erakutsiz:Hizkuntzaren egitura fonologiko edo morfosintaktikoak, hiztegia, etab.
Hemen landu dugun testu honetan, euskararen historia eta bizitza soziala ezagutu ahalizango ditugu berezikiago. Kanpoko aldeak begiratuko dizkiogu, batik bat: Iraganaldietakobizitza historikoa, eta oraingo alde soziolinguistikoak.
Beste ezertara pasatu aurretik, ordea, egoki izango da, oro har, auzkezpen labur bat egitea, hizkuntza bati buruzegin litezkeen galdera arruntenen batzuk gure gogoetara ekarriz. Etxean, lagunartean, edo kanpotarrekin topoegitean, sarritan egiten zaizkigu gure hizkuntza zaharrarekiko galdera batzuk: Noiztandikoa da euskara, non dagogaur egun bizirik, nolakoa dela esango genuke, non du bere hiztungoa, asko al dira euskaraz mintzatzen direnak,bizitza modernorako balio al du hizkuntza horrek?
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Galdera horiei erantzuten hasteko sarrera-oharbatzuk eskaintzen ditugu atal honetakoorrialdeetan:
• Geografiaz esango dugu zerbait: Ingurumendulinguistiko europarra, euskaldungoaren eskual-dekatzea...
• Historiaz jasoko ditugu albiste labur batzuk:Euskararen jatorria, geografia historikoa...
• Hizkuntzaren izaeraz azalduko dugu lehen berrilaburren bat: Hizkuntzaren egiturak, tipologia,hizkuntzen arteko sailkapena...
Lehen aurkezpenaren ondoren hasiko garaeuskararen mendez mendeko bidaldia ikusten,gure egunetararte iritsiz.
Euskara, Europako hizkuntzen artean
Hizkuntzen Europako mapa ez da beti honelakoa izan, eta euskarak orain 3.000ren bat urte hizkuntza ez-indoeuroparrak zituen batik bat bere inguruetan.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
K.a. III. milakadan, etxetartu berria zuten zaldiazeta asmatu berria zen gurpilaz baliatuz, estepaeurasiarretako biztanle ibiltariak Mendebal-derantzhasi zirenetik hona, Europako hizkuntz espazioakbestelako aurpegi bat hartu du, K.a. I. milakadanbereziki: lehengoak alboratu edo itoz, hizkuntzaindoeuroparrak nagusitu dira ia Europa osoaz.
Jakitunek egin ohi dituzten hizkuntz sailka-penetan,herri etorri berri haien hizkuntzetatik kanpo geratuohi da euskara. Horregatik, Europako hizkuntzenartean leku berezia aitortu ohi diote hizkuntzalariekberoni: inguruan, behintzat, ez zaio ezagutzenjatorrizko ahaide-korik, eta alde horretatiklagunarte arrotzean aurkitzen da.
Bi familiatako hizkuntzek betetzen dute Europa:familia indoeuroparrak eta uralikoak. Euskarabietatik aparte dago.
1. Hemen ondoan ematen dugun mapan, garairen bateko lehen indoeuropera amankomunaren ondoko famili adarrak(germaniera, latina, eslaviera, etab.) kolorez banatuta, eta ondoko adaska bakoitza (alemana, ingelesa, etab.) muga-marraz bereizita azaltzen dira. Horrela, Kontinenteko hizkuntza indoeuroparren ahaidetasunak argiago ikus daitezke.
2. Horiez gain, gogoan har dezagun, baditugula bestelako hizkuntza ez-indoeuropar gutxi batzuk ere: Hungariera,estoniera, suomiera, laponiera... Hauek, familia uralikoaren barnean adar fino-ugrikoan sartu behar dira.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
3. Europako hizkuntza indoeuropar eta fino-ugrikoen artean, familiarterik gabe geratzen da, hortaz, euskara: jatorri-ahaidetasunik gabe. Dena den, ikusiko dugunez, horrek ez du esan nahi ingurukoekin harreman soziolinguistikorikgabe bizi izan denik.
Euskal hiztungoa
Euskal Herriaren parte bateko (Euskadiko Komunitate Autonomoko) hiritar guztiei, banan-banan, lehenengo aldiz1981-1986etako Erroldetan galdetu zaie, bakoitzaren hizkuntz egoerari buruz. Gisa berean, 1986ko Nafarroakoanere egin zen galdera hori. Informazio-iturri horien aldetik, inoiz baino begira-puntu hobean daude estatistikariak,Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako euskaldungoaz albiste zehatz eta xehatuak eman ahal izateko. Oraingoz,Iparraldeaz jakin dezakeguna, bestelako informazio-iturri orokorragotan finkatuta dago.
BIZILAGUNAK ETA EUSKALDUNAK
Eskualdeak Bizilagunak Portzentaiak
Iparraldea
Hiru probintziak
Nafarroa
236.963
2.089.995
515.989
%33,20
%24,58
%10,15
GUZTIRA 2.842.947 %22,74
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
1986ko Erroldaren arabera, Komunitate Autonomoan 2.089.995 lagun bizi dira: hauetako %28,8 etorkinak dira(EKA eta Nafarroatik kanpo jaiotakoak) eta %71,2 bertakotarrak. Gizarte honetako bi hiztungo nagusiak honelabana daitezke: %57,8 erdaldun hutsak dira, eta, gehienak elebidunak izanik, euskaldun osoak direnak %24,7tarairisten dira. EKAko euskaldun osoen portzentaia honi "ia-euskaldunen" taldea gehitzen bazaio (%17,5), euskaldunosoek eta nolabaiteko beste euskaldun guztiek orotara %41,82ko portzentaia egiten dute. (Ik. CD-ROM honetanbertan Euskararen jarraipena ikerlanean xehetasun hobe eta gaurkotuak).
Lurraldez, adinez edo ama-hizkuntzaz oso ezberdinki banatzen dira bi hiztungo hauek EKAren barnean. Bizilagunenama-hizkuntzei gagozkiela, %20,4ek dauka euskara bere ama-hizkuntzatzat, eta %4ek euskara eta gaztelania, biak,aitortu ditu horrelakotzak, beste %73,9 batek ama-hizkuntza bezala gaztelania duen bitartean. EKAn edo Nafarroanjaio arren erdaldun direnak %46,8ra iristen dira Hiru Probintzietan.
Nafarroako euskaldungoaren estatistika larrienak beste hauek lirateke, 1986ko Erroldak erakusten duenez.Nafarroak 515.900 bizilagun zituen urte horretan, berauetatik 424.558 erdaldun hutsak ziren (%84,58 alegia),euskaldun osoak %10,15 ziren, hau da, 50.953 biztanle, eta hauei ia-euskaldun direnak gehitzen badizkiegu (26.478:%5,28), Nafarroako euskaldun/ia-euskaldunek, biztanleriaren %15,43a egiten dute.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Iparraldeaz dakiguna, esan dugun bezala, iturri eskasagoetatik jaso dezake interesatuak, eta Kostalde-Barnealdeekikoak ezberdinki ezagutzen ditugu. Barnealdekoa Siadeco-ren lan batek eman du (1987-1988): 77.594bizilagunetatik euskaldunak 44.849 dira, hau da: %40,1 oso ongi hitzegiten duena da, %16,7 nahikoa ongimintzatzen dena eta beste %16,4 bat zerbait edo hitz batzuk dakizkiena. Barnealdean, biztanleriaren %25,8 (hots:20.019) izango litzateke erdaldun hutsa.
Kostaldeaz dakiguna, beste iturri batetik dator: "Radio France/Pays Basque"k bildu du zenbait berri (1.9 %), bainaKostaldea eta Lapurdi osoa (kostalde eta barne, nahasian) hartuz. Eskualde honetan %20,8 batek daki euskaraz ongihitz egiten, edo zerbait. Laburtuz, beraz: Iparralde osoan 70.000ren bat euskaldun dagoela pentsa liteke, etabiztanleriaren %30,1 dela hori. (P. S. 1991ko inkestaren ondoko ikaslanen arabera, Euskal Herrirako datu nagusiakhauek izan dira: ºeuskaldunak 680.000 edo izango lirateke (Hegoaldeko biztanleriaren %23,16 eta Iparraldekoaren%34,22).
Hemen esandakoak ez du ukitzen hizkuntzaren bizitzan garrantzirik handiena duen hainbat alde jakingarri:euskararen erabilpena, funtzio sozialak, hiztunen gaitasun linguistikoak, euskaldunen nahiz erdaldunen hizkuntzjarrerak, etab. Gainera, ez diogu deus, emandako zifra horiek argiagotzeko beharko liratekeen xehetasunei buruz.CD-ROM honetan berton ditu irakurleak Euskal Herri osoko inkestari dagozkion datu jakingarriak.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Euskararen lurraldea
Mendeak zehar, euskararen edo, hobeki, euskaldungoarenlurraldeak aldatuz joan dira, eta gaur eguneko Euskal Herriaezezik, beste lurralde askoz zabalago bat besarkatzen zutenAntzinateko eta Erdi Aroko gizarte euskaldunek. Lurraldehaietan oraindik ere bizirik dagoen toponimia euskalduna dahistoria haren lekukorik egiatiena. Euskalduntasun harenoroimen historikoa ezabatu den herrietan, lekuizen horiek izandira, han eta hemen, iraganaldi euskaldun hura egun-argitaraekarri dutenak. Horrelaxe gertatu da, Araba edo Nafarroakohegoaldeetan noski, baina baita Akitanian, Pirinioetan,Errioxan eta Burgos-en ere.
Aldakuntza hauek ez dira, ordea, beti lurra galduz jazo, eta inoiz, euskaldungoarekin batera, euskara zabaldu ereegin da: Erdi Aroko Akitanian edo Pirinioetan gertatutakoaz argitasun gehiegirik ez dugun arren, segurutzat emanbehar da euskarak Aro hartan hegoalderantz izandako hedapena. Berehala ikusiko da hori.
Hizkuntzen mapa historikoetan ikus daitekeenez, hizkuntzen lurraldeek aurpegi-modu ezberdinak izan ohi dituzte:lurralde jarraitu eta trinkoak, batzutan; eskualde nabar eta etenak, inoiz; Estaturen baten osoa, eta ez besterikhartuz, halakotan; Estatu-barneak zatikatu edo mugak gaindituz, bestelakotan... Gizarteen patu sozio-kultural etapolitikoek eta Historiaren aldarteek marraztu dute gaur egun atlas historiko batean begira dezakegun mundukohizkuntzen mapa.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Izan diren herri-migrazio handiek, alde batetik (indoeuroparrak edo barbaroak, adibidez Europan; lurralde gutxi-populatuen kolonizatzaileak, Siberia, Ipar Amerika nahiz Australian...), edo sortutako Inperioek, bestetik (Erroma,Espainia nahiz Britainia Haundiak...), gizadiaren espazio linguistikoak etengabe itxuraldatu dituzte. Gisa beretsuan,zernahi moldetako botere politikok edo eragin kulturalek ere hizkuntzei lurraldeak lapurtu edo zabaldu dizkie, edotahiztungoen ohitura linguistikoak pixkanaka-pixkanaka aldarazi ditu, benetan gizarte hiztun-berrituak moldatuz, eta,ondorioz, hizkuntzarteko lurralde-erlazioak osorik bestelakotuz. Horrela jaio dira "anglofonia" edo "frankofonia"bezalako kontzeptu politiko-linguistikoak.
Euskararen kasuan ere, berorren lurraldeak historikoki ulertu behar dira, eta aldakuntza haien mamia gizartehiztunaren barnean begiratu. Politikan estatuarteko mugak aldakorrak izan diren bezala, eta Estatuan botere-partiketa modu ezberdinetan egiten den antzera, hizkuntzen mugak eta betekizun sozialak ez dira beti eta edonon eraberdinetan definitzen.
Dena den, edozein eratara ere, hizkuntzen lurraldetasuna zer-nolakotzea garrantzizkoa izan ohi da, eta euskarari erehil-ala-bizizkoa gerta lekioke hori, bere etorkizuna segurtatzeko, besterik ezean hizkuntzaren gestio politikoaespazialki definituta eraman ahal izateko.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Euskararen mapa berriak
Hizkuntzen eskualdekatze dialektalak edo soziolinguistikoak begi-bistanjartzeko, eta Erakunde publikoetatik hizkuntz politika ordenatu bat gidatu ahalizateko, batez ere egoera demolinguistikoak aski konplexuak direnean, mapenbidez eskaini ohi da egoera horien deskribapen laburtua. Mapa hauek, sarritan,funtsezko lanabesak gertatzen dira, eta beren isilean, argibide tekniko soilakezezik, iritzi eta irizpide sozio-politikoak ere izan ohi dituzte, batzutan. Hortik,berauen munta eta joanetorria.
Euskal Herrian ere, euskararen eta gaztelaniaren arteko gatazkari irtenbide berribat bilatzeko onartzen ari diren Lege eta ondokoetan, mapagintzari leku emanzaio. Euskararen Legeak (1986) hiru eskualdetan banatu du Nafarroa,hirurotako bakoitzari, hizkuntz politikarako, nortasun legal berezia emanez.Berehalako urteetan bederen, mapa horixe izango de euskararekiko politikaofizialaren esparru-definizioa.
Hurrengo orrialdeko mapan euskal hiztunen portzentaiak ematen dira.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Mapako zenbakien gainean sakatuzgero, eskualde horretako hiztunenkopuruak ikusiko dituzu.
Mapara itzultzeko, bertan duzungezi urdina sakatzea nahikoa duzu.
OHARRA:Herrien Izendegia Euskaltzaindiarenetikhartu dugu; honetan ageri ez direnak izenofizialak dira. Udalerrietan eman direnportzentaiek, beroriei dagokieneskualdekotik dagoen udal-desbide-razioaadierazten dute. Datuok 1986ko Erroldarengain landuak dira. Geroztiko udal-banaketak ez dira ageri (Gernika,Iruerrieta)
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Euskadiko Komunitate Autonomoan, EUSTATek egin zuen (1983), 1981eko Erroldaren arabera marraztutako mapaberria, eta orain Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dio Legebiltzarrari (1989), 1986ko Erroldaren araberako mapazehatzagoa. Horretarako Euskararen Aholku-Batzordeak prestaturiko lanaren emaitza da ondoko mapa hau, etaLegeak egiteko eta Administrazioaren hizkuntz politikarako balioko du.
Horiek horrela, oraingo mapa hauek ez dira izango -Bonaparte eta besteren zenbaitzu bezala- jakite hutsari begiralanduak, jakin eta ekiteko baizik. Beste hitzez esanda: honelako kartografia berriak hizkuntzaren normalizazio-plangintzarako baliagarri izan behar du. Eta horregatixe du aparteko esanahi historikoa.
Euskararen lurralde historikoak
Penintsulara inguratutako hizkuntza indoeuroparrak euskararekin topo egin zutenetik lehenengo (K.a. I. milakadan);erromatarren latina eta beronen kumeak, hizkuntza erromanikoak, euskararen mugakide gertatu zirenetik gero (K.o.I. milakadan); eta, auzokide berriok gizartean, erakundeetan eta kulturan nagusituz joan direnean azkenik (azkenmilakadan), lurralde-galera handiak izan ditu euskarak. Baina, ikusi ahal izango dugunez, Erdi Aroan zabaldu ereegin zen Errioxa-Burgos aldera, ipar mendialdeetako euskaldunak lur irabazi-berrietara joatean. Hiztungoa indartsuadenean, hizkuntza ere indarberri litekeela erakutsi zuten euskaldun haiek.
Ondoko mapa bakar honetan bildu nahi izan ditugu euskararen geografiaz ezagutzen ditugun itxurazko daturikjakingarrienak, gizaldiz gizaldi eta, ahal zenetan edo besterik ezean, urtez urte (B. Estornes Lasa-ri zor diogu sintesihau).
Bere lerro handi-mandietan emandako hizkuntz mapa hauek oso nolabait ispilatu ohi dituzte hizkuntzen jarraikoegoerak eta okerrago oraindik aldakuntz prozesuetako erritmo ezberdin eta aldartetsuak. Hala ere, epe luzekogertakarien isuri historiko handiak ulertzeko mugarri argigarriak erakusten dizkigute. Mapa honetan bizitza luzekohizkuntza baten, euskararen, datu geografiko nagusi eta larrienak ematen dira, xehetasunetan sobera galdu gabe.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Lehenik gogoan hartu behar da, gutxienez bi mila urtetakohistoria geografikoa ispilatu nahi dutela mapa honetako marrek.Agirietatik ezagutzen ditugun datuek, ez dute pisu eta baliobera marra horietako bakoitza zehaztasun berarekinmarrazteko: urte jakin bat daramatenak dokumentu jakin batenfruituak dira; besteak, berriz, mendez eta aroz mugatuak,datuek eta hipotesiek lagunduta finkatuak dira. Edozeinkasutan ere, euskararen muga horiek hobe da marra-ingurukoeskualde-zirrinda bat bezala ulertzea, marra soilari begira baino,gizarte mugikorraren ezpainetan bizi bait da hizkuntza, lurreanhesiz lotuta baino areago. Beti ere, mugakide diren hiztunenahotan erabilera-modu eta usarioek maila eta balio ezberdinakizan ohi dituzte.
Bestalde, ez da ahantzi behar, mapak ez dituela eman nahi aldibereko gertakari bezala hor elkarren ondoan agerizaizkigun fenomeno denak. Adibidez, Pirinioetako edo Akitaniako atzera-galera batzuk jada gertatuak ziren,Birkonkistaren ondorioz euskara Ebro ibaitik hegoalderantz zabaltzen hasi baino lehenago. Ez dira, beraz, garaibereko gertakariak.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Ohar orokor hauek gogoan direla irakur daiteke hobeki, mapan, gure hizkuntz iraupenaren historia harrigarria.Lehiakidez inguratuta bizi izan da beti euskara: haietatik, inguruko denak hil ziren lehenengo; berriak jaio ziren,gero. Baina, gaurdaino, beti egon da hemen bereari eutsi izan dion euskal gizarterik. Iraupen hauxe da jakitunekmiretsi digutena, eta gaur egun ere eskatzen digutena.
Atlas linguistikoak eta hizkuntzen geografia
Hizkuntzalariek atlas linguistikoak egiten dituzte, hizkuntza baten barne-gertakarien barruti geografikoakdeskribatzeko: isoglosa deituriko marra batek mugatzen du halakoetan hizkuntz fenomeno hautatuaren esparrugeografikoa. Adibidez, hitz baten hedadura: non esaten da deus eta non ezer, non esan eta non erran, non bost etanon bortz, non dogu eta non degu edo dugu... Milaka honelako gertakariren isoglosak elkarren gain pilatzendirenean, hau da, muga-lerroa loditzen denean, muga-marra nabarmenenek hizkuntza baten barneko dialektoak
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
definitzen dituzte. Izan ere, hizkuntza guztiek izan ohi dituzte lekuz leku aldatuz doazen aldakinak, eta,hizkuntzatasuna eta funtsezko hizkuntz batasuna ukatu gabe ere, hizkelgiak marrazten dituztenak. Honela,hizkuntzen barruko fenomenoak deskribatzen laguntzen dio kartografiak Geografia linguistikoari edo Geografiadialektologikoari. Betekizun horixe dute Atlas Linguistikoek.
Besterik da, ordea, Hizkuntzen Geografian edo Geolinguistikan: Linguistaren sintesia ahantzi gabe, geografoakhizkuntzaren kanpo-gertakariak hartzen ditu, beti ere gizarte-alorreko fenomeno bezala begiratuz. Horrela, hizkuntzabere osoan hartu eta berorren alde sozio-espazialak arakatzen ditu Hizkuntzen Geografiak.
Izan ere, hizkuntzen bizitza, korronte etnokulturalen bihotzetan gertatzen da, eta gizabanako eta taldeen legamia dabera. Horregatik, Hizkuntzen Geografia honek, azterkizuntzat hautatutako gizartean hizkuntzak edo hizkuntzekditu(zt)en hedapena eta denbora-dinamika deskriba ditzake. Nolabait ere, hizkuntzen ekologia bat marrazten du.
Hiztungoen eta espazioaren arteko harremanen ikerkuntza geografikoak, Giza Geografiak gainerako fenomenosozialei aplikatzen dizkien ikuspuntu eta metodo berak zertzen dizkie. Etniak eta kulturak gogoan hartzen ditu,Soziolinguistikaren iker-parametroak ere bai, orobat hizkuntzen ukipen-esparruak, era berean gizarte-funtzioenbanakera soziala, etab. Mapak, diagramak (histogramak, etnogramak), sareak, arbolak, anamorfosi geografikoak,grafiko triangeluarrak, etab. dira Hizkuntzen Geografiak edo Geolinguistikak darabiltzan deskribapen-tresnak.
Geografian ohizkoak diren hainbat lanabes erabiliz azter eta erakuts daitezke hiztungo baten gorabeherak eta bizitza.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Jatorria eta ahaidekoak
Hizkuntzak nonbaitetik datoz, eta berenaurreko beste hizkuntza arbasorenbatengan izan dezakete beren jatorria:Ameriketako ingelesa edo gaztelaniahara Europatik joanak dira; ingelesagermanieratik jaioa da, suediera edodaniera bezala, eta gaztelania latinetik,frantsesa edo errumanieraren antzera.Eta euskara?
Euskararen jatorriaren arazoak motaaskotako galderak sortu ditu: Zein izanote da beraren hizkuntza gura-soa? Zeinahaidetasun ote du gaurko edohistoriako beste hizkuntza ezagu-nekin?Eratorri, nondik eratorria ote da?
Idazkun zaharrei esker eta ikerlankonparatiboek langunduta, hizkun-tzalariek lortu dute, zenbait kasutan,orain 6.000ren bat urte dialekto-hizkuntza berritan banatutakohizkuntzen jatorrizko ahaidetasunafrogatzea: K.a II. milakadan
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
desagertutako hititen hizkuntza hura, esate baterako, indoeuroparra zela jakin ahal izan da (1917); baina, gertuagoegon arren, euskararen jatorria ezagutzeko ez da erraztasun bera izan.
MUNDUKO HIKUNTZA HANDIENEN HIZTUNAK
Sino-mandarinera ..........................................................
Hindiera.........................................................................
Ingelesa..........................................................................
Espainiera......................................................................
500.000.000
350.000.000
320.000.000
210.000.000
Hizkuntzalaritza zientzia bezala jaio aurretik, XVI-XVII. mendeetan euskaraz arduratu ziren jakitun eta idazleek,Babel-eko dorrea zela-eta Biblian hizkuntzei buruz esandakoak euskarari egotzi zizkioten, baina ez gaitu horrekgehiegi harritu behar, zeren erbestean esandakoen antzekoak errepikatzen bait zebiltzan haiek gehienetan (Poza,Etxabe...). Beste batzuk, XVIII-XlX.etan, funts zientifiko gehiagorekin jardun arren, ideia tradizionalei lotuegiak ariziren, eta halabeharrez, Hizkuntzalaritza modernoaren ataurreraino bakarrik iritsi ziren, metodologi berrikuntzarenbat edo beste gorabehera: euskararen teoria babeldarrak zutik zeuden artean, besterik ezean hipotesi gisa (Hervás-enlanetan, adibidez).
Hizkuntzak zientifikoki konparatuz, berorien sailkapena egin eta, hainbat kasutan, ahaidetasunak argiro erakutsidirenetik (hizkuntza indoeuroparretan ikusi zen familiartekotasun hori lehenik, Bopp-en ikerlanen ondoren, 1833-1852), Aro Garaikidean ezagutu izan da euskararen hizkuntz irlatasuna, oraindik ere nabarmenago. Aski da haujakiteko, Entziklopedia modernoetan ikus daitezkeen hizkuntz sailkapenen laukiak begiratzea: Euskara bakarrik,aparte, uzten dute; jatorrizko ahaidetasun frogaturik gabe, alegia.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
FAMILIAK ADARRAK HIZKUNTZAK
Zenbait 2
Dravidiarra 4 tamulerateluguera
11,5
Afroasiarra 4,5arabiera 3,5
Nigerokordofaniarra 4,5
Austronesiarra 4,5javaera 1,5
Uraloaltaiarra 6,5 turkierakorearrajaponiera
11,253
Sinotibetarra 24kam-taitibero-birmaniarra
txinarra
1,25 1,25
20
vietnamierataiera
minxiangyuewu
mandarinera
11
1112
14
Indoeuroparra 49,5 iraniarraeslaviarra
germaniarra
erromanikoa
indoariarra
1,5 7,5
12,5
12,5
15
ukranierapolonieraerrusiera
alemanaingelesa
italierafrantzesaportugesaespainiera
gujerateramaraterabengalerahindustanera
114
2,58
1,5235,5
11,2539
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Dozenaka hizkuntzarekin alderatu izan da euskara, jatorri genetikoa bilatuz (japoniera, hungariera, suomiera, etab.);baina, itxaropen hobez, bi aldetara begiratu izan da, nagusiki:
1) Konkista erromatarrekin desagertu zen iberiera galdurantz, lehendabizi. Eusko-iberismoa ibili zen bide hauetatik,baina kritika gogorrak jaso ditu azken hamarkadetan (Bähr, Caro Baroja, Mitxelena, Tovar). Korronte honekinlotuta, edo hurbil, euskara hizkuntza ipar afrikarrekin erlazionatu nahi duen teoria dago (berberera, ekialdekokamita, Nubiako hizkuntzak, eta abarrekin). Izen handiak izan ditu iritzi honek (Gabelentz, Schuchardt, etaberrikitan H. Mukarovski), baina aurkako argirik ez zaio falta izan (E. Zayhlarz).
2) Jakitunentzat bigarren abiapuntu itxaropentsua hizkuntza kaukasiarren hipotesia izan da. Ahaidetasuna frogatu ezbada ere, antza era askotan bilatu dute hizkuntzalariek. Izen sonatuak daude hemen lan egin dutenen artean: Hervás,Fita, Uhlenbeck, Schuchardt, Trombetti, Bouda, Lafon; baina hauen lan-metodologiak eta emaitzen balioa zalantzanere jarri dira (H. Vogt, K. Mitxelena).
Oro har, euskararen jatorri genetikoa frogatzeke dago oraindik. Dagoeneko dauden bilabide hipotetikoek etafrogatutako antz-puntuek lagundu beharko dute proto-euskara zaharrenetik hasita hizkuntz arbola genetikoan goraegiten.
Ahaidetasun-zuhaitz genetikoaren arazoa gorabehera, hizkuntzari bilatu nahi izan zaizkion antz eta kidetasunak eregogoan hartu behar dira, gainera: Euskarak duen halako edo bestelako egitura edo gaitasuna beste hizkuntzarenbateko edo batzuetako egitura-gaitasunekin alderatu ohi da honelakoetan.
Hizkuntz tipologiak erabili eta definitu izan dira hizkuntzak -geografikoki urrunenak izan arren- alderatu etasailkatzeko. Greenberg-en tipologiak erabiliz (hitzen ordena arautua aztertuz), Tovar-ek, adibidez, III. eredu-saileanjartzen zuen euskara, georgiera, latina, turkiera eta dravidierarekin batera, hizkuntza indoeuropar gehienak II.ereduan geratzen ziren bitartean.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Guzti horiek horrela direla, azken buruan, euskararen isolamendu genetikoak interesik handiena du hizkuntzalarikonparatibistentzat, zeren, adibidez, lengoaiaren oinarrizko unibertsalen azterketarako lehiatila bereizi bat gerta baitdaiteke bera.
Sistema fonologikoa.*
Zerbait adierazteko erabiltzen dugun tresna da hizkuntza, eta, alderantziz, adierazten zaiguna ulertzeko darabilguntresna. Modu askotara hartu eta definitu ohi dugun tresna hori, hizkuntzaren barne-ikuspegitik, zeinu-sistema bat da,hondarraren hondarrean.
Hizkuntzazko zeinuok analizatu, berriz, maila desberdinetan analiza ditzakegu: esakune edo berbaldi bat, kasurako,hainbat perpausez osatua egon daiteke; perpaus bat, hainbat hitzez (eta morfemaz) osatua; hitz bat, hainbat silabaz;silaba bat, hainbat soinuz.
Gizakiok modu askotako soinuak sor ditzakegu;hizkuntz adierazpenetan, ordea, posible horietakogutxi batzuk aski ditugu adierazi beharrekoakadierazteko, hots, bereizi behar ditugun mezuakbereizteko: hogeitamar inguru soinu desberdin edofonemaz baliatzen gara hizkuntzarik gehienetakohiztunok. Elementu urri horiek konbinatzea askidugu mezu eta adierazpen desberdinak sortu nahizulertzeko, eta baita hizkuntza desberdinak eratzekoere.
* (J. A. Aduriz-en testua)
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Balio bereizgarria dutensoinuok -fonemak- askiantzekoak dira hizkuntzabatetik bestera, hain urriakdirelakoxe. Eta horregatikdira hizkuntza bakoitzarenapartekoak: gutxi izanik,maiztasun handiz ager baitdaitezke, eta berezitasun-marka suerta. Ondoko lau-kiari begiratze soilaz suma-tuko ditugu euskararen,gaztelaniaren eta frantses-aren sistema fonologikoenarteko antzak eta dife-rentziak; soinurik gehienakberdinak edo antzekoak dirahiru hizkuntzetan; badira,ordea, aldeak ere.
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
Euskararen maila honetako berezitasun bat nabarmentzeko, txistukarietan (gorretan) gertatzen dena aipa daiteke:gaztelaniak frikari bakarra /s/ eta frantsesak bi /s/, /m/ bereizten dituzten bitartean, euskarak hiru bereizten bait ditu:/s/, /Ñ/, /m/ ("z", "s", "x" idazten ditugunak, alegia). Era berean nabarmen daiteke frantsesaren desberdintasuna, emandezagun, bokalei dagokienean: euskarak eta gaztelaniak bosna fonema bokalezko dituzten bezala, frantsesak doze-natik gora bereizten ditu, ahokari (/i/, /e/, /ε/, /α/, /a/, /o/, /u/, /y/, /œ/) eta sudurkarietan (/ã/, /õ/, ).
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
HIZKUNTZ GAITASUNA ESKUALDEKA: EUSKALD UNAK1. ORRIA
1. AIARALDEA: % 5-24 euskaldun
Amurrio Aiara Okondo (% < 5)Artzintega (% < 5) Laudio
2. AÑANALDEA: % < 5 euskaldun
Aramiñon Lantaron Añana-GesaltzaBeranturi Erribera Goitia GaubeaKoartango (% 5-24) Erribera Beitia Zanbrana
3. ARABAKO ERRIOXA: % < 5 euskaldun
Baños Eltziego MoretaBastida (% 5-24) Kripan NabaridasBiasteri La Puebla de Labarka(% 5-24) 0ionBilar Lantziego SamaniegoEkora Leza Uriona
4. ARABAKO LAUTADA: % 5-24 euskaldun
Agurain Burgelu (% < 5) Iruraitz-Gauna (%<5)Arratzu-Ubarrundia Donemiliaga Oka-Iruña (% < 5)Asparren Dulantzi Zalduondo (% < 5)Barrundia Gasteiz
5. ARABAKO MENDIALDEA: % < 5 euskaldun
Bernedo Kanpezu MaeztuHarana Lagran Urizaharra
6. ARRATIA-NERBIOI: % 50-75 euskaldun
Arakaldo (% 25-49) Dima (% > 75) UbideArantzazu (% > 75) Igorre Urduña (% < 5)Areatza (% > 75) Miraballes (% 25-49) Zeanuri (% > 75)Arrankudiaga Orozko Zeberio (% > 75)Arteaga (% > 75) Otxandio (% > 75)
7. BIDASOA BEHEREA: % 25-49 euskaldun
Hondarribia (% 50-75) Irún (% 5-24)
8. BILBO HANDIA: % 5-24 euskaldun
Abanto-Zierbena (% < 5) Erandio Ortuella (% < 5)Arrigorriaga Galdakao (% 25-49) PortugaleteBarakaldo (% < 5) Getxo Santurtzi (% < 5)Basauri Larrabetzu (% > 75) Sestao (% < 5)Berango (% 25-49) Leioa Sondika (% 25-49)Bilbo Lezama (% 50-75) Trapaga (% < 5)Derio Loiu (% 50-75) Zamudio(% 25-49)Etxebarri Muskiz Zaratamo (% 25-49)
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
HIZKUNTZ GAITASUNA ESKUALDEKA: EUSKALD UNAK2. ORRIA
9. BUSTURIALDEA: % 50-75 euskaldun
Bermeo Errigoiti (% > 75) Morga (% > 75)Busturia Gautegiz-Arteaga (% > 75) Muxika (% > 75)Ea (% > 75) Gernika-Lumo MundakaElantxobe (% > 75) Ibarrangelu (% > 75) Sukarrieta (% > 75)Ereño (% > 75) Mendata (% > 75)
10. DEBA BEHEREA: % 50-75 euskaldun
Deba (% > 75) Elgoibar Mutriku (% > 75)Eibar (% 25-49) Mendaro Soraluze
11. DEBA GARAIA: % 50-75 euskaldun
Antzuola Bergara Leintz-Gatzaga (%>75)Aretxabaleta Elgeta (% > 75) Oñati (% > 75)Arrasate (% 25-49) Eskoriatza
12. DONOSTIALDEA: (% 25-49) euskaldun
Andoain Lasarte UrnietaDonostia Lezo Usurbil (% 50-75)Errenteria (% 5-24) Oiartzun (% > 75)Hernani Pasaia (% 5-24)
13. DURANGALDEA: % 25-49 euskaldun
Abadino Durango Lemoa (% 50-75)Amorebieta-Etxano Elorrio Mallabia (% > 75)Atxondo (% 50-75) Ermua (% 5-24) Mañaria (% > 75)Bedia (% 50-75)) Garai (% > 75) ZaldibarBerriz (% 50-75) Izurtza (% > 75)
14. ENKARTAZIOAK: % < 5 euskaldun
Artzentales Guenes Turtzioz-UrimazalBalmaseda Karrantza ZallaGaldames LanestosaGordexola Sopuerta
15. GOIERRI: % 50-75 euskaldun
Arama (% > 75) Itsasondo (% > 75) Segura (% > 75)Ataun (% > 75) Lazkao Urretxu (% 25-49)Beasain (% 25-49) Legazpi (% 25-49) Zaldibla (% > 75)Ezkio-ltsaso (% > 75) Mutiloa (% > 75) Zegama (% > 75)Gabiria (% > 75) Olaberria (% 25-49) Zerain (% > 75)Gaintza (% > 75) Ordizia (% 25-49) Zumarraga (% 25-49)Idiazabal (% > 75) Ormaiztegi (% > 75)
16. GORBEIALDEA: % 25-49 euskaldun
Aramaio (% > 75) Urkabustaiz (% 5-24) Zuia (% 5-24)Legutio Zigoitia (% 5-24)
Euskara, euskaldunon hizkuntza. II. Atariko lehen aurkezpenak
HIZKUNTZ GAITASUNA ESKUALDEKA: EUSKALD UNAK3. ORRIA
17. LEA-ARTIBAI: (% > 75)
Amoroto Ipazter MendexaAulesti Lekeitio MunitibarBerriatua Markina-Etxebarri OndarroaGizaburuaga Markina-Xemein
18. TOLOSALDEA: % 50-75 euskaldun
Abaltzisketa (% > 75) Belauntza (% > 75) Larraul (% > 75)Aduna (% > 75) Berastegi (% > 75) Leaburu-Gaztelu (% > 75)Albiztur (% > 75) Berrobi (% > 75) LegorretaAlegia (% > 75) Bidegoian (% > 75) Lizartza (% > 75)Alkiza (% > 75) Elduain (% > 75) Orexa (% > 75)Altzo (% > 75) Hernialde (% > 75) TolosaAmezketa (% > 75) Ibarra BillabonaAnoeta Iruerrieta (% > 75) ZizurkilAsteasu (% > 75) Irura (% > 75)
19 URIBE-BUTROE: % 50-75 euskaldun
Arrieta (% > 75) Gatika (% > 75) Meñaka (% > 75)Bakio Gorliz (% 25-49) MungiaBarrika (% 25-49) Jatabe (% > 75) Plentzia (% 5-24)Fruiz (% > 75) Laukiz Sopela (% 25-49)Gamiz-Fika (% > 75) Lemoiz Urduliz (% 25-49)
20. UROLA-KOSTALDEA: % > 75 euskaldun
Aia Beizama Zarautz (% 50-75)Aizarnazabal Errezil ZestoaAzkoitia Getaria Zumaia (% 50-75)Azpeitia Orio