1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA
PERPAUSAREN OSAGAIAK
GOGORATU: testuan, puntu bat eta bestearen artean dagoen hitz multzoari deitzen diogu perpausa.
Zer eduki behar du BETI perpausak?
ADITZA izango da perpausak esanahia izateko beharrezkoa den elementu bakarra.
Zein zati bereiz daitezke perpaus batean?
Bi dira hasieran egiten diren multzoak:
PERPAUSA
Izen Sintagma Aditz Sintagma
1. Izen Sintagma: Hitz multzo batek osatzen du Izen Sintagma, eta bertako ardatza (hau da, hitzik garrantzitsuena) IZENA izango da. Izen Sintagmak adieraziko digu ekintza nork egiten duen.
ADIBIDEZ: Zuk lana egin duzu.1. Aditza azpimarratu: egin duzu.2. Nork egin du lana? Zuk3. Beraz, ZUK Izen Sintagma4. Izen Sintagma kenduta gelditzen
zaigun perpausaren gainontzeko zatia, Aditz Sintagma izango da.
1
lana egin duzuZuk
1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA
Izen Sintagma Aditz Sintagma
2. Aditz Sintagma: Aditz eta bere laguntzaileek osatzen dute multzo hau. Beste modu batean esanda, Izen Sintagma kentzean gelditzen den hitz mltzoa.
ADIBIDEZ: Gu kalera irten gara1. Aditza azpimarratu: irten gara2. Nor irten da? Gu3. Beraz, GU Izen Sintagma4. Izen Sintagma kenduta gelditzen zaigun perpausaren gainontzeko zatia, Aditz Sintagma izango da.
Izen Sintagma Aditz Sintagma
ARIKETA: Bereiztu perpaus hauetako Izen Sintagma eta Aditz Sintagma (gogoratu aurreko pausoak jarraitu behar direla).
1. Nik lan guztiak egin ditut.
2. Zuek nire zakurra ikusi duzue.
3. Nire amak bazkari goxoa prestatu du.
4. Telebista zaharra konpondu gabe dago.
2
Gu kalera irten gara
1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA
5. Gure lagunak kalera irten dira.
6. Etxe haiek gorriak dira.
7. Berman jaunak xaboi pila bat aurkitu du komunean.
8. Atzo Mikel igogailuan harrapatuta gelditu zen.
9. Haiek bihar lore batzuk ekarriko dituzte.
10. Guk azterketarako gai guztiak ikasi ditugu.
Azpimarratu orain perpaus hauetako Izen Sintagmen eta Aditz Sintagmen ardatzak (hau da, IZENA eta ADITZA)(Liburua, 63. orrialdeko ariketak egin.)
3
1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA
IZEN SINTAGMAREN OSAGAIAK
Hau ikasi dugu…
PERPAUSA
Izen Sintagma* Aditz Sintagma
...eta orain, Izen Sintagmaren (IS) barruan zein elementu dauden ikusiko dugu:
*IZEN SINTAGMA
Elementu atributiboak Ardatz-elementuak Elementu determinatzaileak
1.ELEMENTU ATRIBUTIBOAK
Izena nolakoa den esaten dute. ADJEKTIBO deitzen zaie eta bi motatakoak izan daitezke: IZENLAGUNAK eta IZENONDOAK.
IZENLAGUNAK: Izenaren ezkerrean idazten dira eta NOREN nahiz NONGO galderei erantzuten diete.
ADIBIDEZ: Etxeko atea, zure anaia, mendiko bidea, amaren laguna...
IZENONDOAK: Izenaren eskuinean idazten dira eta izen hau nolakoa den esango digute.
ADIBIDEZ: Katu polita, hiri handia, neska ederra, aulki ahula...
4
1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA
ARIKETA: Adieraz ezazu beltzez idatzitakoak IZENLAGUNAK (Izlg) ala IZENONDOAK (Iond) diren.
Zure etxea Auto zaharra
Etxe handia Umeen baloia
Mirenen anaia
Txori polita
Ikastolako sarrera
Lurreko harriak
Gure koadernoa
Pareta gorria
Mahai borobila
Egun luzea
Mendi altua Gizon goibela
Zuen jantzia Aneren lana
Mutil txikia Egurrezko lurra
Ibai garbia Nire gela
2.ARDATZ-ELEMENTUAK
Izen Sintagmaren ardatza osatzen dute. Gehien erabiltzen dena IZENA da, baina batzuetan hau ordezkatzeko IZENORDEA erabiltzen da.
Izenordeak: NI, HI, HURA, GU, ZU, ZUEK, HAIEK ARIKETA: Azpimarra itzazu testu honetan azaltzen diren izenak.
Bazen behin Itzal izeneko zakurra. Oso lasaia eta dotorea zen. Jostaria ez zenez, egunak lotan igarotzen zituen.
Egun batean kalean zebilela, bere auzoan bizi zen mutiko batekin egin zuen topo. Mattin zuen izena eta ez zuen lagunik. Ez zen gainontzeko umeak bezalakoa eta
5
1. MAILAKO EGOKITZAPENA. MINIMOAK LANDUZ 09/10 IKASTURTEA 3. UNITATEA
desberdina izateak besteengandik aldentzen zuen. Itzalek, gauza guztiekin egiten zuen bezala, usaindu egin zuen. Mattin ez zen izutu beste zakurrekin gertatzen ohi zitzaionez. Goizero berarekin paseo bat emateko ohitura hartu zuen . Arratsaldero, berriz, parkean elkartzen ziren Mattinen larruzko baloi zaharrarekin jolasteko. Inguruko umeek hau ikusi zutenean , Mattin eta Itzalengana hurbildu egin ziren .
Harrezkero, Itzalek egunez lo gutxiago egiten zuen eta Mattinek lagunak egin zituen.
3.ELEMENTU DETERMINTZAILEAK
Izen Sintagma itxi edo mugatzen dute. Elementu determinatzaileek Izen Sintagma singularra ala plurala den esango digute. Gero sakonago ikusiko ditugunez, oraingoz –a eta –ak hartuko ditugu eredutzat.
ARIKETA: Jar itzazu izen eta izenondo hauek singularrean eta pluralean.
SINGULARRA
PLURALA SINGULARRA
PLURALA
Zakur SuBaso BegiHandi LainoGorri BeltzEguzki AlaiItsaso UrduriLore EderPolit AnaiaGauza BidaiaLeiho Auto
6