Transcript
Page 1: 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. - elearning6.hezkuntza.net · MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio

MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

1. MARRAZKETAREN HISTORIA.

Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio

hori bideratzeko modu asko daude, baina bi dira batez ere: idazkera eta grafismoa.

Grafismoa esaten diogu ikusiz jasotzen den edozein adierazpeni, erreala zein

sinbolikoa izan.

Zein da lehenagokoa? Zaila da zehazten, baina ziur dakiguna zera da:

ezagutzen ditugun lehenengo adierazpenak, labar-pinturak, grafismoari dagozkiola.

Teknika eta ez dabiltza hainbeste baliabide (puntzoia, ikatza, arkatza, etab.)

eta hainbeste euskarri (harria, buztina, papiroa, papera, etab.) erabiltzen diren

fenomeno grafiko honetatik urrun.

EKAIN-eko Pottokak.

Antzinako adibideak ditugu, Gudea errege Sumeriarren estatuan landuta

agertzen den araikuntzaren marrazkia esaterako. Arkitektoa izena duen estatua

hori Kristo aurreko 2.450. Urtekoa da.Parisko Louvre museoan dago.

Page 2: 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. - elearning6.hezkuntza.net · MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio

MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

Geroagoko mendeetan ugaritu egin ziren adierazpen horiek; XIII. Mendean,

esaterako. Villard de Honnercourt arkitektoaren koadernoa dugu; nahiko sinplea

da baina badu indarra adierazpenean.

Baina adierazpen teknikoen heldutasuna Errenazimenduan heldu zen, XV.

eta XVI. mendeetan. Brunelleschi arkitektoaren lanei, Leonardo Da Vinci

marrazkiei, Toccola, Francesco de Giorgio, Agostino Ramelli, Juanelo Turriano,

Francisco Lobato, Jeronimo de Ayaz eta beste askoren lanei esker.

Brunelleschi.

Page 3: 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. - elearning6.hezkuntza.net · MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio

MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

Leonardo Da Vinci.

Geroago, XVIII. Mendean, Gaspar Mongueren lanek bultzada izugarria

eman zioten adierazpen teknikoei eta gaur ditugun antzekoak egiten hasi ziren.

Horrela sortu ziren Watt-en lanak eta bere lurrin makina edo Polhem-en

mekanismoaren alfabetoa, XIX. Mendearen amaieran egindakoak Industri Iraultza

bete.betean zegoela.

Lurrin

Lurrin makina, Watt. 1766-1769

Gaspar Mongue (Proiekzioak)

Page 4: 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. - elearning6.hezkuntza.net · MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio

MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

Polhem. Alfabetoa

Laburbilduz, adierazpen teknikoak, bai eskuz egindakoak (bozetoa), bai

tresnen edo ordenadorearen bidez egindakoak, behar-beharrezkoak dira gizartea

garatzeko eta mundu osoko teknikoek elkar ulertzekoo.Izan ere, adierazpen

teknikoa hizkera unibertsala da izatez.

Eta amaitzeko, Leonardo da Vinciren biografoa ozandako Giorgio Vasari (

1511-1574) arkirektoaren definizio polit bat emango dugu: “Marrazkia

pentsatzen ari garena ikusmenezko adierazpen bitartez ematea besterik ez

da”.


Recommended